Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

hipotonia

1 iz. Kim. Beste ingurune batekin alderatuz, kontzentrazio molekular txikiagoa eta, beraz, presio osmotiko txikiagoa, duen disoluzio edo ingurune baten egoera.

2 iz. Med. Gihar tentsio txikiegia.

hipotoniko

1 adj. Kim. Disoluzioez mintzatuz, alderatzen den disoluzioarena baino presio osmotiko txikiagoa duena.

2 adj. Med. Gihar tentsio txikiegia duena.

hippy

1 adj./iz. XX. mendeko 70eko hamarkadan, gizarte kontsumista eta industrialaren arauetatik kanpo bizitzea eta arlo guztietan askatasuna, bakea eta lagunarteko bizitza bilatzen zituena. Beste gizon bik jarraitu diote agure hippyari. Zarauzko hippy koxkor gipuzkerazale bat. Hippy itxura.

2 adj. Hippyei dagokiena. Portuko denda hippyan erositako poster handi bat. Gazte itxurako estetika hippy batez janzten jarraitzen zuen.

hira

iz. Zah. Haserrea, amorrua. Hiraren grina garaitzeko. Hiraren kontrako bertutea.

hiragarri

adj. g.g.er. Oinazea edo atsekabea ematen duena; izugarria. Mundu hiragarri hau uzteko. Min hiragarria.

hiraka iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hiraka-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. iraka].

hiramendu

iz. g.g.er. Oinazea, atsekabea. Gabetasun eta hiramenduen erdian bizi diren misiolariak.

hiratu, hira/hiratu, hiratzen

da/du ad. g.g.er. Haserretu; atsekabetu; ahuldu. Grinak hiratzen du.

hireganatu, hiregana/hireganatu, hireganatzen

da/du ad. Hiregana joan edo eraman, hire egin, hire bihurtu. Ik. higanatu; hiretu. Ehun hamarri ezetz hireganatu uso hori. Beharrak hireganatzen banau.

hiretu, hire/hiretu, hiretzen

du ad. Hire egin, hire bihurtu. Ik. hireganatu. Ai, hi, bekatu gaiztoa, hiretu nauk ondikoz. Ez huen etxearen erdia baizik; noiz hiretu duk beste erdia?

hiri

1 iz. Etxe eta eraikinen multzo egituratu aski handia, udal batek gobernatua, jarduera nagusitzat industria, merkataritza eta zerbitzuak dituena. Ingalaterrako zenbait hiri larritan. Iruñeko hiria zaintzen zuen harresi gora. Nazareteko hiri txikian. Desegin zuten Kartagoko hiria. Hiri bat eraiki. Hiriko biztanle guztiak. Hiriko kale eta plazetan.

2 iz. Historian zehar herri batzuei eman izan zaien titulua, hiribildu bati emandakoa baino maila altuagokoa dena. Urduñari Bizkaiko Jaurerriko hiri titulua eman zioten 1467an, eta halaxe erakusten du Henrike IV.aren errege agiriak.

3 iz. Hiriko biztanleak. Hiri guztia atera zitzaion aurrera.

4 iz. Landa eremuari kontrajartzen zaion eremua. Ik. kaletar. Hiriko euskara galdu egin da. Hirietako bizitzaz higuindurik.

hiri altzari, hiri-altzari pl. Kaleetako eta gune publikoetako hornikuntza, zaborrontzi, banku, kale-argi eta kideko elementuek osatzen dutena. Apurtutako hiri altzariak ordaintzea eskatuko die Udalak inputatuei. Oinezkoentzako kale batek hiri altzari egokiak eduki behar ditu.

hiri gas, hiri-gas Gas fabriketan sorturiko gasa, etxeetan erabiltzeko ekoizten dena eta banaketa-sare bidez banatzen dena. Badira elektrizitatez berotzen diren etxeak, eta badira butanoz zein hiri-gasez berotzen direnak ere.

hiri hondakin, hiri-hondakin pl. Hiri eta herrietako etxeetan sortzen diren hondakin solidoak; lantegi, denda, taberna edo kideko zerbitzuetan sortzen diren antzeko hondakinak. Hiri hondakinak labe industrialetan erraustearen alde egin du Kataluniako administrazio publikoak. Hiri hondakinen eta hondakin industrialen kudeaketa.

hiri lur, hiri-lur Hiri barruko lurzorua. EAEn % 29 gehitu dira sei urtean hiri-lurrak eta lur eraikigarriak.

hiri nagusi Ipar. Hiriburua. Eskualdeko hiri nagusiak. Hiri ikusgarria zinez, hiri nagusiaren ondotik handiena.

hiriarteko

adj. Hirien artean gertatzen dena. Hiriarteko garraio zerbitzua.

hiriberriar

1 adj. Hiriberri Aezkoakoa, Hiriberri Aezkoari dagokiona.

2 iz. Hiriberri Aezkoako herritarra.

hiriberritar

1 adj. Buztintze-Hiriberrikoa, Buztintze-Hiriberriri dagokiona.

2 iz. Buztintze-Hiriberriko herritarra.

hiribide

iz. Hiri barneko bide zabala. Ik. etorbide. Arana Goiri hiribidea.

hiribildu

iz. Historian zehar agintaritza zuenak emaniko arau berezi batzuen bidez herri batzuei eman izan zaien titulua, hiri bati emandakoa baino maila apalagokoa izan dena. Kode Zibilak Bizkaiko hiribilduetan du indarra. Ordizia Alfontso X.ak 1256an sortutako Gipuzkoako hiru hiribilduetako bat da.

hiriburu

iz. Estatu edo herrialde bateko hiri nagusia; gobernua dagoen hiria. Frantziako hiriburuan. Iruñea, euskaldunen hiriburua. Arabako hiriburua. Baztango hiriburuan. Administrazio hiriburua.

hiriburutar

1 adj. Lapurdiko Hiriburu herrikoa, Lapurdiko Hiriburu herriari dagokiona.

2 iz. Lapurdiko Hiriburu herriko herritarra.

hiriburutza

iz. Hiriburua denaren nolakotasuna. Kultur hiriburutzaren egitasmoa kudeatuko duen lantaldea osatu beharko da.

hirigintza

iz. Hiri plangintza, hiriak biztanleen beharretara egokitzeko egiten dena; plangintza eta bide horien azterketa. Arkitektura eta hirigintza. Udaleko Hirigintza Batzordea. Hirigintza arazoak.

hirigune

1 iz. Hiriaren erdialdea edo erdiko gunea. Bilboko hiriguneko denda batean. Aireportutik hirigunerantz nentorrela.

2 iz. Hiri egitura duen gune edo eremua. Ik. herrigune. Bilboko hiriguneak milioi bat biztanle ditu. Erraustegiak, gutxienez, hirigunetik bi kilometrora egon behar du.

hiri motu

iz. Papua Ginea Berrian mintzatzen den hizkuntza.

hiritar

1 iz./adj. Hiriko biztanlea, hirikoa. Ik. kaletar. Baserritarrak eta hiritarrak. Hango bidexkak ezagutzen zituen, hiritar batek bere kaleak bezala. Hiritarrak osasun bila mendietara datozenean. Hiritar langileak. Hiritarren ohiturak.

2 iz. Antzinateko hirietako herritar eskubideduna. Erromako hiritarrak.

3 adj. Hiriari dagokiona.

hiritargo

iz. Hist. Hiritartasuna.

hiritartasun

1 iz. Hirikoa denaren nolakotasuna; hiriari dagozkion ezaugarriak dituenaren nolakotasuna. XIX. mendetik han kokaturiko industriak eman zion hiritartasun modernoaren sentimendua.

2 iz. Hist. Antzinateko hirietako herritar eskubidea. Ik. hiritargo. Gladiatoreak esklaboak izaten ziren, probintzietan jaiotakoak eta oraindik erromatar hiritartasuna ez zutenak.

hiritartu, hiritar/hiritartu, hiritartzen

1 da/du ad. Hiritar bihurtu, hiritarraren tasunak hartu edo eman. Menditarrak hiritartzen. Hizkuntza batek, hiritartzeko, nahitaezkoa du eskoletan bizitzea.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Gure euskara zahar hiritartua.

hiritartze

iz. Hiritar bihurtzea, hiritarraren tasunak hartzea edo ematea. Hiritartze prozesuak bidea egin arte.

hirizain

iz. Udaltzaina.

hirkaniar

1 adj. Hirkaniakoa, Hirkaniari dagokiona.

2 iz. Hirkaniako herritarra.

hiro

iz. Zub. Zornea.

hiroarazi, hiroaraz, hiroarazten

du ad. Zub. Ustelarazi, galarazi. Min hark hiroarazten eta jaten zion emeki buruko hezurra.

hirodura

iz. Zub. Usteldura.

hirotu, hiro/hirotu, hirotzen

1 da/du ad. Zub. Usteldu; andeatu, galdu. Itsas urak hirotua.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Zati hirotua erauzteko.

hiru

1 zenbtz. Bi eta bat, 3. (Kasu atzizkiekin, pluralean, hirur- forma hartzen du). Hiru gizon etorri ziren. Hiru alaba zituen. Hiru bertute teologalak. Donostiako hiru damatxo. Hiru egunen buruan. Haietako hiruri gertatua. Hirurak bat. Lehen hirurak. Hiru mila zaldun bezalatsu ziren. Berrehun eta hiru. Hiru bat urte zituela. Biak hiruren aurka. Hirutarik bat. Bi edo hiru adiskiderekin (Ik. bizpahiru). Biharamunean edo hiru-lau egunen buruan (Ik. hiruzpalau). Hiru aldiz saiatu da, eta hiruretan huts egin du.

2 iz. Zenbaki arrunten segidan hirugarrena. Biaren ondotik hirua dator. Bi eta bat hiru dira.

3 (Data adierazteko). Gaur, irailak hiru. Urtarrilaren hiruan.

4 (Ordua adierazteko). Hiruretan joan ziren. Goizeko hirurak arte. Hiru eta laurdenak. Hirurak eta laurden. Hiru(rak) eta laurdenetan. Hirurak eta bostean. Hirurak hamar gutxi(ago). Hirurak laurden gutxi(ago)tan.

hiruretan hogei Ipar. eta Naf. Hirurogei.

hirutan adb. Hiru aldiz. Oilarrak birritan jo baino lehen, hirutan ukatuko nauzu. Hirutan galdegin dio, maite nauzu, Petiri?

hirugarren

1 ord. Zerrenda batean aurretik bi dituena (3.). Hirugarren egunean. Hogeita hirugarren kapitulua. Hirugarrena bularrean. Aita santu Inozentzio hirugarrenak. Haren adiskide handi batek, Joao III.a Portugalgo erregeak. 1623an Zuberoako hirugarren estatuko sindiko hautatu zuten. Bigarren astetik hirugarrenera. Hirugarrenean bizi da (Ik. hirugarrenean).

2 (Adizlagun gisa). Hirugarren heldu zenari.

hirugarren adin Zahartzaroa. Hirugarren adinekoen elkartea. Hirugarren adinekoentzat sarrera doan. Ohiko kontua izaten da hori hirugarren adinean, adineko pertsonek lo gutxiago behar izaten dutelako.

hirugarrenean adb. Hirugarren aldian. Lehenengoan barkatu, hurrengoan sakatu, hirugarrenean urkatu.

hirugarrenekorik adb. Hirugarrenik.

hirugarrenez adb. Hirugarren aldiz. Behin eta berriz eta hirugarrenez kanta bera jo ez dit, ba!

hirugarrengo ord. Hirugarrena. Hirugarrengo eskabidea.

hirugarrenik adb. Aurreko bien ondoren. Lehenik, (...); bigarrenik, (...); hirugarrenik, (...).

hirugarren mundu Garatze bidean dauden herrialdeen multzoa. Ik. lehen mundu; bigarren mundu; laugarren mundu. Hirugarren munduko egoera hobetzeko neurririk ez da aipatzen.

hirugarren ordena iz. Frantziskotarren edo kideko ordenaren batekin lotura duen elkarte laikoa, ordena horietako zenbait arauren araberako biziera hartzea helburutzat duena. Ik. hirugarrendar. San Domingoren hirugarren ordenako soinekoa zerabilen.

hirugarrendar

adj./iz. Hirugarren erlijioso ordena bateko kidea dena. Frantziskotar hirugarrendarra. Hirugarrendarren bilera.

hirugihar

iz. Gihar zerrendak tartekaturik dituen urdaia. Hirugihar frijitua.

hiruhilabetekari

iz. Hiru hilabetean behin ateratzen den aldizkaria. Hiruhilabetekari bat izanen da, eta urtean lau ale agertuko dira.

hiruhileko

iz. Hiru hilabeteko aldia. Urteko lehen hiruhilekoaren emaitzak. Hiruhilekoaren bukaera hurbiltzean.

hiruhortz

iz. Hiru hortz dituen lanabesa, bereziki sardea. Hiruhortzarekin irauli.

hiruki

1 iz. Hiru aldeko poligonoa. Ik. triangelu. Bi alde berdin dituen hirukia.

2 adj./iz. Senideez edo umeez mintzatuz, hiruko sabelaldi berean jaiotakoa. Anaia hirukiak. Hirukiak izan dituzte.

3 iz. Hiru gauza edo zati berdin edo baliokidez osaturiko gauza. Ik. hiruko.

hiruko

1 iz. Hiruk osaturiko gauza. Ik. hirukote. Hamalau lerroak bi lauko eta bi hirukotan banatuz. Aurrean zihoan hirukoari oihu egin zion.

2 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, sail bereko hiru irudi dituena. Hiruko urrea. Hiruko bihotza. Azkenean berak errege bat bota zuen, eta nik hirukoa.

3 iz. Mat. 3 zenbakia. Idatzi zero bat hirukoaren eta komaren artean.

hirukoitz

1 adj. Hiru osagai berdinez edo mota bereko hiru gauzaz osatua. Mizto hirukoitza. Izar bikoitzak eta hirukoitzak. Hirutasun bakarra eta Batasun hirukoitza.

2 adj. Hiru halako dena. 2ren hirukoitza 6 da.

3 iz. Hirusta.

hirukoiztasun

iz. Hirukoitza denaren nolakotasuna.

hirukoiztu, hirukoitz/hirukoiztu, hirukoizten

da/du ad. Hirukoitz bihurtu; hiru aldiz handiago bihurtu. Kopuru bat hirukoiztu.

hirukote

1 iz. Hiru lagunez osatutako taldea. Ik. hiruko. Sokrates, Platon, Aristoteles, hirukote handi hura. Kantari hirukotea.

2 iz. Hiru gauzaz osatutako multzoa. Erdaratiko hitzetan maiz ditugu etorki bereko bikote eta are hirukoteak.

hirukun

adj. g.er. Hirukoitza. Jainko hirukuna.

hiruna

banatz. Bakoitzari hiru, bakoitzak hiru. Herrian badira etxeak bina eta hiruna iturri dituztenak. Hiruna mila erreal eman diogu bakoitzari. Hiruna kilo gatz eman dizkigute. Laurogei barrika sagardo, bakoitza hiruna zamakoa. || Binako edo hirunako taldetxoak osatuko zituen.

hirunaka

adb. Hirunako multzoetan. Garauak binaka eta hirunaka jaten nituen, ahal nuen bezala. Hirunaka banandu gaituzte.

hirunakatu, hirunaka/hirunakatu, hirunakatzen

da/du ad. g.er. Hirunaka jarri edo banatu.

hirur

zenbtz. Ipar. eta Naf. Zah. Hiru.

hirurehun

1 zenbtz. Hiru bider ehun, 300. Hirurehun ezkutu eman zizkion. Urteak hirurehun eta hirurogeita bost egun eta sei ordu ditu. Hirurehun gizon leial haiekin. Duela hirurehun urte. Hirurehun urteren buruan. Hirurehun mila. Mila eta hirurehun soldadu.

2 iz. Zenbaki arrunten segidan hirurehungarrena. Hirurehunaren aurretik doa. Hirurehun eta hirurehun seiehun dira. Mila hirurehun eta hamahiruan.

hirurehuna

banatz. Bakoitzari hirurehun, bakoitzak hirurehun. Hirurehuna mila euro eman zizkien.

hirurehunaka

adb. Hirurehuneko multzoetan.

hirurehungarren

ord. Zerrenda batean aurretik berrehun eta laurogeita hemeretzi dituena (300.). Mila eta hirurehungarren urtean.

hirurogei

1 zenbtz. Sei bider hamar, 60. Hirurogei urte zituela. Hirurogei ontzako esan zen dotea. Hirurogei euro eskatu zizkion. Minutu batek hirurogei segundo ditu. Duela hirurogei urte inguru. || Hirurogeita lau.

2 iz. Zenbaki arrunten segidan hirurogeigarrena. Hogeita bostaren eta hogeita seiaren atzean nindoan, hirurogeiaren eta hirurogeita bataren aurretik. Berrogei eta hogei hirurogei dira. Hirurogei zenbakia.

hirurogeigarren

ord. Zerrenda batean aurretik berrogeita hemeretzi dituena (60.). Hirurogeigarren kapitulua. Hogeita bat urte bete dituztenak eta hirurogeigarrenean sartu ez direnak. Mila seiehun eta hirurogeigarren urtean.

hirurogeina

banatz. Bakoitzari hirurogei, bakoitzak hirurogei. Hirurogeina zigor eman zizkieten. Hirurogeina mila.

hirurogeinaka

adb. Hirurogeinako multzoetan. Orain ez gindoazen hirurogeinaka, laurogeinaka baino.

hirurogeiren

iz. Hirurogei zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. Orduaren hirurogeirena da minutua.

hirurogeitar

adj. Mat. Zenbaketa-sistemez mintzatuz, hirurogeinaka zenbatzen edo zatitzen duena. Ik. gradu hirurogeitar; sexagesimal.

hirurren

iz. Hurrenez hurreneko hiru egunez egiten diren elizkizun berezien multzoa. Pazko hirurrena.

hirurteko

1 iz. Hiru urteko aldia. Funtzionarioei dagokienez, 2010ean izan duten mailan izoztuko dira soldatak 2011-2013 hirurtekoan. Hirurteko horretan, etekinak lan kostuak halako 6,6 gehitu dira. Hirurteko Liberalaren ondoren, kontrol zorrotza ezarri zen erregimen liberalaren aldekoak zaintzeko.

2 iz. Soldatari lanean egindako hirurteko bakoitzeko gehitzen zaion diru kopurua. Antzinatasunari dagokionez, langile batzordeak eta zuzendaritzak hirurteko bakoitzeko 19 euroko gehigarria adostu dute aurtengo.

hirusta

1 iz. Belar landarea, hostoak hiru zatiz osatuak eta loreak buruxketan antolaturik dituena, eskualde epeletako zelaietan hazten dena (Trifolium sp.). Ik. pagotxa. Hirusta-belarra. Hirusta sailak. Zergatik ez ditu lau hosto hirustak?

2 iz. Karta frantsesetako lau sailetako bat, hirusta-hosto beltz baten irudia ezaugarri duena. Dama hirusta.

hirusta gorri Belar landare lekaduna, lore arrosa-moreak ematen dituena (Trifolium pratense). Ik. sekula-belar. Tximeleta horren beldarrak hirusta gorria eta hirusta zuria ditu gustukoen.

hirusta zuri Belar landare lekaduna, animalien bazkarako erabiltzen dena eta lore zurixkak ematen dituena (Trifolium repens).

hirutasun

1 iz. Kristau doktrinan, Jainko bakarraren hiru pertsonen batasunaren dogma eta misterioa; hiru pertsonako Jainko bakar hori. Hirutasun Santua, Aita, Semea eta Espiritu Santua. Hirutasuneko bigarren pertsona, Jainko-Semea.

2 iz. Hiru izateko nolakotasuna. Gai egiten baituzu gizakia Bakarraren Hirutasuna eta Hiruren Batasuna ikusteko.

hiruzki

adj./iz. Hirukia.

hiruzpalau

zenbtz. Hiru edo lau-edo. Antzokiak hiruzpalau solairu ditu. Eskuinetik, hiruzpalau karrika laburren ahoak gurutzatzen ditugu. Hiruzpalau aldiz urtean. Hiruzpalau hilabeteren buruan. Herrixka bakoitzean hiruzpalau mila bizilagun, nor bere buruaren jabe.

hisia

1 iz. Ipar. g.er. Gutxieste edo arbuio baten ondoriozko gorroto pasakorra. Hisia handitan daude bi auzoak. Emaztegaiak utzi zuen, eta hisiaz, aurkitu zuen lehenbizikoarekin ezkondu zen. Hisian egon. Hisiaz fraide sartu nintzen, eta ahalkez jalgi ez nintzen (esr. zah.).

2 iz. Ipar. g.er. Tema, seta. Bere teman eta hisian gogortua.

hisiatu, hisia/hisiatu, hisiatzen

1 da ad. Tematu.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). O, gizon hisiatuak!

hisiatuki

adb. Setaz, temaz. Gure ustean edo sinestean hisiatuki gogortzea.

hisigo

iz. g.er. Hisia.

hiski

1 adb. Histasunez, tristeki.

2 adb. Ahultasunez.

hispaniar

1 adj. Hispaniakoa, Hispaniari dagokiona.

2 iz. Hispaniako herritarra.

hispaniko

1 adj. Espainiari eta gaztelaniaz mintzatzen diren herri eta kulturei dagokiena. "Espainiera beste hizkuntza hispanikoekin bizikidetzan" gaia jorratuko dute mahai inguruan. Filologia Hispanikoan lizentziaduna da, eta Euskal Filologian doktore. Literatura hispanikoa.

2 adj. Antzinako Hispaniakoa, Antzinako Hispaniari eta bertako herriei dagokiena.

hispanista

iz. Hizkuntza eta kultura hispanikoan aditua den pertsona.

hispanitate

1 iz. Herri hispanikoen multzoa. Joan den urriaren 12an, Hispanitatearen Egunean.

2 iz. Hispanikoa denaren nolakotasuna. Arrazaren eta hispanitatearen apostoluak.

hispanoamerikar

1 adj. Hispanoamerikakoa, Hispanoamerikari dagokiona.

2 iz. Hispanoamerikako herritarra. Jatorriari dagokionez, talde horretako % 48,3 hispanoamerikarrak dira, kolonbiarrak eta ekuadortarrak batez ere.

hista

iz. Iseka. Izan ziren han histak eta irriak.

hista(k) egin (-en atzizkiaren eskuinean). Isekaz imitatu. Ik. ihakindatu. Charlyk gibelera zuzendutako ukabilkada baten hista eginez agurtu ninduen, boxeolari plantan.

histamina

iz. Biokim. Odoleko zenbait zelulak jariatzen duten amina mota, odol hodiak dilatatzen dituena. Amina horietako batek, histaminak hain zuzen, pertsona sentikorretan erreakzio alergikoak eragin ditzake.

histasun

iz. Hitsa denaren nolakotasuna. Ohean libratu beharrak gaixoarengan sortzen duen histasun herbala.

histeresi

iz. Fis. Ekintza fisiko baten mendean dagoen gorputz batean, kausaren eta efektuaren arteko desfasea.

histeria

1 iz. Med. Nerbioen eritasuna, ikusmenaren nahasmendua, espasmoak, paralisia eta nerbio krisiak, besteak beste, ezaugarri dituena. Aldi baterako paralisia moduko histeria-sintomak. Oxigeno faltaren eraginez, hamalau urteko neska batek histeria-krisia izan zuen.

2 iz. Irud. Bazuen begietan halako poz ero bat, histeria ezkutu bat, jokaera osoan antzematen zitzaiona.

histeriko

1 adj. Med. Histeriari dagokiona. Krisi histeriko batek jo zuen.

2 adj. Med. Histeriak joa. Histeria ekiditeko, haurrak edukitzea aholkatzen zitzaien paziente histerikoei.

3 adj. Irud. Umeen garrasi histerikoak.

histograma

iz. Maiztasunen edo kidekoen taula baten irudikapena, laukizuzenen bidez egiten dena. Lurrazal kontinentalaren lodieren histograma.

histologia

iz. Biologiaren adarra, ehunen egitura mikroskopikoa aztertzen duena. Zelula desberdin eta ugari horiek ez dira erraz identifikatzen histologia-ebakiduretan.

histologiko

adj. Histologiarena, histologiari dagokiona. Azterketa histologikoak.

histona

iz. Biokim. Zelularen nukleoko oinarrizko proteina sinplea, DNAri lotua.

historia

1 iz. Gizadiaren (edo gizarte edo gizatalde baten) iraganaldiko gertaera gogoangarrien ezagutza edo kontakizuna; horrela kontaturiko gertaerak. Ik. kondaira. Historia orokorra edo orotarikoa. Ingalaterraren historia. Hirugarren Errepublikaren historia. Historia eta historiaurrea. Gure historiaren berri ez dakigulako. || iz. (Giza jardun batez mintzatuz). Musikaren historia. Euskal literaturaren historia. Jakintzen historia.

2 iz. Gizadiaren iraganaldiko gertaerak aztertzen dituen jakintza. Historiaren iturburuak, tresnak, metodoak. Historia-ikerketak. Historiako irakaslea.

historiagile

iz. Historialaria. Historiagile izeneko "ixtoriogile" triste horiei muturra sartzen utzi gabe.

historialari

iz. Historiari buruzko lanen edo historia-ikerketen egilea. Historialarien ustez. Frantziako Iraultzaren historialariak.

historiaurre

iz. Idazkera asmatu aurreko gizadiari dagozkion gertaeren multzoa; gertaera horien azterketa. Historiaurreko aroak.

historiko

1 adj. Historiarena, historiari dagokiona. Denbora historikoak. Eleberri historiko mardula.

2 adj. Zerbaiten historian geroko gordea izatea merezi duena. Garaipen historikoa.

historiografia

iz. Historiari eta haren iturriei buruzko idazkien azterketa.

historiografiko

adj. Historiografiarena, historiografiari dagokiona.

historizismo

iz. Historiak giza errealitate osoa azaldu dezakeela dioen doktrina.

historizista

adj. Historizismoarena, historizismoari dagokiona.

histu, hits/histu, histen

1 da/du ad. Hits bihurtu, kolorea edo bizitasuna ahuldu edo galdu. Kolore bizienak eta minenak histen dira aire handian. Eguzkiaren argia histen. Erabiliaren erabiliaz histutako soinekoak. Lore sortu orduko histu baten pare.

2 da/du ad. Higatu, hondatu. Erabiliz, soinekoak histen dira.

3 da/du ad. Haizatu, desagertu. Bet-betan ez ote zitzaizkien histu zenbaiti, geroko egin zituzten amets ederrak? Denborak histu dituen aztarnak.

4 da/du ad. Ahuldu. Erlijioa histera uzten. Adimenaren begia histen eta kamusten duen gaua.

5 da/du ad. Goibeldu; tristatu. Eguraldia histu da. Nire zoriona hits ez dakidan.

6 (Partizipio burutua izenondo gisa). Edari histua. Ez dira liluramendu bat, amets histu bat baizik.

histura

1 iz. Kolorearen edo bizitasunaren galera. Ik. zurbiltasun.

2 iz. Goibeltasuna; tristura. Ik. malenkonia. Ur gain guztiak galdua zuen negu beltzeko histura. Histura bihotzean eta iluntasuna adimenean sarrarazten.

hitano

iz. Hikako hitz egiteko era. Gipuzkoako zati bateko hitano bitxia (natxegok, etab.) zeharo baztertzekoa da. Ez nuke inolaz ere hitanozkoa galtzerik nahi; are gutxiago, hala ere, hitanozko ez dena.

hitita

1 iz. Hist. Kristo aurreko bigarren milurtekoan Anatolian kokatu zen eta inperio handi bat sortu zuen herri bateko kidea. Hititen inperioaren gainbehera.

2 adj. Herri horrena, herri horri dagokiona. Errege hititak.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper