Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

abantzu2

iz. Ipar. Aurrerapena, aitzinamendua.

abantzuño

adb. Ia-ia.

abao

iz. Abaraska. Abao hutsak kendu.

abar

1 iz. Zuhaitz- edo zuhaixka-adarra, bereziki egur gisa erabiltzen dena. Haritz abarra. Abar txikia. Abarrak biltzen. Abar su, laster su (esr. zah.).

2 iz. Hondakina. Ikatz abarrak.

3 iz. Balio gutxiko gauza.

eta abar Eta gainerakoak. Zezenak, behiak, txahalak eta abar. Olerkariak (Lizardi, Lauaxeta eta abar). Han biltzen ziren beren jaiegunetan otoitz egitera eta abar. || Borroka latz samarrak ditugu era askotako puntuetan, ikastola, erlijio, politika eta abarretan. Gezurrez eta abarrez beterik baitaude.

[Oharra: eta abar luze bat esapidea desegokia da].

abaraska

1 iz. Erleek, eztia gordetzeko, erlauntzaren barnean argizariz prestatzen dituzten gelaxka hexagonalen multzoa. Ik. abao; orraze. Eztia darion abaraska. Erle joan-nahiak, ez ezti, ez abaraska (esr. zah.).

2 iz. Liztorrek eta beste zenbait animaliak egiten duten antzeko egitura.

abaritz

iz. Artearen antzeko zuhaitz edo zuhaixka (Quercus coccifera).

abarizia

iz. Zah. Zekenkeria, zikoizkeria.

abarizios

adj. Ipar. Zah. Zekena, zikoitza.

abarizti

iz. Abaritz basoa.

abarka

iz. Euskal Herrian erabili ohi den larruzko edo gomazko oinetakoa, batez ere oinaren azpialdea babesten duena eta soka baten bidez zangoaren behealdean lotzen dena. Abarka eta soineko zaharrak adabatu. Abarkak jantzi. Behiaren larruarekin josten ziren abarkak. Abarkak oinetan lotu. Abarka-mantarrak jantzi.

abarka handizuren, abarka-handizuren Handizurena.

abarkadun

1 adj./iz. Abarkak erabiltzen dituena. Baserritar abarkadun bat, nik baino anatomia gehiago dakiena.

2 iz. Pei. Baserritarra, gehienetan gizarte klasetzat hartua. Abarkaduna izan arren, guk adinako eskola zuen. Ikusi zeinen beldurtiak diren abarkadun txepel hauek!

abarkagile

iz. Abarkak egiten dituen eskulangilea. Abarkagilearen tresnak.

abarkagintza

iz. Abarkak egitea; abarkagilearen lanbidea. Abarkagintza, neguko zeregina baserrian.

abarketa

iz. Zola espartzuzkoa eta gainaldea ehunezkoa duen oinetakoa. Ik. espartin. Oin bat ortozik eta bestean abarketa zahar bat zeramala. Abarketa zuriak.

abarketari

iz. Abarketak egiten dituen eskulangilea.

abaro

1 iz. Zuhaizpeko edo bestelako babesgunea, abereek eguzkitik gerizatzeko erabiltzen dutena. Abaroaren bila gerizpera bildu diren txoriak.

2 iz. Irud. Nazionalismoaren abaroan gizendu nahi du.

abaroan egon Itzalpean egon. Abaroan daude behiak.

abaro egin Ganaduak abaroan biao egin. Non egiten du abaro artaldeak?

abarrakitu, abarraki, abarrakitzen

du ad. Suntsitu, desegin. Haize eraso batek abarrakitu du txabola. Bosgarren ordu laurdenerako, arras xehatu, abarrakitu eta azpiratuak izan ziren erromatarrak.

abarreria

iz. g.er. Abar hondakinen multzoa.

abarrikatu, abarrika, abarrikatzen

da/du ad. Naf. Abarrakitu.

abarrots

iz. Harrabotsa.

abartegi

iz. Sutarako abarrak gordetzen diren lekua. Ik. egurtegi.

abartsu

adj. Abar asko dituena, abarrez betea. Ik. adartsu. Hiru intxaurrondo abartsuren azpian. Baso abartsua.

abartu, abar/abartu, abartzen

1 da ad. Adarkatu, adarretan bereizi. Damurik, hainbeste adaxkatara da abartua gure euskara zaharra!

2 (Era burutua izenondo gisa). Oreinaren adar abartuak.

abartzuzar

1 adj. Abartzuzakoa, Abartzuzari dagokiona.

2 iz. Abartzuzako herritarra.

abasberuan adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, abasberuan-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. abespeluan].

abasto

adb. Herr. Ugari; nahikoa. Munizioa, bolada baten, eduki dute abasto. Zalekeria likits guztiak asetzen, dirua abasto.

abastu adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, abastu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. abasto].

abat

iz. Batez ere Bizk. Monasterio bateko burua. Ik. abade.

abata

iz. Usoak erakartzeko edo jaitsarazteko erabiltzen den zurezko hegaztia.

abatar

iz. Inform. Interneten eta komunikazio teknologia berrietan, erabiltzailearen identitate grafikoa, argazki bat edo marrazki bat izan daitekeena. Biziki programa interesgarria honako hau, abatarra moldatzeko hamaika marrazki eskaintzen dituena.

abatari

iz. Uso ehizan, usoen etorreraren berri ematen duen begiralea.

abatetxe iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abatetxe-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. abade-etxe].

abatz

1 iz. Gaztagintzan erabiltzen den zurezko ontzia, bi euskarri dituena, kaikua eta goporra baino handiagoa. Gazura egosirik, abatzetik abatzera botatzen da, irabiaturik hozteko.

2 iz. Gurpilaren erdiko pieza, ardatza sartzen dena eta izpiak biltzen dituena. Intzirika biratzen ziren abatzak ardatzetan. Gurdiaren gurpilak abatzetaraino sartu zitzaizkion lokatzetan.

abaurrear

1 adj. Abaurregainekoa, Abaurregainari dagokiona.

2 iz. Abaurregaineko herritarra.

abaurregaindar

1 adj. Abaurregainekoa, Abaurregainari dagokiona.

2 iz. Abaurregaineko herritarra.

abaurrepetar

1 adj. Abaurrepekoa, Abaurrepeari dagokiona.

2 iz. Abaurrepeko herritarra.

abazera

iz. Karatxai-Txerkesiako hizkuntza ofizialetako bat.

abazuza iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abazuza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. babazuza].

abdikatu, abdika, abdikatzen

du ad. Errege edo erregina karguari uko egin, kargua utzi. Bi hilabeteren buruan erregeak abdikatu egin zuen.

abdomen

1 iz. Anat. Ornodunetan, enborraren behealdeko barrunbea, digestio aparatuaren, gernu aparatuaren eta ernaltze aparatuaren zenbait organo dauzkana. Abdomeneko giharrak.

2 iz. Anat. Artropodoen gorputzeko atzeko zatia. Intsektu horiek argia ematen duen organo bat dute abdomenaren azpiko aldean.

abdominal

adj. Anat. Abdomenari dagokiona.

abduktore

adj. Anat. Giharrez mintzatuz, gorputz adar bat edo bestelako organoren bat gorputzaren ardatzetik urruntzen duena.

abdukzio

iz. Anat. Gorputz adar bat edo bestelako organoren bat gorputzaren ardatzetik urruntzea dakarren mugimendua.

abede iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abede-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. alfabeto].

abegi

iz. Harrera. Abegi txit ona egin diegu. Abegi onez hartzen zituen. Lagunartea gustatzen zaigu eta abegi oneko jendea gara. Zerbitzari abegi txarrekoari ez ikusia eginez.

abegikor

adj. Abegi ona egiten duena. Ik. abegitsu. Jendea abegikorra da Txilen. Irribarre abegikorra eskaini zion neskari. Egiazko giro abegikor eta harmoniatsua.

abegitsu

adj. Abegi ona egiten duena. Dublingo argiak gorri eta abegitsu ageri ziren gau hotzean.

abelazkuntza

iz. Abereak hazteko lanbidea eta jarduera. Euskal Herriko ohiko abelazkuntza. Gaitz horrek kalte handia ekarri zion abelazkuntzari.

abelbide

iz. Abere ibiltariek erabiltzen duten bidea. Ik. altxonbide.

abelburu

iz. Abere multzo bateko banako bakoitza. Ik. buru 12. Hamar abelburu hazten ziren lekuan, orain badira hogei. Merkaturako zeuzkan abelburu ederrenak.

abeldar

adj. Mat. Ik. talde abeldar.

abeldi iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abeldi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fauna].

abeldun

iz. Abere jabea. Ik. abeltzain. Neolitoan Euskal Herriko biztanle gehienak abeldun eta artzainak ziren.

abelera

iz. Gip. g.er. Egoera.

abeletxe

iz. Abereak gordetzen diren toki babestua, baserritik bereizia. Abeletxe batean jaio zen. Iragorriko abeletxean izan ginen egun hartan.

abelgorri

iz. Behiaren espezieko aberea. Abelgorria esaten zaie zezen, idi, zekor, idisko, behi, bigantxa, txahal eta behi taldeari darraizkion osterantzekoei. Abelgorrien tuberkulosia. Abelgorriak eta ardiak ez omen dira ostiraletan mendira eraman behar.

abelgorriki

iz. Abelgorri okela.

abeltegi

iz. Ukuilua edo abeletxea. Zure abeltegitik ateratzen duzun ongarria. Elizak abeltegi bilakatu ziren.

abeltxe iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abeltxe-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. abere xehe].

abeltzain

iz. Bizibidez abereak zaintzen dituen pertsona. Nekazariak eta abeltzainak. Abeltzain ibili zen bost urtez.

abeltzaintza

iz. Abereak zaintzeko lanbidea edo jarduera. Galiziako klima hezeak lur langintza eta abeltzaintza bereziak sortu ditu.

abemaria

1 iz. Agurmaria. Hiru abemaria errezatu zituen.

2 iz. Angelusaren deia eta ordua, bereziki arratsaldekoa. Ik. abemarietako. Abemarietan gera dadila danbolina.

abemaria ezkila, abemaria-ezkila Abemarietako kanpai joaldia. Ik. ilun-ezkila.

abemarietako

iz. Abemarietako ordua edo kanpai joaldia. Kanpaiak abemarietakoa jo zuenean.

abenda

iz. g.er. Arraza.

abendañotar

adj./iz. Hist. Erdi Aroko Euskal Herrian itzal handia izan zuen Abendaño leinukoa. Horregatik ageri da abendañotarren armarrian alkandora bat hiru gezik zulatua.

abenderri iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abenderri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. nazio].

abendu1

1 iz. Urteko hamabigarren eta azken hila. Jantzi hori ona da denbora beroan baina ez ilbeltzean eta abenduan. Abenduko ostegunetan. || Esr. zah.: Abenduko eguna, argitu orduko iluna. Abendu zuri, ez ardi eta ez axuri.

2 iz. (Data adierazteko, -en atzizkia hartzen duela). Abenduaren 12an heldu ziren. Abenduaren bata asteartea da aurten. Abenduaren seian etorriko da. Abenduaren batetik zortzira irekita egongo da. || (Aposizioan, -k atzizkia hartzen duela eta zenbakia artikulurik eta kasu markarik gabe). Gaur, abenduak 5, igandea. Datorren ostegunean, abenduak 20, izendatuko da epaimahaia.

3 iz. Eliza katolikoaren urte liturgikoan, Eguberri aurreko lau asteek osatzen duten denbora. Abenduaren bigarren igandeko irakurgaia. Abenduko lehenengo igandea.

abendu2

iz. Bizk. Mirua.

abendualdi

iz. Abendua (urte liturgikokoa).

abenida iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abenida-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. etorbide; hiribide].

abeniko

iz. Ipar. Hitzarmena, konponketa. Dagigun biok abeniko bat eta abeniko hura izanen da ene faboretan. Auzitan dabiltzanen artean abenikorik egin nahi baduzu. Gobernariek hainbeste hitzarmen sinatuak zituzten indiarrekin, hainbeste abeniko eginak, gero inoiz ere betetzen ez zituztenak.

abenitu, abeni, abenitzen

da ad. Zah. Hitzartu, konpondu.

abenka

1 iz. Itsasontzi batean, mastan gora igotzeko sokazko eskala.

2 iz. Masta finkatzen duten soketako bakoitza.

abentura

iz. Gertaera bitxia edo arriskutsua. Abentura handiak iragan ditu itsasoan. Orduantxe hasi ziren ume hauen abentura zoragarriak.

abenturazale

adj./iz. Abentura bila dabilena, abenturak gustuko dituena. Zalakain abenturazalea. Atsegin du beste abenturazale batzuen lekukotasunak irakurtzea.

aber [Oharra: Euskaltzaindiak, aber-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ea1].

aberasbide

iz. Aberasteko bidea. Haien aberasbide nagusia lurra zen.

aberasgarri

adj. Zerbait edo norbait aberasten duena. Lur asko eta aberasgarriak dauzka. Aldakuntza hori aberasgarria gertatu da hizkuntzarentzat. Bakardadea bilatua denean, ez bortxatua, aberasgarria da beti. Baratze eta usategi, aberasgarri (esr. zah.).

aberaska iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aberaska-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. abaraska].

aberaskeria

1 iz. Aberastasun edo ugaritasun gaitzesgarria. Euskararen aberastasunak eta aberaskeriak.

2 iz. Aberastasunak eragindako egintza gaitzesgarria.

aberaski1

adb. Aberastasunez, era aberatsean. Aldare aitzina, apezez eta lorez aberaski apaindua. Aberaski jantzirik.

aberaski2

iz. g.er. Aberastasuna, ondasuna.

aberaskume

iz. Adkor. Etxe aberatseko semea edo alaba. Langileak estatuaren jabe egingo dira, eta aberaskume guztiei uztarria ezarriko die.

aberaspide iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aberaspide-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aberasbide].

aberastasun

1 iz. Ondasunen ugaritasuna. Aberastasunak ematen du aginpidea. Ez ohorerik, ez aberastasunik. Garai hartan Espainia guztian omen zen baso-oihanetan aberastasun handia.

2 iz. pl. Norbaitek dituen ondasunak. Herri baten aberastasunak eta baliabideak. Euskarak bere baitan dituen aberastasunak. Aberastasunen banaketa zuzena. Aberastasun galkorren ondoan ibiltzea.

3 iz. Aberatsa denaren egoera. Aberastasunean bizi. Pobretasunetik aberastasunera igaro. Aberastasunaren arriskuak.

aberaste

iz. aberastu aditzari dagokion ekintza. Uranioaren aberaste prozesua.

aberastu, aberats/aberastu, aberasten

1 da/du ad. Aberats bihurtu. Azken urteotan asko aberastu da. Besteren lanek aberastu naute. Pobreak aberasten eta aberatsak pobretzen ditu.

2 du ad. Aberatsago edo baliotsuago bihurtu. Hitz eratorriez hizkuntza aberastu. Bere bilduma aberasteko. Harribitxiz aberastua.

3 (Era burutua izenondo gisa). Uranio aberastua. || Liburuak metroka erosten dituzten aberastu berriak.

aberats

1 adj./iz. Ondasun handien jabe dena, diru asko duena. Aberatsa izan. Oinordeko aberats batekin ezkondu zen. Etxe aberatseko semea. Aberatsak behartsuari laguntzen ez badio. Zein da orotako aberatsena? bere doiaz gogobetetzen dena (esr. zah.).

2 adj. On edo baliozko den zerbait ugari duena. Baserri bat lur eta larretan aberatsa. Lurralde aberatsak. Hitzez bezain aberatsa da liburua irudiz. Janari bat proteinaz aberatsa. Hizkuntza aberatsa hitzetan eta baliabideetan. Hiztegi aberatsa darabil. Adimen aberatsa behar gizonak horren antzeko burutapen bat izateko!

aberatsaile adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, aberatsaile-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aberasgarri].

abere

1 iz. Ugaztun nagusia, piztia ez dena, eta bereziki etxaldeetan lanerako erabiltzen dena edo janaritarako hazten dena. Behiak, zaldiak, arkumeak eta gainerako abereak. Abere taldeak zaintzeko.

2 iz. Animalia, batez ere ugaztuna. Zertako egin zituen izarrak, abereak, hegaztiak, arrainak eta lurgainean ikusten diren piztia mota guztiak? Abereetatik batek ere ez du mintzorik baizik gizonak. Geldi, geldi —dio lehoiak—, ni naiz abere guztien buru eta nagusia.

3 adj. Abereari dagokiona, abereen gisa jokatzen duena. Bere gizon aberearen eskuetan. Bazeukan euskaldun egoteko xede zin bat, nahikari abere bat.

abere beltz Txerriaren motako aberea. Lokatzetan, abere beltza bezala.

abere hiltzaile, abere-hiltzaile adj./iz. Abereak hiltzen dituena.

abere lapur, abere-lapur Abereak lapurtzen dituen pertsona.

abere larri Behiaren, astoaren, zaldiaren eta neurri bereko animalia handien motako aberea.

abere talde, abere-talde Abere talde guztiak biltzen zirenean, artzainek harria mugitu ohi zuten putzuko aho gainetik.

abere xehe Ardiaren eta ahuntzaren motako aberea. Abere larriak eta abere xeheak zaintzen zituztenen arteko liskarrak.

aberekeria

1 iz. Aberetasun gaitzesgarria. Ahaleginak egin behar ziren edertasuna aberekeriaren maskara bihur ez zedin.

2 iz. Egintza anker eta basatia. Ik. piztikeria. Haurrak hiltzen eta antzeko aberekeriak egiten.

abereki1

1 adj./iz. g.er. Abereen eran jokatzen duena. Horrela, bere izaera aberekia ase zuen.

2 adb. Abereen eran. Abereki bota zuen aitak etxetik.

abereki2

iz. Abere okela.

aberetasun

iz. Abere izatea, aberea denaren nolakotasuna; basatia denaren nolakotasuna. Berez dagokio abereari aberetasuna. Comte eta bere eskolako beste jaun sinesgabe batzuek uste izan zuten gizona aberetasunetik igoa zela poliki-poliki, eboluzioz. Noraino doa, bada, zuen aberetasun, zeruraino dei egiten duena?

aberetiar

adj. Aberezkoa. Gorputz aberetiar bategatik, eta aberea baino lohiago den bategatik.

aberetu, abere/aberetu, aberetzen

1 da/du ad. Abere bihurtu. Basoan biziaz aberetu egin dira. Abereekin aberetua. Gizonak, aberetzen delarik, mendekuan aurkitzen du gozamenik handiena. Mahometek aberetu ditu gizonak, Jesusek aingerutu.

2 (Era burutua izenondo gisa). Jende aberetuak.

aberezale

adj. Abereen zalea dena. Gure aita zenak, aberezale porrokatua izanik, behorrak izaten zituen mendian, aske.

aberezko

adj. Abereari dagokiona, gizakia abereekin kidetzen duena. Ik. aberetiar. Zure aberezko jaidurak. Itxura basati eta aberezkoa.

aberia

1 iz. Kalte handia. Salgaiek garraioan aberiarik izan ez zezaten.

2 iz. Matxura.

aberindar

1 adj. Aberingoa, Aberini dagokiona.

2 iz. Aberingo herritarra.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper