Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

zaku

1 iz. Ehun edo paper latz eta gogorrez eginiko zorroa, gehienetan handia eta sakona, goialdean itxi daitekeena; zorro horren edukia. Ikatz eta patata zakuak. Irin zakuak jasotzen. Zaku gisako soineko latz bat. Nire andreak badirudi zaku gaizki josia. Zaku bat baba. Zaku lasterketa. Zakutik bihia gal edo zorrotik irina, da galtze berdina (esr. zah.).

2 iz. (Esapideetan). Zaku irina bezain zuri egina. Ez dira denak zaku berean sartzekoak: ez dira denak berdintzat jotzekoak. Nola uztariztar batek ingelesak zakuan sartu zituen: ingelesak engainatu zituen. Behar bildu bizitzekoa nonbaitetik, zakutik edo zorrotik.

zaku handi Abere hausnarkarien urdaila osatzen duten lau zatietako lehena.

zaku txiki Abere hausnarkarien urdaila osatzen duten lau zatietako bigarrena.

zakuka

adb. Zakuetan, kopuru handian. Ik. zamaka. Zakuka biltzen genituen barraskiloak.

zakukada

iz. Zakuaren edukia. Hiru zakukada patata.

zakuki

iz. Zaku ehuna. Zakukia zeraman soinean, eta gainetik alargun-jantzia.

zakur

iz. Lap. eta Naf. Txakurra.

zakurkeria iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zakurkeria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txakurkeria].

zakurki iz./adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, zakurki-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txakurki1; txakurki2].

zakurkume iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zakurkume-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txakurkume].

zakurtegi iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zakurtegi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txakurtegi].

zakurtzar

iz. Adkor. Zakur handia. Zakurtzarraren hortzak ikusi dituenean.

zakuto

iz. Zaku edo zorro txikia, bereziki bidaietan-eta erabiltzen dena. Ez zakutorik bidean, ez bi jantzi, ez oinetakorik. Zakutoan zeramatzan oinetakoak eskatu zizkion.

zakutxo

iz. Zaku txikia. Ik. zakuto. Euskaldunok bi hitz zorro ditugu aldamenean, hizketan ari garelarik; hobeki esan, zakutxo bat alde batean eta zaku sakon-zabala bestean.

zalamandrana

iz. Ipar. Lgart. Emakume itsusia eta zikina.

zalantza

iz. Zerbaiten egiatasun edo ziurtasunaz seguru ez dagoenaren, edo zenbait aukeraren artean norantz makurtu ez dakienaren egoera; egoera hori sortzen duen gauza. Ik. duda. Bat nator, zalantzarik gabe. Lege zaharreko kristaua zen, batere zalantzarik gabea. Badugu, halere, zalantza bat. Duda-mudak, zalantzak, kezkak. Gizonak zalantza egin zuen une batez, eta segundo batzuetan zutik geratu ziren biak, elkarri begira. Zalantzako galdera bat azkenik.

zalantzan 1 adb. Zalantza egiten; zalantza-egoeran. (izan, egon eta kideko aditzekin). Mutilaren alde jarri, ez jarri, zalantzan zeuden. Alde batera edo bestera egiteko zalantzan. Zalantzan gelditu, ibili.

2 adb. (jarri, ipini eta kideko aditzekin). Ongi dagoen ala ez, zalantzan jarri da. Batzuek geroago zalantzan jarri zuten egiazko piztuera izan zen edo ez.

zalantzazko adj. Zalantzazko une labur baten ondoren, Lauaxetak ere lasterka jarraitu zidan atzetik. Laino artean dabilen hegaztiaren oreka zalantzazkoa.

zalantzakor

adj. Zalantzaz betea. Begirada zalantzakorra.

zalantzaldi

iz. Zalantza egiten den unea edo aldia. Zalantzaldi honetan, hainbeste eta hainbeste haztamuka ari garen bitartean, bera lasai doa bere bidetik.

zalantzati

1 adj. Zalantzak dituena. Gure aldi aldakor eta zalantzati honetan.

2 (Adizlagun gisa). Zalantzati agertuko litzaizkiguke baita baikorrenak ere.

zalantzatu, zalantza/zalantzatu, zalantzatzen

da ad. Zalantza egin, duda egin. Ik. durduzatu. Fede gutxikoa, zergatik zalantzatu zara?

zalaparta

iz. Zarata, iskanbila. Arrotzen aurrean zalaparta bizian aldarrikatu zuen euskararen berri ona. Tiro jasarekin berebiziko zalaparta ateratzen zutela, izutu eta haizatu zituzten liberalak. Trumoi zalaparta darion hodei beltza. Oihu eta zalaparta dabiltzanak.

zalapartan adb. Zalaparta ateraz. Ik. zalapartaka. Heldu dira zalapartan. Oilategi guztia hego zalapartan.

zalapartaka

adb. Zalaparta ateraz, zalapartan. Zer ari zarete zalapartaka eta negarrez? Zaldizko andana bat zalapartaka harat-honat zebilela. Oihuz, zalapartaka eta ostikoka.

zalapartari

adj./iz. Zalaparta ateratzen duena. Ik. zalapartatsu; zalapartero. Ikasle zalapartariak. Urruntzen hasi ginen, kaio zalapartariengandik iheska. Gar biziek txinpartak zerabiltzaten sutegian, alai eta zalapartari. Guardia zibilak ohartzen direnerako, ezkutatu zaizkie zalapartariak arin.

zalapartatsu

adj. Zalaparta ateratzen duena. Ik. zalapartari. Enara-aldra handia kirrinka zalapartatsuan zebilen. Trumoi zalapartatsua. Ahaztu mundu zalapartatsu hau.

zalapartero

adj. Heg. Beh. Gizonezkoez mintzatuz, zalapartaria.

zaldabai

iz. Panderoa. Zaldabaia jotzen.

zaldain

iz. Oinezkoentzako zubi estu eta arina. Jendearen kargak ikaretan dauka zaldaina.

zaldale

iz. Abereei ematen zaien bazka lehorra. Ik. pentsu2. Mandoari zaldalea ematen.

zaldaleak irabazi Astoez, zaldiez eta kidekoez mintzatuz, lurrean iraulkatu. Ik. garagarrak irabazi. Dantzan ongi dakiena ez da behin ere hasiko aztalka eta puzka, astoak udaberrian zaldaleak irabazten ohi dabiltzan bezala.

zaldar

iz. Larruazal azpiko zelulak zoltzean sortzen den pikorta. Zaldar itsua. Zaldarrak ez dira heldu baino lehen lehertu behar. Ez da zaharra duena zaldarra (esr. zah.).

zaldi

1 iz. Ugaztun handia, zurdazko adatsez hornitua, hanka lirain apodunak dituena, eta zama eta garraio abere gisa erabiltzeko gizakiak etxekotua; abere horren ar heldua (Equus caballus). Ik. behor; moxal; zaldiko. Zaldiak eta behorrak. Zaldien irrintziak. Igo zen bere zaldi ederraren gainera eta etxeratu zen. Zaldizko armada. || Ik. zaldiz. Zaldi gainean etorri ziren. Zaldi gainean zihoala. Zaldi gainetik jaitsi zenean.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Zaldi taldearen hanka hotsa. Zaldi ferrak. Zaldi lasterketan garaile atera zen.

Aurizko zaldi Jatorriz Nafarroa Garaiko mendietakoa den zaldi arraza; arraza horretako zaldia, garai batean, baserri lanetarako erabiltzen zena eta, gaur egun, haragitarako hazten dena.

Euskal Herriko mendiko zaldi Euskal Herriko mendietan bizi den zaldi arraza; arraza horretako zaldia, tamaina ertain edo txikikoa, gorpuzkera gihartsu eta trinkoa duena, haragitarako hazten dena.

zaldi arabiar Jatorriz arabiarra den zaldi arraza; arraza horretako zaldia, azkar, indartsu eta zaildua, mundu guztian oso aintzat hartua dena.

zaldi azienda, zaldi-azienda Zaldia. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da). Zaldi aziendaren feria.

zaldi-baba Ipar. Baba mota.

zaldi-orrazi Zamariak garbitzeko erabiltzen den burdinazko orrazi modukoa. Ik. karatoxa.

zaldi potentzia, zaldi-potentzia Potentzia-unitatea, 745,7 watten baliokidea dena, segundo batean 75 kg metro bateko garaierara jasotzeko behar den potentzia adierazten duena. Gizakiak 6 zaldi potentziako indarra egin dezake segundo batean edo bitan (pisu-jasotzen, esate baterako), eta atleta batek 2 zaldi potentzia inguruko potentzia manten dezake 100 metroko lasterketan. 105 zaldi potentziako autoa.

zaldiz adb. Zaldi gainean. Atera zen herritik zaldiz. Asis inguruko zelai batean zaldiz zihoala. Toki hotz eta beroetan zaldiz asko ibilia naiz.

zaldibartar

1 adj. Zaldibarkoa, Zaldibarri dagokiona.

2 iz. Zaldibarko herritarra.

zaldibiar

1 adj. Zaldibiakoa, Zaldibiari dagokiona.

2 iz. Zaldibiako herritarra.

zaldiketa

iz. Zaldi gainean ibiltzea; zaldi gainean ibiltzeko antzea. Ik. hipika. Zaldiketa-erakustaldiak amaiera ezin ederragoa eman zion egunari. Mendi elkarteak eta zaldiketa-klubak.

zaldiki

iz. Zaldiaren okela. Kontsumitzaileen elkarteak salatu zuen behiki hanburger batzuek zaldikia zutela.

zaldiko

1 iz. Zaldi gaztea. Ik. moxal. Zaldiko edo behoka bat sortzen denean.

2 iz. Zurezko tresna, oinaze emateko erabiltzen zena.

3 iz. Lanzko inauterietako pertsonaia, aurpegia zapi batez estalirik eta zurezko zaldi irudi bat gerri inguruan duela, jendea bultzatzen eta uxatzen ibiltzen dena; Iruñeko jaietan, erraldoi, kiliki eta buruhandiekin batera ateratzen den pertsonaia, gerri inguruan zaldi irudi bat duena. Gaztetxoenak erraldoien, buruhandien eta zaldikoen zain ziren.

zaldiko-maldiko Jolas parkeetako plataforma biribil birakaria, gainean zaldiak, autoak eta bestelako jarlekuak dituena eta jostagarritzat erabiltzen dena. Ik. tiobibo.

zaldikume

iz. Zaldiaren umea.

zaldiño

iz. Zaldi txikia. Zaldiño, moxal eta behoka asko eramaten dituzte probintzia honetatik Arabara.

zalditegi

iz. Zaldiak gordetzeko tokia. 1792an apaizak kanporatuak izan ziren, elizak zalditegi edo belartegi eginak.

zalditeria

1 iz. Zaldi taldea, zaldi multzoa.

2 iz. Zaldizko soldadu taldea; armadaren saila, lehen, zaldizkoz eta, gaur egun, batez ere ibilgailu blindatuz osatua. Karlisten zalditeria.

zaldito

iz. Bizk. Zaldi handia.

zalditxo

iz. Zaldi txikia. Atera zuen kortatik zalditxo polit bat.

zaldizain

iz. Zaldiak zaintzen dituen pertsona. Ik. zamaltzain. Aitak Etxandian lan egiten zuen, zaldizain.

zaldizko

1 iz. Zaldi gainean ibiltzen den pertsona. Ik. zaldun. Zortzi edo bederatzi zaldi euren zaldizkoekin. Oinezkorik nahi ez, zaldizkorik ageri ez, neskazahar gelditu zen.

2 iz./adj. Soldaduez mintzatuz, zaldiz ibiltzen dena. Presta zitzala berrehun soldadu oinezko eta hirurogeita hamar zaldizko. Hogeita hamasei mila oinezko eta beste hainbeste zaldizkoren buru.

zaldun

1 iz. Zaldi gainean doan edo ibiltzen den pertsona. Ik. zaldizko. Bota ditu itsasora zaldia eta zalduna.

2 iz. Aitoren semea, batez ere maila apalenekoa; zalduntza-ordena bateko kidea. Ezkutaria eta zalduna. Erregeren zaldunak. Zaldun ibiltariak. Francisco de Ibarra, Santiagoren ordenako zalduna. Mahai biribileko zaldunak. Zaldun bizilegea. Zalduna, egik semea duke, ez hazaguke (esr. zah.).

3 iz. Karta espainoletan, zaldiaren irudia duen karta. Azaldu dituzte kartak; Frantziskok bi zaldun eta bi seiko. || Zaldun ezpata.

zaldun inaute, zaldun-inaute Hausterre egun aurreko igandea, igande inautea. Zaldun-inaute goizean. || Zaldun-inaute eguna.

zalduneria

iz. Zaldunen, aitoren semeen multzoa. Ik. zalduntza; zaldungo. Karlos erregearen inguruko noblezia eta zalduneria mantentzeko. Zalduneria-legeak hautsi zituen.

zaldungo

iz. Zalduntza. Munduko zaldungo ordena guztietan.

zalduntxo

iz. Adkor. Zalduna. Azkoitiko zalduntxoak.

zalduntza

iz. Aitoren seme feudalen erakunde militarra, erlijiozko izaera zuena. Zalduntza legeak hausten dituenari. Zalduntza liburuak.

zalduondar

1 adj. Zalduondokoa, Zalduondori dagokiona.

2 iz. Zalduondoko herritarra.

zale

1 adj./iz. Zerbaiti atxikia dena, zerbait oso gogoko duena. Ez naiz ni horrelako arriskuen zale. Euskaldun zaharrak arrosarioaren oso zaleak ziren. Gau jolas lohien zale denarentzat. Azkue ez omen zen h-zalea. Pintura berri zaleak. || Osasuna futbol taldearen azken emaitzek haserrea sortu dute zaleengan.

2 (Era burutuaren edo -tzen edo -tzeko atzizkien eskuinean). Ez gara disimuluan ibili zaleak. Atso-agureei burla egiten zaleak. Ez da bazterrean egoteko zale.

zalearazi, zalearaz, zalearazten

du ad. Norbaitengan zaletasuna sorrarazi. Ene haurrek ez zuten maite haragirik, baina gero zalearazi nituen.

zalegarri

adj. g.g.er. Zaletasuna sortzen duena. Zerk eman zion ur hari gozotasun, eztitasun zalegarri hura?

zalekeria

iz. Zaletasun gaitzesgarria. Laster ezagutuko ditu bere lagunaren zalekeriak. Atsegin zalekeria nagusiturik. Zaletasuna baino okerragoa ere bazen azkenean: zalekeria bat, izurrite kutsakor bat, ezin garaituzko grina bat.

zaletasun

iz. Zerbaiten edo norbaiten zalea izatea, zerbaitetarako edo norbaitenganako joera edo atxikimendua. Ehizarako zaletasuna. Jainkoak gizonezkoari emakumearenganako zaletasuna erantsi zion, sortu zuenean. Euskaraz irakurtzeko zaletasuna sortu. Ez dugu gure ibilaldien berri emateko zaletasun bizirik agertu. Munduko zorakerien zaletasun gaiztoa. Zaletasun handia dio kirolari. Zaletasuna hartu dio ardoari.

zaletu, zale/zaletu, zaletzen

da/du ad. Zale bihurtu; zaletasuna hartu. Lurreko gauzetara zaletu zen. Zaletu zen haren edertasunaz eta hartu zuen emaztetzat. Badirudi jendea zaletua dugula eginbide horietan.

zalge iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zalge-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zalke].

zalgiztar

1 adj. Zalgizekoa, Zalgizeri dagokiona.

2 iz. Zalgizeko herritarra.

zalgurdi

iz. Pertsonak garraiatzeko ibilgailu gurpilduna, zaldi batek edo gehiagok tiratua. Ik. kotxe. Azkoititik Elgoibarrera zalgurdiz joan zen.

zali

iz. Koilara handia; burruntzalia. Zilarrezko zali eder bat eskuan hartuta.

zalikada

iz. Heg. Zali betearen edukia. Ik. zalitara. Haurrek, aldiko, olio zalikada bat besterik ez dute hartu behar.

zalitara

iz. Ipar. Zali betearen edukia.

zalke

iz. Lekadunen familiako landare igokaria, lore arrosa handiak ematen dituena, gari sailetan, belardietan eta bide bazterretan hazten dena (Vicia sativa). Hargatik alferrak izango du gosea, eta soroa zalke txarrez betea.

zallar

1 adj. Zallakoa, Zallari dagokiona.

2 iz. Zallako herritarra.

zaltoki

iz. Zela. Ehun zaldik ehun zaltoki behar (esr. zah.).

zaltuts

adb. Ipar. Zaltokirik gabe. Mutikoak, zaltuts usatua, ez zuen zela beharrik.

zalu

1 adj. Ipar. Arina, lasterra. Ik. zoli 3. Haizea bezain zalua badarama lasterra. Orduan zalu ginen, orain mantso gabiltza. Begiak argi, zangoak zalu. Mihia luze eta zalu, ezin egon mintzatu gabe. Brinko zalu batez. Orkatz zalua.

2 (Adizlagun gisa). Ipar. Ik. zaluki; zalurik. Zalu doa beribila, harrabots gutirekin. Ameriketara joanik, zalu aberastekotan. Manuel, pinta bat arno, eta zalu!

3 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Ipar. Gure autoen zalua!

4 adj. Ipar. Malgua.

zaluarazi, zaluaraz, zaluarazten

du ad. Ipar. Zalutzera behartu. Arnoak laster zaluarazten ditu mihiak.

zalui adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, zalui-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zalu].

zaluki

adb. Ipar. Zalutasunez, lastertasunez. Azeria tanpez zaigu jaiki, ihesari loturik jauzika zaluki.

zalurik

adb. Ipar. Zaluki, zalu. Ihesi doa zalurik.

zalutasun

1 iz. Ipar. Zalua denaren nolakotasuna; lastertasuna, abiadura. Erbiaren zalutasuna. Gaztetako zalutasuna bagenu! Zalutasun handian zihoan auto bat Aturri ibaira uzkaili da.

2 iz. Ipar. Malgutasuna.

zalutu, zalu/zalutu, zalutzen

da/du ad. Ipar. Malgutu, arindu. Jo hona, jo hara, zangoak zalutu beharrez. Pilotan gehienik gorputza zalutzen, hango lasterketarik osasuna sortzen. Aro eder horrek pizten zien bihotza eta zalutzen mihia.

zaluxko

1 adb. Ipar. Aski zalu. Nire gogoa, sorginen gisa, zaluxko baita ibiltzen.

2 adb. Ipar. Berehala. Zaluxko itzul ezazu, hartu duzun lekura.

zama

1 iz. Abere, pertsona edo ibilgailu baten gainean garraiatzen edo zamatzen den gauza. Ik. karga. Egurgilea, zama bat eginik, lotu zuenean, hasi zen entseatzen ea jasan ahal zezakeen. Geroxeago etorri zen belar zamarekin Nikolas. Bizkarrean zeraman urre zama handia. Zama bildu eta zama jaso, ibilia baitzen kaietan. Itsasontziko zamaren zati bat salduz. Lasterka ihes egin zuten liberalek, zamak utzita. Nire uztarria biguna baita eta nire zama arina. Zama astuna, pisua. Zama abereak (Ik. zamari).

2 iz. Irud. Ezin jasanezko zama zait bizia. Zorigaitz handi baten zamak azpiratzen ninduen. Estatuarentzat zama baino ez diren zaharrei bizia kentzeko. Urteen zama astuna.

3 iz. Eraikin batek jasaten duen edo jasan dezakeen pisua. Habe batek jasaten duen zama.

4 iz. Pisu neurri zaharra, hiru kintalekoa, gutxi gorabehera. Kintal burdina ateratzeko behar dira bost zama ikatz.

zamagarri

iz. Pisugarria. Itsasontziaren zamagarria.

zamaka

adb. Zametan; kopuru handian. Ik. zakuka. Belar gaiztoak bil itzazue multzoka eta zamaka, elkarrekin erretzeko. Izurri guztiak zamaka heldu zaizkio gainera.

zamaketa

iz. Zamatzea.

zamaketari

iz. Zamak garraiatuz bizibidea ateratzen duen langilea. Portuko zamaketariak.

zamalan

iz. Zamak jartzea eta kentzea. Portutik itzuli zen, bakailao biltegi batean zamalanak egin eta gero.

zamaldun

iz. Ipar. Zah. Zalduna, zaldizkoa.

zamaleku

iz. Zamalanak egiten diren lekua. Zarauzko Udalak, herriko memoria historikoa berreskuratzeko ahaleginean, itsasbazterreko zamalekua berritu du.

zamalkatu, zamalka, zamalkatzen

da ad. Ipar. Zaldiz ibili. Astean bizpahiru aldiz zamalkatzen gara mendi aldera.

zamalko

iz. Ipar. eta Naf. g.er. Zaldikumea.

zamaltzain

1 iz. Ipar. Zaldizaina. Batzuk zamaltzain, besteak sukaldari... denak zerbitzari.

2 iz. Ipar. Maskaradetako dantzaria, gerri inguruan loturik zurezko zaldi irudi bat eramaten duena. Hauen artean, Polo Garat argazkilaria, zamaltzain aritua Barkoxeko dantza taldean.

zamaontzi

iz. Salgaiak eta kidekoak garraiatzeko erabiltzen den itsasontzi handia. Ik. kargaontzi. Atzo goizaldean Keri zamaontzia hondoratu zen Maltako kostaldean. Piratek atzemandako azken ontzia 32.000 tonako Erresuma Batuko zamaontzi bat da.

zamar1

iz. Jaka moduko jantzi lodia eta iletsua, beste jantzien gainean jartzen dena. Haren soinekoa zen gameluaren ilezko zamar bat.

zamar2

1 iz. Bizk. Fitsa, zerbaiten zati txiki-txikia. Begi barrura zamar txiki bat sartzen denean. Ikustea lagunaren begietan zamar txiki bat eta eurenetan habe handi bat ere ez.

2 iz. pl. Bizk. Erratzarekin biltzen diren zakarrak eta apurrak. Sukaldeko zikinak eta zamarrak erratzaz kentzea.

zamar3

1 iz. Ipar. Ardiaren ile moztua.

2 iz. Ipar. Tximak.

zamar4

iz. Ipar. g.er. Karramarroa. Zamarrari ez erran, "hoa xuxen".

zamargin

iz. Zamarrak egiten dituen eskulangilea.

zamari

1 iz. Zamak garraiatzeko erabiltzen den zaldi, asto edo kidekoa. Zamaria tresnatu. Gerora astoak, zaldia zamari eginik dakusa.

2 iz. Zaldia.

zamategi

iz. Itsasontzietako biltegia. Bi goleta azkar, bakailao zamaketarako zamategi handiak zituztenak.

zamatu, zama/zamatu, zamatzen

1 du ad. Abere edo pertsona baten gainean zama ezarri, ibilgailu bat zamaz bete. Ik. kargatu. Gurdia zamatu bitartean. Ontzia zamatzeko behar zen okela ondo lehortu arte. Ontzia Ternuatik zetorren, bakailaoz zamaturik. Jesu Kristo, gurutze astunaz zamatua.

2 du ad. (nor osagarria zamatzen den gauza bera dela). Zaldiaren gainean zamatu zuen dena.

3 du ad. Zamak egin, zametan bildu.

zamatzaile

iz. Zamaketaria.

zamatze

iz. Pertsona, abere, gurdi edo kidekoren baten gainean zama ezartzea. Zamatze lanetan ari zen.

zamau

iz. Bizk. Mahai-zapia. Bi mahai luze zamauz estaliak.

zamaxka

iz. Zama txikia.

zambiar

1 adj. Zambiakoa, Zambiari dagokiona.

2 iz. Zambiako herritarra.

zamo

iz. Karpa, ur gezetako arraina. Betidanik izan dira famatuak Rodano ibaian harrapatutako amuarrain, barbo, zarbo, zamo eta bestelakoak, inguruetako jatetxeek beren menuetan eskaintzen dituztenak.

zamudiotar

1 adj. Zamudiokoa, Zamudiori dagokiona. Ik. zamudioztar.

2 iz. Zamudioko herritarra.

zamudioztar

1 adj. Zamudiokoa, Zamudiori dagokiona. Ik. zamudiotar.

2 iz. Zamudioko herritarra.

zamuka

1 iz. Ipar. Bastaren azpiko babesgarria. Ik. txalma. Zamuka gainean, basta.

2 iz. Ipar. Espartzua. Zamukaz egin sokak dira azkarrenak.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper