Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

palikirtar

1 adj. Palikirkoa, Palikirri dagokiona.

2 iz. Palikirko biztanlea.

palindromo

iz. Eskuinetik ezkerrera eta ezkerretik eskuinera berdin irakurtzen den hitza edo esaldia. Euskaraz bai arra bai eme palindromoak dira.

palio

iz. Heg. Lau hanka edo hagako egitura duen ehunezko sabai modukoa, Eukaristia, santu edo kidekoen irudi bat edo pertsona garrantzitsuren bat estalpean joan dadin erabiltzen dena. Diktadoreak palioaren azpian desfilatu zuen.

palista

iz. Heg. Palaria. Aritz Altadill palista profesionala da.

palko

1 iz. Heg. Antzokietan, ikusleentzako balkoi modukoa, eserlekuak dauzkana. Bere palkoa eskaini dio antzerki lan berri bat ikusteko.

2 iz. Heg. Ikuskizunetarako prestaturiko eraikuntzetan, gainerako eserlekuetatik bereizirik dagoen gunea. Zezen-plazako agintarien palkoa.

palma

1 iz. Palmondoaren adarra. Martirioaren palma eta koroa.

2 iz. Palmondoa. Palma-adarrak eskuetan. Palma landareak.

palmares

1 iz. Lehiaketa edo kideko bateko irabazleen zerrenda. Zinemaldiko epaimahaiburuak Sail Ofizialeko palmaresa jakinarazi du.

2 iz. Kirolari edo kirol-talde baten garaipenen edo sarien zerrenda. Sara Carracelas da Euskal Herriko kirolarietan palmares handienetariko bat daukana, elbarritua izanagatik ere.

palmatu

1 adj. Bot. Hostoez mintzatuz, esku-ahur irekiaren itxurakoa. Astigarrek aurrez aurre jarritako hostoak dituzte, gehienetan gingildun eta palmatuak.

2 adj. Zool. Behatzez mintzatuz, mintz batez elkarri lotuak daudenak; oinez mintzatuz, behatzak mintz batez elkarri lotuak dituena. Itsas hegazti honek oin palmatuen bidez mugitzen duen urak bere gibelean hiruki mugikor bat marrazten du.

3 adj. Zool. Animaliez mintzatuz, oin palmatuak dituena. Uhandre palmatua.

palmeta

iz. Fruta-arbolak inausteko era, adarrei palmaren itxura emanez egiten dena.

palmipedo

adj. Hegaztiez mintzatuz, oinetako behatzak mintzez lotuak dituena.

palmirar

1 adj. Palmirakoa, Palmirari dagokiona.

2 iz. Palmirako herritarra.

palmondo

1 iz. Eskualde beroetako zuhaitza, enbor luze, latz eta soilekoa, enborraren buruan hostoz osaturiko adaburua duena eta loreak mordoetan dituena (Phoenix dactylifera, etab.). Palmondoak eta kokondoak. Palmondo basoa. Gizon zuzena loratzen da nola palmondoa. Lizarrak eta palmondo nanoak burumakur zeuden.

2 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Belauniko zegoen datil palmondo baten azpian. Azukre palmondoa. Olio palmondoa.

palo

iz. Heg. Karta espainolak banatzen diren lau sailetako bakoitza. Ik. urre 3; kopa 5; ezpata 4; bastoi.

palotara

iz. Ipar. Paloteak hartzen duen mortero kopurua. Bi palotara mortero han ezartzeko.

palote

iz. Ipar. Harginak edo igeltseroak erabiltzen duen lanabesa, xafla batez eta eskutoki batez osatua, kareorea hedatzeko erabiltzen dena.

palto

iz. Berokia, soingainekoa. Eskua palto azpian zeramaten, pistolen gainean, zer gerta ere! Larruzko paltoa.

palu

iz. Bizk. Lgart. Makila-ukaldia. Ondo eginen pagua, ate ostean palua (esr. zah.).

paludismo

iz. Med. Malaria.

pan

onomat. Tiro baten edo eztanda baten onomatopeia. Ik. pun. Pan-pan!, lau tiro eman eta seko utzi zuten.

pana1

iz. Heg. Belus ildaskatua, jantziak egiteko erabiltzen den ehuna.

pana2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, pana-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'matxura' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. matxura].

panal

iz. Zuhaitzetan, bota behar direnak ezagutzeko, aizkoraz egiten den marka.

panamar

1 adj. Panamakoa, Panamari dagokiona. Panamar agintariak.

2 iz. Panamako herritarra.

panarabismo

iz. Arabiar herrialdeen batasuna eta elkartasuna bultzatzen dituen mugimendua. Baxar al-Assad presidentearen esanetan, Siriak panarabismoaren hauspoa izaten jarraituko du.

panda

1 iz. Karniboroen ordenako ugaztuna, hartzaren antzeko itxura duena, ilea zuria eta gorputz adarrak, belarriak, buztana eta begien ingurua beltzak dituena eta banbu hostoz elikatzen dena (Ailuropoda melanoleucus).

2 iz. Karniboroen ordenako ugaztuna, igokaria, gaztaina koloreko ile leuna eta sarria duena, banbuz elikatzen dena (Ailurus fulgens).

pandemia

iz. Med. Gaitz epidemikoa, eskualde oso bateko edo lur eremu zabal bateko ia biztanle guztiei eragiten diena. Ez dago jakiterik zenbat jende hilko den gripe pandemia gertatzen bada. Gaitza pandemia bihurtzeko arriskua dagoela ohartarazi dute.

pandero

1 iz. Perkusio instrumentua, zurezko uztai batean tenkatutako larruki batez eta metalezko xafla txiki batzuez osatua, soinuaren lagungarri erabiltzen dena. Sakabik esaten zuen, trikitirik ez zela panderorik gabe. Panderoa jo.

2 iz. Ipar. Pertza.

pandero-jotzaile Panderoa jotzen duen pertsona. Sakabi trikitilaria eta Egañazpi pandero-jotzailea.

paneka

iz. Bakailaoaren antzeko itsas arraina, 30 bat cm luze dena (Gadiculus sp. eta Trisopterus sp.). Otarrean hiru paneka zituela.

panel

1 iz. Espazio bat zatitzeko erabiltzen den holtz edo trenkada handia. Bulegoa altuera ertaineko panelez banatuta zegoen. Igeltsuzko panelak.

2 iz. Argibideak, iragarkiak eta kidekoak ezartzeko erabiltzen den taula handia. Erakusketa lau panel handik osatzen dute. Errepide nagusietan 36 informazio panel jarri dituzte, erabiltzaileei unean uneko xehetasunak emateko. Panel informatiboak.

panfiliar

1 adj. Panfiliakoa, Panfiliari dagokiona.

2 iz. Panfiliako herritarra.

panfleto

iz. Idazki laburra, gehienetan izaera politikokoa, norbaiti edo zerbaiti gogor erasotzen diona. Panfleto soilean geratu gabe hori guztia adieraztea ez zen lan makala. Hura izan zen Francoren aurkako panfletoak zabaldu zituena.

pankarta

iz. Ageriko toki batean jartzen den edo manifestazio eta kidekoetan eramaten den afixa modukoa, kexu, ongietorri edo eskaera bat adierazten duena. Ia berrehun lagun bildu dira pankartaren gibelean. Manifestazioa dagoenean, orduak eta orduak pasatzen ditu lagunekin pankartak egiten.

pankrea

iz. Urdailaren atzealdeko digestio aparatuko guruina, intsulina eta digestio zuku bat isurtzen dituena.

panoniar

1 adj. Panoniakoa, Panoniari dagokiona.

2 iz. Panoniako herritarra.

panorama

iz. Toki baten ikuspegi zabala. Ikusmira eta panorama ederrena duten mendi kaskoak.

panoramika

1 iz. Ikuspegi zabala, panorama. Nire eskuinaldean Istriako itsasoaren panoramika ederrak daude.

2 iz. Kamera-ardatz baten inguruan higitzea; higitze horren bidez lortzen den irudia edo irudi segida. Bi panoramika bertikal eta plano finko bakarra hartzeko tartea besterik ez genuen izan.

panoramiko

1 adj. Ikuspegi eta kidekoez mintzatuz, eremu zabala hartzen duena. Usurbe, Goierriko ikuspegi panoramikoa duen mendia.

2 adj. Lekuez eta kidekoez mintzatuz, eremu zabaleko ikuspegia duena. Beirazko igogailu panoramikoa. Tontor panoramikoa.

3 adj. Argazkiez, pantailez eta kidekoez mintzatuz, ikuspegi panoramikoa eskaintzen duena. 12,1 hazbeteko pantaila panoramikoa.

panp

onomat. Ipar. Kolpe edo elkar jotze baten onomatopeia. Ik. panpa1; danba. Tripot bat erortzen da, panp, tximiniatik.

panpa1

onomat. Ipar. Kolpe edo elkar jotze baten onomatopeia. Ik. panp; danba. Langile bipila zen, eta berehala hasten zen panpa, panpa, mailu ukaldika ingudearen gainean.

panpa2

iz. Hego Amerikako eremu zabala, laua eta zuhaitzik gabea. Venezuelako panpako bizitza islatu zuen eleberrian.

panpaka

adb. Ipar. eta Naf. Kolpeka. Etxeratzen da, eta ateari panpaka hasten. Panpaka ari dira leihoak.

panpako

iz. Ipar. Kolpea.

panpaldi

iz. Ipar. Astinaldia. Ik. zafraldi.

panpalina

1 iz. Ipar. Txilina. Panpalina mihia. Panpalina-soinuz.

2 iz. Ipar. Lgart. Barrabila. Ik. potro.

panpandoja

iz. Azal zuri-gorria duen sagar mota.

panpatu, panpa/panpatu, panpatzen

du ad. Ipar. Jo. Ohoinek bidaiaria panpatu zuten bere jantzi brodatua eta urre moltsa ebasteko.

panpin iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, panpin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. panpina].

panpina

1 iz. Gizaki bat, gehienetan haur bat, irudikatzen duen jostailua. Ik. andrakila; andare. Panpina ederrak emango dizkio amak neskatxa txintxoari.

2 iz. Emakume polita edo ederki apaindua. Donibaneko panpina berriak.

3 adj. Emakumeez mintzatuz, polita, ederki apaindua. Emakume panpina. Gaxuxa, nora hoa hain apaindua, hain panpina?

panpinatu, panpina/panpinatu, panpinatzen

da/du ad. Ipar. Apaindu. Hasi ziren panpinatzen eta ezpainak poxi bat gorritzen ere. Herriko etxea berritzeko lanak ere badoaz aitzina; dena panpinaturik ezarriko digute. Nahiago zituzten aditu prediku ongi panpinatuak, dena lore eta hitz handi.

panpot

iz. Ogi txiki eta biribila.

panpox

adj. Polita, ederki apaindua. Ik. panpoxa. Usotxo panpox kuttuna. Zure aurpegi panpoxa. Zineman egunero ikusten ditugun neskatxa panpox eta gazte beldurgabeak.

panpoxa

adj. Emakumezkoez mintzatuz, polita, ederki apaindua. Ik. panpox. Orain ehun urte andereño panpoxak ziren gure amonatxo haiek.

pantagrueliko

adj. Otorduez mintzatuz, oparoegia. Sabino Aranak afari pantagruelikoa egin omen zuen gabonetan, Larrinagako kartzelan.

pantaila

1 iz. Irudiak proiektatzen diren xafla modukoa.

2 iz. Telebistan eta gailu elektronikoetan irudiak eratzen diren azala. Telebista piztu nuen, arreta pantailan jarri eta nire pentsamenduen gurpila gelditzeko.

ukipen pantaila, ukipen-pantaila Inform. Tresna elektroniko eta kidekoen pantaila mota, hatzez (edo arkatz moduko gailu berezi batez) ukituz emandako aginduei erantzuten diena. Ordenagailu berriak 10 eta 11 hazbete arteko ukipen pantaila izango du. Finlandiar enpresak ukipen pantailarekin sortu duen bigarren telefonoa da hau.

pantailaratu, pantailara/pantailaratu, pantailaratzen

du ad. Pantailan eman, pantailara eraman. Maiatzaren 7an eta 8an 18 film labur pantailaratuko dira.

pantaloi

iz. pl. Bizk. Emakumezkoen azpiko arropa, gerritik izter goienera arteko gorputz atalak estaltzen dituena. Ik. kulero; kulot.

panteismo

iz. Doktrina metafisikoa, Jainkoa eta mundua bat direla eta dena Jainkoa dela dioena. Schopenhauer-en panteismoa. Vatikanoko Batzar Santuaren erabakiak, panteismoko, ateismoko edo deismoko errakuntzen kontra emanak.

panteista

adj./iz. Panteismoari dagokiona; panteismoaren aldekoa. Jainkorik ez dela dioten panteistak.

panteoi

1 iz. Antzinako Erroman-eta, jainko guztiei eskainiriko tenplua. Zirraragarria da Erromako Panteoian sartzea.

2 iz. Herri bateko edo erlijio bateko jainko guztien multzoa. Greziar mitologian, olinpiar jainkoak panteoiko jainko nagusiak ziren.

3 iz. Pertsona bat baino gehiago ehorzteko egindako eraikina. Nafarroako erregeen panteoia.

pantera

iz. Ugaztun haragijale handia, larrua gorrixka eta orban edo izpil beltz biribilekin duena. Ik. lehoinabar.

panti

iz. pl. Emakumezkoen gerrirainoko galtzerdiak, ehun fin eta elastikoz eginak. Panti urratuak zeramatzan.

pantomima

iz. Hitzik gabeko antzezpena, keinu bidez egiten dena.

panttupa

iz. Ipar. Muinoa; muino baten gailurra.

pantufla

iz. Ipar. Orpo gabeko txapina. Aita etxean egunkaria irakurtzen ari zen, pantuflak jantzita.

pantxo

iz. Bisiguaren umea.

pañelu

iz. Heg. Zapia. Buruko pañelua frantses modura jarria.

papa

iz. Haur. Ogia.

papagai

iz. Hegazti igokaria, atzapar oratzaileak, moko handi sendo kakotua eta kolore biziko lumak dituena, giza ahotsa imitatzeko gai dena (Psittacula sp.). Ik. loro1. Papagai emea. Afrikako papagaia.

papagaitxo

iz. Papagaiaren antzeko hegazti txikia, berdea, Hego Amerikakoa, oihu zoliak egiten dituena eta erraz bezatzen dena (Melopsittacus undulatus).

papaia

iz. Papaiondoaren fruitu luzanga, meloiaren antzekoa, mami laranja eta hazi beltzak dituena.

papaiondo

iz. Palma antzeko hosto handiak dituen zuhaitza, enborrean eta hostoetan latexa daukana, fruitutzat papaiak ematen dituena (Carica papaya).

papao

1 iz. Bizk. Umeak beldurtzeko aipatzen den mamua. Irakurle adiskidea, ez ote zara inoiz papaoen beldur izan?

2 adj. Bizk. Ergela.

papar

1 iz. Bularraren goialdea. Ik. papo1. Negu gorrian ere paparra zabalik ibiltzen da. Paparra agerian eta besoak biluzik. Paparrean gurutze bat zuen. Urre eta harribitxizko paparreko orratza opari egin zion.

2 iz. Jantzietan, papar aldeko zatia. Negu gorrian ere paparra zabalik ibiltzen da. Haserreturik paparretik heldu zion. Inguruan, zutik, ekitaldira etorritakoak krabelin gorria paparrean.

papar hegal, papar-hegal Jantzietan, papar aldeko zatia, hegal modura, kanporantz tolestua izaten dena. Zigarroa ezpainetan, berokiaren papar hegalak altxatuta eta eskuak sakeletan. Gardenia bat zeraman papar hegalean.

paparazzi

iz. Prentsako argazkilaria, ospetsuen argazkiak, haien pribatutasuna errespetatu gabe eta baimenik gabe, egiten saiatzen dena. Paparazziengandik ihesi. Oporretan dagoen lagun bati segika ibili beharko duzu eta teleobjektibo batekin argazkiak atera beharko dizkiozu, paparazzi batek egingo lukeen modura.

papardo

iz. Itsas arrain teleosteoa, haragijalea, gorputza zapala, muturra oso motza eta larru antzeko azal lodi gris iluna dituena, jateko ona (Brama brama).

papargorri

iz. Batez ere Bizk. Txantxangorria. Ik. papogorri.

paparo

1 iz. Hegaztien hestegorriaren zabalgunea, janaria, errotara igaro aurretik, beratzen eta biguntzen duena. Amak dakartzan hazi horiek, txoritxo horientzat gogorregiak baitira, bere mokoarekin apurtzen ditu, eta bigun daitezen, bere paparora irentsi eta berehala umetxoei ematen dizkie.

2 iz. Ipar. Papoa, paparra. Kokotsa tinkatuz paparoaren kontra.

paper

1 iz. (-r- bakunarekin). Landare edo bestelako zuntzez eginiko orea hedatuz eta lehortuz egiten den gaia, orri meheen itxura ematen zaiona. Idazteko papera. Txit dotore azaldu da liburua, paper bikainean eta azal bikainarekin. Biltzeko papera. Paper lodi batean bildua. Lau arrasto beltz lirain paper zurian. Komuneko papera.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Paper puskak. Paper orriak. Paper txoriak egiten. Paper fabriketako ke aterabideak. Paper-saltzailea. Paper orea egin. || Zigarro papera.

3 iz. Paperezko orria edo puska. Tintontzia, papera eta luma. Entzundakoak paperean jasotzeko. Kontatu ahala aldatu ditu paperera bertsolariaren esanak eta eginak. Paper mutur batean idatzia. Paper sorta bat.

4 iz. Paper idatzia edo inprimatua, bereziki agiriren bat daukana. Ik. berripaper; bertsopaper. Liburu, aldizkari eta bestelako paperetan. Liburu edo paper lohiak irakurtzen dituena. Bere paper guztiak lapurtu dizkiote. Constantin jaun zenaren paperetan ediren da lan hau. Paper eta liburu zahar bila zebilen beti. Paper hauek lehenbailehen bete behar dituzu. Ez baititu irakurri nahi izan batzar horrezaz argitara diren paperak. Paperetan ageri den lekukotasunaren arabera. Ezkontza paperak. Heldu zitzaion soldadutzara joateko papera. Udaletxera etorri naiz paper baten bila. Paper hau sina ezak. Egiten dute papera, eman dizkiola bostehun ezkutu urte beteko epearekin. Esan bezala eskatu nion nire diruen papera.

5 iz. Batez ere Beh. Egunkaria. Gaurko paperak dakar. Haren erretratua Madrilgo paperetan atera zuten.

paper denda, paper-denda Papera, idazteko gauzak eta kidekoak saltzen diren denda. Ik. papertegi. Paper denda batera jaitsi nintzen eta liburua osorik fotokopiatu nuen.

paper erre Eraginkortasunik edo balio frogagarririk ez duen dokumentu edo gauza. Noiz arte izanen dira beharrezkoak helegiteak, euskararen aldeko arauak paper erre bihur ez daitezen?

paperezko adj. Paperez egina. Paperezko zapi batez sudurreko odola garbitu zuen. Paperezko loreak. Paperezko zorro batean.

paper fabrika, paper-fabrika Papera egiten den fabrika. Paper fabrikek zabaltzen duten kiratsa.

paper-latz Lizpapera.

paper zorro, paper-zorro Paperak eta agiriak gordetzeko poltsa edo zorro modukoa. Larruzko paper zorro bat hartu, eta itxura ofizialeko orri batzuk atera zituen.

papera

iz. pl. Heg. Hazizurria.

papereratu, paperera/papereratu, papereratzen

du ad. Paperera eraman, paperean eman. Makina bat aldiz saiatu zen bere oroitzapenak papereratzen. Ahoz hitzarturikoa papereratu zuten.

papereztatu, paperezta, papereztatzen

du ad. (Hormak) paperez estali edo jantzi.

papergabe

adj./iz. Etorkinez mintzatuz, herrialde batean lan egiteko eta bertan bizilekua izateko legezko baimenik ez duena. Etorkin papergabeak. Delituak egiten dituzten papergabeen kontrako zigorrak gogortzen ditu legeak.

papergile

1 iz. Papera egiten duen pertsona.

2 iz. Bertsopaperak egiten dituen pertsona.

papergintza

iz. Papera egitea; paper industria. Papergintzan aritzen diren fabrikak. Tolosako papergintza.

paperjale

adj./iz. Adkor. Asko irakurtzen duena. Letren oturuntzaren ondoren, paperjaleak ere, biziko bada, beste zer edo zer behar duela-eta, afaltzera eraman gintuzten.

paperontzi

iz. Balio ez duten paperak botatzen diren ontzia.

papertegi

iz. Paper denda.

papila

iz. Anat. Organo edo organismo baten azaleko irtengune kamuts edo koniko txikia, bereziki larruazalekoa eta mukosetakoa. Lehorreko animalien mihiak zapore desberdin asko antzeman ditzake gainaldean dituen papilei esker.

papiloma

iz. Med. Larruazaleko edo mintzetako tumore onbera, ehun epitelialaren edo muki mintzaren hipertrofiak sortua. Iragan abuztuan papiloma bat erauzi zioten ezker eskutik Soraluzeko atzelariari.

papilota

1 iz. Paper koipeztatua, jakiak, bereziki arrainak, bertan bildurik erretzeko erabiltzen dena. Txahal saiheskia papilotan.

2 iz. Antxoak prestatzeko era, gorrituriko tipularen gainean antxoak tapaturik egosiz egiten dena.

3 iz. Ipar. Ile kizkurra, bereziki paper batean bildu ondoren beroa emanez lortzen dena. Bidarraiko neskato gazteak, papilotak ederkixko eginak.

4 iz. Ipar. Masailen albo banatan, belarrien aurrean hazten den bizarra.

papioi

iz. Babuinoa.

papiro

1 iz. Nilo aldeko landarea, hosto luzeak eta estuak, eta bizpahiru metroko zurtoin leuna eta soila dituena (Cyperus papyrus).

2 iz. Landare horren zurtoinetik ateratzen den xafla, antzinakoek bertan idazteko erabiltzen zutena.

papo1

iz. Ipar. Paparra. Dirua papoan gorderik. Ostatuan papoa berotzen zitzaioneko, bertsotan hasten zela.

papo-urdin iz. Buztanzuriaren familiako hegazti kantaria, 13 cm inguru luze dena eta arrak papar urdina ezaugarri duena (Luscinia (Cyanosylvia) svecica).

papo2

interj. Haur. Zerbait bukatu dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Papo!, amaitu da pupua.

papogorri

iz. Ipar. Txantxangorria. Papogorriaren errepikak.

papuar

1 adj. Ginea Berria uhartean bizi den etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Ginea Berriko hizkuntza gehienek, papuar hizkuntzak esaten zaienek, ez dute ahaidetasunik munduko inolako beste hizkuntza-familiarekin.

2 iz. Etnia horretako kidea. Autodeterminazio erreferenduma aldarrikatzeko elkarretaratze ugari egin dituzte azken hilabetean papuarrek.

papur

iz. Apurra. Ogi papurrak. Mahai azpiko papurrak biltzen.

papurtu, papur/papurtu, papurtzen

1 da/du ad. Papurretan zatitu, apurtu. Ik. birrindu.

2 (Era burutua izenondo gisa). Ogi mami papurtua.

papurtxo

iz. Apurtxoa.

par

iz. Ipar. Seta, apeta. Ik. tema.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper