Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

zintzur

1 iz. Eztarria. Oilasko hezur bat zintzurrean gelditurik. Eginik urka-bilurra, tinkatuz hartan zintzurra, badoa beste mundura. Hartu zuen neskatxa zintzurretik eta itotzear ipini zuen. Zintzurra erlastu.

2 iz. (Esapideetan). Iturriko uretik bakarrik, noizean behin zintzurra bustiz. Zintzurra urratu beharrean ekingo diote kantuari. Ehun biba dizkiote zintzurrek igortzen. Zintzurra egin: lepoa moztu.

3 iz. Zintzur sagarra.

4 iz. Mendi zintzurra.

zintzur heste, zintzur-heste Zintzurretik bronkioetara doan arnasbideetako tutua. Ik. trakea.

zintzur sagar, zintzur-sagar Tiroide kartilagoak lepoaren aurrealdean eratzen duen konkorra, gizonetan emakumeetan baino irtenagoa izan ohi dena. Ik. gorgoil; giranoi. Kopeta zabala zuen, begi urdinak, sudur estua, lepo luzea, zintzur-sagar irtena.

zintzurkoi

adj. Ipar. Sabelkoia. Igandea ostatuan iragaten duen gizon zintzurkoia.

zio

iz. Zergatikoa, arrazoia. Ez dut aurkitzen lanera bultza nazakeen ziorik. Milaka zio badauzka, gaiztagin bihurtzeko.

ziordiar

1 adj. Ziordikoa, Ziordiari dagokiona.

2 iz. Ziordiko herritarra.

ziortzar

1 adj. Ziortzakoa, Ziortzari dagokiona.

2 iz. Ziortzako herritarra.

zipa

iz. g.er. Balio gutxiko antzinako txanpona.

zipaio

1 iz. XVIII. eta XIX. mendeetan Europako armada baten (bereziki Britainia Handikoaren) zerbitzura zegoen soldadu hindua. 1857ko maiatzaren 10ean zipaioak britainiar ofizialen kontra borrokatu ziren, eta New Delhira sartu ziren hurrengo egunean.

2 iz. (Irain gisa, edo mespretxua adieraziz). Ezarritako agintearen esanetara, bere herrikideen kontra ari den pertsona. Gerry Adamsen zaleak iraultzaile hutsak dira, noski, eta beste guztiak zipaioak edo traidoreak baino ez. Etxera sartzera zihoan batean, bi zipaio jarri zitzaizkion aurrez aurre, kaleko jantzita.

zipitz

iz. (Ezezko esaldietan). Ezer ere ez, batere ez. (zipitzik forman erabiltzen da). Ik. tut. Ez diot zipitzik ere ulertu.

zipla

iz. Zirikada, esaldi mingarria.

ziplo

adb. Bat-batean. Bertantxe ziplo hilda geratu zen. Gogoangarria izan zen gelara etorri eta infernurik ez zela, ziplo, bota zigun eguna.

zipoka

adb. Zirikatzen. Anai-arrebekin haserretu eta joka eta zipoka ibiltzen zara.

zipot

iz. Tripa, sabela. Ik. zilbot.

zipote

adj. Ipar. Gizena, lodikotea. Zahar-gazte, lerden eta zipoteak, tonto eta abilak, oro sekulako presan.

zipoteka

adb. Itsumustuan, arrapaladan. Zipoteka joan.

zipotz

1 iz. Upelaren zuloa ixteko erabiltzen den ziria. Ik. txotx1 3. Zipotza behin kendu eta orduan ligak agertu.

2 adj. (Irain hitz gisa). Burugogorra; aiurri gaiztokoa. Zipotz, doilorra!, zer egin diok ene seme laztanari? Istant bat izanen da, ez zenuke hain zipotza izan behar.

zipotza sartu Ziria sartu. Zipotz ederra sartu zion.

zipotzaldi

iz. Norbait zipoztua dagoen aldia.

zipozkeria

iz. Zitalkeria, doilorkeria. Zipozkerietan ari da.

zipoztu, zipotz/zipoztu, zipozten

da ad. Zapuztu, muturtu, muzindu. Haurra zipoztu da.

zipres

iz. Nekosta. Hosto koroak buruetan, zipres hostoz eginak.

zipretar

1 adj. Ziprekoa, Zipreri dagokiona. Zipretar agintariak.

2 iz. Zipreko herritarra.

zipriztin

1 iz. Batez ere pl. Isurkari batetik, bertara zerbait erortzen denean edo zerbaiten gainean erortzen denean, ateratzen den tanta. Ik. ziliporta. Gero, gauza handiren bat jausi zen askako uretara, bazterrak urez eta zipriztinez betez. Odol zipriztinak. Doministiku egin eta soinekoa zipriztinez bete zion.

2 iz. Irud. Egoera berri honen zipriztinak gurera ere heldu dira.

zipriztindu, zipriztin/zipriztindu, zipriztintzen

1 du ad. Zipriztinez bete. Ura gainezka zetorren, bazterrak zipriztintzen. Berba egiterakoan, zipriztintzen zuen aurrean zuena.

2 du ad. Irud. Hegiaphaliaren izen garbia lohiz zipriztinduz. Erreka aldeko hostope iluna zeru urrez zipriztindurik.

zipriztingailu

iz. Zipriztintzeko erabiltzen den tresna. Ik. ihinztagailu.

zipu

iz. Ipar. Putzua. Etxetik urrunxeago genuen zipua, zabal eta barna.

zira

1 iz. Arropen gainean jartzen den jantzi irazgaitza. Eskuan arpoia, soinean zira.

2 iz. Zirak egiteko erabiltzen den ehun irazgaitza. Arroparen gainetik, zirazko txamarra zabalak. Itsasora ateratzeko, zirazko galtzak jantzi zituen.

ziraia

iz. Ipar. Betuna.

ziraldoka

adb. Zabuka, zealdoka. Ik. balantzaka. Kalean ziraldoka delako ibiltzen, mutil koskor guztiek dute ezagutzen.

ziratu, zira/ziratu, ziratzen

du ad. Ipar. (Oinetakoei) ziraia eman. Goizean zapatak ziratu gabe jalgi naiz etxetik.

ziraukiar

1 adj. Ziraukikoa, Ziraukiri dagokiona.

2 iz. Ziraukiko herritarra.

ziraun

1 iz. Musker mota hankagabea, zilindro itxurako gorputz luzea duena (Anguis fragilis). Apo arruntak, ziraunak eta musker berdeak garbiketa-lana egiten dute ortu eta larre hauetan, bertako zomorroez elikatuz.

2 iz. Irud. Ziraun kaltegarri bat zen, haserrea ipintzeko beti prest.

zirenaikar

1 adj. Zirenaikakoa, Zirenaikari dagokiona.

2 iz. Zirenaikako herritarra.

zirenetar

1 adj. Zirenekoa, Zireneri dagokiona.

2 iz. Zireneko herritarra.

zirga

iz. Ibai edo ubide bazterretik, hartarako bide batetik, ontziei tira egiteko erabiltzen den soka. Kaira inguratu zen eta txistu jo zion Andreari, zirga bat bota ziezaion. Zirga bidetik zirgatzen ziren ontziak, urari goiti, soka tiratuz.

zirgan adb. Ur-bazterretik, zirgari tira eginez, tira egiten. Arraunak utzirik, marinelak eman ziren zirgan, launaka. Zirgan eraman.

zirgari

iz. Zirgatzailea. Zergatik eramaten zituzten zirgariek itsasontziak tiraka Bilboko porturaino?

zirgatu, zirga/zirgatu, zirgatzen

du ad. Ontzi bati lehorretik sokaz tiratu. Zirga bidetik zirgatzen ziren ontziak, urari goiti, soka tiratuz.

zirgatzaile

iz. Ontzi bat zirgan eramaten duen pertsona. Marinelak eman ziren zirgan launaka, baina zirgatzaileak trabatuak ziren noiznahi.

zirgilo

iz. Metalezko eraztun aski handia. Presondegi ilunpean, zirgilo latzak soinean, goseak hil beharrean.

ziri

1 iz. Zurezko edo metalezko atala, puntako ertza aski zorrotza duena, pitzadurak zartarazteko, zuloak estaltzeko edo kideko gauzetarako erabiltzen dena. Ik. kabila; taket 2; zotz 2. Egur lodi hori hausteko, ekar ezazu aroztegitik ziri handi bat. Zurezko ziri bat egizu aizkorarekin, bitarte horretan sartzeko. Zotzetik da ziria, hazitik bihia (esr. zah.).

2 iz. Haga txiki baten edo zotz baten itxurako pieza luze eta mehea. Marrubiak sartzeko belar ziri bat atera zuen errotik. Plastikozko ziri batekin edanez.

3 iz. Esaldi mingarria, eztenkada. Ik. zirikada. Gaizki esaka ari garelarik, maiz hartzen ditugu ahotan aipamen ilunak, ziri bihurriak. Ipuin horiek eta bertsoak berdin-berdinak dituzte beren pipermina, eztena, ziria. Ziri bertsoak.

ziria sartu Engainatu, atzipetu; adarra jo; esaldi mingarriak bota. Ziria sartu nahi didak, baina ez nauk hain motza. Ziria sartzen eta adarra jotzen. Halako ziria beste bati sartu. Argia-n ziri bat sartu didazun arren, ez nator beste ziri bat sartzera, neure burua zuritzera baizik.

ziri sartzaile, ziri-sartzaile adj./iz. Engainatzailea, adarjotzailea. Ai, Patxi!, ez haiz, horratik, ziri-sartzaile motela!

zirika

1 iz. g.er. Zirikatzea.

2 adb. Zirikatzen, zirikatuz. Beti elkarri zirika dabiltza. Beti zirika eta makilaka ari zaizkiolako etengabe, bere onetik nola aterako. Arantzatxo bat daramat geroztik zirika. Beti zaurietan zirika. Txorakeria litzateke hemen huskerien inguruan zirika hastea.

zirikada

1 iz. Eztenkada, esaldi zirikatzailea. Beti, norbaiti zirikadaren bat nondik sartuko ibiltzen zen.

2 iz. Tresna zorrotz batez egiten den sastada.

zirikagarri

adj. Zirikatzen duena. Galdera zirikagarriak. Bere bertso zirikagarrien ezten zorrotzak.

zirikalari

adj. Zirikatzailea. Zuberotar koplari dohakabearen neurtitz zirikalaria. Haur zirikalariak.

zirikaldi

1 iz. Tentaldia. Hobena eginarazten diguten gogorapen gaizto eta zirikaldiei leku ematen Jainkoak utz ez gaitzala.

2 iz. Norbait zirikatzen den aldia; zirikatzea. Italieraz agurtzeari, haatik, zirikaldi usaina hartzen diot.

zirikarazi, zirikaraz, zirikarazten

du ad. Zirikatzera behartu.

zirikatu, zirika/zirikatu, zirikatzen

1 du ad. Norbait zerbait egitera bultzatu. Ik. akuilatu; xaxatu; kilikatu; kitzikatu. Jakin-nahiak zirikatzen gintuen. Berriz ere zirikatu ninduten hiztegi osoari ekiteko. Bekatura zirikatzen gaituzten esetsiak. Egia gorrotatzera zirikatzen.

2 du ad. Amorrarazi, ernegarazi. Beti anaia zirikatzen ibiltzen da, negar eragin arte.

3 du ad. Hatzekin edo zerbaitekin azterka edo ukitzen aritu. Pipa zirikatu, bete eta piztu zuenean. Zaurian zirikatzen. Ez zuten zilegi aiztoaz sua zirikatzea.

zirikatzaile

1 iz. Zirikatzen duen pertsona. Zirikatzaile okerrak nonahi izaten dira. Lazkao txiki, zirikatzaile abila.

2 adj. Zirikatzen duena. Kopla irri-eragile eta zirikatzaileak. Hitz zirikatzaile zorrotzak. Sineste garbi hori da ene lanaren akuilu zirikatzaile, ilunpetan argi-emaile.

ziriketa

iz. Zirikatzea, zirikaldia.

ziriku

iz. Zeta, ehungintzako gaia. Santuen erlikiak, zirikuz eta urrez estaliak.

ziriliko

1 adj. Alfabetoez, idazkerez eta kidekoez mintzatuz, errusieran eta beste eslaviar hizkuntza batzuetan erabiltzen dena. Alfabeto zirilikoa. Dendetako seinaleak ere gogoan hartu zituen, nahiz eta berarentzat letra ziriliko ulertezinak izan.

2 iz. Alfabeto zirilikoa. Hemen, zailena, idazten ikastea egin zaio, sorterrian zirilikoa erabiltzen dutelako.

zirimiri

iz. Tanta guztiz xeheetan erortzen den euria. Ik. lanbro 2; langar. Egun guztian dihardu zirimiriak. Egunak egin ditu Bilbok zirimiri gogaikarria gainetik kendu ezinik.

zirimola

iz. Ipar. Zurrunbiloa, bereziki haizezkoa. Ik. haize zirimola. Baina kolpez altxatzen da furian zirimola. Haize hegoak errautsa zirimolan nonahi airatzen duelarik. Su zirimola gorri batek sutan ezarri zuen gaztainondoa.

zirimolaka

adb. Ipar. Zirimolan, zirimolak eginez. Euria pesiaka, haizea zirimolaka.

zirimolatsu

adj. Ipar. Zurrunbilotsua. Keak atzera-aurrera zirimolatsuak egiten zituen. Oraingo mende zirimolatsuan.

zirin

1 iz. Hegaztien gorotza. Enara habia batetik zirin berri apur bat begietan sartu zitzaion.

2 iz. Gorotz mehea.

3 adj. Batez ere Bizk. Ipurtarina; zirikatzailea.

4 adj. Likidoez edo oreez mintzatuz, mehea.

zirindu, zirin/zirindu, zirintzen

da ad. Zirineriak joa gertatu. Ihintza lehortu arte, ez dute alhatu behar ardi eta axuriek, bestenaz zirinduren dira.

zirineri

iz. Beherakoa, bereziki abereena.

zirin-zirin

adb. Bizk. Isurkari eta kidekoez mintzatuz, erraz eta jarraituki isuriz. Samako zuloan behera errazto eta zirin-zirin zihoakion sagardo urre-kolorea.

ziritu, ziri/ziritu, ziritzen

1 du ad. Zerbaiti ziriak jarri, ziriz finkatu.

2 da/du ad. Ziri itxura hartu.

ziritzar

1 adj. Ziritzakoa, Ziritzari dagokiona.

2 iz. Ziritzako herritarra.

ziri-ziri

adb. Batez ere Bizk. Leunki eta etenik gabe. Euria, ziri-ziri jausten den euri lanbroa.

zirkin

iz. Batez ere Bizk. Higidura txikia. Irribarre sotila saiatu zuen, baina ez zitzaion zirkin neketsu bat besterik atera.

zirkin egin Higitu, mugitu. Zirkinik ere ez du egin. Geratu zen zirkinik egin ezin zuela. || Inork ez zeukan adorerik, zirkin bat egiteko ere.

zirkin eragin Higiarazi, mugiarazi. Betileei zirkin eragin gabe aldarera begira. Badugu bertsolari bat hamaika bihotzi zirkin eragina.

zirkindu, zirkin/zirkindu, zirkintzen

da/du ad. Apur bat higitu; zirkin egin. Ez nuke eskua erregeren semea jotzeko zirkinduko. Gernikako haritzak zirkindu gabe du sendotasuna, betiko gaztetasuna.

zirkoi

iz. Miner. Zirkonio silikato naturala. Zirkoiak Hadearrean sortutako kristalak dira.

zirkonio

iz. Kim. Metal zurixka distiratsua, gasen xurgatzaile bortitza (Zr; zenbaki atomikoa, 40).

zirkonita

iz. Zirkonio oxidoa, bitxigintzan diamantearen ordez erabiltzen dena.

zirku

1 iz. Antzinako Erroman, herri jokoak egiten zituzten esparrua, eskuarki mailadiz inguratua. Zirku jokoak.

2 iz. Eraikin zirkularra, finkoa edo ibiltaria, pailazo, akrobata eta kidekoen ikuskizunak emateko prestatua; ikuskizun horien multzoa. Zirkuko jauzi eta jirabira harrigarriak. Zirku gizon arlotea. Zirku Maximoa.

zirkuitu

1 iz. Zerbaiten inguruko ibilbide itxia, iraunkorra nahiz behin-behinekoa. Automobil zirkuitua. Zirkuituetako eta rallyetako gidari trebeenak.

2 iz. Korronte elektrikoa garraiatzeko, bata besteari loturik dauden eroaleen multzoa, bide itxia osatzen dutena. Zirkuitu elektrikoa.

3 iz. Isurkari jakin bat ibil daitekeen instalazioa, hodiz eta gailuz osatua. Autoaren motorraren hozte zirkuitua.

zirkuitulabur

iz. Zirkuitu elektriko batean tentsio desberdineko bi eroale konektatzean gertatzen den intentsitate handitze bat-batekoa. Antza denez, zirkuitulabur batek eragin zuen sua.

zirkular

1 adj. Zirkuluarena, zirkuluari dagokiona.

2 adj. Zirkulu forma duena, biribila. Hala frogatu zuen planeten orbitak eliptikoak zirela eta ez zirkularrak.

zirkulatu, zirkula/zirkulatu, zirkulatzen

1 du ad. (nor osagarririk gabe). Zirkuitu batean zehar ibili. Odolak gorputzean zehar zirkulatzen du.

2 du ad. (nor osagarririk gabe). Bide, errepide edo kidekoetatik higitu.

zirkulatzaile

adj. Ekon. Diruaz eta kidekoez mintzatuz, eraldatzen edo eskualdatzen dena. Kapital zirkulatzailea.

zirkulatze

iz. zirkulatu aditzari dagokion ekintza.

zirkulazio

iz. Zirkulatzea, harat-honata. Ariketatxo horrek odolaren zirkulazioa bizkortzen du. Ondasunen eta kapitalen zirkulazio askea. Zirkulazio handiko orduak saihesteko, aurreratu irteteko ordua.

zirkulu

1 iz. Mat. Zirkunferentzia batek bere barnean hartzen duen plano zatia.

2 iz. Zirkulu baten forma duen gauza. Autoak bere kasa jarraitzen zuen, zirkulu berean biraka beti, plazatik irten gabe.

zirkuluerdi

iz. Zirkulu baten diametrotik alde banatara gelditzen diren erdietako bakoitza.

zirkunbalazio iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zirkunbalazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ingurabide].

zirkunboluzio

iz. Anat. Garun azalaren tolesa. Lesioa garunaren ezkerreko aldean du, bekokiko hirugarren zirkunboluzioan.

zirkunferentzia

iz. Lerro kurbatu itxia, barneko puntu batetik distantzia berera dauden puntuek osatua. Zirkunferentziaren zentroa.

zirkunferentzierdi

iz. Zirkunferentzia baten bi erdietako bakoitza, 180°-ko arkua dena.

zirkunstantzia

1 iz. Batez ere pl. Egoera. Garaiak eta zirkunstantziek hala eskatuta.

2 iz. Zertzelada. Ik. inguruabar.

zirkunstantzial

adj. Hizkl. Osagarriez mintzatuz, aditzaren ekintza noiz, non edo nola gertatzen den azaltzen duena.

zirkunzidatu, zirkunzida, zirkunzidatzen

du ad. Zah. Erdaindu.

zirkunzisio

iz. Erdainkuntza.

zirlinga1

adj. g.er. Pertsonez mintzatuz, luze eta mehea. Neskato zirlinga.

zirlinga2

iz. g.er. Kaioa.

ziro

iz. Naf. Kolpe baten ondorioz buruan ateratzen den kozkorra. Makilarekin ziro bat egin didak kopetan.

ziroka

adb. Naf. Estropezuka eta kolpeak hartuz. Zoazte etxera tenorez, ilunduta hor ziroka ibili gabe.

ziropa

iz. Ipar. Edari lodi gozoa, urez, azukrez eta fruituz edo sendagaiz egina. Ik. jarabe. Hotzeriaren aurkako borrokan ziropa koilarakada bat eman zion.

zirpil

1 iz. Litsa.

2 iz. Piltzarra.

zirpildu, zirpil/zirpildu, zirpiltzen

da/du ad. Zirpila atera, listu. Ik. zertzendu; zirtzildu. Musuzapiaren ertzak zirpilduta daude.

zirpiltsu

adj. g.er. Zarpaila, zarpatsua. Eskale arrotz zirpiltsua.

zirrara

iz. Barne asaldua, oroitzapen, grina edo sentimen batek eragina, zurbiltzea edo gorritzea, bihotz taupadak bizkortzea, edo bestelako ondorio nabariren bat dakarrena. Zirrara ilun bat sumatu zuen Joanak. Zirrara batek astindu dit barrena. Su ezkutu baten zirrara sentitu zuten. Gogoan dut oraindik, hura irakurtzean hartu nuen zirrara. Ilunabarrak eta udazkenak zirrara ezti-mingotsa zabaltzen digute bihotzean.

zirrara egin Hunkitu. Hitz hauek bihotzean zirrara egin zieten. || Hau entzuteak zirrara ikaragarria egin zion arrotzari.

zirrara eragin Hunkitu. Txapeldunen Ligan jokatzeko aukerak zirrara eragiten zidan. Gelan zeuden agintari guztien adoreak zirrara eragin dit. || Irratiz pilota-partida euskaraz entzuteak sekulako zirrara eragin zion.

zirraragarri

adj. Zirrara eragiten duena. Bekokian musu bigun eta zirraragarri bat eman ondoren. Hau izan zen, gure gaztetxoentzat, berririk zirraragarriena. Ekitaldiaren unerik zirraragarriena.

zirraratu, zirrara/zirraratu, zirraratzen

du ad. Zirrara eragin, hunkitu. Beti sor daitekeela ikuslea harritu, hunkitu eta zirraratuko duen artelana.

zirri

iz. Atsegin hartzeko edo emateko norbait ukitzea. Zirri batzuek beldurtzen ez duten andrazkoa.

zirri egin Atsegin hartzeko edo emateko norbait ukitu. Zirri egitea bekatu bada, makinatxo bat bekatu egindako bagara hor zehar. Bi musu eman nizkizun, baina zirririk ez nizun egin. || Egin al diozu, bada, zirri txarren bat edo nahi ez zuen gauzaren bat? Toki itxi horietan gizonezkoek zirri gehiago egiten dizkiete emakumezkoei.

zirriborratu, zirriborra, zirriborratzen

du ad. Zirriborroak egin; zirriborroz bete. Zenbakiak zirriborratzen ari zen.

zirriborro

1 iz. Gaizki taxuturiko marrazki edo letra multzo ulertezina. Ik. zirrimarra. Zergatik ote dira haurren zirriborroak pintura berriaren hain antzekoak? Izenaren ondoan zirriborro luze, bihurri, dotore horietako bat ipini zuen.

2 iz. Izkribu baten behin-behineko lehen idatzaldia. Lehen zirriborroa egin. Argitaratzeko ez diren zirriborroak.

3 iz. Artelan baten behin-behineko lehen irudi, eskema edo ideia. Ik. bozeto. Margolan baten zirriborroa.

zirrika1

adb. Zirri eginez. Elkarri zirrika, maite-jostetan balebiltza bezala. Oraka, bultzaka, zirrika.

zirrika2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zirrika-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'txirrika' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txirrika].

zirrikitu

iz. Zirritua. Zulo eta zirrikitu guztiak igeltsuz itxi.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper