Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

zerratu2, zerra/zerratu, zerratzen

du ad. Zerraz ebaki. Zurak zerratzen eta arbolak botatzen.

zerrauts

iz. Zerratzean, zuretik ateratzen den hauts modukoa. Hondarra eta zerrautsa nahasirik. Bazter batean, palet baten gainean, zaku batzuk, zerrautsez beteak, tabernako zoruan barreiatzeko.

zerren

iz. Ipar. Sitsa. Zurari pipia, oihalari zerrena eta haragiari harra bezala.

zerrenda

1 iz. Zati luze eta meharra. Zerrenda nabarrez egina. Oin-eskuak ehun-zerrendaz lotuak. Metro eta erdi luzeko margolana, eta zeru zerrenda mehar bat besterik ez. || Egunkarietan ere maiz agertzen dira zerrenda bat edo bi galesez.

2 iz. Lursail luze eta estua. Itsas portu bat egingo dute Gazako zerrendan. Itsasertzeko zerrenda gurutzatu eta platano lerdenez inguraturiko Esperantzaren plazan sartu zen.

3 iz. Bata bestearen ondoren kokaturiko gauzakiez, eta bereziki bata bestearen azpian ezarririko izenez, osatutako multzoa. Arkupe zerrenda luzeak, haien gaineko leiho zerrendak. Hitz zerrenda luzea. Sarako toki eta baserri izenen zerrenda. Egileak argitaratu duen irakurgai zerrendan. Hona, zerrenda luza badaiteke ere, antzinako ondasunetarik gelditzen zaizkigun txirbilak. Nola izan behar lukeen ezarria balioen zerrenda zehatzak.

zerrendaburu

1 iz. Zerrenda batean lehenengo dagoen pertsona. Nafarroako Parlamenturako zerrendaburua. Alkatea zerrendaburu izan diren zinegotzien artean hautatzen da.

2 iz. Zenbait kiroletan, lehiaketa bateko onenentzat hartzen den taldea edo kirolaria, lehiaketa antolatzen denean zenbait abantaila izaten dituena. Bilbo Basket Eurokopako zozketan zerrendaburu izango da. Lehen kanporaketan, zortzi pilotari ariko dira, eta irabazleek lau zerrendaburuen aurka jokatuko dute. Wimbledongo torneoko zerrendaburua.

zerrendaka

adb. Zerrendak eginez. Eta, arteak utziz, zerrendaka lantzen duzu gainerako lur guztia. Larruak goitik behera zerrendaka puskatzen.

zerrendaketa

iz. Zerrendatzea.

zerrendatu, zerrenda/zerrendatu, zerrendatzen

du ad. Bata bestearen azpian ezarri, zerrendan eman. 55 eskultoreak ordena alfabetikoan zerrendatu dituzte. Jarraian, sortu diren arazoetako batzuk zerrendatuko ditugu.

zerrendatze

iz. Gauzak edo izenak bata bestearen azpian ezartzea, zerrendan ematea. Cesarinyren testuak hitz-jokoz, sekuentzia paraleloz eta zerrendatze amaigabez josita daude.

zerri

1 iz. Batez ere Ipar. eta Naf. Txerria.

2 adj. Zikina, lizuna. Urde zerria!

zerrikeria

iz. Txerrikeria.

zerro

1 iz. Lur zerrenda.

2 iz. Meategi edo harrobietako mea-zerrenda.

zerrote

iz. Eskutoki bakarreko zerra xafla-zabala. Zerrote zahar batek oholik zabalena ebakiko lukeen gisan.

zertako

1 (Galdetzailea). Zertarako? Zertako dela uste duzu Jaunaren etxea?

2 (Galdetzailea). Ipar. eta Naf. Zergatik? Zertako ez utz handitzera zuhamu eder eta balios hori?

zertan

iz. Ipar. Zah. Lehorra, lurra. Nahi baduzu sartu Saint Georgen, irla ababorreko aldetik utzirik, joan behar duzu zertanaren aldetik. Irlak oihana baitu zertanak bezala.

zertarako

iz. Helburua, jomuga. Azkenik, laburki, liburuaren zergatikoa eta zertarakoa azaltzen ditu. Nire lanaren zer-nolakoa, luze-laburra eta zertarakoa. Artea, antze lana, ez omen da inoren mirabe, bere eskuko da, bera da bere helburu, ez du beste zertarakorik.

zertaratu, zertara/zertaratu, zertaratzen

da/du ad. Zertara heldu; zertara eraman. (Batez ere zehar-galderetan erabiltzen da). Horra zertaratzen den bere bekatuz Jainkoa galtzen duen arima! Santu ona, horra zertaratu zaituen, bada, gure esker gaitzak! Norbait bizi deno, nork daki zertaratuko den oraino? Lotsagarri da zertaratuak diren. || Hura gabe, zertaratuko zen?

zertasun

iz. Izatearen muina, gauza batek, den hori izateko, nahitaezko duen hura. Ik. izatasun; esentzia. Zertasunaren filosofia.

zertifikatu iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zertifikatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ziurtagiri; sinestamendu].

zertsu

det. (Galdetzailea). Gutxi gorabehera zer? (Batez ere zehar-galderetan erabiltzen da). Horra zertsu dakigun horri buruz. Nortsu zen eta zertsu bizitza eraman zuen. Zeruko zoriona zertsu den gogoan hartzeko.

zertu, zer/zertu, zertzen

1 da/du ad. Mamitu, gauzatu. Zer guztiok zertu, sortu, hazi eta hiltzen ikusten ditugu. Asmoak zertu. Baina ez du atzera egiteko erabakirik zertuko. Zorioneko euskal Atlas hura, beti abiadan duguna eta, behin eta berriro abiatu arren, inoiz zertzen ez zaiguna. Euskal historia zertu gabeko zeren linboan-edo dagoela uste dute.

2 da/du ad. Zeratu.

zertxobait

1 izord. Adkor. Zerbait. Baina badut zure kontra zertxobait.

2 adb. Adkor. Zerbait. Zertxobait alaitzen naiz, zutaz oroitzean. Zertxobait lehenago.

zertzelada

iz. Egitate, gertaera edo egoera jakin batekin batera datorren gorabehera edo xehetasuna. Ik. inguruabar; zirkunstantzia. Jazorikoaren zertzelada guztiak jakiteko. Noizkoak eta nongoak diren ere azaldu behar da, zertzelada horiek azal daitezkeen neurrian. Inork ez zidan hondamenaren gehiagoko zertzeladarik esan ere.

zertzen

iz. Bizk. Litsa. Oihal eta soineko maiztuen zertzenak.

zertzendu, zertzen/zertzendu, zertzentzen

da/du ad. Listu, zertzena atera. Ik. zirpildu; zirtzildu.

zertzeta

iz. Ahatearen familiako hegaztia, hura baino txikiagoa (Anas crecca). Ik. zerzela. Zertzeta arra grisaxka da eta emea arre iluna. Zer da? zer da? zertzeta burruntzian erreta.

zertzuk

det. pl. Batez ere Bizk. Zer? (Dagokion izenak gauza bat baino gehiago adierazten du). Zertzuk gauza? Oraindino zertzuk ikusteko ote gaude!

zeru

1 iz. Lurraren gainean ikusten den bitartea, ostertzak mugatzen duena, egunaz urdin eta gauaz beltz agertzen dena. (Singularrean nahiz pluralean erabiltzen da). Ik. ortzi. Zeru-lurren egilea. Maite zituen gure zeru-lur-itsasoak, maite gure jendea, gure izaera. Lurreko animaliak eta zeruko hegaztiak. Zeru izarratua edo izartsua. Zeruko planetak. Izarra zeru gainean, zer gauza miresgarria! Hodei ñabarrak zeruan barrena lasterka. Zeru garbitik behera amiltzen den oinaztarriaren pare. Goibeldu zen zerua. Zeru zerrenda mehar bat. Zeruetaraino goretsia. || Zortzi dira zeruak, zazpi sakramentuak.

2 iz. Santuen, aingeruen eta Jainkoaren grazian hiltzen direnen egoitza. (Singularrean nahiz pluralean erabiltzen da). Ik. paradisu. Anton. infernu. Gure Aita, zeruetan zarena. Zeruan bezala lurrean ere. Zeruko Aita. Zeruko aingeruak. Zeruetako erresuma edo erreinua. Aintza Jainkoari zeru gorenetan. Igo zela zerura. Zerurako bide zuzena. Ez dagoela zuretzat zerurik, ez dagoela bekatuen barkaziorik. Zeruan sartuko direlako ustean. Zerua galtzeko arriskuan jartzen dena. Zeruan gerta dadila gizon prestu hau. Ni naiz ogi bizi, zerutik jaitsia. Horrelakoxea zirudien eta horrelakoxea da, ez zerurako eta ez infernurako. Mila aldiz goratua izan denez gero, lehen, zeruraino eta beste milatan beheratua, gero, infernuraino. || Homerok zioenez, bi ate ditu zeruak.

zerualde

1 iz. Zerua. Zerualdean izarrak argi eta garbi ikusten ziren. Non eteten da itsasoa eta non hasten zerualde urdina?

2 adb. Ipar. Zerurantz. Zulo horretatik zerualde baizik ezin begiak luza!

zeruertz

iz. Ostertza, zerumuga. Zeruertz urrutian.

zerumuga

iz. Ostertza. Zabaldi azkengabeak, zerumugan muinorik ere gabe.

zerupe

iz. Zeru azpia. Zerua eta zerupe guztia. Lainoz jantzitako zerupe ilunean. Zerupean, belar guriaren gainean. Zerupean bizi diren herrialde guztiak. Lurreko eta zerupeko gauzak. Ezagutzen ditu zerupeko hodeien ibilerak eta eguraldiaren gorabeherak.

zeruratu, zerura/zeruratu, zeruratzen

da/du ad. Zerura joan; zerura eraman; zerua iritsi, salbatu. Jesus zeruratu zenean. Zerura daitezen gure otoitzak. Bekatu larrian hilez gero, ezin zerura liteke inor. Zein dira zeruratzeko sakramenturik beharrenak? Nork daki zenbat arima zintzotu eta zeruratu zituen!

zeruratze

iz. zeruratu aditzari dagokion ekintza. Jesusen zeruratze egunean.

zerusita

iz. Miner. Berun karbonatoa. Zerusitari, izena latinezko cerussa 'berun zuria' hitzetik datorkio.

zerutar

adj. Zerukoa, zeruari dagokiona. Zure izate zerutarra lurtarroi balia dakigun.

zerzela

iz. Ipar. Zertzeta.

zesar

iz. Erromatar inperioko enperadorea. Ik. kaiser. Hauxe bera gertatu zen Galerio zesarrak bultzatutako jazarpenaren ondoren.

[Oharra: izen berezi bezala ere erabiltzen da, artikulurik gabe: Bi baldintza jartzen zitzaizkion Erroman zesarren andreari, etab.].

zesarea

iz. Med. Umekia amaren sabeletik ateratzeko umetokian egiten den ebakuntza. Ik. zesartar ebakuntza. Haurra trabeska heldu zen eta zesarea egin behar izan zioten. Txilen, esaterako, jaiotzen % 40 zesarea bidezkoa da; Japonian, aldiz, % 8 baino ez.

zesarear

1 adj. Zesareakoa, Zesareari dagokiona.

2 iz. Zesareako herritarra.

zesartar

adj. Zesarrarena edo zesarrena, zesarrari edo zesarrei dagokiena.

zesartar ebakuntza Umekia amaren sabeletik ateratzeko umetokian egiten den ebakuntza. Ik. zesarea. Zesartar ebakuntza egin zioten.

zesio

iz. Kim. Zilarraren koloreko metala, sodioaren eta potasioaren taldekoa, 28,6 °C-tan urtzen dena (Cs; zenbaki atomikoa, 55). Zesio erradioaktiboa aurkitu dute zentral nuklearretik 500 kilometro ingurura, segurtasun mugetatik haratago.

zesta

1 iz. Xistera, pilota-jokoko tresna. Haurrentzako ikastaroak antolatzen ditu, gomazko pilota eta plastikozko zestekin.

2 iz. Zesta-punta. Zestak badu aurten bere txapelduna. Zestako eta esku-huskako partidak jokatuko dira.

zesta-punta

iz. Plekako pilota-jokoa, pilota xistera sakon batean atxikiz jokatzen dena. Ik. zesta 2. Euskadiko Zesta-punta Txapelketaren finala gaur Gernikan. Zesta-puntan jokatzea asko gustatzen zait, gutxiago sufritzen da.

zestera

iz. g.er. Otarrea, saskia.

zesto

iz. Heg. Herr. Saskia. Hobe diagu etxera eraman, asto zestoan sartuta.

zestoar

1 adj. Zestoakoa, Zestoari dagokiona.

2 iz. Zestoako herritarra.

zesura

iz. Liter. Bertso-lerro baten barneko etena, olerkiaren erritmoak eragina dena. Etxepareren metrikak latinezko Erdi Aroko poesian ditu erroak; hamabost kantuetatik lau izan ezik, guztiak dira zesurak erdibituriko zortzi eta zazpi silabako bi hemistikioz osatuak.

zeta1

1 iz. Alfabetoko azken letra (z, Z).

2 iz. Alfabeto grekoko seigarren letra (ζ, Ζ).

zeta2

iz. Zenbait intsekturen beldarrei, bereziki Bombyx mori espeziekoei, darien gaia, zuntzak osatzen dituena eta ehungintzan erabiltzen dena; zuntz horrekin eginiko ehuna. Ik. ziriku. Haren aldean liho eta zetak iztupa dira. Zetaz jantzirik. Zeta gorrizko zapi bat. Zeta artifizialezko salgai merkeak. Zetazko gerrikoa. Zetazko kuskua.

zeta har, zeta-har Jatorriz Asiako Iparraldekoa den Bombyx mori espezieko intsektu lepidopteroaren beldarra, krisalida zetazko kusku batek babestua izaten duena (Bombyx mori). Zeta-harra masustondo hostoz elikatzen da.

zetabatu, zetaba, zetabatzen

du ad. Ipar. Bahetu. Irin zetabatua.

zetabe

iz. Ipar. Bahea. Ik. galbahe. Gorputza zulatua zetabe bat bezala. Iraz ezazu salda zetabe gero eta xeheago batzuetan. Batzuek zetabe larriegia hartzen dute beren kontzientzia ikertzeko.

zetaka

iz. Itsatsirik geratzen den lohitasuna; orbana. Ardo zetakaz zikindua. Begiratu gaiztoko langile zikin zetakaz beteak. Ez duzu garbitu arima lehengo bekatuen lohi, zetaka eta uger guztietatik.

zetakatu, zetaka/zetakatu, zetakatzen

1 da/du ad. Batez ere Ipar. Zikindu. Sarri aldatzen den alkandora ez da hain lohi zetakatua egongo.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Esku zetakatuak.

zetatxu

iz. Zub. Zetabea, bahea.

zetazeo

iz. Zool. Arrain itxurako itsas ugaztuna, zenbait kasutan oso handia, gorputza igeri egiteko egokitua duena; (pl.) animalia horiek osatzen duten ordena. Zetazeoak, hots, besteak beste, baleak, kaxaloteak, izurdeak, orkak eta mazopak hartzen dituen ordena.

zetona

iz. Kim. Karbonilo talde bat daukan konposatu organikoa. Formaldehidoa da aldehidorik garrantzitsuena industrian; zetonarik garrantzitsuena, berriz, azetona da.

zetosi

iz. Med. Odolean edo gernuan zetona edo azetona gehiegi izatea ezaugarri duen eritasuna.

zetro

iz. Metal baliotsuzko makila, enperadoreek, enperatrizek, erregeek edo erreginek, aginpidearen ezaugarri, erabiltzen dutena. Ipintzen diote erregeren zetrotzat kanabera bat. Esan zioten galduko zituela buruko koroa, eskuko zetroa eta Alemaniako inperio guztia.

zeu

1 izord. zu izenordainaren era indartua. (Batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. zerori; zuhaur. Has zaitez zeu. Mozkorra ni?, zeu izango zara! Zeu zara laztanena. Zeuk aukeratu. Zeugan, Jauna, itxaroten dut.

2 izord. (zu-ren eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Osterantzeko gizonak bestekoa zara zu zeu ere. Hori zuk zeuk egin beharrekoa da.

zeuek

1 izord. zuek izenordainaren era indartua. (Batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. zerok; zuhauek. Hor konpon zeuek. Zeuek erabakiko duzue auzi hau. Ez bedi gal zeuei hainbeste kosta zaizuen arima hau.

2 izord. (zuek-en eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Hori zuek zeuek ikusi behar duzue.

zeuen

1 izord. zuen-ek har dezakeen era, perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean. Ez dut nik erre zuen etxea: zeuek erre duzue zeuen etxea. Zeuen bekatuan hilen zarete. Anitz pena pairaturik, azkenean zeuen biziak eman dituzuenak.

2 (zuen-en indargarri gisa). Haraxe joango naiz zeuen baimenaz.

zeuenganatu, zeuengana/zeuenganatu, zeuenganatzen

du ad. Zeuengana eraman, zeuen egin. Horrela, kristau ez direnen errespetua zeuenganatuko duzue.

zeure

1 izord. zure-k har dezakeen era, perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean. Ez dut nik erre zure etxea: zeuk erre duzu zeure etxea. Zeure adiskidetasunean ezarri nauzu. Ez zarela, bada, zerori zeuretzat horren etsai handia.

2 (zure-ren indargarri gisa). Zeurea da errua.

zeureganatu, zeuregana/zeureganatu, zeureganatzen

du ad. Zeuregana eraman, zeure egin. Horrela zeureganatu zenuen gaurdaino duzun izen ospetsua.

zeurekoi

adj. Solaskideari zuka mintzatzen zaionak, haren nahi edo interesari soilik begiraturik jokatzen duela adierazteko erabiltzen duen hitza. Ik. berekoi. Alferra eta zeurekoia zarelako.

zeurekoikeria

iz. zeurekoi izenondoari dagokion nolakotasuna; nolakotasun hori adierazten duen egintza.

zeuretu, zeure/zeuretu, zeuretzen

du ad. Zeure egin, zeure bihurtu. Ik. zureganatu. Inoren ondasunak zeureturik dauzkazun kristau txarra. Has zaitez zure penez gure bihotzak zeuretzen.

zezeil

iz. Bizk. Otsaila. Urriak buztanaz, zezeilak bularraz (esr. zah.).

zezel

adj. Hitzak ongi ebaki eta ahoskatu gabe mintzatzen dena.

zezeldu, zezel/zezeldu, zezeltzen

da/du ad. Zezel bihurtu. Zezeldu zara.

zezelka

adb. Hitzak ongi ebaki eta ahoskatu gabe. Zezelka esan. Erdal egunkariak zezelka irakurtzen.

zezen

1 iz. Behiaren ar heldua. Gainerakoan, behi onak izan behar du zezenaren antzekoa. Zezena oldartu zait. Bederatzi zezen adar-handi. Zezenaren marrua. Zezen larruzko hauspoekin. Indarra, Lasturko zezenak adina. Nafar zezenak. || Plaza jendez gainezka zegoen, hiltzeko zezenak doan ikusteko. Zezenak jokatu (Ik. toreatu). Zezenetara joan. Zezenetako zaldi zaharrei begi aurrean ezartzen dieten zapia. Zezen-hiltzailea (Ik. zezenketari).

2 iz. (Z larriz). Zodiakoko konstelazioa. Ik. taurus 1. Uztai antzeko izar-gerrikoa ageri baita hamabi izar mordorekin: Aharia, Zezena, Bikiak, Karramarroa, Lehoia, Birjina, Balantza, Eskorpioia, Sagitarioa, Kaprikornioa, Akuarioa eta Arrainak; han ikusten nuen guztia batean.

3 iz. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako bigarrena, eguzkia Taurus konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (apirilaren 21etik maiatzaren 20 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. taurus 2.

zezen-plaza Zezenak jokatzeko plaza berezia, gehienetan biribila. Tolosako zezen-plaza.

zezendegi

iz. Zezenketan jokatu behar diren zezenak gordetzen diren tokia. Zezen plazara iritsi direnean, animaliak zezendegietara sartu dira zuzen-zuzenean.

zezendu, zezen/zezendu, zezentzen

1 da ad. Zezen bihurtu. Idiskoa gorpuztu, mardotu eta zezendu bada, jaikiko da jabearen beraren kontra.

2 da ad. Biziki haserretu, zakartu. Gaztetxoa da, baina berba erditxo bat gogortxoago esatea nahikoa du zezenduta paratzeko.

3 du ad. Zezenak behia estali. Behia zezenduta dago.

zezenka

adb. Alegiazko zezenketa bat egitean datzan jolasean. Eskola mutilak, batzuk hasten dira pilotan, beste batzuk zezenka.

zezenketa

1 iz. Zezenak jokatzen diren ikuskaria. Plentziako zezenketa. Igandean zezenketak izan dira Baionan. Inoiz ere ez naiz ni izan zezenketazale.

2 iz. Zezenak jokatzeko antzea. Ez dakit ia ezer zezenei eta zezenketari buruz. Bere zaletasunak zezenketa eta musika ziren.

zezenketari

iz. Zezenketetan zezenak, bereziki hiltzeko zezenak, jokatzen dituen pertsona. Ik. toreatzaile. Zezenketari zahar batzuk, urte asko sorbaldetan eta beldurra hezurretan, dardaraka zeuden zezenen aurrean.

zezenki

iz. Zezenaren haragia, zezen okela. Kalejiraren ondotik, Zaldiko Maldikoren egoitzara itzuli ziren, eta han, karrikan bertan, izan zuten bazkaria: tomate entsalada, zezenkia eta meloia.

zezenko

iz. Zezen gaztea. Ik. idisko; zekor. Aker gazte, gogor, sendoak; zezenko eder, bizi, mamitsuak.

zezensuzko

iz. Zezenaren zurezko irudia, bizkarraldean suziriak dituena eta jaietan jolaserako erabiltzen dena. Bi gizonek eraman ohi zuten zezensuzkoa gerriraino sartuta eta lau hanken itxura emanik.

zezentoki

iz. Zezen-plaza. Zezentoki inguruan bada laguna ugari.

zezenzale

adj. Zezenketen zalea dena. Bizar-kentzaile zezenzaleari gertatu zitzaiona.

zezin

iz. Iraunarazteko lehortu eta gazitu den haragia. Urdai eta zezinaz eginiko azak. Ogia eta zezin egosia. Idi gizen eta zezin egitekoak. Zezin idia.

zezinatu, zezina/zezinatu, zezinatzen

du ad. Haragiaz mintzatuz, iraunarazteko lehortu eta gazitu. Txahal horien haragia, freskoa nahiz zezinatua jaten dute.

zezingai

iz. Zezina egiteko gizenduriko aberea. Non hiltzen da oletan baino zezingai edo idi gizenduagorik?

zi1

iz. Zub. Ezkurra.

zi2

iz. Bizk. Ihia.

ziabelar

iz. Galium generoko landare belarkara, zurtoin bereko begi bakoitzetik hosto bat baino gehiago ernatzen zaizkiona eta lore hermafroditak ematen dituena (Galium sp.).

ziaboga

iz. Ontzia biratzeko, alde bateko lagunek aurrerantz eta beste aldekoek atzerantz arraun egitea. Lehen ziabogan bost segundoren aldea atera zion.

zianamida

iz. Konposatu organikoa, kolorgea eta kristalinoa (NC-NH2).

zianhidriko

adj. Kim. Azido zianhidrikoa (CNH): almendra mikatzen usaina darion azidoa, oso pozoitsua eta lurrunkorra.

zianita

iz. Miner. Turmalina urdina. Zianitazko kristalak.

zianobakterio

iz. Mikrob. Oxigenoa askatzen duen fotosintesia egiteko gai den bakterioa; (pl.) bakterio horiek osatzen duten filuma. Hainbat bakterio, lizun eta legamia, eta zenbait zianobakterio eta alga berde gai dira hidrokarburoak oxidatzeko.

zianuro

iz. Azido zianhidrikoaren gatza. Potasio zianuroa. Zianuro guztiak pozoitsuak dira.

ziape

1 iz. Azaren familiako belar landarea, janarien bizigarri gisa erabiltzen diren hazi txiki beltzak ematen dituena (Brassica juncea). Zeruetako erreinua gizon batek bere soroan erein zuen ziape-haziaren antzekoa da.

2 iz. Ziapez eginiko saltsa lodi garratza.

ziatika

iz. Mehakako eta zangoko min bizia, nerbio ziatikoaren hanturak edo hertsatzeak eragina. Ziatikak jota zegoen eta makilaren laguntza behar zuen ibiltzeko. Ziatikak gogor erasan dio.

ziatiko

adj. Anat. Nerbioez mintzatuz, gerrialdeko azken ornoetan hasi eta, gorputzaren atzealdeko giharretatik behera, oineraino hedatzen dena, giza gorputzeko nerbioen artean luzeena eta lodiena. Horixe gertatzen da nerbio ziatikoaren kasuan: mina gerrialdetik ipurmasailerantz zabaltzen da, izterrean eta zangoan barrena hedatuz, nerbio ziatikoaren bide luzeari jarraituz.

ziatu, zia/ziatu, ziatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Atzerantz arraun egin. Korrontearen aurka ziatzen.

ziazerba

iz. Belar landarea, hosto bigun berde ilunak dituena, barazki gisa ereiten dena (Spinacia oleracea). Ziazerba purea. Segidan, ziazerba hosto garbiak ere bertan frijitu.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper