0

pipertu, piper/pipertu, pipertzen

da/du ad. Lgart. Haserretu. Pixka bat pipertua erantzun zidan.

pipeta

iz. Tutu mota, bi muturrak irekiak eta erdialdea zabalagoa duena, laborategietan isurkari kopuru txikiak ontzi batetik bestera igarotzeko erabiltzen dena. Esku batean aitzurra eta bestean laborategiko pipeta dituela aritu da Lur Epelde bere tesian.

pipi

1 iz. Kakalardoaren ordenako intsektua, oso txikia eta kolore ilunekoa, beldar egoeran dagoenean zura eta egurra jaten dituena (Fam. anobiidae). Ik. zeden2; sits. Pipi zuloz beteriko mahaia.

2 iz. Haur. Txoria, hegaztia.

pipiak jo Pipiak jotako habea. Maiatzeko ilbeheran ebakitako haltza pipiak ez du behin ere jotzen.

pipi hauts, pipi-hauts Pipiak jotako zuretik ateratzen den hauts modukoa. Ik. zuhirin.

pipiatu, pipia/pipiatu, pipiatzen

1 da/du ad. Pipiak jo, pipiak joa gertatu.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Mahai pipiatuak. Zur pipiatua.

pipil

iz. Oraindik ireki ez den lorea. Ik. lore begi; pinporta. Mertxikondoek paretetan barna luzatzen zituzten beren adar pipilez beteak.

lore pipil, lore-pipil Pipila. Lore pipilak eguzki epelera bezala.

pipildu, pipil/pipildu, pipiltzen

da ad. Landareez mintzatuz, pipilak eman. Landarea pipildu da.

pipita1

1 iz. Hegaztien aholegarra. Oiloak mihian pipita duenean.

2 iz. Pipila.

pipita2

iz. Zub. Lgart. Klitoria.

pipitaki

iz. g.er. Igarkizuna, asmakizuna.

piragua

iz. Kanoa handia, arraunez edo belaz higitzen dena. Ik. kayak. Piraguan ibiltzeko leku egokia bada ere, erreka ez da igeri egiteko lekua.

piraguismo

iz. Piraguan nabigatzean datzan kirola. 2001eko uztailaren 7an, Espainiako piraguismo txapelketak jokatu ziren Galizian.

piraguista

iz. Piraguismoan aritzen den kirolaria. Lasterketako unerik ikusgarrienetakoa izaten da irteera, piraguistak lehorretik korrika abiatzen baitira uretaraino.

piramidal

adj. Piramide formakoa. Antolakuntza piramidalak ez du komunikazioa balio bezala ikusten. Egitura piramidal hierarkizatuak.

piramide

1 iz. Oinarritzat poligono bat eta beste aurpegiak triangeluarrak dituen poliedroa.

2 iz. Egiptoko faraoien hilobi gisa erabiltzen zen eraikuntza handia, piramide formakoa. Keopsen piramidea.

3 iz. Mexiko eta Peruko eraikuntza handia, mailakaturiko aurpegiak dituen piramide baten itxurakoa.

piranometro

iz. Meteorol. Meteorologia-tresna, lurrazalera iristen den eguzki erradiazioa neurtzeko erabiltzen dena.

piraña

iz. Amazoniako ur gezetan bizi den arrain haragijalea (Pygocentrus sp., Pygopristis sp. eta Serrasalmo sp.). Errukirik gabe, pirañaz jositako putzura botatzeko.

pirata

1 iz. Itsaslapurra.

2 iz. Legezko baimenik gabe, literatura- edo musika-lanak edo programa informatikoak kopiatzen dituen pertsona. Akats horren ondorioz, pirata informatikoek milioika erabiltzaileren zerbitzarietara sarbidea izan dezakete.

3 adj. Irratiez, argitalpenez, kopiez eta kidekoez mintzatuz, legez kanpokoa, baimenik ez duena. Garcia Marquezen liburu berriaren kopia piratak egin dituzte.

pirateria

1 iz. Pirataren jarduera. Somalian segurtasuna eta bakea sendotzea da pirateriari irtenbidea emateko giltza.

2 iz. Zerbaiten kopia pirata egitea, zerbait legezko baimenik gabe erabiltzea. Internet bidezko pirateria saihesteko sistema berria ezarri nahi dute Frantzian.

pirika

adb. g.er. Biraka.

piriniotar

adj. Pirinioetakoa, Pirinioei dagokiena.

piririka

adb. Biraka higituz; biraka amilduz. Ik. amilka; bilinbolaka. Zenbait txanpon poltsikotik erori eta piririka joan ziren hormaren kontra. Hondar bigunean hanka gaizki jarrita, aldapan behera erori nintzen piririka.

pirita

iz. Burdin sulfuro naturala (FeS2), urrearen kolorekoa, batez ere azido sulfurikoa ekoizteko erabiltzen dena.

pirka-pirka

adb. Ipar. Apurka-apurka, poliki-poliki.

piro

iz. Antzarez edo ahateez mintzatuz, kumea. Antzara piro sortu berriak begiratu behar dira hotzetik eta euritik. Piro bat bezain tontoa baitzen.

pirogeniko

adj. Med. Sukarra eragiten duena. Infekzio pirogenikoak.

pirogeno

iz. Med. Sukarra eragiten duen gaia. Bero lehorraren bidezko esterilizazioa pirogenoak suntsitzeko sistema egokia da.

pirolusita

iz. Miner. Manganeso dioxido naturala, beiragintzan erabiltzen dena.

piromano

adj./iz. Suteak eragiteko zaletasun patologikoa duena. Ik. su emaile. Piromanoak heriotzaren bat eragiten badu, zigorra hogeita bost urtekoa izan daiteke.

piropo

iz. Miner. Granate mota, naturan beti kolore gorria duena.

piroteknia

iz. Suak eta lehergaiak egiteko eta erabiltzeko teknika.

pirotekniko

adj. Pirotekniarena, pirotekniari dagokiona; pirotekniaren bidez egiten dena. Halaber, Udalak gogorarazi du material piroteknikoa izatea edo erabiltzea erabat debekatuta dagoela. Ikuskizun piroteknikoak.

piroxeno

iz. Miner. Magnesio eta burdina ugari daukan silize minerala. Mika mineral ezaguna xafletan agertzen da izadian eta piroxenoak prisma eran, baina biak silikatoak dira.

pir-pir

onomat. Xuxurlaren, haize hotsaren eta kidekoen onomatopeia. Ik. mar-mar. Hostoak, haizearekin, pir-pir hasi dira zuhaitzean.

pirpira

iz. Marmarra, xuxurla. Ik. firfira.

pirri

adj. Bizk. Pertsonez mintzatuz, errea, zitala, haserrekorra.

pirrinta

1 iz. g.er. Argialdi bizi eta laburra. Argi pirrinta.

2 iz. g.er. Haize bolada.

pirri-pirri

iz. Bizk. Lgart. Beherakoa.

pirripita

1 iz. Ipar. Bizikleta.

2 iz. Ipar. g.er. Gurpila.

piru

1 iz. Haria; hari edo kable bat osatzen duten izpietako bakoitza. Listari piru batez dilindaka. Piru andana batez egiten dute soka ezin hautsizkoa. Piru batek zeukala haren bizia. || Sekulako karraskan ematen da piru eta piru iruten.

2 iz. Zuntza.

piruka

adb. Piruak eginez. Ik. izpika1. Pika ezazu azenarioa piruka.

piruli

iz. Heg. Karamelu mota, gehienetan luzanga, kirten gisa erabiltzen den makilatxo bat duena.

pisaketa

iz. Pisatzea. Ik. pisaldi.

pisaldi

iz. Pisatzea; pisatzen den aldia. Bigarren pisaldian.

pisatu, pisa, pisatzen

1 du ad. Zerbaiten pisua neurtu. Balantzaz pisatu. Balantzan pisatu. Zakuak pisatzen ari zenean. Gai horiek ez dira ez metroz ez kanaz neurtzen, ez kiloz ez libra laurdenez pisatzen.

2 du ad. Irud. Gipuzkoa-Nafarroetako aditza oraindik orain neurtua eta pisatua izan da eta huts aurkitu dute. Argudioen indarra pisatzeko.

3 du ad. Pisu jakin bat izan. Gizonak pisatuko zituen laurogeita zortzi bat kilo. Sarritan ikusten dira hemen, laurogeita hamabost libra pisatzen duten anega gariak.

4 du ad. Zerbaiten alde onak eta txarrak arretaz aztertu. Filosofoen esanak ongi pisatu behar dira, egiazkoak iduri izan arren. Pisa ezazu aitortza onak zenbat ondasun handi berekin dakarren.

pisatzaile

iz./adj. Pisatzen duena.

pisatzeko

iz. Pisatzeko erabiltzen den tresna. Ik. pisu 4.

pisces

1 iz. (P larriz). Astron. Zodiakoko konstelazioa. Ik. arrain 3. Pisces konstelazioa.

2 iz. Astron., Astrol. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako hamabigarrena, eguzkia Pisces konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (otsailaren 19tik martxoaren 20 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. arrain 4.

3 iz. Astrol. Aldi horretan jaiotako pertsona. Pisces: baliteke gaur pertsona interesgarriren bat-edo ezagutzea.

pisidiar

1 adj. Pisidiakoa, Pisidiari dagokiona.

2 iz. Pisidiako herritarra.

pisoi

iz. Dolareetan sagarra jotzeko erabiltzen den mazoa. Pisoiarekin zapaltzen den sagarrari deitzen zaio patsa.

pista

1 iz. Mendian eginiko bide zabala. Baso guztiak pistaz josita daude.

2 iz. Hainbat helburutarako prestaturiko eremua. Eskutik heldu eta pistara atera zuen rock-and-roll baten doinura gorputza astintzera. Aireportuko pista. Neguan eski pistetan, uda partean modako hondartzetan. Sthepan Diagana frantsesak agur esan die atletismo pistei.

3 iz. Zinta magnetiko batean, hotsak grabatzen diren luzetarako ildoetako bakoitza. Lau pistako magnetofonoa.

pistatxo

iz. Pistatxondoaren fruitua, txikia eta mami-berdea, jateko ona.

pistatxondo

iz. Eskualde beroetako zuhaitz hosto-iraunkorra, pistatxoak ematen dituena (Pistacea vera).

pistilo

iz. Bot. Lorearen organo emea. Ik. lore orratz.

pistoi

1 iz. Ontzi zilindriko baten barnean higitzen den sekzio bereko disko zilindrikoa, energia bat transmititzen duena.

2 iz. Zenbait musika-tresnatan, zilindroetako pistoien itxurako giltza.

pistola

iz. Su arma motza, esku bakar batez erabiltzen dena. Ik. errebolber. Pistola gerrian zuen. Pistolaren kanoia.

pistolari

iz. Erasotzeko edo lapurretan egiteko pistola erabiltzen duen pertsona, maiz beste baten esanetara aritzen dena. Wyatt Earp jokalaria, pistolaria, politikaria eta poliziako ofiziala izan zen.

pistoleta

1 iz. Ipar. Pistola. Jakin genuen ere, pistoleta-tiro batez hil zutela.

2 adj. Ipar. Bitxia, xelebrea.

pisu

1 iz. Lurrak gorputz batean egiten duen erakarpen indarra; indar horren neurria, nolakotasuna edo eragina. Ik. zama. Bere pisua zen gutxienez berrehun kintalekoa. Han biltzen den garia da pisu handikoa eta ore onekoa. Pisatu zaitu Jainkoak eta pisuan arin aurkitu zaitu. Pisua neurtu. Pisu unitateak. Zama baten pisua. Pisu gordina, garbia. Pisura saldu. Zer pisu du harri horrek?

2 iz. Zama. Pisu astuna bizkarrean dut, hirurogei eta hamasei urte. Zer astuna den bekatuen pisua. Bere gainean nola hartu zuen pisu hain ikaragarria. Bihotzean halako pisu bat, min sorgor bat. || (Gauza astuna). Ez zaio pisurik altxatzerik komeni.

3 iz. Norbaiten edo zerbaiten garrantzia edo eragina. Pisu gehiago duen arrazoia. Erlijioak bere pisu guztiarekin sendotzen ditu gizartean onerako diren doktrina batzuk.

4 iz. Pisatzeko erabiltzen den tresna. Ik. balantza. Pisuan pisatu.

5 iz. Pisatzeko zenbait tresnatan, pisu neurri bezala erabiltzen den pisu jakineko gauzakia. Librako pisua.

6 iz. Halterofilian eta gimnastika-ariketa batzuetan erabiltzen den tresna, haga baten bi ertzetan ezarririk dauden metalezko disko astun batzuez osatua dena; zenbait atletismo probatan jaurtitzen den burdinazko bola. Pisu jaurtiketako proba. Pisu-jasotzaileak.

7 adj. Astuna, pisu handikoa. Zama pisua. Jaunaren uztarria pisuegia bazaizu. Pisuagoak behera eta arinagoak gora doaz. Zein pisu eta samina den ezkonduen gurutzea, amodioa ahituz gero. || Lo pisu batek hartu zuen.

pisu atomiko Kim. Elementu bat osatzen duten isotopoen atomo masen batezbestekoa. Ik. atomo pisu. Mendeleievek elementuak pisu atomikoaren arabera ordenatu zituen.

pisu espezifiko Kim. Gorputz baten pisua bolumen unitateko. Pisu espezifiko desberdinak dituztenez, petrolioa ur gezaren gainean pilatuta aurkitzen dugu.

pisu hil Itsasontzi batek garraia dezakeen gehieneko karga, erregaia, tresneria, eskifaia eta bidaiariak barne direla.

pisu izan du ad. Pisatu, pisu jakin bat izan. Eman dezagun, ororen artean pisu dutela hamar kilo.

pisu molekular Kim. Molekula bat osatzen duten atomoen pisu edo masa atomikoen batura. Pisu molekular txikiko hidrokarburoak gasak izaten dira.

pisuzko adj. Garrantzia edo eragina duena. Ik. pisudun 2. Pisuzko arrazoiak. Pisuzko gauzetan.

pisudun

1 adj. Pisua duena. Airea pisuduna da.

2 adj. Pisuzkoa, garrantzizkoa. Arrazoi pisudunak.

pisugarri

adj./iz. Astungarria.

pisutasun

iz. Pisua denaren nolakotasuna. Hegaztiaren hegoek ere badute beren karga eta pisutasuna. Bekatuaren itsustasuna, handitasuna edo pisutasuna ezaguturik. Bekaturako lehia edo grina gaiztoa, onerako pisutasuna eta nagitasuna.

pisutsu

adj. Pisu handikoa. Ik. astun. Karga pisutsuak eroan. Zeure bekatuen astuntasun pisutsuak makurturik. Arrazoi pisutsuak.

pisutu, pisu/pisutu, pisutzen

da/du ad. Pisuago bihurtu. Ik. astundu. Bista laburtu zitzaion eta besoa pisutu.

piszina

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, piszina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. igerileku].

pita1

1 iz. Agabea.

2 iz. Agabearen hostoen zuntzaz egiten den hari sendoa. Arrantzarako pita eta amua. Arrain handi horiek ontzira igotzeko gaurko pita lodirik ez zen garaietan, altzairuzko haria erabiltzen zen.

pita2

iz. Dultzaina, oboe eta kideko haize instrumentuetan, ahoko pieza mihi-bikoitza.

pitagoriko

1 adj. Pitagoras greziar filosofo eta matematikariarena; Pitagorasen eskolakoa. Ehun eta berrogeita hamar bat urte iraun zuen eskola pitagorikoak. Testu pitagorikoak.

2 iz. Pitagorasen eskolako kidea. Pitagorikoentzat zeruen ordena musika-eskala batez adierazita zegoen.

pitagorismo

iz. Fil. Pitagoras greziar filosofo eta matematikariaren eta haren ikasleen doktrina. Pentsamendu filosofikoaren historian pitagorismoaren eragina oso handia izan da.

pitar

1 iz. Lehen hartziduraren hondakinez eginiko sagardoa. Normandiako sagardoak haien aldean ez dira pitar batzuk baizik.

2 iz. Sagardoa eta ura nahasiz eginiko edari arina.

pitbull

iz. Txakur arraza; arraza horretako txakurra, tamaina ertainekoa, gorputz gihartsua eta ile motz eta sarria duena, oso oldarkorra izan daitekeena. Pitbull batek hesi gainetik jauzi egin eta eraso egin zion aitonari.

pitean

pitean behin adb. Lgart. Txitean-pitean.

pitean-pitean adb. Lgart. Txitean-pitean.

txitean-pitean adb. Lgart. Behin eta berriro, sarritan. Txitean-pitean arriskupean, heriotza begiaren aurrean duela.

pitika

iz. Ipar. Antxumea. Pitika bat errearazi zuen.

pitilin

iz. Heg. Lgart. Zakila.

pitillastar

1 adj. Pitillaskoa, Pitillasi dagokiona.

2 iz. Pitillasko herritarra.

pitin

1 iz. Apurra, zati guztiz txikia. Ik. pixka; poxi. Urre-pitin hori lortzeko.

2 adj. Txikitxoa. Liburutxo pitin bat.

pitin bat 1 Pixka bat. Baretu dira pitin bat gure dardarak. Pitin bat bizitxoa. Euri-pitin bat hasi orduko.

2 (Denborari dagokiola). Zaude pitin bat, andrea.

pitinka

adb. Apurka, pixkanaka. Pitinka ari da beti lanean. Tantaka eta pitinka irakurriaz.

pitinka-pitinka Apurka-apurka. Pitinka-pitinka urre hautsa biltzen hasi zen.

pitinkeria

iz. g.er. Ezdeuskeria.

pito

iz. (Ezezko esaldietan). Batere ez, ezer ez. Ez du pitorik balio.

pitoi

iz. Suge handia, burua hiruki formakoa edo luzarana duena, eta harrapakinak, estutuz, hiltzen dituena (Pythonidae).

pitokeria

iz. Lgart. Ergelkeria. Erraz esaten dira pitokeria horiek mahaira lasai-lasai eserita!

pitotx

iz. Ipurtatsa.

pitrail

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, pitrail-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. petral2].

pits

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, pits-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bits; fits].

pittin

1 adj. Adkor. Pitina. Hau da nire iritzi pittina. Ordu askoko lanaren alde, jaten zen ogi pittina eta zikina.

2 adj. (Bokatibo gisa). Adkor. Ik. maite 1; laztan 3. Ai, nire pittina!

pittin bat Adkor. Pitin bat. Emadazu gazta pittin bat. Pittin bat bakarrik saiatzen bazara, ez duzu gero oztoporik izango.

pittinka

adb. Adkor. Pitinka. Ezin ditzaket testu horiek irakur tantaka eta pittinka baizik.

pituitario

adj. Anat. Guruin pituitarioa: hipofisia.

pitxer

1 iz. Edariak edukitzeko eta edalontziak betetzeko erabiltzen den ontzi kirtenduna, lepoa mehartua, eta ahoa, likidoak errazago isurtzeko, gune batean luzatua duena. Ik. txarro. Pitxer handi bat sagardoz betea. Pitxerretik edan. Pitxerra hautsi. Hartzen du pitxer ardoa, ura zelakoan, eta botatzen die burutik behera kantariei.

2 iz. Pitxerraren edukia. Ik. pitxerkada. Pitxer bat ur. Pitxer bete ardo. Pitxer bete beharko dute gutxienez. Bi pitxer ardorekin. Lehen huts egiten duenak, pitxerra paga.

3 iz. Edukiera-neurri zaharra, bi litro baino zertxobait gehiagoren baliokide zena. Bi laka ezkurrek ematen dute pitxer bat eta erdi olio. Botatzen zaio koilara bat gatzagi hiru pitxer esneri. Pitxer laurdena.

pitxerdi

iz. Pinta. Pitxerdi bana edan, eta hasi ziren bertsotan. Bi gaztaina asko dira pitxerdi bat urentzat.

pitxergile

iz. Pitxerrak egiten dituen eskulangilea. Arotzek eta pitxergileek ohi dute lana ugari.

pitxerkada

iz. Pitxerraren edukia. Pitxerkada ardoa. Pitxerkada osoa edatea.

pitxertara

iz. Ipar. Pitxerkada.

pitxi

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, pitxi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bitxi].

pitxin

Bizk. Txerazko bokatiboa, batez ere haurrekin erabiltzen dena. Ai, nire pitxina!

pitxo

iz. Ipar. Lgart. Zakila. Idiak bere pitxoa gogortua duenean zer egin behar den.

pitzadura

iz. Pitzatua, arrakala. Pitzadura bat elur izoztuan.

pitzarazgailu

iz. Elektr. Lanpara fluoreszenteetan, deskarga elektrikoa abiarazten duen gailua.

pitzarazi, pitzaraz, pitzarazten

du ad. Piztera behartu. Sua pitzarazi. Hiletarik pitzaraziko dut. Gogoeta ilunak pitzarazten dituzte. Urrikia bere baitan pitzarazteko.

pitzarazle

iz. Aipatzen dena pitzarazten duen pertsona edo gauza. Mattin, espiritua duzu argi eta zorrotza, jendartean umore pitzarazle gaitza.

pitzatu, pitza, pitzatzen

1 da/du ad. Ebaki luzea eta sakona egin. Ik. arrakalatu; arraildu; zartatu1 1. Eguzkiak lurra pitzatzen duenean. Antzinakoek ziriekin pitzatzen zituzten egurrak. Izotz gogorrak ez ahal dizkizu oinazpiak pitzatuko! Ontzia pitzatu egin da, baina ez da hautsi.

2 da/du ad. Irud. Ahotsa pitzatzen hasia badu ere.

3 (Partizipio burutua izenondo gisa). Horma pitzatuak. Kanpai pitzatuaren hotsa.

4 (Partizipio burutua izen gisa). Ik. pitzadura; zartadura. Pitxerrari ura dario pitzatutik. Ardiaren belarri bietan pitzatu eta zulo bana. Etena sendatzeko, haritz baten pitzatutik hiru aldiz igarotzea.

piura

iz. Gip. Lgart. Pertsonez mintzatuz, itxura, batez ere txarra. Beragatik nago piura honekin, gaua begirik itxi gabe igarota. Piura ederra eramango genuen!

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper