Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

hilobi

iz. Norbaiten hilotza ehorzten edo jartzen den lurpeko edo lurgaineko tokia. Ik. hobi. Hilobiko zulo barruan. Hilobirako kutxa atontzen. Harrian ebakitako hilobia. Familiaren hilobian lur eman diote. Ai, zuek, lege maisu eta fariseu itxurazaleok!, hilobi zurituen antzeko zarete: kanpotik itxura ederrekoak dira baina barrutik hil hezurrez eta ustelkeriaz beteak.

hilobiratu, hilobira/hilobiratu, hilobiratzen

du ad. Hobiratu. Gorpuak hilobiratu.

hilobiratze

iz. Hila hobian ezartzea, hobian ehorztea. Gerran hildako nebari hilobiratze duina emateko.

hilondo

iz. Hil ondorengo denbora. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Ik. hilondoko. Hilondoan har nazazu, santuen baltsan zeruan. Bizirik hainbeste ikusia zuenak, hilondoan ere bakerik ez! Jaiotzatik hilondoraino bizitza ertilanez eztitzen.

hilondoko

adj. Hil ondorengoa. Betiko galderak: Jainkoa, hilondoko irautea ala ezereza.

hilotz

iz. Gorputz hila, bereziki gizakiarena. Ik. hilotza; hilotzik; gorpu. Euridizeren hilotza. Hilotza lurperatu. Zauritu eta hilotzen artean aurkitu zuten.

hilotza

adb. (Bat-batean) hila. Ik. hilotz; hilotzik. Hilotza erori zen. Bertan hilotza nahi duk geratu?

hilotzik

adb. (Bat-batean) hila. Ik. hilotz; hilotza. Hilotzik utzi zuen. Hilotzik zetzan.

hiloztu, hilotz/hiloztu, hilozten

da/du ad. Hilotz bihurtu. Guztia odolez bustita, Jenobebaren oinetan hilozturik.

hiltamu

iz. Bizk. Agonia. Hiltamuan sartu.

hiltasun

iz. Indarrik edo bizitasunik ez duenaren nolakotasuna edo egoera. Nagitasuna da gogoaren hiltasun bat.

hiltegi

iz. Abereak hiltzen diren lantegia. Hiltegira daramaten bildotsa bezala. Udal hiltegia.

hiltoki

iz. Hiltegia. Ardia bezala, hiltokira eraman zuten.

hiltzaile

adj./iz. Pertsonez edo animaliez mintzatuz, hiltzen duena. Ik. eraile; hilgarri. Gizon-hiltzailea: gizonak hiltzen dituena. Gizon hiltzailea: hiltzailea den gizona. Giza hiltzailea: gizon-hiltzailea. Emakume-hiltzaile gehienak ardozaleak dira. Zezena eta zezen-hiltzailea. Haurraren hiltzailea atxilotzeko. Ez dugu hiltzailearen arrastorik atzeman. Aingeru hiltzailea.

hiltze

1 iz. Heriotza. Hiltze on bat eman diezagula. Leon XIII.a aita santuaren hiltzea. Gu bekatutik eta hiltzetik begiratzeko.

2 iz. Hilketa. Zerri-hiltzea. Hiltze izugarria izan zen han.

hiltzeka

iz. g.g.er. Giza hiltzea. Ik. erailketa.

hilzori

iz. Agonia. Hilzori gogorra izan du. Hilzori luzearen ondoren.

hilzorian adb. Hiltzeko zorian. Ik. hil hurren. Hilzorian nago, baina oraindik bizirik. Etxekoren bat hilzorian denean. Aita hilzorian atera zen Ondarretako kartzelatik. || Zuberotarren dantza ederrak hilzorian daude. Hilzorian zituzten beren aberri hizkerak.

hilzoriko adj. Hilzoriko premian geundelako. || (Izen gisa). Hiltzeko zorian dagoen pertsona. Lepotik heltzen dio, hilzorikoak bizitzari bezala.

himalaismo

iz. Kirol jarduera, Himalaiako mendi garaietara igotzean datzana. Ik. alpinismo. Himalaismoa garestia da, eta horrek ere ekarri du espedizio kopurua gutxitzea.

himalaista

iz. Himalaiako mendi garaietara igotzen den kirolaria. Ik. alpinista. Alex Txikon eta Asier Izagirre himalaistak aurrez aurre.

himen

iz. Emakume birjinetan, baginaren sarrera estaltzen duen mintza. Himenaren mintza urratu.

himenio

iz. Bot. Onddoetan, ugaltze elementu espora-emaileak dauzkan mintza.

himenoptero

adj./iz. Zool. Intsektuez mintzatuz, mintzezko lau hego, aho murtxikatzailea eta metamorfosi osoa dituena. Erlea eta inurria himenopteroak dira.

himerar

1 adj. Himerakoa, Himerari dagokiona.

2 iz. Himerako herritarra.

himno

iz. Hotsandiko kanta, bereziki aberriari eskainia. Ik. ereserki. San Joan eguneko himnoa jo nuen soinuarekin.

hindi

iz. Indian mintzatzen den hizkuntza.

hindu

1 iz. Hinduismoaren jarraitzailea. Ik. hinduista. Kaxmirko musulman, hindu eta budistak.

2 iz. Indiarra, Indiako herritarra.

3 adj. Hinduismoari dagokiona. Hindu biztanleak.

4 adj. Indiakoa, Indiari dagokiona. Soldadu hinduak.

hinduismo

iz. Indiako sistema erlijioso eta sozial nagusia, brahmanismotik eratorria dena.

hinduista

1 iz./adj. Hinduismoaren jarraitzailea. Monje budistak eta hinduistak.

2 adj. Hinduismoarena, hinduismoari dagokiona. Esaldi hori testu budista edo hinduista batetik aterea ere izan liteke.

hindustanera

iz. Pakistanen eta Indian mintzatzen den hizkuntza.

hink

iz. (Ezezko edo baldintzazko esaldietan). Hitza, hotsa. (Batez ere hinkik (ere) ez atera esapidean erabiltzen da). Ik. txint. Lotsaren lotsaz hinkik ere ez zuen atera bilera osoan.

hinka

1 iz. Urratsa, pausoa.

2 iz. Kinka. Jainkoak erakutsi zuen bere eskua hinka hertsi hartan.

hinki-hanka

1 adb. Zalantzan. Ik. duda-mudan. Hinki-hanka egon.

2 iz. Itzulingurua (zeharkako era edo bidea). Hinki-hankarik gabe mintzatu.

hinkili-hankala

adb. Herrenka. Hinkili-hankala joan.

hipa

iz. Negar zotina.

hipaka

adb. Negar zotinka. Ik. negar hipaka. Hipaka hasi. Negarrez hipaka lehertu zen.

hiperaktibitate

iz. Gehiegizko jardute edo aritzea. Ikerketa guztiek erakusten dute arreta-faltaren eta hiperaktibitatearen atzean beti dagoela arazo biologiko bat.

hiperaktibo

adj. Hiperaktibitatea duena. Haur hiperaktiboen arazoak eskolan hasten dira. Ume hiperaktiboek arreta jartzeko arazoak izan ohi dituzte.

hiperbaton

iz. Liter. Figura erretorikoa, esaldiaren ohiko hurrenkera aldatzean datzana. Euskararen kasuan, argi eta garbi esan dezagun bideraezina dela hiperbatona.

hiperbola

iz. Mat. Lerro kurbatu irekia, foku izeneko bi puntu finkoekiko distantzien kenketa bera duten puntuek osatua. Elipseak, parabolak eta hiperbolak.

hiperbole

iz. Figura erretorikoa, gauzak gehiegikeriaz adieraztean datzana. Maiteminduen mintzaerari gehiegia izatea, hiperbolezkoa, berez omen dagokio.

hipermerkatu

iz. Supermerkatu handia, gehienetan aldirietan kokatzen dena. Hipermerkatuak denbora pasatzeko gune bilakatu ditugu.

hiperrealismo

iz. Art. Pintura-mugimendua, eguneroko errealitatea argazkien zehaztasunez islatu nahi duena. Hiperrealismoak, adibidez, desberdin ikusarazi dizkigu eguneroko mundua eta mundu horretako objektuak.

hipertentsio

iz. Med. Egokitzat hartzen dena baino arteria-presio altuagoa. Hipertentsioa dutenek gatz gutxi hartu behar dute. Hipertentsioari aurre egiteko botikak.

hipertiroidismo

iz. Med. Tiroide guruinak behar baino hormona gehiago jariatzea, besteak beste, takikardiak, dardarak, pisua galtzea eta haserrekortasuna eragiten dituena. Hipertiroidismoa larria denean, tiroidearen erauzketa partzial edo erabatekoa gomendatzen da.

hipertonia

1 iz. Kim. Beste ingurune batekin alderatuz, kontzentrazio molekular handiagoa eta, beraz, presio osmotiko handiagoa, duen disoluzio edo ingurune baten egoera.

2 iz. Med. Gihar tentsio gehiegizkoa.

hipertoniko

1 adj. Kim. Disoluzioez mintzatuz, alderatzen den disoluzioarena baino presio osmotiko handiagoa duena.

2 adj. Med. Gihar tentsio gehiegizkoa duena.

hipertrofia

iz. Med. Organo bat gehiegi handitzea. Prostataren hipertrofia. || Irud. Ahozkotasunaren hipertrofia.

hip-hop

1 iz. 1970eko hamarkadan New York hiriko Bronx eta Harlem auzoetako gazte afro-amerikar eta latinoamerikarren artean sortu zen kultura-mugimendua, adierazpide nagusitzat rapa, breakdancea eta grafitiak dituena. Jeru The Damaja hip-hop musikari estatubatuarrak Bilbon eskainiko ditu gaur bere doinuak.

2 iz. Mus. Mugimendu horri lotua den musika-estiloa. Jazza musika elektronikoarekin, hip-hoparekin eta bestelako doinu garaikideekin nahasiz.

hipika

iz. Zaldiz egiten diren kirolen edo kirol jardueren multzoa.

hipnosi

iz. Loaren antzeko egoera, hipnotismoz eragina. Hipnosian erori.

hipnotiko

1 adj. Hipnosia eragiten duena. Haren begirada hipnotikoa. Uhinen errepikapen hipnotikoa.

2 adj. Hipnosiarena, hipnosiari dagokiona.

hipnotismo

1 iz. Lilura bidez lo artifiziala eragitea, eta horri dagozkion gertakarien multzoa.

2 iz. Gertakari horiek aztertzen dituen jakintza.

hipnotizatu, hipnotiza, hipnotizatzen

du ad. Hipnosia eragin. Gogoan al duzu Parent doktoreak hipnotizatu egin zintuela? || Irud. Konturatzerako emakume hark hipnotizatua zeukan, eta saihetsezina zitzaion haren lilura.

hipodermiko

adj. Larruazalaren azpikoa, larruazalaren azpiko ehunei dagokiena. Injekzio hipodermiko bat jarri zion. || Xiringa hipodermikoa.

hipodermosi

iz. Med. Hypoderma bovis intsektuak eragindako zuldarra.

hipodromo

iz. Zaldi lasterketak egiten diren lekua. Igandean hipodromora eramango zaitut.

hipofisi

iz. Anat. Hormonen jarioan gorabehera handia duen guruina.

hipoklorito

iz. Kim. Azido hipoklorosoaren gatza.

hipokloroso

adj. Kim. Azido hipoklorosoa (HClO): ura eta kloroa batzean sortzen den azidoa.

hipokondria

iz. Estutasun egoera iraunkorra, osasunarekiko gehiegizko kezka ezaugarri duena. Hipokondria ilunaren itzal latzak goibeldu egin zuen haren aurpegi bizia.

hipokondriako

adj. Hipokondria duena. Nire lagun hipokondriakoa larritzen zuen estutasunak aringarririk izan zezan. Hipokondriako samarra naiz.

hipokratiko

adj. Hipokrates antzinateko Greziako medikuarena, mediku hari edo haren doktrinei dagokiena. Zin hipokratikoak minik ez emateko agintzen du, eta teknika horrek zin hori hausten du.

hipokratismo

iz. Med. Hipokrates antzinateko Greziako medikuaren printzipioetan oinarritzen den doktrina, eritasunak sendatzeko naturaren behaketa eta imitazioa baliatzen dituena.

hipokrisia

iz. Zurikeria, azaluskeria. Ik. itxurakeria; faltsukeria. Agintari politikoen hipokrisia. Jokabide hori txalotu dutenen hipokrisia salatzen dugu.

hipokrita

adj. Itxurazalea, azalutsa. Ik. zuri 4. Zaude lasai, ama, aitak huts egin dizu, hipokrita hutsa denez gero, baina nik ez. || Hildakoen aurrean erakusten duten jarrera hipokrita. Gizarte hipokrita.

hiponar

1 adj. Hiponakoa, Hiponari dagokiona.

2 iz. Hiponako herritarra.

hipopotamo

iz. Ugaztun apoduna, azala oso lodia, gorputza handia eta hankak sendo eta motzak dituena, ibaietan bizi eta lehorrera bazkatzera ateratzen dena (Fam. Hippopotamidae). Gaur egungo gazte kalekumeari gertuagokoak zaizkio elefante, krokodilo eta hipopotamoak, oiloak baino. Kanabera artean hipopotamo handiak lo daude.

hipostoma

iz. Biol. Polipo zelenteratu batzuek aho inguruan duten zati irtena.

hipotalamo

iz. Anat. Entzefaloaren zatia, talamoaren azpian kokatua dagoena, eta nerbio sistema begetatiboa kontrolatzen duena.

hipoteka

iz. Diru zor bat kitatuko dela bermatzen duen kontratua, ondasun higiezinen gainean ezartzen dena. Etxeak hipoteka txiki baten zama zuen artean. Etxebizitza hipotekan jarri.

hipoteka mailegu, hipoteka-mailegu Ondasun higiezin bat erosteko eskatzen den mailegua, erosten den ondasun higiezina bera bermetzat duena. Hipoteka-mailegu bat eskatzen duzunean bizi-aseguru bat egitera behartua zaude.

hipotekadun

adj. Hipoteka-mailegu bat duena. Zortzi hipotekadunetik batek ordaintzeko arazoak ditu.

hipotekatu, hipoteka/hipotekatu, hipotekatzen

du ad. Hipoteka baten mende jarri. Etxea hipotekatu.

hipotenusa

iz. Mat. Hiruki zuzen bateko alde luzeena, angelu zuzenari buruz buru dagoena.

hipotermia

iz. Med. Gorputzaren tenperatura ohiko tenperaturatik jaistea. Uretatik atera zuten 65 urteko emakumeak hipotermia sintoma larriak zituen. Bada hipotermiaz hil den jendea ere. Asko eta asko dira etxerik ez dutelako kalean egon behar dutenak; 500 pertsona hil dira aurten hipotermiak jota.

hipotesi

iz. Zerbait azaltzeko edo frogatzeko abiapuntutzat hartzen den behin-behineko baieztapena, gerora egiaztatu behar dena. Lan hipotesia. Hipotesi gisa aurkeztua. Behin-behineko hipotesia. Hipotesiak eta teoriak.

hipotetiko

adj. Hipotesiarena, hipotesiari dagokiona; hipotesi batean oinarritua dagoena. Ik. balizko. Esakune hipotetikoak. Egoera hipotetiko horretan. Gure txinatar behatzaile hipotetikoa.

hipotiroidismo

iz. Med. Tiroide guruinak behar adina hormona ez jariatzea, besteak beste, nekea, hozberatasuna eta metabolismoa moteltzea eragiten dituena. Jaiotzen diren 3.200 haurretatik batek izaten du sortzetiko hipotiroidismoa.

hipotonia

1 iz. Kim. Beste ingurune batekin alderatuz, kontzentrazio molekular txikiagoa eta, beraz, presio osmotiko txikiagoa, duen disoluzio edo ingurune baten egoera.

2 iz. Med. Gihar tentsio txikiegia.

hipotoniko

1 adj. Kim. Disoluzioez mintzatuz, alderatzen den disoluzioarena baino presio osmotiko txikiagoa duena.

2 adj. Med. Gihar tentsio txikiegia duena.

hippy

1 adj./iz. XX. mendeko 70eko hamarkadan, gizarte kontsumista eta industrialaren arauetatik kanpo bizitzea eta arlo guztietan askatasuna, bakea eta lagunarteko bizitza bilatzen zituena. Beste gizon bik jarraitu diote agure hippyari. Zarauzko hippy koxkor gipuzkerazale bat. Hippy itxura.

2 adj. Hippyei dagokiena. Portuko denda hippyan erositako poster handi bat. Gazte itxurako estetika hippy batez janzten jarraitzen zuen.

hira

iz. Zah. Haserrea, amorrua. Hiraren grina garaitzeko. Hiraren kontrako bertutea.

hiragarri

adj. g.g.er. Oinazea edo atsekabea ematen duena; izugarria. Mundu hiragarri hau uzteko. Min hiragarria.

hiraka iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hiraka-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. iraka].

hiramendu

iz. g.g.er. Oinazea, atsekabea. Gabetasun eta hiramenduen erdian bizi diren misiolariak.

hiratu, hira/hiratu, hiratzen

da/du ad. g.g.er. Haserretu; atsekabetu; ahuldu. Grinak hiratzen du.

hireganatu, hiregana/hireganatu, hireganatzen

da/du ad. Hiregana joan edo eraman, hire egin, hire bihurtu. Ik. higanatu; hiretu. Ehun hamarri ezetz hireganatu uso hori. Beharrak hireganatzen banau.

hiretu, hire/hiretu, hiretzen

du ad. Hire egin, hire bihurtu. Ik. hireganatu. Ai, hi, bekatu gaiztoa, hiretu nauk ondikoz. Ez huen etxearen erdia baizik; noiz hiretu duk beste erdia?

hiri

1 iz. Etxe eta eraikinen multzo egituratu aski handia, udal batek gobernatua, jarduera nagusitzat industria, merkataritza eta zerbitzuak dituena. Ingalaterrako zenbait hiri larritan. Iruñeko hiria zaintzen zuen harresi gora. Nazareteko hiri txikian. Desegin zuten Kartagoko hiria. Hiri bat eraiki. Hiriko biztanle guztiak. Hiriko kale eta plazetan.

2 iz. Historian zehar herri batzuei eman izan zaien titulua, hiribildu bati emandakoa baino maila altuagokoa dena. Urduñari Bizkaiko Jaurerriko hiri titulua eman zioten 1467an, eta halaxe erakusten du Henrike IV.aren errege agiriak.

3 iz. Hiriko biztanleak. Hiri guztia atera zitzaion aurrera.

4 iz. Landa eremuari kontrajartzen zaion eremua. Ik. kaletar. Hiriko euskara galdu egin da. Hirietako bizitzaz higuindurik.

hiri altzari, hiri-altzari pl. Kaleetako eta gune publikoetako hornikuntza, zaborrontzi, banku, kale-argi eta kideko elementuek osatzen dutena. Apurtutako hiri altzariak ordaintzea eskatuko die Udalak inputatuei. Oinezkoentzako kale batek hiri altzari egokiak eduki behar ditu.

hiri gas, hiri-gas Gas fabriketan sorturiko gasa, etxeetan erabiltzeko ekoizten dena eta banaketa-sare bidez banatzen dena. Badira elektrizitatez berotzen diren etxeak, eta badira butanoz zein hiri-gasez berotzen direnak ere.

hiri hondakin, hiri-hondakin pl. Hiri eta herrietako etxeetan sortzen diren hondakin solidoak; lantegi, denda, taberna edo kideko zerbitzuetan sortzen diren antzeko hondakinak. Hiri hondakinak labe industrialetan erraustearen alde egin du Kataluniako administrazio publikoak. Hiri hondakinen eta hondakin industrialen kudeaketa.

hiri lur, hiri-lur Hiri barruko lurzorua. EAEn % 29 gehitu dira sei urtean hiri-lurrak eta lur eraikigarriak.

hiri nagusi Ipar. Hiriburua. Eskualdeko hiri nagusiak. Hiri ikusgarria zinez, hiri nagusiaren ondotik handiena.

hiriarteko

adj. Hirien artean gertatzen dena. Hiriarteko garraio zerbitzua.

hiriberriar

1 adj. Hiriberri Aezkoakoa, Hiriberri Aezkoari dagokiona.

2 iz. Hiriberri Aezkoako herritarra.

hiriberritar

1 adj. Buztintze-Hiriberrikoa, Buztintze-Hiriberriri dagokiona.

2 iz. Buztintze-Hiriberriko herritarra.

hiribide

iz. Hiri barneko bide zabala. Ik. etorbide. Arana Goiri hiribidea.

hiribildu

iz. Historian zehar agintaritza zuenak emaniko arau berezi batzuen bidez herri batzuei eman izan zaien titulua, hiri bati emandakoa baino maila apalagokoa izan dena. Kode Zibilak Bizkaiko hiribilduetan du indarra. Ordizia Alfontso X.ak 1256an sortutako Gipuzkoako hiru hiribilduetako bat da.

hiriburu

iz. Estatu edo herrialde bateko hiri nagusia; gobernua dagoen hiria. Frantziako hiriburuan. Iruñea, euskaldunen hiriburua. Arabako hiriburua. Baztango hiriburuan. Administrazio hiriburua.

hiriburutar

1 adj. Lapurdiko Hiriburu herrikoa, Lapurdiko Hiriburu herriari dagokiona.

2 iz. Lapurdiko Hiriburu herriko herritarra.

hiriburutza

iz. Hiriburua denaren nolakotasuna. Kultur hiriburutzaren egitasmoa kudeatuko duen lantaldea osatu beharko da.

hirigintza

iz. Hiri plangintza, hiriak biztanleen beharretara egokitzeko egiten dena; plangintza eta bide horien azterketa. Arkitektura eta hirigintza. Udaleko Hirigintza Batzordea. Hirigintza arazoak.

hirigune

1 iz. Hiriaren erdialdea edo erdiko gunea. Bilboko hiriguneko denda batean. Aireportutik hirigunerantz nentorrela.

2 iz. Hiri egitura duen gune edo eremua. Ik. herrigune. Bilboko hiriguneak milioi bat biztanle ditu. Erraustegiak, gutxienez, hirigunetik bi kilometrora egon behar du.

hiri motu

iz. Papua Ginea Berrian mintzatzen den hizkuntza.

hiritar

1 iz./adj. Hiriko biztanlea, hirikoa. Ik. kaletar. Baserritarrak eta hiritarrak. Hango bidexkak ezagutzen zituen, hiritar batek bere kaleak bezala. Hiritarrak osasun bila mendietara datozenean. Hiritar langileak. Hiritarren ohiturak.

2 iz. Antzinateko hirietako herritar eskubideduna. Erromako hiritarrak.

3 adj. Hiriari dagokiona.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper