Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

buro iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buro-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. burho].

burokrata

iz. Boterea gehiegikeriaz erabiltzen duen funtzionarioa.

burokratiko

adj. Burokraziarena edo burokraziari dagokiona.

burokratizatu, burokratiza, burokratizatzen

du ad. Burokrazia ezarri; burokraziaren ezaugarriak eman.

burokrazia

iz. Funtzionario eta enplegatu publikoen multzoa, estatuaren boterearen irudi gisa ikusten dena; Administrazioaren gehiegizko eragina.

burpil iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burpil-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gurpil].

burra

iz. Ipar. Gurina.

burraso iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burraso-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. guraso].

burrego iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burrego-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. borrero].

burrio

iz. Triglidae familiako arraina, arraingorriaren antzekoa (Trigla lyra). Ik. neskazahar 3; perloi.

burruka iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burruka-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. borroka].

burrunba

1 iz. Erleek eta antzeko intsektuek hegan egitean ateratzen duten hotsa. Liztor burrunba horiek darraizkigu beti. Husten ari da plaza emeki, erle burrunba ezti batekin.

2 iz. Zarata handia, trumoiak edo gauza pila batek erortzean egiten duena. Ik. dunbots; durundi. Ekaitzaren burrunba datorrenean.

burrunba egin Ostots izugarriak burrunba egiten. Haren bozak burrunba eginen du itsasoak bezala.

burrunban adb. Burrunba eginez. Euliak firrindan, erleak burrunban. Hurbiltzen dira lantzak, badatoz harriak burrunban. Haizeak burrunban zafratzen du etxe hura.

burrunbada iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burrunbada-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. burrunba; burrundara].

burrunbaka

adb. Burrunba eginez. Garagarrilean, erleak erlauntzean burrunbaka. Euliak inguruan burrunbaka zebiltzala. Galerna burrunbaka barreiatu zen. Etxe osoa liskarren zarataz burrunbaka ari da.

burrunbarazi, burrunbaraz, burrunbarazten

du ad. Burrunbatzera behartu. Jainkoak ikaragarriki burrunbaraziko du bere boza.

burrunbari

adj. Burrunba egiten duena. Erle burrunbariak. Haien mintzoa, tupiki ozen eta txilin burrunbaria bezala, iraupen laburrekoa izango da.

burrunbatsu

adj. Burrunbaria, zaratatsua. Halako animalia batzuk, hegaldun eta burrunbatsu. Kanoi dunbada burrunbatsuak. Ur gordin, hotz, burrunbatsu izugarri bat baizik ez da orain gure itsasoa. Zarata burrunbatsuak.

burrunbatu, burrunba/burrunbatu, burrunbatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Burrunba egin. Haren ondotik burrunbatuko du harrabots lazgarriak.

burrunda iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burrunda-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. burrunba; burrundara].

burrundara

iz. Burrunba. Burrundara bizian etorri da erasoa.

burrundaran adb. Burrunban. Pentsamendu horiek guztiak burrundaran bururatu zitzaizkidan.

burruntzali

iz. Zopa, egoskariak eta kidekoak plateretan banatzeko erabiltzen den koilara handia; koilara horren edukia. Bakoitzari burruntzali bete arto eta esne. Eltze askotako burruntzalia: besteren kontuetan sartzeko joera duen pertsona.

burruntzi

1 iz. Okela su gainean erretzeko erabiltzen den burdinazko ziria. Ik. gerren. Oilanda lumatu eta burruntzian sartu. Burruntzian erreta. Burruntzia eskuan harturik. Errementariaren etxean zotza burruntzi (esr. zah.).

2 iz. Intsektu buru-biribila, sabelalde luze eta mehea eta lau hego garden eta zaintsu dituena (Libellula). Ik. mariorratz; mariburduntzi; sorgin-orratz. Burruntziak hirurogeita bost kilometro egin ditzake orduko.

3 iz. (izotz eta kidekoen eskuinean). Zintzilik dagoen izotz puska. Ik. kandela 2. Teilatuetako izotz burruntziak antzo. Horma burruntzi tenteak.

burrunzali iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burrunzali-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. burruntzali].

burrustan

adb. Batez ere Ipar. eta Naf. Borborka bezala; parrastaka, ibaika. Burrustan negarra abiatu zitzaion. Eta odola burrustan zain orotarik doakio. Burrustan, ur irakinak gaindi egiten duenean bezala. Burrustan elea darienen artean. Burrustan, axolarik gabe xahutzea.

burtain

iz. Cottidae familiako arrain txiki buruhandia (Cottus gobio).

burtina

iz. Errezela; antzokiko oihala.

burtsa

iz. Merkatu arautua, negozioak eta finantzetako eragiketak egiten direna. Ekonomia ondo doanean, burtsa ondo ibili ohi da.

burtsaratu, burtsara/burtsaratu, burtsaratzen

da/du ad. Ekon. Enpresa baten akzioen zati bat burtsa-merkatuan jarri, bertan kotizatzeko. Iazko uztailean burtsaratu zuen BFAk Bankia, eta, burtsaratu zenetik, balioaren % 36 galdu du. Vocento burtsaratuko da azaroan eta, inbertsiogile txikiek, gehienez 16,8 euro ordainduko dituzte akzioko.

burtzin

iz. Bertzuna.

burtzora iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burtzora-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. burtzoro].

burtzoragarri

adj. Burtzoratzen duena. Hamabost ehun miloi libera!, burtzoragarri da kopuru hori gogoan hartzea bera.

burtzoraldi

iz. Zorabio igarokorra.

burtzoratu, burtzora, burtzoratzen

da/du ad. Zorabiatu, burua joan. Noiz arte ibiliko naiz harrokeria ergeletan burtzoratua? Zabaldi hartako beroaren beroaz burtzoraturik.

burtzoro

1 adj. Zentzurik gabe jokatzen duena. Ik. zentzugabe. Zinezko eroa, zinezko burtzoroa!

2 iz. Zorabioa. Berehala burtzoro batek hartzen nau, liluraturik.

3 iz. Abere xeheen burmuinean kokatzen den har batek eragiten duen eritasuna. Noiznahi hartzen du burtzoroak ardia eta laster ezindurik hiltzen du.

burtzuntz iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burtzuntz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. burzuntz].

buru

1 iz. Gizakiaren edo animalien gorputzaren goiko edo aurreko zatia, ahoa eta zentzumenak kokaturik daudena. Zezen burua. Burua estaltzeko. Adarrak, zenbait gizasemeren buru-kopetak zinetan eta benetan apaintzen dituzten edergarri horiek. Burua (apustu) egingo nuke berandu heltzen dela. Buru gaina. Burt Lancaster buru-urdinak. Gizon buru-luzea. Gizon iletsu buru-beltza.

2 iz. (Esapideetan). Inori burutik behera kaka egin: iseka larria egin. Norbaitek burua lehengo lepotik, betiko lepotik izan: iritzietan, ohituretan ez aldatu. Zerbaitek bururik ez hankarik, bururik ez buztanik ez izan: zentzugabea, itxuragabea izan. Jakinduriaz eta sakontasunaz diozunak ez du ez bururik ez zentzurik. Besteren buruan zentzatu, ikasi.

3 iz. Burua adimenaren eta oroimenaren iturburutzat hartua. Bihotz euskaldunaren eta buru erdaldunaren arteko borroka amaigabea. Haizea buruan eta ibili munduan; joan bazen, joan zen; ez lanerako eta ez ezertarako. Buru-loka izan: buruarina izan. Buru gogorra duen gizona (Ik. burugogor). Gaizki egin dudala ezagutzeko adina buru badut. Norbaitek buru argia izan. Buru argikoa izanik, argi jabetu zen asmo horietaz. Urrestarazu jaunaren adorea, kemena, buru jantzia eta bihotz kartsua. Norbaitek buruan gatza izan: buruargia izan. Burua oso duenak: zoraturik ez dagoenak. Buruak huts egiten ez badit. Filologoarentzat zail eta buru-nekagarri izan ohi diren hitzak. Buru-berotzaileak.

4 iz. Gauzaki baten mutur zabala edo biribila. (punta-ren aurrez aurre). Ik. buru orratz. Iltze, torloju baten burua. Orratz buru-zuria.

5 iz. Hainbat gauzaren muturra. Mahaiaren buruan zeudenak (Ik. mahaiburu). Titiaren burua (Ik. titiburu). Zoazte bide buruetara. Haritzaren buru orritsuan.

6 iz. Zerbait bukatzen den gunea. Errotik bururaino ezagutu. Buru batetik bestera, dena da ongi aukeratua eta egoki euskaraz emana. Etxe bat gaitza, ordoki baten buru-buruan. Urtearen bururaino.

7 iz. Buruzagia. Elizaren burua. Leinu santu haren buru egin zuen.

8 iz. Buruxka. Ik. galburu; artaburu. Bihiak ereiten eta buru beteak biltzen.

9 iz. Hainbat landareren hosto zabalek osatzen duten bilduma biribil antzekoa. Ik. azaburu.

10 iz. Zerbait hasten den gunea. Ik. izenburu. Hitz buruan maiz aurkitzen da b-, d-, g-/p-, t-, k- aldaera.

11 iz. Kapitulua. Liburuaren laugarren burua. Legearen lehen burua, zazpigarren atala.

12 iz. Aziendaz edo jendeaz mintzatuz, banakoa. Bi mila, bi mila eta bostehun buru izaten ditu artalde bakoitzak.

13 iz. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean, aditzaren era bihurkaria gauzatzeko erabilia). Jonek bere burua hil du. Bere burua bota du zubitik behera. Erantzi soinekoa eta han bota nuen neure burua uretara. Geure buruaren jabe gara. Ez da hizkuntza bere buruaren jabe, besteren mirabe baizik. Zeuen buruak salduz. Bere burua eta Barthes aipatzen ditu liburu horretan. Geure buruen kaltean egin dugu hori. Zeure burua zeure eskuko zenuenean. Zeure burua erakusteagatik egin ohi duzun hainbat gauza.

(bere...) buruaz beste egin (Bere...) burua hil. Bere buruaz beste egin du, etsipenez.

burua agertu Azaldu; nabarmendu. (bere eta kidekoekin nahiz gabe erabiltzen da). Erizain batek burua agertu zuen atetik. Ez zuen bere burua aitaren aurrean agertu nahi. Lebita eta ginbail ederrik badu etxean baina ez du bere burua agertu nahi izaten.

burua altxatu 1 Burua gorantz higitu. Ikusten zuen nola zerbait idazten zuen burua altxatu gabe.

2 Harro azaldu, nabarmendu. Euskaldun den gizon orok altxa beza burua.

burua apaldu Burua makurtu. Bazterka so egiten zidan halako irri maltzur batekin eta burua apaltzen zuen. Burua apaldurik zebilen. Ez bururik apaldu inongo jaunekin.

burua arindu 1 Kezkak eta nekeak arindu. Joan zen behin ehizara, burua arintzera.

2 Buru gaitasuna galtzen hasi. Gauza onik ez dago zahartuz gero: burua arindua eta odola bero.

burua bat egin Bizk. Norbaitekin elkar hartu, bereziki azpilanean aritzeko. Ez dut nahi nik burua bat egin zuekin, ez eta zuen antzeko beste batzuekin ere.

burua beheratu Burua makurtu. Jesusek bere burua beheratzean, borreroari egin zion keinua. Gaizki egin ote dut, zuen goratzeko ene buruaren beheratzea.

burua berotu 1 Burua hautsi. Gutxi dira Jaunaren borondatea ezagutzeko burua berotzen dutenak.

2 Norbait zerbait egitera bultzatu. Nire semeari burua berotu diozu, niri dirua lapurtzeko.

burua erakutsi Burua agertu. (bere eta kidekoekin nahiz gabe erabiltzen da). Jesusek erakusten duenean bere burua arantzez inguratua. Eraztunez josia eta erdara harroa dariola dabil, hor zehar, bere burua erakutsi beharrez.

burua galdu Zentzua galdu, zoratu. Horrek nauka bada burua galdurik. Zahartu zenean, burua erdi galdu zitzaion.

burua gora adb. Harro, harrotasunez. Burua gora itzuli zen bere herrira.

burua hautsi 1 Burezurra hautsi. Azpijokoren bat egiten saiatuz gero, burua hautsiko ziotela mehatxu egin zioten.

2 Zerbaiti buruz behin eta berriz pentsatu, zerbaiten inguruan hausnartu edo kezkatu. Zuk oraindik ez duzu bururik hautsi arimaren onari dagozkien gauzetan. Hori horrelaxe izan dela jakiteko, burua hautsi beharrik ez dago.

burua jaso 1 Burua gorantz higitu. Jesusek burua jaso eta esan zien: (...).

2 Beheralditik atera, adoretu. Zorrez beteta, bururik jaso ezinda. Burua jasorik ibili. Euskal Herriak gehiago burua jasoko ez zuelako etsian. Euskarak burua jasotzea Jainkoak nahi du.

burua joan Konortea galdu, zorabiatu.

buruak eman dio ad. Bururatu. Zoro hari buruak eman dio, ikusi duen neska bat behar duela. Esan behar nuenik ere ez niri eman buruak.

burua makurtu 1 Burua beherantz higitu. Burua makurtu eta besoez aurpegia estaltzen zuen.

2 Umildu. Burua makurtzen dutenak edo umiltzen direnak. Ez daki burua makurtzea beharrezkoa dela sarritan. Jaunaren esanari burua makurturik.

burua nahasi Burua galdu. Burua pitin bat nahasi zitzaidan, nahi ez nuena esateko.

buruan eduki Gogoan izan, eduki. Adibide hau eduki behar da buruan meditazio guztietan.

burua nekatu Pentsatzen nekatu. Gehiago burua nekatu gabe, baratzean sartzea erabaki zuen. Horrek pentsatzen ez du bururik asko nekatu.

buruan erabili Zerbaitetan pentsatu, hausnartu. Ik. gogoan erabili. Ametsetan ere beti bere praka berriak darabiltza buruan. Gazte haiek gezur zoroak eta auzi-borrokak zerabiltzaten buruan.

buruan hartu 1 Gogoan hartu, aintzat hartu. Jendearen esanik ez har buruan. Adi ezak, Mattin, eta har ongi buruan erratera noan hau.

2 Sinetsi, konbentzitu. Handiak holakoak dira, buruan hartua dute guztiak haientzat jaiotzen direla.

buruan ipini Buruan jarri. Zer zabiltza, buruan traste hori ipinita? Etsaiak buruan ipini zidan asko galduko nuela nire faman aitortzen banuen nire bekatua.

buruan izan du ad. Gogoan izan. Beste kezkarik deus ez dugu buruan, Loiola ikustea baizik.

buruan jarri 1 Buruaren gainean jarri. Txapela buruan okerka jarria.

2 Bururatu, zerbait buruan sartu. Guztiek bere lepotik barre egiten zutela jarri zitzaion buruan.

buruan pasatu Bururatu. Ik. burutik pasatu. Buruan orduan pasa zitzaizkidanak!

buruan sartu 1 Gogoan sartu. Mutil koskor hauei ingeles apur bat buruan sartzeko asmoz. Gauza bat buruan sartzen zaizunean. Hizkuntzen iraupenari eta azkenari buruz buruan sar adina gai ikasi behar izan ditut.

2 Bururatu. Buruan sartu zaio gauza txarren bat gertatuko zaiola.

buruaren jabe 1 adj. Askea, burujabea. (bere eta kidekoekin erabiltzen da). Ez da hizkuntza bere buruaren jabe, besteren mirabe baizik.

2 Bere egintzen erantzule dena. (bere eta kidekoekin erabiltzen da). Harrotua dabil, ezagun du ez dela bere buruaren jabe.

buru-argi Ik. buruargi.

buruari eman 1 Ipar. Kontu egin, imajinatu. Emaiozu buruari eguzkia argizko itsaso bat dela.

2 Naf. Burua nahasi. Buruari emana dabil, semea istripuan hil zitzaionetik.

buru-arin Ik. buruarin.

buru atxiki Buru egin, aurre egin. Ez duzu oraino buru atxiki odoleraino.

burua urratu 1 Buruan zauriak edo urratuak egin. Burua eta lepoaldea ebaki zabalez urraturik.

2 Burua hautsi (irudizko adieran). Burua gehiegi urratu gabe, badaukat zer jan eta zerekin jantzi.

buru babes, buru-babes Kaskoa, burua babesteko estalkia.

buru babeski, buru-babeski Buru-babesa.

buru-belarri 1 adb. Ahaleginean, gogoz eta lehiaz. Auzian buru-belarri sartu gabe. Zintzoa izaten saiatu zen buru-belarri. Lanean ari da buru-belarri.

2 adb. Adi-adi.

buru-bero Ik. burubero.

buru-bihotz pl. Burua eta bihotza. Eta kaletarron buru-bihotzak ez izaki beti lehengo euskaldunenak bezain garbi.

buru-buztan pl. g.er. Zentzua. (Ezezko esaldietan erabiltzen da). Kantu horietako hitzek ez dute buru-buztanik.

buru-buztanka adb. Atzekoz aurrera, alderantziz.

buru egin 1 dio ad. Aurre egin. Ik. gogor egin. Tentaldiari buru eginez.

2 Buruzagi izan. Hurreratu zitzaion morroien artean buru egiten zuena.

buru eman 1 dio ad. Amaitu, burutu. Lanari buru emateko denbora iritsi zen.

2 dio ad. Buru egin, aurre egin. Haizeari buru emanaz. Bere gauza guztiak saldu zituen zorrei buru emateko.

buru estalki, buru-estalki Burukoa, burua estaltzeko erabiltzen den jantzi edo zapia. Emakume zaharrenak ile zuri ondo orraztuak buru-estalki zuri garbi baten azpian gordetzen zituen.

buru-gogor Ik. burugogor.

buru-gorri Ik. burugorri.

buru-handi Ik. buruhandi.

buru-harro Ik. buruharro.

buru-has adb. Buru hutsik. Buru-has agurkatu. Bi lerrotan jarririk, guztiak buru-has. Buru-has eta ortutsik gelditu zen.

buru hausgarri, buru-hausgarri iz. Buruhausteak ematen dituen gauza.

buru hezur, buru-hezur Burezurra.

buru hutsean, buru-hutsean adb. Buru hutsik. Baserritar bat buru hutsean sekula ez zen ikusten.

buru hutsik, buru-hutsik adb. Buruan txapelik edo antzekorik gabe. Ik. buru-has; buru hutsean. Buru hutsik eta paparra zabalik.

buru-jantzi adj. Ikasia. Prosan ere badira edozein euskaldun buru-jantzik ezagutu behar lituzkeen obrak.

buru kasko, buru-kasko Burezurra.

buruko adj. Ik. buruko. Pentsatze hutsak buruko ile guztiak lazten zizkidan. Haizeak buruko kapela eraman zion.

buru kolpe, buru-kolpe 1 Burukada.

2 Burutazioa.

buruko min 1 Buruan sentitzen den mina. Buruko minez nago. Buruko mina dut.

2 Ardura, kezka. Auzitegietan nahiko lan eta buruko min badarabiltzagu. Gurasoei buruko min bat ez nahigabe bat eman ez dieten seme-alaba zintzoak.

buru lan, buru-lan Batez ere adimenaz baliaturik zertzen den lana. Buru-lanetako aproposagoa zen eskulanetako baino. Elizgizonen eskuetan utzi dugu hemen buru-lana.

buru langile, buru-langile Batez ere adimena erabiltzea eskatzen duen lanean aritzen den pertsona. Eskulangile eta buru-langileak. Buru-langileen zereginak.

buru-makur Ik. burumakur.

buru-motz Ik. burumotz.

buru nahaste, buru-nahaste Buruhaustea.

buru orratz, buru-orratz Orratz buruduna, lepoko zapiak eta kidekoak lotzeko erabiltzen dena.

buru oskol, buru-oskol g.er. Buru-babesa, kaskoa.

burura ekarri Gogora ekarri. Ik. bururatu. Zuen gabon-kantak gure ama xaharraren oroitza ekarri dit burura.

burura eman Ipar. Bururatu, burura ekarri.

burura etorri Gogora etorri. Gauden pixka bat, ea zerbait datorkigun burura.

burura igo Zerbaitek burua ilundu, burua lausotu. Ardoa burura igo zitzaion eta ez zekien zer egiten zuen.

bururako (-en atzizkiaren eskuinean, batez ere ezezko esaldietan). Ez da hori zure bururako egiten den gauza: ez da hori zuri dagokizun gauza.

bururen buru Burutik burura, hasieratik bukaeraraino. Laburra da erreka: bospasei kilometro baino gehiago ez duke bururen buru.

buru-soil Ik. burusoil.

burutan atera Bururatu, amaitu. Utz ezazu ene gainean zure egitekoen arta, nik burutan aterako ditut zein bere denboran.

buru(ta)tik adb. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean). Kabuz, kasa. Heure burutatik hoa, ala aginduta? Hobe da beti mundu zabalean ontzat hartuak dauden hitzez eta izenez baliatzea nor bere burutik asmaketan abiatzea baino.

burutik aldaratu da ad. Burutik egin, zoratu. Bere anaia hil dela esan diote eta burutik aldaratu da.

burutik behera adb. Goitik beherantz; burutik hasi eta oinetaraino. Burutik behera jantzi behar den soinekoa. Burutik behera bustia agertu zen.

burutik beherako 1 iz. Marranta, hotzeria.

2 iz. Buruko isuria.

burutik buru Bururen buru. Liburua burutik buru irakurriz gero.

burutik burura Buru batetik bestera, hasieratik bukaeraraino. Liburua burutik burura irakurri zuen.

burutik egin zaio/du ad. Zoratu. Ik. burutik jauzi; burutik joan; burutik jo; burutik egon; burutik nahasi. Hori aditu zuenean, burutik egin zitzaion. Burutik egin zaizu? Eroetxera daramate bukaeran, burutik egin duelakoan. Burutik egina bezala zegoen. Burutik eginda al zaudete?

burutik egon Zoratuta egon. Burutik dagoela, zentzua galdu duela.

burutik izan du ad. Ipar. eta Naf. Burutik egon. Trufatzen zara nitaz, ala baduzu burutik? Ni kapitalista?, baduk burutik?

burutik jauzi da ad. Burutik egin. Sinetsi ez zioten, esanaz burutik jauzi zela.

burutik jo Burutik egin. (Ia beti burutik jota (egon) esapidean erabiltzen da). Burutik jota zaude ala?

burutik joan 1 da ad. Burutik egin. Burutik joan zara? Gizon hori burutik joanda dago.

2 da ad. Ahantzi. Ez zait burutik joango esan didazuna.

burutik kendu Zerbait pentsatzeari utzi. Burutik ezin kendu dut haren agur tristea. Burutik ez zitzaion kentzen herriko norbaiten jukutria zela.

burutik nahasi Burua, zentzua galdu. Ik. burutik egin. Bestela esango dute burutik nahasia zaudela. Jaunak burutik nahasten ez banau.

burutik oine(ta)ra adb. Goitik behera. Ik. burutik behera. Zazpi arrarik ez zuen burutik oinera. Burutik oinetara guztia legenarrez eta gaitzez betea nago.

burutik oine(ta)raino adb. Burutik oinera. Etxekoandrea burutik oinetaraino begira gelditu zitzaion. || Burutik oinetarainoko aldakuntzak.

burutik pasatu Bururatu. Ik. buruan pasatu. Ez zitzaion burutik pasatzen ere, ate hura bere aurrean itxi ziezaioketenik.

buruz ari izan Oroimenaz bakarrik baliaturik ari izan. Buruz ari naiz eta beharbada hutsen bat egingo dut.

buruz aurrera adb. g.er. Muturrez aurrera. Buruz aurrera erori da.

buruz beheiti adb. Ipar. eta Naf. Buruz behera. Baina, etxekoandrea, buruz beheiti emana duzu-eta zure liburua!

buruz behera 1 adb. Ahuspez, beherantz begira. Buruz behera etzan da ohe gainean.

2 adb. Gorputzaren goialdea beherantz dagoela. San Pedro gurutzean buruz behera josita hil zen. Buruz behera erori beharrean zutik gelditu zen.

buruz buru adb. Aurrez aurre. Uharteari buruz buru zegoen etxea. Aukera egokia da buruz buru hitz egiteko. Buruz buru, bi bitara, eta lau lauren kontra aritu ziren bertsolariak.

buruz buru egin 1 Topo egin. Hola doalarik, buruz buru egiten du gizon batekin: Agur, adiskidea!

2 Talka egin. Elkar ez ikusirik, bi trenek buruz buru egin dute.

buruz buruka adb. Buruz buru, aurrez aurre. Iluntzean eta arratsean eginen dira finalerdiak esku-huska, bai buruz buruka eta bai binaka.

buruz buruko adj. Aurrez aurrekoa; banakakoa. Buruz buruko borrokan indartsuenak ziren. Buruz buruko txapelketa. Buruz buruko txapeldun izandako sei pilotari.

buruz esan Buruz ikasitakoa esan.

buruz gain 1 adb. Buruaren gainetik. Buruz gain labana luze bat jaurti zuen airean.

2 adb. Ahalbideen gainetik. Buruz gain egin: gainditu. Anitz urte baino lehen buruz gain egiten diote bere zor zahar eta berriek. Buruz gain ibili: erabat lanpeturik ibili. Gure buruz gain bizi nahiak egiten du gure malurra.

buruz gora 1 adb. Ahoz gora, gorantz begira. Emakumea buruz gora etzanda zegoen.

2 adb. Gorputzaren goialdea goian dagoela. Buruz gora edo buruz behera zuenik ere jakin gabe, egunkariari begira.

buruz ikasi Hitzez hitz errepikatzeko eran ikasi.

buruz jakin Oroimenaz bakarrik baliaturik jakin. Hutsa dela dotrina buruz jakitea, ulertzen ez bada.

buru-zuri Ik. buruzuri.

buru-zut Ik. buruzut.

-en buruan Aipatzen den denbora-bitarteaz gero. Ik. barru 7. Bost urteren buruan: bost urte igaroz gero. Hiru egunen buruan piztuko naiz. Denboren buruan: munduaren azkenean. Ororen buruan. Azterketa nekagarrien buruan baizik ez du jakingo. Han hil zen zenbait urteren buruan.

-en buruko -en buruan. Zenbait egunen buruko osoki sendatua zen.

-i buruz 1 -rantz, -ganantz. Gizona heriotzari buruz doa. Nik ez dakit jendea zeri buruz doan.

2 -z, -en gainean, -i dagokionez, -a gaitzat harturik. Nahikoa hitz egin dugu gai honi buruz. Arana Goiri eta Azkue ez ziren talde berekoak euskarari buruz. Ez da hizkuntzarik Europa osoan euskara bezain ilun ageri denik bere jatorriari buruz.

-i buruzko -i buruz esapidearen bigarren adierari dagokion izenlaguna. Mogelen lanei buruzko argitasun asko dator ikerketa horretan.

(neure, zeure...) buruarekin (egin, egon, esan aditzekin). g.er. Neure, zeure... artean. Neure buruarekin egin dut, zuregana behar nuela etorri. Nengoen neure buruarekin, ez ote nuen zuk baino gehiago sufritzen. Behin baino gehiagotan egona naiz neure buruarekin, nola onartzen dituzun horiek zure etxean.

burualde

1 iz. Oheaz eta kidekoez mintzatuz, burua jartzen den aldea. Ik. oheburu. Ohearen burualdean aitaren erretratua ageri zen.

2 iz. Zerbaiten burua edo zatirik garaiena dagoen aldea. Alaskako zedroak hostoa argixeagoa eta burualdea zorrotzagoa ditu.

buruargi, buru-argi

adj. Burua argia duena. Emakume buruargia eta bipila.

buruargitasun

iz. Buruargia denaren nolakotasuna. Uste osoa zuen bere buruargitasunean eta ez zuen jaramonik egin.

buruarin, buru-arin

adj. Pertsonez mintzatuz, burua arina duena, zentzu gutxikoa dena. Ik. kaskarin. Gazte buruarin eta dantzazaleak.

buru-aza

iz. Azaburua, aza mota.

buru-batzar

iz. Eusko Alderdi Jeltzaleko gidariek osatzen duten erakunde nagusietako bakoitza. Euskadi Buru Batzarraren bilera Baionan egin zuten atzo. Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakari izana da.

burubeltz

iz. Sylvia generoko hegaztien hainbat aldaera buru-beltzen izena. Ik. txinbo. Burubeltza arras kantaria da.

burubero, buru-bero

adj. Grina batek menderaturik neurritasuna galtzen duena. Cromwell protestante buruberoa.

buruberokeria

iz. Buruberoaren jarrera edo egitea. Haren fedea buruberokeriaz beste deus ez zela.

burubide

1 iz. Egitekoen antolaketa taxuzkoa. Hori ez da gizonaren burubidea. Lanari burubideren bat emateko. Legea, ordea, ez da askoren burutaldia, bakar baten burubidea baizik, buru adinbat aburu gerta ez dadin.

2 iz. Funtsa, ganora. Burubide gutxiko emakumea.

3 iz. Kontseilua, aholkua. Burubide ona eman.

4 iz. Erabakia. Azkenean neskame bat bilatzeko burubidea hartu zuen.

5 iz. Asmoa, helburua.

burubildu, burubil, burubiltzen

da ad. g.er. Azek, urazek eta kidekoek burua egin edo eratu. Udako eguzkiaren berotasunak kiskaltzen ditu azak, burubiltzeko lekurik eman gabe harroturik lagatzen dituela.

burudun

adj. Burua duena; bereziki, zentzuduna. Badira gizon handiak, beren ustez burudunak, Elizari ausikiz ari direnak. Gogo-argi eta burudun izan arren, ez dira hitzen jabe, ezta burutapenen jabe ere. Orratz buruduna.

buruera

iz. Batez ere Bizk. Burutazioa. Ona da, Martin, zeure buruera, baina nik ezin esan diezazuket lehen esan dizudana baino besterik.

burugabe

1 adj. Bururik ez duena; bereziki, zentzurik ez duena. Ik. ergel. Bekatari burugabea. Burugabe eta zorotzat eduki nuen. Ez zela hain asmo burugabea.

2 (Adizlagun gisa). Burugabe jokatu.

burugabeko adj. Burugabea.

burugabekeria

iz. Zentzugabekeria. Hori hain erraz lortuko dela pentsatzea burugabekeria handia da.

burugabeki

adb. g.er. Bururik, zentzurik gabe. Dirua burugabeki eralgitzea.

burugabetasun

iz. g.er. Zentzugabetasuna.

burugabetu, burugabe/burugabetu, burugabetzen

da/du ad. Burua ebaki, bururik gabe utzi edo gelditu. Erakundea burugabetu zutenean.

burugaizto

1 adj. g.er. Gaiztoa.

2 adj. g.er. Setatsua, tematia.

burugin

adj. Ongi bizitzen zalea dena; berekoia. Alferrak eta buruginak. Nagi burugin batekin ezkondua. Txanton burugina zen, Maripa burutsua. Aberats burugin, zeken eta diruzalea.

burugogor, buru-gogor

adj. Burua gogorra duena, setatsua. Ik. egoskor 2. Gizon tematsu eta burugogorra.

burugogorkeria

iz. Burugogorra denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat hartua. Ik. tema; seta. Gizakion burugogorkeria nekez zuzentzen baita, zigorren bidez ez bada.

burugorri, buru-gorri

adj. Buruko ileak gorriak dituena. Ik. kaskagorri.

buruhandi, buru-handi

1 adj. Burua handia duena.

2 adj. Egoskorra dena.

3 iz. Herri jaietan, kartoizko buru irudi handia jarririk ateratzen den pertsona. Arratsaldeko bostetan, buruhandiak eta erraldoiak.

buruharro, buru-harro

adj. Harroa.

buruhausgarri iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buruhausgarri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buru-hausgarri].

buruhauste

iz. Kezkatzen edo larritzen duen gauza. Buruhauste handiak ematen zizkion arazoa. Buruhauste eta nekeak. Hainbat istilu eta buruhauste.

buruhezur iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buruhezur-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. burezur].

buruil

iz. Ipar. eta Naf. Iraila.

buruiritzi

1 iz. Harrokeria.

2 adj. Bere buruaz iritzi onegia duena. Ik. harro 4. Mutil gazte zoro eta buruiritzi batzuk. Gizon harro eta buruiritziekin.

burujabe

adj. Askea, bere buruaren jabe dena, inoren mende ez dagoena. Haizea bezain burujabe mendietan ibiltzeko jaioa. Samoako Estatu Burujabea.

burujabetasun

iz. Burujabetza. Herriak askatasuna eta burujabetasuna galduak zituen.

burujabetza

iz. Herriez mintzatuz, bere buruaren jabe izatea, beste inongo herriren mende ez izatea. Burujabetza eta askatasuna. Euskadiren burujabetzaren alde.

burujope

iz. Ipar. Harrokeria. Harrigarriak dira frantsesak bere mihi txarraz, bere burujopeaz, bere ihakin eta trufez, bere buruari lehenik eta gero bere herriari dakartzan kalteak.

buruka iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buruka-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buruxka].

burukada

iz. Buruaz emandako kolpea. Bere inguruan dantzan ari zen gizonezko bati burukada bat eman zion.

burukaldi

iz. Burukada.

burukeria

iz. g.er. Apeta. Ohituta zegoen bere burukeria guztiak indarrean aurrera ateratzen.

buruketa

1 iz. Gogoeta, hausnarketa.

2 iz. Mat. Problema.

buruki

iz. Burkoa. Bi ukalondoak buruki gainean jarrita.

burukide

iz. Zuzendaritza edo zuzendari-batzorde bateko kidea, bereziki alderdi politiko batekoa. Bizkai Buru Batzarrerako burukide berriak aukeratzea. Ituna bizirik dagoela esan dute burukide sozialistek.

burukita

1 iz. Burkoa, bururdia. Lumaz eginiko burukita.

2 iz. Burualdea, bereziki oheburua.

buruko

1 iz. Burua estaltzeko erabiltzen den jantzi edo zapia. Dantzatik irteten dira sarritan neskak iduneko zapiak askatuta eta burukoak okertuta, ikusi gabe ezin sinets litekeen moduan. Fez delako buruko gorriarekin. Buruko handia eta jate urria (esr. zah.).

2 iz. Buruan hartzen den kolpea. Buruko ederra hartu dut eskailera horrekin!

3 iz. Burkoa.

buruko argi iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buruko argi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buruargitasun].

buruko argitasun iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buruko argitasun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buruargitasun].

burukoi

adj. Setatsua, tematia. Gizonik setatsu eta burukoienak.

burukorratz iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burukorratz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buru orratz].

burukosko iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burukosko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. burezur; buru kasko].

burulan iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burulan-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buru lan].

burulangile iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burulangile-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buru-langile].

burumakur, buru-makur

1 adb. Burua makurturik. Zergatik zabiltza burumakur? Burumakur agurtzen zaitut. Burumakur eta lotsaz.

2 adj. Burua makurtua duena. Agure zahar burumakurra.

burumotz, buru-motz

1 adj. Buruargia ez dena. Ik. motz 5.

2 adj. Kaskamotza.

burumuin

iz. Burmuina.

burundar

1 adj. Burundakoa, Burundari dagokiona.

2 iz. Burundako herritarra.

burundiar

1 adj. Burundikoa, Burundiri dagokiona. Burundiar nekazariak.

2 iz. Burundiko herritarra.

buruntza

iz. g.g.er. Koroa. Urrezko buruntza ipini zion.

buruntzatu, buruntza/buruntzatu, buruntzatzen

du ad. g.g.er. Koroatu.

buruntzatze

iz. g.g.er. Koroatzea.

buruñurdun

adj./iz. g.g.er. Kaputxinoa.

burupe

1 iz. Ipar. Zah. Aginpidea, ospea. Burua gora ekarriko du, burupe izanen du. Ni baino burupe gehiagorekin mintzatzen da orain Aita Onaindia olerkaria.

2 iz. Ipar. Zah. Harrokeria, burgoikeria. Duzun beraz burupe baino beldur gehiago eman zaizkizun argien eta dohainengatik.

burupetsu

adj. Ipar. Zah. Buruiritzia, harroa.

burupil

iz. g.er. Bitxilorea.

bururakizun

iz. Gogoeta, burutapena. Gogoeta eta bururakizunak neurri eta taxu jakinez antolatutako hitzetan bakarrik adieraziz.

bururapen

1 iz. Burutapena. Jesusek, haien bururapenak ezaguturik, hauxe esan zien: (…).

2 iz. Amaiera, bukaera.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper