Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

xai

iz. Ipar. g.er. Sotoa, upategia.

xainda iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xainda-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txanda].

xake

1 iz. Hamaseina irudi zuri edo beltz dituzten bi jokalariren arteko jokoa, hirurogeita lau laukitxo zuri-beltzeko taula batean, jokalari bakoitzak bere irudiak mugituz eta aurkariarenak harrapatzen saiatuz jokatzen dena. Xake taula eta piezak atera ditu. Bost urterekin hasi zen xakean jokatzen. Makina batek xake-jokalari onenetako bati irabazi zion.

2 iz. Joko horretan erabiltzen diren irudiek eta taulak osatzen duten multzoa. Erdi Aroko pertsonaiak irudikatzen dituen xake erraldoia.

xake joko, xake-joko Xakea. Erregea dela xake-jokoko pieza nagusia.

xake-mate Xake-jokoko egoera, erregeetako bat erasopean eta babesik gabe aurkitzean, partida amaiarazten duena.

xakel

iz. Gip. Igela.

xakelari

iz. Xakean aritzen den jokalaria, xake-jokalaria. Xakelariak oroimena eta aurrea hartzeko gaitasuna ditu baliabide.

xakur

iz. Lap. eta Naf. Adkor. Txakurra.

xal

iz. Emakumezkoen zapi luzarana, sorbalden gainean, apaingarri gisa edo hotzetik babesteko, jartzen dena. Zetazko xal batean bilduta zegoen.

xalant1

iz. Ipar. Txanela. Zaldizkoak eta tresnak xalantez eramango dira, doazelarik igerika zaldiak. Eramaten zuela xalanta, jendez eta gauzaz kargaturik, Uztaritzetik Baionara.

xalant2

1 iz. Maitalea. Bere xalanta agurtu zuen muin lizun bat ezpainetan eginaz.

2 iz. Galaia.

xalantzain

iz. Xalanta gidatzen duen pertsona.

xalantzaingo

iz. Xalantzainaren lanbidea. Xalantzaingoan ibili.

xalo

1 adj. Tolesgabea, lañoa. Nire gogo-bihotzak xaloak eta garbiak dira. Ipuin xaloa. Usoak bezain xalo.

2 adj. Jendearekiko harremanetan gozoa, atsegina, maitagarria dena. Neskatila xaloa.

xaloki

adb. Xalotasunez. Xaloki esan zigun: aupa lagunak!

xalotasun

1 iz. Tolesgabetasuna. Zeruratu nahi badugu, haurren irudikoak izan behar dugu apaltasunean, xalotasunean.

2 iz. Xaloa edo atsegina denaren nolakotasuna. Neskatilaren xalotasuna.

xalupa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xalupa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txalupa].

xaman

iz. Zenbait kulturatan, ustez, naturaz gaindiko ahalmenak dituen pertsona, iragarpenak eta sendaketak egiten dituena eta espirituekin hitz egiten duena. Hego Amerikako hainbat herritako xaman indigenei ateratako argazkiak.

xamaniko

adj. Xamanena, xamanei dagokiena. Antzezlan horrek protagonistaren bidaia xamanikoa kontatzen du.

xamanismo

iz. Zenbait herritako sineste multzoa, gizakien gertakarietan espirituek esku hartzen dutela eta haiengan xamanek bakarrik eragin dezaketela uste duena. Antzinako errituak taularatuko dira: deabruak uxatzeko dantzak, udako zein neguko solstizioak ospatzeko antzezpenak eta bestelako dantzak, xamanismoan eta budismoan oinarrituak denak ere.

xamar1

iz. Ipar. eta Naf. Gizonezkoen soineko luze mahukaduna, atorraren gainean janzten dena. Ik. brusa. Gizon gaixoek atorra dute gerrian xamar petik ageri. Atorra zuri, gerriko gorri, gainetik xamarra, lerden eta bipilik beti garaztarra.

xamar2

adb. Adkor. Samarra. Arlote xamarra zen.

xamardun

iz. Ipar. Xamarra janzten duen pertsona; baserritarra. Gure euskaldun begientzat ez da halako festarik, nola hiriko karriketan bonetun, xamardun zenbait ikustea.

xamur

adj. Adkor. Samurra.

xanda iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xanda-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txanda].

xanfarin

adj. Ipar. Buruarina. Neska ergel, xanfarin batekin. Jaun xanfarin edalea.

xango1

1 iz. Ipar. Txanka, erregearen eta zaldunaren ondoko karta. Mariak xango, Katixak zaldun, Marixumek hirua.

2 iz. Ipar. Karta frantsesetan, ezkutari baten irudia duen karta, erregearen eta anderearen azpikoa. Ik. ezkutari; bailet. Xango, andere, errege.

xango2

iz. Ipar. Adkor. Zangoa.

xangre

iz. Ipar. Minbizia.

xangrin

iz. Ipar. Atsekabea. Aita-amak urtuko dira negarrez xangrinetan.

xano iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xano-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txano].

xanpain

iz. Frantziako Champagne eskualdean egiten den ardo zuri aparduna. Xanpain botila bat hutsa. Ireki botila xanpainak.

xanpu

iz. Ilea garbitzeko xaboi likidoa. Iruditu zitzaidan oraindik ere airean jarraitzen zuela haren xanpuaren usainak.

xantaia

iz. Dirua edo onuraren bat lortzeko asmoz norbait hertsatzea, eskandaluzko zerbait agerrarazteko mehatxupean. Bahitzaile talde baten xantaia zitalaren aurrean Italiak batuta egon behar du. Heriotzaz eta xantaiaz baliatzen da, izua zabaltzeko.

xantostar

1 adj. Xantoskoa, Xantosi dagokiona.

2 iz. Xantosko herritarra.

xantre

iz. Ipar. Eliz kantaria. Berrogei urtez xantre izan da Bettiri Baigorriko elizan.

xantza

1 iz. Ipar. Zoria, zortea. Ik. suerte 2. Xantza on guztiei!

2 iz. Ipar. Zorte ona. Eguraldiaren aldetik izan genuen xantza, fresko izanagatik, bederen ateria izan genuelako. Xantza pixka batekin ez da gutaz beldurtuko.

3 iz. Ipar. Aukera, egokiera. Ik. mentura 2. Aita-ametarik bat ez bada euskalduna, haurrei euskara transmititzeko xantza gutxi da. Bistan da xantza hori ez genuela huts egin behar.

xapel iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xapel-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txapel].

xar adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, xar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txar].

xara iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xara-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txara].

xaramela

1 iz. Ipar. Txirula bakuna, txilibitua. Gure artzainen xaramela.

2 iz. Ipar. Kantua, doinua. Badut zenbait xaramela aterarik ene ardien inguruan. Eta hitz beraren xaramela bakoitzak zerbait berezi erran nahi! Jaun errienta ez da gehiago xaramelan ari herriko elizan.

3 iz. Ipar. Kantuaren apaindura, silaba bakar baten gainean laster eta arin abesten den nota saila. Egun hartan Haritxabaletek uzten zituen xaramelak eta ezartzen zuen bere boz nasaia.

xaramelatu, xaramela/xaramelatu, xaramelatzen

1 du ad. Ipar. Abestu, kantatu. Bihotzetik zenbait kantu xaramelatu ditu.

2 du ad. (nor osagarririk gabe). Ipar. Xaramelak eginez abestu. Nire alaba Mariak erresiñolak bezala xaramelatzen du goizetik arrats.

xaratila iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xaratila-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txaratila].

xarbo

iz. Ipar. Adkor. Zarboa.

xarbot

iz. Ipar. Ezkaia.

xardina

iz. Ipar. eta Naf. Adkor. Sardina.

xare

iz. Pilota-joko mota, sare lasaia duen pala moduko batez jokatzen dena. Pilota Federazioak xareko bi pilotari gazte zigortu ditu.

xaria

iz. Lege islamikoa. Xaria indarrean dagoen estatuetan emakumeen giza eskubideak ez direla errespetatzen salatu du Amnesty International erakundeak.

xaribari

1 iz. Zalaparta, zarata. Deabruen xaribaria.

2 iz. Tobera mustra.

xarlango

iz. Ipar. Erbiak ehizatzeko eta lasterketetarako erabiltzen den txakur arraza; arraza horretako txakurra, lerdena eta arina, buru txikia eta hanka luzeak dituena. Ik. galgo. Geldirik, iduri zuen xirio bat; zebilenean, xarlango bat.

xarma1

iz. Erakartzen edo atsegina sortzen duen zerbaiten nolakotasuna. Ik. lilura. Munduko xarma emeak higuinarazteko. Harentzat xarma gutxi baitzuen Inazioren bizimodu garratzak. Debekatuaren xarma zekarren hark, misterioaren lilura.

xarma2

iz. Urkiaren familiako zuhaitza, zur zuria eta gogorra duena, gerbetan bilduriko loreak ematen dituena (Carpinus betulus).

xarmadura

iz. Lilura, liluramendua.

xarmagarri

adj. Xarma sortzen duena. Ik. xarmant; liluragarri. Arrabita baten soinu xarmagarria. Lausengu xarmagarriei belarria tapatzea.

xarmanki

adb. Ederki, bikainki. Xarmanki oroitarazi digu nor genuen Etienne Salaberry. Xarmanki iragan da Kantuaren Eguna, joan den igandean.

xarmant

adj. Xarmagarria. Andre gazte xarmanta. Alaba xarmanta eta prestua duzu, zinez. Zer gizon xarmanta, ausarta eta bihotz handikoa! Zure behako xarmantek nire arima beheititua bizkortuko lukete.

xarmatu, xarma/xarmatu, xarmatzen

1 du ad. Norbaiten edo zerbaiten xarmak beste norbait erakarri edo menderatu. Ik. liluratu. Gure arimak xarmatzeko, eta galtzeko gorputzak. Eztitasunez betea da eta, guztiak ditu xarmatzen. Harritu eta xarmaturik utzi zituzten beren aditzaile guztiak.

2 du ad. Sorgindu, sorginkeriaz menderatu.

3 (Era burutua izenondo gisa). Ezkila xarmatua.

xarmatzaile

adj. Xarmatzen duena. Urreak eta diamanteak, begien xarmatzaileak.

xaroles

iz. Jatorriz Frantziakoa den behi arraza; arraza horretako behia, gorputz handia eta ilaje zuria edo zuri-horixka duena eta haragitarako hazten dena.

xarpa

iz. Ipar. Ehunezko zerrenda zabala, agintarien banda. Hautetsien xarpa.

xarrantxa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xarrantxa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txarrantxa].

xartatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, xartatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txertatu].

xartel iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xartel-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txartel].

xarto iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xarto-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txerto].

xatar

iz. Haur oihala. Haur txikitxo bat saski batean, xatar tartean jarria.

xaxari

iz. Ipar. Pilota-partidetan tantoak kontatzen dituen pertsona.

xaxatu, xaxa, xaxatzen

du ad. Heg. Zirikatu. Ik. haizatu 5. Askok egiten dio barre eta burla, baita xaxatu ere atzetik txakurra. Zure aurka xaxatuko dute jendetza.

xaxian

adb. Amu bakarreko arrantzako tresneria ontzitik herrestan eramanez. Lupiak xaxian harrapatu.

xazi

iz. Ipar. Beirazko kutxa modukoa, baratzeko landareen hazitegitarako erabiltzen dena.

xedapen

iz. Zuz. Lege edo agindu bateko puntuetako bakoitza. Araubide horretako xedapen batzuk arrotz egiten zaizkigu. Lege proposamenak hamaika xedapen gehigarri, aldi baterako hiru xedapen, behin-behineko bost xedapen eta xedapen indargabetzaile bat jasotzen ditu.

xedarratu, xedarra, xedarratzen

du ad. Ipar. Inausi, murriztu. Ik. kimatu. Arbola fruitudunak xedarratzen. Bide-bazterrak xedarratu eta garbitu.

xedarri iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xedarri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zedarri].

xedatu, xeda, xedatzen

1 du ad. Mugatu; izendatu, bereizi. Bakoitzari bere eginbeharra xedatu zion.

2 du ad. Batez ere Zuz. Horretarako eskua duenak zerbait egin behar den ala ez, edo nola egin behar den adierazi. Legeak agindu, xedatu, ezarri, zigortu edo saritu egiten du. 1888ko uztailaren 13ko legean xedaturikoarekin bat etorriz. Gizonak asma, Jainkoak xeda.

xedatzaile

adj. Zuz. Xedatzen duena. Idatzian, administrazio ebazpenaren zati xedatzailea kopiatuko da.

xedatze

iz. Zuz. Horretarako eskua duenak zerbait egin behar den ala ez, edo nola egin behar den adieraztea. Hitzarmenean ezarri ahal izango dira zordunak administrazio eta xedatze ahalmenak egikaritzeko dituen debeku edo muga neurriak.

xede

1 iz. Helburua. Orain, xedera, bizitzaren bazterrera eta adinaren finera hurbildu naizenean. Xedera heldu. Kritika horrek bi xede ditu: hizkuntza eta ideiak. Gure gutizien jomuga eta xedea. Nik izan behar dut zure xede azkena.

2 iz. Asmoa, egitasmoa. Xede onez beteak direla. Dabidek gordetzen zuela zenbait xede gaizto adiskidetasunaren itzalean. Eta hartu zuten Jesus hilarazteko xede izugarria. Hiria Espainiari kentzeko xedetan. Santuki bizitzeko xede zina.

xedera

iz. Ipar. edo Jas. Lakioa, artea. Eulia hartzen da argian, txoria xederan. Nik eramanen zaitut xedera laxaturik, ohiko bortutik, ororen gainetik.

xehagailu

iz. Janariak xehatzeko erabiltzen den etxetresna. Txistor erdia eta bi arrautza txikituko ditugu xehagailuan, pasta bat lortu arte.

xehakapen

1 iz. Zehaztasuna. Ik. xehetasun 2. Aurrerantzean xehakapen handiagoz jorratu beharko ditugu gai horiek.

2 iz. Azalpen edo zerrenda xehakatua. Kreditu gehigarriak emango ditugu, 214.630.000 euro arte, lege honetako eranskinean jasotako xehakapenaren arabera.

xehakarazi, xehakaraz, xehakarazten

du ad. Xehakatzera behartu, xeharazi. Abiarazi zuen santua karrikaz karrika, xehakaraziz, azote eta makila ukaldika, karrikak gurutzatzen ziren toki guztietan.

xehakatu, xehaka, xehakatzen

1 du ad. Xehatu, suntsitu. Ik. funditu. Zernahi tresna dorpez joka xehakatu dute Seminarioko borta handia. Daviden armadak xehakatu zuen Absalomena.

2 du ad. Xehetasunez azaldu. Handia zitzaidan Miossensen tema hori, inork jakin nahi ez zituenak xehakatzeko. Geroago xehakatuko dugu hori, eta orain ondorio batzuk ateratzea bakarrik egingo dugu.

3 (Era burutua izenondo gisa). Sekula gehiago ikusiko ez zituen senide, lagun, herritarren gorpu xehakatuak. Zerbitzuen azalpen xehakatua eta prezioak. Madagaskarren kolonizazioaren abiaburuari buruzko froga linguistikoen azterketa xehakatua da hau. Aurrekontu xehakatua.

xehakatze

iz. xehakatu aditzari dagokion ekintza.

xehakor

adj. Erraz xehatzen dena, xehatzeko joera duena.

xeharazi, xeharaz, xeharazten

du ad. Xehatzera behartu. Gure Gernika, eta geroztik beste zenbait Gernika, xehatu eta xeharazi dituztenei.

xehatu, xeha, xehatzen

1 du ad. Puska xehetan zatitu, birrindu. Ik. xehakatu. Azukrearen irudiko harri-koskor zuri bat eman zion, eta ahoan xehatu nahiz, hortzak kraskatu zitzaizkion. Malba hosto pixka bat xehatzea eta olio gutxi batekin liga bezala egitea. Lasto-xehatzekoa bezalako tresna batez. Harrika xehatu zituzten berinak. Hezurrak xehatu arren, laster dira osatzen. Bekatuz gogortu den bihotza, damuaz xehatzen baita. Jainkoaren hitzaren ogia gelditzen da euskaldunentzat, xehatu gabez probetxurik gabea. Bazterrak xahutu eta xehatu zituzten.

2 du ad. Xehetasunez azaldu; azaldu. Tauletara iganik hasi zaigu xehatu nahiz zertaz den aldi honetan bertsolarien gudua. Geroxeago xehatuko dizkizut hilabetean hilabeteko lanak. Xeha ezazu landako irakaren parabola.

3 (Era burutua izenondo gisa). Haragi xehatua.

xehe-xehe egin Puska xehetan zatitu, birrindu. Leherketaren ondorioz, enbaxadako horma bat ere xehe-xehe egina gelditu zen. Garbitu onddoak, xehe-xehe egin, eta zartagin batean erregosi.

xehatzaile

adj./iz. Xehatzen, azaltzen duena. Liburu Sakratuen xehatzaile eta argitzaile jakintsu bat.

xehatze

iz. Puska xehetan zatitzea; xehetasunez azaltzea. Ematen du xehatze bat, gure solasera doana.

xehe1

1 adj. Tamaina, pisu edo gorabehera txikikoa. Anton. larri1. Harri xeheak. Euri xehe eta hotza. Jesusek argituko du beste guztien artean, ilargi beteak nola izar xeheen gainean. Handi eta xehe, orotarik han bazen. Azienda xehea. Arrautzetatik ateratzen dira har xehe-xehe batzuk. Lurra legartsu, asko tokitan irina bezain xehe.

2 adj. Baheez, sareez eta kidekoez mintzatuz, zulo txikiak dituena. Ik. sarri 4. Iragaz ezazu zetabe xeheago batean. Hamar minutuz irakiten eduki eta gero, bahe xehe batetik pasatu dut.

3 adj. Xumea. Herri xehea, nekazariak-eta, ez ziren abertzaleak. Herri xeheari azken hitza eman nahi diotenak. Errukiago du jende xehea botere dutenak baino.

4 adj. Pertsonez mintzatuz, laua, xaloa dena. Lañoa zelako eta xehea ezin gehiago, maite zuten orok. || (Adizlagun gisa). Ohore daukat xehe eta apal agertzea mundu guztiaren begietan.

5 adj. Zehatza. Erregela xehea. Azalpen aberatsa eta xehea.

6 adb. Xehetasun handiz. Kontuak xehe egin. Xehe so eginez. Bizitzan egin dituen hutsak ditu kontatzen; xehe-xehe daramatza, bat ez zaio ahanzten.

letra xehe Eskuarki erabiltzen den tamaina eta formako letra, larria ez dena. Ik. minuskula.

xehe-xehe egin Ik. xehatu.

xehe2

iz. Diru xehea; ordaindu beharreko prezioa baino balio handiagoko diruarekin ordaindu duenari itzultzen zaion dirua. Piarresek eman zion etxekoandreari hamar soseko zuri bat, eta andre horrek bihurtu zionean xehea (...). Emak xehea.

xeheka

adb. Zub. Kopuru txikietan. Xeheka saldu. Gaiak, guk bezala, dendan eta xeheka erosten dituzte.

xehekako

adj. Salerosketez, saltokiez eta kidekoez mintzatuz, kopuru txikikoa. Ik. txikizkako. Xehekako salmentek % 1,2 egin dute behera.

xehekeria

iz. Funts edo gorabeherarik gabeko xehetasuna. Ik. huskeria; txikikeria. Ez gaitezen sar xehekerietan.

xeheki

1 adb. Puska xeheetan. Hauts itzazu hezurrak eta xeha xeheki.

2 adb. Xehetasunez. Jo hara, jo hona, miatuko zituzten xeheki oihanak. Xeheki adierazia. Mintzo da xeheki gauza ezdeusez.

xehela iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xehela-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. xeila].

xeheria

1 iz. Ipar. Gauza xeheen multzoa. Arropa, oinetako, xeheria eta beste saltzeko.

2 iz. Ipar. Ume taldea. Jausten gara, besoez baztertuz xeheria ausarta. || Atean jo bezain sarri, han zuten nagusia, haur xeheria bat ondotik.

xehero

adb. Ipar. Zah. Xeheki. Xehero kontatu.

xeheroki

adb. Ipar. g.er. Xeheki. Urteko aitortza egin behar da xeheroki.

xehetasun

1 iz. Zerbaiten berri jakiten laguntzen duten alderdi edo ezaugarri xeheetako bakoitza. Erabateko erantzun garbirik ez dago; zenbait xehetasun, hala ere, argi daudelakoan nago. Xehetasunetan sartuz gero. Xehetasun handietan sartu gabe. Gehiagoko xehetasunetan ez naiz sartuko. Bekatuen xehetasunak behar dira erran? Xehetasunak galdetu. Ezin xehetasun guztiak gogoan eduki. Haren bizitzari buruzko zenbait xehetasun. Mila esker xehetasun balios hauek eman dizkigun Lafitte jaunari. Xehetasun guztiak Erromara igorri zituen.

2 iz. Zehaztasuna. Ik. xehakapen. Behar den xehetasun guztiarekin aitortu.

xehetu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, xehetu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. xehatu].

xeila

iz. Ipar. Kereta. Istant bat beha egon zen etxe gibeleko xeilatik.

xeke

iz. Zenbait herrialde musulmanetan, leinu bat edo lurralde bat gobernatzen duen buruzagia. Alderdi hartan ez zegoen inor ere xekearen zigiluari kontra egiten zionik.

xelebre

1 adj. Heg. Herr. Bitxia, ohikoa ez dena. Ik. zelebre. Ez diat sekula horrelako gizon xelebrerik ezagutu. Gauza xelebrea gertatu zitzaion. Badu gure jendeak halako umore xelebre bat.

2 (Adizlagun gisa). Badakit, arrats hartan, inoiz baino alaiago aritu nintzela, xelebre oso.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper