Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

ikararazi, ikararaz, ikararazten

du ad. Ikara eragin, dardararazi. Zerua argitzen du, infernua ikararazten.

ikarati

adj. Erraz ikaratzen dena, ikaratzeko joera duena. Ik. ikarakor; izuti; beldurti. Lehenengo aldiz usategitik ateratzen den usakume ikaratia bezala. Kriseilu zurbil ikaratia.

ikaratu, ikara/ikaratu, ikaratzen

1 da ad. Dardaratu, ikara egin. Ik. izutu. Lurra ikaratu zen eta eguzkia ilundu. Haize bigunaren erasora ikaratzen diren hostoak.

2 du/da ad. Ikaraz jarri, beldurtu. Ik. izutu. Itzal beltz izugarri hura ikustean, ikaratu zen guztia moja bertute handikoa. Hotzak ikaraturik. Nor dagoke laztu eta ikaratu gabe oroitzean badela infernu bat? Larritu eta ikaratu ziren oso. Ez ikara(tu). Mundu guztia ikaratzen du euskaldunen ausardiak. Ordu biko bideak ez nau ikaratuko.

ikaratzaile

iz. g.er. Ikararazten duen pertsona. Jesus da deabruaren ikaratzailea.

ikareri

iz. g.er. Ikara.

ikasarazi, ikasaraz, ikasarazten

du ad. Ikastera behartu. Ik. irakatsi1. Erresumako haur guztiei frantsesa ikasarazi behar zieten. Bere seme eta mendekoei kristau ikasbidea ikasarazteko duen eginbidea.

ikasbide

1 iz. Zerbait ikasteko bidea. Ik. jakinbide; irakasbide. Bertako hizkuntzaren ikasbide labur bat ere idatzi zuen. Amets horretan euskara ikusten dugu ikasbide eta irakasbide nagusi eginik, beherengo mailatik hasita gorengoraino.

2 iz. Irakaspena. Nekazarientzako eskola edo ikasbideak. Jesusek hiru urte haietan eman zien ikasbideaz ahaztu gabe. Haren bizitza ikasbide eta jarraibide gertatu da guztiontzat.

kristau ikasbide, kristau-ikasbide Kristauak jakin behar dituen egien irakaspena; egia horiek erakusten diren liburutxoa. Herrietako hizkuntzetan egin ziren, era berean, dotrinak edo kristau ikasbideak.

ikaserraz

adj. Erraz ikasten dena. Egia ikaserrazak.

ikasgai

1 iz. Ikasliburu edo ikasbide bat banatzen den zati edo gai bakoitza. Hamar ikasgaitan zatitutako irakasbidea. Bederatzigarren ikasgaia.

2 iz. Ikasteko gaia, ikaskizuna. Ik. irakasgai. Udako unibertsitatean ikasgai guztiak ematen dira euskaraz.

ikasgarri

adj. g.er. Ikastea merezi duena. Gauza benetan ikasgarriak ikasten saia gaitezen.

ikasgela

iz. Ikasteko erabiltzen den gela; bereziki, ikastetxe batean eskolak emateko prestaturiko gela. Afaldu ondoren ikasgelan sartu zen. Zortzigarren ikasgelan ematen ditu eskolak. Ikasgelan soilik mintzatzen dira euskaraz.

ikasi1, ikas, ikasten

1 du ad. Ezagutza multzo bat lortu, zerbait egiteko edo erabiltzeko gaitasuna edo trebetasuna eskuratu, adimen lanaz nahiz esperientziaz. Irakurtzen eta idazten ikasi. Garaiz isiltzen ikasi behar duzu. Ikazkintzan ikasi. Ez duzu hori liburuetan ikasi. Hemen gazteria amaren sabeletik dator ikasia. Zer ikusi, hura ikasi (esr. zah.). || Euskal Herrian ari diren maisu guztiek euskaraz ikasi behar dute: euskaraz hitz egiten ikasi behar dute. Kimika euskaraz ikasi.

2 du ad. Zerbait ikasteko adimena erabili. Zeren eta apaiz izateko ikasi bainuen. Fisika ikasteko Leioako Fakultatean. Lekarotzen ikasi zuen. Inon ikasi ez duena badakiela. Ikasten zegoelakoan, joko eta nagikerian igaro ditu egunak. Eta urtebete gehiago ere eman zuen han, ikasten eta irakasten.

3 du ad. Jakin, jabetu. Non eta zer gosaldu zuten ez dut ikasi, baina jakin dut Moxolorenean zegoela Peru hamaiketan. Eta nondik ikasi zuen gure herriaren berri? Horren berriak esan ditugu, inork nahi badu ikasi.

ikasi2

1 adj. Eskola edo kultura duena. Ik. letradun. Jende ikasia ez zen euskaraz mintzatzen. Euskaldun ikasien artean. Gizon eskolatua eta ikasia izan zen Oihenart. Hirurak ikasiak ziren, hizkuntza landua erabiltzen zutenak. Gu bezalako sasijakintsu erdi ikasiak. Zaharrago eta ikasiago.

2 adj. (Gauzez mintzatuz). Herri literatura eta literatura ikasia. Egiazko poesiak —landuak, ikasiak, alegia— harreman gutxi izan dezake koplarien lanekin. Itzulpenak ohar ikasi ugari zituen.

ikasi3

iz. Ikasketa. Ez da ikasi handietako gizona izan.

ikasketa

iz. Ikastea; (pl.) bereziki, ikastetxe batean erakusten diren gaiak ikastea. Atarratzeko erretore jaunarekin bere ikasketak amaitu zituenean. Batxiler ikasketak Gernikan bertan egin zituen. Legegizon ikasketak. Apaizgorako ikasketak hastean.

ikaskide

iz. Ikasketa-laguna. Kosme Txurrukaren ikaskide eta adiskide handia izan zen haren aita. Institutuko ikaskideak.

ikaskizun

1 iz. Ikasi behar den gauza. Ik. ikasgai; irakaskizun. Nork bere burua ongi ezagutzea da ikaskizunik beharrezkoena. Jainkoak emandako lege eta ikaskizun guztiak idatzi zituen. Eguneko ikaskizuna bukatu zutenean. Jainkoaren legeko hamar aginduen lehenengo ikaskizuna, munduaren hasiera erakusten duena.

2 iz. Ikasketa. Frantziako Tolosara bidali zuen aitak ikaskizunak egitera.

ikaskuntza

iz. Ikasketa. Gizarte ikaskuntzetarako erakundea. Ikaskuntzaren psikologia.

ikaslagun

iz. Ikaskidea.

ikaslari

iz. g.er. Ikaslea, bereziki lanbide bat ikasten ari dena.

ikasle

1 iz. Ikasten ari den pertsona; bereziki, ikastetxe batean edo irakasle batengandik eskolak edo irakaspenak hartzen dituena. Irakasleak eta ikasleak. Unibertsitateko ikasleak. Matematika ikaslea da. Nire ikaslea izan zen ikastolan. Ikasle gela.

2 iz. Maisu edo gidari baten irakaspenak hartzen dituen pertsona. Ik. dizipulu. Platonen ikasle izan zen. Jesusen apostolu eta ikasleak.

ikasleku

iz. Eskola; ikasteko lekua. Bekatu guztien eskola edo ikaslekua.

ikasleria

iz. Ikasleen multzoa, ikasleak. Euskal ikasleria: euskal ikasleak.

ikasliburu

iz. Irakaskuntzan, irakasgai jakin bat lantzeko edo prestatzeko oinarri gisa erabiltzen den liburua. Ikasliburuak gehienetan ikasgaietan banatzen dira.

ikasmahai

iz. Ikasteko mahaia.

ikasmaila

iz. Hezkuntza-maila. Lanera bidaltzen zituen lehen ikasmaila amaitutakoan.

ikasmaterial

iz. Ikasteko liburu eta lanabesen multzoa. Euskarazko ikasmaterial onenak eta berritzaileenak saritu ditu Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.

ikaspen

iz. g.er. Irakaspena.

ikastaldi

1 iz. Ikasten den aldia; ikasketa. Bi edo hiru ikastaldi egunean.

2 iz. Ikastaroa. Pedagogia ikastaldi bat eratu. Bi ikastaldi eman behar ditu euskal aditzaz.

ikastaro

1 iz. Gai bati buruz ematen diren eskola edo irakaspen jarraituen multzoa. Ik. ikastaldi. Irakasleak prestatzeko ikastaroak. Euskara ikastaro trinkoak. Titulua ateratzeko, nahitaezkoa da ikastaroa egitea.

2 iz. Ikasturtea.

ikaste

iz. Ezaguera multzo bat iristea, zerbait egiteko edo erabiltzeko gaitasuna edo trebetasuna eskuratzea. Ik. ikasketa; ikaskuntza. Ikaste faltaren ondorioak. Comillasen eta Burgosen ere ikasteak egin zituen.

ikastegi

iz. Ikastetxea.

ikastetxe

iz. Irakaskuntzan edozein mailatan, baina bereziki lehen mailan edo erdikoan, ari den etxea. Eskola, ikastola, eta gainerako ikastetxeetan. Fraide-mojen ikastetxeak. Lekarozko Ikastetxean egin zuen batxilergoa. Ikastetxeko zuzendari eta irakasleak.

ikastetxe nagusi Unibertsitatea. Parisko Sorbona ikastetxe nagusia.

ikastola

iz. Euskaraz irakasten den lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxea. Haurrak ikastolara bidaltzen ditu. Herri ikastola: ikastola publikoa. Ikastola pribatuak. Udal ikastola.

ikastordu

iz. pl. Eskola-orduak. Ikastorduetatik kanpo.

ikastun

adj. Asko edo ongi ikasten duena. Mutil argiagorik eta ikastunagorik ez dago herrian.

ikasturte

iz. Udako bi oporraldiren arteko eskola aldia. Aurtengo ikasturterako. 1956-57 ikasturtean.

ikatz

1 iz. Errekin beltz eta trinkoa, gehienbat karbonoz osatua, landare etorkia duena. Ik. harrikatz. Egur-ikatza. Ikatz mea. Ikatz hautsa. Ikatzezko su handi bat. Ikatza baino beltzagoa. Nork bere opilari ikatza (esr. zah.).

2 iz. Ikatz zatia, ikatz-koskorra. Ikatz bizien gainean ortutsik ibiltzea. Ikatzez marraztua.

3 iz. (Multzokari gisa). Bi zaku ikatz. Aldapa behera ikatz zakua ere joan baitaiteke. Ikatz zama bat. Ikatz larria, xehea. Ikatz asko erretzen duen labea.

4 iz. Labore, abere eta gizakietan, hauts beltz bat sorrarazten duen eritasun kutsakorra. Ik. ilinti 2. Bat-batean jotzen du ikatzak ardia.

ikatz(a) egin Egur-ikatza egin. Udan ikatz egiten irabazten ditu diruak. Saltzen dio baso bat ikatza egiteko.

ikazgai

iz. Ikatza egiteko gaia. Artea, pagoa, haritza eta elorri zuria dira ikazgai onenak.

ikazketa

iz. Ikatz garraioa. Itzain nenbilelarik ikazketan. Ikazketako mandoa.

ikazketari

iz. Ikatza garraiatzen duen pertsona. Ikazkinak eta ikazketariak.

ikazkin

iz. Egur-ikatza egiten duen pertsona. Pello ikazkina. Artzain eta ikazkinen hizkera. Ikazkinarekin beltz, errotazainarekin zuri (esr. zah.).

ikazkintza

iz. Ikazkinaren lanbidea; ikaztobian ikatza egitea. Ikazkintzan ibili ohi zen luzaro Aralarko mendietan. Ikazkintzara joan.

ikaztegi

iz. Ikatza gordetzen den tokia.

ikaztegietar

1 adj. Ikaztegietakoa, Ikaztegietari dagokiona.

2 iz. Ikaztegietako herritarra.

ikaztobi

iz. Mendian, egurra ikatz bihurtzeko eratzen den txondor edo meta gisakoa. Bi ikaztobi egin behar ditugu datorren astean. Ikaztobiko kea.

ikaztu, ikatz/ikaztu, ikazten

1 da/du ad. Gai organikoez mintzatuz, airearen eraginetik at errez, ikatz bihurtu; ikatz itxura hartzeraino erre. Ikazteko egurra.

2 da ad. Ikatz izeneko eritasunak joa gertatu. Anitz gari ikazturik duen alorra.

3 (Era burutua izenondo gisa). Hiriko biztanleen gorputz ikaztuen artean.

ikerbide

iz. Ikertzeko bidea. Puntu honetan, gure ikerbidea erabat aldentzen da hizkuntza-egituraren beste hainbeste teoriatatik. Inoiz ez zen bere ikergaia zehazteaz arduratu, eta, oinarrizko eragiketa hori egin gabe, zientzia bati ezinezko zaio ikerbide bat garatzea.

ikergai

iz. Ikertzeko gaia, ikerketaren gaia. Ik. aztergai. Hizkuntza ikergaitzat hartu.

ikergaitz

adj. Ia ezin ikertuzkoa, ikertzen zaila dena. Ik. aztergaitz. Zein handia Jainkoaren ezaguera, zein ikergaitzak haren erabakiak.

ikerka

adb. Ipar. Ikertzen. Ez zebiltzan gure gizonak ikuska eta ikerka, baina otoizka.

ikerketa

iz. Ikertzea; ikerlana. Ik. ikerkuntza; azterketa. Ikerketak egin. Ikerketa sakon baten ondorioz. Ikerketa-lana: ikerlana.

ikerketa lerro, ikerketa-lerro Ikerketa bat egiteko hartzen den bidea. Badira, arazo horiei irtenbidea emateko, ikerketa-lerro berriak aztertu nahian dabiltzanak. Unibertsitate bakoitzak baditu bere ikerketa lerroak, eta honako hau bide berri samarra da. Espainia eta Erresuma Batuko agintariek defendatu zuten, bereziki, ikerketa lerro horretan aurrera egitea.

ikerkuntza

iz. Ikertzea; ikerlana. Ik. ikerketa. Psikologia ikerkuntza. Ikerkuntza saila.

ikerlan

iz. Jakintzari dagozkion aurkikuntzak egitea helburutzat duen ikertze lana. Ik. ikerketa; ikerkuntza. Historia-ikerlanak. Kimikaren arloan egin dituen ikerlanengatik. Unibertsitatean ikerlana sustatzeko.

ikerlari

iz. Ikertzailea.

ikerraldi

iz. Ikertzea, arakatzea; zerbait ikertzen edo arakatzen den aldia. Ikerraldi asko egin zituzten paper horien ondotik, Lapurdin gaindi, baina alferretan.

ikertegi

iz. g.er. Ikerketa-zentroa.

ikertu, iker, ikertzen

1 du ad. Aztertu, arakatu. Ik. miratu; ikuskatu. Ekaitzen ezbeharrak eragozteko, izarrak ikertu beharra dago. Bihotz-erraiak bestek ikertzen dizkigu guk baino zorrozkiago. Sakelak ikertzen ditu eta ez du dirurik atzematen. Iker dezagun geure kontzientzia. Bazter guztiak ikertu zituzten. Zure hitzak, zure obrak, ikertu dituzte eta deus esatekorik ez dute atzeman. Gaia horratik astiroago ikertu beharrekoa da. Adiskideaz egik urreaz bezala, ikertu gabe har ez dezaala (esr. zah.).

2 du ad. Jakintza-arlo batean, bereziki zientzietan, aurkikuntzak egiteko azterketak egin. Irlandako mitologia ikertzen.

ikertzaile

1 iz. Ikertzen duen pertsona. Ni naizela bihotz zokoen ikertzailea.

2 iz. Ikerlanak egiten dituen pertsona. Euskal folklorearen ikertzailea. Unibertsitatean ari diren ikertzaileak.

ikertze

iz. Aztertzea, arakatzea; jakintza-arlo batean, bereziki zientzietan, aurkikuntzak egiteko azterketak egitea. Ikertze artatsuen ondotik.

iko iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, iko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. piku].

ikol

adj. Bizk. Barnea hutsa duena; uzkurra, zapaldua. Ik. ufa2 2. Gaztaina ikolak.

ikoldu, ikol/ikoldu, ikoltzen

da/du ad. Bizk. Ikol bihurtu. Astuntasun ikaragarri horren azpian ikoldua. Neguan ikoldu eta usteltzen den landarea.

ikoltasun

iz. Bizk. Ikola denaren nolakotasuna.

ikoniko

adj. Fil., Hizkl. Ikonoarena, ikonoari dagokiona; ikono izaera duena. Kode ikonikoak berak ere hitzezkoarekin loturik baizik ez dira existitzen. Maila ikonikoaren eta maila plastikoaren artean bereizkuntza zorrotza eginez.

ikono

1 iz. Ekialdeko Eliza ortodoxoetan, zurezko ohol batean margotutako erlijio irudia. Errusiar ikonoak.

2 iz. Gauza bat, haren tasunen baten antza duen zerbaiten bidez, irudikatzen duen sinboloa.

ikonografia

iz. Gai edo izaera jakin bateko irudien multzoa. Kristau tradizioak, oro har, ikonografia oparoa erakutsi du.

ikonoklasta

1 adj./iz. Irudi santuen gurtzaren aurkakoa.

2 adj./iz. Ohiko moldeen eta sinesteen etsaia.

ikoroski

iz. Bizk. g.er. Harilkaia.

ikortzirin

iz. Azaleko baba. Ik. pusla. Lanean ohituari ez zaizkio hain fite eskuak maskurtzen eta ikortzirinak egiten.

ikosaedro

iz. Hogei aurpegiko poliedroa.

ikoti

iz. Bizk. Jauzia. Bildots eta txahalak ikotian.

ikotika

adb. Jauzika. Mutikoa pozaren pozez ikotika sartu zen ezkaratzera.

ikterizia

iz. Med. Larruazalak eta begiek kolore horia hartzea, gibela ondo ez aritzearen ondorio dena. Ik. min hori. Hepatitisak ikterizia, mina, sukarra eta goragalea eragiten ditu.

iktiologia

iz. Zoologiaren adarra, arrainak aztertzen dituena.

iktiosauro

iz. Itsasoko narrasti fosil erraldoi mutur-luzea, lepoa laburra eta igeri egiteko lau hegats zituena. Iktiosauroak marrazoen antzeko bizkar eta isats hegatsak zeuzkan.

iktus

iz. Med. Burmuineko odol zirkulazioaren bat-bateko nahasmendua, odol hodiren bat hausteak edo burura iristen den odol jarioa gutxitu edo eteteak eragina. Erretzaileek iktus bat izateko arrisku bikoitza dute.

ikuilu iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ikuilu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ukuilu].

ikur

iz. Zerbaiten adierazgarri erabiltzen den letra, ezaugarri edo kidekoa. "C" ikurrari dagokion hotsa. Ikur bilduma, nolabaiteko alfabetoa.

ikur-makur

iz. Ipar. Sigi-saga.

ikur-makurka adb. Sigi-sagan. Bidea ikur-makurka doa.

ikurrin

1 iz. Euskal Herriko bandera, hondo gorria eta bi gurutze, bata zuria eta bestea berdea, dituena. Goazen gudari denok ikurrinaren atzean.

2 iz. g.g.er. Bandera. Vatikanoko ikurrin deuna.

ikusarazi, ikusaraz, ikusarazten

du ad. Ikustera behartu. Ikusarazi diot bere hutsa.

ikusbera

adj. Ikusnahia duena. Haietako bat besteak baino ikusberagoa zen, antza.

ikusbide

1 iz. Ikusteko bidea; froga.

2 iz. Bista, ikuspegia.

ikus-entzule

iz. Ikus-entzunezko ikuskizun edo emanaldi baten hartzailea. Telebista emanaldi baten ikus-entzuleak.

ikus-entzunezko

adj. Ikusmenaren eta entzumenaren erabileran datzana. Ikus-entzunezko ikuskaria.

ikuserraz

1 adj. Ikusten erraza dena. Tximeleta batzuk ikuserrazak dira, kolore deigarriak dituztelako.

2 adj. Ulerterraza.

ikusezin

adj. Ezin ikusizkoa. Ik. ikusgaitz. Jainkoaren hatz ikusezinetik zintzilik. Begi hutsez ikusezinak diren gauzak.

ikusezintasun

iz. Ikusezina denaren nolakotasuna.

ikusgai

1 adj./pred. Ikus daitekeena. Froga guztiz ziur eta ikusgaiak. Ikusgai diren gaietan.

2 iz. Ikusteko gauza. Herri polita da Zarautz, eta ikusgai anitz dituena.

ikusgailu

iz. Ikusteko tresna. Mikroskopioak, teleskopioak eta gainerako ikusgailuak.

ikusgaitasun

iz. Ikusgai denaren nolakotasuna.

ikusgaitz

adj. Ia ikusezina. Zomorro ikusgaitzen hotsa.

ikusgarri

1 adj. Ikustea merezi duena. Lore ikusgarriak. Aldaketa ikusgarria. Ekainean ikusgarriak dira hemen belardiak. Ikusi zuen jateko ona zela, eta begietarako ikusgarria. Leize-barne honetan zer dut ikusgarri? Ez diot zinemari deus ikusgarririk sumatzen.

2 (Adizlagun gisa). Zeruaren urdina, argi eta garbi, ikusgarri ageri zen.

3 (Adizlagun gisa). Ik. oso 8; ikaragarri 2. Maitexa ikusgarri polita zegoen bere begi urdin zabal haiekin.

4 iz. Ikusteko gauza; bereziki, ikuskaria. Ikusiak omen ditugu jauregiko ikusgarri guztiak. Zer ikusgarri negargarria errege horrela hiltzen ikustea! Ikusgarri begi-mingarriak.

5 iz. Antzoki edo kideko areto baterako prestatzen den ikuskizuna. Dantza-ikusgarri bat emango dute herriko pilotalekuan.

ikusgarrizko adj. Ikusgarria; ikaragarria. Ikusgarrizko eraztuna. Ikusgarrizko aztoramendua egon zen prentsan eta irratian.

ikusgarriro

adb. Era ikusgarrian, ikusgarri. Ikusgarriro apaindurik.

ikusgarritasun

iz. Ikusgarria denaren nolakotasuna. Haserre zegoen bere buruarekin ikusgarritasuna nahiago izan zuelako, eraginkortasun hutsa baino. Danborradek uniformeak izango dituzte handik aurrera, eta bestelako ikusgarritasun bat izango dute.

ikusgune

iz. Ikuspuntua. Helenaren ideia ez zen txarra, neskaren ikusgunetik behintzat.

ikusgura

1 iz. Ikusnahia. Berebiziko ikusgura sortu zitzaien emakumeei. Jakingura zolitu zitzaion, eta hortik, ikusgura.

2 adj. Ikusnahia duena. Gizon ikusgura haien nahia betetzeko.

ikusi1, ikus, ikusten

1 du ad. Ikusmenaren bidez gauzen irudiak hauteman, begien bidez sumatu. Begiratu zuen hara, baina ez zuen ezer ikusi. Ez ikusi eta ez entzun. Mikel ikusi dut. Bere burua ispiluan ikusi zuenean. Gaur ikusi zaitut lehendabiziko aldiz. Mikeli buruko zauria ikusi diot. Neskari belarri bat bakarrik ikusten zitzaion. Elkar ikusi zuten. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Bere begiez ikusia. Hurbildik ikusten. Jainkoak guztiak dakuski, guztiak dakizki. Ikus daitekeena (Ik. ikusgai). Ezin ikus daitekeena (Ik. ikusezin). Ahuntzak garia ikusi, baina ez hesia (esr. zah.).

2 du ad. Zerbaiten ikusle izan, zerbaiten lekuko izan. Filma gogoz ikusi dugu. Estropadak ikusi. Hiria ikustera atera. Erortzen ikusi ditut. Ez nuen liburua ezkutatzen ikusi. Ikusiko duzu zer erantzungo dizun. Geure buruak galdurik ikusi genituen. Euskal Herria aske ikusi arte. Auzi gogorragoak ere ikusi izan dira.

3 du ad. (Esapideetan). Ezin du ikusi: gorroto handia dio. Gure artean gauza bat dago izugarri itsusia, begietako bista ona eta inor ezin ikusia. Ezin dute elkar ikusi. Ezin du begiz ikusi. Ez zuten hobetze hori begi onez ikusi. Ea noiz ikusten dugun elkar. Agur, ikusi arte. Dakusagun orain nor datorren.

4 du ad. Pairatu, jasan. Kristau gaiztoetatik ikusi dituen txarkeria eta bidegabeak. Ederrak ikusi behar izan ditu han! Bizirik hainbeste ikusia zuenak hil ondoan ere bakerik ez.

5 du ad. Zerbaitez ohartu, zerbait egiaztatu. Orain ikusten dut ez nintzela harekin ongi jokatu. Ez du ikusten egitekoaren zailtasuna. Ikusten (duzu)? Berehala ikusi ziren erabakiaren ondorio onak. Ez dakusan begiak, gaitzik ez (esr. zah.).

6 du ad. Zerbaiti arretaz begiratu; aztertu, gogoan hartu. Eskuizkribua ikusi eta zuzentzeko. Ikus dezagun zer dioen txostenak. Zer esan duten ikusi ondoren. Gazteek ez dituzte ikusi nahi zaharrok izan genitzakeen alde onak. Lehenik ikus dezagun nola konpon daitekeen arazoa.

7 du ad. Munduaz, bizitzaz, egoerez eta kidekoez mintzatuz, ulertu. Ik. ikuskera. Biek mundua ikusteko antzeko modua dutela adierazi zuen: "Ez dugu bizitza idealizatzen eta egiara ahalik eta gehien hurbiltzen saiatzen gara".

aurrez ikusi Ik. aurreikusi. Aurrez ikusi ezin ditugun aldaketak gerta daitezke. Aurrez ikusia zegoena aspaldi-aspaldidanik, heldu da azkenerako patuaren izenean. Erantzunak aurrez ikusi.

ez ikusi(arena) egin Norbait ikusi ez den itxura egin. Udalekuetako lagunei ez ikusiarena egiten die. Gainerako guztiei ez ikusi egin zien Jesus maitagarriak. Arduradunak ez ikusi egin zien nire begi suminduei.

ikusteko 1 adj. Ikusgarria, miragarria. Ikustekoa zen egun hartan Donibaneko hiria. Munduko gauzarik ikustekoenak.

2 iz. Ikuskizuna; ikustea merezi duen gauza. Zein ikusteko ederra!

ikusteko izan (Batez ere ezezko esaldietan eta galderetan). Harremana izan. Ik. zerikusi. Ez dugula ikustekorik Indiako erresumarekin. Zer ikusteko dut nik zurekin? Liburuarekin ikusteko gutxi duten eranskinak.

ikusten denez 1 Ikusten den bezala.

2 Dirudienez, antza denez. Ikusten denez, eskola biek gauza bera egiten dute. Handikiro egindako afaria, ikusten denez.

ikusi2

iz. Ikustaldia, bisita. Hilero ikusi bat egiten zien.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper