0

humanoide

adj. Gizakiaren itxura edo ezaugarriak dituena. Robot humanoide bat.

humero

iz. Anat. Besahezurra; gainerako ornodunetan, aurreko gorputz-adarreko kideko hezurra. Humeroa hautsia du, eta zauria irekia du oraindik.

humil

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, humil-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. umil].

humus

1 iz. Lurrazaleko geruza, landareak eta animalia-gaiak deskonposatzetik sortua. Hango belarrak neurriz kanpo handitzen dira, metaturiko humusaz elikaturik.

2 iz. Irud. Kontua ez da bakarrik taktikak eta metodoak aldatzea, baizik eta estrategia berri horretara eramango gaituen humusa eta pentsamoldea sortzea.

hungariar

1 adj. Hungariakoa, Hungariari dagokiona. Hungariar gitarra-jotzailea.

2 iz. Hungariako herritarra.

hungariera

iz. Hungarian eta inguruko hainbat eskualdetan mintzatzen den hizkuntza.

hunki1, hunki, hunkitzen

du ad. Ipar. Hunkitu.

hunki2

iz. Ukitua. Jainkoaren hunki eztiak onera bihurtzen gaitu. Hunki eta ferekak. Eguzkiaren hunkiak, dirdira batekin, kizkurtzen dio gaina ibaiari.

hunkialdi

1 iz. g.er. Ukitua. Lan bati azken hunkialdia eman.

2 iz. g.er. Jipoia, astinaldia.

hunkiarazi, hunkiaraz, hunkiarazten

du ad. Hunkitzera behartu. Hunkiarazi zizkion bere eskuetako zauriak.

hunkidura

iz. Zirrara, bihotzondokoa. Teresa, hunkiduraren indarragatik, alditxarturik zegoen haren besoetan. Hainbesteko zirrara eta hunkidura eragin zigun horrek guztiak non ez baikinen gauza hitz egiteko ere. Gau ikaragarri hartako xehetasunik txikiena ere hunkiduraz gogoratuz.

hunkigarri

adj. Hunkitzen duena, halako barne zirrara eragiten duena. Hitz hunkigarriak. Kanta hunkigarriak. Zein hunkigarri zaigun egun zure Meza! || Zer da ederragorik, zer da bihotz-hunkigarriagorik?

hunkika

adb. Ukituz, haztatuz.

hunkikor

adj. Hunkigarria.

hunkipen

iz. Hunkitzea. "Nola... egin dute... hori?" esan zuen, hunkipenez etendako hitzekin.

hunkitu, hunki/hunkitu, hunkitzen

1 da/du ad. Zirrara edo bihotz sentipen batek ukitua gertatu. Haren predikuez argituak eta hunkituak, bekatariak haren oinetara erortzen ziren. Deusek ez du hunkitu ahal izan haren bihotza. Sakon hunkitu naute hitz hauek. Jaun hori hunkitua da osoki martiri gaztearen bihotz handiaz.

2 du ad. Ipar. Ukitu. Eskuaz hunkitzen. Makilaz hunkitu. Alemaniako lurra hunkitu arte. Besteren emazterik ez hunki.

hunkitzaile

adj. Hizkl. Hizkuntzaren funtzioez mintzatuz, hiztunaren sentimenduak azaleratzea helburu duena, harridurazko eta desirazko esaldiak erabiliz gauzatzen dena. Ik. emotibo. Funtzio hunkitzailea.

huntz

iz. Landare igokaria, zurtoinetan sortzen zaizkion sustraitxoen bidez horma eta zuhaitz enborrei itsasten zaiena eta hostoak beti berde dituena (Hedera sp.). Huntz adarra, aihena. Haritzetako huntz hostoak ebakitzen. Huntzez estalitako horma.

hupa

1 interj. Ipar. Aupa (adore emateko hitza). Hupa, alegera gaitezen!

2 interj. Ipar. Aupa (zutiarazteko hitza). Zatoz ene altzora, hupa, maite, hupa!

hupatu, hupa/hupatu, hupatzen

du ad. Ipar. Aupatu, gora altxatu. Nola hupa hain gora?

hur1

iz. Hurritzaren fruitua, aski biribila, oskol leuna eta gogorra, eta mami lehor eta jateko ona dituena. Hurrak biltzen. Hurrak hautsi. Hur erreak. Hur baten tamainakoa.

hur2

1 adb. Bizk. Hurbil, hurran. Bilbotik hur dagoen herri batean. Gero eta hurrago. Zenbat gauaren hurrago, hainbat nasaiago dantza bakoitza. Sareak hurrago, arrainak estuago (esr. zah.).

2 (Izenondo gisa). Hurbila. Ahaide hurra.

ezta hurrik eman ere Ezta inondik ere. Ik. hurbiltzeko ere. Iruñerriko kutsua itsatsi bazitzaion ere, ez zuen etxe aldamenekoa galdu, ezta hurrik eman ere.

hur-hurrean Oso hurbil. Jesusen hur-hurrean, zeruan. Gernikatik hur-hurrean. Hur-hurrean dut heriotza.

hur-hurreko adj. Oso hurbilekoa. Hur-hurreko sasiarte batean ezkutatu zen.

hur-hurretik Oso hurbiletik. Hur-hurretik hari begira.

hurrean Hurbil. Handik hurrean zegoen etxe batean. Mahai bat leihotik hurrean. Etxe biak elkarren hurrean zeuden. Sugeren bat ikusten baduzu hurrean. Guk nahi genukeen bakea ez dago oso hurrean.

hurreko adj. Hurbilekoa. Hurreko atso guztiak. Arrisku ezaguna eta hurrekoa. Ahaide hurreko baten etxean. Mundakatik hurreko baserri batekoa.

hurrera Hurbilera. Ogoño mendiaren hurrera eraman zituzten. Jerikoko hurrera heldu zirenean.

hurretik Hurbiletik. Erreka baten hurretik igaro ziren. Hurretik begiratuz gero.

hura

1 Hitz egiten ari denaren eta entzuten duenaren inguruan ez dauden pertsonei eta gauzei ezartzen zaien erakuslea. Ik. hau; hori1. Etxe hura. Gutxi behar zuen iraun alaitasun hark. Leku hartan (Ik. han). Toki hartara (Ik. hara). Hiri hartako kaleetan. Arrazoi hargatik.

2 (Izenordain gisa). Hura da bilbotarra, ez hau. Hark nahi duena egingo dut. Erregina arras eri da; aspaldion medikuek ez dakite zer egin hura sendatzeko (Ik. bera1). Hura bera jaikitzen da gure kontra. Soinua, eta harekin batean hitza, agertu zenean zineman. Erdararen mendean ibili, haren morroi izan. Maiz erabili behar izan ditut haren lanak. Nire eta haren arreba (Ik. bere2). Haiek ere etorriko dira. || (guzti-rekin). Hura guztia. Bide haietan guztietan. Haiekin guztiekin.

3 (Hizketaldi batean, lehenago edo gorago aipatu ez diren, edo lehenaldian edo halako urruntasuna markatuz aipatu diren pertsonak edo gauzak adierazteko). Atzo kontatu nizuen ipuin polit hura. Erdi Aroko aho poesia bizi eta sendo hura. "Faust"-eko pertsonaia haren gisa. Mistiko hura bera genuen mila bider, polemista bortitza. Hobe dugu inguru erabili barano baino: Euskal Herri osoan zabaldua dago hura; hau, berriz, ez. Urte hartan sekulako izozteak izan ziren. Badakizue Genesi 2, 19ko hura: (...). Unamunoren hilezkortasun behar hura. Hizkuntzak, ibilian, galdu beharko du harako lehengo garbitasun hura. Gizaldiz gizaldi bere hartan iraun duten gauzak aldatzeko.

4 (Harridurazko esaldien sarrera gisa). Hura zen gizona hura! Hura liburua, eta batez ere hura mintzaera! Hura zen euskaraz egitea! Hura ekaitz ikaragarria! || (bai-ren ezkerrean). Hura bai gogorra! Burgos!; hura bai zela hiria!

hurakan

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hurakan-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. urakan].

huraxe

hura erakuslearen era indartua. Ez gutxiago heriotzako orduan; ordu huraxe da geroko guztia erabakitzen duena. Denek zekiten huraxe zela amaren borondatea. Aitak egiten duena, huraxe bera egiten du Semeak ere. Huraxe bai gauza ikusgarria! Hots harexek iratzartu ninduen.

hurbil

1 adb. Txikitzat jotzen den distantzia batera. (Dagokion izen sintagmak edo adizlagunak -tik atzizkia hartzen du). Lazkaotik hurbil Aralar mendia. Zugandik hurbil bizi naiz. Bazen etxe bat handik hurbil. Etxetik hurbil samar zegoenean. Oso hurbil. Hain urruti eta hain hurbil! Ni baino zer nigandik hurbilago? Elkarrengandik hurbilegi zeuden. Erortzen zen tokitik hurbilen zegoenak jo behar zuen pilota. || Ipar. (Dagokion izen sintagmak -i atzizkia hartzen duela). Bide-bazterrari hurbil aurkitzen ditugu hiruzpalau herrixka.

2 adb. (Etorkizun den denboraz mintzatuz). Pikondoari hostoa zabaltzen zaionean, badakizue uda hurbil dela. Hurbil dugu urte berria. Ordu latzak hurbil.

3 adj. Hurbil dagoena. Ik. hurko. Herri hurbilenera. Gertakari baten kausa hurbila. Ekialde Hurbila. || Ahaide hurbilak: ahaidetasun mailaz hurbil daudenak.

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa). Gau beltzaren hurbilak eguna inoiz baino desiragarriago bihurtzen duenean.

5 adb. Ipar. eta Naf. Ia. Duela ehun urte hurbil idatzia. Mariak bazituzkeen berrogeita bost urte hurbil. || Gizon gaitza zen egiazki gure Piarres: bi metro gora edo hurbil.

hurbildanik adb. Hurbiletik.

hurbildik Hurbil dagoen tokitik. Ik. gertutik; hurretik; bertatik 4. Gertaerei hurbildik begiratu.

hurbilean Hurbil. Aita han zuten hurbilean. Etxetik hurbilean bizpahiru akazia luze zeuden.

hurbileko adj. Hurbil dagoena. Hurbileko herrietan. Zure hizkerak hurbilekotzat salatzen zaitu. Betaniakoa zen sortzez, hots, Jerusalemdik hurbilekoa.

hurbilera Hurbil dagoen toki batera. Ekar iezaguzu hurbilera balea.

hurbiletik Hurbil dagoen tokitik. Ik. gertutik; hurretik; bertatik 4. Hurbiletik jarraitu. || Arazoa hurbilagotik aztertuz gero. Hurbilegitik begiratzen badiozu.

hurbil-hurbila adb. Ipar. Hurbil-hurbil. Gure saihetsean, gugandik hurbil-hurbila, errekako ura gurekin batean doa. Etsaia hurbil-hurbila dugu.

hurbilagotu, hurbilago/hurbilagotu, hurbilagotzen

da/du ad. Hurbilago etorri, hurbilago jarri; areago hurbildu. Egunetik egunera pozten zen, hurbilagotzen ari nintzelako.

hurbilarazi, hurbilaraz, hurbilarazten

du ad. Hurbiltzera behartu. Hurbilarazi nau, ahuldua baitu ikusmena.

hurbilbide

1 iz. Hurbiltzeko bidea. Emakume horrengana hurbiltzeko kausituak ditut hurbilbideak.

2 iz. Lasterbidea.

hurbildu, hurbil/hurbildu, hurbiltzen

1 da ad. Hurbil edo hurbilago etorri edo joan. Ik. hurreratu; gerturatu. Ni ez naiz sekula gorengo gailur horietara hurbildu. Negarrez hurbildu zen nigana. Atzetik hurbildu zitzaion. Jainkoari hurbil nakion. Hurbiltzen da, baina ez aski. Ezen hartaz mintzatzeko ordua da hurbildu. Erditzeko ordua hurbildu zitzaionean. Bere azken ordura hurbildua dena.

2 du ad. Hurbil edo hurbilago etorri edo joan. Hurbildu zuen burua hormara eta bertan gelditu zen lo. Edontzia ezpainetara hurbilduz.

hurbiltzeko(rik) ere (Ezezko esaldietan). Inondik ere. Ik. ezta hurrik eman ere. Tenplu berria ez zen, hurbiltzeko ere, Salomonek eginarazi zuenaren heinekoa. Egur zurituak ez du, hurbiltzeko ere, egur azalduna balio. Jokoa ez da, hurbiltzekorik ere, hain polita.

hurbilketa

iz. Hurbiltzea.

hurbilkor

adj. Gauza bi edo gehiagoz mintzatuz, puntu komun baterantz ari direnak. Ik. konbergente. Lerro hurbilkorrak.

hurbilpen

1 iz. Hurbiltzea, hurbilketa.

2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hurbilpen-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, 1. adieraz bestelakoetan hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. planteamendu; ikuspegi; ikuspuntu...].

hurbiltasun

iz. Hurbil dagoenaren egoera; hurbila denaren nolakotasuna. Ik. hurkotasun. Jainkoaren hurbiltasuna bilatu. Arriskuaren hurbiltasunak hartaraturik. Nire etxeak duen hoberena, elizatiko hurbiltasuna.

hurbiltxo

adb. Hurbil samar; aukeran hurbilegi. Bata bestearen hurbiltxo zeuden.

hurbiltzaile

adj. Hurbiltzen duena.

hurbiltze

iz. Hurbil edo hurbilago etortzea edo joatea; hurbil edo hurbilago jartzea. Nolabait ere gertatu da ekologiaren eta ekonomiaren arteko hurbiltze bat. Hurbiltze saio xumea.

hurbilxko

adb. Hurbiltxo. Hurbilxko zerabilen hark sudurra.

hurko

1 adj. Hurbila, hurbilekoa. Ik. hurreko. Bekaturako bide eta arrisku hurkoa. Adiskide hurkoa. Ahaiderik hurkoenaz ere konturik egin gabe. Gizona besteengandik, hurkoenengandik ere, bereizten duen osina.

2 iz. Lagun hurkoa. Maita ezazu zeure hurkoa zeure burua bezala.

lagun hurko Hurbileko laguna; bereziki, pertsona, norberaren kidekotzat hartua. Lagun hurkoa bihotzez maite izan. Zure lagun hurkoa maiteko duzu. Lagun hurko behartsuari gogortasunez begiratzea.

hurkotasun

iz. Hurkoa denaren nolakotasuna. Ik. hurbiltasun.

hurra

interj. Poza adierazteko erabiltzen den hitza. Hurra, Maria!, hurra, guztiok!, hau da intxaur saltsa gozoa!

hurran

1 adb. Ipar. Hurbil. Etxetik hurran. Ez zuen hurranago joatera uzten. Jainkoaren hurranena dagoena. Elizatik hurranena, paradisutik urrunena (esr. zah.).

2 adb. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Ipar. -tzeko zorian. Hil hurran da. Zeren akabatu hurran baita eguna.

hurraneko adj. Ipar. Hurrengoa.

hurrandu, hurran/hurrandu, hurrantzen

1 da/du ad. Ipar. Hurbildu. Bi gizon hurrandu ziren aitzindariaren ondora. Harengana hurrantzeko aitzakia bila. Ez da inor prestutasunean hurrantzen zaionik. Hurran ezazu eskua.

2 da ad. Ipar. Hilzorian egon. Egarriak hurrandua da.

hurre

adb. Hur, hurbil.

hurrean

1 adb. Bizk. Beharbada.

2 adb. Bizk. Seguru asko.

hurren

1 adb. Hurbilen. Konfesorerik onena, bertutetsuena eta Jainkoaren hurren dabilena.

2 adb. Hurrena. Ik. hurrengo 2. Aingeru-ezkila Lizartzan, Orexan, hurren Azkaraten. || (-en atzizkiaren eskuinean). Lehenbiziko eskabidearen hurren bestea baitakar berehala. Hor ditugu, bata bestearen hurren: Heraklito, Parmenides eta Eleatarrak.

3 adj. Ondo-ondotik datorrena. Zerbait hobe da beti hutsa edo hutsaren hurrena baino. Joxe Egilegorren aldia izan zen hurrena. || Idazkaria eta idazkari hurrena: idazkariaren hurrengoa mailan.

4 adj. Ondo-ondotik datorrena. Ik. hurrengo. Harilkatzea da hurren zeregina.

5 (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). -tzeko zorian. Ik. hurran 2. Egunkariak saldu hurren zituenean: ia salduak zituenean. Hil hurren zen.

6 adb. Ia. Ik. hurrentsu. Bi ontziak bete zituzten hurren hondatzeko zorian.

hurrena adb. (Segida batean). Ondo-ondotik. Ik. hurrengo 2. Bidean abiatu ziren abereak aurrena, hogei urtez goitiko gizon armadunak hurrena, eta azkenean gainerakoak. Begira, kristaua, zertarako eskaintzen zaion Jainkoari Mezako sakrifizioa; begira, hurrena, nola baliatu garen sakrifizio horretaz. Lehenbizi hostoa, hurrena lorea. Hau da hurrena ikusi behar duguna. || Mutilak sartzen dira neskatxen hurrena.

hurren arte Norbaitengandik urruntzean eta, agur egiteko erabiltzen den esapidea. Agur eta hurren arte.

hurrenez hurren 1 Baten ondotik hurrengoa doala. Esaldi bakoitzean hitzak hurrenez hurren ipiniz. || Hurrenez hurreneko zenbakiak.

2 Bakoitzari dagokionez. Gaurko Lekeitio, Ondarroa, Plentzia eta Azpirotz izenekoak, hurrenez hurren, Lequeitio, Ondárroa, Plencia eta Azpiroz izenez ere azaltzen dira lehenagoko mapetan.

hurrenik adb. Hurrena.

hurrengo

1 adj. Hurren datorrena, ondo-ondotik datorrena. Hurrengo kapituluan ageriko den bezala. Hurrengo urteko urtarrilean hil zen. Sunbillatik hurrengo herriraino. Lehenbizikoak hurrengoari ez dio deus esan. Ikus 284. orrialdean eta hurrengoetan. || Kontuz, bada, hurrengorako. Hurrengora arte: hurrengo arte. || (-en atzizkiaren eskuinean). Apezpikuaren hurrengo elizgizonak direlako apaizak. Erregeen hurrengo bigarren igandeko irakurraldia. Odolik ez duten hutsaren hurrengo iratxoak.

2 adb. Hurrena. Hemen ganadurik aberatsena ardia da, eta hurrengo, behia. Txistulariak lehendabizi, musika taldea hurrengo. || (-en atzizkiaren eskuinean). Familiaren hurrengo, herriak datoz gizartean. Nire hurrengo, zuk izango duzu aginpidea.

hurrengoan 1 adb. (Etorkizun den denboraz mintzatuz). Hurrengo aldian; beste egunen batean. Asko da gaurko; hurrengoan ikasiko dugu gainerakoa. Hurrengoan berri hobeak izango ahal ditugu! Noiz etorri behar du aitak? hurrengoan etorriko da. Hurrengoan hitz egingo dugu horri buruz.

2 (Lehenaldiko aditzekin). Hori dela eta, afaritako bildu ginen hurrengoan.

hurrengo arte Norbaitengandik urruntzean eta, agur egiteko erabiltzen den esapidea. Ik. hurren arte. Agur, Peru, hurrengo arte!

hurrengo batean 1 adb. (Etorkizun den denboraz mintzatuz). Hurrengo egunetako batean. Hurrengo batean ekarriko dizut. Hurrengo batean nire ondora beldurrik gabe etorri.

2 adb. (Lehenaldiko aditzekin). Hurrengo batean hala ari zitzaizun.

hurrenkera

iz. Segida, zerrenda edo andana batean, osagaiak hurrenez hurren antolaturik dauden era. Ik. ordena 2. Hitzen hurrenkera perpausean. Alfabetoko hurrenkeraren arabera. Mailakako hurrenkera.

hurrentsu

adb. Ipar. g.er. Ia.

hurreratu, hurrera/hurreratu, hurreratzen

da/du ad. Hurbildu. Piztia baten ondoren hurreratu zen baso ilun batera. Heriotzara hurreratuaz zihoan. Hurreratu zitzaion, bada, agureari morroien artean buru egiten zuena. Ez hadi hurrera nigana! Hurrera ezazu aulki hori.

hurriera

iz. Antzinatean Mesopotamian mintzatzen zen hizkuntza.

hurritz

1 iz. Corylaceae familiako zuhaixka, fruitutzat hurra ematen duena (Corylus avellana). Ik. hurrondo. Inarrosi gabe ezer ematen ez duen hurritza bezala. Hurritz zotza. Hurritz makilarekin.

2 iz. Zuhaitz horren zura. Barrukiak hurritzezko gerrenetan errerik.

hurrondo

iz. Hurritza, bereziki gizakiak hazia, basokoak baino hur handiagoak ematen dituena.

hurrup

onomat. Hurrupatzean egiten den hotsaren onomatopeia. Kopa bat pattar hurrup eta klik irentsirik.

hurrupa

iz. Behingoan ahoratzen edo irensten den edari kopurua; hurrupatzea. Ik. zurrupa; trago; zurrut. Emadazu hurrupa bat zure esnetik. Bi hurrupaz hustu zuen kopa. Salda-hurrupa bat eskaintzen dio. Kafe hurrupa bat hartu. Gazteak ardo hurrupa bat edan zuen. Zahatoa eskaini nion eta hurrupa bana egin genuen.

hurrupaka

adb. Hurrupak hartuz. Kafea hurrupaka edan zuen.

hurruparazi, hurruparaz, hurruparazten

du ad. Hurrupatzera behartu.

hurrupari

iz. Hurrupaka edaten duen pertsona; hurrupaka edaten ari den pertsona.

hurrupatu, hurrupa/hurrupatu, hurrupatzen

1 du ad. Edari bat hurrupak hartuz irentsi. Ik. zurrupatu. Kafea hurrupatu. Ezpainez hurrupatuz.

2 du ad. Irentsi. Lurrak hurrupatu zuen.

3 du ad. Xurgatu. Lurraren hezetasuna hurrupatzen.

husbete, husbete, husbetetzen

du ad. g.er. Norbaitek edo zerbaitek utzitako hutsunea bete.

huskeria

iz. Garrantzirik, gorabeherarik edo axolarik ez duen gauza. Ik. ezerezkeria; txikikeria; ezdeuskeria. Huskeria bategatik haserretu dira. Diru mordoa egin du huskeriak salduz. Hutsaren hurrengo huskeriak. Denbora-pasako huskeriak. Huskeriak huskeria, ados naizela esango nuke guztira.

husky

iz. Iparraldeko lurralde hotzetako txakurra, ile sarria eta begi urdinak dituena, lerari tiratzeko erabiltzen dena. Huskyak oso jende gutxik erabiltzen ditu egun.

hustasun

iz. Hutsa denaren nolakotasuna; hutsik dagoenaren egoera edo nolakotasuna. Munduko gauzen ezereztasuna eta hustasuna. Bete ezazu nire hustasuna, estal ezazu ene biluzgorritasuna. Sabeleko hustasunak, egun askotako jan ezak, nauka aginte gabe.

hustu, huts/hustu, husten

1 da/du ad. Zerbait, barruan duena ateraz, hutsik gelditu edo utzi. Botila hustu da. Zakua hustu dute. Gela bat husteko. Sakelak hustu. Orgak husten. Puztua dagoena hustu. Bazterrak oro euskaldunez husten eta gaskoiz betetzen. || Sabela hustu: hesteetan dagoena hustu (Ik. libratu). || Berak bakarrik botila bat vodka hustu zuen. || Poltsa mahai gainean husturik, banan-banan hasi zen diruak kontatzen. Tupina katilu batera hustu zuen.

2 du ad. (nor osagarritzat ateratzen den gauza hartzen duela). Guztiz atera. Gurditik belarra hustu. Baina oraindik ez diat nire behazun guztia hustu. || Kolkoan biltzen zituen sagar aleak, eta saskira husten.

3 du ad. (barrua, barrena eta kideko izenekin). Norbaitek beste norbaiti bere kezka eta arrangurak adierazi. On egingo dizu barrua husteak. Hitz egin behar nuen, gertatutakoa kontatu, barrena hustu.

4 du ad. Norbaitek, dagoen edo bizi den etxea edo tokia utzi. Ik. lekuak hustu. Agindu zuen biharamunerako huts zezatela etxea seminarioko haur guztiek eta buruzagi apaizek.

5 (Partizipio burutua izenondo gisa). Bete itzazue urez ontzi hustu horiek.

hustubide

iz. Toki bateko ura husteko hodia edo kanala, bereziki, ur zikinak edo euri urak hustekoa. Iturriaren hustubideko zuloaren gainean makurtu zen. Ura kutxatilaren albo batetik ateratzen da, 100 mm-ko diametroa duen hustubide batetik. Urtegiko hustubideak. Itsas azpiko hustubide berriak itsasertzetik urrunago botako ditu ur zikinak.

hustuezin

adj. Ezin hustuzkoa.

hustuketa

1 iz. Hustea. Salgaien zamaketa- eta hustuketa-lanetan jardun. Ur hustuketa eta ur zikinen sarea. Gaztetxearen hustuketa.

2 iz. Testu batetik jakingarri diren datu, aipu edo argibideak ateratzea. Garai horretako aldizkari, buletin eta liburu guztien hustuketa egin da. Datu baseak, guztira, 52.341 albiste biltzen ditu; hain zuzen ere, Euskal Herrian 1900-1975 urteetan kaleratu ziren 19 egunkariren bildumaren hustuketa sistematikoan bildutako berriak. Datu bilketa eta hustuketa-lana.

huts1

1 iz. Lege, arau edo eginbide bat ez betetzea; horren ondorioa. Ik. hutsegite. Zure hutsa izan da. Euskaraz mintzo ziren huts bat egin gabe. Laborariak huts handia egiten du belarra usteltzera utziz. Huts larriak, bi ditu itzulpen honek. Badakit nire lanak huts handiak izango dituela. Beteko ahal dute lerro hauek nire hutsa! Beti huts berean erortzen da.

2 iz. Lortu edo egin behar edo nahi dena ez lortzea edo egitea. Huts asko egiten ditu pilotari horrek. Huts bat ere egin gabe erantzun zituen galdera guztiak.

3 iz. Zerbaitek beharrezko duen zerbait ez izatea edo behar adina ez izatea. Ez ditu bere hutsak gehiegi gorde: berekoia eta ausardia gutxikoa agertzen zaigu. Badu euskarak huts nabarmen bat, bederen aldameneko hizkuntzen ondoan: ez dugu aurrizkirik latinezko ad-, ab-, de-, ex- eta gainerakoen indarra bihur dezakeenik. Hutsak bete, gaitzak senda eta urratuak konpon daitezkeela.

4 iz. Materia-gabezia; ezer ez dagoen bitartea. Ik. ezerez. Izadiak berak hutsera bultzatzen ote gaitu? Ez ikusi, ez entzun, ez sumatu, hutsa, hutsa, hondorik gabeko zulo handi bat. Hutsa besterik ez dugu aurkitzen gure inguruan. || Halako huts bat sentitzen nuen bihotzean. || Helburu eder horiek hauts eta huts bihurtu zitzaizkion. Hutsera bihurtu eta ezereztu. Gizonik handienen izen eta entzutea laster asko hutsera etortzen den era berean.

5 iz. Gauza gutxi, ezer gutxi, ezer ez. Ik. hutsa izan. Hutsa behar izaten zuten haserretzeko. Hutsagatik ostikoka erabiltzen ninduen. Lana franko egin eta hutsa irabazi. Honelako arrazoibideek hutsa balio dute. Zer dihoakit Euskal Herrira bihurtzeaz edo ez bihurtzeaz?, hutsa; ez dit axola hemen edo han bizi.

hutsa izan da ad. Ezer ez izan. Baina akats hori, akatsa baldin bada, hutsa da besteen aldean. || Zerbait bazelakoan, eta azkenean hutsa. Zer dira gure aldean Parisko Lido eta New Yorkeko Metropol?: hutsa, ezer ez!

hutsaren hurrengo adj. Batere baliorik edo garrantzirik ez duena. Ik. hutsal. Zerbait hobe da hutsa edo hutsaren hurrengoa baino. Zer balio dute hitzetik hortzera barreiatzen ari garen hutsaren hurrengo hitz merke horiek? Hutsune hori hutsaren hurrengo da bestetan eskas dugunaren aldean.

hutsaren truke adb. Doan. Ik. musu truk. Nola sinetsiko du jendea hutsaren truke dabilela lanean? Hau eta horrelakorik hartu bazuen guregandik, ez zen hutsaren truke izan.

hutsean 1 adb. Doan. Lana hutsean eginez. Hutsean eman zaizue, hutsean eman ezazue. || Tira, hutsean emango diat: bost ogerleko.

2 adb. Ezer gabe. Asko guran irten eta hutsean bihurtu.

huts egin 1 Lege, arau edo eginbide bat ez bete. Aita, huts egin dut zeruaren kontra. Zertan egin dut huts? Huts egitea erraz da. Nork egiten du huts lehen agintearen kontra?

2 Norbaitek edo zerbaitek bere jardunean behar zuen edo espero zen ondorioa ez eman. Erdiz erdi huts egin dute askotan gizonik jakintsuenek. Neronek dakit zenbat bider egin dudan huts hartu nuen bidean. Etorriko zela agindu, eta gero huts egin. Ez dio huts egingo bere hitzari. Bere usteak huts egin dio. Batak besteari zerbaitetan huts eginagatik, elkarri barkatzen diote.

3 Egin edo lortu behar zena ez egin edo lortu. Meza behin ere huts egin gabe. Ez du jai bat huts egiten. Tiroa huts egin. Kolpea huts egin. Aurrelariak huts egin zuen pilota, eta tantoa galdu zuten. Trena huts egin nuelako.

huts eman g.er. Huts egin. Gure zentzumenek huts ematen dute gauza askotan.

hutsera bota Bizk. Arbuiatu.

huts eragin Huts eginarazi. Deabruak kristauari huts eragiten badio bizibidea aukeratzean.

hutsetik Ezerezetik; hasiera-hasieratik. (hasi, abiatu eta kideko aditzekin erabiltzen da). Hutsetik sortu zituen gauza guztiak. Hutsetik hasi nahiko nuke, esan dudan guztia esan ez banu bezala egin. Gizon handiak ez al ziren hutsetik abiatu? || Ez gaitezen beti, hainbeste aldiz egin dugunez, huts-hutsetik abia.

hutsik gabe adb. Hutsik egin gabe. Egunero ipintzea, hutsik gabe, arrautza.

huts2

1 adj. Ikusmenaz nabari daitekeen ezer ez duena; ohi duenaz, daukanaz edo dagokionaz gabetua. Poltsa huts bat eman zion. Etxe hutsak barrunbea irauli zion. Kutxa huts horretan gorde dezakezu. Gorputza ederra, baina burua hutsa. Tarte huts bat (Ik. hutsune).

2 adj. Aipatzen denaz besterik edo bestelakorik ez duena. Ik. soil; garbi 3. Kafe hutsa nahi du. Damurik, ez da dena irabazi hutsa izango. Zuri hutsak edo beltz hutsak baino nabarrak askoz ere gehiago zirela. Baina horretarako nahi hutsa ez da aski izango. Gure indar hutsez ezer ez genezakeela. Espiritu huts nahasgabea. Gizona abere hutsa da. Euskara hutsezko egunkari bat. Hogei eguneko ur eta ogi hutseko baraua. Eta antzerkian hitzak ez dira eranskin huts; hitzak dira azal eta mami. Egiazko poesia, poesia huts, garbi, gorengo hura. || Ur huts-hutsak edateko balio ez duen bezala, ezta euskal joskera huts-huts horrek ere gogoz irakurtzeko edo entzuteko. || (Partizipio burutuaren edo aditz izenaren eskuinean). Eta berari begiratu hutsarekin zauritu guztiak sendatzen ziren. Beren izena aditze hutsez, errukia agertzen zuen. Horretan pentsatze hutsak beldurrez airean dauka.

3 adj. (Izenondo baten eskuinean). Pertsonez edo animaliez mintzatuz, aipatzen den ezaugarria edo nolakotasuna nagusi duena. Bata zen egiazalea eta bestea gezurti hutsa. Hi, buruharro hutsa, oroit hadi hautsa haizela. Gizon on eta kartsua zen segurki Heli, baina ahul hutsa bere haurrekin. Eskuzabala eta behargin hutsa zen. Euskaldun hutsa: euskara baizik ez dakiena. || Labanek ikusi zuen ardi zuri huts edo beltz hutsak baino nabarrak askoz ere gehiago zirela.

4 adj. Inongo axola edo gorabeherarik, edo mamirik ez duena. Ik. hutsal. Neurtitza, polita baina... hutsa.

huts ala kausi Nolanahi. Ik. huts edo bete. Ahal bezala, huts ala kausi, entsea zaitezte, gazteak.

huts edo bete Nolanahi. Ik. huts ala kausi. Sendagile hori bizi da inori odola atereaz; huts edo bete ematen ditu osagarri izenekoak.

huts-hutsik 1 adb. Erabat hutsik. Ik. hutsik. Etxea huts-hutsik aurkitu zuen.

2 adb. Soil-soilik. Beharrezkoa dugu, bederen, hiztegitxo bat, ia ortografiarekikoa huts-hutsik. Lege horiek ez dira literatura-hizkuntzarenak: herri hizkuntzarenak dira huts-hutsik.

huts3

1 iz. Joko, kirol eta kidekoetan, puntuazio minimoa. Bost eta huts irabazi zuen atzo Osasunak. Huts eta huts bukatu dute.

2 iz. Eskala, kontagailu eta kidekoetan, zenbaketaren abiapuntua. Ik. zero 5. Hamar gradu hutsaren azpitik.

3 iz. Zeroa (zenbakia).

hutsal

adj. Garrantzirik, baliorik edo funtsik gabea. Ik. alfer. Kezka hutsalak. Giza jakituria hutsala dela.

hutsaldi

1 iz. Hutsegitea. Lagun hurkoaren hutsaldiak ez esatea. Emadazu, Jauna, itxaropen irmo bat eta maitasun bat hutsaldirik gabea.

2 iz. Gabezia. Gari hutsaldi batez Egiptora jaitsi ziren ale eske.

3 iz. Hustea. Zin-zinetako poesia ez beste guztia kiskaltzen hasiko balira, ez lukete hutsaldi txarra hartuko liburutegiek.

hutsaldu, hutsal/hutsaldu, hutsaltzen

1 da/du ad. Hutsal bihurtu. Ik. banalizatu.

2 du ad. Ezeztatu. Kontratua hutsaldu.

hutsalkeria

iz. Ezerezkeria, ezdeuskeria. Munduko hutsalkerietara bihotza lerraturik.

hutsaltasun

iz. Hutsala denaren nolakotasuna. Hil osteko ospearen hutsaltasuna.

hutsarazi, hutsaraz, hutsarazten

du ad. Hutsik uztera behartu. Barrikak ireki eta hutsarazi zituzten. Eskualdeko komentu guztiak hutsarazi zituen.

hutsarte

iz. Tarte edo bitarte hutsa. (Denborazko nahiz lekuzko testuinguruetan erabiltzen da). Ik. hutsune. Erlauntz batetik bestera uzten da hiru urratseko hutsarte bat. Bost minutuko hutsarteak. Handikiek maite-joko korapilatuen bidez bete nahi omen dute ez dituzten eginkizunen hutsartea.

hutsegile

adj./iz. Huts bat edo hutsegite bat egin duena. Baina nola hutsegilea judua baitzen, juduen aldeko egunkari guztiak berehala isildu ziren.

hutsegin

iz. Hutsegitea, hutsa. Denok dakigu Adamek eta Evak izan zuten hutsegina. Zenbat hutsegin egin ditugu morrontza santu honetan? Hutseginak zuzendu.

hutsegite

1 iz. Lege, arau edo eginbide bat ez betetzea; horren ondorioa. Ik. huts1 1. Hutsegite asko eta handiak. Beren hutsegitea ezagutzen ez badute. Lagun hurkoaren hutsegiteei errukiz begiratzea.

2 iz. Norbaitek edo zerbaitek bere jardunean behar zuen edo espero zen ondorioa ez ematea. Oroimenaren hutsegiteak.

hutseratu, hutsera/hutseratu, hutseratzen

da/du ad. Hutsera etorri, hutsera bihurtu. Aurtengo lehortearekin hutseratu da ibaia. Izaki oro ihartu egin ohi da, zimeldu eta hutseratu.

hutsezin

1 adj. Pertsonez mintzatuz, bere iritzietan ezin huts egin dezakeena. Zertan da hutsezina Erromako Aita?

2 adj. Gauzez mintzatuz, ondorio edo eragin ziurrak dituena. Hemen dugu bide bat jatorra eta hutsezina, gure senak zer bilatzen duen asmatzeko. Erremedio hutsezina.

hutsezintasun

iz. Hutsezina denaren nolakotasuna. Aita santuaren hutsezintasuna.

hutsik

adb. Dagokiona, ohi duena edo behar duena ez duela; ezer gabe. Ik. esku-hutsik. Aretoa hutsik zegoen heldu ginenean. Hutsik dauka urdaila. Kutxa hutsik aurkitu zuten. Ontzia erdi hutsik zegoen. Kafea hutsik hartu.

hutsune

1 iz. Tarte edo une hutsa. Ik. hutsarte. Harresiak zituen hutsuneetan. Burdinen arteko hutsuneetatik. Bazen jende franko plazan, baina bazterretan hutsuneak nabari ziren.

2 iz. Gabezia. Hutsune hori betetzera dator nire lehenengo liburu hau. Haren heriotzak utzi digun hutsunea. Horrek guztiak ez du Jainkoaren hutsunea betetzen.

hutu

1 iz. Ruanda eta Burundiko herritar gehienak hartzen dituen etnia bateko kidea. Geroztik hutuak tutsien mendean bizi izan dira.

2 adj. Etnia horretakoa, etnia horri dagokiona. Milizia hutuak.

Hz

hertz-en nazioarteko sinboloa.

i

iz. Alfabetoko letra (i, I).

i greko Alfabetoko letra (y, Y).

ia

adb. (Dagokion sintagmaren edo esaldiaren ondo-ondoan, ezkerrean nahiz eskuinean). Dagokion sintagmak adierazten duen nolakotasuna, egoera, modua edo egintza, erabatekoa izateko, erabat gertatzeko edo betetzeko, gutxi falta dela adierazten duen hitza. Ik. kasik. Euskaraz ia ahaztu zait eta erdaraz, berriz, jakin ez. Lau urte hauetan ez omen da ia kanpora irten. Ia laurak dira. Duela ia hogei urte. Ia irispidean daukagun gauza. Ederki itzulia dago, hitzez hitz ia. Bera behean, ni ia teilatuan. Euskarak ez duela ia ezertarako balio. Lan nekagarri hori, ia ezin jaso ahaleko zama astun hori, gure gain dago. Ia guztiak. Ia ezer ez. || (Iraganeko adizki batekin, orainaldi burutuko egintza bat adierazteko). Azal bat zapaldu dut eta ia erori nintzen.

ia-ia

adb. ia adizlagunaren indargarria. Ia-ia ederra egin genian. Ia-ia sinetsirik aingerua zela. Ezkontzeko minak ia-ia galdu nau. Esan daiteke ia-ia orain dugula hasi berria arlo horren lantzea.

iaio

adj. Gip. eta Naf. Trebea, gaitua. Bertsotan oso gizon iaioa zen. Ganixek sukaldean bere esku iaioa agerian utzi zuen. || (Adizlagun gisa). Prest zeukan lana ondorengo leialak burutu zion; bai iaio burutu ere.

[Oharra: bi silabatan esaten da].

iaioki

adj. Trebeki.

iaiotasun

iz. Trebetasuna. Dantzari eta bertsolariak gogor saiatu ziren beren iaiotasunak agertzen.

iaz

adb. Joan den urtean. Iaz bederatzi eta aurten hamar. Iaz argitaratu zuen liburutxoan.

iazdanik adb. Iaztik.

iazko adj. Joan den urtekoa. Iazko udan. Ikus iazko Egan, 99-100 orrialdeetan. || Esr. zah.: Iazko habian aurten txoririk ez. Iazko lapurrak aurtengoen urkatzaile.

iaztik adb. Joan den urtetik. Iaztik hona, hamalau arraunlarik utzi dute kluba.

ibai

1 iz. Berezko ur-lasterra, aski handia, itsasora edo beste ibai batera isurtzen dena. Ik. erreka; lats1. Iturri, erreka eta ibaiak. Urola ibaia jaiotzen den tokian. Nilo deritzon ibai handia. Ibai zabalean. Ibai lehor baten ondotik pasatu ginen. Ibai aldera joan ziren bi adiskideak egurastera. Ibai-ondoko lili zuri apala. Ibaiko ura. Ibaiaren ibietan. Ibaiaren bihurguneak. Ibaia igarotzean. Ibai arrainak. Ibai-laster batean itoa. Ibai baten (ur) emaria.

2 iz. Irud. Suzko ibai bat. Lurra estalia da dena gorputz hilez, trenpatua odol ibaiez.

ibai aho, ibai-aho Bokalea. Bidasoaren ibai ahoa.

ibaiaz adb. Ipar. Ibaika. Ibaiaz isuriko ditut negarrak.

ibai bazter, ibai-bazter Ibai bazterretako hondartzetan.

ibaiadar

iz. Beste ibai batean isurtzen den ibaia. Arga ibaiadarra.

ibaibide

iz. Ibai batean zehar doan garraiobidea. Seattle-n hartu genuen ibaibidea Alaskara joateko.

ibaiertz

iz. Ibai bazterra, ibai baten alboetako lurra. Ibaiertz batetik ez zen ikusten bestea. Ibaiertz aldera igeri egin zuen.

ibaika

adb. Kopuru izugarrietan. (Isurkariez mintzatuz erabiltzen da batez ere). Ik. turrustaka; uharka1; pesiaka; gaindika; purrustan; zurrutaka; gogotik 2; gogoz 3. Nahiz ibaika isuri kristauen odola. Ibaika ari du euria. Honetan Bibliak zabaldu zigun argia ibaika. Erdaldun jendea ibaika agertu zen.

ibar

1 iz. Bi mendialderen arteko tarte aski luzea, eskuarki ibai batek zeharkatzen duena. Ik. haran. Ibar eta ordoki zelaiak. Mendietatik ibar zabaletara jaitsiz. Bizkaiko mendi eta ibarrak. Irun aldeko ibar ederra.

2 iz. (Kristau erlijioan, negarrezko ibar eta kideko esapideetan, honako mundua izendatzeko). Ik. haran 2. Negarrezko ibar honetan.

ibar-jaun Merioa (epailea). Orik ez den herria, ibar-jaun da azeria (esr. zah.).

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper