Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

kamaleoi iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kamaleoi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kameleoi].

kamamila

1 iz. Konposatuen familiako landare usainduna, zurtoinak gehienetan etzanak, eta loreak erdigune biribil hori batez eta hosto zuriz osatuak dituena; landare horren lorea (Matricaria chamomilla). Kamamila-usaina. Kamamilaren urarekin haizeak botarazi.

2 iz. Kamamila-loreekin egiten den egoskin sendagarria. Kikara bat kamamila hartu.

kamantza

iz. Ipar. Kamaina.

kamara 1 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kamara-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'kamera' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kamera].

2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kamara-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'ganbera' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ganbera].

kamarada

iz. Elkarte edo alderdi politiko bateko lagunkidea. Erail dituzten kamaradak zauzkatek hor, gorputegian. || Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!

kamarero iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kamarero-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zerbitzari].

kamarote

iz. Heg. Itsasontzietako logela.

kamastra

iz. Zah., g.g.er. Kamaina. Atea bere erroetan bezala, itzultzen da nagia bere ohean edo kamastran.

kameleoi

iz. Muskerraren antzeko narrastia, mihi-luzea, azalaren kolorea inguruko eraginen arabera egoki dezakeena (Chamaeleontidae).

kamelia

1 iz. Lorategietako zuhaixka, hosto berde dirdaitsuak eta lore handi eta ikusgarriak dituena (Camellia sp.). Kamelia udaberrian loratzen da.

2 iz. Landare horren lorea. Kamelien dama. Kameliaren kastakoa zara: ederra baina usainik gabekoa.

kamelu iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kamelu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gamelu].

kamera

iz. Zinema-, fotografia- edo telebista-irudiak hartzeko tresna. Kameraren begi ernea.

kamerari

iz. Zineman eta telebistan, kamerarekin irudiak hartzen dituen teknikaria.

kamerino

iz. Antzoki edo ikuskizun aretoetako gela, artistek emanaldi edo antzezpenerako janzteko eta makilatzeko erabiltzen dutena. Ballet ikuskizunetara joaten diren gizonetatik gehien gustatzen zaidana da gero loreak bidaltzen dizkizutela kamerinora.

kamerundar

1 adj. Kamerungoa, Kameruni dagokiona. Kamerundar futbolaria.

2 iz. Kamerungo herritarra.

kameu

iz. Apaingarri bezala erabiltzen den harribitxia (gehienetan onizea), erliebean landuriko irudi bat izaten duena. Kameu baten modura eramango zuen beti, lepoaren inguruan. Gonzaga kameua.

kamikaze

1 iz. Bigarren Mundu Gerran, japoniar hegazkin suizida, lehergailuz beterik helburuaren kontra oldartzen zena.

2 iz. Kamikaze bateko pilotua.

kaminero

iz. Heg. Beh. Bidezaina.

kamino

iz. Bizk. Errepidea.

kamio

iz. Heg. Errepidea.

kamioi

iz. Salgaiak edo karga astunak errepidez garraiatzeko ibilgailu motordun handi eta sendoa. Zortzi gurpileko kamioi handi batean. Kamioia zamatu. Kamioi-gidaria. Kamioiaren atea.

kamioidun

iz. Kamioilaria.

kamioilari

iz. Kamioi gidaria. Ik. kamioidun; kamioizale. Kamioilariak eta beste garraiolariak. 11 etorkin zeramatzaten bi kamioilari atxilotu dituzte Castellon.

kamioizale

iz. Gip. Kamioilaria. Auto-stop eginez abiatu omen ziren eta kamioizale batek hartu omen zituen.

kamioneta

iz. Kamioi txikia.

kamisa

iz. Heg. g.g.er. Emakumezkoen barruko jantzia, alkandora luze baten antzekoa. Ik. atorra 2. Orduko janzkerak egiten ziren lihoarekin etxean: alkandorak eta kamisak, eta oheko izarak.

kamiseta

1 iz. Barruko elastikoa. Ohean etzanda, kuleroak eta kamiseta baino ez soinean. Kamiseta tirantedun zuri laburra.

2 iz. Elastikoa, bereziki kirola egiteko erabiltzen dena. Besoetako giharrak ondo markatuak kamiseta beltz eta estu samarraren azpitik. Ez zuen Realaren kamiseta jantzi.

kamisoi

iz. Heg. Oherako jantzia, soineko modukoa, bereziki emakumezkoena.

kampalar

1 adj. Kampalakoa, Kampalari dagokiona. Kampalar agintariak.

2 iz. Kampalako herritarra.

kamuflaje

iz. Kamuflatzea; horren ondorioa. Kamuflajezko jantzia. Kamuflaje koloreak.

kamuflatu, kamufla, kamuflatzen

1 da/du ad. Norbait edo zerbait inguruarekin nahasia-edo gertatzeko moduan estali edo ezkutatu. Soldadu guztiak beren tokietan jarrita zeuden, sasien artean kamuflatuta.

2 (Era burutua izenondo gisa). Ertzain kamuflatua naizela uste dute.

kamustasun

iz. Kamutsa denaren nolakotasuna, kamustua dagoenaren egoera. Adimen kamustasuna.

kamustu, kamuts/kamustu, kamusten

1 da/du ad. Kamuts bihurtu, zorroztasuna galdu. Aizkora kamustu. Hortz-haginak kamustu.

2 da/du ad. Irud. Ezagutza kamustu zait. Lantzak ez du behin ere lumarik kamustu, ezta lumak lantzarik ere. || Gosea, egarria kamustu: gosea, egarria hil.

kamuts

1 adj. Zorroztasunik ez duena. Gezi kamutsak. Iltze punta kamuts batez.

2 adj. Irud. Nire begi kamutsak dira argia ikustea eragozten didatenak. Adimen kamutsa dudalako edo, nik ez diot igartzen.

3 adj. Mat. Angeluez mintzatuz, 90° eta 180°-ren artekoa.

kana

1 iz. Luzera-neurria, metroa baino zerbait laburragoa, gaur egun, batez ere, enborrak neurtzeko erabiltzen dena. Ik. berga. Luzean hamabost kana eta zabalean sei zituen. Berrogei kana luze bazuen muturra. Bost kana gabe ez duzu soinekorik. Mendirik altuenak ere zazpi kana eta erdiz gorago estali ziren. Hiru kana-laurden.

2 iz. Kanaberaren zurtoin edo lastoa.

3 iz. Makila, haga. Hamabi diru zilarrezko eta urrezko kana bat. Kana bizkarrean zutela. Lemaren kana.

kana bete Kana bat. Buztana ere badu, kana bete luze. Mundakara doa, saltzen ehuna, zabal kana betekoa.

kana erdi, kana-erdi Kana baten erdia. Luzean kana-erdia.

kana-erdiko iz. Kana-erdiko zirkunferentzia duen enborra. Bi gazteluar bi berastegiarren kontra seina kana-erdikotara. Seina egur berrogeita bost ontzako eta hiruna kana-erdiko.

kanaandar

1 adj. Kanaangoa, Kanaani dagokiona.

2 iz. Kanaango herritarra.

kanabera

1 iz. Landare lastodun aski garaia, eremu hezeetakoa, zurtoin barne-hutsa, zuzena eta leuna duena (Arundo donax). Ik. seska. Haritza eta kanabera. Haizeak darabilen kanabera bat bezala. || Gizona kanabera bat baizik ez da, izadiko izakietan ahulena, baina hala ere kanabera pentsalaria.

2 iz. Kanaberaren zurtoin edo lastoa, edo zurtoin honen zati bat. Kanabera bezain arina. Belaki bat kanabera bati muturrean erantsiz. Eta enekin mintzo zenak urrezko kanabera bat zuen. || Eskuetan ezarri zioten kanaberazko makila bat. Kanaberazko kaiola. Kanaberazko txilibitu gorri bat.

3 iz. Kanaberaren antzeko landareei ematen zaien izena. Azukrea da kanabera mota bati xehatu eta egosi ondoan kentzen zaion gozoa.

4 iz. Arrantza egiteko erabiltzen den tresna, izen bereko landarearen zurtoinez edo beste materialen batez egina dagoena. Kanabera eskuan, arrainek amua noiz irentsiko zain. Arrantzarako kanabera batez.

azukre kanabera, azukre-kanabera Lastodunen familiako landarea, eskualde tropikaletakoa, azukrea lortzeko erabiltzen dena (Saccharum officinarum). Bere azukre kanabera eta kafe soroek mozkinak ematen zizkioten. Neska hark oso-osorik zirudien azukre kanabera bezalakoa, zalua eta arina.

kanaberadi

iz. Kanaberak hazten diren tokia. Ik. seskadi. Kanaberadietan bizi den animalia.

kanadar

1 adj. Kanadakoa, Kanadari dagokiona. Kanadar literatura.

2 iz. Kanadako herritarra. Kanadarren ohiturak.

kanak

1 adj. Tahitin eta Ozeaniako beste uharte batzuetan bizi den etnia batekoa, etnia horri dagokiona.

2 iz. Etnia horretako kidea. Hiriburuan eta inguruetan bizi dira artxipelagoko biztanleen hiru laurden; eta hor gehiago dira europar jatorrikoak kanakak baino.

kanal

1 iz. Ubidea. Ik. erreten.

2 iz. Irrati- eta telebista- seinale bat igortzen den maiztasun tartea; seinale hori igortzen duen igorgailua. Irratiko AM 93 kanalean. Euskara hutsezko bi kanal edo gehiago sortzeko.

kanalizazio

iz. Kanal batetik eramatea. Lurpeko gas naturalaren kanalizazioa. Ibaiaren kanalizazio lanak.

kanape

1 iz. Sofa; bereziki, etzanda egoteko erabiltzen den sofa mota. Egongelako kanapean etzan zen.

2 iz. Gainean jakiren bat duen ogi xerra txikia edo kidekoa, aperitibo gisa hartzen dena. Kabiar kanapeak.

kanariar

1 adj. Kanarietakoa, Kanariei dagokiena. Kanariar abeslariak saio bikaina eskaini zuen.

2 iz. Kanarietako herritarra. Kanariarra du emaztea.

kanario

iz. Kanarietako txori moko-motza eta bihijalea, gehienetan horia (Serinus canaria). Kanarioaren kantua. Bi kanario kaiola batean zeuzkan.

kanasta

iz. Karta-jokoa, karta frantsesen bi sortarekin jokatuz, balio bereko 7 kartako multzoak osatzea helburu duena. Ez zinen mezatara ere joaten, kanastan aritu besterik ez zenuen egiten.

kanbiamendu

iz. Ipar. Aldaketa, aldakuntza. Zaude fermuki eta kanbiamendurik gabe. Kanbiamendu handiak izan dira.

kanbiatu, kanbia, kanbiatzen

da/du ad. Aldatu.

kanbio

1 iz. Aldaketa.

2 iz. Trukea. Euroak sendo eutsi zion dolarrarekiko kanbio tasari.

3 iz. Diru xehea.

kanboar

1 adj. Kanbokoa, Kanbori dagokiona.

2 iz. Kanboko herritarra.

kanbodiar

1 adj. Kanbodiakoa, Kanbodiari dagokiona. Kanbodiar nekazaria.

2 iz. Kanbodiako herritarra.

kanbriar

1 adj./iz. (Izena denean, K larriz). Geol. Paleozoikoa banatzen den periodoez mintzatuz, lehenbizikoa, duela 542 milioi urte ingurutik duela 488 milioi urte inguru arteko garaia hartzen duena. Gaur egungo filum gehienak Kanbriarrean sortu ziren.

2 adj. Geol. Kanbriarrekoa, Kanbriarrari dagokiona. Galesko harri kanbriarrak.

Kanbriarraurre

iz. Geol. Lurraren historia geologikoaren lehen etapa, luzeena, duela 4.570 milioi urte ingurutik duela 543 milioi urte inguru arte hedatzen dena, Hadearra, Arkearra eta Proterozoikoa barnean hartzen dituena. Kanbriarraurreko granitoak eta hareharriak.

kandadu

iz. Heg. Giltzarrapoa. Ateak katez eta kandaduz loturik zeuden.

kandela

1 iz. Argi egiteko erabiltzen den argizarizko pieza, gehienetan zilindro formakoa, ardatzean metxa bat daukana. Ik. bildumen. Kandela bat piztu. Kandela-argitan. Kandela-argi ikarati baten gisa. Kandela bedeinkatuak. Erretzen ari den kandela zara, erretzen ari zarela dakizuna.

2 iz. (izotz eta kidekoen eskuinean). Nonbaitetik tantaka erortzen den ura izozten denean zintzilik gelditzen den izotz puska. Ik. burruntzi 3. Hotzaren hotzez ur jelatuzko izotz kandelak egin dira.

3 iz. Fis. Argi intentsitatearen unitatea.

kandelagile

iz. Kandelak egiten dituen eskulangilea.

kandelario

iz. Garbikunde eguna. Kandelario inguruko sasoian. Kandelario eguna. || Esr. zah.: Kandelarioz elurra, joan da neguaren beldurra. Kandelarioz euria, laster da udaberria. Kandelario, lario, haitzari hura dario.

kandu

iz. Bot. Fruituen txortena.

kanela

iz. Kanelondoaren adarren barne azal urrintsua, janariak ontzeko erabiltzen dena. Intxaur saltsari kanela bota. Kanela-hautsa. Kanela-kolorekoa.

kaneloi

iz. Batez ere pl. Pasta-xafla mehea, eskuarki gari irinez egina, egosi ondoan, haragi xehatua, barazkiak edo kidekoak, hodi moduko bat eratuz, biltzeko erabiltzen dena. Atunez beteriko kaneloiak.

kanelondo

iz. Ereinotzaren familiako zuhaitza, jatorriz Sri Lankakoa, adarrak janariak ontzeko erabiltzen den azal batez estaliak dituena (Cinnamomum ceylanicum eta Cinnamomum cassia). Ik. kanela.

kanfor

iz. Kanforrondoaren adar eta sustraietatik ateratzen den gai zuri gardena, usain sarkorrekoa, giharretako mina arintzeko edo arroparen sitsa uxatzeko erabiltzen dena. Kamamilaz eta kanforrez eginiko enplastua.

kanforrondo

iz. Ereinotzaren familiako zuhaitza, jatorriz Sortaldekoa, kanforra ateratzeko erabiltzen den adar eta sustraiak dituena (Cinnamomum camphora).

kanguru

iz. Australiako martsupial handia, belarjalea, aurreko hankak oso motzak dituena eta oso garatuak dituen atzeko hanken gainean jauzika ibiltzen dena (Macropus sp.). Kanguru emeak sabeleko zorro batean gordetzen ditu bere kumeak.

kanibal

1 adj./iz. Gizajalea. Ik. antropofago. Kanibala izatea harrigarria da. Aurrena krokodiloak, orain kanibalak.

2 adj./iz. Animaliez mintzatuz, espezie bereko animaliak jaten dituena.

kanibalismo

1 iz. Gizakiak giza haragia jatea. Ik. antropofagia. Gizartea oinarrizko giza bulkada zenbaiten debekuaren gainean eraikia da: intzestua, kanibalismoa eta giza hilketa.

2 iz. Animalia batek espezie bereko animaliak jatea. Alaskako hartz zuriek kanibalismora jo dutela dio ikerketa batek.

kanibet iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kanibet-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ganibet].

kanika

iz. Puxtarria.

kanila

iz. Heg. Txorrota.

kanixe

iz. Lagun egiteko txakur arraza; arraza horretako txakurra, gorputz txikia, begi handiak, belarri eroriak eta ile kizkurra, zuria edo beltza, dituena. Kanixea altzoan zuen emakumerik ere ez zen falta.

kankail

adj. Ipar. Kankailua. Soldadu bizardun kankail zakar bat. Andre ingeles kankail bat.

kankailu

adj. Pertsonez mintzatuz, handikotea eta itxura baldarrekoa, eta, askotan, adimen laburrekoa dena. Talo 55 urteko baserritar kankailu bat da. Gizonezko kankailu bat zen, ume handi bat ematen zuen.

kankanote

iz. Antzandobi mota, kopetaldea beltza eta buru gaina eta lepondoa gorrixkak dituena (Lanius senator).

kankar

1 iz. g.er. Burua.

2 iz. Gip. Zibaren txortena.

kankarreko

iz. Kaskarrekoa. Sekulako kankarrekoa hartu zuen.

kankarro

iz. Lurrezko ontzi mota. Emakumeak erruz zetozen sua itzaltzen laguntzera, bakoitzak bere kankarroa edo pegarra, bai eskuetan, bai buruan erakutsirik.

kankateko

iz. Gip. Kaskarrekoa.

kannada

1 adj. Indiako hego-mendebaldean, eta bereziki Karnataka estatuan, bizi den etnia batekoa, etnia horri dagokiona.

2 iz. Etnia horretako kidea.

3 iz. Etnia horren hizkuntza. Komunztadurarik gabeko testuinguruak kontuan hartzen ez dituzten analisietan euskara eta kannada bezalako kasuak ezin dira azaldu.

kanoa

iz. Itsasoan edo ibaietan erabiltzen den ontzi estu eta arina, arraun zabal eta arin batzuez eragiten zaiona. Ameriketako indiarrek zuhaitz enborrak hustuz egiten zituzten kanoak.

kanoi

1 iz. Artilleriako pieza sendoa, jaurtigai astunak jaurtitzeko erabiltzen dena. Helmen handiko kanoia. Kanoi tiroa, ukaldia. Kanoien burrunba.

2 iz. Su armetan, jaurtigaia gidatzeko hodia. Eskopetaren kanoia.

kanoigintza

iz. Kanoiak egitea; kanoiak egiten dituenaren lanbidea.

kanoikada

iz. Kanoi tiroa. Larunbatean bota zuten festei hasiera ematen dien kanoikada. Azken kanoikada jaurti dute.

kanon

1 iz. Araua, bereziki tradizioak edo gizartearen onespenak ezarria. Erretorika klasikoaren kanonak.

2 iz. Eredu ideala. Haren gorpuzkerak Polikletoren kanonaren proportzioak zituen. Edertasun kanona.

3 iz. Mus. Kontrapuntuaren teknikaz ondutako konposizioa, doinu jakin bat errepikatuz elkarren jarraian sartzen diren ahotsek eratzen dutena. Pachelbelen kanona.

4 iz. Erl. Kristau elizak, eta hedaduraz edozein erlijiok, sakratutzat hartzen dituen liburuen zerrenda. Ekialdeko Kristau Eliza Ortodoxo eta Mendebaldeko Eliza Katolikoaren kanonak.

5 iz. Beren kalitate, originaltasun edo gai eta estilo ezaugarriengatik klasikotzat eta eredugarritzat hartzen diren literatura-lanen eta artelanen zerrenda. Mendebaldeko kanona. Literatura unibertsaleko kanona. Kanona kritikariek zehazten dute.

6 iz. Erl. Kristau elizak dogmari edo diziplinari buruz ezarririko xedapena.

7 iz. Mezaren erdialdeko zatia, aldatzen ez dena, Te igitur-ean hasi eta Pater noster-ean amaitzen dena.

kanonigo

iz. Heg. Kalonjea.

kanoniko

1 adj. Kanonen edo arauen araberakoa. Testua bera bertsio kanonikoa deitzen dena baino lau aldiz laburragoa da.

2 adj. Zuzenbideaz mintzatuz, Eliza katolikoaren antolamendua arautzen duena. Zuzenbide kanonikoa.

kanonizatu, kanoniza, kanonizatzen

du ad. Erl. Kristau elizak norbait santutzat hartu. Ik. santutu. San Frantzisko 1228. urtean kanonizatu zuen Gregorio IX. aita santuak.

kanonizazio

iz. Kanonizatzea. Frantzisko dohatsuaren heriotza, mirariak eta kanonizazioa.

kanopetar

1 adj. Kanopekoa, Kanoperi dagokiona.

2 iz. Kanopeko herritarra.

kanore

iz. Ipar. Ganora.

kanpadenda

iz. Kanpatzeko erabiltzen den oihalezko etxola modukoa, heda eta bil daitekeena. Ik. kanpin denda; oihal etxola. Adabakiz jositako kanpadenda bildu, eta lekuak hustu ditugu.

kanpai

1 iz. Metalezko, eta, bereziki, brontzezko tresna barne-huts eta aho-zabala, barruan duen mihi batez edo kanpoko mailu batez hots durunditsu eta iraunkorra ateratzen duena. Ik. ezkila. Erlojuaren kanpaia. Kanpai txikia (Ik. txilin). Elizetan, kanpaiak dauden dorrea (Ik. kanpandorre). Kanpai mihia. Kanpai iraulketa. Kanpai-jotzaileak ere aritzen dira oraindik, ospakizun handietan, Maria izenekoa jotzen.

2 iz. Kanpai-hotsa. Hamabietako kanpaiak. Kanpaia entzun zuenean.

3 iz. Kanpai itxurako zernahi gauza edo tresna. Aire kanpaia. Gauss-en kanpaia.

hil kanpai, hil-kanpai 1 Norbaiten heriotzaren berri ematen duen kanpai-hotsa. Ik. hil-ezkila. Hil-kanpaiak hasi ziren. Norengatik ote da hil-kanpaia?

2 (Hedaduraz). Gernikako Estatutuaren hil-kanpaiak aspaldi jo zirela azpimarratu du.

kanpaia jo 1 (Singularrean nahiz pluralean). Kanpaiari soinua atera. Kanpaiak jotzen zituenari artoa ematen zioten saritzat.

2 (Singularrean). Arrunk. Gizonezkoa masturbatu. Ik. idiarena jo.

kanpaiak jo Kanpaiak soinua atera. Kanpaiak abemarietakoa jo zuenean. Kanpaiak jo baino lehen.

kanpai hots, kanpai-hots Kanpaiak, jotzean, ateratzen duen hotsa. Kanpai hotsik ez zuen entzun.

kanpaigile

iz. Kanpaiak egiten dituen eskulangilea.

kanpaina

iz. Ekinaldia. Alfabetatze kanpaina. Hauteskunde kanpaina.

kanpaina denda iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kanpaina denda-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kanpadenda].

kanpainaurre

iz. Kanpaina ofiziala hasi aurreko kanpaina. Kanpaina bera baino gogorragoa izaten omen da kanpainaurreko hilabetea.

kanpaitxo

iz. Kanpai txikia. Ik. txilin; joare; zintzarri. Laguntza behar baduzu, jo kanpaitxoa eta berehala etorriko gara. Kanpaitxoa jo eta jo ari zen isildu gabe.

kanpaldi

iz. Kanpatzea; kanpatzen den aldia. Hiru hilabete pasatu dira milaka lagunek New Yorkeko Zuccotti parkean kanpaldia hasi zutenetik, enpresa handiek gobernuetan duten eraginaren kontra protesta egiteko. Gazte Elkarteak antolatutako kanpaldirako izena eman daiteke jada.

kanpaleku

iz. Kanpatzen den lekua. Iheslarien kanpalekuak.

kanpamentu

1 iz. Kanpalekua. Txostenak dio gerrillek "sistematikoki" eraso zietela iheslarien kanpamentuei.

2 iz. Landa batean aldi baterako kokatu diren kanpadenden multzoa. Ez zen ikazkinen surik ikusten basoetan, ez meatzarien kanpamenturik harrobi zokoetan.

kanpandorre

iz. Elizetan, kanpaia edo kanpaiak dauden dorrea. Hamabietako kanpaiak elizako kanpandorrean.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper