0

zaineldu

iz. Arranpa, karranpa. Ik. harpa2. Zaineldua egin zait.

zaingabetu, zaingabe, zaingabetzen

da/du ad. Ipar. g.er. Indargabetu, ahuldu.

zaingela

iz. Zaintzaileen gela.

zaingo

iz. Zaintza.

zaingorri

iz. San Robertoren zaingorria.

San Robertoren zaingorri Belar landare zurtoin-gorrixka, sendagintzan erabiltzen dena, perrexilak bezalako hostoak dituena eta lore txiki arrosak ematen dituena (Geranium robertianum). Ik. kurlo belar.

zainildu, zainil, zainiltzen

1 da/du ad. Ipar. Ahuldu, indargabetu. Kabalak gizenarazten ditu zolda-belarrak eta ez, beste bazka berdeak bezala, zainiltzen eta ahultzen.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Begiak sabaira jasorik, uzten zuen emakume irritsuak haragi zainildua laztan ziezaion.

zainketa

iz. Zaintzea. Ik. zaintza. Erietxeko zainketa berezien gelan jarraitzen du bihotzekoa izan zuenetik.

zainpeko

adj. Norbaitek zaintzen duena. Zainpeko aparkalekua.

zaintiratu

iz. Gihar baten luzatze bortitz eta mingarria. Ik. distentsio. Zaintiratua sendatu zaizula ikusten dut. Zaintiratua izan dut ezkerreko hankan.

zaintoki

iz. Zaintzeko tokia, zaintza postua. Malkar hura ez zen ikusten alemanen zaintokietatik.

zaintsu

1 adj. Zain asko dituena; zainak eta giharrak larruazalean nabari zaizkiona; indartsua. Gorputza luze, besoa zaintsu. Zaintsua zela eta bolbora bezain bizia. Pilotari handiak zaintsu izan behar; edozeinek jo duke pilota poliki, baina flakoak ez du iraunen luzeki.

2 adj. (Landareez mintzatuz). Zuhaitz gerri-lodi zuztar-zaintsua. || Hariz eta begiz betetako zur zaintsua.

zaintza

iz. Zaintzea, begiratzea; zaintzailearen egitekoa. Ik. zaingo. Sukalde zaintza bi mutilek egin behar izaten zuten. Euskaltzaindiak axola handiz hartu behar du euskararen zaintza. Gurasoek seme-alaben zaintza partekatzeko aukerari atea zabaltzen dio lege berriak. O, Aizkorri, erne zaude baserritxoen zaintzan. Oporretara joateko egunak dira, eta zaintza berezia jarri dute bideetan. || Ardiak ez dira beti artzainen zaintzapean egoten. Espetxe zigorra etxean beteko du aurrerantzean, Poliziaren zaintzapean. Haurra gurasoen zaintzapetik urrundu zen memento batez, eta etxe inguruko errekatxo batean ito zen.

zaintzaile

1 iz. Zerbait edo norbait zaintzen duen pertsona. Ik. jagole. Zeruko izarren egile eta zaintzaile dena. Hertsatua da zerri zaintzaile jartzera. Ermita-zaintzaileari. Gazteluaren zaintzaileek ikusten ahal zuten eremua. Beti beldurrez zaintzaileren batek ikusiko ote zuen. Harria zigilatu zuten eta zaintzaileak hilobi aurrean jarri zituzten. Hamar zaintzailek inguraturik zeramaten. Gipuzkoak itsasorantz zaintzaile eta murrutzat dauzkan mendi eta haitzak. Ahoz eta izkribuz jaso zuen ondarearen zaintzaile leiala izan zen. Ez dugu etimologiaren zaintzaile izan behar horrelako hitzetan, baizik eta mendeen joanak errotu dituen hots legeen aldeko.

2 (Izenondo gisa). Ikaratu ziren han zeuden soldadu zaintzaileak. Aingeru zaintzailea.

zaintzailetza

iz. Zaintzailearen egitekoa. Indiarren zaintzailetzaren ardura hartu zuen.

zaintzaldi

iz. Norbait edo zerbait zaintzen den aldia; zaintza. Hilean sei egunez, 17 orduko zaintzaldiak egin behar ditugu eta, askotan, atsedenik ez dugu hartzen horiek egin eta gero.

zaintze

iz. zaindu aditzari dagokion ekintza. Zaintze lanak.

zainzuri

1 iz. Baratxuriaren familiako landarea, urtero muskil mamitsuak eta jateko guztiz onak ematen dituen lurpeko zurtoina duena. Ik. frantses porru.

2 iz. Landare horren muskil mamitsua. Barazki zopa eta zainzuriekin egindako arrautzopila prestatu zuen.

zaire

iz. Zaireko diru unitatea (1967-1997).

zakar1

1 iz. pl. Botatzeko diren hondakinak, batez ere garbiketa bat egin ondoren sortzen direnak. Ik. zabor. Zakarrak erre. Zakarrak botatzeko ontzia (Ik. zakarrontzi). Zakarretara bota: zakarrontzira edo zakarrak dauden tokira bota. Genovan, zakar pilaz, krakaz, izuz eta nahigabez orakatua agertzen digun hiri hartan.

2 iz. Fitsa. Ama Birjinari begian zakarra sartu omen zitzaion.

3 iz. Zarakarra.

zakar2

1 adj. Inolako gozotasunik agertzen ez duena. Ik. takar. Hizkera zakarra. Esaera minak, birao zakarrak. Gure gainera erori zaigun eraso gogor, zakarra. Zama zakarra ezin jasorik. Gaztelurako bide zakarra. Itsaso zakarra. Ekaitz haize zakarrak. Erdarakada zakar hau gure basetxeetaraino sartuta dago.

2 adj. (Pertsonez mintzatuz). Ik. gozakaitz. Mutil zakarra. Nire jokabidean zakar samarra naizela? Euskal gazteria Marte zakarrarengandik baztertzeko eta Minervaren lan atseginetara erakartzeko.

3 (Adizlagun gisa). Zakar erantzun.

4 adj. Latza, lakarra. Lau ohol zakar, asto biren gainean. Oihal lodi zakarra. Txilar lehorra eta ote zakarra.

zakarkeria

iz. Zakartasun gaitzesgarria; pertsona zakarrari dagokion egitea edo esana. Arao, birao eta zakarkeriarik zatarrenak esaten. Neure iritzia agertzen dut, den bezalaxe; eta barka, agertzekoan, zakarkeriarik izan bada. Bere zakarkeria leundu nahian. Zakarkeriaz ekin zion senarrari.

zakarki

adb. Zakartasunez. Hark biguntasunez eta esku atseginez; nik zakarki, herri xeheak bere arteko ohi duen hizkeran. Besotik heldu eta atzera eragin zion zakarki.

zakarraldi

iz. Zakarkeriazko unea edo aldia. Izadiaren zakarraldiak jasan ohi ditugun bezala. Zakarraldiak hartu zuen Saul.

zakarreria

iz. Zakar pila. Sasiz, laharrez eta belar gaiztoz beterik dagoen soro batean lehenengo lana da ongi garbitzea zakarreria horietarik. Erromeria bukatu zenean, bazen zakarreria ugari lurrean.

zakarrontzi

iz. Zakarrak botatzen diren ontzia. Zakarrontzira bota du.

zakartasun

iz. Zakarra denaren nolakotasuna. Ik. zakarkeria. Haizearen zakartasunagatik.

zakartegi

iz. Zabortegia.

zakartsu

adj. Zarakarrez betea. Haur zakartsua. Abere belarri-luze, zakartsu eta zorriduna.

zakartu, zakar/zakartu, zakartzen

1 da ad. Zakar bihurtu. Edan eta arras zakartzen denetarik da. Askotan zakartzeko joera duzu. Urola erreka oso zakartuta zegoen. Ari zen haizea zakartzen eta nahasten.

2 da ad. Zaurian zarakarra eratu.

zakatz

1 iz. Brankia. Itsas kabrari amua ateratzen eta zakatza hausten.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. brankial. Bibalbioek zakatz barrunbe zabala dute.

zakel

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zakel-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. xakel].

zakil

1 iz. Hazia nahiz gernua kanporatzeko organo zutikorra, gizonaren eta abere arren ernalkinaren zatia dena eta sabelpean kokatua dagoena. Ik. buztan 3; pitxo; pitilin. Idi zakila.

2 iz. Lihoaren, kalamuaren eta kidekoen zurtoinaren zati gogorra. Garbatzearen ondotik, txarrantxatzea, zakila azaletik bereizteko.

zakil zorro, zakil-zorro Gizonezkoen genitalak bakarrik estaltzen dituen oihal zati estua edo kidekoa. Brasilgo herri indigena horretan gizonek eta emakumeek erabiltzen zuten jantzia murritza zen, baina gizonezko guztiek erabiltzen zuten zakil-zorroa.

zakote

iz. Aldi baterako janari kopurua; mendira edo bidaia batera eramaten den janaria. Ik. anoa; puska lehor.

zaku

1 iz. Ehun edo paper latz eta gogorrez eginiko zorroa, gehienetan handia eta sakona, goialdean itxi daitekeena; zorro horren edukia. Ikatz eta patata zakuak. Irin zakuak jasotzen. Zaku gisako soineko latz bat. Nire andreak badirudi zaku gaizki josia. Zaku bat baba. Zaku lasterketa. Zakutik bihia gal edo zorrotik irina, da galtze berdina (esr. zah.).

2 iz. (Esapideetan). Zaku irina bezain zuri egina. Ez dira denak zaku berean sartzekoak: ez dira denak berdintzat jotzekoak. Nola uztariztar batek ingelesak zakuan sartu zituen: ingelesak engainatu zituen. Behar bildu bizitzekoa nonbaitetik, zakutik edo zorrotik.

zaku handi Abere hausnarkarien urdaila osatzen duten lau zatietako lehena.

zaku txiki Abere hausnarkarien urdaila osatzen duten lau zatietako bigarrena.

zakuka

adb. Zakuetan, kopuru handian. Ik. zamaka. Zakuka biltzen genituen barraskiloak.

zakukada

iz. Zakuaren edukia. Hiru zakukada patata.

zakuki

iz. Zaku ehuna. Zakukia zeraman soinean, eta gainetik alargun-jantzia.

zakur

iz. Lap. eta Naf. Txakurra.

zakurkeria

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zakurkeria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txakurkeria].

zakurki

iz./adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, zakurki-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txakurki1; txakurki2].

zakurkume

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zakurkume-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txakurkume].

zakurtegi

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zakurtegi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txakurtegi].

zakurtzar

iz. Adkor. Zakur handia. Zakurtzarraren hortzak ikusi dituenean.

zakuto

iz. Zaku edo zorro txikia, bereziki bidaietan-eta erabiltzen dena. Ez zakutorik bidean, ez bi jantzi, ez oinetakorik. Zakutoan zeramatzan oinetakoak eskatu zizkion.

zakutxo

iz. Zaku txikia. Ik. zakuto. Euskaldunok bi hitz zorro ditugu aldamenean, hizketan ari garelarik; hobeki esan, zakutxo bat alde batean eta zaku sakon-zabala bestean.

zalamandrana

iz. Ipar. Lgart. Emakume itsusia eta zikina.

zalantza

iz. Zerbaiten egiatasun edo ziurtasunaz seguru ez dagoenaren, edo zenbait aukeraren artean norantz makurtu ez dakienaren egoera; egoera hori sortzen duen gauza. Ik. duda. Bat nator, zalantzarik gabe. Lege zaharreko kristaua zen, batere zalantzarik gabea. Badugu, halere, zalantza bat. Duda-mudak, zalantzak, kezkak. Gizonak zalantza egin zuen une batez, eta segundo batzuetan zutik geratu ziren biak, elkarri begira. Zalantzako galdera bat azkenik.

zalantzan 1 adb. Zalantza egiten; zalantza-egoeran. (izan, egon eta kideko aditzekin). Mutilaren alde jarri, ez jarri, zalantzan zeuden. Alde batera edo bestera egiteko zalantzan. Zalantzan gelditu, ibili.

2 adb. (jarri, ipini eta kideko aditzekin). Ongi dagoen ala ez, zalantzan jarri da. Batzuek geroago zalantzan jarri zuten egiazko piztuera izan zen edo ez.

zalantzazko adj. Zalantzazko une labur baten ondoren, Lauaxetak ere lasterka jarraitu zidan atzetik. Laino artean dabilen hegaztiaren oreka zalantzazkoa.

zalantzakor

adj. Zalantzaz betea. Begirada zalantzakorra.

zalantzaldi

iz. Zalantza egiten den unea edo aldia. Zalantzaldi honetan, hainbeste eta hainbeste haztamuka ari garen bitartean, bera lasai doa bere bidetik.

zalantzati

1 adj. Zalantzak dituena. Gure aldi aldakor eta zalantzati honetan.

2 (Adizlagun gisa). Zalantzati agertuko litzaizkiguke baita baikorrenak ere.

zalantzatu, zalantza/zalantzatu, zalantzatzen

da ad. Zalantza egin, duda egin. Ik. durduzatu. Fede gutxikoa, zergatik zalantzatu zara?

zalaparta

iz. Zarata, iskanbila. Arrotzen aurrean zalaparta bizian aldarrikatu zuen euskararen berri ona. Tiro jasarekin berebiziko zalaparta ateratzen zutela, izutu eta haizatu zituzten liberalak. Trumoi zalaparta darion hodei beltza. Oihu eta zalaparta dabiltzanak.

zalapartan adb. Zalaparta ateraz. Ik. zalapartaka. Heldu dira zalapartan. Oilategi guztia hego zalapartan.

zalapartaka

adb. Zalaparta ateraz, zalapartan. Zer ari zarete zalapartaka eta negarrez? Zaldizko andana bat zalapartaka harat-honat zebilela. Oihuz, zalapartaka eta ostikoka.

zalapartari

adj./iz. Zalaparta ateratzen duena. Ik. zalapartatsu; zalapartero. Ikasle zalapartariak. Urruntzen hasi ginen, kaio zalapartariengandik iheska. Gar biziek txinpartak zerabiltzaten sutegian, alai eta zalapartari. Guardia zibilak ohartzen direnerako, ezkutatu zaizkie zalapartariak arin.

zalapartatsu

adj. Zalaparta ateratzen duena. Ik. zalapartari. Enara-aldra handia kirrinka zalapartatsuan zebilen. Trumoi zalapartatsua. Ahaztu mundu zalapartatsu hau.

zalapartero

adj. Heg. Beh. Gizonezkoez mintzatuz, zalapartaria.

zaldabai

iz. Panderoa. Zaldabaia jotzen.

zaldain

iz. Oinezkoentzako zubi estu eta arina. Jendearen kargak ikaretan dauka zaldaina.

zaldale

iz. Abereei ematen zaien bazka lehorra. Ik. pentsu2. Mandoari zaldalea ematen.

zaldaleak irabazi Astoez, zaldiez eta kidekoez mintzatuz, lurrean iraulkatu. Ik. garagarrak irabazi. Dantzan ongi dakiena ez da behin ere hasiko aztalka eta puzka, astoak udaberrian zaldaleak irabazten ohi dabiltzan bezala.

zaldar

iz. Larruazal azpiko zelulak zoltzean sortzen den pikorta. Zaldar itsua. Zaldarrak ez dira heldu baino lehen lehertu behar. Ez da zaharra duena zaldarra (esr. zah.).

zaldi

1 iz. Ugaztun handia, zurdazko adatsez hornitua, hanka lirain apodunak dituena, eta zama eta garraio abere gisa erabiltzeko gizakiak etxekotua; abere horren ar heldua (Equus caballus). Ik. behor; moxal; zaldiko. Zaldiak eta behorrak. Zaldien irrintziak. Igo zen bere zaldi ederraren gainera eta etxeratu zen. Zaldizko armada. || Ik. zaldiz. Zaldi gainean etorri ziren. Zaldi gainean zihoala. Zaldi gainetik jaitsi zenean.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Zaldi taldearen hanka hotsa. Zaldi ferrak. Zaldi lasterketan garaile atera zen.

Aurizko zaldi Jatorriz Nafarroa Garaiko mendietakoa den zaldi arraza; arraza horretako zaldia, garai batean, baserri lanetarako erabiltzen zena eta, gaur egun, haragitarako hazten dena.

Euskal Herriko mendiko zaldi Euskal Herriko mendietan bizi den zaldi arraza; arraza horretako zaldia, tamaina ertain edo txikikoa, gorpuzkera gihartsu eta trinkoa duena, haragitarako hazten dena.

zaldi arabiar Jatorriz arabiarra den zaldi arraza; arraza horretako zaldia, azkar, indartsu eta zaildua, mundu guztian oso aintzat hartua dena.

zaldi azienda, zaldi-azienda Zaldia. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da). Zaldi aziendaren feria.

zaldi-baba Ipar. Baba mota.

zaldi-orrazi Zamariak garbitzeko erabiltzen den burdinazko orrazi modukoa. Ik. karatoxa.

zaldi potentzia, zaldi-potentzia Potentzia-unitatea, 745,7 watten baliokidea dena, segundo batean 75 kg metro bateko garaierara jasotzeko behar den potentzia adierazten duena. Gizakiak 6 zaldi potentziako indarra egin dezake segundo batean edo bitan (pisu-jasotzen, esate baterako), eta atleta batek 2 zaldi potentzia inguruko potentzia manten dezake 100 metroko lasterketan. 105 zaldi potentziako autoa.

zaldiz adb. Zaldi gainean. Atera zen herritik zaldiz. Asis inguruko zelai batean zaldiz zihoala. Toki hotz eta beroetan zaldiz asko ibilia naiz.

zaldibartar

1 adj. Zaldibarkoa, Zaldibarri dagokiona.

2 iz. Zaldibarko herritarra.

zaldibiar

1 adj. Zaldibiakoa, Zaldibiari dagokiona.

2 iz. Zaldibiako herritarra.

zaldiketa

iz. Zaldi gainean ibiltzea; zaldi gainean ibiltzeko antzea. Ik. hipika. Zaldiketa-erakustaldiak amaiera ezin ederragoa eman zion egunari. Mendi elkarteak eta zaldiketa-klubak.

zaldiki

iz. Zaldiaren okela. Kontsumitzaileen elkarteak salatu zuen behiki hanburger batzuek zaldikia zutela.

zaldiko

1 iz. Zaldi gaztea. Ik. moxal. Zaldiko edo behoka bat sortzen denean.

2 iz. Zurezko tresna, oinaze emateko erabiltzen zena.

3 iz. Lanzko inauterietako pertsonaia, aurpegia zapi batez estalirik eta zurezko zaldi irudi bat gerri inguruan duela, jendea bultzatzen eta uxatzen ibiltzen dena; Iruñeko jaietan, erraldoi, kiliki eta buruhandiekin batera ateratzen den pertsonaia, gerri inguruan zaldi irudi bat duena. Gaztetxoenak erraldoien, buruhandien eta zaldikoen zain ziren.

zaldiko-maldiko Jolas parkeetako plataforma biribil birakaria, gainean zaldiak, autoak eta bestelako jarlekuak dituena eta jostagarritzat erabiltzen dena. Ik. tiobibo.

zaldikume

iz. Zaldiaren umea.

zaldiño

iz. Zaldi txikia. Zaldiño, moxal eta behoka asko eramaten dituzte probintzia honetatik Arabara.

zalditegi

iz. Zaldiak gordetzeko tokia. 1792an apaizak kanporatuak izan ziren, elizak zalditegi edo belartegi eginak.

zalditeria

1 iz. Zaldi taldea, zaldi multzoa.

2 iz. Zaldizko soldadu taldea; armadaren saila, lehen, zaldizkoz eta, gaur egun, batez ere ibilgailu blindatuz osatua. Karlisten zalditeria.

zaldito

iz. Bizk. Zaldi handia.

zalditxo

iz. Zaldi txikia. Atera zuen kortatik zalditxo polit bat.

zaldizain

iz. Zaldiak zaintzen dituen pertsona. Ik. zamaltzain. Aitak Etxandian lan egiten zuen, zaldizain.

zaldizko

1 iz. Zaldi gainean ibiltzen den pertsona. Ik. zaldun. Zortzi edo bederatzi zaldi euren zaldizkoekin. Oinezkorik nahi ez, zaldizkorik ageri ez, neskazahar gelditu zen.

2 iz./adj. Soldaduez mintzatuz, zaldiz ibiltzen dena. Presta zitzala berrehun soldadu oinezko eta hirurogeita hamar zaldizko. Hogeita hamasei mila oinezko eta beste hainbeste zaldizkoren buru.

zaldun

1 iz. Zaldi gainean doan edo ibiltzen den pertsona. Ik. zaldizko. Bota ditu itsasora zaldia eta zalduna.

2 iz. Aitoren semea, batez ere maila apalenekoa; zalduntza-ordena bateko kidea. Ezkutaria eta zalduna. Erregeren zaldunak. Zaldun ibiltariak. Francisco de Ibarra, Santiagoren ordenako zalduna. Mahai biribileko zaldunak. Zaldun bizilegea. Zalduna, egik semea duke, ez hazaguke (esr. zah.).

3 iz. Karta espainoletan, zaldiaren irudia duen karta. Azaldu dituzte kartak; Frantziskok bi zaldun eta bi seiko. || Zaldun ezpata.

zaldun inaute, zaldun-inaute Hausterre egun aurreko igandea, igande inautea. Zaldun-inaute goizean. || Zaldun-inaute eguna.

zalduneria

iz. Zaldunen, aitoren semeen multzoa. Ik. zalduntza; zaldungo. Karlos erregearen inguruko noblezia eta zalduneria mantentzeko. Zalduneria-legeak hautsi zituen.

zaldungo

iz. Zalduntza. Munduko zaldungo ordena guztietan.

zalduntxo

iz. Adkor. Zalduna. Azkoitiko zalduntxoak.

zalduntza

iz. Aitoren seme feudalen erakunde militarra, erlijiozko izaera zuena. Zalduntza legeak hausten dituenari. Zalduntza liburuak.

zalduondar

1 adj. Zalduondokoa, Zalduondori dagokiona.

2 iz. Zalduondoko herritarra.

zale

1 adj./iz. Zerbaiti atxikia dena, zerbait oso gogoko duena. Ez naiz ni horrelako arriskuen zale. Euskaldun zaharrak arrosarioaren oso zaleak ziren. Gau jolas lohien zale denarentzat. Azkue ez omen zen h-zalea. Pintura berri zaleak. || Osasuna futbol taldearen azken emaitzek haserrea sortu dute zaleengan.

2 (Partizipio burutuaren edo -tzen edo -tzeko atzizkien eskuinean). Ez gara disimuluan ibili zaleak. Atso-agureei burla egiten zaleak. Ez da bazterrean egoteko zale.

zalearazi, zalearaz, zalearazten

du ad. Norbaitengan zaletasuna sorrarazi. Ene haurrek ez zuten maite haragirik, baina gero zalearazi nituen.

zalegarri

adj. g.g.er. Zaletasuna sortzen duena. Zerk eman zion ur hari gozotasun, eztitasun zalegarri hura?

zalekeria

iz. Zaletasun gaitzesgarria. Laster ezagutuko ditu bere lagunaren zalekeriak. Atsegin zalekeria nagusiturik. Zaletasuna baino okerragoa ere bazen azkenean: zalekeria bat, izurrite kutsakor bat, ezin garaituzko grina bat.

zaletasun

iz. Zerbaiten edo norbaiten zalea izatea, zerbaitetarako edo norbaitenganako joera edo atxikimendua. Ehizarako zaletasuna. Jainkoak gizonezkoari emakumearenganako zaletasuna erantsi zion, sortu zuenean. Euskaraz irakurtzeko zaletasuna sortu. Ez dugu gure ibilaldien berri emateko zaletasun bizirik agertu. Munduko zorakerien zaletasun gaiztoa. Zaletasun handia dio kirolari. Zaletasuna hartu dio ardoari.

zaletu, zale/zaletu, zaletzen

da/du ad. Zale bihurtu; zaletasuna hartu. Lurreko gauzetara zaletu zen. Zaletu zen haren edertasunaz eta hartu zuen emaztetzat. Badirudi jendea zaletua dugula eginbide horietan.

zalge

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zalge-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zalke].

zalgiztar

1 adj. Zalgizekoa, Zalgizeri dagokiona.

2 iz. Zalgizeko herritarra.

zalgurdi

iz. Pertsonak garraiatzeko ibilgailu gurpilduna, zaldi batek edo gehiagok tiratua. Ik. kotxe. Azkoititik Elgoibarrera zalgurdiz joan zen.

zali

iz. Koilara handia; burruntzalia. Zilarrezko zali eder bat eskuan hartuta.

zalikada

iz. Heg. Zali betearen edukia. Ik. zalitara. Haurrek, aldiko, olio zalikada bat besterik ez dute hartu behar.

zalitara

iz. Ipar. Zali betearen edukia.

zalke

iz. Lekadunen familiako landare igokaria, lore arrosa handiak ematen dituena, gari sailetan, belardietan eta bide bazterretan hazten dena (Vicia sativa). Hargatik alferrak izango du gosea, eta soroa zalke txarrez betea.

zallar

1 adj. Zallakoa, Zallari dagokiona.

2 iz. Zallako herritarra.

zaltoki

iz. Zela. Ehun zaldik ehun zaltoki behar (esr. zah.).

zaltuts

adb. Ipar. Zaltokirik gabe. Mutikoak, zaltuts usatua, ez zuen zela beharrik.

zalu

1 adj. Ipar. Arina, lasterra. Ik. zoli 3. Haizea bezain zalua badarama lasterra. Orduan zalu ginen, orain mantso gabiltza. Begiak argi, zangoak zalu. Mihia luze eta zalu, ezin egon mintzatu gabe. Brinko zalu batez. Orkatz zalua.

2 (Adizlagun gisa). Ipar. Ik. zaluki; zalurik. Zalu doa beribila, harrabots gutirekin. Ameriketara joanik, zalu aberastekotan. Manuel, pinta bat arno, eta zalu!

3 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Ipar. Gure autoen zalua!

4 adj. Ipar. Malgua.

zaluarazi, zaluaraz, zaluarazten

du ad. Ipar. Zalutzera behartu. Arnoak laster zaluarazten ditu mihiak.

zalui

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, zalui-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zalu].

zaluki

adb. Ipar. Zalutasunez, lastertasunez. Azeria tanpez zaigu jaiki, ihesari loturik jauzika zaluki.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper