Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

heterogeneotasun

iz. Heterogeneoa denaren nolakotasuna.

heteronomo

adj. Kanpotiko lege edo aginte baten mende dagoena. Anton. autonomo. Ziklo honetan zenbait arau edo norma sortzen dira haurrarengan, eta moral heteronomo batetik moral autonomo baterantz abiatzen da. Kontzientziak bere buruari ematen dion araua, autonomoa izateaz gainera, heteronomoa ere bada, errealitatearen beharkizunen isla den aldetik.

heterosexual

adj./iz. Pertsonez mintzatuz, beste sexukoek erakartzen dutena. Lesbianen eta feminista heterosexualen arteko harremanak ez dira inoiz samurrak izan.

heterosexualitate

iz. Heterosexuala denaren sexu joera. Homosexualitatea eta heterosexualitatea ez dira absolutuak (zuria eta beltza bezalakoak), bien artean maila ugari baitaude.

heterotrofo

adj. Biol. Izaki bizidunez mintzatuz, gai organikoz elikatzen dena, molekula inorganiko sinpleak erabiliz molekula organiko propioak sintetizatzeko gai ez dena. Animaliak, onddoak, bakterio gehienak eta protozooak heterotrofoak dira, eta izaki autotrofoen beharra dute, haien energia eta materia erabiltzen dituztelako molekula organiko konplexuak sortzeko.

heterozigoto

adj./iz. Biokim. Organismo edo zelula diploideez mintzatuz, gene jakin baterako bi alelo desberdin dituena.

hetika

iz. Tuberkulosia. Ik. birikeri. Biriketako hetika. Hezurretako hetika. Hetikazko sukarrarekin dagoen eria.

hetikatu, hetika/hetikatu, hetikatzen

da ad. g.er. Hetikak joa gertatu. Horra, beraz, zertako espartingileak beste langile zenbait baino aiseago hetikatzen diren.

hetiko

adj./iz. Hetikak joa.

hetsaldi

iz. Ipar. Itxialdia.

hetsarazi, hetsaraz, hetsarazten

du ad. Ipar. Itxiarazi. Berak hetsarazi kapera berriz irekia ikusirik.

hetsi, hets, hesten

du ad. Ipar. eta Naf. Itxi. Hets atea, otoi. Bi begiak hetsirik. Leiho bakar bat burdin barrez hetsia. Enganiozko hitzei bihotza hetsi. Ardiak bildu genituen eta artegi zahar batean hetsi. Komentu guztiak hetsi behar dituzte.

heu

1 izord. hi izenordainaren era indartua. (Batez ere, galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. herori; hihaur. Heu haiz okerrena. Baina horretan gaizki egiten duk heuk ere. —Gabon! —Baita heuri ere!

2 izord. (hi-ren eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Eta, hik heuk, nola duk izena?

heure

1 hire-k har dezakeen era, perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean. Ez diagu guk erre hire etxea: hik erre duk heure etxea. Maiteko duk heure hurkoa heure burua bezala. Piarres harturik, erakar ezak heurekin. Nola zainduko dituk ene ondasunak, heureak zaintzen ez dakianean.

2 (hire-ren indargarri gisa). Heure gurasoak gaixorik daudenean. Aurrera, heurea duk eta!

heureganatu, heuregana/heureganatu, heureganatzen

du ad. Heuregana ekarri; heure bihurtu.

heuretu, heure/heuretu, heuretzen

du ad. Heure egin, heure bihurtu. Bidegabe heuretu duk erreinua.

heuristika

1 iz. Zientziaren adarra, arazoak konpontzeko eta hipotesiak egiteko metodoak aztertzea eta lantzea helburu duena.

2 iz. Pedag. Irakaskuntza-metodoa, ikasleak esperientzien bidez eta aurkikuntzak beren kabuz eginez ikastera bultzatzen dituena.

heuristiko

1 adj. Heuristikarena, heuristikari dagokiona. Hipotesi eta printzipio heuristikoak.

2 adj. Pedag. Irakaskuntza-metodoez mintzatuz, ikasleak esperientzien bidez eta aurkikuntzak beren kabuz eginez ikastera bultzatzen dituena.

3 adj. Inform. Ikerketa-metodoez mintzatuz, urratsez urratseko ebaluazioetan eta behin-behineko hipotesietan oinarritzen dena.

hexaedro

iz. Mat. Sei aurpegiko poliedroa.

hexagonal

adj. Hexagono forma duena. Abaraskaren gelatxo hexagonalak.

hexagono

iz. Sei aldeko poligonoa. Hexagono formako irudia.

hexametro

iz. Poesia klasikoan, sei oineko bertsoa.

heze

1 adj. Apur bat bustia. Ik. umel. Ohol hezeak. Lur gizen eta hezea. Ohe bustia edo hezea zuk ez zenuke nahi, ez abereek ere. Ezpain ertza makur eta begia heze. || Hezeak eta iharrak jan ditu horrek: asko jan du horrek.

2 adj. Haizeaz edo eguraldiaz mintzatuz, ur lurrun asko duena. Haize hezea.

3 adj. Lekuez edo lurraldeez mintzatuz, eguraldi hezekoa dena.

4 adj. Landareez edo egurraz mintzatuz, ihartua ez dena. Egur hezeak egiten du gar eta egiten du negar, sua datxekio eta ura dario. Belar hezea janaritzat. Adar iharrak eta hezeak. Zuhaitz heze fruitutsuak.

hezedura

iz. Hezetasuna. Hazi bat erori zen toki harritsu batera, eta sortu ondoan ihartu zen, hezedurarik ez zuelako.

hezegailu

iz. Giroa hezetzeko tresna. Giroa lehorregia sumatzen bada, hezegailuren bat erabil daiteke edo berogailu edo erradiadoreen gainean urez betetako ontziak jar daitezke.

hezegarri

adj./iz. Hezetzen duena, hezetasuna ematen duena. Hara, bada, hezegarri eta bizigarri eta edari bikaina: Jesu Kristoren odola.

hezegune

iz. Ekol. Eremu hezea, gehienetan ordokia, aldika edo beti, urez estalia izaten dena. Txingudiko badiako hezeguneen eremu babestua. Hezeguneak espezie ugariren, batez ere hegaztien, habitata dira.

hezetasun

1 iz. Hezea denaren edo dagoenaren nolakotasuna. Ik. bustitasun. Lurraren hezetasuna euria egin ondoren. Hezetasun handia behar duen landarea. Hezetasunak herdoildua, usteldua. Egurraren hezetasunagatik. Zuhaitzetako orriak, beren hezetasuna galdurik, horitu egin ziren.

2 iz. (Airean den) ur lurruna. Airearen hezetasun maila.

hezetsu

adj. g.er. Hezea. Haritz zaharrak orain hasten dira janzkera berria hartzen, hosto hezetsuak nonahi sortzen zaizkiela.

hezetu, heze/hezetu, hezetzen

da/du ad. Heze edo hezeago bihurtu; hezetasuna eman, apur bat busti. Lurra hezetzen duen euria. Mihiaz ezpainak hezetu. Ginga-edari honekin ahoa hezetuko diat. Egarria hezetu: egarria kendu.

hezi, hez, hezten

1 du ad. Animalia basati bat otzandu edo menderatu. Ik. bezatu. Nola hezi zaldia? Betizu ongi hezi gabea. Zamaria gaztea denean hezi behar da. Lehoiak hezten dituena.

2 du ad. Irud. Deabrua bera nahi luke hezi. Mihia ezin dezake inork hezi, ezin egona da eta gaiztoa. Grina txarrak hilduratu eta hezi. Gure gorputz edo haragi gaizki hezia eta gaitzera makurtua. Ez da jaio egundaino emakumea heziko duenik.

3 du ad. Gizakia, bere ahalmenak garatuz eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko prestatu eta gaitu. Ik. hazi1. Euskaraz jaio, euskaraz hazi, euskaraz nahi dugu hezi. Jainkoaren legean hezi ninduten.

4 (Era burutua izenondo gisa). Pertsona hazi, hezi eta arras trebatua.

hezibide

iz. Animalia basati bat, eta, bereziki, gizaki bat, hezteko bidea. Ik. heziera; heziketa; hezkuntza. Ez dugu zure eskolarik eta zure hezibiderik izan. Komentuan hartu zuen hezibide apurtxoarekin guztiz dotoretu zen.

heziera

iz. Heztea, hezibidea. Ik. haziera. Gizaseme eta emakume guztiei haziera eta heziera berdina ematen zieten herri hartako zuzendariek. Grinen ukatzea eta heziera.

hezigabe

adj. Hezirik ez dagoena. Idisko mardo hezigabea. Jende basati eta hezigabea. Egia esan, belarri hezigabeek ez omen dute aditzen horrelako hotsik. Grina hezigabeen mende dagoena.

hezigabeko adj. Hezigabea.

hezigai

iz. Hez daitekeen pertsona, hezia izateko egoeran dagoena. Bihar irakasle izango den gaurko hezigaia.

hezigaitz

adj. Batez ere piztiez eta grinez mintzatuz, hezten zaila dena. Hartz, lehoi eta beste abere basati hezigaitzak. Neskatilaren izaera hezigaitzak hartaraturik.

hezigarri

adj./iz. Hezten duena. Sakrifizio hezigarriak. Gorputzaren hezigarria da baraua. Jostailu hezigarriak. Zigorrak ezarri behar dira, baina hezigarriak izan behar dute.

heziketa

iz. Gizakiak gizartean bizitzeko prestatzea eta gaitzea. Ik. hezibide; hezkuntza. Gaztetxoen heziketa. Oinarrizko heziketa. Heziketa-arazoak.

hezitzaile

1 iz. Gizakiak hezten dituen pertsona. Umeen maisu-maistren eta hezitzaileen eginbideak.

2 iz. Hezlea.

hezkuntza

iz. Gizakia, bere ahalmenak garatuz eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko prestatzea eta gaitzea; horretarako erabiltzen diren bide edo sistemen multzoa. Ik. hezibide; heziketa. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila. Hezkuntza Ministerioa.

hezle

iz. Animalia basatiak hezten dituen pertsona. Zaldi-hezlea. Lehoi-hezle ausarta.

hezueri

iz. Hezurretako eritasuna; bereziki, erreuma. Hezueriak abereak jo ez ditzan. Hezueria du amonak. Zahartzean, belaunetan hezueria jartzen da.

hezur

1 iz. Ornodunen hezurdura osatzen duten atal gogor eta zurrunetako bakoitza. Ugaztunen, hegaztien, arrainen eta narrastien hezurrak. Eskuko hezurrak. Erori eta hezur bat hautsi du. Hezurrak agertzeraino zigorkatua. Hezurretako mina. Lurpean ustelduko dira nire hezurrak. Hezur handiak, mami gutxirekin. Hezur iharra, ihartua. Hausten den hezurra sendatzen denean, gogortu egiten da. || Ni naiz hezur eta haragizkoa. || Bere herrira itzultzeko asmoa hartu zuen, bere ahaideen artean hezurrak uztera.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hezur ehuna. Hezur zelulak. Hezur giltzak.

3 iz. Arrainen bizkarrezurra. Bisigu baten hezurrean irristatu eta erori da.

4 iz. Hezurrekin egindako gauzakien gaia. Hezurrezko orratz eta jostorratzak.

5 iz. Fruitu batzuen hazia biltzen duen oskol gogorra. Gereziaren hezurra. Haran hezurrak.

hezur-beltz Ik. hezurbeltz.

hezur berri Batez ere pl. (Zenbait esapidetan, emakume bat haurdun dagoela adierazteko). Hezur berriak ditut: haurdun nago. Hezur berriak dauzkat; laster amona izango zara. Hezur berrietan dago.

hezur eta azal 1 (Gehiegizko argaltasuna adierazteko). Ez daukat nire gorputzean hezur eta azala baino.

2 adb. (egin, egon, gelditu eta kideko aditzekin). Oso argal. Ik. hezur-huts. Hezur eta azal gelditzeko bidean zihoan emakumea.

hezur eta larru 1 (Gehiegizko argaltasuna adierazteko). Otsoak ez zuen hezur eta larru baizik.

2 adb. (egin, egon, gelditu eta kideko aditzekin). Oso argal. Ik. hezur-huts. Gizon multzo bat, hezur eta larru eginak. Begiak sartuak, eriak hezur eta larru.

hezur eta mami 1 adb. Erabat, oso-osorik. Ik. gorputz eta arima. Jainkoak hartua bezala nengoen hezur eta mami.

2 adb. Hezur eta mamiz. Horra neure aurrean, beraz, hezur eta mami, astrofisikari bat! || Itzal horien biziak ez dio batere zorrik hezur eta mamizkoen biziari: egiazkoen biziari.

3 Hezur eta mami izan: adiskide minak izan.

hezur-haragi pl. Hezurrak eta haragia. Baina iratxoak ez du, nik bezala, hezur-haragirik. Lo zegoen, bere hezur-haragiak atsedenari ematen.

hezur-haragizko adj. Pertsonez eta animaliez mintzatuz, benetakoa, hezur eta haragiz osatua. Hezur-haragizko gizakiak. Aipatzen dituzun idazle horiek hezur-haragizko gizonak ziren, zu eta ni bezalakoxeak.

hezur-huts 1 iz. Gizakien edo abereen hilotzen hezur mamigabe eta ihartua. Denborak zuritutako hezur-huts bat.

2 adb. Oso argal. Ik. hezur eta azal; hezur eta larru. Aurpegiak horitu eta hezur-huts egiteraino. Hezur-huts zegoen gizajoari, arnasa agortu zaio. || Hezur hutsetan gelditu: hezur-huts gelditu.

3 adj. Oso argala. Asto zahar eta hezur-huts bat.

hezur-mami Batez ere pl. Hezurrak eta mamia. Nork ez du sumatu goitik beherako astindua hezur-mamietan?

hezur muin, hezur-muin Batez ere pl. Muina. (Sentimenez, sentipenez, usteez eta kidekoez mintzatuz erabiltzen da). Ik. hezurretaraino. Hezur-muinetaraino beldurtu. Hezur-muinetaraino sartua dugun ustea. Negu mineko hotzikara hezur-muinetan nabaritzen.

hezurrak gogortu (Zahartasuna adierazteko). Hezurrak gogortu eta oinak baldartzen zaizkizunean. Hezurrak zaizkit gogortu, belarriak ere gortu; modu honetan, mutilzaharraren inbidia nork du?

hezurretaraino Sentimenez, sentipenez, usteez eta kidekoez mintzatuz, barne-barneraino. Beldurra hezurretaraino sartua zuten. Sinesmena hezurretaraino sartua. Hotzikara bat hezurretaraino sartu zitzaiona. || Hezurretarainoko izua.

hezurbeltz, hezur-beltz

iz. Belarrimotza.

hezurberritu

1 pred. g.er. Haurdun.

2 pred. g.er. Emakumeez mintzatuz, erdi berri. —Bart gure etxe honetan alaba jaio da. —Beraz, andrea duzu hezurberritua; abisa iezadazu noiz den bataioa.

hezurdun

adj. Hezurra edo hezurrak dituena. Gereziak, aranak eta beste holako fruitu hezurdunak.

hezurdura

iz. Gizakien eta animalien hezurrezko egitura. Ik. eskeleto. Hezurdura larriko gizonak dira zuberotarrak.

hezurgabe

adj. Hezurrik ez duena. Haragi hezurgabea.

hezurki

1 iz. Hezur zatia. Zur eta hezurki zernahi zizelkatuz.

2 iz. Hezur gaia. Haurren hezurrak bihotz-bihotzetik dira ondoko hilabeteetan hezurtzera abiatzen; barnetik azalera hedatuz dihoakie hezurkia.

hezurmamitu, hezurmami, hezurmamitzen

da/du ad. Gauzatu, mamitu; hezur eta mamizko egin. Hamar Aginduetan hezurmamitzen dira kristauen eginbeharrak. Jainkoaren gogoan mundu posible guztiak daude, borrokan beti, denek nahi baitute hezurmamitu. Zeluloidezko pertsonaiak hezurmamiturik ikusteak eragiten duen sentipen hori.

hezurtegi

iz. Hezurrak, eta, bereziki, hezur-hutsak, lurperatzen diren edo lurperatuta dauden lekua.

hezurtoki

iz. Hezurtegia. Gorputz hila zaldi, asto eta zakur ustelduen hezurtokira bota zuten.

hezurtsu

adj. Hezurrak asko nabaritzen zaizkiona. Gizon argal, zimel, hezurtsu bat. Asto hezurtsu bat da.

hezurtu, hezur/hezurtu, hezurtzen

da/du ad. Hezur bihurtu; ehunez mintzatuz, hezurraren gogortasuna eta zurruntasuna hartu. Erraz da ohartzea hezurrak ez direla berehalakoan hezurtzen; haur sortu berriak ez ditu hasiak baizik.

hg

hektogramo-ren nazioarteko sinboloa.

hi

izord. Singularreko bigarren pertsonaren izenordaina, hitz egiten ari denak aurrean duen entzulea adierazten duena. (Lagunarteko hizkeran baizik ez da erabiltzen). Ik. zu; heu. Hi heldu haiz lehen. Hi haiz mutila, hi! Hi haiz hi, gezurtia. Hi, Pello, zertan ari haiz? Aizak, hi! Hi heu haiz okerrena. Hik galdu behar gaituk. Ez dagokik hiri auzi hori konpontzea. Hire etxea erre dinagu. Ez dutela hirekin joan nahi. Orain hireak egin din. Hi bahaiz, ni banauk.

hialino

adj. Fis. Beira itxura duena, beiraren gardentasuna duena. Ik. beirakara.

hiato

1 iz. Hizkl. Bi silabatan banatzen diren bi bokalen segida. Hegoaldeko goi nafarreran, hiato batzuk silaba bakarrean (diptongo gisa) ahoskatzeko joera dago.

2 iz. Anat. Irekidura, arteka.

hiazinto

iz. Zitoriaren familiako landare erraboilduna, hosto mehe eta luzeak, eta lore zuri, urdin, arrosa edo horiak, lurrintsuak eta mordoetan bilduak, dituena (Hyacinthus sp.).

hibai iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hibai-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ibai].

hibernatu, hiberna, hibernatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Zenbait animaliak, neguko hotz gogorrei aurre egiteko, loaldi luzea egin, gorputzeko tenperatura eta funtzio metabolikoak oso maila apaletan mantenduz. Gaixo dagoenetik ez du lo besterik egiten; hibernatzen ari den hartza ematen du. Urriaren amaieratik apirilaren amaiera arte hibernatzen dute animalia hauek, lur azpian egindako gordelekuetan.

hibernazio

iz. Hibernatzea; hibernatze egoera. Animalia batzuk, hartza adibidez, odol berokoak dira urtearen parterik handienean, baina odol hotzeko bihurtzen dira neguko hibernazioan.

hiberniar

1 adj. Hiberniakoa, Hiberniari dagokiona.

2 iz. Hiberniako herritarra.

hibridatu, hibrida, hibridatzen

1 da/du ad. Arraza edo barietate desberdinetako animaliak edo landareak, berez edo artifizialki, gurutzatu. Arrazak nahasten eta hibridatzen ari dira etengabe. Fruitu batzuk (sagarrak, aranak, mahatsa), Ipar Amerikako aldaera basekin hibridatuz hobetu ditugu.

2 da/du ad. Irud. Hibridatzen den kultura edo hizkuntza bati ere gauza bera gertatzen zaio, ugalketarako indarra galtzen du.

3 da/du ad. Biol. Harizpi bakarreko bi azido nukleiko osagarrirekin harizpi bikoitzeko azido nukleiko artifiziala eratu. Orduan, harizpi bakarreko DNA txikia hibridatu egiten da birusaren RNA molekularen beste muturrarekin. Hibridatu gabeko RNA.

4 da/du ad. Kim. Orbital atomiko bi edo gehiago, molekulan dituzten simetria-ezaugarriak hobetzeko, konbinatu. Geometria hori lortzeko, karbonoaren 2s orbitala hiru 2p orbitalekin hibridatzen da. Karbono atomo horiek berriz hibridatu behar dira.

hibridazio

iz. Hibridatzea. Naturan ere gerta daiteke arrazen arteko hibridazioa. Azido nukleikoen hibridazioa.

hibrido

adj./iz. Hibridaziotik sortu dena. Bekatariak tormentatzeko ardura duten munstro ikaragarri horiek naturaz kontrako hibridoak dira: erdi arrain, erdi txakur; erdi gizon, erdi txori. Latina bihurtu zen sortzear zegoen Mendebaldeko kultura hibridoaren hizkuntza ofizial.

hidatidiko

adj. Med. Kisteez mintzatuz, txakur-teniaren larbak gizakiaren eta beste zenbait ugaztunen ehunetan eragindakoa. Kiste hidatidikoa.

hidatidosi

iz. Med. Kiste hidatidikoek eragindako eritasuna.

hidoi iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hidoi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. idoi1; idoi2].

hidra

1 iz. Ur gezetako polipoa, bi zentimetro ingurukoa, zelula erregarriak dituzten garroz hornitua dena (Hydra sp.).

2 iz. Greziako mitologiako munstroa, moztu ahala berriro sortzen ziren zazpi buru zituena. Heraklesek, istripuz, Hidraren odolarekin pozoitutako gezi bat jaurti zuen.

hidratatu, hidrata, hidratatzen

1 du/da ad. Gai bati edo gorputz bati ura erantsi edo eman. Barazkiek gorputza hidratatzen eta toxinak kanporatzen laguntzen dute. Azala hidratatu. Gaixoak hidratatu egin behar dira, galdutako likidoak berreskuratzeko.

2 da/du ad. Kim. Urarekin konbinatu.

hidratatzaile

adj. Hidratatzen duena. Krema hidratatzailea.

hidratazio

1 iz. Gai bati edo gorputz bati ura eranstea edo ematea; horren ondorioa. Ura garrantzitsua da larruazaleko hidratazio mailari egoki eusteko. Hidratazio egokiak mukosak ez lehortzea dakar.

2 iz. Kim. Urarekin konbinatzea. Merkurio ioiek hidratazioa katalizatzen dute.

hidrato

iz. Elementu edo konposatu baten eta ur molekula baten edo gehiagoren arteko konbinazioa. Karbono hidratoak: osagaitzat karbonoa, oxigenoa eta hidrogenoa dituzten konposatu organikoak, karbono, hidrogeno eta oxigeno atomoak 1:2:1 proportzioan dituztenak.

hidraulika

iz. Fis. Fisikaren adarra, isurkarien propietate mekanikoak aztertzen dituena.

hidrauliko

1 adj. Hidraulikari edo urari dagokiona. Energia hidraulikoa.

2 adj. Uraren bidez higitzen edo aritzen dena. Turbina hidraulikoari esker, energia hidraulikoa energia mekaniko bihurtzen da. Zentral hidraulikoak.

hidrodinamika

iz. Fis. Mekanikaren alorra, isurkariek eragiten dituzten indarrak aztertzen dituena.

hidrodinamiko

adj. Hidrodinamikarena, hidrodinamikari dagokiona.

hidroelektriko

adj. Uraren indarra erabiliz energia elektrikoa lortzen duena; energia elektriko horri dagokiona. Zentral hidroelektrikoa.

hidrofilo

adj. Ura erraztasun handiz xurgatzen duena. Kotoi hidrofiloa. Molekula hidrofiloak.

hidrofobia

iz. Urari neurriz gaineko beldurra izatea.

hidrofugo

adj. Materialez mintzatuz, hezetasuna xurgatzen edo hartzen ez duena. Adreilu hidrofugoak.

hidrogenatu, hidrogena, hidrogenatzen

1 da/du ad. Kim. Hidrogenoarekin konbinatu. Soja olioa, industrian erabiltzeko, askotan hidrogenatu egiten da, eta prozesu horretan, osasunarentzat kaltegarriak diren koipeak sortzen dira.

2 (Era burutua izenondo gisa). Kim. Koipe hidrogenatuek luzaroago irauten dute zaharmindu gabe.

hidrogeno

iz. Kolore eta usainik gabeko gasa, izadiko gairik arinena (H; zenbaki atomikoa, 1). Hidrogenoak, oxigenoarekin elkartuz, ura ematen du. Hidrogeno bonba.

hidrogeologia

iz. Geol. Geologiaren adarra, lurrazaleko eta lur azpiko ur gezak aztertzen dituena.

hidrogeologiko

adj. Geol. Hidrogeologiarena, hidrogeologiari dagokiona.

hidrografia

1 iz. Geografiaren adarra, lurrazalean ura nola dagoen banatua eta eratua aztertzen duena.

2 iz. Lurralde edo eskualde bateko uren multzoa. Lan horretan, Ingalaterrako fauna, flora, hidrografia eta orografia jasorik dago.

hidrografiko

adj. Hidrografiarena, hidrografiari dagokiona. Ebroko Konfederazio Hidrografikoa. Iparraldeko plan hidrografikoa.

hidrokarburo

iz. Karbonoz eta hidrogenoz osaturiko gai konposatua. Butanoa hidrokarburo asea da. Bentzeno hidrokarburoak.

hidrolisi

iz. Kim. Gai organiko baten molekulak uraren bidez zatitzea, atal batek uretik H+ ioi bat irabaziz eta besteak gainerako OH- ioia hartuz.

hidrolizatu, hidroliza, hidrolizatzen

du ad. Kim. Gai organiko baten molekulak hidrolisi bidez zatitu. Zenbait bakteriok zelulosa eta antzeko polimeroak hidrolizatzen dituzte, eta, ondorioz, azukreak sortzen dituzte.

hidrologia

iz. Lurreko urak eta beren propietateak aztertzen dituen zientzia. Zaragozako Unibertsitateko Hidrologia katedraduna. Hidrologia-planaren kontra eginiko txostena.

hidrologiko

adj. Hidrologiarena, hidrologiari dagokiona. Ikerketa hidrologikoak.

hidropesia

iz. Med. Gorputzeko barrunbe edo ehun batean likidoa pilatzea. Ik. edema. Han zegoela, zangoak eta belaunak handitzen hasi zitzaizkion hidropesiagatik, eta larriki gaixotu zen. Umeak lau urte zeramatzan hidropesiak jota.

hidrosfera

iz. Lurreko ur masa, lurgaineko eta lurpeko urak barne. Uraren erresumari hidrosfera deritzo, eta ozeanoek osatzen dute ia-ia osorik. Atmosfera, litosfera eta hidrosfera.

hidrostatika

iz. Fis. Mekanikaren alorra, geldirik dauden isurkarien oreka-egoera aztertzen duena.

hidrostatiko

adj. Fis. Hidrostatikarena, hidrostatikari dagokiona; geldirik dauden isurkariei dagokiena. Presio hidrostatikoa.

hidrotermal

1 adj. Geol. Ur termalen eraginez sortu dena. Itsas hondoko tximinia hidrotermalak ezagutzeak plaken tektonikaren teoria osatzen lagundu du.

2 adj. Ur termalena, ur termala duena. Zor horren zati handi bat igerilekuak eta haren osagarri gisa eraikitako zentro hidrotermalak sortzen dute.

hidroxido

iz. Metal bat OH multzoarekin batuz eratzen den gai konposatua.

hidroxilo

iz. Kim. Hidrogeno atomo batez eta oxigeno atomo batez osaturiko erradikal kimikoa, alkoholen, hidroxidoen eta beste hainbat gai konposaturen osagai dena. Hidroxilo erradikala oso erreaktiboa da eta zelulako edozein konposatu organiko oxida dezake berehalakoan.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper