0

jeltzaletasun

iz. Jeltzaleen abertzaletasuna. Jeltzaletasuna zabaltzeko.

jeltzaletu, jeltzale/jeltzaletu, jeltzaletzen

da/du ad. Jeltzale bihurtu. Nafarroa jeltzaletu arteraino.

jendaia

iz. Ipar. g.er. Jendakia. Lurreko jendaia guztiak.

jendaila

iz. Pei. Jende arrunta, behe mailakotzat jotzen den jendea. Ez diegu beste jendaila horiei jaramon egin behar.

jendaki

iz. Giza arraza edo talde berezia. Ik. leinu. Ikus ezazu munduko beste jendaki guztiek nolako amodioa erakusten duten bere herriarentzat. Godoak eta beste jendaki menditarrak. Judaren jendakitik sortua.

jendalde

iz. Jende taldea. Ik. gizalde. Jendalde handia bildu zen.

jendarme

iz. Jendarmeriako kidea. Ik. hedexuri. Jendarme kapitaina. Bi jendarmek atxilotu zuten.

jendarmeria

1 iz. Frantziako eta beste zenbait herrialdetako polizia berezia, militarrez osatua dena. Frantziako Jendarmeriako Jacques Alexandre koronela.

2 iz. Jendarmeak bizi diren kaserna; jendarmeen bulegoa. Lehergailu indartsu batek jendarmeria hondatu du Bastian.

jendarte

iz. Leku agerian dagoen jendea; jendea, jende multzoa. Ik. lagunarte. Utzi zuen Jainkoak bere ahaide eta jendarte guztietatik baztertua. Zergatik naramazu jendarte gaiztoetara? Jendarte nahasiak eta taberna zuloak.

jendartean adb. Ik. jendaurrean. Kontzientzia onak agerian eta jendartean ibili nahi du. Kanpoan eta jendartean. Ez nuke jendartean horrelakorik esango.

jendarteko adj. Ik. jendaurreko. Jesusen jendarteko bizia. Jendarteko ohorea.

jendartera adb. Bekatu isilak jendartera agertzeko.

jendartetik adb. Irten ziren jendartetik eta sartu ziren eremuan.

jendarteratu, jendartera/jendarteratu, jendarteratzen

1 du ad. Zerbait jendartera eraman, jendartera helarazi; bereziki, berez gutxiengo baten eskura dauden jakintzak jende gehienak ezagutzeko moduan eman. Ik. gizarteratu 2. Zuzeneko musikaren bidez jendarteratu nahi dute ijitoen kultura. Unibertsitateko ikerlarientzat lan arina izango da akaso, baina guk jendarteratzeko asmoz egin dugu. Zientzia jendarteratzeko aldizkari batean irakurria.

2 da ad. Jendartera joan, jendartera etorri.

jendaurre

iz. Liburu, ikuskizun edo kidekoez mintzatuz, irakurleen, ikusleen edo entzuleen multzoa. Askotan, jendaurre eta egokiera askotan saiatu naiz ni.

jendaurrean adb. Hainbat lagunen aurrean, agerian. Ik. jendartean. Jendaurrean hitz egin. Kontu hauek jendaurrean astindu nahi ditu. Jendaurrean aritu behar duenean, urduri jartzen da.

jendaurreko adj. Hainbat lagunen aurrekoa, agerikoa. Ik. jendarteko; publiko. Jendaurreko eztabaida batean. Inoiz ez da jendaurreko ekitaldietan agertzen. Abeslari gehienek jendaurreko lanari, etxean egin beharrekoari baino garrantzi handiagoa ematen diote. Jendaurreko orduak.

jende

1 iz. Gizaki kopuru zehaztu eta mugatu gabea, multzotzat hartua. Bazen han jenderik aski. Jende asko etorri zen. Jendez beterik, gainezka. Jende guztia hartaz mintzatzen da. Zenbait jenderi ez zaio han erabakia atsegin. Hainbeste jende ez nuen aspaldian ikusi. Zu bezalako jende kaskarra. Herria eta baserria jende ikasiaren aurka asaldatu zen. Jende horrek, aho batez, egokiak aurkitzen ditu Oteizaren irudiak. Lanean ari den jendearen artean nagoenean (Ik. jendarte). Hainbeste jenderen aurrean (Ik. jendaurre). Sekulako jende pila zetorrela. Nola, bada, entzungor egin jende pilo mardul horren esanari?

2 iz. (Ezkerrean izen bat, izenlagun bat eta are izenondo bat duela). Nekazari jendeak erraz aditzeko eran. Euskal jendea. Euskal Herria eta euskaldun jendea. Ume jendea eskolara joaten da. Horrela mintzatzen da orain gazte jendea (Ik. gazteria). Handiki jendea. Alfer jendearen kontuak. || Ardi jendea: ardiak.

3 iz. Batez ere Ipar. eta Naf. Pertsona. Legenardunak ez ziren beste jendeekin bizitzen.

jende apal Jende xehea. Herriko semeak, jende apala dira gehienbat.

jende handi Handikia. (Batez ere pluralean erabiltzen da). Herriko jende handien ahuleziak agerian jartzen.

jende multzo, jende-multzo Ik. jende talde; jendalde. Korrika hasi naiz ni ere, jende multzoari kalean barrena jarraituz. Hortik berrehun bat metrora, jende multzo handia zegoen. Ilarak eta jende multzoak egiten ziren atean.

jende oste, jende-oste Ipar. Jende taldea; jende multzo handia. Jende oste handi batez inguraturik.

jende talde, jende-talde Jende multzoa. Ik. jendalde. Jende talde handia bildu zuen.

jende xehe Jende xumea. Fariseuek ez zuten lehenago hil Jesu Kristo, jende xehearen beldur zirelako.

jendeketa

iz. Ipar. Jendetza.

jendeki

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, jendeki-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. jendaki].

jendekin

adj. Jendartea atsegin zaiona, traturako atsegina dena. Dominika Leon emazteki laketa zen, biziki jendekina.

jendetasun

1 iz. Gizalegea. Ongietorria merezi dute jendetasunaren izenean. Jendetasunik gabeko pertsonak. Basati horiei jendetasun zerbait irakatsi nahiz.

2 iz. Gizarte harremanetarako antzea eta trebetasuna. Ez du batere jendetasunik.

jendetsu

adj. Jende asko dagoena edo bizi dena. Hiri handi eta jendetsua.

jendetu, jende/jendetu, jendetzen

da/du ad. g.er. Jendetasuna hartu edo eman. Ik. zibilizatu. Basati haiek jendetu nahiz.

jendetza

1 iz. Jende kopuru handia, jendalde handia. Ikusi duzu hor datorren jendetza? Jendetza handia inguratu zitzaion. Valparaisoko portuan izugarrizko jendetza zegoen pilatua.

2 iz. Biztanleria.

jendeztatu, jendezta, jendeztatzen

du ad. Eremu edo leku bat biztanlez hornitu. Mundu guztia hirurogeita hamabi leinu haiek bete eta jendeztatu zuten. Horrela jendeztatu da berriz Nahamgo lurra.

jeneral1

adj. Orokorra, orotarikoa; nagusia. Kontseilu Jenerala. Bikario jenerala.

jeneral2

iz. Armada baten edo armadaren zati nagusi baten gainean buru bezala agintzen duena. Ik. gudalburu. Petain jenerala.

jeneralean

1 adb. Gehienetan, maizenik. Igandeetan jeneralean Durangora joaten gara.

2 adb. Orokorrean. Jeneralean, eta xehetasun handietan sartu gabe.

jeneralista

1 adj. Alor jakin batera mugatzen ez dena. Aldizkari jeneralista.

2 adj. Medikuez mintzatuz, espezialista ez dena. Mediku jeneralista.

jeneralki

1 adb. Jeneralean, gehienetan. Goizean, jeneralki, berandu jaikitzen zen.

2 adb. Jeneralean, orokorrean. Jakintzak dena esplikatzen du partikularki, eta deus ez jeneralki.

jeneraltza

iz. Jeneralaren lanbidea eta kargua.

jenero

iz. Heg. Herr. Salgaia, produktua. Denda horretan oso jenero ona izaten dute.

jenial

adj. Jenioari (gaitasun handiko pertsonari) dagokiona, jenioaren ezaugarriak dituena. James Joyce nobelagile jeniala izan zen. Oteizaren intuizio jeniala. Ateraldi jeniala.

jenio

1 iz. Heg. Aiurria, izaera. Jenio txarra du. Zezen bat atera da, jenioz bizia.

2 iz. Neurriz gaineko sortze lanak bururatzeko gaitasun gailena duen pertsona. Einstein jenio bat zen.

jentil

1 iz. Juduentzat, judu ez den pertsona; idazle kristau batzuentzat, kristau ez den pertsona. Pitagoras fedegabea eta jentila zen. Kristau nahiz jentilengan. Jentil kristautuak.

2 iz. Euskal Herria kristautu aurreko euskalduna, herri oroitzapenean izaki neurriz gaineko bihurtu dena. Jentilak ikaragarri handiak ziren. Jentilen azkena. Jentil Aroko euskaldunak.

jentil harri, jentil-harri Trikuharria. Jentil harriaren gaineko harlauza koskatsu lakarra.

jentiltasun

iz. Jentilen multzoa; jentilen sinesteen multzoa. Euskaldunak jentiltasunean bizi zirenean.

jerez

1 iz. Ardo zuria, lehorra eta alkohol graduazio handikoa, Espainian, Jerez de la Fronteran eta inguruan, egiten dena. Kopa bat jerez. Jerez ozpina.

2 iz. Baso bat jerez.

jerikoar

1 adj. Jerikokoa, Jerikori dagokiona.

2 iz. Jerikoko herritarra.

jertse

iz. Puntuzko ehunez egindako jantzi mahukaduna, gorputza lepotik gerriraino estaltzen duena. Ik. trikota. Artilezko jertsea.

jerusalemdar

1 adj. Jerusalemgoa, Jerusalemi dagokiona. Jerusalemdar idazlea.

2 iz. Jerusalemgo herritarra.

jes

interj. Harridura edo ezustea adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. jesus1 1. Jes!, zein laster egin duzun itzulia!

jesaile

iz. Zub. Zerbait maileguz hartzen duena.

jesaite

iz. Maileguz hartzea.

jesan, jesan, jesaiten

du ad. Zub. Maileguz hartu. Jesan diot ehun libera.

jesapen

iz. Jesaitea.

jesarleku

iz. Bizk. Eserlekua, jarlekua. Harrizko jesarleku luze bat.

jesarri, jesar, jesartzen

da/du ad. Bizk. Eseri. Lurrean jesarri zen.

jestu

1 iz. Batez ere Ipar. Keinua, imintzioa. Eskuaren jestu nagi batekin. Egiten dituela pozaren jestuak.

2 iz. Batez ere Ipar. Borondate oneko ekintza.

jesuita

1 iz. Jesusen Lagundiko kidea. Ik. jesulagun. Larramendi jesuitak idatzia. Jesuiten ikastetxeetan. || pl. (Lekuzko atzizkiekin, 'jesuiten ordena, komentua edo ikastetxea' adierazteko). Ez zuten jesuitetan onartu; zergatik? Jesuitetan ikasia. Handik Durangoko jesuitetara, eta ondoren Loiolara.

2 (Izenondo gisa). Aita jesuita.

jesulagun

iz. Jesuita.

jesus1

1 interj. Harridura edo ezustea adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. jes. Jesus!, hori ere bai? Jesus!, bai itsusia dela! || Jesus, Maria eta Jose! hori ere badugu?

2 interj. Norbaiti, doministiku egiten duenean, esaten zaion hitza.

jesus batean adb. Berehala. Jesus batean jarriko dizuet gosari goxo bat.

jesusean adb. Berehala; bat-batean. Jesusean joan zen.

jesus2

iz. Hasi-masiak, lehen urratsa. Jesusean da oraino.

jetzi, jetzi, jezten

du ad. Behiei, ardiei edo beste zenbait etxe-abereri, erroak estutuz esnea atera. Ik. batu 9; bildu 10. Behiak jetzi. Ardiak jeztera joan. || (nor osagarritzat jezten den esnea hartzen duela). Esnea jezteko kaikua. Esne jetzi berria irazi.

jetzialdi

iz. Jeztea, jezten den aldia. Goizeko jetzialdia egin.

jetzitegi

iz. Behiak, ardiak edo beste zenbait etxe-abere jezten diren lekua.

jezle

iz. Behia, ardia edo beste zenbait etxe-abere jezten duen pertsona. Jezleak eskuak ondo garbitu behar ditu.

jeztaztar

1 adj. Jeztazekoa, Jeztazeri dagokiona.

2 iz. Jeztazeko herritarra.

jezte

iz. Behiei, ardiei edo beste zenbait etxe-abereri, erroak estutuz esnea ateratzea. Eguneroko esne jezteak.

jibaro

1 adj. Peru eta Ekuadorko oihanean bizi den amerindiar etnia batekoa, etnia horri dagokiona.

2 iz. Etnia horretako kidea. Jibaroek, gerra irabazten zutenean, galtzaileen burua hartu, txikitu eta lepoan jartzen zuten, besteen alde onak bereganatzeko.

jigante

iz./adj. Beh. Erraldoia.

jihad

iz. Musulmanen gerra santua, islama zabaltzea helburu duena. Jihadaren aitzakian egindako sarraskietatik ihesi. XIX. mendean jihada egin zuten buruzagietako batzuk esklabotzaren aldekoak ziren, hala nola Mandinga erresuma sortu zuen Samori Ture.

jihadista

1 iz. Jihadeko gudaria. Ik. mujahidin. Maliko iparraldea jihadisten esku dago apiriletik. Tel Abyadeko porrotak defentsa antolatzeko aukerarik gabe utzi ditu jihadistak.

2 adj. Jihadarena, jihadari dagokiona; jihadaren aldekoa. Terrorismo jihadista. Poliziak hainbat talde jihadista atxilotu ditu Frantzian azken asteotan.

jin, jin, jiten

da ad. Ipar. Etorri. Bera jin da nigana. Eta nondik jiten dira haurrek ukaiten dituzten zizareak? Penak oro jiten dira Jainkoaren nahitik. Uste duke azken orena jina duela. Gaua jin arte. Denbora jin, denbora joan.

jinarazi, jinaraz, jinarazten

du ad. Ipar. Etorrarazi. Laboraria bere jauregira jinarazi zuen.

jipoi

1 iz. Norbaiti ematen zaion kolpe saila. Ik. astinaldi 2; zafraldi. Jipoi ederra eman zioten gizagaixoari. Niri jipoia eman nahian.

2 iz. Irud. Jipoi ederra hartu zuten haren alde apustu egin zutenek.

3 iz. Jaka modukoa; batez ere, soro eta baso lanetan erabiltzen zen jantzi zuri lasaia, etxeko ehunez egina.

jipoialdi

iz. Jipoia, astinaldia.

jipoitu, jipoi/jipoitu, jipoitzen

1 du ad. Jipoia eman. Ik. astindu1 4; ederrak eman; galantak eman; lepoa berotu; egurra eman. Txakur amorratua bezala jipoitu zuen. Akuiluarekin galanki jipoiturik.

2 du ad. Irud. Ondo jipoitu zuten jokoan.

jira

1 iz. Bira, itzulia. Hiri guztiari jira bat eman zioten. Gurpilaren jirak ez dira gelditu.

2 iz. Ingurua. Besoa estutu nuen zure gerriaren jiran. Plazaren jira guztian.

jira-buelta iz. Heg. Jirabira. Nire buruak ziba batek baino jira-buelta gehiago eman zituen.

jira egin 1 Biratu (beste zerbaiten inguruan edo ardatzaren inguruan). Gure munduak gurpilak legez jira egiten duela.

2 Biratu, norabidea aldatu. Haize guztietara jira egiten duen kanabera legez.

jira eman 1 Biratu (beste zerbaiten inguruan edo ardatzaren inguruan). Oin baten gainean jira emanaz. Lehendabizi plazari eman dio jira.

2 Bira erdia eman. Jira emanda, begira geratu zitzaion detektibeari.

3 Jirarazi. Ik. eragin1 3. Bere eskuetan txapelari jira emanaz.

jira eta bira adb. Jirabiraka. Biribilketa, jira eta bira ibiltzeko musika. Zezena omen zebilen plazan jira eta bira.

jira eta buelta adb. Heg. Jira eta bira. Dantzan, jira eta buelta gau guztia. Pentsamendu bat, astean zehar jira eta buelta ibili zaidana.

jiran adb. Inguruan. Jendea franko bazuten jiran.

jirabira

1 iz. Itzulbira, itzulia, bira. Hor-hemen jirabira asko egin arren. Jirabira itsuan dabil etengabe.

2 iz. Itzulingurua. Zertako dira jirabira eta gezur estali horiek?

3 adb. Jirabiraka. Jirabira ibili.

jirabira egin 1 Biratu, jiratu. Dantzaren zorabioan, jirabira dagien bitartean.

2 Itsasontziez mintzatuz, irauli. Ik. tirabira egin. Itsasoan arrantzan zaudela sortzen bada ekaitz gogor bat, jirabira egiten badu zure ontziak (...).

jirabiran adb. Jirabiraka. Gure planetaren inguruan jirabiran dabil.

jirabiraka

adb. Biraka. Eguzkiaren inguruan jirabiraka ari da.

jirabiratu, jirabira/jirabiratu, jirabiratzen

du ad. Jirabirak egin.

jirafa

iz. Afrikako ugaztun hausnarkari handia, lepoa oso luzea duena (Giraffa camelopardalis). Kangurua jauziengatik, jirafa garaieragatik eta zebra marrengatik ezagutzen dira.

jiraka

adb. Biraka. Bere bekatuen artean jiraka zebilen. Jiraka eta biraka.

jirarazi, jiraraz, jirarazten

du ad. Jiratzera behartu. Atzetik hurbildu, gerritik oratu, eta jirarazi egin nuen. Beste eskuaz burua jirarazi, eta zuzen-zuzen begiratu zidan.

jiratu, jira/jiratu, jiratzen

1 da ad. Biratu. Beste aldera jiratu zen. Barrena jiratu zitzaion. Goldeaz lurra jiratu eta eskuareaz harramazkatu zuen.

2 du ad. Itzuli. Begiak zerura jiratuz.

jit

1 iz. Bizk. g.er. Joera.

2 iz. Bizk. g.er. (Arropak) hartu duen forma.

jite1

1 iz. Joera, jaidura; izaera, aiurria. Bertsolariak gaztetik izaten du jitea. Gure gorputzeko eta arimako jiteak. Ikasteko, bazuen jite. Ez zen bere jitez gerlaria. Zuen odolak jitez behar du borroka.

2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, jite-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'antza, itxura' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eite].

jite2

iz. Etorrera. Salbatzailearen jitea.

jito

iz. Itsas edo ur gainean, urak edo haizeak bultzaturik, noraezean dagoen edozein gauzaren egoera. Izotz pusken jitoa.

jitoan adb. Itsas edo ibai gainean, uraren edo haizearen eraginez noraezean. Jitoan dabil txalupa.

kontinenteen jito Kontinenteen mugimendu geldia eta etengabea. XX. mendean plaken tektonika garatu zen, kontinenteen jitoa eta itsas hondoaren hedapenaren teoriak batzen zituena.

jo, jo, jotzen

1 du ad. Gauza batek beste bat halako indarrez ukitu. Harriak harria jo. Haitz txiki bat jo zuen txalupak. Horma jo arte ez zen gelditu. Bazterrak joz. Konortea galdurik, lurra jo zuen. Bi autoek elkar jo zutenean.

2 du ad. (Eguzkiaz, haizeaz edo beste zenbait eguraldi gertakariz mintzatuz). Eguzkiak joz gero urtzen zelako. Itsasoan dabiltzanak, kontrako haizeak joagatik, ez dira berehala errenditzen. Ekaitzak jotzen zuenean.

3 du ad. Kolpe bat edo kolpeak eman. Ik. ukaldikatu. Haserretu eta inor jo dut? Eskola hartan haurrak jo egiten dituzte. Atea jo. Pilota jo. Bularra eskuaz joz. Ezpataz jo. Ostikoz jo. Zigorraz jo nauelako. Zuhaitza aizkoraz jo. Garia jo, aletzeko. || Txaloak jo. Lixiba jo.

4 du ad. Irabiatu, irauliz nahasi. Jo itzazu arrautzen zuringoak.

5 du ad. Eritasunez, zenbait zomorroren egintza kaltegarriez eta kidekoez mintzatuz, eraso. Gaitz hilgarriak jo zuen. Harrak jotako sagarra (Ik. harjo). Sitsak jo eta herdoilak jaten ez dituen aberastasunak. Zorigaiztoak jo nau. Bihotzekoak jota hil da.

6 du ad. Musika-tresna bati soinua atera. Danborra jo. Gaizki jotzen du pianoa. Txistulari bat behar zuten jaietan jotzeko. Berak jotzen eta abesten zuen.

7 du ad. (nor osagarria jotzen den musika-lana dela). Bolero bi jo zituen pianoan. Euskal musika jo. Utziko zenidake musika apur bat jotzen?

8 du ad. (nor osagarririk gabe). Soinu egin zerbaitek. Kanpaiek jo baino lehen. Ezkilak jo du mezara. Bi aldiz jo du txirrinak. Jotzen duenean gero tronpeta izugarriak.

9 du ad. (Orduez mintzatuz). Arratsaldeko bostek jo zuten. Azkaineko elizan hamar orenek jo berri zuten. Jo zuenean Jainkoaren orenak. Goizeko seiak jo ditu erlojuak.

10 du ad. Tokiren baterantz joan. Ik. egin1 13. Venezuela aldera jo zuen gero. Egun guztia jo hona eta jo hara. Eskuin jo, ezker jo, osoro galdu zen azkenekoz. Aurrera jo baino lehen. Urrutirago jo gabe. Olabideren hizkera gipuzkera soila da mami-mamiraino joz gero. Auzia garbitzeko, ez dugu iturburuetara jo besterik. || Okerreko bidetik jo zuen. Nondik jo ez nekiela.

11 du ad. Zerbaitetarako joera izan. Horretara jotzen dugu euskaldunok ere, erdaraz ari garenean. Arana Goirik eta Azkuek, nolabait, helburu batera jotzen dute.

12 du ad. Zerbait lortzeko, argitzeko edo konpontzeko bidea norbaitengan edo zerbaitetan bilatu. Norengana jo, agiri onak lortzeko? Zalantzazko puntuetan Mitxelena jaunarengana jo dugu iritzi eske. Sendabide bila, berarengana jotzen zuten eriek. Berri zehatzagoen bila dabilenak badu nora jo.

13 du ad. Kopuruez mintzatuz, kopuru hori aipatzen dena edo horren antzekoa dela uste izan. Zenbat balio duela jotzen duzu? Zenbat urte jotzen dizkiozu? Behetik jota.

14 du ad. Jo dezagun erdaldun batekin ari garela hizketan: eman dezagun erdaldun batekin ari garela hizketan.

15 (Partizipio burutua izen gisa). Ipar. Pilota jotzea edo jotzeko moldea. Jo luzea, laburra, hutsa. Errebotearen joa doa urrunera.

gora jo Zuz. Goragoko epaimahai bati beste baten epaia berrikus dezan eskatu. Ik. apelatu. Gora jotzeko bideak ere moztu dizkigute.

jo aitzina interj. Ipar. Aurrera!

jo eta fuego adb. Heg. Herr. Jo eta su.

jo eta jo adb. Etengabe joz. Errementariak jo eta jo darabilen burdin xafla. Pilota jo eta jo airean dabilen bitartean.

jo eta ke adb. Gogoz eta lehiaz arituz. Han ari da jo eta ke lanean.

jo eta pasa Heg. Adkor. Zerbait harrapatu eta pasatu. Monumentu haren neurriek, ordea, jo eta pasa egiten zuten irudikatua zuen guztia.

jo eta su adb. Jo eta ke. Jo eta su berriketan.

jota 1 adb. Lgart. Leher eginda, erabat nekaturik. Oso gogorra izan da; jota nago. Jota zatoz?, Zer dela eta?

2 adb. Lgart. Erotuta. Ik. burutik jo. Hi jota hago, ala?

-tzat jo -tzat hartu. Egokitzat jo. Kaskartzat jo gaituzte, beste auzirik gabe. Galdutzat jo beharko ditugu honezkero haren poesiak.

joaira

iz. Ur-lasterrez mintzatuz, uraren higidura. Ez zen inolako intziririk aditzen, errekaren joaira baino ez.

joaki

1 Esaldi hanpatuetan, joan partizipio burutuaren ordez erabil daitekeen forma, partizipio burutuak balio puntukaria duenean. Beti joaki eta joaki, eta sekula joaten ez.

2 (Aditz laguntzailea hartzen duela, balio puntukariarekin). Gorputzez urrun joaki naiz, baina hemen uzten dut gogoa.

3 adb. Joaten, joanez. Ikusirik euskara eskuetarik joaki eta zenbait tokitan kasik joana. Iduri zait oraino ere ikusten dudala, hantxe, gazteluko karrikari goiti joaki.

joaldi

iz. Zerbait, bereziki musika-tresna bat, jotzea. Txistularien joaldiak entzun genituen hurrengo.

joaldun

1 iz. Ahariez eta idiez mintzatuz, joarea duena, eta, bereziki, taldearen gidaria.

2 iz. Zubieta eta Iturengo inauterietako pertsonaia, joare handiz hornitua ibiltzen dena. Iturengo joaldunak.

joale

adj./iz. Joaten dena; doana; dabilena. Munduz mundu ibili den joalea. Ernea, beti aitzina joalea.

joan, joan, joaten

1 da ad. Aipatzen den tokiraino edo tokirantz higitu. Bilbora joan. Bihar zure etxera joango naiz. Hegoalderantz joan ziren (Ik. jo 10; egin1 13). Paulagana joan zaitez. || Ohera joan. Mezatara joan. Eskolara joan. Bisigutara joan. Zerbait ikustera joan. Dioena gezurtatzeko, ez da urrutira joan beharrik. Jakintza, poliki-poliki, aurrera joan da.

2 da ad. (Modua adieraziz). Oinez joan ziren Donostiara. Trenez joan. Anaiarekin joan nintzen. Lasterka joan. Ihesi joan. Lasai doa bere bidetik. || batbedera beti izenordaina da eta beti singularrean doa.

3 da ad. (Ogibidea edo egitekoa adierazten duen izen batekin; dagokion izenak ez du artikulurik edo kasu markarik hartzen). Soldadu joan behar izan zuen. Bilbora joan zen neskame.

4 da ad. Dagoen lekutik alde egin. Ni joan egin nintzen, eta bera gelditu egin zen. Usoak joan, sareak heda (esr. zah.).

5 da ad. Desagertu; hil. Haurtzaroa joan zitzaigun. Orixe ere joan zaigu.

6 da ad. (Denbora adierazten duten hitzekin). Igaro. Urteak joan ahala, euskalkiak elkarrengandik bereizten ari dira. Sasoia joan eta gero. Denbora joanez gerozko damua. || (Esapideetan). Orduak joan, orduak etorri, Josetxo ez zen agertzen. Baina urteak joan, urteak etorri, gauzak asko aldatu dira gure artean.

7 da ad. (Egintzaren jarraitutasuna adierazteko, osagarritzat beste aditz baten partizipio burutua -z atzizkiaz edo partizipio burutugabea hartzen duela). Harrabotsa areagotuz doa. Herri xehea galduz omen doa euskara. Zorrak gehitu ahala, dirutza urritzen zihoakigun.

8 da ad. (Era trinkoetan, gertaera baten berehalakotasuna adierazteko, osagarritzat aditz izen bat -ra atzizkiaz hartzen duela). Trena abiatzera doa. Erortzera zihoanean.

9 da/zaio ad. (Gehienetan modua adierazten duen osagarriren bat (batez ere ongi, gaizki...) hartzen duela). Zerbaitek (ongi, gaizki...) aurrera egin. Orduko giroa ezagutu genuenoi ez zaigu batere harrigarri egiten gauzak joan ziren bezala joan izana. Zelan ote doan bere zauria. Zer moduz doa zure enpresa? Futbol partida gaizki joan al da? Ongi zihoakion afera, libertitzen zen gogara.

10 zaio ad. (Nor-nori saileko era trinkoetan soilik). Axola izan, gorabehera handia izan. Herriari doazkion arazoetan. Horixe da hain zuzen hemen dihoakidan auzia. Munduari hainbeste zihoakion ordu larri hartan. || Ezkontzen den egunean doa gizonaren goiti-beheitia: ezkontzen den egunean erabakitzen da gizonaren etorkizuna.

11 zaio ad. (Nor-nori saileko era trinkoekin soilik). Egokia izan. Ik. egon1 7; heldu1 5. Ez dagokio lekuari, eta ez dihoakit niri, zein den zein baino goiztiarrago erabakitzea.

12 du ad. Ipar. eta Naf. Eraman. Ohoinak joan dizkizun ondasunak. Joan ezazu hori hemendik.

13 (Partizipio burutua izenondo gisa). Mende joanek erakusten digutenez. Aldi joanetako euskaldunak.

14 (Partizipio burutua izen gisa). Denboraren joana gelditzeko. Mendeen joanak errotu dituen hots legeak.

joanak joan Garai batean gertatua ez dela kontuan izan behar adierazteko erabiltzen den esapidea. Joanak joan, barkatzen dizkizut niri egindakoak.

joan den adj. Urteez, hilabeteez eta kidekoez mintzatuz, igaro berri dena. Ik. iaz; lehengo egunean; lehengoan; lehengo batean. Joan den urtean. Joan den hilean izan ziren hauteskundeak. Joan den udaberriaren hasieran. Joan den larunbatean. || Zigorra beteta, joan zen urtean atera zen espetxetik.

joan deneko adj. Urteez, hilabeteez eta kidekoez mintzatuz, igaro berri direnak. Ik. joan diren. Joan deneko bost urtean. Joan deneko hamar urte hauetan.

joan diren adj. Urteez, hilabeteez eta kidekoez mintzatuz, igaro berri direnak. Ik. joan deneko. Joan diren hamar urteotan. Joan diren urte hauetan. || Joan diren azkenengo urteetan.

joanean (Denbora-epe bat adierazten duen izen baten eskuinean, izenak -en atzizkia hartzen duela). Diskurtso politikoak zaharkitu egin dira denboraren joanean: diskurtso politikoak zaharkitu egin dira denborarekin, denborak aurrera egin ahala. Mendeen joanean asko aldatu bada ere.

joan eta joan adb. Gelditu gabe ibiliz. Ik. ibili eta ibili. Joan eta joan eta, azkenean, etxetxo bat aurkitu zuen. Arratsalde gehienean joan eta joan ibili ginen.

joanaldi

iz. Norabait joatea. Gure bizia ez baita besterik: heriotzari buruzko joanaldi bat.

joanarazi, joanaraz, joanarazten

du ad. Joatera behartu. Baionara joanarazi zuen. Ea zuk aurrera joanarazten duzun.

joaneko

adj. Kiroletan, bi taldek elkarren aurka jokatu beharreko bi partidetan lehenengoa. Joaneko partidan Eibarrek abantaila handiagoa lortzeko aukera izan zuen.

joanera

iz. Joatea. San Pauloren joanera Jerusalemera.

joan-etorri

iz. Norabait joatea eta handik itzultzea; norabait joan eta handik itzuliz egiten den bidaia. Beste mundura joan-etorri bat egin ondoren. Itsasora hamaika joan-etorri eginak. Gida nazazu nire joan-etorri guztietan.

joan-etorrian adb. Joan-etorriak eginez. Joan-etorrian dabilenak bide egiten du.

joan-etorrika adb. Joan-etorriak eginez. Helena joan-etorrika zebilen gelan zehar, hortzak estuturik.

joan-jin

iz. Ipar. Joan-etorria. Egunean bi joan-jin eginen ditu autobusak, bat goizean eta bestea arratsaldean.

joarazi, joaraz, joarazten

du ad. Jotzera behartu. Joarazten diete bi belaunez lurra. Itsuari soinua joarazteko.

joare

iz. Zintzarria. Behi joarea. Joare mihia. Joare hotsa.

joate

iz. joan aditzari dagokion ekintza. Zure joateak egindako zuloa. Zinera joate hutsa bekatu astuna izan daiteke.

joera

1 iz. Norbaitengana edo zerbaitetara jotzea; bereziki, barne bultzada, norbait edo zerbait bide jakin batetik jotzera edo molde jakin batez aritzera daramana. Ik. jaidura; isuri2 2. Suak joera gora, harriak, behera. Konfuzioganako joera. Izokinak ibai handi gezetara du joera. Gaur badugu halako joera bat lurreko paradisuan sinestera. Izadiko indarrak jainko bihurtzeko joera. Egiazko lirikarako joera barrendik dator. Hizkuntza bakoitzak badu horretan bere joera. Azkueren joeraren jarraitzaileak.

2 iz. Zerbaiten bilakaerak hartzen duen norabidea. Egungo literaturaren joerak. Joera politikoak. Prezioen joera aztertzeko.

jogailu

iz. Jotzeko tresna. Gazteak pilotan ari ziren edozein jogailurekin: botila, atabal, bai eta sardeekin ere. || Disko jogailua piztu zuen.

jogurt

iz. Bazilo jakin batzuek eragindako hartziduraz lortzen den esnekia, gatzatuaren antzekoa; esneki horren errazio ontziratua. Inork ez du zehazten egunean zenbat jogurt jatea komeni den. Bi jogurt, baten prezioan.

joia

iz. Bitxia.

joile

iz. Ipar. Jotzailea.

joka

adb. Joz, jotzen. Ate joka ditugu dagoeneko. Mutur joka ari dira elkarrekin. Bular joka, Jaunari barkamena eskatuaz. Aizkoraz joka xehatua dute atea.

jokabide

iz. Jokatzeko edo aritzeko modua. Ik. jokaera; jokamolde. Bere emaztearen jokabide makurrak minduta. Nire zuenganako jokabidea. Jokabide horri zuzen deritzat. Nire jokabidean zakar samarra naizela? Batasunari buruzko Euskaltzaindiaren jokabidea.

jokada

iz. g.er. Abiada, oldarra.

jokaera

iz. Jokatzeko edo aritzeko modua. Ik. jokabide; jokamolde. Ez nuen nik jokaera hau espero. Bere amaren jokaeran ikasbide hartuz. Jokaeraz aldatu.

jokalari

1 iz./adj. Jokatzen zalea dena, dirua jokatzera emana dena. Senar nagi, jokalari eta edalea. Jokalaria izan zen oso, hil arte. Jokalari alfer bat.

2 iz. Joko jakin batean esku hartzen duen pertsona. Osasuna futbol taldeko jokalariak.

3 iz. Antzezlea. Pastoraletako jokalariak.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper