0

karbonato

iz. Azido karbonikoaren gatza. Kaltzio karbonatoa. Berun karbonatoa.

karbonifero

1 adj./iz. (Izena denean, K larriz). Geol. Paleozoikoa banatzen den periodoez mintzatuz, bosgarrena, Devoniarraren eta Permiarraren artekoa, duela 360 milioi urte ingurutik duela 299 milioi urte inguru arteko garaia hartzen duena. Devoniarraren bukaeran izan zen itsas mailaren jaitsiera azkar berreskuratu zen Karboniferoan.

2 adj. Geol. Karboniferokoa, Karboniferoari dagokiona. Harri karboniferoak.

karboniko

1 adj. Kim. Karbonoarena, karbonoari dagokiona. Eskaileretan, zaborrak eta gas karbonikoak sorraraziriko usaina sumatzen zen.

2 adj. Kim. Azidoez mintzatuz, karbono dioxidoa eta ura konbinatuz sortzen dena.

karbonilo

iz. Kim. 2 balentziako erradikala, karbono atomo batek eta oxigeno atomo batek eratua dena.

karbonizazio

iz. Ikaztea, ikatz bihurtzea. Ik. kiskaltze.

karbono

iz. Elementu kimikoa, gotorra, izadian egoera amorfoan edo kristal egituran gertatzen dena (C; zenbaki atomikoa, 6). Milioika urtetan presio handien pean egon ostean kristaldu den karbonoa da diamantea.

karbono hidrato, karbono-hidrato Osagaitzat karbonoa, oxigenoa eta hidrogenoa dituen konposatu organikoa, hidrogenoa eta oxigenoa uraren proportzio berean (1:2) dituena. Ik. karbohidrato; gluzido. Karbono-hidrato bidezko kaloriak. Ariketa egiten den bitartean karbono hidratoak hartzea bezain garrantzitsua da ura edatea.

karbono zuntz, karbono-zuntz Zuntz sintetikoa, karbonozko milaka harizpiz osatua dena, plastikoa edo zura bezain arina izanik ere, talketan altzairuak baino erresistentzia handiagoa duena. Biolinaren uztaiaren hagatxoak, gaur egun, karbono zuntzezkoak dira gehienak.

karboxiliko

adj. Kim. Karboxiloarena, karboxiloari dagokiona. Zein da azido karboxiliko arrunt baten egitura?

karboxilo

iz. Kim. 1 balentziako erradikala, azido organikoen ezaugarri dena, karbono atomo batek, bi oxigeno atomok eta hidrogeno atomo batek eratua.

karbunko

iz. Ganaduaren eritasun infekzioso larria, gizakia kutsatzen duena, bazilo batek eragina dena.

karburagailu

iz. Eztanda-motorretan erregaia haizearekin nahasteko erabiltzen den tresna.

karburo

iz. Karbonoaren eta elementu kimiko baten arteko konbinazioa. Kaltzio karburoa (Ik. kare ikatz).

karda

iz. Kardatzeko erabiltzen den tresna. Ik. txarrantxa. Besoak sorgortu zaizkio, tornuari eta kardari eragiteko.

kardaba

iz. Gip. Kezka, egonezina; asaldura.

kardabera

iz. Konposatuen familiako landarea, zurtoinean eta hostoetan esne moduko bat duena (Sonchus sp.).

kardamiru

iz. Ipar. g.er. Karnaba. Ik. kardantxilo.

kardantxilo

iz. Batez ere Bizk. Karnaba. Ik. kardantxori. Kardantxilo kumeak.

kardantxori

iz. Bizk. Karnaba. Ik. kardantxilo.

kardari

iz. Kardatuz bizibidea ateratzen duen pertsona.

kardatu, karda/kardatu, kardatzen

du ad. Artilea eta gainerako ehun zuntzak bereizi. Ik. orraztu. Artilea kardatu, iruteko.

kardenal

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kardenal-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kardinal1].

kardia

iz. Anat. Hestegorriaren eta urdailaren arteko irekigunea.

kardiako

adj. Med. Bihotzarena, bihotzari dagokiona.

kardinal1

1 iz. Aita santua hautatzen duten Elizako goi kargudun edo prelatuetako bakoitza. Ugolino kardinala. Toledoko kardinal jauna. Kardinal kapela.

2 iz. Ameriketako txoria, luma gorri ilunak dituena (Cardinalis cardinalis).

kardinal2

1 adj. Batez ere ostertzeko puntuez eta bertuteez mintzatuz, nagusia, oinarrizkoa. Lau puntu kardinalak. Bertute kardinalak.

2 adj./iz. Mat. Zenbakiez mintzatuz, multzo bateko elementu kopurua adierazten duena. Kardinalak: bat, bi, hiru, hogei, ehun.

kardinalgo

iz. Kardinalaren kargua.

kardiobaskular

adj. Med. Bihotzarena eta zain-arteriena, bihotzari eta zain-arteriei dagokiena. Eritasun kardiobaskularrak. Autopsiak bihotzekoak jota hil zela esan arren, arazo kardiobaskularrik ez zuela jakinarazi zuten senideek.

kardiologia

iz. Med. Medikuntzaren adarra, bihotzeko eritasunak aztertzen dituena.

kardiologo

iz. Med. Bihotzeko eritasunetan espezialista den sendagilea.

kardiopatia

iz. Med. Bihotzeko eritasuna. Tabakoa erretzeak biriketako minbizia ez ezik kardiopatiak ere eragin ditzake.

kardu

iz. Konposatuen familiako landarea, erdiko zaina zabala eta zuria duten hosto gogor arantzatsuak dituena (Carduus sp., etab.). Karduaren laztasuna. Kardu hosto egosiak.

kardu-ziza Jateko ona den perretxiko mota, oin sendo eta txikia eta kolore arreko txapel ganbila duena (Pleurotus eryngii).

kardulatz

iz. Kardu mota txikia (Cirsium sp., etab.). Kardulatz antzuak alorrak laztu zituen.

kare

iz. Kaltzio oxidoa (CaO), gai zuria, 2.580 °C-tan urtzen dena, kareharria errez lortzen dena. Ik. gisu. Karez eta harriz egina (Ik. kareore). Buztin lurrek dute karearen beharrik handiena. Karea soroen ongarri bezala erabili.

kare bizi Karea. Kare biziak erre egiten du. Ganadua gaixo denean, zuritu behar da korta eta ito bertan kare bizia.

kare haitz, kare-haitz Kareharria.

kare hil Urez ito edo hil den karea.

kare ikatz, kare-ikatz Kaltzio karburoa.

kare lur, kare-lur Kaltzio karbonato asko (% 13 baino gehiago) duen lurra.

karezko adj. Karez egina. Elektrodo hauen izendapenean, azkenik, beste bi zenbaki daude, "15" edo "16" izan daitezkeenak; 15 zenbakiak adierazten du estaldura karezkoa dela eta korronte zuzena erabili behar dela. Kobazuloak bestelako alde ikusgarriak ere gordetzen ditu, milioika urtetan sortutako karezko formak, hain zuzen.

karealdi

iz. Kare eta urezko nahasketa batez paretetan eta kidekoetan ematen den eskualdia.

karedun

adj. Karea duena. Ur karedunak.

karegai

iz. Karea egiteko gaia. Zizurkilgo mendian badira harrobiak, karegaia ugari ematen dutenak.

karegile

iz. Karea egiten duen pertsona. Ik. gisugile.

kareharri

iz. Kaltzita duen harria, karegai nagusia dena. Kareharria duten mendietako ura. Kareharria den basoetan, artea ugari.

kareharrizko adj. Kareharriz osatua; kareharriz egina. Kareharrizko harkaitzak. Kareharrizko leize batean. Kareharrizko arku ikaragarri bat.

kareki

iz. Kaltzio karbonatozko gaia.

karekizko adj. Kaltzio karbonatoz osatua.

karel

1 iz. Itsasontzietan, albo bakoitzaren goialdea edo goiko ertza. Ontzi handi bat, kana-erdi inguru uretarik karelera zuena. Arraunari eusteko, karelean jartzen den toleta. Txaluparen atzeko karelari oratuta.

2 iz. Goiko ertza, ertza. Urmaelaren karelean.

karen

iz. (Singularrean nahiz pluralean). Ugaztunetan, umekia biltzen duten mintzak eta plazenta, umea izan ondoan botatzen direnak. Behiari umetokia irtetea gertatzen da batzuetan, karena bota nahian indarka hasitakoan.

kareore

iz. Karez, hondarrez eta urez osatutako orea, horma bat eratzen duten harri zatiak elkarri itsasteko erabiltzen dena. Ik. mortero. Harresia kareorez estaltzen.

karesa

iz. Ipar. Herr. Fereka.

karesatu, karesa/karesatu, karesatzen

du ad. Ipar. Herr. Ferekatu.

karetsu

adj. Kare asko duena; kare asko dagoena. Lur karetsuak.

karetu, kare/karetu, karetzen

1 du ad. Karea eman, karez aberastu. Kare gutxiko lurrak badira, karetu. Gure soroek karetu beharra dute.

2 du ad. Kare bihurtu; kiskali. Lana izanen baita harria ateratzen, xehakatzen, garbitzen eta karetzen.

kareztatu, karezta, kareztatzen

1 du ad. (Paretak eta kidekoak) karez zuritu. Ik. gisuztatu. Beheko solairua ez zegoen kareztaturik. || So egin nion aitari, eta aurpegia kareztatu berri ziotela iruditu zitzaidan.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Horma kareztatu bat. Etxe apal kareztatu baten aurrean geratu zen orgatxoa.

karga

1 iz. Zama. Ik. aurrerakarga; atzerakarga. Karga astuna, arina. Karga handitu, gutxitu, arindu. Karga jasotzen eskarmentua badu. Karga-jasotzailea. Karga hura ezin jasanez. Kargarik pisuena abere ahulenari jartzea. Belaunak jartzen zaizkizu kargapean dardaraz.

2 iz. Irud. Familiaren karga. Bekatuen karga handia. Batasunik ez horrek geure bizkarrek ezin eraman dezaketen karga ezartzen digu gainean. Zer kontzientziako karga gaiztok darama gizontxoa?

3 iz. Elektrizitate edukia. Karga elektrikoa. Sodio ioiek karga positiboa dute.

4 iz. Pisua. Liburu horrek karga handia du.

5 iz. Zenbait gauzaren pisu unitatea, hainbat balio izan ditzakeena. Karga bat sagar: 300 kilo sagar.

kargagailu

1 iz. Bateriak kargatzeko gailua. Kargagailua telefonoarekin batera saltzen denez, gastuak murriztu egingo dira. Bateria-kargagailua.

2 iz. Su armetan, jaurtigaiak kokatzen diren pieza. Hogeita hamar kartutxoko kargagailua.

kargaketa

iz. Kargatzea. Ik. zamaketa. Kargaketan zebiltzan israeldar zenbaiti.

kargamentu

iz. Ibilgailu batek, eta bereziki itsasontzi batek, garraiatzen duen zama. Ontziak arroketara erakarri eta hondoratutako itsasontzien kargamentua lapurtzen zuten.

kargaontzi

iz. Salgaiak eta kidekoak garraiatzeko erabiltzen den itsasontzi handia. Ik. zamaontzi. Bilboko kargaontzi batean sartuta, Baionara iritsi ziren itsasoz.

kargarazi, kargaraz, kargarazten

du ad. Kargatzera behartu. Gameluak kargarazi.

kargatu, karga/kargatu, kargatzen

1 da/du ad. Zamatu. Abrahamek egurraz kargatu zuen Isaak. Bi zaku sagar gurdian kargatu. Itsasontziak kargatzeko kai berria. Kardulatzez kargatua.

2 da/du ad. Irud. Bekatuen zamaz kargaturik. Jesu Kristo kargatu da gure hobenez. Logalez kargatuak. Titini entrenamenduetan belaunak kargatu zaizkio.

3 da/du ad. Su armez mintzatuz, munizioz bete. Eskopeta kargatuta, atearen atzean.

4 da/du ad. Tresna edo gailu bat, ibiltzeko edo funtzionatzeko behar duenaz hornitu. Plastikozko bolaluma merkeak, tintaz berriro kargatzen ez zirenak. Metroko txartelak berriro kargatzeko hamahiru leku atondu dituzte.

5 da/du ad. Bateriez eta kidekoez mintzatuz, elektrizitatez bete. Bateria kargatu beharrik ez omen duen auto bat. Telefono bateria kargatzeko gailu unibertsala sortu dute. || Tresna edo gailuez mintzatuz, bateria kargatu. Gero eta jende gehiagok uzten du ohearen ondoan telefonoa kargatzen. Auto elektrikoa kargatzeko guneak.

6 du ad. Zergapetu. Orain proposatzen den zergak jaraunspenak kargatu nahi ditu.

7 du ad. Kontu batetik kobratu. Kontsumitzailearen kontuan prezioa ezingo da kargatu honek ordainagiria jaso arte.

8 (Partizipio burutua izenondo gisa). Kafe kargatua. Giro kargatua.

kargatze

iz. kargatu aditzari dagokion ekintza. Kargatze hori bankuetan eta saltegietan egiten ahalko da.

kargu

1 iz. Norbaiten erantzukizun edo ardura den betekizuna. Apaizaren kargua. Argi bereizten ditu patroiaren eta pilotuaren kargua eta egitekoa. Jakin behar ditu hartu duen karguari dagozkion eginbideak. Norbaiti kargu bat eman. Estatuko kargu bat duenaren aurrean. Donapaleun izan zituen bere karguak: Nafarroako Parlamentuko, eta hiriko zinegotzi. Mauritaniako presidente hautatua kargutik kendu zuen atzo armadak, estatu kolpea eman ostean.

2 iz. Ardura, betekizuna, erantzukizuna. Komentuko lagunek aise fidatuko zizkioten etxeko kargu handienak. Ezergatik ere egin gabe ez uzteko Jaunak bere gainean ipini zion karguari zegokiona.

3 iz. Akusatuaren egoeran eragina duen egitatea; akusatuari egozten zaion hutsa edo delitua. Ez du edukiko zer erantzun kargu handi honi. Orduan hasiko zaizu Jainkoa bere karguak egiten.

-en karguko adj. -en ardurapekoa. Segitu nuen nire karguko lanetan. Aingeru begiraleak edukitzen duela bere kargukoaz kontu.

-en kargura adb. -en ardurapean. Zer altxor handia gelditzen den gure kargura. Beren kargura adin txikikoak dituzten gurasoak.

kargua hartu Ardura edo eginkizuna hartu. (Dagokion osagarriak -en atzizkia hartzen du). Arimen kargua hartzen dutenak. Hartzen du emaztearen, umeen eta etxekoen kargua.

kargu(a) izan du ad. Betekizuna izan, erantzukizuna izan. (Dagokion osagarriak -en, -z edo -tzeko atzizkiak hartzen ditu). Gobernatzeko kargua dutenek. Ebanjelioa predikatzeko kargua dute. Gure kargua duen agintaria. Herrian besteez kargu dutenak.

kargu(t)an adb. (izan, jarri, sartu eta kideko aditzekin). Batez ere Ipar. Erantzukizun edo kargu baten jabe. Elizgizonak eta kargutan diren guztiak. Denek zuzen berak dituzte, berdin gai dira kargutan sartzeko. Karguan jarri dira Josef eta Maria.

kargua utzi Salaketaren ondorioz kargua utzi zuen.

kargu egin 1 da ad. Ardura hartu. (Dagokion osagarriak -en atzizkia hartzen du). Joanes egin da abereen kargu. Gobernuaren kargu egin ginenean gerra zibilaren arriskuan geunden.

2 dio ad. Zaindu, jagon. Umeari kargu egiozu.

kargu(a) eman Norbaiti betekizun bat eman. Faraoiaren alabak kargua eman zion haur hura hazteko.

kargu hartu Heg. Norbaiti bere egiteen erantzukizuna eskatu. Kargu hartzen datorkit Urlia, bere aitaz esan nituen zenbait gauza direla medio. Ez digu guri besteek zer egiten duten kargurik hartuko.

kargualdi

iz. Norbait kargu batean dagoen aldia. Batzordeko kideek kargualdi bat baino gehiago izan dezakete.

kargudun

iz. Kargu jakin bat duen pertsona, bereziki herri administrazioan. Herriko kargudunak. Elizan kargudun direnak. Ananias apaiz nagusia eta beste kargudun batzuk. Zama astunen azpian lanpeturik dabiltzan kargudunak. Kargudunak hautatzeko.

kargugabetu, kargugabe, kargugabetzen

du ad. Norbait kargutik kendu. Bi buruzagi kargugabetu dituzte, genozidioan parte hartzea egotzita.

kargugabetze

iz. Norbait kargutik kentzea. Legebiltzarrak abiaturiko kargugabetze prozesua gelditzeko saioa egin zuen presidenteak.

kargulant

iz. Ipar. Karguduna.

kari

1 iz. g.er. Arrazoia, zergatikoa. Ik. aria2.

2 iz. Aldia, gertaera edo egintza jakin bati dagokion unea. Ik. abagune. Bertso hauek dira horrelako kari batean moldatu eta kantatu genituenak. Ez dut hemen isilean utziko kari hartan ene hurbilekoetan sentitu nuen familia zabal eta osoaren indarra.

3 postpos. (-en atzizkiaren edo artikuludun izen baten eskuinean). Dela eta, dela kausa. Gernikako bonbardaketaren kari egiten ari garen poema bilketa. Emazteen eguna kari, emazteen kontzertu bat antolatu zuten.

-en kariaz adb. Ipar. edo Jas. Dela eta, dela kausa. Haren kariaz: hura dela eta. Zure kariaz: zu zarela eta. Gaur guztiok gaizpide hartuko duzue nire kariaz. Ahaide hurbilekiko tratua ez da beti lagungarri izaten, hurbiltasunaren kariaz, kaltegarri baizik.

-en karietara adb. Ipar. -en kariaz. Gure elizaren ehun urte betetzearen karietara egin nituela bertso horiek.

kari horretara adb. Hori dela eta, okasio hori baliatuz. Hiri horrekin duen 40 urteko senidetza ospatzen ari da Angelu; kari horretara, Alemaniako zazpi artista ekarrarazi dituzte herriko bi arte galeriatara.

kariar

1 adj. Kariakoa, Kariari dagokiona.

2 iz. Kariako herritarra.

kariatide

iz. Emakume itxurako estatua, zenbait eraikinetan zutabe lanak egiten dituena. Egun tenpluan dauden kariatideak ez dira jatorrizkoak; jatorrizkoak bi museotan daude.

karie

iz. Txantxarra.

karies

iz. Txantxarra.

karikatura

iz. Norbaiten edo zerbaiten berezitasunak gehiegi nabarmenduz lortzen den irudikatze barregarria. Ik. irrimarra. Lehendakariaren karikatura. Karikatura egin.

karilloi

iz. Melodia bat jotzen duen kanpai multzoa, bereziki erloju bati, orduak jotzeko, atxikia dena. Karilloi bat "Gora bihotzak!" ari zen jotzen. Katedral zaharreko karilloiaren bost joaldi entzun nituen.

kariño

iz. Heg. Beh. Maitasuna, samurtasuna. Txakurrari kariño handia hartu dio.

kariñoso

adj. Heg. Beh. Amultsua, maitekorra.

kario

pred./adb. Ipar. eta Naf. Garestia. Polita nahi zuen, ona eta ez kario. Kario saldu. Kario kostatzen baita. Azukrea kario zelarik arras. Karioen hura dela azkenean merkeenik. || (Izenondo gisa). Pellok eta biok txartel karioenak erosi genituen.

kariotasun

iz. Ipar. eta Naf. Garestitasuna.

kariotu, kario/kariotu, kariotzen

da/du ad. Ipar. eta Naf. Garestitu. Bihia kariotu da. Ogia kario dezaten baino lehen.

karioxko

adb. Garestitxo.

karisma

1 iz. Jainkoak gizakiari ugari emaniko dohaina. Zalantzak ezinbestekoak dira ene gisako argi eta karisma berezirik hartu ez duen batentzat. Ez karismarik eta ez ikazkinaren federik ez dugun Kant-en ondoko batzuk.

2 iz. Norbaiten dohain berezia, ingurukoengan begirunea eragiten duena. Ez du horrelako talde baten buru izateko behar den karisma.

karismadun

adj./iz. Karisma hartu duena, karismaz hornitua. Gizon karismaduna. Ez naiz karismaduna eta oker egon naiteke.

karismatiko

1 adj./iz. Karisma duena, dohain berezia duena. Buruzagi karismatikoa.

2 adj./iz. Mugimendu katolikoez mintzatuz, karismei garrantzi berezia ematen diena. Mugimendu karismatikoa.

karistiar

1 iz. Hist. Antzinatean Euskal Herriko lurraldean bizi izan zen herri bateko kidea. Karistiarrak gaur egungo Bizkaian eta Arabako mendebaldean bizi ziren.

2 adj. Herri horrena, herri horri dagokiona.

karitate

1 iz. Bertute teologala, Jainkoaren eta lagun hurkoaren maitasunean datzana. Karitatearen bertutea. Karitatezko egintzak. Nola agindu guztiak dauden zarraturik karitateko aginduan. Fedea, itxaropena eta karitatea. Karitate kartsua. Karitate handia duena da egiaz handi.

2 iz. Behartsuenganako eskuzabaltasuna. Basoa bete ur karitatez ematea.

karitatea egin Karitatezko egintza egin. Karitatea egin behar da zerua irabazteko. Munduan justizia gehiago egotea nahi badugu, norberak bere herrialdea aldatu behar du lehenbizi, besteengana karitatea egitera joan beharrean.

karitateko alaba XVII. mendean Pauleko Bizentek sortu zuen kongregazioko lekaimea, ospitale, umezurztegi, txiro-etxe eta kidekoetan lanean aritzen dena.

karitatetsu

adj. Karitatea duena, karitatea erakusten duena. Bere anaia karitatetsuak: bere anaia eskuzabalak. Izan bedi zure jujamendua karitatetsua: izan bedi zure jujamendua karitatezkoa.

karkaba

1 iz. Lur azpian gertaturiko hutsune edo zulo baten eraginez, lur eremu bat erortzean sortzen den sakonunea.

2 iz. Pixa eta gorotza biltzeko zuloa. Karkaba lohi eta atsitua.

3 iz. Bi etxeren edo bi etxe ilararen arteko pasabide estua, berez, kalea ez dena.

karkaila

iz. Algara. Ik. karkara. Karkailak entzun zituzten. || Oilo lokaren karkaila.

irri karkaila, irri-karkaila Barre algara. Irri karkailetan zeuden denak.

irri karkailaz, irri-karkailaz adb. Karkailaz. Irri karkailaz abiatu zen.

karkailaz adb. Karkailaka. Karkailaz ari zen.

karkailaka

adb. Algaraka. Karkailaka irriz.

irri karkailaka, irri-karkailaka adb. Irri karkailaz.

kar-kar

onomat. Barrearen onomatopeia; algaraz, karkailaz. Kar-kar barre egiten. Oilo baten antzera kar-kar eta kar-kar hasi zitzaion. || Irriz kar-kar-kar zeudela.

karkara

iz. Algara. Ik. karkaila. Irri karkarak. Hura barre karkarari eutsi ezina! || Behorraren irrintzi karkarak. Eztul karkarak.

karkaraz adb. Karkaraka. Irri karkaraz.

karkaraka

adb. Algaraka. Zoro bat bezala, karkaraka ari beti. Irri karkaraka. Karkaraka irriz.

karkasa

iz. Teknol. Gailu bat edo mekanismo bat babesten duen estalki gogorra. Honelako kameretan, bobina, leiarra eta gainerako osagaiak karkasa baten barruan izaten dira eta, filma errebelatzeko ateratzen denean, karkasa hori hondatu egiten da. Ordenagailuaren karkasa.

karkaxa

iz. Arnasbideetan sortzen den muki modukoa, bereziki ahotik botatzen dena. Eztarri lehorretik ateratzen duen karkaxa bezalakoa. Lohitu zioten bere aurpegi eder hura beren karkaxa eta listu zikinekin.

karkaxaka

adb. Karkaxak jaurtiz.

karkemishtar

1 adj. Karkemishkoa, Karkemishi dagokiona.

2 iz. Karkemishko herritarra.

karlismo

iz. XIX. mendean Espainian sortu zen politika- eta gizarte-mugimendua, Karlos Espainiako erregegaiaren aldekoa. Foruzaletasunaren, karlismoaren eta klerikalismoaren babesle azaltzen da Gernikako Arbola.

karlista

1 adj. Karlismoaren aldekoa dena; karlismoari dagokiona. Gipuzkoako soldadu karlista guztien agintaria. Karlista da. Karlista mutilak. Lehenbiziko karlista gerratea.

2 iz. Karlismoaren aldekoa. Karlistak eta liberalak. Fal Conde, karlisten buru zenak.

karlistada

iz. Karlistaldia.

karlistaldi

iz. XIX. mendean Espainiako erregetza lortzeko izan ziren karlisten eta liberalen arteko gerretako bakoitza. Lehen Karlistaldian. F. Apalategik karlistaldietan gertatutakoen berri jaso zuen bere liburuan.

karlo

1 iz. Ipar. Kardua.

2 iz. Ipar. Morkotsa. Gaztaina-karloa bezala, puntaz eta arantzaz betea.

karma

1 iz. Erl. Hinduismoan, izaki bizidun baten egite guztien multzoa, izaki horren ondorengo izateak baldintzatzen dituena. Aurreko bizitza batean eginiko bekatuak ordaintzen ariko da, inondik ere, eta beraren karma da hori.

2 iz. Erl. Hinduismoaren dogma nagusia, izaki bizidun baten egite guztiek izaki horren ondorengo izate guztietan ondorioa dutela dioena.

karmaniar

1 adj. Karmaniakoa, Karmaniari dagokiona.

2 iz. Karmaniako herritarra.

karmañola

iz. Ipar. Kalapita, istilua. Bazterrak triste dira; ez digu karmañola handirik ekarri aurtengo inauteriak.

karmeldar

adj./iz. Karmengo Amaren ordenakoa dena; Karmengo Amaren ordenako lekaide edo lekaimea. Aita Sebastian Atutxa, karmeldarra. Aita karmeldarren aldizkaria. Karmeldar olerkaria. Toledoko karmeldar komentuan. Karmeldar oinutsen mojategian.

karmen

iz. pl. Karmengo Ama Birjinaren egunaren inguruan egiten diren jaiak. Bakailao txapelketa, Santutxuko karmenetan.

karmin1

1 adj. Ipar. Garratza. Behazun karmina. Ahoan min duenari eztia karmin (esr. zah.). || Gogoeta karminak.

2 iz. Karmindura. Bihotzeko karmina.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper