Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

horrenbat

zenbtz. g.g.er. Horrenbeste.

horrenbeste

1 zenbtz. Horrelako kopuruan. (Erkaketaren oinarria agerian azaltzen ez denean erabiltzen da eta bigarren pertsonako edo bigarren mailako hurbiltasunezko testuinguruetan; izen bati —inoiz ez izenondo edo adizlagun bati— dagokio eta izen horren ezkerrean ezartzen da). Laburtasunak merezi ote du horrenbeste opari? Horrenbeste mila urtean. Horrenbeste aldiz.

2 zenbtz. (Izena ezabaturik, mugagabean). Zubiburuk horrenbeste bazekien. Ez nuke horrenbeste esango. Ez diagu horrenbesteren beharrik izango.

3 (Aditzaren osagarri gisa). Zergatik horrenbeste harrotu zeure burua?

beste horrenbeste 1 Aipatu den kopuru edo ekintza bera. Beste horrenbeste eta gehiago galdu zaigu guri. Aita santuak ere beste horrenbeste dio. Gerokoek behintzat ez dute beste horrenbeste egin. Pentsatzekoa da, beraz, ez ote daitekeen beste horrenbeste hizkuntza baten egoerarekin gerta.

2 (Izen sintagma baten ezkerrean). Hamabiren bat izara eta beste horrenbeste burko-azal.

horrenbestean 1 Gertaera bat uste bezain okerra ez dela adierazteko esapidea. Iritsi ginen, eta horrenbestean pozik.

2 adb. Ez horren ongi eta ez horren gaizki. —Pozik zaudete? —Horra, bada... horrenbestean.

3 adb. Kopuru edo zenbaki ezezagun edo ezin zehaztuzkoan. Hileko horrenbestean egin zuten tratua. Likits eta gordinkeria ugariago aurkituko dute, ehuneko horrenbestean, euskaraz edozein erdaraz baino?

horrenbesteko 1 adj. Eredutzat hartzekoa dugu, horrenbesteko lan ikaragarria egin zuelako. Ez ziren horrenbesteko akatsak. Ez dut uste gure hizkuntzan entzun denik horrelako hitz larririk, horren zinezko aitorrik, horrenbesteko garrasi sarkorrik. Aldea ez zen horrenbestekoa izan.

2 adj. Horrenbesteko prezioan.

horrenbesteraino adb. Ez zaitez, bada, horrenbesteraino harrotu.

horrenbesterainoko adj. Barka iezadazu horrenbesterainoko nekea nik emana.

horrenbestetan Horrenbeste aldiz. Gezurra dirudi horrenbestetan eta horren berdin maitemindu ahal izatea.

horrenbestez

1 lok. Adierazi berri denarekin. Horrenbestez, ordea, ez ditugu aipatu film horretan ageri diren zabaldegi eguzkitsuak, jostailuzko etxetxoak. Ez dugu horrenbestez esan nahi berarekin bat gatozenik.

2 lok. Hortaz. Euskalki guztiek (euskarak berak, horrenbestez) egin dituzte aldakuntzak.

horretan

adb. Orduan. Ik. hartan; honetan. Horretan, haize burrunba zakarra atera zuen.

horretara

adb. Horrela. Horretara bizi izanda, horretara hil behar.

horretaratu, horretara/horretaratu, horretaratzen

da/du ad. Horretara heldu, jarri; horretara bultzatu. Ik. hartaratu. Foruak galdu eta utzi du euskara, akabo euskalduna horretaratzen bada. Ondu nahi zenuke eta ez zara horretaratzen. Baina aditu duzunak horretaratzen ez badu zure bihotz txar hori. Nire premia da horretaratzen zaituena.

horrez

horrez aparte Beh. Horrez gain.

horrez gain lok. Gainera. Berezko sena zuen jendea ezagutzeko, eta, horrez gain, bihotz zabala. Horrez gain, gaikako bilketa egiteko 70 gune antolatu dituzte.

horrez gainera lok. Horrez gain. Horrez gainera, leize handi bat dago zuen eta gure artean.

horrezkero

1 adb. Orduan, kasu horretan, hortaz.

2 adb. Ordurako.

3 adb. Harrezkero.

hortakotz

lok. Ipar. Horregatik. Hortakotz da herri hura ikustea bihotz-gozagarri.

hortaz

lok. Hori dela eta, beraz. Liburu gehienak eleberriak ditu; eleberrigile handi dugu, hortaz? Hortaz, edertasuna ez da Jainko, ez baita eder eta zorioneko.

hortentsia

iz. Hydrangea generoko zuhaixka, lore handi ederrengatik landatzen dena (Hydrangea hortensia).

hortxata

iz. Edari freskagarria, zehaturiko fruitu lehorrei (batez ere txufari) ura eta azukrea gehituz egiten dena. Gurean ez dago hortxata edateko ohiturarik.

hortxe

adb. Hor bertan. Hortxe gertatu zen istripua. Hortxe bertan aurkitu genuen.

hortxe-hortxe Hor nonbait, gutxi gorabehera. Herrira itzuli zenean giltzatako bana opari egin zien mutilei, hamar urte hortxe-hortxe zuten mutiltxoei. || Ez nintzen alkoholiko izatera ailegatu, baina hortxe-hortxe ibili nintzen.

hortz

1 iz. Gizakiarengan eta animalia askotan, goiko eta beheko masailezurren ertzean ezarritako atal gogor eta zurixka bakoitza; bereziki, letaginen aurrean daudenetako bakoitza. Ik. letagin; hagin; esneko hortz. Gizakiaren hogeita hamabi hortzak. Goiko, beheko hortzak. Hortzaren erroa, muina. Hortz sarkorrak. Hortzak garbitu. Bere hortz ustelak erakutsiaz.

2 iz. Irud. Herio gogorraren hortzetatik libratzeko.

3 iz. (Esapideetan). Begia begi ordain, hortza hortz ordain. Hortzak berdindu: heldutasunera iritsi.

4 iz. Zerraren eta kidekoen ahoaren edo ertzaren irtengune bakoitza. Zerraren hortzak. Hortzak dituen gurpila.

5 iz. Hainbat gauzakiren zati edo atal puntaduna eta irtena. Ik. horzbiko. Harrapagailuaren hortzak. Sardeari hortzak berritu. Goldearen hortza. Arearen hortzak.

hitzetik hortzera 1 adb. Bat-batean, berehala. Hitzetik hortzera erantzun omen zion Txirritak.

2 adb. Oso maiz, etengabe. Horrelakoak hitzetik hortzera esaten dira gure artean.

hortzak erakutsi Norbaitek, erasotzen dionari, aurre egiteko prest dagoela adierazi. Ikazkinak keinu adeitsua egin zion, baina zakurrak hortzak erakutsiz erantzun zion. Inork hortzak erakutsiz gero, agudo ihes egin ohi zuen.

hortzaz gora adb. Ahoz gora.

hortzetako eskuila Hortzak garbitzeko eskuila txikia.

hortzetako pasta Hortzak garbitzeko erabiltzen den ore modukoa. Hortzetako pastaren zipriztinak.

hortz-hagin pl. Hortzak eta haginak. Bulldog handi bat bezala, hortz-haginak agerian zituela.

hortz karraska, hortz-karraska Hortz-haginek elkarren kontra jotzea. Ik. karraskots. Negarra eta hortz karraska izango dira han. Amorruak hortz karraska eragiten zidan.

hortz artatzaile, hortz-artatzaile

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hortz-artatzaile-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aho-artatzaile, aho sarreran].

hortzeria

iz. Pertsona edo animalia baten hortzen multzoa. Ik. hortz-hagin. Hortzeria zuri-zuria zuen. Nahi gabean atera zitzaion irribarrea, urrezko hortzeria agerian utzirik. Aitaren hortzeria daukan edalontzia.

hortzikatu, hortzika, hortzikatzen

du ad. Marraskatu, karraskatu. Akitua, ogi pixka bat hortzikatu nuen gaztainondo baten itzalpean.

hortzorde

iz. Ordezko hortza.

hortz-ore

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hortz-ore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hortzetako pasta, hortz sarreran].

horzbiko

iz. Bi hortzeko aitzurra. Ik. bihortz. Horzbiko handia eta txikia.

horzdun

adj. Hortza edo hortzak dituena. Gurpil horzdunak. Lanabes horzduna.

horzgabe

adj. Hortzik ez duena; hortzak galdu dituena. Ugaztun horzgabeak bakanak dira.

horzgabetu, horzgabe/horzgabetu, horzgabetzen

1 da/du ad. g.er. Hortzak galdu, hortzik gabe gelditu edo utzi. Zahartu, astundu eta horzgabetu zen txakur zaharra.

2 (Era burutua izenondo gisa). Atso zahar horzgabetu bat.

horzkari

adj./iz. Hizkl. Ahotsez mintzatuz, mihia goiko hortzetan ipiniz gauzatzen dena. Kontsonante horzkariak. /t/ eta /d/ fonemak horzkariak dira. Herskari horzkariak. Horzkari ahoskabea.

hosanna

1 interj. Pozezko oihua, salmoetan eta liturgia kristau eta juduan erabiltzen dena. Hosanna!, bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!

2 iz. Hosanna hitzarekin hasten den himnoa, liturgia katolikoan Erramu egunez kantatzen dena.

hoska

adb. Deika. Patioko atera irten, eta oihu batean hasi zen hoska. Atzetik Skuludis jauna, imintzioka, keinuka eta hoska.

hoskide

adj. Hots berak edo kidekoak dituena. Hitz amaiera hoskideak. Hitz bat eta bere hoskideak.

hoskidetasun

iz. Hoskidea izateko nolakotasuna; bereziki, bi bertso lerroren amaia hoskidea izatea. Ik. errima. Neurtitzak ez du berezko, ez beharrezko, hoskidetasun hori.

hospitalitate

iz. g.er. Abegia, harrera. Hau da bidaiariei eskaintzen diezuen hospitalitatea?

hostaila

iz. Zuhaitzen eta landareen hostoen eta adarren multzoa; adar hostotsua. Ik. hostotza. Zuhaitzen hostailak trabatzen ditu eguzkia eta haizea. Apaindu nuen eliza lorerik distiratsuenez eta hostaila ederrenez.

hostailatu, hostaila/hostailatu, hostailatzen

da ad. Hostatu, hostoberritu. Lehen aldian arbola guztiak hostailatzen zaizkit; bigarrenean loratzen.

hostaldi

iz. Hostatzea; landareak hostoz betetzen diren garaia. Udaberria baino lehen du hostaldia zuhaitz horrek.

hostarazi, hostaraz, hostarazten

du ad. Hostatzera behartu. Iharrarazi dut zuhaitz hostoduna eta hostarazi zuhaitz iharra.

hostaro

iz. g.er. Maiatza.

hostatu, hosta, hostatzen

da ad. (Landareak) hostoz jantzi. Ik. hostoberritu; hostailatu; orritu; orriztatu. Landare gehienak udaberrian hostatzen eta loratzen dira. Eta ikusi zuen urrundanik pikondo bat hostatua.

hostazuri

iz. Arrosaren familiako zuhaitza, azpialdetik zuriak diren hostoak dituena (Sorbus aria).

hostia

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hostia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ostia].

hosto

1 iz. Landareen zatia, fotosintesia egiteko gaitasuna duena, zurtoinetan edo adarretan sortzen dena eta, gehienetan, xafla berde baten itxura duena. Ik. orri. Haritz hosto bat. Gaztaina hostoak. Arbi hostoak. Haritzetako huntz hostoak ebakitzera. Hostoz janzten ditu basoak. Iparrak eragiten dien hostoen hotsa. Hosto ihartuak (Ik. orbel). Hosto asko duen zuhaitza (Ik. hostotsu). Hostoak kimatu. Zuhaitzari hosto guztiak kentzen bazaizkio, galdu egingo da berehala. Hostoak galdutako zuhaitz biluziak. Hosto horzdunak, gingildunak.

2 iz. (Multzokaria). Haritz gorriak hostoa zabalagoa du eta mardulagoa. Zuhaitz idorra eta antzua, hostoaren eta lorearen ondoan fruiturik ematen ez duena.

hosto erorkor iz. Urte sasoi batean batere hostorik gabe geratzen den zuhaitzaren hostoa. Hosto erorkorra duten zuhaitzek lurra aberasten dute. Udareondoak zuhaixkak edo zuhaitzak izaten dira, hosto erorkorrekoak eta, sarritan, arantzaz hornituak. Hosto erorkorreko basoak.

hosto-erorkor Ik. hostoerorkor.

hosto iraunkor iz. Sasoi guztietan hostoak dituen zuhaitzaren hostoa. Mirtoak hosto iraunkor ilunak ditu. Hosto iraunkorreko zuhaitzak. Hosto iraunkorreko oihanak.

hosto-iraunkor Ik. hostoiraunkor.

hosto-zabal Ik. hostozabal.

lore hosto, lore-hosto Petaloa. Belarrez eta lore hostoz egindako entsalada.

hostobakandu, hostobakan, hostobakantzen

da/du ad. g.er. Hosto gehienak galdu edo galarazi.

hostoberritu, hostoberri/hostoberritu, hostoberritzen

da ad. Hostoak berriro irten, hostatu. Ik. hostailatu. Zuhaitzak hostoberritu dira, hor daude berdez jantzirik. Lehenengoz hostoberritzen ari direnean, ez landarerik uki, xamurregiak baitira.

hostodun

adj. Hostoak dituena. Adar mehe hostodunak harturik.

hostoerorkor, hosto-erorkor

adj. Zuhaitzez mintzatuz, urte sasoi batean batere hostorik gabe geratzen dena. Haritza hostoerorkorra da.

hostoiraunkor, hosto-iraunkor

adj. Zuhaitzez mintzatuz, sasoi guztietan hostoak dituena. Gorostia hostoiraunkorra da.

hostope

iz. Hosto azpia; bereziki, zuhaitz hostotsuen azpia. Basoko adaburuen hostopean ezkutaturik. Hostope ilunean haizeak intziri.

hostore

iz. Irinez eta gantz edo gurinez eginiko ore zanpatua, labean erretzean xafla edo orri finak egiten zaizkiona. Itsaskiz beteriko hostorea. Hostorezko pasteltxoak.

hostotsu

adj. Hosto asko duena. Zuhaitz handi hostotsua. Zure mahatsondo hostotsua, erdi inausirik. Abar hostotsuz estaliak. Ur gardenak eta babes hostotsuak bilatzen dituzte.

hostotza

iz. Hostaila. Hostotzan gordea.

hostoxka

iz. Bot. Folioloa.

hostozabal, hosto-zabal

adj. Hosto zabalak dituena. Landare hostozabala.

hotel

iz. Goi mailako ostatua, zerbitzuak eta erosotasunak eskaintzen dituena. Etxegarai hotela. Donostiako Niza hotelean. Hotelean afaltzen. Lehen mailako hotela. Hiru izarreko hotela. Hoteleko harrera aretoan.

hots1

1 iz. Dardaratzen den zerbaitek sorturiko sentipena, entzumenari eragiten diona. Ik. soinu; zarata. Hotsa eta zarata. Hots bat entzun. Hots handia ateratzen. Hots zolia, zorrotza. Lurrikara handi baten hotsarekin. Euriaren hotsa, erortzean. Txin-txin, diruaren hotsa.

2 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Trumoi hots iluna. Oin hotsa. Hitz hots bat aditu zuen, zioena: (...). Afrika-Asietako herri askatu berrien marmar hotsa ez da Europan ikasi dituzten hitzen oihartzuna baizik. Eguerdiko hamabien kanpai hots astunak. Telefono hotsa. Maiz entzuten dira gure artean hileta-hotsak. Turuta-hotsak. Kantu hots alaia.

3 iz. Hizkl. Ahozko hizkuntzaren hotsak. Hots eta letren arteko bana-banako egokitasuna. Euskararen hots legeak. Hots aldaketen ondoriozko hitz aldaerak. Hots katea.

4 iz. Entzutea, ospea. Sortaldeko jakite berri horren hotsa ez ote zuen ekarri nolabait ere Chahok Euskal Herriraino? Hots handiko hizlaria. Norbait hil zuelako hotsa zeukan.

5 interj. Bokatibo gisa, norbaiti eragiteko edo haren arreta lortzeko izenaren aurrean ezartzen den hitza. Hots, andrea, abia gaitezen. Nagusiaren oinordekoa da; hots, hil dezagun eta bere ondasuna guretzat izango da. "Hots!, ekiok lasterrari" oihu egin zidaten. Hots, bazatozte afaritara ala ez? "Hots, hots!", ziotsoten behorrari.

hotsean adb. Ipar. g.er. Bat-batean.

hots egile, hots-egile iz./adj. Hots egiten duena.

hots egin 1 Hotsa atera. Trumoiak hots egin du, eta oinaztura dator gure gainera. Eguerdiko nahiz iluntzeko aingeru-kanpaiak hots egiten badu. Hotsik egin gabe erantzi zituen soinekoak. || Hots handia eginez erori zen.

2 Deitu. "Mikaela!" hots egin zuen Patxik sukaldetik. Lasterka atera zen sendagileari eta apaizari hots egitera. Ezteietara hots egiten badizute. Telefonoz hots egingo dizut. Ez digute hots egin.

3 Oihu egin; esan. "Kontuz!" hots egin zien orduan Nikanorrek. "Bertso berriak, Xenpelarrek jarriak!" hots egiten du noizean behin. "Ni naiz", hots egiten die Jesusek apostolu izutuei.

hots egite, hots-egite iz. Deia.

hots eman 1 Gidatu. Ardiak hots emateko.

2 Akuilatu. Hots eman idiei.

hots eragin Batez ere Bizk. Hots eginarazi. Txilinari hots eraginez.

hots2

lok. Aurretik esan dena argiagotu nahi dela adierazteko erabiltzen den hitza, hau da-ren baliokidea. Ik. alegia. Galian, Hispanian, Italian, Britanian, hots, Europaren sartalde guztian. Batasunaren aldekoek —hots, guk— ez dugu arras zuzen jokatu "politikari" dagokionez. Egia zor du kritikoak, hots, gogoan bata eta ahoan bestea duela ez ibiltzea.

hotsandi

iz. g.er. Hotsandikoa denaren nolakotasuna.

hotsandiko

adj. Handitasunez, jasotasun bereziz egiten edo ospatzen dena. Ik. solemne. Hotsandiko zeremonia.

hotsemaile

iz. Eragilea, gidaria. Nola jarraiki gizona bideari, ez balu hotsemaile Jesusen elea? Axular, euskaldun idazle, gure hotsemaile.

hotz

1 iz. Berorik eza; bero gabeziak eragiten duen sentipena. Neguko hotz gogorrarekin. Hotz handia ari zuela. Esku eta oinak hotzak gogortuta. Goseak argaldurik eta hotzak igarorik (Ik. beherago hotzak). Hotza kentzeko edan.

2 adj. Giza gorputzarena baino tenperatura nabariki apalagoa duena, behar duen berotasuna ez duena. Anton. bero. Ur hotza. Haize hotza. Negu hotzean. Eguraldi hotza. Izotza baino hotzagoa. Harria bezain hotza eta gogorra. Janari hotzak. Izerdi hotza zerion gorputz guztitik. Espetxe ilun hotz honetan.

3 adj. Nekez pozten, berotzen edo hunkitzen dena. Gizon hotza. Bihotza Medelek biguna du, baina hotza. Gizon odol-hotza. Odol hotzean egin zuen. || adj. Karrik ez duena. Gogo hotzaz. Kristau hotzak. Bizitza hotz eta nagi bat badaramat.

4 (Adizlagun gisa). Ez hotz eta ez bero. Hastekoan entzuleak hotz; geroxeago, alde egin zuen hoztasunak; luzaro gabe malkoak ere ikusi nizkion bati baino gehiagori. Helenak burua hotz eduki zuen.

hotzak adb. Hotzez. Ik. hotzik. Ume gaixoa hotzak dago. Hantxe egon ginen, euritan, hotzak, logaleak eta lorik egin gabe. || Hotzak ikaraz dago. Hotzak hiltzen nago.

hotzaren hotzez adb. Hotz handiaren eraginez. Ibaia, hotzaren hotzez, izoztua zegoen.

hotz egin (Eguraldiaz mintzatuz, singularreko hirugarren pertsonan). Ik. hotz izan; hotz egon. Udaberria zen eta oraindik hotz egiten zuen. Hotz egiten zuen arren, izerditan zeuzkan ahurrak.

hotz egon Hotz egin. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Berandu da eta hotz dago. Kanpoan haizea dabil eta hotz dago.

hotz eta motz adb. Hoztasunez, karrik gabe. Erosleak badabiltza ikertzen, hotz eta motz, arras ele gutxirekin. Buruz ederki ulertzen dut argudioa, baina lehen bezain hotz eta motz gelditu naiz.

hotzez adb. Hotz duela, hozturik. Ik. hotzik. Jainkoa zerbitzatu dute gosez eta egarriz, hotzez eta biluzik. Hotzez dardarka hasten da.

hotz-hotzean adb. Bihotz berotasunik gabe. Borrokarako gogoa utzirik, hotz-hotzean aztertu behar genuke auzi hori. Hotz-hotzean hartutako erabakia.

hotz izan 1 da ad. Hotz egin. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Hotz denean berotu nahi izatea.

2 da ad. Bizk. Hotz sentipena izan. Hotz naiz. Elai gaixoa hotz zen.

hotzaldi

1 iz. Eguraldi hotzeko aldia. Anton. beroaldi. Udazkeneko lehenengo hotzaldiak. Neguko hotzaldietan.

2 iz. Bihotz hoztasunezko aldia. Gainez egin behar du pozez; laster dator, ordea, hotzaldia.

hotzarazi, hotzaraz, hotzarazten

du ad. Hoztera behartu.

hotzepel

1 adj. Epela, ez hotza eta ez beroa. Ik. hotzil. Sargoria hotzepel bihurtu da.

2 adj. Epela, kartsua edo sutsua ez dena. Bihotz hotzepela da zurea. || Jainkoaren gauzetan hotzepel.

hotzeri

iz. Hotzak eragiten duen arnasbideetako eritasuna, neurriz gaineko muki jarioa dakarrena. Ik. marranta 2. Hotzeria du. Hotzeriaren aurkako sendagaiak.

hotzete

iz. Hotz egiten duen denbora.

hotzik

1 adb. Hotzez. Hotzik nago. Maiz baraurik, hotzik eta soinekoz urri.

2 adb. Karrik gabe. Ikusirik hain hotzik heldu naizela zeure aldarera.

hotzikara

iz. Hotz sentipenarekin batera gertatzen den ikara, batez ere sukarrak edo giroa hozteak eragina. Heltzeko bezperan hotzikarek hartu zuten Inazio, eta gero sukarrak. Leher eginak, bustiak eta hotzikarak hartuak. Badirudi udazkeneko hotzikara sentitzen dugula gorputzean. Hotzikara bat, hezurretaraino sartu zitzaiona.

hotzikaratu, hotzikara/hotzikaratu, hotzikaratzen

da/du ad. Hotzikara izan edo eragin. Gorputz guztia hotzikaratu zitzaion. Mundua zirraratzen eta hotzikaratzen duten gerra eta gatazkak.

hotzil

1 adj. Epela baino zerbait hotzagoa. Ik. hotzepel. Hotzila dago esnea. Hori beroa?; ezta hotzila ere.

2 adj. Epela, kartsua ez dena. Ene fede hotzila pizteko.

hotzildu, hotzil/hotzildu, hotziltzen

da/du ad. Hotzil bihurtu, hotzil gelditu arte berotu edo hoztu. Bero-bero ibili zen luzaroan gerra hotza; epeldu zen poliki-poliki, hotzildu gero eta are azkenik, hoztu ez ezik, baita izoztu ere. || Hiru gazteei sugarra hotzildu zenien Jainkoa, iguzu, arren, ez gaitzala gu grina tzarren sugarrak kiskal.

hozbera

adj. Hotzarekiko oso sentibera dena. Agure hozbera. Emakumeak hozberak izaten dira.

hozberarazi, hozberaraz, hozberarazten

du ad. Hozbera bihurrarazi. Adinak hozberarazten du gizona.

hozberatasun

iz. Hozbera denaren nolakotasuna.

hozberatu, hozbera/hozberatu, hozberatzen

da/du ad. Hozbera bihurtu. Pertsona zaharra hozberatzen, minberatzen, irudikortzen eta haserrekortzen da.

hozbero

iz. Tenperatura. Hemeretzi graduko hozberoa.

hozgarri

adj./iz. Hozten duena. Pairamena jaidura suharren hozgarria da.

hozi

1 iz. Ernamuina.

2 iz. Azei eta kidekoei hazten zaien zurtoina.

3 iz. Bot. Landareen ugaltze-zelulen multzoa. Hozi zelulak.

hozidura

iz. Zah. Hozia.

hozitu, hozi/hozitu, hozitzen

1 da ad. Haziez mintzatuz, ernamuina hazten hasi. Ik. erne1; ernatu 2. Haziari hozitzeko, burutzeko eta ontzeko astia eman behar zaio. Beste bihi batzuk hozitu orduko ihartu ziren, ez baitzuten hezetasunik. || Ernamuina hozitu.

2 da ad. Kimatu, kimuz bete. Ik. altsumatu. Inguruan, zuhaitz adar biluziak hozitzen ari.

3 da ad. Azei eta kidekoei hozia goititu. Ik. garatu.

hozka

1 iz. Hozkada. Suge hozka sendatzen duen belarra.

2 iz. Akatsa, koska; maila. Oholean hozka batzuk eginez. Lauzak hozka bat egiten du lurrarekin, harriak ere ez dauzkala oro hein berean zelai. Hegiaren hozka batean apur bat sartua.

3 adb. Hozka eginez, hortzak sartuz. Ik. ausikika; haginka. Hozka ari da. Sugeak hozka pozoitzen du. Hozka eta atzaparka hasi. Hozka eraso zion. || Irud. Lagun hurkoaren izen onari hozka ari zara.

hozka egin Hortzen bidez zerbait hartu eta estutu, hortzak sartu. Ik. haginka egin; kosk egin; ausiki1. Txakur amorratu batek hozka egin zion. Haserre biziz hozka egiten. Talo-erdi bati hozka egin. || Eltxoak hozka egin zion. Kontzientziako harrak hozka egiten dizunean.

hozkada

iz. Hozka egitea; horren ondorioa. Suge pozoitsuen hozkada. Ogia ahoratuz, egundoko hozkadak ematen hasi zen. Hozkadak eta zauriak.

hozkadun

adj. Ipar. Koskaduna.

hozkadura

iz. Teknol. Pieza baten ertzean egiten den ebakidura edo lodiera-murrizketa, beste batekin doitzeko helburuz egiten dena. Zirrindola hozkatuek barne aldetik nahiz kanpotik izan dezakete hozkadura.

hozkailu

iz. Hotza sortzeko gailu bat duen tresna, armairu modukoa, janari edo edari galkorrak, edo hoztu nahi diren gauzak gordetzeko erabiltzen dena. Hozkailuaren izozkailua.

hozkaka

adb. Hozka eginez. Berehala hasi ziren ogi-azalari hozkaka.

hozkamin

iz. Hozkia.

hozkari

adj. Hozka egiten duena. Txakur hozkaria. Infernuko har hozkaria.

hozkatu, hozka/hozkatu, hozkatzen

1 du ad. Hozka egin. Txakurrek hozkatu egin zutela. Lukainka errea geldiro hozkatu eta irentsi zuen. Ezpainak hozkatu zituen.

2 du ad. Hozka bat edo hozkak egin. Ik. koskatu1 1. Gaztainak hozkatu, hobeki erre daitezen.

3 (Era burutua izenondo gisa). Gapirio hozkatuak. Zirrindola hozkatuak.

hozkeria

iz. Hoztasun gaitzesgarria. Gaixo Miren!, nigatik etsita, nigatik hozkeriaren infernura etorrita.

hozketa

iz. Hoztea.

hozki1

iz. Hortzetako sentipen ezatsegina, garraztasunak, gustuko ez diren zarata edo hotsek, zenbait gauza ukitzeak edo horietakoren bat gogoratze hutsak eragina dena. Hozkia ematen dit horrek.

hozki2

adb. Hoztasunez. Hozki so egin, mintzatu. Gure izaera eta mundua hozki aztertuz.

hozkil

1 adj. Bizk. g.er. Hozbera.

2 adj. Bizk. g.er. Ahula.

hozkirri1

1 adj. Eguraldiaz, haizeaz edo kidekoez mintzatuz, apur bat hotza, baina atsegingarria. Ik. hozpil; fresko. Gau haize hozkirria. Ipar bigun hozkirria. Zuhaitzen itzalpe hozkirrian. Alpe hozkirri osasungarrietara joanak ziren udako beroen ihesi. Hozkirri dago.

2 (Izen gisa). Goizeko hozkirri atseginean. Iturri ondoko hozkirrian. Artaldeek hozkirria eta itzala bilatzen dituzte garai honetan.

hozkirri2

iz. Bizk. Hotzikara. Uretatik irtetean, halako hozkirri bat nabaritu du.

hozkirritu, hozkirri/hozkirritu, hozkirritzen

da/du ad. Bizk. Hotza sentitu edo sentiarazi. Aire zirimolak hozkirritu zuen Nathaniel.

hozkitu, hozki/hozkitu, hozkitzen

da/du ad. Hozkia izan edo eman. Nola ez jateak galtzen baititu hortz-haginak, hala behar ez denetik jateak ere, hozkitzen ditu. Gurasoek mahats gordinak jan, eta umeak hozkitu.

hozmindu, hozmin, hozmintzen

da/du ad. Hotzak igaro edo zurrundu, hotzak igaroa edo zurrundua gertatu. Ihintz artean zelai eta eremuetan egiten zuen lo, hozmindua eta goseak pasatua. Eskuak hozminduta dauzkat.

hozpera

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, hozpera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hozbera].

hozpil

adj. Hozkirria, apur bat hotza, baina atsegingarria. Haize hozpila. Udako goizetan bederatziak arte hozpil dago oraino.

hozpildu, hozpil/hozpildu, hozpiltzen

da/du ad. Ipar. Eguraldiaz-eta mintzatuz, freskatu. Bizkitartean, aldakor maiatz hilabetea; batere arrazoirik gabe, hozpiltzen da airea.

hoztar

1 adj. Hoztakoa, Hoztari dagokiona.

2 iz. Hoztako herritarra.

hoztasun

1 iz. Hotza denaren nolakotasuna, hotza dagoenaren egoera. Haizearen hoztasun eta hezetasunagatik. Lurraldeko giroaren hoztasunak hartaraturik.

2 iz. Erraz berotzen edo hunkitzen ez denaren, karrik ez duenaren, maitasunik agertzen ez duenaren nolakotasuna edo egoera. Bihotzeko hoztasuna. Lagunaren aldeko hoztasuna. Sortu zen zenbait hoztasun haien artean, eta hastandu ziren elkarganik. Hoztasunez mintzatu, erantzun.

hozte

iz. Hotzago bihurtzea, zerbaiten tenperatura jaistea. Hozte-prozesua. Hodeien hoztearen ondorioz.

Oharra: azken eguneraketa 2019-01-11

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper