Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

parrandista

adj./iz. Bizk. Herr. Festazalea. Ik. parrandazale.

parra-parra adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, parra-parra-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. barra-barra].

parrasta

iz. Gauzen edo pertsonen multzo handia. Sos parrasta bat. Duela urte parrasta bat. Jende parrasta bat bazen pilota-partidan.

parrastan adb. Parrastaka.

parrastaz adb. Parrastaka.

parrastada

iz. Uraz, haizeaz edo aleez mintzatuz, kopuru handia eta bat-batekoa. Halako batean zabaldu zen leiho bat eta ur parrastada bat bota zuten kalera. Oiloei janaria parrastadan bota.

parrastaka

adb. Multzo, kopuru edo talde handietan. Dirua parrastaka eskaintzen didate. Parrastaka asmatu zituen hitzak Larramendik.

parrila

iz. Heg. Arranparrila. Sua bizi-bizi zegoen parrilan.

parrokia

iz. Sakramentuak ematen diren eliza, erretore baten ardurapean dagoena; erretore eta eliza horri dagozkion barrutia eta eliztarren multzoa. Auzoko eliza ez zen parrokia; igande eta jai egunetan apaiz bat etortzen zen meza ematera. Zumaian sortua eta bataioko sakramentua parrokia hartan hartua. Eibarko Aginaga mendi parrokiara joan zen erretore. Kolonbiara 1891. urtean aldatu zen, eta Sybundoi-ko ibarrean hiru parrokia eman zizkioten zaintzeko. Andra Mariko parrokia. Parrokia berria non eraiki behar zen erabakitzeko. Parrokian ezkondu. Parrokiako eliztarrak. Parrokiako behartsuen alde. Parrokiaren mugak.

parrokiano

iz. Heg. Herr. Bezeroa.

parroko

iz. Heg. Erretorea.

parropia iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, parropia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. parrokia].

parta

1 iz. Ipar. g.er. Ur-bazterra, uholdeetan urak hartzen duen aldea.

2 iz. Ipar. g.er. Lohia, lokatza. Mundu honetako aberastasunak eta atseginak partaren berdin zeuzkaten.

partadera

iz. Ipar. Erroa, ateak eta kidekoak finkatzen diren atala. Ik. gontz.

partaide

iz. Parte-hartzailea. Zure nahigabean partaide naiz ni ere. Erran zidaten partaide izanen nintzela ene semeak jasaten dituen gaitzetan.

partaidetasun

iz. Partaidetza.

partaidetza

iz. Parte hartzea.

partalier

iz. Ipar. Parte-hartzailea, esku-hartzailea. Ik. partaide; partzuer. Mezan aurkitzen direnak oro partalier baitira apaizarekin aldareko sakrifizio horretan.

partaliertasun

1 iz. Ipar. Parte hartzea, esku hartzea. Adiskidetasunak partaliertasun handi bat nahi du adiskideen artean.

2 iz. Ipar. Zerbaitetan parte hartzen dutenen elkartasuna. Sinesten dut sainduen partaliertasunean.

partatsu

adj. Ipar. g.er. Lohitsua.

parte

1 iz. Zatia. Ik. atal. Bi partetan bereizia. Hiru parte egin. Zorraren parte bat. Liburuaren laugarren partean. XIX. mendearen lehen partean.

2 iz. Senipartea. Etxeko partea jaso zuenean, berrogei ardi erosi zituen.

3 iz. Alderdia, aldea. Euskal Herriko parte honetan. Aita San Martin jaio zenean Beasaingo partean. Goiz parteko zurrutak. || Medikuak egiten duen guztia estimatzen da, eta parte onera hartzen da.

4 iz. pl. Sexu organoak izendatzeko leungarria. Ostikoa eman dit parteetan. Gizon horri egundoko kozkorra nabari zitzaion bere parteetan.

-en partetik 1 -en aldetik. Bera bere partetik batere saiatu gabe.

2 -en izenean. Goraintziak nire partetik. Jainkoaren partetik datorrelako.

-en partez 1 -en ordez. Ardoa maitatzen dut andrearen partez.

2 -en partetik, -en izenean. Zugazti eta gainerakoak, Mattinen partez goraintzi.

3 Gizon den partez: gizon den aldetik.

parte egin Parte-hartzaile egin; zerbaiten zati bihurtu. Erandioko herria erakusketaren parte egin nahi dute.

parte eman Berri eman, jakinarazi.

parte hartu 1 Egiteko baten zereginetan besterekin batean aritu. Ik. esku hartu. Zazpi bertsolarik hartu zuten parte Xalbador goresteko eskainia zen kantaldian. Honelako borroketan parte hartzeko. Haiek zioten Jesusek deabruarekin parte harturik egiten zituela mirari haiek. || Lehen parte gehiago hartzen zuten antolatze lanetan.

2 Zerbaitetan norbaitekin bat egin. Har ezazue parte ene lorian. Zorion honetan gurekin parte hartu duten guztiei.

parte hartzaile, parte-hartzaile Parte hartzen duen pertsona. Parte-hartzaileen artean.

parte hartze, parte-hartze Egiteko batean besterekin batera aritzea; zerbaitetan norbaitekin bat egitea. Parte hartze handia.

parte izan 1 Parte hartu, esku hartu. Zorionik beroenak, egiteko eder honetan parte izan duten guztiei.

2 Parte-hartzaile izan. Herriko guztiek parte baitute ondasun horietan. Kristau onentzat dago Zerua; gaiztoak ez du parterik. || Beste guztiek baino parte gehiago izan zuen Semearen oinazeetan.

parte oneko (Ezezko esaldietan). Behar bezalakoa; parte txarrekoa ez dena. Erre usain hori ez zen parte onekoa.

parte txarreko Badaezpadako gauzekin zerikusiren bat duena. Parte txarreko jendea.

partez adb. Neurri batean, zati batean. Partez ezagutzen dugu, ez osorik.

partezko adj. Zatikakoa, partziala.

partedun

iz. Partaidea, parte-hartzailea. Ezin izan zaitezkete partedun Jaunaren mahaian eta deabruen mahaian.

partedun egin Partaide egin. Bere jainkozko izate dibinoaren partedun egin gaitu Jainkoak.

partekatu, parteka, partekatzen

1 du ad. Ipar. Zatikatu.

2 du ad. Bi lagun edo gehiagoren artean zerbait izan edo erabili. Ik. banatu; erdibanatu. Ez dut sekula ikasi ohea beste modu batean partekatzen. Oinazea inorekin partekatu ezina.

partekatze

iz. Bi lagun edo gehiagoren artean zerbait izatea edo erabiltzea. Partekatzea norberak dauzkan gauzak ematea edo uztea da.

partenopetar

1 adj. Partenopekoa, Partenoperi dagokiona.

2 iz. Partenopeko herritarra.

parterre

iz. Lorategi edo parkeetan, loreak edo soropila dauden zatia. Lorategian parterre biribilak zeuden, lore zuri eta horiekin.

partiada

iz. Ipar. Irteera, irtetea. Partiadak kiroldegitik egiten dira, goizeko seiak eta zortziak artean.

partiar

1 adj. Partiakoa, Partiari dagokiona.

2 iz. Partiako herritarra.

partiarazi, partiaraz, partiarazten

du ad. Zatiarazi; banarazi. Jesusek erakarri zituen bost ogiak eta bi arrainak, bedeinkatu zituen eta partiarazi.

partida

1 iz. Bi lagunen edo bi talderen arteko kirol norgehiagoka. Pilota partida. Esku-huskako partida. Futbol partida batean. Errugbi partida Senperen. Partida hasi, bukatu. Partida irabazi, galdu. || Musean partida bat gero.

2 iz. Ipar. Aurkaria, etsaia. Lana dut partida. Nik uste baino partida azkarragoa diat. Lurrera aurtiki zuen bere partida, ezpainak irekirik, odoletan.

partidu

1 iz. Heg. Partida.

2 iz. Heg. Alderdia.

partiketa

iz. Zatiketa. Zati horietako bakoitzean partiketak egin daitezkeela.

partikula

1 iz. Adiera edo erlazio gramatikalak adierazten dituen hitz aldaezina. Omen eta kideko partikulak.

2 iz. Fis. Materia zati oso txikia. Ik. zatiki 2. Partikulen fisikaren inguruko ikerketak. Uranoren eraztuna osatzen duten partikulak oso arinak dira astronomoen arabera, eta horren ondorioz sortzen da kolore urdina. Eguzki haizeak barreiatutako partikulak jasotzea zen NASAren espazio ontziaren helburua.

partikular

adj. Banako bati edo multzo txiki bati baizik ez dagokiona; norberarena; orokorra ez dena. Jujamendu berezia edo partikularra.

partikularki

adb. Bereziki. Ia inori ez zaio axola guk idazten duguna, partikularki euskaraz idazten dugunok esan dezakeguna.

partila

iz. Irabazien banaketa. Handi eta txikien arteko partila ez inoiz berdina. Partila hartu zuen bakoitzak berea.

partila egin Partila egin eta berriro joaten gara itsasora.

partitibo

adj./iz. Hizkl. Artikulu, atzizki eta kidekoez mintzatuz, osotasunetik parte bat kontuan hartzen dela adierazten duena, euskaraz -ik atzizkiari dagokiona eta ezezko, galderazko eta baldintzazko esaldietan erabiltzen dena. Frantsesezko artikulu partitiboa. Partitiboa ez da agertzen ergatiboa agertu ohi den testuinguruetan.

partitu1, parti, partitzen

1 du ad. Zah. edo Herr. Zatitu. Bitan partitua.

2 du ad. Zah. edo Herr. Banatu. Pobreen artean partitzeko. Lotu dituzte ene eskuak eta zangoak, partitu dituzte ene jantziak.

3 du ad. Zah. edo Herr. Bereizi. Onduak direnean partitzen dira intxaurrak bere azaletik eta gaztainak bere morkotsetik.

partitu2

da ad. Ipar. Joan, irten, abiatu. Partitu nintzen herritik, bihotza alegerarik. Sendo etxetik partitu eta bidean gelditu hila.

partitura

iz. Mus. Musika-lan bat jotzeko edo kantatzeko behar diren ikurren adierazpen grafikoa. Ik. partizio. Amonak partiturak irakurtzen erakutsi zidan. Requiem-aren partitura eskatu zuen.

partitzaile

iz. Banatzailea. Ogi-partitzailea.

partitze1

iz. Zatitzea; banatzea; bereiztea.

partitze2

iz. Ipar. Joatea, abiatzea. Areago atsekabetu nau, nire maite polita, zure partitzeak, partitze horren kausak harritu nauen baino.

partizio

iz. Ipar. Mus. Partitura.

partizipazio

iz. Ekon. Enpresa edo negozio batean norbaitek duen kapital zatia. Iberdrola BBGko partizipazioa saltzeko prest dago.

partizipio

iz. Hizkl. Aditzaren forma ez-jokatua, adjektiboaren ezaugarriak dituena.

partxe

1 iz. Heg. Herr. Adabakia.

2 iz. Heg. Herr. Enplastua, mantarra.

partxis

1 iz. Heg. Lau irteera eta lau helmugako ibilbidea duen mahai jokoa, dadoek aginduriko jauziak eginez, jokalari bakoitzak kolore bereko lau fitxa hasieratik helmugara eramatea helburu duena. Kartetan jokatzen dugu, partxisean eta xakean.

2 iz. Joko horretan erabiltzen diren fitxek, dadoek eta jokoaren ibilbidea marraztua duen taulak osatzen duten multzoa. Miren partxisa jasotzen hasi zen.

partzial

adj. Zati bati dagokiona; ez-osoa.

partzialki

adb. Neurri batean, zati batean. Ik. partez.

partzuer

1 iz. Esku-hartzailea. Bi gizon partzuer direnean nekean eta gozoan, adiskide mamitzen dira. Hori da deabruarekin partzuer izatea. Eta zu, dirudunekin horretan partzuer, zu, zakur handien zakur. Partzuer guztiak elkarretaraturik.

2 (Adizlagun gisa). Tresna bat partzuer erosi.

partzuergo

1 iz. Partzuerren elkartea edo batasuna. Bi etxeko jaunek elkar hartzen dute; egiten dute gisua erdizka, lana ere bai; partzuergo horretan bi baino gehiago sar daitezke. Partzuergoan egiten dituzte beren egitekoak.

2 iz. Elkarte mota, helburu bera duten enpresaz edo erakundez osatua dena. Proiektua Pacific LGN partzuergoaren esku dago; Repsol-YPF, Bristish Gas eta Panamerican Gas konpainiek osatzen dute partzuergoa. Bilboko Uren Partzuergoa.

pasa

(Kopuru bat edo denbora-tarte bat adierazten duen sintagma baten eskuinean). Baino gehiago. Ik. pasatu; pasatxo. Duela urtebete 14 euro pasa balio zuten akzioek. Lau hilabete pasa daramate lan hitzarmena negoziatzen.

pasabide

iz. Igarobidea. Pasabideko lurraldeetan.

pasada

iz. Heg. Jipoia, astinaldia. Gerrak pasada gaitza eman zion jendeari. Banekien Marrok, han harrapatuz gero, pasada on bat emango zidala.

pasadan

1 adb. Heg. g.er. Iragaitzaz. Ik. pasaeran. Han pasadan zen moja batek nigatik errezatuko duela agindu dit.

2 adb. Heg. g.er. Bidenabar.

3 adb. Heg. g.er. Igarotzean.

pasadizo

iz. Heg. Herr. Gertaera. Izugarrizko pasadizoak jaun horrek dizkit kontatu. Neskazahar baten pasadizoa, inork nahi badu aditu, ni banengoke isilik baina, barrenak ezin kabitu. Egun hartako pasadizoa esango dizuet hitz bitan. Pello Errotaren bertso, pasadizo eta ateraldi guztiak.

pasadizoko adj. Iragaitzazkoa. Londresen jaioa omen zen, pasadizoko kubatar langile baten eta haren emaztearen bigarren umea.

pasa egin

du ad. (nor osagarririk gabe). Pasa-marra igaro. Pasa egin duzu!

pasaera

iz. Pasatzea, igarotzea. Zubian geratu zen, ibaiaren pasaerari so.

pasaeran 1 adb. Iragaitzaz. Ik. pasadan. Bere herriko nekazari bat, auzoa gainera, hantxe gertatu zen pasaeran.

2 adb. Bidenabar. Pasaeran eta bidenabar aipatua.

3 adb. Pasatzean, igarotzean. Erdeinuz begiratu nion pasaeran.

pasagarri

adj. Neurri batean onar daitekeena. Lan pasagarria.

pasagune

iz. Pasatzeko gunea, pasabidea. Ik. igarobide. Hiriko alde zaharrak dituen pasagune estuetan.

pasahitz

1 iz. Talde edo erakunde bereko kideek bakarrik dakiten eta elkar ezagutzeko balio duen hitza edo hitz multzoa. Zer gerta ere, banan-banan heldu ziren hitzordua zeukaten tokira: pasahitza eman ostean, ezkutuko gela batean bildu ziren.

2 iz. Inform. Ordenagailuetan eta kidekoetan, erabiltzailea identifikatzen duen kode babestua. Fitxategia babestuta ez badago, erraza da fitxategi horretara sartzea eta pasahitzak irakurtzea. Pasahitza ahaztu zait.

pasaia

1 iz. Pasabidea. Zutitu eta igarotzera noa, baina zaintzaileak pasaia ixten dit.

2 iz. Pasaera, igarotzea. Ardiak bidean zebiltzan, autoen pasaiak trabatuz.

pasaiari

iz. Bidaiaria, bereziki tren, hegazkin, itsasontzi edo kideko ibilgailu batean bidaiatzen duena. Hegazkinaren gurpilek aireportuko asfaltoa ukitu zutenean, pasaiariek txalo egin zuten. 1539an, lehen aldiz eman zuen izena pasaiarien liburuan, Mundu Berrirako bidaian.

pasaitar

1 adj. Pasaiakoa, Pasaiari dagokiona.

2 iz. Pasaiako herritarra.

pasaka

1 iz. Eskularruz egiten den pilota-jokoa. Astelehenean, goizeko 11etan, pasaka-partida trinketean. Jean Claude Zuburu eta Lataste Frantziako txapeldun atera dira pasaka-jokoan.

2 adb. Pasaka jokatu.

pasakari

iz. Pasaka jokatzen duen pilotaria.

pasakor

adj. Igarokorra.

pasaldi

iz. g.er. Pasatzen, igarotzen den aldia; pasatzea, igarotzea; bereziki, tresna edo kideko bat (brotxa bat, zapi bat...) zerbaiten gainetik pasatzea. Ik. igaroaldi; iraganaldi. Brotxa-pasaldi lodi eta bortitzak.

pasaleku

iz. Pasabidea, igarobidea. Baserri hura jendearen etengabeko pasaleku bihurtua dago.

pasa-marra

iz. Pilota-jokoan, boteak ezin igaro duen marra. Pasa-marra lau metroetan zuten. Pasa-marraren eta erreboteko eskasaren artean.

pasamodu

adb. g.er. Onartzeko moduan, hainbestean. Edozein aldetarik begiratuta, pasamodu moldatzen naiz.

pasamoduko adj. Onartzeko modukoa, hainbestekoa. Poema pasamoduko bat ondu dugu.

pasaporte

iz. Herri batetik beste batera, eta, batez ere, estatu batetik beste batera, joan ahal izateko baimen idatzia, nortasun agiri baten gisakoa dena. Pasaportea indargabetua zuelako.

pasaratu, pasara, pasaratzen

du ad. Heg. Hari eta jostorratzez bilbe moduko bat eginik, saretu den ehuna bete, edo urratu edo zulatu dena josi. Ik. sareztatu. Galtzerdi saretua pasaratu. Zarpa zaharrak hari zaharrez pasaratzen.

pasarazi, pasaraz, pasarazten

du ad. Igaroarazi, iraganarazi. Halakoxe une txarrak pasarazten zizkioten auzokoek gure gizonari. Ezpatan pasarazi zuen herri guztia. Bere armadak Nafarroan gaindi pasarazteko baimena. || Framazonek dituzte egin eta pasarazi legerik itsusienak ezkontzako sakramentuaren kontra.

pasarela

1 iz. Oinezkoentzako zubi estua. Eskuinean dagoen zurezko pasarelatik abiatu eta ibaiaren ertz-ertzetik doan bidetxoari segi.

2 iz. Itsasontzi batera sartzeko zubi modukoa.

3 iz. Modelo desfileak egiten diren oholtza luzea. Irudipena dut diseinua eta moda erakusketetan eta pasareletan ageri direla, baina ez kalean.

pasargadar

1 adj. Pasargadakoa, Pasargadari dagokiona.

2 iz. Pasargadako herritarra.

pasarte

iz. Idazlan baten zatia, halako batasuna agertzen duena. Axularren pasarte bat hartu nuen gai. Añibarroren hiztegiko pasarte hura. Gabriel Arestik utzi du pasarte ilunik ugari. Liburuaren sarrera hitz haietarik pasarte bat aldatuko dut hona. || Musika-lan bateko pasarte bat. Filmaren azken pasartean.

pasatu, pasa, pasatzen

1 da/du ad. Igaro, iragan. Haren albotik pasatu zenean. Handik Frantziara pasatu zen. Ibaia pasatu behar zuen. Bide luzeak pasatzen zenituen ortutsik. Bizirik ez duk denbora asko pasatuko gure etxean. Harrezkero pasatu dira urteak. Zorionean pasatu ditu gaur arteko egun guztiak. Gaua pasatu eta hurrengo goizean. Denbora pasatu genuen kontu kontari atean (Ik. denbora-pasa). || Muga joa dut, joa eta pasea ere bai.

2 du ad. Pasarazi, igaroarazi; zerbait toki batetik bestera eraman. Mutikoak txanoa pasatu zuen ingurukoen artean. Eskua bekoki mindutik pasatu zuen. Liburua hartu eta orriak pasatzen hasi zen.

3 du ad. Igaro, jasan. Nolako neke-larriak pasatu zituen udaldi hartan. Herri honetan pasatu ditut hamaika pena eta lotsa. || Amodiorik gabe pasatu ezinez, nik damak maite ditut, aitortzen dut zinez.

4 da ad. Gertatu, jazo. Zer pasatu zaio horri? Horra zer pasatu den Igeldoko herrian. Ez dugu, bada, esan nahi pasatu ez denik, sekula ez dut ikusi horrelako zezenik.

[Oharra: Euskaltzaindiak, Hegoaldean eta lagunarte mailan, era burutuarentzat pasa forma ere onartzen du: albotik pasa da, etab.].

pasatxo

1 (Kopuru bat edo denbora-tarte bat adierazten duen sintagma baten eskuinean). Adkor. Baino gehiago. Ik. pasa. Hiru milioi euro pasatxo ordainduko ditu. Kilo erdi pasatxo azukre. Bi urte pasatxo zeraman libre. Hilabete pasatxoren buruan.

2 (Orduekin). Adkor. Pasatu berri. Ordu biak pasatxo ziren.

pascal

iz. Fis. Presio unitatea, 1 N/m2-ren baliokidea dena (Pa). Balbula hori hamar pascaleko presioa kontrolatzeko gai da.

pascal-segundo Biskositate dinamikoaren unitatea.

pase

1 iz. Hegaztiak, negua igaro behar duten lekura bidean, toki jakin batetik igarotzea. Udazkeneko uso-pasea. Pase-sasoian astebeteko oporrak hartzen ditu.

2 iz. Zenbait lekutan sartzeko aurkeztu behar den agiria. Beltzek zurien guneetan ibili nahi bazuten, paseak behar zituzten.

3 iz. Kirol. Futbolean, saskibaloian eta kidekoetan taldekide bati, jokaldia segi dezan, baloia bidaltzea. Peyrelonguek zangoz pase ederra eman zion.

4 iz. Taurom. Zezenketariak zezena muletaren azpitik pasaraztea. Abuztuan jarri nintzen aratxe baten aurrean lehenengoz; lau muleta pase eman nituen, eta, nola ez, aratxeak harrapatu egin ninduen.

paseko adj. Hegaztiez mintzatuz, urtaro jakin batzuetan eskualde batetik beste batera aldatzen dena. Paseko hegaztia. Paseko usoen zain.

pasealdi

iz. Paseatzea, pasiera. Ik. paseo. Maggiek eta biek pasealdi luzeak egiten zituzten elkarrekin.

pasealeku

iz. Paseatzeko prestatua den tokia. Ik. ibiltoki. Untzagako pasealekuan. Gora eta behera dabiltza pasealekuan.

paseari

iz. g.er. Paseatzen ari den pertsona. Paseariek so egiten zioten.

paseatu, pasea, paseatzen

1 da ad. Egurasteko, jostatzeko edo sasoian egoteko ibili. Karrozan paseatu ziren. Kalean paseatzen. Zuhaizpean paseatzera joan. Adiskide batekin paseatu. Paseatzeko jantzi. Egunean behin paseatzen dena. || du ad. (nor osagarririk gabe). Bilbora bisitan etortzen zitzaizunean, elkarrekin paseatzen zenuten.

2 du ad. Norbaitek beste norbait edo zerbait paseatzera atera. Bere astoa paseatzen du. Arratsaldeetan hirian zehar paseatzen ninduen.

paseo

iz. Heg. Paseatzea, ibilaldia.

pasibo

1 adj. Jasotzera edo hartzera mugatzen dena, egintzarik gabea. Anton. aktibo. Aurre egite pasiboa. Erretzaile pasiboaren arriskuak. Aditz pasiboak.

2 iz. Erakunde, enpresa edo pertsona baten zorren eta obligazioen kopuru osoa. Enpresa kiebra jota dago, 120 milioi euroko pasiboarekin, aurrera egin ezinik.

pasibotasun

iz. Pasiboa denaren nolakotasuna edo egoera. Euskal aditzaren pasibotasunaren teoria.

pasiera

iz. Heg. Paseatzea. Hiria ezagutzeko pasiera egitea proposatu dit.

pasieran adb. Heg. Paseatzen, paseatzera, paseatuz. Eskuak poltsikoetan, lorategietan zehar dabil pasieran. Gero, txakurra pasieran ateratzen lagundu behar didazu.

pasillo

iz. Heg. Korridorea.

pasio

1 iz. Jesu Kristoren nekaldia. Jesu Kristok bere Pasioan igaro zituen oinaze guztien berri laburra. Pasio kantak. || Bolibarko pasioa.

2 iz. g.er. Irrika, grina.

pasio lore, pasio-lore Landare igokaria, jatorriz Brasilgoa, lore usaintsuak, handiak eta bakarkakoak dituena (Passiflora sp.). Pasio-loreen korolak arantzazko koroa gisako bat eratzen du.

pasiotar

adj./iz. Gurutzeko San Paulok XVIII. mendean sortu zuen erlijiosoen ordenako fraide edo moja. Aita Basilio pasiotarra. Irungo pasiotarren eliza.

pasmo

1 iz. Gangrena. Pasmoa sortzen duen mikrobioa. Pasmoak jo zuen.

2 iz. Zornea.

pasmo belar, pasmo-belar Malbaren antzeko landarea, sendagintzan erabiltzen zena (Anagallis arvensis).

paso1

interj. Karta-jokoan erabiltzen den hitza; bereziki, musean, jokaldian parte hartu nahi ez dela adierazteko esaten dena. Jarririk mahaiaren inguruan, zenbait lagun elkarrekin, jan eta edan, eta mus, enbido, eduki, hordago, paso; bete eta huts baso, han aritzeko astia eta gogoa duketenentzat.

paso egin Parte ez hartu. Besteek, gutxi-asko, paso egiten zuten; nahiago zuten ur haietan ez busti.

paso2

iz. Ipar. Zartakoa. Paso batez aurtikitzen du lurrera mustupilka.

pasodoble

iz. Martxa-musikaren erritmoan egiten den dantza, jatorriz Espainiakoa. Pasodoble airea.

pasoka

adb. Ipar. Zartakoka. Pasoka eta ostikoka, itsuski jo zuen.

pasta1

iz. Zub. Lan bat egiteko behar diren ekaiak. Eskola egiteko diru eta behar diren pasta guztien biltzea.

pasta2

1 iz. Orea. Paper pasta: paper orea.

2 iz. Irud. Pasta oneko gizona.

3 iz. Irinez (eskuarki gari irinez) eta urez eginiko ore bat idortuz prestatzen den janaria, forma eta era askotan ebakitzen dena eta egosirik jaten dena. Pasta platerkada bat prestatu zuen.

4 iz. Tamaina txikiko jaki gozoa, irinez, azukrez eta beste zenbait gaiez eginiko orea labean errez prestatzen dena. Pasta batzuk ekarri dizkizuet, gosaltzeko. Pasta-kaxa ireki, eta oso-osorik sartu zuen pare bat ahoan.

hortzetako pasta Hortzak garbitzeko erabiltzen den ore modukoa. Hortzetako pastaren zipriztinak.

pastanagre

iz. Ipar. Azenarioa.

pastel

1 iz. Heg. Barruan gai gozoren bat duen ore azukreduna, labean errea. Ik. pastiza. Kremazko pastelak.

2 iz. Heg. Barruan haragia, arraina edo kideko jakiren bat duen pastel modukoa. Barazki pastela.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper