Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

platano1

iz. Zuhaitz sendo eta itzaltsua, azala leuna eta geruza erorkorrez osatua duena, bost puntako hosto zabalak eta fruitu biribil haziz estaliak dituena (Platanus hybrida). Ik. albo2. Platanoa legez bideetako ur-bazterretan. Bi platano lerroren artean.

platano2

iz. Heg. Banana.

platanondo

1 iz. Heg. Platanoa (zuhaitza).

2 iz. Heg. Bananondoa.

platear

1 adj. Plateakoa, Plateari dagokiona.

2 iz. Plateako herritarra.

plater

iz. (-r- bakunarekin). Ontzi biribila, ertza altxatua eta hondoa laua dituena, bertatik jateko-eta erabiltzen dena. Ik. azpil 2. Platera hautsi. Plater sakonak. Plater zapalak, azalak. Platerean ateratzen dira aza eta okela. Lurrezko platerak. Jan ezazu nire plateretik. Gazta eta pikuak bi plateretan ekarriko ditu.

plater ikuzgailu, plater-ikuzgailu Platerak garbitzeko makina.

plater tiroketa, plater-tiroketa Kirol olinpikoa, jaurtigailu batek jaurtitzen dituen plater moduko batzuei eskopetaz tiro egitean datzana. 10etan, plater tiroketa, Ehiztarien Elkarteak antolatua.

plateresko

1 iz. Art. XVI. mendean Espainian sortu zen arte estiloa, elementu gotikoak eta pizkunde garaikoak konbinatzen dituena. Dorre zorrotzek zeru urdina edertzen dute; platereskoak airearen arintasuna eskaintzen dio harri astunari.

2 adj. Art. Plateresko estilokoa, estilo horri dagokiona. Oñatiko Unibertsitatearen erretaula platereskoa.

platerkada

iz. Plater baten edukia. Platerkada bat tripaki. Nolako platerkadak jan zituen!

platertxo

iz. Plater txikia. Kafea edan, kikara platertxoan utzi, eta irribarre egin zuen berriz ere.

platihelminte

adj./iz. Zizareez mintzatuz, gorputz-zapala dena eta arnas aparaturik ez duena; (pl.) zizare horiek osatzen duten filuma.

platika

iz. Heg. Hitzaldia.

platino

iz. Zilarraren koloreko metal baliotsua, oso astuna eta gogorra (Pt; zenbaki atomikoa, 78). Azidoek ez diote erasotzen platinoari. Platinoa bitxigintzan erabiltzen da. Platinozko ontzi txiki batean.

plato

iz. Telebista edo zinemarako irudiak filmatzeko prestaturiko agertokia. EITBko platoetan grabatutako emanaldia.

platondar

1 adj. Platonikoa. Platondar ideiak.

2 iz. Platonen jarraitzailea. Platondarren liburuek ez dute erakusten Kristo bihozbera.

platoniko

1 adj. Platonen filosofiarena, Platonen filosofiari dagokiona. Ik. platondar. Filosofia berri bat landu zuen, tradizio platonikotik onena hartuz.

2 adj. Teorien edo ideien eremukoa soilik dena. Maitasun platonikoa. Euskaltzaindia batasun bideetan barrena abiatu zenean, jendearen (euskal idazle eta irakasleen, ez euskaltzale platonikoen) orroak bultzaturik abiatu zela.

platonismo

iz. Platonen filosofia-doktrina, egiazko ezagutza ideien mailan lortzen dela dioena. Platonismoaren eragina oso garbi ikusten da San Joanen ebanjelioan.

platuxa

iz. Mihi arrainaren antzeko itsas arraina, gainalde arre orban zuriduna duena, jateko ona (Pleuronectes platessa).

plaun

adj. Ipar. Beh. Laua.

plaunkai

iz. Eraik. Igeltseroaren lanabesa, altzairuzko xafla batek eta zurezko eskutoki batek osatua, kareorea edo igeltsua hedatzeko eta berdintzeko erabiltzen dena.

plaust

onomat. Bizk. Zerbait erortzearen, kolpe baten edo talka baten hotsa irudikatzen duen onomatopeia. Eta gero plaust!, erori zen lurrera Seberinoren ondoan. Plaust!, itxi zion labeko atea.

plausta

iz. Bizk. Intsusa.

plaustada

iz. Bizk. Jaustea, erortzea.

play-back

iz. Zuzeneko musika- edo kantu-emanaldi bat aldez aurretik grabaturiko soinuarekin egitea, abeslariek edo musikariek kantatzeko edo jotzeko itxura egiten dutela. Play-backa egiteko, ezpainak mugitu behar zituen.

playboy

adj. Gizon dotore eta emakumezalea, gehienetan aberatsa, bizimodu erraza gustuko duena. Raul Barón Biza, idazle abenturazalea eta playboya.

play-off

iz. Zenbait kirol txapelketatan, mailaz igotzeko edo txapelduna nor izango den erabakitzeko, azken fasean egiten den lehiaketa edo lehiaketa saila. IV. multzoan hiru talde sailkatu dira Bigarren B mailara igotzeko play-offa jokatzeko.

plaza

1 iz. Hiri edo herri barruko leku aski zabala, gehienetan eraikinez inguraturik dagoena. Ik. pilota plaza; zezen-plaza. Herriko plaza. Plaza nagusia. Foruen plazan. Udaletxeko plaza. Donostiako plaza berrian. Plazako arkupeetan. Plaza betean, hainbeste jenderen aurrean. Gramatika plazan, eta ez eskolan, ikasten da. Plazan gazte jendea dantzan ari zen bitartean. Merkatuko plaza.

2 iz. Jendaurreko edo jendarteko lekua; jolaserako lekua. Euskara, jalgi hadi plazara (Ik. plazaratu). Ez naiz neure baitarik plazara agertu. Bilduma berri hau irten zaigu beharrik plazara, hutsune larri bat betetzera. Ez dut inoiz gauza txarrik egin plaza dantzetan. || Berak agertu zuen euskara lehenbiziko aldiz munduko plaza zabalera. Euskal poesiaren plazan.

3 iz. Plazan dagoen jendea. Ikusgarri horren aitzinean plaza guztia negarrez dago, bozkarioz.

4 iz. Beh. Merkatua. Ik. azoka. Plazan erosten ditu barazkiak. Azpeitian astearteetan izaten da plaza.

plazagizon

iz. Jendaurrean edo jendartean askotan aritzen eta trebeki moldatzen den gizonezkoa. Bertsolariak, ona izango bada, plazagizon ere izan beharko du. Plazagizonak zor du kritika, eta plazara, jendartera, agertzen dena plazagizon da, nahiz eta pilotari, harri-jasotzaile edo bertsolari ez izan.

plazandre

iz. Jendaurrean edo jendartean askotan aritzen eta trebeki moldatzen den emakumezkoa. Flamenko dantzaria da "La Pulga"; arkakuso da ezizenez, baina zinezko plazandrea, agertokian dantzan esku-zartaka ari denean. Ez dezagun, hala ere, pentsatu, plazagizonak eta plazandreak garelako bertsolariak mintzen ez garenik.

plazaratu, plazara/plazaratu, plazaratzen

1 da/du ad. Plazara joan; plazara eraman.

2 da/du ad. Jendaurrean agertu edo azaldu. Ik. kaleratu; argitaratu. Eragozpenak eragozpen, plazaratu ginen Etxeparez geroz. Plazaratu duen azken liburuan.

plazaratze

iz. plazaratu aditzari dagokion ekintza. Lan horrek plazaratze zabalagoa merezi du.

plazatxo

iz. Plaza txikia. Geltokiko plazatxoan, hegan zebiltzan enarak.

plazebo

iz. Sendatze indarrik izan gabe, hartzaileak baduela uste duelako, eragin terapeutikoa duen gaia, botikaren ordez ematen dena. Batzuek Ghrelin hormonak hartu zituzten, eta beste batzuek, berriz, gatz disoluzio bat, plazebo hutsa. Plazeboa hartuz gaixoaren sintomak hobetzen direnean, plazebo-efektua gertatu dela esan ohi da.

plazenki

adb. Ipar. Atseginez.

plazent

adj. Ipar. Atsegina. Infernuko bidea da handi, zabal eta plazent. Jainkoari plazent zaiona.

plazenta

iz. Anat. Ugaztunetan, umekiaren eta amaren arteko lotura egiten duen organoa, zilbor hestearen sorleku dena. Ik. karen. Plazentaren bidez jartzen da martxan amaren eta umekiaren arteko elikagai trukea.

plazentario

1 adj. Anat. Plazentarena, plazentari dagokiona. Karenak hesi moduan jokatzen du; hala ere, salbuespenak badira eta zenbait gai arrotzek hesi plazentarioa zeharkatzea lortzen dute.

2 adj. Biol. Ugaztunez mintzatuz, plazenta duena.

plazer

iz. (-r- bakunarekin). Atsegina. Haragiaren plazer debekatuak. Animaliak mina eta plazera sentitzeko gai dira. Plazerezko negarrez bustirik begiak.

plazer egin Atsegin egin, atsegin eman. Ez ezazu deus gogoan erabil, Jainkoari plazer egitea baizen.

plazer hartu Atsegin hartu, atsegina sentitu. Plazer hartu zuten solas lizunetan eta gaiztoetan.

plazer izan du ad. Nahi izan. Mana ezazu plazer duzuna. Ezkon zaitez plazer duzunarekin.

plebe

iz. Antzinako Erroman, herritar xeheen klasea.

plebeio

1 adj./iz. Plebekoa, plebeari dagokiona. Plebeioen eta patrizioen arteko istiluak.

2 adj./iz. Herri xehekoa, herri xeheari dagokiona. Erresumako lehen printzesa plebeioa bihurtu zen.

plebiszitu

iz. Aginpidea hartu duenari ematen zaion uste onari buruz, hautesleen multzoak baiaren edo ezaren bitartez ematen duen botoa.

plegarazi, plegaraz, plegarazten

du ad. Ipar. Plegatzera behartu. Zuen umeak bekatura plegarazten dituzuenak. Ene okerkeria plegaraz dezazun.

plegatu, plega, plegatzen

1 da/du ad. Ipar. Tolestu. Mihiseak plegatu. Lurreraino plegaturik belauna.

2 da/du ad. Ipar. Makurtu, menderatu. Herioak plegatu du. Kongregazioei egiten die elkarteen legeari plegatzeko obligazioa.

plegu

1 iz. Batez ere Ipar. Tolesa. Atorra zuria, hamabi plegu xeherekin. Oihal bat lau plegutan ezarri.

2 iz. Irud. Bihotzen plegu gordeak ditu argi ikusten. Gure alkate jauna bi plegu egina, arrunt konkortua dugu.

3 iz. Erditik tolesturiko orriek osatzen duten multzoa, liburuxka baten itxura duena. Liburuen ordez, plegu solteak eta eskuizkribuak ibiltzen ziren eskuz esku.

4 iz. Batez ere Ipar. Ohitura. Uzten ez baduzu hartu duzun plegu hori.

pleini izan

1 da ad. Ipar. Kexatu. Zertaz pleini zara?

2 du ad. Ipar. Erruki izan. Pleini dut nagusi honen langilea.

pleinitu, pleini/pleinitu, pleinitzen

da ad. Ipar. Pleini izan, kexatu. Flakaturik zirela pleinitzen ziren. Semea pleinitzen zaio. Batere pleinitu gabe.

pleinu

iz. Ipar. Auhena, kexua. Airean aditu ziren auhen eta pleinuak. Zuregana egon behar dut beti pleinuz eta negarrez.

plei-plei

1 adb. Erabat, osoki. Eliza guztia plei-plei gorputz hilez bete zuten.

2 adb. Ugari.

pleistozeno

1 adj./iz. (Izena denean, P larriz). Geol. Kuaternarioa banatzen den bi epokez mintzatuz, lehena, Holozenoaren aurrekoa, duela 2 milioi urte ingurutik duela 10.000 urte inguru arteko garaia hartzen duena. Pleistozenoko glaziazioetan, ozeanoko ur gehiena kontinenteetako izotzetan harrapaturik zegoenean.

2 adj. Geol. Pleistozenokoa, Pleistozenoari dagokiona.

pleit

iz. Ontzi bat edo bestelako garraiobide bat alokatzea bidaiariak edo salgaiak garraiatzeko; alokatze horrengatik ordaintzen den prezioa. Burdingintzak ere atzerakada izan zuen, pleitak garestitu zirelako eta Bizkaiko meategi onenak agortzen ari zirelako pixkanaka.

pleitari

iz. Ontzi bat pleitatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa.

pleitatu, pleita/pleitatu, pleitatzen

du ad. (Garraiobide bat, bereziki ontzi bat) alokatu, jendea edo salgaiak garraiatzeko. Sustapen Ministerioak lau hegazkin pleitatuko ditu kaltetutako bidaiarientzat.

pleitatzaile

iz. Pleitaria.

pleitu

iz. Heg. Beh. Auzia.

pleka

1 iz. Pilota-jokoa, pilota aurrez aurreko paretaren kontra jaurtitzean datzana. Plekako jokoa. Plekako partida bat. Horra esku-huskako plekaren edertasuna. Laxoan, errebotean edo plekan.

2 adb. Plekan, pleka-jokoan. Lehen, plaza batzuetan, ez zen haizu pleka aritzea. Xisteraz pleka ari direnek.

plekari

iz. Plekako jokoan aritzen den pilotaria. Frantzian, plekariak saihetseko paretarik gabe aritzen dira Espainian baino meritu gehixeagorekin.

plektro

iz. Mus. Harizko musika-tresna jakin batzuk jotzeko erabiltzen den ziri modukoa.

plentziar

1 adj. Plentziakoa, Plentziari dagokiona.

2 iz. Plentziako herritarra.

pleonasmo

iz. Liter. Adigai bat adierazteko behar diren hitzak baino gehiago erabiltzea. Ik. erredundantzia. izan bedi pleonasmo aski berria da, testu zaharretan bedi hutsarekin aski da.

pleura

iz. Alde batetik birikak eta bestetik toraxaren barnealdea inguratzen dituen mintza. Pleuraren hantura.

pleural

adj. Pleurarena, pleurari dagokiona. Barrunbe pleurala.

pleuresia

iz. Pleuraren hantura. Ik. pleuritis.

pleuritis

iz. Pleuraren hantura. Ik. pleuresia.

plexu

iz. Anat. Bata bestearekin kiribildutako hodiz eta nerbio harizpiz osaturiko sarea.

pliozeno

1 adj./iz. Geol. Neogenoa banatzen den bi epokez mintzatuz, bigarrena, Miozenoaren ondorengoa, duela 5 milioi urte ingurutik duela 2 milioi urte inguru arteko garaia hartzen duena. Haran horiek Pliozenoan berriz urez estalita gelditu ziren. Pliozenoko fosilak.

2 adj. Geol. Pliozenokoa, Pliozenoari dagokiona.

plisti-plasta

1 onomat. Eskuz edo oinez ura jotzearen onomatopeia. Han dabil plisti-plasta basa artean.

2 onomat. Bi masailetan jotako ukaldien hotsa irudikatzen duen onomatopeia. Nahiz handiagoa izan, plisti-plasta jo eta lurrera bota zuen.

plomada iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, plomada-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. plomu1].

plomatu, ploma, plomatzen

du ad. Plomuan ezarri.

plomu1

iz. Hari batez eta haren muturrean lotzen den metalezko (berez berunezko) pieza batez osatutako tresna, zerbait zut jartzeko edo uraren sakontasuna neurtzeko erabiltzen dena. Ik. berun 2. Plomua hondora egotzi.

plomuan ezarri Paretez mintzatuz, plomua erabiliz zut ezarri. Pareta plomuan ezarri.

plomu2

iz. Beruna.

plotter

iz. Grafikoak marrazten dituen tresna marratzailea. Mapak egiteko inprimagailu eta plotter asko dago merkatuan.

plubiograma

iz. Meteorol. Urteko hilabete bakoitzean egunez eguneko eurien batezbestekoa irudikatzeko era grafikoa.

plubiometro

iz. Euri neurgailua.

plural

iz. Hizkl. Gramatika-kategoria, hitz edo sintagma bat pertsona edo gauza bati baino gehiagori dagokiola adierazten duena. Mugagabean, singularrean edo pluralean. Leizarragaren pluraleko adizkien jokabidea hitanoan.

pluralgile

adj. Hizkl. Morfemez mintzatuz, pluraleko forma egiteko erabiltzen dena. Mendebaleko hizkera batzuetan zeharo nagusitu da -z pluralgilea.

pluralismo

iz. Ideien eta joeren pluraltasuna; pluraltasun hori onartzen duen sistema. Oinarrizko eskubideak eta pluralismo politikoa errespetatzen dira.

pluralista

adj./iz. Pluralismoarena, pluralismoari dagokiona; pluralismoaren aldekoa, pluralismoan oinarritzen dena. Demokrazia pluralista.

pluraltasun

iz. Plurala denaren nolakotasuna. Ik. aniztasun. Euskal gizartearen pluraltasunaren alde egin dute.

plurinazional

adj. Nazio anitz duena, nazio anitzez osatua. Estatu plurinazionala sortzeko asmorik ez izatea leporatu zioten Gobernuari.

plus

iz. Mat. Zenbaki positiboak adierazteko ikurra (+).

plutoniko

adj. Geol. Harriez eta kidekoez mintzatuz, lurrazalaren barnean kristaldu den magmatik sortua dena. Granitoa pikor larriko harri plutonikoa da.

plutonio

iz. Elementu kimiko erradioaktiboa, uranio 238tik lortzen dena (Pu; zenbaki atomikoa, 94). Plutonio bonba. Plutonioa garraiatzea arriskutsua da.

plutonismo

1 iz. Geol. Sumendiei dagozkien fenomenoen multzoa. Ik. bolkanismo.

2 iz. Geol. XVIII. mende amaieran sorturiko teoria, lurrazala Lurraren barneko suaren ondorioz eratu zela zioena.

pneumatiko

1 adj. Aireari edo gasei dagokiena.

2 adj. Aire konprimatuarekin dabilena. Makina pneumatikoa.

3 iz. Kautxuzko pieza ahur eta biribila, ibilgailuen gurpiletako hagunean ezartzen dena. Arazoak izan dituzte lasterketan, pneumatikoak zulatu baitituzte.

pneumonia

iz. Biriketako hantura. Ik. alborengo; birikeri. Pneumonia izan du, baina sendatzen ari da. Buruzagia, oso gaixorik dago, pneumoniak joa.

pobre

1 adj./iz. Behartsua, txiroa. Artzain pobre baten semea. Lau mila pobre baino gehiago. Herriko pobreak. Pobre errukarria. || Nahiago dut nagusi eta aberats, morroi eta pobre baino. Pobre bizi.

2 adj. Gauzez mintzatuz, balio gutxikoa, baliozko gauza gutxi duena. Lur pobrea. Etxe pobre batean bizi da.

pobreki

adb. Pobretasunez. Pobreki bizi zen Parisen.

pobretasun

iz. Pobrea denaren egoera edo nolakotasuna. Ik. behartasun; pobrezia; erromestasun; txirotasun. Espirituko pobretasunaren dohaina. Pobretasuna, nire bihotzeko arreba! O, pobretasun santua!

pobretu, pobre/pobretu, pobretzen

da/du ad. Pobre bihurtu. Ik. erromestu; txirotu. Izanik aberatsa, pobretu zen. Emakume bat da asko, etxe aberats bat pobretzeko. Euskal Herria, urteak etorri eta urteak joan, urritu eta pobretu omen da.

pobretze

iz. Pobre bihurtzea. Herrialde garatuetan, kanpo zorraren arazoak pobretze ikaragarriak eragin ditu.

pobrezia

iz. Pobretasuna. Pobreziak gora egin du Afrikan. Milioika gizaki bizi da pobrezia gorrian. Pobrezia egoera.

poderio

-en poderioz -engatik, -en kariaz, -a dela eta. Orain ez duguna lor dezakegu, bertako eta kanpoko indarren poderioz. Lanaren poderioz.

podgoricar

1 adj. Podgoricakoa, Podgoricari dagokiona.

2 iz. Podgoricako herritarra.

podium

iz. Norbait leku nabarmenean jartzeko prestatutako oholtza, bereziki kirol norgehiagoka batean irabazlearentzat prestatzen dena. Indurain podiumera igo zenean.

podologia

iz. Medikuntzaren adarra, oinaren gaitzak eta deformazioak aztertzea eta sendatzea helburu duena.

podologo

iz. Podologian aditua den pertsona.

poema

iz. Poesia-lana. Ik. olerki. Hiribarrenen Eskaldunak poema. Lizardiren poemak. "Amorosen partitzia" deritzan poemaren lerro batean. Liburu bat osatzen duen poema bilduma. Poema liburua. Poema epikoak. Artzain poemak.

poemagile

iz. Poeta.

poemagintza

1 iz. Poemak idaztea, jarduera gisa hartua; poemek osatzen duten literatura mota. Metaforarik gabeko poemagintza.

2 iz. Garai bateko edo hizkuntza, herri edo idazle baten poesia-lanen multzoa. Lazarragaren poemagintzan bi joera biltzen dira Urkizuren irudiz. Euskal poemagintza.

poesia

1 iz. Mintzairaren antzea, zerbait adierazteko hitz neurtuen, erritmoaren eta hoskidetasunaren harmoniaz eta irudiez baliatzen dena. Ik. olerti. Poesiaren izenpean onartzen den poesia antzeko edo poesia ordeko josteta atsegin eta ikasi hura. Egiazko poesia, poesia huts, garbi, gorengo hura, gertakari bakana izaten da. Hizkuntzak gure irudimena tindatzen du gehienez, gure ipuin-mitoak, gure poesia. Poesia hizkera. Orixek bere idazlanen bidez Euskal Herriari eman dion poesia-izaera. Nekazaritza beti izango da poesia-iturri bikaina.

2 iz. Poemagintza. Lizardiren poesia. Euskal poesia. Herri poesia.

3 iz. Poema. Izua niola poesia bat errezitatu beharrari. Maite ditut Rilkeren poesia xuxurlariak.

poesiagintza

iz. Poemagintza (bi adieretan). Utzia al duzu poesiagintza? Poesiagintzari buruzko hausnarketa. Gerra ondoko poesiagintza. Euskal poesiagintza modernoa. Monzonen poesiagintza.

poeta

iz. Poemak idazten dituen idazlea. Ik. olerkari. Poeta landuak eta herri poetak. Euskal poeta. Poeta naizenez gero, ez dut zerurik espero. Poeta erromantikoak. Erdi Aroko poetak.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper