Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

disoziatu, disozia, disoziatzen

da/du ad. Kim. Molekulak molekula sinpleagoetan, atomoetan edo ioietan zatitu.

disoziazio

iz. Kim. Molekulak molekula sinpleagoetan, atomoetan, edo ioietan zatitzea.

disparate

iz. Heg. Beh. Zentzugabekeria. Zer disparate egin behar duk? || Disparatea kosta zaio etxe berria: ikaragarri kosta zaio etxe berria.

disparatu, dispara, disparatzen

du ad. Heg. Tiro egin, tiratu. Kanoia disparatzean. Tiroa disparatu. Ez nion disparatu broma ustean.

dispentsa

iz. Norbaiti, lege edo arau bat betetzetik salbuesteko, ematen zaion baimen berezia. Barau egunak mehe-egun dira fededun guztientzat, non ez duen Elizak dispentsa ematen. Ez zuen botererik dispentsarik emateko.

dispentsatu, dispentsa/dispentsatu, dispentsatzen

du ad. Lege edo arau bat betetzetik salbuetsi. Ez dezazula pentsa dispentsatua zarela amoina egitetik.

dispertsio

1 iz. Fis. Argi izpi bat, errefrakzioz, espektroaren koloreetan banatzea.

2 iz. Kim. Gai batek eta barnean era uniformean sakabanaturik daukan beste gai batek osatzen duten sistema.

disposizio

iz. Zah. Gorputzaren edo arimaren egoera edo jarrera zerbait egiteko. Ez zaitez sobera fida oraingo zure disposizioan, ezen bertze kontrakora laster muda daiteke.

disprosio

iz. Kim. Metal bigun, zilarkara eta distiratsua, izadian beste mea batzuen osagai gisa agertzen dena (Dy; zenbaki atomikoa, 66). Disprosioaren ezaugarriak nabarmen aldatzen dira ezpurutasun txikienarekin.

disputa

iz. Batez ere Ipar. Zah. Liskarra, eztabaida. Amorosen disputa. Anaia gaztearekin sarri, hor dabil disputan.

distal

adj. Anat. Gorputzaren atalen edo organoen aldeez mintzatuz, erdigunetik urrutien dagoena.

distantzia

iz. Bi punturen arteko tartea. Metro bateko distantzia dago gure artean.

distantziakide

adj. Mat. Puntu bi edo gehiagoz mintzatuz, beste puntu, lerro edo gainazal batetik distantzia berera daudenak; puntu batez mintzatuz, beste bi edo gehiagotatik distantzia berera dagoena.

distantziakidetasun

iz. Distantziakidea denaren nolakotasuna.

distentsio

iz. Med. Luzatze bortitza, bereziki giltzaduren ehun edo lotailuetan gertatzen dena. Urdailaren distentsioa. Eskuin belauneko lotailuetako distentsio baten ondorioz hiru astez jokatu gabe egon da.

distiko

iz. Liter. Bi bertso lerroz osatutako ahapaldia.

distilazio iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, distilazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. destilazio].

distira

1 iz. Zerbaitek berez ematen edo islatzen duen argi bizia. Ik. dirdai; dirdira. Izarren distira. Urrearen, diamantearen distira. Haren begien distira leuna. Hamaika izar urdinen distirak josia.

2 iz. Irud. Gizon ikasi-eskolatuak gizartean distira berezi batez nabarmentzen dira. Distirarik ez duten lan isilak.

distira egin Distiratu. Distira egiten duten gauzen izenak. Argi zuri batek distira egin zuen.

distiradura

iz. g.g.er. Distira. Gurutzearen distiradurak ihesi jarri zuen dragoia. || Ez diote begiratu zure etorkiaren distiradurari. Munduko distiradurak ez nau zoratzen.

distiragarri

adj. Distiratsua.

distirakor

adj. Distiratzen duena, distiratzeko joera duena. Eguzki distirakorrari gibel emanez. Poesiaren argi distirakorra.

distirant

adj. Ipar. Distiratsua. Argi distirant itsugarria. Bertute distirantenak.

distirarazi, distiraraz, distirarazten

du ad. Distiratzera behartu. Ik. dirdirarazi; izarniarazi. Eguzkiak Sacré Coeur basilikaren kupula distirarazten zuen.

distiratsu

adj. Distiratzen duena, distiraz betea. Ik. dirdaitsu; distiratzaile. Izar distiratsuak. Hosto distiratsuak. Koroa distiratsua. Egun argi eta distiratsu batean. Begiak txiki bezain distiratsuak.

distiratu, distira/distiratu, distiratzen

1 du ad. (nor osagarririk gabe). Distirak jaurti, distira jaurti. Ik. dirdiratu; izarniatu. Izar bat, beste guztiak baino gehiago distiratzen zuena. Mila eguzkik bezala distiratuz. Aitzinean botoi handi bat, hori-horia eta urreak bezala distiratzen zuena. Haren luma ederrek, eguzkiak jorik, urrutitik distiratzen zuten. || Behakoak distiratzen ziola.

2 du ad. (nor osagarririk gabe). Irud. Bertute guztiek distiratzen dute hura baitan. Honen ontasunak argiroago distira dezan.

distiratzaile

adj. Distiratzen duena. Ik. distiratsu. Agur, itsasoko izar distiratzailea. Urre eder distiratzailea.

distiratze

iz. g.er. Distirak jaurtitzea, distira jaurtitzea. Ik. distira.

distortsio

1 iz. Fis. Irudiak edo hotsak igortzean edo erreproduzitzean gertatzen den desitxuratzea. Leiar sinple baten lehenengo akatsa irudiaren distortsioa da, hizkuntza teknikoan aberrazio esferikoa esaten zaiona.

2 iz. Desitxuratzea, desorekatzea. Truke tasa errealen distortsiozko efektu hori garrantzitsua izan da krisia eskualde osoan zabaltzerakoan.

distortsionatu, distortsiona, distortsionatzen

1 du ad. Fis. Distortsioa eragin. Esfera, bere dimentsioak murriztuta, zirkulu baten moduan agertzen da orain, eta, denborak aurrera egin ahala, distortsionatu, eta elipse bihurtuz doa.

2 (Era burutua izenondo gisa). Teklak zanpatuta, ez nion deus ere aterarazi, ohiko soinu distortsionatuaz gain. Baxu errepikakor bat, gitarra distortsionatu bat eta Ira Kaplanen boza, beti bezain nagi, beti bezain iradokitzaile.

distraitu, distrai, distraitzen

da/du ad. Beh. Arreta galdu edo galarazi. Ik. oharkabetu; adigabetu.

distrakzio

iz. Beh. Arreta galtzea edo galaraztea. Ik. despiste; deskuidu.

distributibo

1 iz./adj. Hizkl. Banatzailea.

2 adj. Hizkl. Juntagailuez mintzatuz, banaketa edo aldizkatzea adierazten duena.

3 adj. Mat. Banakorra.

distribuzio

iz. Hizkl. Hizkuntza-elementu bat ager daitekeen testuinguru guztien multzoa. Bloomfieldarrentzat, fonema, distribuzio osagarrian azaltzen ziren hotsen sailkapen tresna zen.

distritu

iz. Administrazio barrutia. Parisko kale eta distrituak. Mexikoko Distritu Federaleko Gobernua. Estatu Batuetako 48 estatutan eta Columbia distrituan.

disuasio

iz. Pol. Zerbaitetarako asmoa kentzea. Disuasio nuklearra. Estatuen disuasio bideak.

disziplinartekotasun iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, disziplinartekotasun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. diziplinartekotasun].

ditare iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ditare-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. titare].

diti iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, diti-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. titi].

ditikume iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ditikume-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. titiko; titi].

ditiranbo

1 iz. Liter. Antzinako Grezian, Dioniso jainkoaren ohoretan egiten zen olerkia.

2 iz. Gehiegizko gorazarrea. Ditiranbo nekrologiko hauen idazketa topikoz josita agertzen da beti, hildakoak laudorio jantzienak, lanik aipagarrienak beregan biltzen dituela.

ditxa

iz. Zah. edo Beh. Zoriona. Santuari ostatu emateko ditxa izan zuten. Ez dela gure ditxa lurreko diruan.

ditxagabe

adj. Zah. Dohakabea. O, mingain ditxagabe Jaunaren kontra hitz egin duzuna!

ditxima iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ditxima-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. detxema].

ditxo

iz. Ipar. Barre eragiteko edo ziria sartzeko paratzen den esaldi errimaduna. Ik. zirto. Ateraldi politak eta ditxo irrigarriak.

ditxoka

adb. Ipar. Ditxoak botaz. Beti ditxoka ari zitzaigun.

ditxolari

iz. Ipar. Esaldi errimadunak, barre eragitekoak edo ziria sartzekoak paratzen dituen pertsona. Koplari eta ditxolaria zen, gizon bitxi jostakina.

ditxoso

adj. Zah. Zorionekoa, dohatsua. O, begi ditxoso, zeruko edertasunak ikusi behar dituzuenak!

ditxosozko

adj. Gip. Beh. Zorionekoa (gogaikarria gertatzen dena). Ik. dontsu 2. Non laga duk giltza ditxosozko hori? Nonbait gorde beharko zen ditxosozko traste hura.

diuretiko

adj./iz. Med. Gernu-eragilea. Belar hau diuretikoa da eta toxinak kanporatzen laguntzen du. "Ipuru ardoa" izeneko diuretikoa.

diva

iz. Mus. Omen handiko artista emakumezkoa, bereziki, omen handiko opera-abeslaria. Catherine Deneuve, Frantziako zinemaren diva. Operako diva handiak bezala.

dixidari

iz. Ipar. Zah. Mehatxatzailea.

dixidatu, dixida, dixidatzen

du ad. Ipar. Zah. Mehatxatu. Zenbat aldiz ez zaitu Jainkoak dixidatu grazia berezi hura errefusatuko dizula?

dixidu

iz. Ipar. Zah. Mehatxua.

dixiduka

adb. Ipar. Zah. Mehatxuka. Hasi zitzaion semeari, lehenik onez onean, eta gero dixiduka, ken zitzala burutik ustekeria makur haiek guztiak.

dizdiz adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, dizdiz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. diz-diz].

diz-diz

adb. Dir-dir. Eguzkiaren izpiak diz-diz, ez da hodeirik ageri.

diz-diz egin Dir-dir egin. Ezpatek airean diz-diz egiten zuten.

dizdizari

adj. g.er. Distiratsua. Ile beltz eder dizdizaria. Euskara ederra, aberatsa eta dizdizaria darabil.

dizdizka

adb. Dirdiraka. Lainorik ez da, oskarbi dago; dizdizka zeru guztia.

diziplina

1 iz. Ordena atxikitzeko arauen multzoa. Nahi izan zuelako diziplina bere soldaduei begirarazi. Eskolan oso diziplina gogorra ezarri dute.

2 iz. Jakintza-alorra. Askotan, nahasi egin ohi dira filosofia diziplina gisa eta filosofiaren historia.

diziplinazko adj. Diziplinazko prozedura. Diziplinazko akats larria.

diziplinarteko

adj. Hainbat diziplinak edo jakintza-arlok parte hartuz gauzatzen dena, hainbat diziplina edo jakintza-arlori dagokiena. Diziplinarteko lana. Bauhaus, arte eskola diziplinarteko handi hura.

diziplinartekotasun

iz. Diziplinartekoa denaren nolakotasuna. Berezitasunetik diziplinartekotasunera.

diziplinatu

adj. Pertsonez mintzatuz, diziplina handia duena. Neure buruari behin eta berriro agintzen nion: zaildua behar duk egon, diziplinatua behar duk izan.

dizipulu

1 iz. Ikaslea, bereziki Jesu Kristorena. Hantxe geratu nahi nuen betiko, Tabor mendian, Jesusen dizipuluak bezala.

2 iz. Jarraitzailea. Maimon, Aristotelesen dizipulu zintzoa.

djibutiar

1 adj. Djibutikoa, Djibutiri dagokiona. Djibutiar arrantzaleak.

2 iz. Djibutiko herritarra.

dl

dezilitro-ren nazioarteko sinboloa.

dm

dezimetro-ren nazioarteko sinboloa.

do

iz. Musika-eskalako lehen nota.

doako

adj. Ordaintzen ez dena. Ez pentsatu doakoa denik bakea. Doako aholkularitza-zerbitzua sustatuko dute udalerrietan.

doakotasun

iz. Doakoa denaren nolakotasuna, doakoa izatea. A-15 autobidearen doakotasuna eskatu dute.

doan

adb. Ezer ordaindu gabe. Ik. dohainik; urririk; musu truk; debalde 2. Ea lan eragin duzun, nahiz doan, nahiz alogerez edo sariz. Doan eskaini. Bazkaria doan. Ez zuen ezer ere doan hartu nahi eta inorekin zorretan egon.

doarik

adb. Heg. Doan.

doarikako adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, doarikako-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. doako].

dobela

iz. Eraik. Arku edo ganga bat osatzen duten harrietako bakoitza, ziri forma duena. Modu egokian antolatu behar dira, pareten pisua arintzen saiatuz eta arkuak dobeletan zatituta jarriz.

dobera iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dobera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tobera].

doberman

iz. Zaintzako eta babeserako erabiltzen den txakur arraza; arraza horretako txakurra, gorputz lirain eta gihartsua, ile labur beltz distiratsua eta belarri txikiak dituena, oso oldarkorra izan daitekeena. Etxeko dobermanak bost urteko alabatxoari hozka egin zion.

doblatu, dobla, doblatzen

1 du ad. Errepikatu. Bertsoen doblatzea da haien berdin bururatzea. Hona zer kantatu zuen, bertso bakoitza ederki doblatuz. Otoitz hauek dobla ditzakezu prozesioa akabatu artean.

2 du ad. Bi halako egin, bikoiztu. Bihurtu zizkion doblaturik, etsaiak kendu zizkion ondasunak.

3 du ad. Tolestu.

doble

adj. Bi halako dena; bikoitza. Irabazi doblea ateratzen dela.

doblezka

adb. Ipar. Bi bider. Bi gisatara abertzalea naiz, doblezka abertzalea naiz! Eritasun handiari, erremedioa doblezka.

dobloi

iz. Espainiako urrezko diru zaharra.

dobra

iz. Sao Tome eta Principeko diru unitatea.

dodekaedro

iz. Mat. Hamabi pentagonok mugatzen duten poliedroa.

dodekagono

iz. Mat. Hamabi alde dituen poligonoa.

dodomar

1 adj. Dodomakoa, Dodomari dagokiona.

2 iz. Dodomako herritarra.

dodonar

1 adj. Dodonakoa, Dodonari dagokiona.

2 iz. Dodonako herritarra.

doe iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, doe-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. dohain].

dogma

iz. Erlijio edo filosofia-eskola batean, oinarrizkotzat eta ezin eztabaidatuzkotzat hartzen den baieztapena. Kristautasunaren dogmak (Ik. sinesgai). Dogmatzat hartua. Marxismoaren dogmak.

dogmakeria

iz. Dogmatismoa.

dogmatiko

1 adj. Dogmari dagokiona, dogmarena. Objekzio guztiak objekzio dogmatiko, kritiko eta eszeptikoetan sailka ditzakegu.

2 adj. Dogmatismoaren jarraitzailea. Katolizismo dogmatiko itogarriaren aurka.

3 adj. Pertsonez mintzatuz, bere iritziak ezin eztabaidatuzko egiatzat dauzkana. Ekintzaile dogmatikoak.

4 adj. Pertsona dogmatikoari dagokiona. Pentsamendu dogmatikoa.

dogmatismo

iz. Jarrera edo jokaera dogmatikoa. Dogmatismo erlijiosoa.

dogo

iz. Txakur arraza sendoa; arraza horretako txakurra, buru biribila eta lepoalde motz lodia dituena, indar eta adore handikoa, etxeak eta lurrak babesteko, arrisku handiko ehizarako eta basapiztien aurka borrokatzeko erabiltzen dena. Dogo argentinarra.

dogon

1 adj. Maliko erdialdean bizi den etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Horrek asko lagundu zigun dogon herria hobeto ulertzen.

2 iz. Etnia horretako kidea. Dogonen tradizioek eta sinesmenek jende asko liluratu dute.

dograera

iz. Indian eta Pakistanen mintzatzen den hizkuntza. Ik. dogri.

dogri

iz. Dograera.

dohain

1 iz. Emaitza, bereziki Jainkoagandik edo izaditik hartzen dena. Arimako graziaren dohain miragarria. Fedearen dohain baliotsua. Espiritu Santuaren dohainak. Jainkoaren dohain berezia. Bosgarrena, sendotasunaren dohaina. Urte asko bizitzea berez on da, Jainkoaren dohaina da. Naturak dohain guztiez hornitua. Dohain emana zerbait hoberen eske dago.

2 iz. Norbaitek duen nolakotasun ona. Ik. bertute. Dohain berezia du asmatzeko. Hitz neurtuak kantuz egoki emateko duten dohain berezkoa. Ugaritasuna, etorria, jario gozoa: eskas zaizkigun dohain horietan apartekoa genuen Xalbador.

3 iz. Zerbaitek duen nolakotasun ona. Gipuzkoako iturri miraritsuen dohain handiak. Hizkuntzaren dohainak agerrarazten.

dohaindu, dohain/dohaindu, dohaintzen

du ad. Dohatu. Bizitzaren gorabeherek bikain dohaindu zuten musikarako.

dohainezko

adj. Doakoa.

dohainik

adb. Ezer ordaindu gabe. Ik. doan; urririk. Dohainik eman zenidan.

dohainikako

adj. Ipar. Zah. Doakoa.

dohaintasun iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dohaintasun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. doakotasun].

dohaintza

iz. Zuz. Norbaiti, borondatez eta ordainetan saririk hartu gabe, zerbait ematea; horrela ematen den gauza. Dohaintzen gaineko zerga ezarri nahi dute.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper