Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zuzenbidez bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zuzenbidez
adb. Legez, eskubidez; zuzen, zuzentasunez. Ik. zuzenez. Zuzenbidez zor dena. Beraz, zuzenbidez, zigorrik ez dut irabazi.
Loturak

Aztergaia: zuzenbidez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUZENBIDEZ (Dv, H; zuzenpidez B ap. A). a) Por derecho; en justicia. "Zuzenpidez etxea orrendako zen, con arreglo a derecho la casa era de ése" A. Gerta diteke gizagaxoak erreal biak arnasa artzea baño bearrago izatea; aitak zuzenbidez aietxek zor izatea. Ldi IL 59. Sendi-aloger ori, zor bada, zuzenbidez zor da. Eguzk GizAuz 178. Beraz zuzenbidez, zigorrik ez dut irabazi. Zait Sof 167. Zer uts alere, zuzenbidez arki dezakek olde-gabeko egitean? Ib. 134. Bertan [egoitzan] zuzenbidez eta nagusitasunez bailegozkean Beltranen emazte ta alabak. Etxde AlosT 57. Erdiaroko zenbait oitura aipatzen duan kopla zuzen-bidez, besterik ez dakigun arte, artu dezakegu, artu, Erdiarokotzat. Lek SClar 111. Zuzenbidez dabillena norbera dala esatia. Otx 19. Aloger au agintariak legearen bidez mugatu ta izentauko balebe, orduan legezko zuzenbidez be zor izango litzate. Eguzk GizAuz 180. b) Normalmente, según lo que cabe esperar. "Zuzenbidez ni lehenago [hilko naiz, zaharrago bait naiz] (AN-gip, B)" Gte Erd 233.

adib: zuzenbide 2 iz. Bakoitzari dagokiona emanez, zuzentasunez jokatuz aritzeko era; zuzentasunezko trataera. Ik. justizia. Oiartzungo herriak, zuzenbiderik gelditzen bada, jasoko dion oroitarrian. Bazekien, ordea, bere buruaren aurrean zuritu behar zuela, zuzenbideari dagokiona ematekotan, arrotzen aurrean aldarrikatu zuen euskararen berri ona. Zuzenbidez zor dena. Zuzenbidezkoa den guztia bete behar dugu. Nori berea da zuzenbidea (esr. zah.).

zuzenbidez 41: Berria 5 (“Bestalde, 2009rako Aurrekontuei buruzko Legeak, aurrez pentsatuta eta azpikeriaz, lege lerruna eman dio bere garaian Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak zuzenbidez baliogabetzat jo zuenari: euskararen ezagutza eskatzen duten lanpostu administratibo eskasetarako hizkuntza erreserba baten eratzeari, hain zuzen”), Deustuko Unibertsitatea 14 (“Erantzulea adingabearen edo ezgaiaren aurrekoa, tutorea, kuradorea, zaintzailea, irakaslea edo egitez nahiz zuzenbidez horretaz arduratzen den pertsona izatea”), Europa Batasuna 2 (“Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak, zuzenbidez behartzeko indarra baitu”), Euskal Herriko Agintaritza (“Arau hausleak frogatzea, zehapen espedienteari buruzko erabakia hartu baino lehen eta zuzenbidez baliozko diren bideak erabiliz, jardunbideari ekitea ekarri zuen portaeraren ondorioak leundu edo erabat zuzendu dituela”), Elkar (“Epe horretan erabakitzen zen zuzenbidez zein potentziak eska zezakeen presoa bere gain hartzea”), Consumer (“Izatez edo zuzenbidez banandua ez dagoen ezkontidea”), Espainiako Gobernua 11 (“Jasota geratuko da, ezen eskainitako zenbatekoa ordaintzeak ez duela esan nahi kaltedunak uko egiten diola gerora akzioak egikaritzeari, baldin eta ordaindutako kopurua zuzenbidez egokitzen zaiona baino txikiagoa bada”), Gomylex (“Geroko testamentu perfektuak aurrekoa ezeztatzen du zuzenbidez, salbu eta testamentugileak geroko testamentuan adierazten duenean aurreko testamentua osorik edo zati batez iraunarazteko borondatea”), Jakin (“Batuaren eta euskalkiaren artean ez luke lehia egon beharrik, zuzenbidez”), Karmel 2 (“Zuzenbidez ibilteko, iru maitasun oneik zaindu egizuz: zeu, zeure sendia, eta zeure aberria“), Laneki (“Izatez edo zuzenbidez bananduta daudenak ez dira sartzen; betiere, ezkontide bakarra hartzen da kontuan”), UEU (“Ondasun komunalak herri erakunde bidez kudeatu izan dira tradizionalki, gaur egun zuzenbidez udalaren esku jarrita baldin badaude ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuzenbidez 56: Berria (“El Motassadek ez dela zuzenbidez epaitu esan du Kasazio auzitegiak ”), Elizen arteko Biblia (“Eta zu nire aurrean zuen aita David bezala ibiltzen bazara, bihotz osoz eta zuzenbidez, nik agindu dizudan guztiaren arabera, nire lege eta erabakiak betez”), Asisko Frantzizko (“Anaia, gure biziera eta elkartekoa izan nahi baduzu, beharrezkoa duzu zuzenbidez lortuak dituzun ondasun guztiak uztea eta, Ebanjelio santuak aholkatzen duen bezala, behartsuei ematea”), Iñaki Iñurrieta (“auzia borroka bidez edo zuzenbidez garbitzea”), Agustin Otsoa (“Faramir Jauna da, ordea, zuzenbidez, Hiriko Seneskala”), Juan Garzia (“Nik, Fulgor Sedanok, 54 urteko gizona, ezkongabea, lanbidez administratzailea, auziak abiarazi eta jarraitzeko gai, ahalez eta neure zuzenbidez, honako eskabide-azalpen hauek egiten ditut.”), Koldo Biguri (“Gizon prestuak, bai - erantzun zuen Pepponek -, baina langileei zuzenbidez dagokiena ukatzen dieten zanpatzaileak ez!”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Instrumentalean lexikalizatutako adberbioa da (legez bezala), eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zuzenbide sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.