Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

horizontal

adj. Ostertzarekiko paraleloa dena. Marra horizontal txiki bat marraztu zuen. Zenbakiak horizontalean eta letrak bertikalean.

horizontalki

adb. Horizontalean. Alanbreak bertikalki eta horizontalki, elkarrengandik arras hurbil ezarriak zituzten.

horizontaltasun

iz. Horizontala denaren nolakotasuna.

horizonte

iz. Ostertza.

horizta

adj. Horixka. Ilargi horizta haren argi motela.

horiztatu, horizta/horiztatu, horiztatzen

da/du ad. Horitu. Orri horiztatuz osatutako koaderno txiki bat.

horma1

iz. Izotza. Ik. lei; jela. Elurra edo horma izanagatik, joan ginen. Euriak eta hormak arraildua. Martxoko hormak galduko duen lore goiztiarra. || Horma beltzak jo eta zeharo usteldu ditu arbiak. || Itsasontzi horma-hauslea. || Irud. Urtaraz ezazu gure bihotzetako horma.

horma2

iz. Pareta, bereziki lodia. Geure etxeetako horma-barruetan. Elizako horma zaharrak. Gazteluaren harresi eta hormak. Baratzeko hormetan. Harri zaharrezko horma antzinakoetan. Ordua jo du hormako erlojuak. Horma nagusia: teilatuari eusten diona.

horma belar, horma-belar Landare zurtoin-gorria eta hosto-latza, hormetan hazten dena (Parietaria officinalis). Ik. odol belar; pareta belar. Biriketako esturarentzat horma-belarraren ura duzu hoberena.

horma-biko Pilota-jokoan, pilotak ezkerreko horma eta frontisa jotzea. Aurretik jarri zen, horma-biko bati, sake on bati eta dejada bati esker.

horma bular, horma-bular Horma bati, euskarritzat, itsasten zaion pilarea edo arkua. Ik. ostiko2. Aurreko aldetik horma-bularrak altxatuko dira paretarekin batera.

horma irudi, horma-irudi Horma batean itsasten edo marrazten den irudi handia. Leihatilaren gainean filmaren horma-irudi handi bat zegoen. Marraztu eta osatu dituzun lau orri horiek txukun-txukun kartoi mehe batean ipiniz, horma-irudi dotorea osa dezakezu. Egiptoko faraoien hilobietako horma-irudien antzera.

horma lehor Zatiak kareorez itsatsi gabe egiten den horma. Baserrietan, soroetako mugak, horma lehorra.

horma pintura, horma-pintura Horma batean eginiko pintura-lana; era horretan margotzeko artea. Ponpeian eta Herkulanon aurkitutako horma-pinturak. Erromatarren horma-pintura artistikoaren eboluzioa.

horma sugandila, horma-sugandila Itsasaldeko Euskal Herriko sugandila mota arruntena (Podarcis muralis).

hormagarri

adj. Hormatzen edo izozten duena. Hotz hormagarria.

hormagin

iz. Bizk. g.er. Hargina.

hormagune

iz. Glaziarra.

hormamendi

iz. Izozmendia.

hormarte

1 iz. Eraikin baten barrua. Errudun agertu baino nahiago zuen bere gorputza gazteluko hormartean usteltzen utzi.

2 iz. Eraik. Eraikinetan, karga jasaten duten bi hormen artean dagoen gunea. Eraikinak bi hormarte dauzka, bakoitza bi isurkikoa.

hormate

iz. Izoztea.

hormatu

1 da/du ad. Izotz bihurtu. Hotzak ibaia hormatu du.

2 (Era burutua izenondo gisa). Elur hormatua. Ur hormatuan.

hormatxori

iz. Txolarrea.

hormigoi

iz. Eraikuntzarako materiala, morteroz eta hartxintxarrez edo kideko gaiez egiten dena.

hormona

iz. Zenbait guruinek eta zelulak jariatzen duten gaia, ehun edo organo jakin batean eragin jakin bat duena. Odolak hormonak garraiatzen ditu. Hormona-urritasuna.

hormonal

adj. Hormonena, hormonei dagokiena. Aldaketa hormonalak.

hornblenda

iz. Miner. Anfibol mota berde iluna, erupzio-harri askotan izaten dena. Klorita eta hornblenda dira lurrazal ozeanikoaren barnean dauden mineral hidratatu ugarienak.

horni

iz. Hornidura. Neguko hornia eginez gero, neguan bada atsedenik. Bide hornia edo biderako jatekoa.

hornidura

iz. Hornitzea, zerbait edo norbait hornitzeko gauza multzoa. Bada herrian iturri bat jendearen hornidurarako. Elurretan ibiltzeko hornidura.

hornigai

iz. Norbait edo zerbait hornitzeko gaia. Bidaldirako hornigaiak erosi.

hornigailu

iz. Ibilgailu motordunak erregaiz hornitzeko gailua, lurpeko biltegi batetik erregaia ponpatzen duena. Elkarteak hornigailuak dauzka Lezon eta Langraizen, bazkideek erregaia zertxobait merkeago erosi ahal izan dezaten.

hornikuntza

iz. Hornitzea; zerbait edo norbait hornitzeko gauzen multzoa. Hornikuntza ahitu zenean.

hornitegi

iz. Hornigai biltegia. Bulegoko hornitegia. Gogamenaren hornitegian.

hornitu, horni/hornitu, hornitzen

1 da/du ad. Zerbaitetarako behar diren gauzak eskuratu. Ik. zuzkitu. Urte guztirako janari eta edariz hornitu ziren. Dendariak astero hornitzen gaitu. Lurraldea haragiz hornitzeko. Txabola beti zuen ongi hornitua. Gerra irabazteko, jendez eta armaz behar dugu hornitu.

2 da/du ad. Norbaitek edo zerbaitek zerbait izan; norbaiti edo zerbaiti zerbait edukiarazi. Basoz ongi hornitutako herria da Ataun. Bulegoa hornitzeko tresnak. Hizkuntza aberasteko eta hornitzeko. Idazlan bat, ohar jakingarriz ederki hornitua. Euskalduntasunari hain loturik ez banengo, lasaiago biziko nintzatekeela eta nagoen baino diruz hornituago nengokeela. Fedearen, esperantzaren eta karitatearen bertuteez hornitu zintuen.

hornitzaile

iz./adj. Bezeroa hornitzen duena. Gure janari eta edari hornitzailea. Petrolio-hornitzaile diren herrialdeak. Hornitzaileari esateko joan den asteko oihalak higatuak zirela.

hornitze

iz. Zerbaitetarako behar diren gauzak eskuratzea. Pilatze eta hornitze lana.

horoskopo

iz. Etorkizunaren iragarpena, argizagien egongunean eta zodiakoaren ikurretan oinarritua. Alaba ezkontzeko adinera heldu zenean, aitak luzaroan aztertu zuen haren horoskopoa.

horra

1 adb. Toki horretara. Hona asko etortzen dira, horra inor ez doa. Zuen eta gure artean leize handi bat dago; hemendik horra eta hortik hona igaro nahi duena ezin daiteke igaro.

2 adb. (Izen sintagma baten ezkerrean, hark adierazten duena aurkezten edo; entzulearengandik aski hurbil dauden pertsona edo gauzei dagokie). Ik. hona; hara. Emakumea, horra zure semea. Horra, Jauna, zeure eskuetan nire bihotzeko giltzak. Horra hamabi bertso euskara garbian. Horra zein maite duen Jainkoak mundua. Horra, bada, zer jazo zen. Horra, bada, ene gaurko liburu gomendioa: Decameron. || (Zehar-galdera baten ezkerrean). Horra non duzun zeure dirua. Horra zer datorren zorrei ez erantzutetik. Horra nola menderatu zuen San Migelek deabrua.

3 (Zerbait azaltzeko esaten den esaldi bat hastean). Horra, Birjinak seme bat sortu eta izango du.

horra-hona Horra eta hona, alde batetik bestera. Zein bere mintzoaren arabera horra-hona barreiatu zirenean.

horra hor Horra (aurkezpenetan). Emakumea, horra hor zure semea. Kirola eta hizkuntza, horra hor bi gauza luza dezaketenak herriaren hatsa. Horra hor zer agintzen dion Pedrori.

horraino Toki horretaraino.

horrantz Toki horretarantz.

horrako

1 horra-ri dagokion izenlaguna. Horrako bidea.

2 adj. Hori, horko hori. (Dagokion izen sintagmaren ezkerrean ezartzen da, artikuluak edo erakusle batek, gehienetan hori-k, mugatzen duela sintagma). Ik. harako; honako. Lastima, horrako zuzentzaile horrek liburua zuzendu duen bezain erraz mundua ezin zuzendu ahal izatea. Esan behar dizuet, horratik, horrako arrantzale horietaz susmo txarra eginda nagoela. Horrako berorren lagun hori, askok uste du apaiz ona dela, baina (...).

horrat

adb. Ipar. Horra.

horratik

lok. Hala ere. Ik. haatik; horregatik. Ez da hemen sortua: badu, horratik, zerikusi berezirik euskaldunokin. Abiatu baino lehen, horratik, gaiari zuzen-zuzen dagokion oharren bat edo beste egin beharrean naiz. Hori horrela izanik ere, aitortu behar da, horratik, beren gisa ibili izan direla "estrukturalista" direlakoak. Hiztegi batetik hitz zahar eta zokoratuenak bildu eta parrastaka ereitea gauza atsegina izan daiteke, ez horratik irakurlearentzat.

horratu, horra/horratu, horratzen

da ad. Horra joan, heldu. Ik. haratu. Horratzen naizenean, elkar adituko dugu. Eguerdiko horratuko naiz.

horratx

adb. Horra (aurkezle gisa). Horratx, txanponean bost orratz! || Eta mundua etxe barruan ezin sartu, horratx!

horraxe

adb. Horra bertara. Horraxe iritsi nahi nuen.

horregatik

1 lok. Hala ere. Ik. horratik. Etxean ditudan halako bi ohe baneuzka, ez nuke horregatik lo gehiago egingo. Gobernuak utzia du politika hori, baina politika horren ondoreak ez dira horregatik ahitu (Ik. horregatik).

2 Esan den zerbait biribiltzeko esapidea. Gogorra duk horregatik. Ez da ezer horregatik.

horrela

1 adb. Era horretan. Ik. honela. Hori horrela delarik, Gipuzkoako aditza hartu behar da oinarri. Hau horrela izanik ere. Idazlanak bestek hautatuak dira, neronek horrela nahiago nuelako. Nik ez ditut gauzak horrela ikusten. Horrela ez goaz inora. Badaiteke; are gehiago, horrela da. Horrela izan da eta horrela bego esana. Noren erruz gertatu zen horrela, ez zait axola.

2 lok. Beraz. Ik. hortaz. Horrela, ez zait iruditzen beti antzinakoak gogoan ditugunik, haiek ere zenbait sail bederen landu baitzituzten. Horrela, bada, nire lana egin ondoren, gosaria hartu dut.

horrelako

adj. Era horretakoa, hori bezalakoa, adierazi den gisakoa. Ik. honelako; halako. Ba ote dugu hemen horrelako oinarririk? Zer egin horrelako ero batekin? Inora nahi badugu, horrelako buru argiak eta zentzudunak behar ditugu gure artean. Horrelako zerbait. Axular, Oihenart eta horrelakoak. Badakit badirela zenbait ez-euskaldun, horrelakorik aditu nahi ez dutenak. Nor da horrelakorik uste duena? Ez horrelakorik esan. Ez horrelakorik! Ez da ispilua izaten errudun horrelakoetan.

horrelakoxe

adj. Erabat horrelakoa. Egunen batean horrelakoxe barku bat erosiko dugu. Ni horrelakoxea naiz, barre egitea gustatzen zait.

horrelatsu

adb. Gutxi gorabehera horrela, horrela edo. Eta guztia osorik gorde nahi zutenek deus ere gabe, edo horrelatsu, gelditu behar izan zuten. Guztiok dakigu gehiago ere badirela horrelatsu pentsatzen dutenak.

horrelaxe

adb. Era horretan berean. Ik. holaxe. Erabaki gabe dago auzia eta horrelaxe iraungo du mundua mundu deno. Bai, horrelaxe da, noski. Nik ere horrelaxe uste dut.

horren

Horrelako mailan. (Erkaketaren oinarria agerian adierazten ez denean erabiltzen da, eta bigarren pertsonari edo bigarren mailako hurbiltasunari dagokio; adizlagun, izenondo edo izenlagun bati dagokio, hots, nolakotasunari). Ik. honen; hain. Ez nuen uste horren ergela nintzenik. Zer duzu, Andoni, horren goibel egoteko? Nondik, Aintzane, horren goiz? Ez dut uste gure hizkuntzan entzun denik horrelako hitz larririk, horren zinezko aitorrik, horrenbesteko garrasi sarkorrik.

horrenbat

zenbtz. g.g.er. Horrenbeste.

horrenbeste

1 zenbtz. Horrelako kopuruan. (Erkaketaren oinarria agerian azaltzen ez denean erabiltzen da eta bigarren pertsonako edo bigarren mailako hurbiltasunezko testuinguruetan; izen bati —inoiz ez izenondo edo adizlagun bati— dagokio eta izen horren ezkerrean ezartzen da). Laburtasunak merezi ote du horrenbeste opari? Horrenbeste mila urtean. Horrenbeste aldiz.

2 zenbtz. (Izena ezabaturik, mugagabean). Zubiburuk horrenbeste bazekien. Ez nuke horrenbeste esango. Ez diagu horrenbesteren beharrik izango.

3 (Aditzaren osagarri gisa). Zergatik horrenbeste harrotu zeure burua?

beste horrenbeste 1 Aipatu den kopuru edo ekintza bera. Beste horrenbeste eta gehiago galdu zaigu guri. Aita santuak ere beste horrenbeste dio. Gerokoek behintzat ez dute beste horrenbeste egin. Pentsatzekoa da, beraz, ez ote daitekeen beste horrenbeste hizkuntza baten egoerarekin gerta.

2 (Izen sintagma baten ezkerrean). Hamabiren bat izara eta beste horrenbeste burko-azal.

horrenbestean 1 Gertaera bat uste bezain okerra ez dela adierazteko esapidea. Iritsi ginen, eta horrenbestean pozik.

2 adb. Ez horren ongi eta ez horren gaizki. —Pozik zaudete? —Horra, bada... horrenbestean.

3 adb. Kopuru edo zenbaki ezezagun edo ezin zehaztuzkoan. Hileko horrenbestean egin zuten tratua. Likits eta gordinkeria ugariago aurkituko dute, ehuneko horrenbestean, euskaraz edozein erdaraz baino?

horrenbesteko 1 adj. Eredutzat hartzekoa dugu, horrenbesteko lan ikaragarria egin zuelako. Ez ziren horrenbesteko akatsak. Ez dut uste gure hizkuntzan entzun denik horrelako hitz larririk, horren zinezko aitorrik, horrenbesteko garrasi sarkorrik. Aldea ez zen horrenbestekoa izan.

2 adj. Horrenbesteko prezioan.

horrenbesteraino adb. Ez zaitez, bada, horrenbesteraino harrotu.

horrenbesterainoko adj. Barka iezadazu horrenbesterainoko nekea nik emana.

horrenbestetan Horrenbeste aldiz. Gezurra dirudi horrenbestetan eta horren berdin maitemindu ahal izatea.

horrenbestez

1 lok. Adierazi berri denarekin. Horrenbestez, ordea, ez ditugu aipatu film horretan ageri diren zabaldegi eguzkitsuak, jostailuzko etxetxoak. Ez dugu horrenbestez esan nahi berarekin bat gatozenik.

2 lok. Hortaz. Euskalki guztiek (euskarak berak, horrenbestez) egin dituzte aldakuntzak.

horretan

adb. Orduan. Ik. hartan; honetan. Horretan, haize burrunba zakarra atera zuen.

horretara

adb. Horrela. Horretara bizi izanda, horretara hil behar.

horretaratu, horretara/horretaratu, horretaratzen

da/du ad. Horretara heldu, jarri; horretara bultzatu. Ik. hartaratu. Foruak galdu eta utzi du euskara, akabo euskalduna horretaratzen bada. Ondu nahi zenuke eta ez zara horretaratzen. Baina aditu duzunak horretaratzen ez badu zure bihotz txar hori. Nire premia da horretaratzen zaituena.

horrez

horrez aparte Beh. Horrez gain.

horrez gain lok. Gainera. Berezko sena zuen jendea ezagutzeko, eta, horrez gain, bihotz zabala. Horrez gain, gaikako bilketa egiteko 70 gune antolatu dituzte.

horrez gainera lok. Horrez gain. Horrez gainera, leize handi bat dago zuen eta gure artean.

horrezkero

1 adb. Orduan, kasu horretan, hortaz.

2 adb. Ordurako.

3 adb. Harrezkero.

hortakotz

lok. Ipar. Horregatik. Hortakotz da herri hura ikustea bihotz-gozagarri.

hortaz

lok. Hori dela eta, beraz. Liburu gehienak eleberriak ditu; eleberrigile handi dugu, hortaz? Hortaz, edertasuna ez da Jainko, ez baita eder eta zorioneko.

hortentsia

iz. Hydrangea generoko zuhaixka, lore handi ederrengatik landatzen dena (Hydrangea hortensia).

hortxata

iz. Edari freskagarria, zehaturiko fruitu lehorrei (batez ere txufari) ura eta azukrea gehituz egiten dena. Gurean ez dago hortxata edateko ohiturarik.

hortxe

adb. Hor bertan. Hortxe gertatu zen istripua. Hortxe bertan aurkitu genuen.

hortxe-hortxe Hor nonbait, gutxi gorabehera. Herrira itzuli zenean giltzatako bana opari egin zien mutilei, hamar urte hortxe-hortxe zuten mutiltxoei. || Ez nintzen alkoholiko izatera ailegatu, baina hortxe-hortxe ibili nintzen.

hortz

1 iz. Gizakiarengan eta animalia askotan, goiko eta beheko masailezurren ertzean ezarritako atal gogor eta zurixka bakoitza; bereziki, letaginen aurrean daudenetako bakoitza. Ik. letagin; hagin1; esneko hortz. Gizakiaren hogeita hamabi hortzak. Goiko, beheko hortzak. Hortzaren erroa, muina. Hortz sarkorrak. Hortzak garbitu. Bere hortz ustelak erakutsiaz. Kontuan izan behar da hortz-inplanteak jartzeko hezur-egitura egokia behar dugula, etxe bat egitean lur finkoa behar den bezala.

2 iz. Irud. Herio gogorraren hortzetatik libratzeko.

3 iz. (Esapideetan). Begia begi ordain, hortza hortz ordain. Hortzak berdindu: heldutasunera iritsi.

4 iz. Zerraren eta kidekoen ahoaren edo ertzaren irtengune bakoitza. Zerraren hortzak. Hortzak dituen gurpila.

5 iz. Hainbat gauzakiren zati edo atal puntaduna eta irtena. Ik. horzbiko. Harrapagailuaren hortzak. Sardeari hortzak berritu. Goldearen hortza. Arearen hortzak.

hitzetik hortzera 1 adb. Bat-batean, berehala. Hitzetik hortzera erantzun omen zion Txirritak.

2 adb. Oso maiz, etengabe. Horrelakoak hitzetik hortzera esaten dira gure artean.

hortzak erakutsi Norbaitek, erasotzen dionari, aurre egiteko prest dagoela adierazi. Ikazkinak keinu adeitsua egin zion, baina zakurrak hortzak erakutsiz erantzun zion. Inork hortzak erakutsiz gero, agudo ihes egin ohi zuen.

hortzaz gora adb. Ahoz gora.

hortzetako eskuila Hortzak garbitzeko eskuila txikia.

hortzetako pasta Hortzak garbitzeko erabiltzen den ore modukoa. Hortzetako pastaren zipriztinak.

hortz-hagin pl. Hortzak eta haginak. Bulldog handi bat bezala, hortz-haginak agerian zituela.

hortz karraska, hortz-karraska Hortz-haginek elkarren kontra jotzea. Ik. karraskots. Negarra eta hortz karraska izango dira han. Amorruak hortz karraska eragiten zidan.

hortz artatzaile, hortz-artatzaile iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hortz-artatzaile-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aho-artatzaile].

hortzeria

iz. Pertsona edo animalia baten hortzen multzoa. Ik. hortz-hagin. Hortzeria zuri-zuria zuen. Nahi gabean atera zitzaion irribarrea, urrezko hortzeria agerian utzirik. Aitaren hortzeria daukan edalontzia.

hortzikatu, hortzika, hortzikatzen

du ad. Marraskatu, karraskatu. Akitua, ogi pixka bat hortzikatu nuen gaztainondo baten itzalpean.

hortzorde

iz. Ordezko hortza.

hortz-ore iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hortz-ore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hortzetako pasta].

horzbiko

iz. Bi hortzeko aitzurra. Ik. bihortz. Horzbiko handia eta txikia.

horzdun

adj. Hortza edo hortzak dituena. Gurpil horzdunak. Lanabes horzduna.

horzgabe

adj. Hortzik ez duena; hortzak galdu dituena. Ugaztun horzgabeak bakanak dira.

horzgabetu, horzgabe/horzgabetu, horzgabetzen

1 da/du ad. g.er. Hortzak galdu, hortzik gabe gelditu edo utzi. Zahartu, astundu eta horzgabetu zen txakur zaharra.

2 (Era burutua izenondo gisa). Atso zahar horzgabetu bat.

horzkari

adj./iz. Hizkl. Ahotsez mintzatuz, mihia goiko hortzetan ipiniz gauzatzen dena. Kontsonante horzkariak. /t/ eta /d/ fonemak horzkariak dira. Herskari horzkariak. Horzkari ahoskabea.

hosanna

1 interj. Pozezko oihua, salmoetan eta liturgia kristau eta juduan erabiltzen dena. Hosanna!, bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!

2 iz. Hosanna hitzarekin hasten den himnoa, liturgia katolikoan Erramu egunez kantatzen dena.

hoska

adb. Deika. Patioko atera irten, eta oihu batean hasi zen hoska. Atzetik Skuludis jauna, imintzioka, keinuka eta hoska.

hoskide

adj. Hots berak edo kidekoak dituena. Hitz amaiera hoskideak. Hitz bat eta bere hoskideak.

hoskidetasun

iz. Hoskidea izateko nolakotasuna; bereziki, bi bertso lerroren amaia hoskidea izatea. Ik. errima. Neurtitzak ez du berezko, ez beharrezko, hoskidetasun hori.

hospitalitate

iz. g.er. Abegia, harrera. Hau da bidaiariei eskaintzen diezuen hospitalitatea?

hostaila

iz. Zuhaitzen eta landareen hostoen eta adarren multzoa; adar hostotsua. Ik. hostotza. Zuhaitzen hostailak trabatzen ditu eguzkia eta haizea. Apaindu nuen eliza lorerik distiratsuenez eta hostaila ederrenez.

hostailatu, hostaila/hostailatu, hostailatzen

da ad. Hostatu, hostoberritu. Lehen aldian arbola guztiak hostailatzen zaizkit; bigarrenean loratzen.

hostaldi

iz. Hostatzea; landareak hostoz betetzen diren garaia. Udaberria baino lehen du hostaldia zuhaitz horrek.

hostarazi, hostaraz, hostarazten

du ad. Hostatzera behartu. Iharrarazi dut zuhaitz hostoduna eta hostarazi zuhaitz iharra.

hostaro

iz. g.er. Maiatza.

hostatu, hosta, hostatzen

da ad. (Landareak) hostoz jantzi. Ik. hostoberritu; hostailatu; orritu; orriztatu. Landare gehienak udaberrian hostatzen eta loratzen dira. Eta ikusi zuen urrundanik pikondo bat hostatua.

hostazuri

iz. Arrosaren familiako zuhaitza, azpialdetik zuriak diren hostoak dituena (Sorbus aria).

hostia iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hostia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ostia].

hosto

1 iz. Landareen zatia, fotosintesia egiteko gaitasuna duena, zurtoinetan edo adarretan sortzen dena eta, gehienetan, xafla berde baten itxura duena. Ik. orri. Haritz hosto bat. Gaztaina hostoak. Arbi hostoak. Haritzetako huntz hostoak ebakitzera. Hostoz janzten ditu basoak. Iparrak eragiten dien hostoen hotsa. Hosto ihartuak (Ik. orbel). Hosto asko duen zuhaitza (Ik. hostotsu). Hostoak kimatu. Zuhaitzari hosto guztiak kentzen bazaizkio, galdu egingo da berehala. Hostoak galdutako zuhaitz biluziak. Hosto horzdunak, gingildunak.

2 iz. (Multzokaria). Haritz gorriak hostoa zabalagoa du eta mardulagoa. Zuhaitz idorra eta antzua, hostoaren eta lorearen ondoan fruiturik ematen ez duena.

hosto erorkor iz. Urte sasoi batean batere hostorik gabe geratzen den zuhaitzaren hostoa. Hosto erorkorra duten zuhaitzek lurra aberasten dute. Udareondoak zuhaixkak edo zuhaitzak izaten dira, hosto erorkorrekoak eta, sarritan, arantzaz hornituak. Hosto erorkorreko basoak.

hosto-erorkor Ik. hostoerorkor.

hosto iraunkor iz. Sasoi guztietan hostoak dituen zuhaitzaren hostoa. Mirtoak hosto iraunkor ilunak ditu. Hosto iraunkorreko zuhaitzak. Hosto iraunkorreko oihanak.

hosto-iraunkor Ik. hostoiraunkor.

hosto-zabal Ik. hostozabal.

lore hosto, lore-hosto Petaloa. Belarrez eta lore hostoz egindako entsalada.

hostobakandu, hostobakan, hostobakantzen

da/du ad. g.er. Hosto gehienak galdu edo galarazi.

hostoberritu, hostoberri/hostoberritu, hostoberritzen

da ad. Hostoak berriro irten, hostatu. Ik. hostailatu. Zuhaitzak hostoberritu dira, hor daude berdez jantzirik. Lehenengoz hostoberritzen ari direnean, ez landarerik uki, xamurregiak baitira.

hostodun

adj. Hostoak dituena. Adar mehe hostodunak harturik.

hostoerorkor, hosto-erorkor

adj. Zuhaitzez mintzatuz, urte sasoi batean batere hostorik gabe geratzen dena. Haritza hostoerorkorra da.

hostoiraunkor, hosto-iraunkor

adj. Zuhaitzez mintzatuz, sasoi guztietan hostoak dituena. Gorostia hostoiraunkorra da.

hostope

iz. Hosto azpia; bereziki, zuhaitz hostotsuen azpia. Basoko adaburuen hostopean ezkutaturik. Hostope ilunean haizeak intziri.

hostore

iz. Irinez eta gantz edo gurinez eginiko ore zanpatua, labean erretzean xafla edo orri finak egiten zaizkiona. Itsaskiz beteriko hostorea. Hostorezko pasteltxoak.

hostotsu

adj. Hosto asko duena. Zuhaitz handi hostotsua. Zure mahatsondo hostotsua, erdi inausirik. Abar hostotsuz estaliak. Ur gardenak eta babes hostotsuak bilatzen dituzte.

hostotza

iz. Hostaila. Hostotzan gordea.

hostoxka

iz. Bot. Folioloa.

hostozabal, hosto-zabal

adj. Hosto zabalak dituena. Landare hostozabala.

hotel

iz. Goi mailako ostatua, zerbitzuak eta erosotasunak eskaintzen dituena. Etxegarai hotela. Donostiako Niza hotelean. Hotelean afaltzen. Lehen mailako hotela. Hiru izarreko hotela. Hoteleko harrera aretoan.

hots1

1 iz. Dardaratzen den zerbaitek sorturiko sentipena, entzumenari eragiten diona. Ik. soinu; zarata. Hotsa eta zarata. Hots bat entzun. Hots handia ateratzen. Hots zolia, zorrotza. Lurrikara handi baten hotsarekin. Euriaren hotsa, erortzean. Txin-txin, diruaren hotsa.

2 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Trumoi hots iluna. Oin hotsa. Hitz hots bat aditu zuen, zioena: (...). Afrika-Asietako herri askatu berrien marmar hotsa ez da Europan ikasi dituzten hitzen oihartzuna baizik. Eguerdiko hamabien kanpai hots astunak. Telefono hotsa. Maiz entzuten dira gure artean hileta-hotsak. Turuta-hotsak. Kantu hots alaia.

3 iz. Hizkl. Ahozko hizkuntzaren hotsak. Hots eta letren arteko bana-banako egokitasuna. Euskararen hots legeak. Hots aldaketen ondoriozko hitz aldaerak. Hots katea.

4 iz. Entzutea, ospea. Sortaldeko jakite berri horren hotsa ez ote zuen ekarri nolabait ere Chahok Euskal Herriraino? Hots handiko hizlaria. Norbait hil zuelako hotsa zeukan.

5 interj. Bokatibo gisa, norbaiti eragiteko edo haren arreta lortzeko izenaren aurrean ezartzen den hitza. Hots, andrea, abia gaitezen. Nagusiaren oinordekoa da; hots, hil dezagun eta bere ondasuna guretzat izango da. "Hots!, ekiok lasterrari" oihu egin zidaten. Hots, bazatozte afaritara ala ez? "Hots, hots!", ziotsoten behorrari.

hotsean adb. Ipar. g.er. Bat-batean.

hots egile, hots-egile iz./adj. Hots egiten duena.

hots egin 1 Hotsa atera. Trumoiak hots egin du, eta oinaztura dator gure gainera. Eguerdiko nahiz iluntzeko aingeru-kanpaiak hots egiten badu. Hotsik egin gabe erantzi zituen soinekoak. || Hots handia eginez erori zen.

2 Deitu. "Mikaela!" hots egin zuen Patxik sukaldetik. Lasterka atera zen sendagileari eta apaizari hots egitera. Ezteietara hots egiten badizute. Telefonoz hots egingo dizut. Ez digute hots egin.

3 Oihu egin; esan. "Kontuz!" hots egin zien orduan Nikanorrek. "Bertso berriak, Xenpelarrek jarriak!" hots egiten du noizean behin. "Ni naiz", hots egiten die Jesusek apostolu izutuei.

hots egite, hots-egite iz. Deia.

hots eman 1 Gidatu. Ardiak hots emateko.

2 Akuilatu. Hots eman idiei.

hots eragin Batez ere Bizk. Hots eginarazi. Txilinari hots eraginez.

hots2

lok. Aurretik esan dena argiagotu nahi dela adierazteko erabiltzen den hitza, hau da-ren baliokidea. Ik. alegia. Galian, Hispanian, Italian, Britanian, hots, Europaren sartalde guztian. Batasunaren aldekoek —hots, guk— ez dugu arras zuzen jokatu "politikari" dagokionez. Egia zor du kritikoak, hots, gogoan bata eta ahoan bestea duela ez ibiltzea.

hotsandi

iz. g.er. Hotsandikoa denaren nolakotasuna.

hotsandiko

adj. Handitasunez, jasotasun bereziz egiten edo ospatzen dena. Ik. solemne. Hotsandiko zeremonia.

hotsemaile

iz. Eragilea, gidaria. Nola jarraiki gizona bideari, ez balu hotsemaile Jesusen elea? Axular, euskaldun idazle, gure hotsemaile.

hotz

1 iz. Berorik eza; bero gabeziak eragiten duen sentipena. Neguko hotz gogorrarekin. Hotz handia ari zuela. Esku eta oinak hotzak gogortuta. Goseak argaldurik eta hotzak igarorik (Ik. hotzak). Hotza kentzeko edan.

2 adj. Giza gorputzarena baino tenperatura nabariki apalagoa duena, behar duen berotasuna ez duena. Anton. bero. Ur hotza. Haize hotza. Negu hotzean. Eguraldi hotza. Izotza baino hotzagoa. Harria bezain hotza eta gogorra. Janari hotzak. Izerdi hotza zerion gorputz guztitik. Espetxe ilun hotz honetan.

3 adj. Nekez pozten, berotzen edo hunkitzen dena. Gizon hotza. Bihotza Medelek biguna du, baina hotza. Gizon odol-hotza. Odol hotzean egin zuen. || adj. Karrik ez duena. Gogo hotzaz. Kristau hotzak. Bizitza hotz eta nagi bat badaramat.

4 (Adizlagun gisa). Ez hotz eta ez bero. Hastekoan entzuleak hotz; geroxeago, alde egin zuen hoztasunak; luzaro gabe malkoak ere ikusi nizkion bati baino gehiagori. Helenak burua hotz eduki zuen.

hotzak adb. Hotzez. Ik. hotzik. Ume gaixoa hotzak dago. Hantxe egon ginen, euritan, hotzak, logaleak eta lorik egin gabe. || Hotzak ikaraz dago. Hotzak hiltzen nago.

hotzaren hotzez adb. Hotz handiaren eraginez. Ibaia, hotzaren hotzez, izoztua zegoen.

hotzean 1 adb. Tenperatura hotzean, hotza dagoenean. Ik. hotzetan. Horrela esanez ur irakinak egiten zuen negarra: "ongi miatzen baldin banauzu, hotzean badut indarra". Beroan edo hotzean ijezturiko burdin edo altzairu xaflak.

2 adb. Toki hotzean, hotz egiten duen tokian. Hotzean gorde behar da lagina laborategira eraman arte.

3 adb. Sentimenen edo beroaldiaren eraginik gabe. Ik. odol hotzean; hotz-hotzean. Eskarmentuak egoerak hotzean aztertzen irakatsi dio. Hotzean pentsatuta, mutilak inozo samar jokatu duela uste dut.

4 adb. Muskuluez mintzatuz, ondo berotu gabe. Sorbalda ondo berotzen dut, bolea hotzean joz gero zaintiratu txikiren bat egin dezakezulako.

5 adb. (izan aditzarekin, harremanen hoztasuna adieraziz). Ipar. Martine Aubry eta Ségolène Royal alde bat eskuz esku, kasik ezin bereziak, denbora batez arras hotzean zirelarik.

hotz egin (Eguraldiaz mintzatuz, singularreko hirugarren pertsonan). Ik. hotz izan; hotz egon. Udaberria zen eta oraindik hotz egiten zuen. Hotz egiten zuen arren, izerditan zeuzkan ahurrak.

hotz egon Hotz egin. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Berandu da eta hotz dago. Kanpoan haizea dabil eta hotz dago.

hotz eta motz adb. Hoztasunez, karrik gabe. Erosleak badabiltza ikertzen, hotz eta motz, arras ele gutxirekin. Buruz ederki ulertzen dut argudioa, baina lehen bezain hotz eta motz gelditu naiz.

hotzetan adb. Toki hotzean, hotz egiten duen tokian. Ik. hotzean. Gorbeian gaueko ordu batean, hotzetan eta haizetearen erdian zeuden ikusleei, eskerrik asko. Hotzetan gorde.

hotzez adb. Hotz duela, hozturik. Ik. hotzik. Jainkoa zerbitzatu dute gosez eta egarriz, hotzez eta biluzik. Hotzez dardarka hasten da.

hotz-hotzean adb. Bihotz berotasunik gabe. Borrokarako gogoa utzirik, hotz-hotzean aztertu behar genuke auzi hori. Hotz-hotzean hartutako erabakia.

hotz izan 1 da ad. Hotz egin. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Hotz denean berotu nahi izatea.

2 da ad. Bizk. Hotz sentipena izan. Hotz naiz. Elai gaixoa hotz zen.

hotz kate, hotz-kate Salgaiak, bereziki janari-edariak eta botikak, ekoizten direnetik kontsumitzen diren unea arte, hotzean gordetzea, garraiatzea eta saltzea bermatzen duen prozesua. Surimia elikagai izoztua denez, egoera horretan mantendu behar da kontsumitu baino lehentxeago arte, hotz katea eten gabe. Halere, txertoen erdiak inguru zaborretan bukatzen du, hotz katea hautsi eta iraungitze data gainditu ondoren.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper