Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

brakizefalo

adj. Burezurra biribil antzekoa, ia luzea bezain zabala duena.

brako

iz. Txakur arraza; arraza horretako txakurra, ilaje motza, hanka luzeak eta mutur irtena dituena, bere usaimenagatik ehizan oso aintzat hartua dena.

braktea

iz. Bot. Hainbat landaretan, lorearen oinean sortzen den hostoa, landarearen gainerako hostoetatik formaz eta kolorez bereizten dena eta lorea babesten duena.

brana

iz. g.er. Txilarra.

branda

iz. Ipar. Kanpai handia. Sei hilabeteren buruan entzungo dugu branda berria.

brandy

iz. Ardoa destilatuz lorturiko edari bizia, koñakaren antzekoa. Botila bat brandy eman zigun.

branka

iz. Itsasontzien aurrealdea. Anton. popa. Branka jaso. Brankaz jo. Brankako masta.

brankia

iz. Zool. Uretako animalia gehienen arnas organoa, mintzezko xafla edo hari izpi multzo batez osatua. Ik. zakatz.

brankial

adj. Zool. Brankiena, brankiei dagokiena.

[Oharra: Euskaltzaindiak, gehienetan, zakatz- osaerako elkarketaz baliatzea hobesten du; ik. zakatz 2].

brankiopodo

iz. Zool. Ur gezetako krustazeo txikia, mugitzeko eta arnasa hartzeko baliatzen dituen hanka pare ugari duena; (pl.) krustazeo horiek osatzen duten klasea.

brasa

iz. Txingarra. Bi brasa irazekiren antzekoak izango dira zure begiak.

brasildar

1 adj. Brasilgoa, Brasili dagokiona. Brasildar dantzariak.

2 iz. Brasilgo herritarra.

brasilia

iz. Ipar. Albaka. Ik. basiliko.

brasiliar

1 adj. Brasiliakoa, Brasiliari dagokiona. Brasiliar dendariak.

2 iz. Brasiliako herritarra.

brastako

iz. g.er. Bat-bateko mugimendua. Hermannek besokoa kendu zion brastako batez.

brastakoan adb. Kolpetik, bat-batean. Brastakoan kendu dio eskutik makila.

bratislavar

1 adj. Bratislavakoa, Bratislavari dagokiona. Bratislavar merkatariak.

2 iz. Bratislavako herritarra.

brau

onomat. Ipar. eta Naf. Bat-bateko mugimendu edo kolpe hotsaren onomatopeia. Ik. dzast; klak; krask; krik-krak; rau. Orduan, brau, semea zutitzen da eta kanpora doa.

brauki

adb. g.er. Indarrez.

braza

iz. Luzera-neurria, 1,67 metroren baliokidea. Ik. besaldi. Txopatik zintzilik braza bat luzeko soka ikusi nuen.

brazzavilletar

1 adj. Brazzavillekoa, Brazzavilleri dagokiona.

2 iz. Brazzavilleko herritarra.

brea

iz. Bikearen antzeko gai ilun eta likatsua, petrolioa, egurra edo harrikatza destilatuz ateratzen dena. Ik. galipot; mundrun; naslika.

breakdance

iz. Mus. Jatorriz Ameriketako Estatu Batuetakoa den dantza mota, mugimendu eta bira azkarrak, maiz burua edo bizkarra lurrean bermatuz gauzatzen direnak, ezaugarri dituena. Beti dantza akademikoan aritu nintzenez, breakdancean hasi nintzenean gehien kosta zitzaidana inprobisatzea izan zen. Arratsaldeko zazpietan, breakdance emanaldia ikusgai izango da plazan.

brebeta

iz. Ipar. Frantziako bigarren hezkuntzako lehen zikloko ikasketen agiria edo sinestamendua; agiri hori lortzeko gainditu behar den azterketa. Bordeleko Errektoretzak frantsesez egin nahi zuen orain artean euskaraz egin zitekeen brebeta azterketa. Brebeta lortzeko hiru azterketa gainditu behar dira.

brebiario

iz. Urte guztiko orduen liturgiako otoitzak-eta biltzen dituen liburua.

breka

iz. Lamotea.

brentsa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, brentsa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. prentsa].

breska iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, breska-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. abaraska].

bretoi

1 adj. Bretainiakoa, Bretainiari dagokiona. Bretoi arrantzaleak.

2 iz. Bretainiako herritarra.

3 iz. Bretainian mintzatzen den hizkuntza.

bretxa

iz. Zah. Arrakala, pitzatua.

brida

1 iz. Zaldi eta zamarien ahoko edo muturrekoa. Brida ezarri. Behorra bridatik harturik. Bridatik bortizki atxikia. Zamaria bridatik zeukala.

2 iz. Galga. Orduan halako moldez irakiten du itsasoak, non bridarik ez balu, lur guztia estal bailezake.

3 iz. Tutu zatiak elkarri lotzeko erabiltzen den pieza.

bridatu, brida/bridatu, bridatzen

1 du ad. Bridaren bidez geldiarazi edo zuzendu. Zaldia bridatu.

2 du ad. Irud. Zure bihotzeko grinak bridatzen eta zuzentzen bazeneki. Birao egiteko ohitura ahotik ken dezagun, mihia brida dezagun.

bridge

iz. Karta-jokoa, karta frantsesekin bi bikoteren artean jokatzen dena. Gracek eta Ernestek beste bikoteren bat gonbidatzen zuten beti bridgean jokatzera.

bridgetowndar

1 adj. Bridgetowngoa, Bridgetowni dagokiona.

2 iz. Bridgetowngo herritarra.

brigada

1 iz. Bi erregimentuk osatzen duten talde egituratua; dibisioa zatitzen den hiru taldeetako bakoitza. Infanteriako brigada. Brigada-jenerala.

2 iz. Espainiako armadan eta Guardia Zibilean, tenienteorde eta sarjentu lehenaren arteko gradua duen ofiziala.

3 iz. Lan berezi baterako elkartzen den langile edo pertsona multzoa. Joan-etorriko bidaia izaten da; brigaden bidez herrialdea ezagutzen dugu, maputxeekin bizi gara, eta babesa ematen diegu nolabait.

brigadier

1 iz. Brigada-jenerala.

2 iz. Zalditeria edo artilleriako kaporala.

brigadista

1 iz. Lan berezi baterako elkartzen den langile edo pertsona multzo bateko kidea. Zuk ere laguntzeko borondate osoa izango zenuen Nikaraguara brigadista joan zinenean.

2 iz. Boluntarioz edo ekintzailez osaturiko talde armatu bateko kidea. Errepublikaren alde 1936ko gerran brigadista modura aritu zirenak.

brigant

adj. Ipar. g.er. Mandila.

brigantin

iz. Bi mastako itsasontzia, bela karratuak zituena.

brika iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, brika-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. adreilu].

brikolaje

iz. Modu ez-profesionalean egiten den eskulan edo konponketa. Brikolajean ari da. Aitonaren txabolara joaten da brikolaje lanak egitera.

brikolatu, brikola, brikolatzen

du ad. Eskulan edo konponketa bat modu ez-profesionalean egin.

brillante

iz. Berrogeita hemezortzi aurpegitan ebaki edo landutako diamante landua. Hor daramatza, lepotik zintzilik, diamanteak eta brillanteak.

brindatu, brinda, brindatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Heg. Zah. g.er. Topa egin.

brindis

iz. Heg. Zah. g.er. Topa.

bringatu, bringa, bringatzen ad.

Bizk. g.er. Printzatu.

brinko

iz. Jauzia. Brinko bihurriak egiten. || Pozaren pozez salto eta brinko hasi da neska.

brinkoka

adb. Jauzika, brinko eginez. Salto eta brinkoka, dantzan eta esku biekin txaloka.

brinoi

1 iz. Aranondo eta mertxikondoaren gurutzaketaren ondorio den fruitua. Ik. nektarina.

2 iz. Fruitu horiek ematen dituen zuhaitza (Prunus persica var. nectarina).

brintza iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, brintza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. printza].

brintzatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, brintzatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. printzatu].

briofito

adj. Bot. Landareez mintzatuz, goroldioen egitura duena.

briolet

1 iz. Ipar. Bioleta. Zulo bat ireki zuten lurrean eta hantxe lurperatu, brioleten artean.

2 adj. Ipar. Morea. Apezak, kapa gorri bat soinean, guk, beretterrek, gure usaiako sotana gorria utzirik, sotana brioleta bat, Garizuma denboran janzten zena.

brisa

iz. g.er. Beh. Haize kirria. Itsas brisa epela zen.

bris-bris

adb. Distiratuz. Begiak bris-bris jartzen zaizkio.

briska

iz. Gehien balio duen karta batekoa den karta-jokoa, helburutzat ahalik eta puntu gehien lortzea duena. Luzaro aritu ziren briskan.

brist iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, brist-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. brixt].

bristada

iz. Bat-bateko distira, dirdaia. Oinaztura baten bristada izan da.

bristi-brasta

onomat. Lastertasunez edo keinu zakarrez higitzearen onomatopeia. Hor bristi-brasta heldu zaigu nonbaitik hirizain bat gaitza. Bristi-brasta biltzen ditu berak ontziak.

britainiar

1 adj. Erresuma Batukoa, Erresuma Batuari dagokiona. Britainiar artistak.

2 iz. Erresuma Batuko herritarra. Britainiar guztiak ez dira ingelesak.

britaniar

1 adj. Britaniakoa, Britaniari dagokiona.

2 iz. Britaniako herritarra.

briu-brau

adb. Ipar. Lastertasunez. Briu-brau bi eskukaldiz emokatzen dio astoari gibelaldea.

brixt

onomat. Ipar. eta Naf. Higitze laster eta bat-batekoaren onomatopeia. Izar batetik bertzera, brixt, jauzika.

brodatu, broda, brodatzen

1 du ad. Ehun edo oihal batean apaingarrizko josketa egin. Hari gorriz brodatua.

2 (Era burutua izen gisa). Urrezko harizko brodatu aberatsez apaindua.

brodatzaile

iz. Brodatzea bizibide duen pertsona.

broderia

iz. Ipar. Brodatzea; brodatuz eginiko lana. Broderiaz ederturiko aldarea.

broia

1 iz. Batez ere Zub. Ahia.

2 iz. Batez ere Zub. Nahaspila.

broina

iz. Zanga, hegazti mota.

brokatu, broka, brokatzen

da/du ad. Ipar. Mukuru bete. Balkoiz brokatuak dira aitzin pareta gehienak. Ez baitzen Montmartre orain den bezala karrikaz eta jendez brokatua.

brokel

iz. Ezkutua, babesgarria. Etsaiek herritik alde egin zutenean, jaso zuen eskuko brokela.

brokel-dantza Hamabi lagun eta buruzagi batek dantzatzen duten euskal dantza.

brokoli

iz. Azalorearen antzeko aza barietatea, lore mamitsu berdeak dituena (Brassica oleracea var. italica). Baratzeko azak eta brokoliak.

brokolio iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, brokolio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. brokoli].

broma

iz. Heg. Herr. Txantxa, arraileria. Edade horretan ez da faltako alaitasuna eta broma. Bromako esateak.

broman adb. Txantxetan. Broman badakit jarduten baina, hauek ez dira gezurrak.

bromazale

adj. Heg. Herr. Bromen zalea dena, broman jardutea gogoko duena.

bromo

iz. Kim. Halogenoen saileko isurkari gorri iluna, 58,9 °C-tan dirakiena (Br; zenbaki atomikoa, 35). Bromo gatzak.

bromoso

adj. Heg. Herr. Bromazalea.

bromuro

iz. Kim. Bromoaren eta beste elementu kimiko baten arteko konbinazioa.

bronkio

iz. Zintzur hestean jaio eta biriketan adarkatzen diren bi hodietako bakoitza. Birika eta bronkioetako zerbaitekin ekarri dute, itotzeko zorian.

bronkitis

iz. Med. Bronkioen muki mintzaren hantura. Bronkitisak jota hil da. Bronkitisa duelakoan, ospitalera eraman dute.

brontze

iz. Kobre eta eztainuzko aleazioa. Brontzezko kanpaiak. Brontzezko irudia.

Brontze Aro Historiaurreko aroa, brontzearen erabilera zabaldu zena eta Burdin Aroaren aurrekoa dena.

broska iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, broska-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. boska].

brosta

iz. Ipar. Sasia; sasiartea. Brosta barnean lo dagoen erbia.

brotxa

iz. Pintzel lodia, paretak eta kidekoak pintatzeko erabiltzen dena. Ik. zurdaki.

brozel

iz. Elkarri lotutako zume adarrez edo makilaz eratutako gurdi mota.

brujula iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, brujula-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. iparrorratz].

bruma

iz. Ipar. Zah. Gandua, behe laino mehea.

bruneitar

1 adj. Bruneikoa, Bruneiri dagokiona. Bruneitar agintariak.

2 iz. Bruneiko herritarra.

brusa

iz. Gizonezkoen jantzia, mantalaren antzekoa.

bruselar

1 adj. Bruselakoa, Bruselari dagokiona. Bruselar margolaria.

2 iz. Bruselako herritarra.

bruselaza

iz. Aza barietate zurtoin-luzea, azaburu txiki ugari ematen duena (Brassica oleracea var. bullata subvar. gemmifera).

bruxula iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bruxula-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. iparrorratz].

bruzita

iz. Miner. Magnesio hidroxidoz osaturiko minerala.

buba

iz. Ipar. Haur. Loa.

bubastistar

1 adj. Bubastiskoa, Bubastisi dagokiona.

2 iz. Bubastisko herritarra.

buda

1 iz. Budismoan, erabateko argitasun espirituala iritsi duen pertsona.

2 iz. Buda irudikatzen duen eskultura edo irudia. Afganistanen buda erraldoiak zartatu zituzten.

budapestar

1 adj. Budapestekoa, Budapesti dagokiona. Budapestar idazlea.

2 iz. Budapesteko herritarra.

budget iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, budget-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buxet].

budin

1 iz. Pastel itxurako jakia, gozoa edo gazia izan daitekeena, haragi, arrain, barazki edo fruta xehatua arrautzekin edo esnearekin nahasiz eta marian egosiz prestatzen dena. Arrain budina. Sagar budina banillazko izozkiarekin.

2 iz. Flana.

budismo

iz. Budak, Kristo aurreko VI. mendean eraturiko erlijio- eta filosofia-doktrina. Budismoaren oinarriak maitasuna eta urrikalmendua dira.

budista

1 iz. Budaren erlijioaren jarraitzailea. Hori pentsatzeak beldurtzen badu, sasi-budista da orduan, ez budista: ez du Budak tentatzen, izutzen baizik.

2 adj. Budismoarena, budismoari dagokiona.

buelo

iz. Heg. Beh. Bolumena. Behi horrek buelo handia duela eta errape izugarria.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper