0

sentikizun

1 iz. Nahigabea, atsekabea.

2 iz. Sentipena, sentiera. Ik. sentimendu. Sentikizun mikatz horrek bultzatuta sartu nintzen egongelara.

sentikor

1 adj. Pertsonez mintzatuz, erraz mintzen dena. Ik. minbera1 1. "Zoko garbitze" hau zergatik?, norbait minduko litzatekeelako?, horren sentikorra ote da oraingo jendea?

2 adj. Sentibera. Oso sentikorra zen, olerkari on guztiak bezala.

3 adj. Kanpoko gauzek nabarmenki eragiten diotena. Ik. sentibera 2. Nerbio-amaierak oso sentikorrak dira beroarekiko.

sentikortasun

1 iz. Sentikorra denaren nolakotasuna; sentikorra izateko ahalmena. Ik. sentiberatasun; sentimen. Herritarrenganako duten sentikortasunik eza salatu dute. Poeren kontakizunek sentikortasunari eragiten diote.

2 iz. Gauzez mintzatuz, sentitzeko ahalmena. Epilepsia dardaren ondoren sentikortasuna galdu nuen eskuetan. Belarriak sentikortasun hobea du 1.000 Hz eta 4.000 Hz bitarteko maiztasunetan.

sentikortu, sentikor/sentikortu, sentikortzen

da ad. Mindu. Arranguratu eta sentikortu baitzen bidegabe honezaz.

sentimen

1 iz. Sentimendua. Sentimenak eta sentipenak. Bakartasun sentimena. Maitasunezko sentimenak. Neskatxaren bihotzean sor daitezkeen sentimenik ederrenez. Hasieratik ahalegindu zen bere sentimenak ezkutatzera. Ez dut sentimenen jatortasuna ukatzen, baina ez dut uste jatortasun bizi hori irakurleari aditzera emateko biderik aurkitu duenik egileak.

2 iz. Sentitzeko ahalmena. Inguruko gauza eta gertakarietan barrena murgildu, gure sentimena aberasteko eta izaera sendotzeko. Gauza bat da sentimena eta beste bat sentimen bidez sumatzen dena.

sentimendu

iz. Gogo egoera edo jarrera, bihotzondo batek edo zirrararen batek eragina. Ik. sentimen. Bozkariozko sentimendua. Horrenganako sentimenduak ezin ditut esan hitzez. Adin horretan sentimenduak gogoan atxiki behar dira. Harri bati edo sentimendurik ez duen beste gauza bati.

sentimental

1 adj. Sentimen samurrek hunkitzen dutena; sentimen samurrak adierazten dituena. Gazte sentimentala. Eleberriaren zenbait zati aski erotikoak badira ere, funtsez oso garbi eta sentimentala da. Bere kontakizunari kutsu sentimental eta erromantikoegia ez emateko.

2 adj. Sentimenei, batez ere sentimen samurrei eta maitasunezkoei, dagokiena. Arazo sentimentalak: sentimendu arazoak, maitasun arazoak. Atxikimendu sentimentala: sentimenduzko atxikimendua.

sentipen

iz. Gogo egoera berezia, zentzumenen bidez edo bestelako eraginen baten ondorioz nabaritzen dena. Sentimenak eta sentipenak. Bero sentipen bat. Beldur sentipenak eraginda. Ikusmira eta giro gozoak sortzen dizu sentipen hori. Ezin azaldu sentipen hura.

sentitu, senti, sentitzen

1 du ad. Zerbaiten sentipena izan. Udazkeneko hotzikara sentitzen dugula gorputzean. Oinaze handia sentitu zenuen bihotzean. Amodioak ez du karga sentitzen. Maitasuna sentitu ez duenak. Nire barrenean sentitu nuen poz bat ikaragarria. Ez dakigu zer pentsatu eta sentitu zuen, saio ausart hark zeharo lur jo zuenean. Neure lagunarenganako sentitzen nuen urrikiak zapaldua nindukan.

2 du ad. Entzun. Gauetan, inork sentitu gabe irekitzen dio atea.

3 du ad. Heg. Damu izan, atsekabe hartu. Mundu honetatik zu joatea, sentitu dugu benetan.

4 da ad. Modu jakin batean izan. Indarberritua sentitzen nintzen, gauza handiak egiteko gai.

senton

iz. Ipar. Zah. Pertsona oso zaharra.

sentondu, senton/sentondu, sentontzen

da/du ad. Ipar. Zahartu, guztiz zahartu.

sentsazio

iz. Sentipena. Sukarrarekin egon naizen egunetan, inoiz sentitu ez nuen sentsazio bat izan dut.

sentsazionalismo

iz. Komunikabideetan, zirrara edo asaldua eragiteko, gertakaririk harrigarri eta bitxienak nabarmentzeko joera. Gaiari tentuz heltzeko eskatu du, sentsazionalismoa saihestu eta errespetuz idazteko.

sentsazionalista

adj. Komunikabideez, berriez eta kidekoez mintzatuz, zirrara edo asaldua eragiteko, gertakaririk harrigarri eta bitxienak nabarmentzen dituena. Berri sentsazionalista. Prentsa sentsazionalista.

sentsibilitate

iz. Sentiberatasuna, sentikortasuna. Wagnerren musikan sentsibilitaterik gorena aurkituko duzu.

sentsibilizatu, sentsibiliza, sentsibilizatzen

da/du ad. Zerbaiten garrantzia edo balioa ikusi edo ikusarazi. Gizartea sentsibilizatzea eta kontzientziatzea lortu genuen. Lan handia egingo dute jendea sentsibiliza dadin.

sentsibilizazio

iz. Sentsibilizatzea. Ikastetxeetan informazio eta sentsibilizazio kanpaina abian jarriko du Jaurlaritzak.

sentsitibo

adj. Zentzumenena, zentzumenei dagokiena. Badirudi hiru arima direla gure baitan: begetatiboa, sentsitiboa eta arrazoiduna. Delako ahalmen sentsitiboa, eskuarki sentsualitatea deitzen dena.

sentsore

iz. Teknol. Inguruko mugimenduak, hotsak, tenperatura-aldaketak eta kidekoak hautematen dituen gailua. Sentsoreen bidez, etxean inor sartu den detekta daiteke. Sentsore optikoak abiadura handiko kamerez baliatzen dira hodeien goialdean gertatzen diren eta giza begiek ezin atzeman dituzten aldaketak jasotzeko.

sentsorial

adj. Zentzumenena, zentzumenei dagokiena. Alzheimer gaixotasuna duen pertsonaren gaitasun fisiko eta sentsorialak murriztuz joaten dira.

sentsu

iz. Ipar. Zentzumena. Sentsuen gutiziak. Bizitze bat hain guria, hain sentsuen araberakoa.

sentsual

1 adj. Zentzumenek eraginiko sentipenei dagokiena. Etxebarriaren obrak ez dira kontzeptualak, baizik eta oso sentsualak.

2 adj. Sexuaren plazerekin lotua dagoena; plazer horiek eragiten dituena. Irrika sentsualak hain diziplina gogorrez zentzatzen zituen, ez baitzuen jaten biziari eusteko behar-beharrezkoa baizik. Neska beltzaran sentsual bat. Ahots tonu isil eta sentsual batez, halaxe esan zidan: (...).

sentsualitate

iz. Sentsuala denaren nolakotasuna, bereziki sexuaren plazerekin lotua dagoenaren nolakotasuna. Egunerokotasuna, batzuetan, sentsualitatez josia dago. Ez dut sentitu gehiago hain sentsualitate eta erotismo zirraragarririk.

señora

iz. Heg. Beh. Andrea.

señorita

iz. Heg. Beh. Andereñoa (bi adieretan).

señorito

1 iz. Heg. Beh. Etxe aberatseko semea. Neskamearen esanetan, señoritoa irten berria zen kanpora.

2 iz. Heg. Pei. Gizon gazte aberatsa, alferkerian eta lanik egin gabe bizi dena. Aspaldian señorito ohiturak hartuta habil.

sepa

1 iz. Ipar. g.er. Haserre bizia. Sepa gaizto oldar batean gizon bat hil baneza.

2 iz. Ipar. g.er. Seta.

sepalo

iz. Bot. Lorearen kaliza osatzen duten hosto eraldatuetako bakoitza. Gereziondoaren loreek bost sepalo dituzte eta beste horrenbeste petalo.

separata

iz. Heg. Aldizkari edo liburu bateko artikulu edo atal bat biltzen duen ale bereizia, lan osoaren inprimatze molde bera baliatuz egiten dena. Gutxi gorabehera, 4.500 liburuk, testuk, artikuluk eta separatak osatzen dute Eguzkitzaren obra eta artxiboa.

separatismo

iz. Lurralde edo herrialde baten bereizkuntzaren alde egiten duen politika-doktrina; doktrina horren aldeko mugimendua. Euskara jasotzea, euskara gure ikastetxeetan sartzea, euskaldun txikiak euskaraz haztea: horra egiazko separatismoa.

separatista

1 adj./iz. Separatismoaren aldekoa. Separatisten iritziak.

2 adj. Separatismoari dagokiona. Mugimendu separatistak.

separatu, separa, separatzen

da/du ad. g.g.er. Bereizi.

sepia

iz. Kolore marroi argi gorrikara. San Sebastian martiriaren nekaldiaren estanpa sepia bat.

septimaniar

1 adj. Septimaniakoa, Septimaniari dagokiona.

2 iz. Septimaniako herritarra.

septizemia

iz. Med. Gorputz guztiko infekzio larria, odolaren bidez hedatzen dena. Odolera iristerakoan, bakterio patogenoek septizemia eragiten dute, eta gorputz osora zabaltzen dira.

septuagesima

iz. Erl. Eliza katolikoan, garizumako lehen igandea baino hiru aste aurretiko igandea; aste hori bera. Septuagesimako igandea.

sepultura

iz. g.g.er. Hilobia; bereziki, eliza barruko hilobia.

serafin

iz. Aingeruen hurrenkera osatzen duten bederatzi taldeetan, lehen taldeko kidea, hiru hego parez irudikatzen dena. Kerubinen laguna jakiturian eta serafinena amodioan.

serbiar

1 adj. Serbiakoa, Serbiari dagokiona. Serbiar agintariak.

2 iz. Serbiako herritarra.

serbiera

iz. Serbian mintzatzen den hizkuntza. Ik. serbokroaziera.

serboaginte

iz. Teknol. Sistema bateko mekanismo laguntzailea, indar edo mugimendu txiki baten eragina handituz, automatikoki, multzo oso baten funtzionamendua ahalbidetzen duena.

serbokroaziera

iz. Hego-eslaviar hizkuntza, aldaera estandartzat bosniera, kroaziera, montenegroera eta serbiera dituena.

serbomekanismo

iz. Teknol. Aginte- eta erregulazio-mekanismoa, beste mekanismo konplexuago edo ahaltsuago bati dagokion posizioa, abiadura, emaria edo beste aldagai baten balioa automatikoki zuzentzen duena, lortu nahi den balioa eta benetako balioa desberdinak direnean.

serbomotor

iz. Teknol. Abiadura edo posizioa kontrolatzen zaion motor elektrikoa, gailu baten mugimendua zuzentzeko eta doitzeko erabiltzen dena. Itsasontzietan serbomotorrak erabiltzen dira ontziaren lema aginte postutik mugitzeko.

serenata

1 iz. Gauaz eta toki agerian egiten zen musika-saioa.

2 iz. Saio horietarako onduriko musika-lana.

sereno

iz. Heg. Gauzaina.

serial

iz. Mus. Musikaz mintzatuz, atonala, eskala kromatikoko hamabi noten serieak, haien artean hierarkiarik ezarri gabe, erabiltzen dituena. Anton Webern konpositorearen musika seriala.

serialismo

iz. Mus. XX. mendean sorturiko konposizio sistema atonala, eskala kromatikoko hamabi noten serieetan, haien artean hierarkiarik ezarri gabe, oinarritzen dena. Bere aurreneko lanetan Prokofiev eta Xostakovitx errusiarren eragina nabari den arren, hurrengo urteetan alde batera utzi zituen eredu tradizionalak eta serialismoaren teknika erabiltzen hasi zen.

serie

1 iz. Mat. Zenbaki segida bateko elementuen batura. Serie konbergentea.

2 iz. Kirol. Zenbait lehiaketatan, aldez aurretik egiten den proba, lehiaketan aurrera jarraitzeko sailkatzeko balio duena. Bihar, Zolderreko zirkuituan, Munduko Serieetako hirugarren eta laugarren lasterketak izango dira.

3 iz. Mus. Musikagileak hurrenkera jakin baten arabera antolaturiko eskala kromatikoko hamabi noten segida, notak errepikatu gabe osatu ohi dena.

4 iz. Serie ekoizpena: sailean, kopuru handietan egiten den ekoizpena.

seriean 1 adb. Elektr. Korronteak segidan loturik dauden osagai guztiak zeharkatzen dituela. Zirkuitu batean agertzen diren elementuak hiru modutan konekta daitezke: seriean, paraleloan eta bien arteko konbinazio bidez.

2 adb. Sailean eta kopuru handietan egiten den eta produktu guztiz berdinak sortzen dituen ekoizpen mota erabiliz. Auto horiek seriean eginak dira.

serigrafia

1 iz. Hainbat gairen gainean inprimatzeko teknika, zetazko oihal batetik edo ehun metaliko fin batetik tinta igaroaraziz irudiak edo testuak grabatzean datzana. Azken sasoian beste teknika batzuekin ausartu da: serigrafiarekin eta olioarekin. Grafiti eta serigrafia lantegiek oso harrera ona izan dute.

2 iz. Teknika hori erabiliz eginiko lana. Nestor Basterretxearen ehun serigrafia salgai izango dira bihar Biarritzen.

serio

1 adj. Heg. Barrez edo txantxetan gutxitan aritzen dena. Ik. serios. Aitak bazuen halako umore maltzurra; ama serioagoa nuen. Aita santua Erroman dago, oso gizon serioa.

2 (Adizlagun gisa). Heg. Guk apustua irabazita, halere geunden serio. Serio xamar leitu omen du notizia.

3 adj. Heg. Txantxetakoa edo axalekoa ez dena, larria.

serios

1 adj. Ipar. Serioa. Gizon seriosa. Kanpoan alegera, serios elizan.

2 adj. (Gauzez mintzatuz). Ipar. Frantziako Hirugarren Errepublikaren istorioa, erdia irri-egingarria eta erdia seriosa. Agertzen dugula aire serios bat.

3 adj. Txantxetakoa edo axalekoa ez dena, larria.

serioski

adb. Ipar. Seriotasunez, arraileriarik gabe. Serioski mintzatu.

seriostasun

iz. Ipar. Seriotasuna.

seriotasun

iz. Heg. Serioa denaren nolakotasuna. Oraingo gazteek seriotasun gehiagorekin hartzen dituzte auzi hauek.

sermoi

1 iz. Eliz hitzaldia. Ik. prediku. Garizumako euskal sermoiak. Nire sermoiaren gaia. Sermoi liburua. Barkazioko sermoia egiten hasi zen pulpitutik. Ahoa ireki ahala, sermoia sortzen zen haren ezpainetatik.

2 iz. Irud. Egunero nagusiak sermoi bat egin behar izaten ziola jaikiko bazen.

sermoigile

iz. Sermolaria.

sermolari

iz. Sermoiak egiten dituen apaiza; sermoi jakin baten egilea. Ik. predikari. Eztarri oneko eta etorri hobeagoko sermolari bat.

seronegatibo

adj. Pertsonez mintzatuz, serumean eritasun infekzioso jakin baten antigorputzik ez duena; bereziki, hiesaren antigorputzik ez duena. Emakumea seronegatiboa denean ere, eta haurdunaldiaren aurretik, gomendatzen da txertoa ematea, errubeola ekiditeko.

seropositibo

iz. Pertsonez mintzatuz, serumean eritasun infekzioso jakin baten antigorputzak dituena; bereziki, hiesaren antigorputzak dituena. Neurriak hartzen dira haur seropositiborik jaio ez dadin, gurasoek birusa izan arren.

serora

1 iz. Ipar. Moja, lekaimea. Apez, fraide eta serorak. Serora sartu zen Iruñean Santa Grazia komentuan. Serora Bernardinak. Serora komentu handi bat. Seroren eskola. Neskatoa seroretan ibilki, mutikoa errientetan.

2 iz. Apaizari elizkizunetan laguntzeaz, eliz jantziak zaintzeaz eta eliza txukun edukitzeaz arduratzen den emakumea. Ik. sakristau; andere serora.

andere serora, andere-serora Ipar. Apaizari elizkizunetan laguntzeaz, eliz jantziak zaintzeaz eta eliza txukun edukitzeaz arduratzen den emakumea. Ik. serora 2.

serora etxe, serora-etxe Serorategia.

seroragai

iz. Ipar. Mojagaia. Beste herritar gazte bat sartu da seroragai.

serorago

iz. Ipar. Seroratasuna. Seroragoa utzirik, beti kar berarekin jarraitu du borroka sozialetan.

seroratasun

iz. Ipar. Seroraren erlijiozko egoera. Seroratasuna besarkatu.

serorategi

1 iz. Moja-komentua. San Josepeko serorategia.

2 iz. Seroraren etxebizitza.

seroratu, serora/seroratu, seroratzen

da ad. Ipar. Moja egin. Honek ez zuen behar seroratu, baina ezkondu.

serotonina

iz. Biokim. Neuronetan dagoen gaia, nerbio sisteman eragin handia duena. Badirudi buruko neuronak serotoninarik gabe geratzen direnean gertatzen dela depresioa.

serpentina

1 iz. Geol. Harri metamorfiko berdea, magnesio silikatoz osatua, leundurik apaingarritarako erabiltzen dena.

2 iz. Biribilkaturiko paper zerrenda luze eta mehea, jaietan eta kidekoetan, mutur batetik heldurik, kiribil modura askatuz botatzen dena. Serpentina euria hasi zuen Hernaniko plazan.

serraila

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, serraila-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. sarraila].

serum

1 iz. Med. Odola edo linfa gatzatzean bereizten den isurkaria. Ik. gazur 2; gesal 4.

2 iz. Med. Zenbait gatzen ur disoluzioa, deshidratazioaren kontra edo elikagai gisa, gorputzean injektatzen dena. Esku gaineko azalean sartuta ditut bi orratz eta hortik bideratzen dute seruma odolera zuzen.

sesamo

iz. Belar landarea, jatorriz Indiakoa, hazi oliotsu eta jateko onak ematen dituena (Sesamum indicum). Sesamo olioa.

sesiante

adj. Heg. Beh. Liskartia.

sesio

iz. Gip. eta Naf. Lgart. Liskarra, istilua. Ik. okasio 3; armonia1 2. Haien egitekoa, beti tabernetan, jarriaz sesioa, sartzen direnetan. Sesio gutxi izaten zuen, hain zen gizona bapoa. Amorru bizian elkarrekin sesioan ari garen bitartean. Ez nikek bizi nahi hire ofizioan, gizartera etorrita beti sesioan.

seska

iz. Kanabera; kanaberaren lastoa (Arundo donax). Haritza eta seska. Laster saltzen diren seska saskiak.

seskadi

iz. Kanaberadia. Seskadiko gerizpe atseginean eserita.

sesmar

1 adj. Sesmakoa, Sesmari dagokiona.

2 iz. Sesmako herritarra.

sesotho

iz. Lesothon, Hegoafrikan eta Zimbabwen mintzatzen den hizkuntza. Ik. hego-sothoera; sothoera.

sestante

iz. Astron. Itsasketa-tresna, 60 graduko zirkulu-sektore batez, bi ispiluz eta leiar sistema batez osatua dena eta astro baten, bereziki Eguzkiaren, egongunea behaturik, behatzailearen latitudea ezagutzeko erabiltzen dena. Ni itsasoan hasi nintzenean, sestantea beste tresnarik ez zegoen.

sestaoar

1 adj. Sestaokoa, Sestaori dagokiona.

2 iz. Sestaoko herritarra.

sestertzio

iz. Erromatarren garaiko zilarrezko dirua, bi as eta erdi balio zuena. Zesarrek ehun milioi sestertzio gastatu zituen foroa eraikitzeko lurzoruan.

sestostar

1 adj. Sestoskoa, Sestosi dagokiona.

2 iz. Sestosko herritarra.

sestra

iz. Lerro edo plano horizontal baten garaiera-maila. Ik. kota3. Sestra berean autobideak ez du gurutzatzen inolako bidezidor, bide, trenbide edo tranbia-biderik.

sestra kurba, sestra-kurba Mapa batean garaiera-aldaketa markatzen duen lerroa. Mapa-erabiltzaileei garaierari buruzko informazioa emateko biderik zehatzena sestra-kurbak dira. Sestra-kurba batek kota handiagoko hurrengoa hartzen du barnean.

sestran adb. Beste gauza batekiko garaiera edo maila berean; plano horizontalean. Ik. galgatu 3; nibelatu. Burbuila-nibela erabiltzen genuen gainazal bat sestran zegoen edo ez jakiteko.

set

iz. Tenisean eta kideko kiroletan, partida bat banatzen den zati nagusietako bakoitza. 6-1 irabazi zuen lehen seta.

seta

iz. Asmo, erabaki edo iritzi bati, amore eman gabe eusten dionaren jarrera. Badu seta nagusi bat: euskal gauzak, hala ez badirudi ere, gero eta okerrago dabiltzalakoa. Bere nahia egiteko, bere setarekin irteteko grina. Geure setari eutsi diogu, ez ginen dudan hasiak. Sandia da seta hutsa, eta berearekin irteten ez bada, bakerik emango ez duena. Setak itsutu duelako. Fariseuak bere setan gogor zeuden. Setaz eta elkarri ezin amore emanez. Setaz bekatuan gogortua dagoela.

setakeria

iz. Setatsuaren jarrera edo jokabide gaitzesgarria. Ez dadila mintza gure baitan setakeria.

setati

1 adj. Setatsua.

2 adj. Irud. Lur lehor, setati eta elkorra.

setatsu

1 adj. Uste, iritzi, asmo edo erabaki bati amore eman gabe eusten diona. Ik. tematsu; burugogor; setati; egoskor 2. Zahar setatsua. Entzun ezazu andre setatsuaz Espiritu Santuak dioena. Setatsua eta burugogorra zen. Astorik ez setatsuagorik.

2 (Adizlagun gisa). Emeki eta setatsu jarraitzen dio bere lanari. || (Gauzez mintzatuz). Euri hau setatsu dago, eta iluntzera eta gogorrago.

setatu, seta/setatu, setatzen

da ad. Setan gogortu. Ik. tematu. Bere iritzian setaturik. Ez entzuten setatzen direnak.

setiatu, setia, setiatzen

1 du ad. Zerbait, bereziki hiri bat edo gotorleku bat, hartzeko inguratu, setioan ezarri. Ik. hesitu 3. Sartu zen Nafarroako eremuan eta setiatu zuen Iruñea. Errege honek setiatu eta hartu zuen Damaskoko herria. || Begira nazazu kantoi guztietarik setiatzen nauten etsaietarik.

2 du ad. Irud. Bazihoan bide berriaren saihetsetik, beroak setiatua.

setiatzaile

adj./iz. Setiatzen duena; setio batean esku hartzen duena.

setio

iz. Setiatzea. Leningradeko setioak luze iraun zuen. Joabek altxatu zuen setioa eta bihurtu zen Jerusalemera. Setioan ezarri zuten hiria.

setoso

adj. Gip. Herr. Setatsua. Kontra egiten hasi zaizkigu setosoaren moduan. Egoskor setoso itsu horietakoak.

setter

iz. Ehiza-txakur handi ile-luzea. Auzokoen setter urduria zaunka bizian hasi da lorategi bazterretik.

seuldar

1 adj. Seulgoa, Seuli dagokiona. Seuldar agintariak.

2 iz. Seulgo herritarra.

sevillar

1 adj. Sevillakoa, Sevillari dagokiona.

2 iz. Sevillako herritarra.

sexagesima

iz. Erl. Eliza katolikoan, garizumako lehen igandea baino bi aste aurretiko igandea; aste hori bera. Sexagesimako igandea.

sexagesimal

adj. Hirurogeitarra.

sexismo

iz. Pertsonak sexuaren arabera balioesteko joera; sexuan oinarrituriko bereizkeria, bereziki emakumeen kontrakoa. Sexismoa sustatzen duten jostailuak. Austriak bere ereserkiaren hainbat pasarte aldatu ditu sexismoa saihesteko.

sexista

1 adj. Sexismoarena, sexismoari dagokiona. Ez ditut batere maite kalifikatzaile horiek, oso sexistak iruditzen zaizkit. Adierazpen sexista eta homofoboen aurkako zigorrak.

2 adj. Pertsonez mintzatuz, iritzi eta jarreretan sexismoa erakusten duena. Inor ez da sexista jaiotzen.

sexologia

iz. Gizakien sexualitatea eta horren inguruko arazoak aztertzen dituen jakintza. Gaurko sexologiak dio desira dela giza sexualitatearen mamia.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper