Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zuzen bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zuzen
1 adj. Norabidez aldatzen ez dena, alde batera nahiz bestera makurtzen edo okertzen ez dena. Bide zuzen horretatik sekula ez saihesteko. Izeiaren gerria zuzena da oso. Enbor zuzenekoa da eta adar sendoak ekartzen ditu. Lerrorik laburrena lurgainean, ez da lerro zuzena. Irakurlea aspertu egiten dute maiz bide zuzen eta zabalek: bihurgune ezkutuak nahi ditu, gora eta beherako aldapa zorrotzak, ustekabeko bidegurutzeak. Erraz ziruditenak zailduz eta zuzen ziruditenak bihurrituz.
2 adj. mat. Angeluez mintzatuz, 90°-koa. Angelu zuzena.
3 adj. Bitartekorik gabea. Haren ondorengo zuzena. Berri zuzenagorik eta zehatzagorik ez dugun bitartean. Harena ez baita gure arteko umorea, atzerri haietako "humour" delakoaren kide eta oihartzun zuzena baizik. Bide zuzenetik dakit. Esplikatu dudana besteren gogoeten ispilu zuzen izan ledin nahi nuke.
4 adj. Egiaren araberakoa. Ez dut uste iritzi hori zuzena denik. Erantzun zuzena emango luke baita kamutsenak ere. Ezaguera zuzenak berak erakusten du, epetan gauza emateagatik ezin ken daitekeela ezer. Beste zerbait ere aurkitzen dut haren esanetan, aski zuzen ez deritzadana. Idazle ikasi haiek herri hizkeratik ahalik eta urrutien saihesten ziren; beraz, ez ditugu lekuko zuzen, hizkuntza jendeak nola erabiltzen zuen jakiteko. || Itzulpen hau, berriz, zuzena izanik, jatorra da.
5 adj. Zuzentasunaren araberakoa. Irakats iezadazu zeure lege zuzena. Jainkoaren tribunal guztiz zuzenean. Nire epaia zuzena da, ez baitut nire nahia bilatzen. Eskabide zuzena izanik. Eta darabiltzagun asmo guztiak ere ez direla, gerok darabiltzagulako, artezak eta zuzenak. Ez litzateke zuzen orduan esan nizkizunak orain aldatzen hastea. Hori ez da jokabide zuzena. Zuzen dena emango dizuet.
6 adj. Arauen edo ereduen araberakoa. Idazkera zuzen batean, hots bakoitzari letra bat dagokio. Bertso egokiak eta kaxkarrak bereizteko neurri zuzena. Ez du gauza zuzenik egingo. Badaiteke galderak berak makurrak izatea, zuzenak izan beharrean. Saioetan teoriak, eta teoria zuzenak, behar du izan gidari. Ekidin hori zuzena ote zen ala hutsen batek sortua. -en da atzizki zuzen bakarra horrelakoetan. Faksimileak, nahiz bere arloan probetxugarriak izan, ez dira edizio kritiko onaren ordain zuzen.
7 adj. Bakoitzari dagokiona ematen diona, zuzentasunez jokatzen duena. Haurrak, lauda ezazue gure Jainko zuzena. Epaile zuzen baten aurrean. Ihes egitea aitor-entzule zuzen, arimazale eta begiratuetarik.
8 adj. Jainkoaren legearen edo lege moralaren arabera jokatzen dena. Zakarias gizon ona eta zuzena zen. Humphrey Bogart ere, makur antzeko gizon zuzena, hor daukagu. Guztiz langile ona da eta bere obretan zuzena. Nekazari zuzen, garbi eta Jainkoaren beldurrekoak.
9 Zuzen dagoen gauza. (Izen gisa). Zuzenak okertzen, okerrak makurtzen. Aitzitik, nahasmendu hori zuzen-okertzaileek berek sortu dute, guztiok dakigun bidez, gero, oker-zuzentzaile ager daitezen.
10 iz. Zuzentasuna. Bakea eta zuzena. Gizarteko zuzenaren alde dago Eliza. Besterena zuzen kontra hartzea. Zuzenaren kontrako legea.
11 iz. Eskubidea. Ama guztiek bere umeen gainean duten zuzen bera. Nik baino zuzen gehiago du zurekin ezkontzeko. Denak lur beraren umeak direnez gero, zuzen berak dituzte. Bazuen zerbait zuzen, apaizetxean zenbait sar-jalgi egiteko. Euskara ken, zer zuzenez? Jainkoaren beraren gozamenera zuzen izatea.
12 iz. mat. Definitzeko bi puntu besterik behar ez dituen lerro infinitua. Ik. lerro zuzen. Zeren hiru puntuak lerrokaturik baldin badaude, orduan ez da zirkulu bat pasatuko, zuzen bat baizik.
13 adb. Norabidez aldatu gabe, alde batera nahiz bestera makurtu edo okertu gabe. Jainkoaren bidean zuzen dabilena. Oraindik lepoa zuzen daramazu. Kontaketaren haria zuzen segi dezan. Aurrez aurre eta zuzen begiratuz. || Trebes heldu diren gauzak nik zuzen ditut hartzen.
14 adb. Zeharkakorik gabe. Isidro elizara bezala, zu tabernara zuzen. Zuzen helbururaino. Errekara goaz zuzen baino zuzenago. || Manresa aldera jo zuen zuzen-zuzen. Gaiari zuzen-zuzen dagozkion oharren bat edo beste.
15 adb. Zuzentasunaren arabera; egiaren arabera. Ik. zuzenki1. Zuzen ikusteko eta zuzen erabakitzeko, burua bezain bihotz garbiko jendea behar. Bere eginbideetan herriaren alde zuzen jokatu zuen. Nola igartzen diogu lehenengoz ikusten dugun norbaiti, eta % 90etik gora zuzen igarri, zer pentsa dezakeen honetaz eta hartaz? Mende honetako arazoak ere ez daude aski zuzen kontatuak, ezjakinaren poderioz, noski. Nire patuak, edo zuzenago esateko, nire bekatuak eragin zuen. Uste zuten, zuzen noski, ez zirela euskara nahaspilatzen eta zikintzen ari. Jaunaren esanak zuzen egitea. Neure iritzi ezkorretan zuzen banabil. Ez nintzateke, haatik, egiaren aldeko zuzen agertuko, guztiok dakigun zerbait isilduko baldin banu.
16 adb. Ereduaren edo arauen arabera. Norbaitek oker edo zuzen, trakets edo dotore, garbi edo mordoilo lantzen ez badu, lantzeke geldituko da alorra. Neurria bera ere ez zuen, dirudienez, txit zuzen erabiltzen beti Imazek. Dioena zuzen badago. Beharbada, nire zuzenketak izango dira behin edo behin zuzen ez daudenak. Txartelok alfabetoari jarraituz zuzen ipini ondoren, paper handietara aldatu nituen. || Heriotza zetorkionerako arimako gauzak zuzen ipini nahirik.
17 adb. Zehaztasunez. Guztia zuzen eta zehatz kontatuko digu. Prezioak, zuzen esateko, ez dauzkat gogoan.

Aztergaia: zuzen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bi planoren arteko ebakidur-zuzen; bi zuzenen arteko angelu; bi zuzenen ebaki-puntu; diedro zuzen; ebakitzaile batez ebakitako zuzen paraleloak; gurutzatzen diren bi zuzenen arteko distantziarik txikien; irudien berdintasun zuzen; laukizuzen; paralelepipedo zuzen; prisma zuzen; proportzionaltasun zuzen; triangelu zuzen; zuzen baten direkzio; zuzen baten norantza; zuzen norabideratu; zuzen paralelo sorta; zuzen sorta; zuzen topakor sorta.

Jatorrizko forma

angelu zuzen; lauki zuzen; lerro zuzen; zuzen elkarzutak; zuzen paralela; zuzen zehar; zuzen zut.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zuzen egon .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Adierak zehaztu" (1993-02)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.