Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

ikur

iz. Zerbaiten adierazgarri erabiltzen den letra, ezaugarri edo kidekoa. "C" ikurrari dagokion hotsa. Ikur bilduma, nolabaiteko alfabetoa.

ikur-makur

iz. Ipar. Sigi-saga.

ikur-makurka adb. Sigi-sagan. Bidea ikur-makurka doa.

ikurrin

1 iz. Euskal Herriko bandera, hondo gorria eta bi gurutze, bata zuria eta bestea berdea, dituena. Goazen gudari denok ikurrinaren atzean.

2 iz. g.g.er. Bandera. Vatikanoko ikurrin deuna.

ikusarazi, ikusaraz, ikusarazten

du ad. Ikustera behartu. Ikusarazi diot bere hutsa.

ikusbera

adj. Ikusnahia duena. Haietako bat besteak baino ikusberagoa zen, antza.

ikusbide

1 iz. Ikusteko bidea; froga.

2 iz. Bista, ikuspegia.

ikus-entzule

iz. Ikus-entzunezko ikuskizun edo emanaldi baten hartzailea. Telebista emanaldi baten ikus-entzuleak.

ikus-entzunezko

adj. Ikusmenaren eta entzumenaren erabileran datzana. Ikus-entzunezko ikuskaria.

ikuserraz

1 adj. Ikusten erraza dena. Tximeleta batzuk ikuserrazak dira, kolore deigarriak dituztelako.

2 adj. Ulerterraza.

ikusezin

adj. Ezin ikusizkoa. Ik. ikusgaitz. Jainkoaren hatz ikusezinetik zintzilik. Begi hutsez ikusezinak diren gauzak.

ikusezintasun

iz. Ikusezina denaren nolakotasuna.

ikusgai

1 adj./pred. Ikus daitekeena. Froga guztiz ziur eta ikusgaiak. Ikusgai diren gaietan.

2 iz. Ikusteko gauza. Herri polita da Zarautz, eta ikusgai anitz dituena.

ikusgailu

iz. Ikusteko tresna. Mikroskopioak, teleskopioak eta gainerako ikusgailuak.

ikusgaitasun

iz. Ikusgai denaren nolakotasuna.

ikusgaitz

adj. Ia ikusezina. Zomorro ikusgaitzen hotsa.

ikusgarri

1 adj. Ikustea merezi duena. Lore ikusgarriak. Aldaketa ikusgarria. Ekainean ikusgarriak dira hemen belardiak. Ikusi zuen jateko ona zela, eta begietarako ikusgarria. Leize-barne honetan zer dut ikusgarri? Ez diot zinemari deus ikusgarririk sumatzen.

2 (Adizlagun gisa). Zeruaren urdina, argi eta garbi, ikusgarri ageri zen.

3 (Adizlagun gisa). Ik. oso 8; ikaragarri 2. Maitexa ikusgarri polita zegoen bere begi urdin zabal haiekin.

4 iz. Ikusteko gauza; bereziki, ikuskaria. Ikusiak omen ditugu jauregiko ikusgarri guztiak. Zer ikusgarri negargarria errege horrela hiltzen ikustea! Ikusgarri begi-mingarriak.

5 iz. Antzoki edo kideko areto baterako prestatzen den ikuskizuna. Dantza-ikusgarri bat emango dute herriko pilotalekuan.

ikusgarrizko adj. Ikusgarria; ikaragarria. Ikusgarrizko eraztuna. Ikusgarrizko aztoramendua egon zen prentsan eta irratian.

ikusgarriro

adb. Era ikusgarrian, ikusgarri. Ikusgarriro apaindurik.

ikusgarritasun

iz. Ikusgarria denaren nolakotasuna. Haserre zegoen bere buruarekin ikusgarritasuna nahiago izan zuelako, eraginkortasun hutsa baino. Danborradek uniformeak izango dituzte handik aurrera, eta bestelako ikusgarritasun bat izango dute.

ikusgune

iz. Ikuspuntua. Helenaren ideia ez zen txarra, neskaren ikusgunetik behintzat.

ikusgura

1 iz. Ikusnahia. Berebiziko ikusgura sortu zitzaien emakumeei. Jakingura zolitu zitzaion, eta hortik, ikusgura.

2 adj. Ikusnahia duena. Gizon ikusgura haien nahia betetzeko.

ikusi1, ikus, ikusten

1 du ad. Ikusmenaren bidez gauzen irudiak hauteman, begien bidez sumatu. Begiratu zuen hara, baina ez zuen ezer ikusi. Ez ikusi eta ez entzun. Mikel ikusi dut. Bere burua ispiluan ikusi zuenean. Gaur ikusi zaitut lehendabiziko aldiz. Mikeli buruko zauria ikusi diot. Neskari belarri bat bakarrik ikusten zitzaion. Elkar ikusi zuten. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Bere begiez ikusia. Hurbildik ikusten. Jainkoak guztiak dakuski, guztiak dakizki. Ikus daitekeena (Ik. ikusgai). Ezin ikus daitekeena (Ik. ikusezin). Ahuntzak garia ikusi, baina ez hesia (esr. zah.).

2 du ad. Zerbaiten ikusle izan, zerbaiten lekuko izan. Filma gogoz ikusi dugu. Estropadak ikusi. Hiria ikustera atera. Erortzen ikusi ditut. Ez nuen liburua ezkutatzen ikusi. Ikusiko duzu zer erantzungo dizun. Geure buruak galdurik ikusi genituen. Euskal Herria aske ikusi arte. Auzi gogorragoak ere ikusi izan dira.

3 du ad. (Esapideetan). Ezin du ikusi: gorroto handia dio. Gure artean gauza bat dago izugarri itsusia, begietako bista ona eta inor ezin ikusia. Ezin dute elkar ikusi. Ezin du begiz ikusi. Ea noiz ikusten dugun elkar. Agur, ikusi arte. Dakusagun orain nor datorren.

4 du ad. (ongi, gaizki, begi onez eta kidekoekin). (Ontzat, txartzat...) eman, (ontzat, txartzat...) hartu. Ez zuten hobetze hori begi onez ikusi. Munduan gorrotatua eta gaizki ikusia izateko. Berak egiten zituen salaketak guk eta beste askok ondo ikusten genituen.

5 du ad. Pairatu, jasan. Kristau gaiztoetatik ikusi dituen txarkeria eta bidegabeak. Ederrak ikusi behar izan ditu han! Bizirik hainbeste ikusia zuenak hil ondoan ere bakerik ez.

6 du ad. Zerbaitez ohartu, zerbait egiaztatu. Orain ikusten dut ez nintzela harekin ongi jokatu. Ez du ikusten egitekoaren zailtasuna. Ikusten (duzu)? Berehala ikusi ziren erabakiaren ondorio onak. Ez dakusan begiak, gaitzik ez (esr. zah.).

7 du ad. Zerbaiti arretaz begiratu; aztertu, gogoan hartu. Eskuizkribua ikusi eta zuzentzeko. Ikus dezagun zer dioen txostenak. Zer esan duten ikusi ondoren. Gazteek ez dituzte ikusi nahi zaharrok izan genitzakeen alde onak. Lehenik ikus dezagun nola konpon daitekeen arazoa.

8 du ad. Munduaz, bizitzaz, egoerez eta kidekoez mintzatuz, ulertu. Ik. ikuskera. Biek mundua ikusteko antzeko modua dutela adierazi zuen: "Ez dugu bizitza idealizatzen eta egiara ahalik eta gehien hurbiltzen saiatzen gara".

aurrez ikusi Ik. aurreikusi. Aurrez ikusi ezin ditugun aldaketak gerta daitezke. Aurrez ikusia zegoena aspaldi-aspaldidanik, heldu da azkenerako patuaren izenean. Erantzunak aurrez ikusi.

ez ikusi(arena) egin Norbait ikusi ez den itxura egin. Udalekuetako lagunei ez ikusiarena egiten die. Gainerako guztiei ez ikusi egin zien Jesus maitagarriak. Arduradunak ez ikusi egin zien nire begi suminduei.

ikusteko 1 adj. Ikusgarria, miragarria. Ikustekoa zen egun hartan Donibaneko hiria. Munduko gauzarik ikustekoenak.

2 iz. Ikuskizuna; ikustea merezi duen gauza. Zein ikusteko ederra!

ikusteko izan (Batez ere ezezko esaldietan eta galderetan). Harremana izan. Ik. zerikusi. Ez dugula ikustekorik Indiako erresumarekin. Zer ikusteko dut nik zurekin? Liburuarekin ikusteko gutxi duten eranskinak.

ikusten denez 1 Ikusten den bezala.

2 Dirudienez, antza denez. Ikusten denez, eskola biek gauza bera egiten dute. Handikiro egindako afaria, ikusten denez.

ikusi2

iz. Ikustaldia, bisita. Hilero ikusi bat egiten zien.

ikusiezin

iz. Ezinikusia. Gorrotoa eta ikusiezina nonahi.

ikusi-makusi

1 iz. Haur jolasa, lehen silaba edo letra esanda hitzak asmatzean datzana; jolas horretan aritzeko erabiltzen den formula edo esapidea. Has gaitezke "ikusi-makusi, zer ikusi?" galdezka.

2 (Adizlagun gisa). Ik. ikusi-makusika. Ikusi-makusi ibili.

ikusi-makusika

adb. Ikusi-makusi izeneko jolasean. Ba al dakizu ikusi-makusika egitea zer den?

ikuska

adb. Ikusiaz, begira. Ikuska ibili. Bazter ikuska zebiltzan.

ikuskapen

iz. Ikuskatzea. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresetan hiru ikuskapen mota egiten zituzten orain arte. Zerga-ikuskapena.

ikuskari

1 iz. Ikusmenaren helmenean gertatzen diren gauza eta egite eragingarrien multzoa. Ik. ikuskizun; ikusgarri 4. Eguzkiaren sarreraren ikuskaria. Haren nekaldi eta heriotzaren ikuskari lazgarria. Berehala piztu dira argiak, eta zoratzekoa zen ikuskaria. Zer ikuskari zoragarria!

2 iz. Antzerki-lan, zinema-lan edo ikuskizun baten emanaldia; emanaldi horretan aurkezten dena. Komedia eta ikuskari arriskutsuak utzi behar dituzu. Zirku ikuskaria. "Goizaldi" dantza taldearen azken ikuskaria. Ikuskariaren bigarren zatian.

3 iz. Ikuskatzailea.

ikuskaritza

1 iz. Ikuskariaren jarduera, kargua eta lanbidea. Ik. ikuskatzailetza. Ikuskaritza akademikoa.

2 iz. Ikuskariek lan egiten duten zerbitzua; zerbitzu horren bulegoak. Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ikuskaritzaren ordezkariak. Ikuskaritza-enpresaren txostena. Salaketa bat jarri zuen langile batzordeak Lan Ikuskaritzan.

ikuskatu, ikuska/ikuskatu, ikuskatzen

1 du ad. Zerbait behar bezala ote dagoen edo dabilen begiratzeko edo egiaztatzeko ikerraldi bat egin. Idiak barruti batera sarrarazten dituzte eta hartako direnek bat-banaka ikuskatzen dituzte. Eraikuntza lanak ikuskatzera. Herri eskolak ikuskatu.

2 du ad. Ikustaldi bat egin, bisitatu.

ikuskatzaile

iz. Ikuskatze lana egiten duen pertsona. Ikastetxe-ikuskatzailea. Lan Saileko ikuskatzaileak. Espainiako Hezkuntza ministerioko goi ikuskatzaileak ikastetxea bisitatu zuen atzo. Gero eta iruzur mota gehiago aurkitzen dituzte ikuskatzaileek.

ikuskatzailetza

iz. Ikuskaritza.

ikuskatze

iz. Arretaz ikustea; zerbait behar bezala dagoen edo dabilen ikusteko edo egiaztatzeko ikerraldi bat egitea. Espainiako Gobernuak ikastetxeetan ikuskatzeak egingo ditu. Ikuskatze teknikoak larunbatean egingo dira. Nazioarteko Aholku eta Ikuskatze Batzordeak.

ikuskera

1 iz. Zerbait ikusteko era edo modua. Ik. ikusmolde. Mundu ikuskera berri bat. Liburu hauek talentu berezko baten eta ikuskera berezi baten fruitu ziren.

2 iz. Ikuspena.

ikusketa

iz. Ikuspena.

ikuskizun

1 iz. Begien aurrean agertzen dena; ikusteko gauza. Ik. ikuskari; ikuspegi; ikusgarri 4. Zer ikuskizun zoragarria!: zelai bat gaitza, eremu guztia urre kolore. Bihotzean zirrara eragiten duen ikuskizuna. Ikuskizunik bada jauregi hartan.

2 iz. Antzerki-lan, zinema-lan edo kideko baten emanaldia; emanaldi horretan aurkezten dena. Ik. ikuskari 2. Jaietako idi demak eta gainerako ikuskizunak. Zirku ikuskizunak.

3 iz. Zerikusia, ikustekoa. (Batez ere baiezko ez diren esaldietan erabiltzen da). Handitasunak edo txikitasunak ez dute ikuskizun handirik ontasun eta gaiztotasunarekin.

ikuskor adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, ikuskor-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ikusgai].

ikusle

iz. Zerbait, bereziki ikuskari bat, ikusten duen edo ikusten ari den pertsona. Ik. ikusliar 2. Gertakariaren ikusle izan ziren (Ik. lekuko). Entzule eta ikusleen gogoko jaia izan zen (Ik. ikus-entzule). Ikusle asko bildu zituen dantza saioak. 80.000 ikusleren aurrean.

ikusleria

iz. Ikusleen multzoa, ikusleak.

ikusliar

1 iz./adj. Ipar. Ikustaldi bat egiten duena. Eri-ikusliarrak. Apaiz ikusliarra.

2 iz. Ipar. Ikuslea. Leihoak mukuru daude beteak ikusliarrez.

ikusmen

1 iz. Gorputzaren zentzumena, begian datzana, irudiak sumarazten dituena. Ik. bista. Itsuei ematen zien ikusmena, gorrei entzumena. Ikusmen zolia, ernea. Ahuldua du ikusmena.

2 iz. Ikuslearen begien irispidea. Ikusmenean dugu ja Bidarrai. Bizkar goraxko batek digu estaltzen, ikusmenean izatea nahi genukeen itsaso zabala.

ikusmin

1 iz. Ikusnahi bizia. Ik. ikusgura; jakin-min; jakin-nahi; jakingura. Jende ugari bildu da kaira, ikusminak zirikatuta. Ikusminak jakin-nahiaren itxura hartzen duenean. Etortzekoaren ikusmin handiz geunden. Haren ikusmin handi batekin hiltzen naiz.

2 (Izenondo gisa). Emakume ikusmin asko izan ginen eraztun hori ikusten.

ikusmira

1 iz. Ikuslearen aurrean agertzen den lurralde eremua. Ik. ikuspegi. Zure begirada gal dadila leihotik harantz hedatzen den ikusmira zabal horretan. Luzaz geratu ginen han, ikusmira ederraz gozatzen.

2 iz. Ikusnahia, jakiteko edo ezagutzeko gogoa. Bere ikusmira asetzeko.

ikusmiran adb. Ikusmiratzen. Ikusmiran egon. Paperen artean ikusmiran nenbilela.

ikusmiratu, ikusmira/ikusmiratu, ikusmiratzen

du ad. Begiratu, aztertu. Hango hegalean zeuden txahalak ikusi, haratxoagoko behiak ikusmiratu, beste bazterreko idiak neurtu. Gure artean dabiltzan ideiak erroetaraino ikusmiratu nahi dituzte.

ikusmiratzaile

iz. g.er. Ikusmiran ari dena. Begiluze ikusmiratzaile moduan nengoen han.

ikusmolde

iz. Zerbait ikusteko moldea edo era. Etnologiak, ordea, bere ikusmoldeak eta ikuspuntuak ditu. Hizkuntza batek ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten.

ikusnahi

1 iz. Ikusteko edo ezagutzeko gogoa. Ik. ikusgura; ikusmin. Ikusnahia pizten duten ikuskariak. Ikusnahi hutsal bat, ezagutze eta jakite izenez jantzia.

2 adj. Ikusteko edo ezagutzeko gogoa duena. Ik. begiluze; ikusbera.

ikuspegi

1 iz. Ikuslearen aurrean agertzen den lurralde eremua. Ikuspegi menditsua. Zenbait kilometro aurrerago ikuspegia erabat aldatzen da.

2 iz. Ikuspena; ikuskaria. Gizarteari begiratu bat ematen badiogu, ikuspegi nazkagarria ageri zaigula ezin ukatu.

3 iz. Ikusgunea, ikuspuntua. Filosofiaren ikuspegitik, ordea, galdera asko dago oraindik erantzun gabe.

ikuspen

1 iz. Ikustea; ikusi den gauza. Ikuspen ederrak dira begientzat gau garbiak, zeru izartsuak.

2 iz. Alegiazko ikustea, norberaren irudimenean sortua. Bazoaz eta bazatoz, ikuspen bat legez, elorri zahar hori.

3 iz. Begien edo gogoaren aurrean agertzen den ikuskizun naturaz gaindikoa. Mistikoen ikuspenak.

ikuspuntu

iz. Zerbait ikusteko edo horri begiratzeko modua. Ik. ikusgune. Historia ia beti irabazlearen ikuspuntutik kontatu da. Irakurlearen ikuspuntutik begiratuta.

ikustaldi

1 iz. Bisita. Urtero ikustaldi bat egiten zion amari. Elkarri ikustaldiak egiten jarraitu zuten. Lehen ikustaldian esan ziona. Gauazko ikustaldietan. || Sendagileak eriari egiten dion ikustaldia.

2 iz. Elkar ikustea. Maiz azkendu genituen geure ikustaldiak haserre bizian.

3 iz. Toki batera, hura ikusteko, joatea. Lekarozko ikastetxeari ere ikustaldi bat egin genion. Jauregiaren ikustaldia. Ikustaldi orduak.

4 iz. Zerbait, aztertzeko, ikustea. Paper sortari ikustaldi batzuk egiteko.

ikustate

iz. Ipar. Begirunea; esker ona. Bihotza bete-betea ezagutzaz eta ikustatez erregeren aldera. Ohoratuak izan dira doakien ikustatearekin. Ikustatezko sentimendurik kartsuenak.

ikustatu, ikusta, ikustatzen

1 du ad. Ikustaldi bat egin. Ik. bisitatu; ikuskatu 2. Semeak azkeneko aldiz ikustatu ninduenean.

2 du ad. Arretaz ikusi, arakatu. Ik. ikuskatu. Bere abere saldoak ikustatzera atera zen.

3 du ad. Urrundik ikusi, begiztatu. Urrutira ez dugu ezer ikustatzen.

ikuste

iz. ikusi aditzari dagokion ekintza. Zeruan, den bezala ikusiko dugu; eta ikuste horrek dohatsu bilakatuko gaitu. Ordutik, gurutze baten ikuste hutsak negar ugari eragiten zion. Mistikoen ikuste hori ez da begiz ikustea. Elkar ikuste haren ondorioa zein izan zen jakiteko.

ikusterrean

adb. Ikusmenean, begien irispidean. Ikusterrean duen haranari begira.

ikustoki

iz. Zerbait ikusteko tokia. Ik. behatoki. Etxe gainek toki zabalak zituzten, ikustoki ederrak.

ikutu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ikutu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ukitu1].

ikuzgailu

iz. Garbigailua. Ik. ikuzmakina.

ikuzgarri

iz. Ipar. Ikuzten duen gauza. Kristoren odola da gure arimen ikuzgarria.

ikuzi, ikuz, ikuzten

da/du ad. Ipar. Urez edo beste isurkariren batez garbitu. Eskuak xaboiaz ikuzi. Ikuz zaitezte jan aitzinean. Limoi urez ikuzi. Gure bekatuak bere odolaz ikuzirik.

ikuzketa

iz. Ikuztea, urez edo beste isurkariren batez garbitzea. Ik. garbiketa.

ikuzlarru

iz. Sarrio larruaren antza duen zapi modukoa, garbitzeko erabiltzen dena.

ikuzle

iz. Ipar. Arropa-garbitzailea. Ikuzleak oraindik ez ditu ekarri alkandorak.

ikuzmakina

iz. Garbigailua; bereziki, arropa garbitzeko makina. Ik. ikuzgailu.

ikuzte

iz. Urez edo beste isurkariren batez garbitzea.

ikuztegi

iz. Ipar. Zerbait, bereziki arropa, ikuzten den lekua. Zoaz eta garbi zaitez Siloeko ikuztegian.

ilagin

iz. Ipar. Artilea egiten edo harrotzen duen pertsona. Behizain edo ilagin zarpatsuak.

ilagintza

iz. Ipar. Artilea egitea; ilaginaren lanbidea. Ilagintzan ari zirenak.

ilaintsa

iz. Zub. Mirua.

ilaje

iz. Gorputza edo burua estaltzen duen ile multzoa. Urdintzen hasitako bizarra eta ilajea. Bizkarreko ilajea laztu egin zitzaion. Katuaren ilaje leuna eta sabelaldea laztanduz.

ilar

1 iz. Baratzeko landare lekaduna, hazi biribil berdeak eta jateko onak ematen dituena (Pisum sativum). Ilar alorra. Ilar lekak.

2 iz. Landare horren hazia. Ilar aleak. Legatza ilarrekin.

3 iz. Ipar. eta Naf. Babarruna, indaba.

ilar biribil Ipar. eta Naf. Ilarra.

ilar xabal Ipar. eta Naf. Dilista.

ilar xehe Ipar. eta Naf. Ilarra.

ilara

iz. Errenkada, herronka. Ik. andana 3. Zuhaitz ilara bat. Aurreneko ilaran.

auto ilara, auto-ilara Ibilgailuek errepidean eratzen duten ilara luzea, oztopo edo pilaketaren baten ondorioz gertatu dena eta oso motel edo geldialdi askorekin aurrera egiten duena. Bi kilometro inguruko auto ilarak sortu ziren. Auto ilara handiak egin ziren istripuaren ondorioz errepidean. Gainerakoan, ohiko auto-ilarak ditugu Bilboko sarrera-irteeretan.

ilaran adb. Errenkadan, bata bestearen atzetik. Ik. lerro-lerro. Bezeroak karrikan ziren ilaran, sartzeko zain. Ilaran atera gintuzten galeriatik kanpora. Ilaran jarririk. Bost leiho zabal ditu ilaran etxe-aurre bikainak.

ilargi

1 iz. Lurraren satelitea, Eguzkiak argitzen duena, gaueko argizagi nagusia; haren itxura, Lurretik ikusten den bezala; satelite horrek islatzen duen argia. (Astronomian I larriz idazten da). Ilargia agertu, sartu. Ilargi ederra zegoen bart. Ilargiaren argitan. Horra mendiak ilargitan. Ilargirik gabeko gaua. Ilargiaren adarrak. Ilargi izpiak. Ilargiaren azpiko izaki apalak. Ilargi amandre, zeruan zer berri? Ilargiaren aldiak: ilargiak agertzen dituen itxurak. Ilargi hilabetea (Ik. ilargialdi 2). Ilargiaren gorapen eta beherapenak. Ilargiaren ibilbidea zeruan. Ilargi eklipsea.

2 iz. Planeta baten satelitea. Ganimedes Jupiterren ilargietako bat da. Saturnoren ilargiak.

3 iz. Ipar. Hortza ilargi berriaren itxurakoa duen golde mota, ildo zabalak irekitzeko erabiltzen dena.

ilargi-aldarte Ilargialdia.

ilargi berri Lurraren eta Eguzkiaren artean dagoelako ikusezina gertatzen den ilargia; hurrengo egunetako ilargia, ilargi betea arte. Etzi ilargi berri; ondotik, gorapen. Zenbat egun dituen ilargi berriak.

ilargi bete Aurpegia erabat argiturik agertzen duen ilargia. Ik. ilbete. Gaur ilargi bete; ondotik beherapen. Sei ilargi bete bazuten, Euskal Herritik abiatuak zirela. Jesusek argituko du beste guztien artean, ilargi beteak nola izar xeheen gainean.

ilargi erdi, ilargi-erdi Ilgoran eta ilbeheran ilargiak erakusten duen irudia, igitai-ahoaren antza duena. Ilargi erdi baten itxurako kateorratza. Betizuen adarrak ilargi erdiaren formakoak dira.

ilargi-jo adj. Ilargiaren eraginpean dagoena, aldizkako zoroaldiak dituena. Mutiko ilargi-joa sendatzen. Deabrudunak eta ilargi-joak.

ilargipe Ilargi azpia. Zuhaitzek diz-diz egiten zuten ilargipean. Ilargipeko gau-ibili ezkutuan.

ilargi urte, ilargi-urte Hamabi ilargialdik osatzen duten denbora-bitartea, gutxi gorabehera 354 egun dituena. Txinan, urtezahar eguna ilargi urteko hamabigarren hilabeteko 24. egunean izaten da.

ilargialdi

1 iz. Ilargiak ilargi-joengan duen eragina. Jauna, urrikal zakizkio ene semeari, zeren ilargialdiak baititu.

2 iz. Ilargi hilabetea, bi ilargi berriren arteko denbora-bitartea.

ilargiratu, ilargira/ilargiratu, ilargiratzen

da ad. Ilargira iritsi; Ilargiaren azalean pausatu. Ilargiratzea goizeko 02:56an izan zen, 1969ko uztailaren 21ean. Ondorengo urteetan, 1972a bitartean, 12 astronauta ilargiratu ziren.

ilargitar

iz./adj. Ilargiko biztanlea; ilargikoa. Ametsetan-edo ikusiko zuen horrelako zerbait, ilargitarren herrian beharbada.

ilargite

iz. Ilargiak ematen duen argitasuna. Harkaitz larri bat, ibai bazterrean zegoena, ilargiteak argiturik.

ilarraindu, ilarrain, ilarraintzen

da ad. g.er. Harrotu, harropuztu. Hantustez ilarraintzea ez zait atsegin.

ilatibo

1 adj./iz. Hizkl. Kasuez mintzatuz, barruranzko higidura adierazten duena. Kasu ilatiboa.

2 adj. Hizkl. Ondorio logikoa adierazten duena. Lokailu ilatiboa.

ilaun

1 iz. Paperaren, lastoaren edo kidekoen errautsa; ikatzaren gainean egiten den errauts zuria. Berehala ikatzak ilaunez betetzen dira. Bilaka bedi ilaun, ke. Munduko ondasunak lasto-ilaunak direla.

2 iz. Kearekin igotzen den zatikia; airean igeri gelditzen den gai xehea. Artile-ilaunak. Eskale gaixo honek bost ilaun irentsi du liho jotzen!

3 adj. Bizitasunik, indarrik, funtsik edo iraupenik gabea. Ik. ahul; geldo. Aztarna hutsal eta ilaunak. Gizon hits ilaunak. Argalak, ilaunak, ezdeusak garela. Lerro ilaun hatsik gabeak. Zer biziera ilaun, gertaera gabekoa berea! Atsegin ilaun batengatik.

ilaundu, ilaun/ilaundu, ilauntzen

1 da/du ad. Ilaun bihurtu, erraustu; suntsitu. Sodomako eta Gomorrako hiriak ilaundu zituen.

2 da/du ad. Ilaun bihurtu, bizitasuna, indarra galdu. Iluntzen ditu gogo argiak, ilauntzen ditu argiak oro. Gatza ilauntzen bada.

ilaunkeria

iz. g.er. Ilauntasun gaitzesgarria; pertsona geldo edo ilaunari dagokion egitea. Hemendik aitzina ostikatu nahi dut gorputz hau, munduko gauzak ilaunkeriatzat eduki.

ilauntasun

iz. Ilauna edo bizitasunik gabea denaren nolakotasuna. Mundu honen ilauntasuna ezagutaraziko didan argia.

ilaur iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ilaur-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hilaur].

ilaurtu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ilaurtu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hilaurtu].

ilbehera

1 iz. Ilargiaren beheraldia, ilargi betetik ilargi berrira doan 14 eguneko aldia. Ik. beherapen. Maiatzeko ilbeheran ebakitako haltza ez omen du pipiak behin ere jotzen. || Ilargia, ilbehera ez dagoenean, ilgora dago, ez dauka gelditzerik.

2 iz. Ilbeheraren erdiko eguna, ilargiaren erdia argiturik dagoena. Ilbehera, hamaseian asteartez.

ilbeltz

iz. Gip. eta Naf. Urtarrila.

ilberri

iz. Ilargi berria. Atzodanik, ilberri. Arrautzen gainean ilberrian ezar bedi oiloa, ilbetean oilandak izatea nahi baldin bada.

ilbete

iz. Ilargi betea. Oskarbi zegoen eta ilbete garaia zen. Arrautzen gainean ilberrian ezar bedi oiloa, ilbetean oilandak izatea nahi baldin bada.

ildaska

iz. Goldeak lurrean egiten duen ildoa. Nekazari trebea, ildaskatik begirik kendu gabe, kantari doa.

ildaskatu, ildaska/ildaskatu, ildaskatzen

1 du ad. Goldeaz ildaskak ireki. Ik. goldatu. Alorra ildaskatu.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Lur ildaskatuak. || Haragi-mami lehor eta ildaskatua.

ildo

1 iz. Goldeaz lurra irauliz egiten den irekidura luzea. Ik. ildaska. Ildo azala, sakona, zabala. Hazia bota ezak ildoan, ez besagainka barreiatuz. Zuhaitzak lerro-lerro ildoetan landatzen.

2 iz. (Hedaduraz). Harrian zizelaz eginiko ildoak. Argi-ildo luzea ageri da ilunpeen erdian. Greziako jakintza alorren ildoak urratzen hasi ziren jakintsuak.

3 iz. Haria, bidea. Ildo horretatik jarraituz gero, horrek ez du bukaera onik izango. Ildo berean: esan denarekin loturik jarraitzen dela adierazteko esapidea. Ildo beretik doaz: berdin pentsatzen dute edo jokatzen dira. Ildo bereko jokabideak.

ildo txori, ildo-txori Ipar. Buztanikara.

ildokatu, ildoka, ildokatzen

du ad. Ildaskatu.

ile

1 iz. Azalean edo larruan sortzen den adarkizko zuntz mehea. Ik. bilo. Gizonaren buruko ileak. Ile bakan batzuk buruan. Betazal ertzetako ileak (Ik. betile). Ile-sapa beltz zarratua. Gaztetasunaren kemena eta sua dario alde guztietatik, ile urdinak gorabehera (Ik. ile-urdin). Pentsatze soilak ile guztiak lazten zizkidan.

2 iz. (Multzokari gisa). Ileen multzoa. Luzea du ilea. Ile horaila, gorria. Ile beltz kizkurra. Zer polita dagoen bere ile kizkurrarekin (Ik. ile-kizkur). Jantzi luze eta ile harroz apaindurik (Ik. ile-harro). Gameluaren ile latza. Ile leuneko aberea. Aurpegiko ilea. Ilea moztu du. Ardi horri ilea moztu diote. Ilea ongi orrazturik. Zahartzaroan, ilea urdintzen denean. Ilea erortzen hasi zaion azeri zahar bat. Abere ile-beltza. Ugaztun ile-sarria. Ile ugari duen animalia edo gizakia. Ardia ahuntzari ile eske (esr. zah.).

3 iz. (Multzokari gisa). Abereen ilea, ehungintzarako gaitzat hartua. Ik. artile. Ardiaren ilea. Ile latzez egindako atorra. Ile xehea.

4 iz. (Multzokari gisa). Ilea kendu gabe ondu den abere larrua, berokiak eta kidekoak egiteko erabiltzen dena. Azeri ilezko berokia. Larruzko eta ilezko berokiak.

5 iz. Zenbait landaretan agertzen den zuntz izpi mehe-mehea. Ilez estalitako hostoak.

ile alde adb. Ilearen berezko noranzkoan. Abere bat ile alde ferekatu.

ile apaindegi, ile-apaindegi Ilea mozten eta apaintzen den tokia.

ile apainketa, ile-apainketa Ilea apaintzea; ile-apaintzailearen jarduna edo lanbidea. 34 urte darama ile apainketako irakasle. Ile apainketa eta sukaldaritza.

ile apaintzaile, ile-apaintzaile Lanbidez ilea mozten eta apaintzen duen pertsona.

ile-gorri Ik. ilegorri.

ile-harro adj. Ilea harroa duena. Katu txiki-txiki ile-harro bat.

ile-hori Ik. ilehori.

ile izpi, ile-izpi Ilea. Ez baitzuen huts egingo harri batekin ile izpi bat ere.

ile-kizkur adj. Ilea kizkurra duena. Ikusten al duzu neskatxa ile-kizkur hori?

ile kontra adb. Ilearen berezko noranzkoaren kontra.

ile mataza, ile-mataza Ile multzoa, adatsa. Ik. kalpar. Ezti koloreko ile mataza. Atzerantz orraztu du ile mataza.

ile motots, ile-motots Mototsa. Haren ile motots leporaino eroria.

ile moztaile, ile-moztaile Ilea mozten duen pertsona. Ik. moztaile. Ile-moztailearen aurrean isilik dagoen ardiaren irudiko. Ia burua zuritzeraino moztu zion ile-moztaileak ilea mutilari.

ile mozte, ile-mozte Ilea moztea; bereziki, abereei ilea moztea. Uztailean dute ardien ile-moztea.

ile ondo, ile-ondo Buruko ilea. Gizonak sortzen dira ile-ondo bat gabe. Ikaraz harrotzen ziren haren buruko ile-ondoak.

ile-urdin adj. Pertsonez mintzatuz, ilea urdindua duena. Agure txiki ile-urdina zen.

ileapaindegi iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ileapaindegi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ile apaindegi].

ileapaintzaile iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ileapaintzaile-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ile-apaintzaile].

ileberritu, ileberri, ileberritzen

da ad. Abereez mintzatuz, ilea aldatu.

iledi

iz. g.er. Ile multzoa, adatsa. Ik. ilaje.

iledun

adj. Ilea duena. Ik. iletsu. Orobat gertatzen da abere iledunetan. Ardi larru iledun beltz handi bat buruan. Lau zangoko iledun bat.

ilegabe

adj. Ilerik ez duena. Esau gizon iletsua zen eta Jakob ilegabea. Animalia ilegabeak.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper