forma=zulo 26 sarreratan aurkitu da.

zulo

1 iz. Zerbaiten azalean edo gainaldean gertatzen den irekidura edo sakonunea. Zulo handi ilun batean. Lur zulo, harri handi batekin estalitako bat. Lurrean zuloak eginda, egiten dituzte putzuak. Mutikoak, alde egizue hemendik, niri ahoko zulora begira egon beharrean! Zuloak tapatzen. Berak irekitako zuloan erori zen. || Bihotzean zulo bat, ez dena betetzen.

2 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Hilobi zuloa egiten ari ziren. Horma zulo batean hontza zegoen kantatzen. Ate zulotik aterata. Pipi zuloz, hautsez eta amaraunez betea. Sudur zuloak zirikatzen.

3 (Hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaiari gutxiespen balioa ematen diola). Euskal Herriko taberna zulo eta sagardotegietan. Isiltasun itogarri heriozko batek hartzen du dena, eta astuntasun hori infernu zulora eraman behar banindu bezala itsasten zait. Kartzela zuloan ustelduko ahal da!

4 iz. Zenbait animaliaren babesleku edo gordelekua. Azeriek badituzte zuloak eta zeruko hegaztiek ohantzeak. Akuriak zuloan sartu eta kuzkurtzen dira. || Lapur zuloa.

5 iz. Lgart. Hilobia. Hilak zulora, biziak asera.

6 iz. Alderik aldeko irekidura. Giltza-zulotik zelatan egotea. Ez du soinekoan zulorik. Zuloa zabaltzen.

7 iz. Defizita. Neurri horrek 180 milioiko zuloa eragingo die Estatuaren kutxei.

leize zulo, leize-zulo 1 iz. Leizea. Infernua da leize-zulo bat, beti sutan dagoena.

2 iz. Irud. Heriotzaren leize-zuloa.

sator zulo, sator-zulo iz. Satorrak lurrean egiten duen zuloa. Sator zulo batean usainka utzi nuen txakurra. Baina burua azalduko dut, sator zulotik bada ere.

zulo beltz iz. Astron. Espazio kosmikoko eremua, dentsitate handikoa, bere eremu grabitatorioan dagoen oro irensten duena. Zulo beltz gehiago aurkitu dituzte astronomoek Spitzer teleskopioari esker. Adituen esanetan, zulo beltzek milioika izarren masa dute.

adar

1 iz. Zenbait animaliak kopeta aldean dituzten hezurrezko luzakinetako bakoitza. Akerrak adarrak okerrak ditu. Orein adar-zabala. Errinozeroaren sudur adarra. Adar bihurriak. Adarrak moztu. Idia adarretik eta gizona hitzetik (esr. zah.). || Adarrak jarri, ipini: bikotekidea, beste batekin sexu-harremanak izanez, engainatu.

2 iz. (Hedaduraz). Barraskiloaren adarrak. Ilargiaren adarrak.

3 iz. Zuhaitzaren enborretik ateratzen diren besoetako bakoitza. Pagoaren adarrak moztu. Adarretara igo. Erroak utzirik adarrei lotzea. Katagorriak adarrez adar dabiltza. Mandoa arte handi baten adarpean sartu zen.

4 iz. Oheburuaren, aulkiaren bizkarraldearen edo kideko zerbaiten muturra. Ik. ohe adar. Hantxe zeukan sotana, aulkiaren adarrean.

5 iz. Adar hustu eta zulatua, musika-tresna bezala erabiltzen dena. Adar hotsa entzunda.

6 iz. Adar hustua, ontzi bezala erabiltzen dena. Bete ezazu adarra olioz.

7 iz. Sirena (tresna eta hotsa). Adarrak jotzen zuenean irteten ziren langileak lantegitik. Badira bi egun adarrik entzun ez dugula; gauzak baretzen ari dira hor kanpoan.

8 iz. Zerbait zatitzen den alderdietako bakoitza. Ibai horrek sarde egiten du, eta haren bi adarren artean bada zelai bat ederra eta guztiz aberatsa. Ez dakit bide adarrik onena hautatu ote zen. Erakundearen bi adarrak.

9 iz. Giza jardunez mintzatuz, alorra. Soziolinguistikaren adarra. Adar guztietako jakintsuak.

10 iz. Zapatak janzten laguntzeko tresna.

adar-bakar adj. Ik. adarbakar2.

adar-bakoitz adj. Ik. adarbakoitz2.

adar-motz adj. Ik. adarmotz.

adarra jo Iseka egin, harpa jo, trufatu. Niri behintzat ez didazu adarrik joko! Ziria sartzen eta adarra jotzen.

adar zulo, adar-zulo iz. Uztarrietan, idiaren edo behiaren adarrak lotzeko zatia.

aho

1 iz. Gizakietan eta hainbat animaliatan, ezpainetatik eztarrira hedatzen den barrunbea. Osorik sartu zuen ahoan. Txakurrak ahoan darama hezurra.

2 iz. Animalia batzuetan, janaria hartzen duten irekidura.

3 iz. Ezpainek inguratzen duten irekidura. Aho txikia du. Bigarren gurutzea, ahoan. Aho itxitik ez da sartzen eulia.

4 iz. Mintzoaren organoa. Ez du ahorik aski zu goratzeko. Aho hizkera. Euskaldun guztien aho-lumetan dabilena. Hitzak ahotik irten orduko.

5 iz. Hainbat gauzaren irekidura, bereziki sarbidekoa. Aho meharreko leizea. Kanpaiaren ahoa. Mahukaren ahoa. Eltzearen ahoa estaltzeko. Soinekoak zarpail, oinetakoak ahoa zabalik.

6 iz. Haize musika-tresnetan, putz egin eta soinua sortzeko, hodiari eransten zaion pieza.

7 iz. Ibaiaren bokalea. Rodano ibaiaren ahoetaraino.

8 iz. Tresna ebakitzaile baten ertz zorrotza. Ik. sorbatz. Aizkoraren ahoa. Bi ahoko ezpata. Ezpataren ahotik igaro, iragan: ezpataz hil.

ahoa ireki Adkor. Hitz egin; hizketan hasi. Ik. ahoa zabaldu. Enekin ez du ahorik ere irekitzen. Ahoa ireki ahala, sermoia sortzen zen haren ezpainetatik.

ahoa itxi Adkor. Isildu; ahoa itxi isilik gelditzeko. Burua makurtu eta ahoa itxi. Ezin ahoa itxirik eduki. Ahoa itxita edukitzeko agindu garratzak eman dizkiot.

ahoan adb. (-en atzizkiaren eskuinean, mintzamenaren organotzat hartua). Ik. ahotan. Kanta ederra, gaur arte herriaren ahoan, zorionez, irauna. Goierrikoen ahoan entzuten diren hitzak.

aho artatzaile, aho-artatzaile iz. Ipar. Dentista.

ahoa zabaldu Adkor. Hitz egin; hizketan hasi. Ik. ahoa ireki. Ahoa zabaldu gabe kendu zituzten oinetakoak. Ahoa zabaltzeko denbora utzi gabe.

aho batez adb. Erabakietan edo iritzietan, guztiak ados datozela, inor kontra agertzen ez dela. Aho batez eman dute saria. Euskal literaturaren lanik ederrentzat aho batez aitortzen dugun liburu hau.

aho-bero adj. Ik. ahobero.

aho(a) betean adb. Zerbait esateko eraz mintzatuz, garbi eta itzulingururik gabe, esaten denarekin atsegin hartuz. Gezurrik doilorrenak ahoa betean jaurtiz. Ahoa betean eralgitzen ditugu goresmenak. Aho betean aitortua.

aho(a) bete haginekin Espero zena lortu gabe, guztiz harriturik. Hor konpon! esan, eta aho bete haginekin utzi zituen. Aurten Euskal Herrira freskura bila etorri direnak aho bete haginekin geldituko ziren.

aho(a) bete hortz Espero zena lortu gabe, guztiz harriturik. Azeria ahoa bete hortz gelditu zen, bere gosea ase ezinik.

aho(a) beteka adb. Ahoa betean. Denok ezagutzen dugu hirukote famatua: Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna, aho beteka gure politikariek darasatena.

aho(a) beteko adj. Ikusiko duzu nola bihotza berpiztuko zaizun ahoa beteko baietzaz.

aho(a) betez Ahoa betean. Ahoa betez mintzo ziren.

aho ganga, aho-ganga iz. Ahosabaia.

aho-handi adj. Ik. ahohandi.

aho korapilo, aho-korapilo iz. Esaldi esangaitza, bereziki mihia trabatzeko jolas gisa esanarazten dena.

ahoko soinu iz. Aho soinua.

ahoko zulo 1 iz. Adkor. Ahoa. Hurbildu zitzaion Santxo, ia-ia bere begiak ahoko zuloan sartzen zizkiolarik. Zenbaiti ateratzen zaio gezurra ahoko zuloa betean (Ik. ahoa betean).

2 (ahoko zuloan utzi eta kideko esapideetan, 'esku-eskura, aukera-aukeran utzi, jarri' adierarekin). Mohak ahoko zuloan utzi zion baloia, baina gora bidali zuen burukada.

aho-mihi iz. Ahoa eta mihia. (Kasu markaren batekin erabiltzen da, pluralean edo mugagabean). Jendeen aho-mihiek aldatu dute izen zaharra. Gizalditik gizaldira aho-mihiz heldua.

aho-mihitan adb. Ahotan. Aho-mihitan hartu, ekarri, ibili. Aho-mihitan erabiltzen dute maiz auzi hori.

ahora eman Norbaiti zerbait ahora eraman, ahoratu. Esponja ozpinetan busti zuen, eta makila luze bati erpinean ipinita, ahora eman zion.

ahora etorri Pentsamenduez, hitzez edo kidekoez mintzatuz, bururatu. Ik. ahoratu 2. Ahora etorri zitzaizkion biraorik ikaragarrienak esan eta gero. Hizkuntza hori berez baitzetorren ahora, batarekin eta bestearekin mintzatzeko.

aho soinu, aho-soinu iz. Ahoz jotzen den musika-tresna txikia, metalezko egitura batean dituen mihi batzuk dardararaziz soinua ateratzen duena. Baserrietako mutil koskor mordoxka Madariagan biltzen ginen eta nik aho soinua jotzen nuen.

ahotan (-en atzizkiaren eskuinean, mintzamenaren organotzat hartua). Ik. ahoan. Besteak izango dira handi gizonen ahotan eta zutaz ez da ezer esango. Hori dute bere berezko mintzabidea, zenbaiten ahotan trakets eta itxuragabe agertzen bada ere. Merezi du Cervantesek Kixoteren ahotan jarritako itzulpengintzari buruzko gogoeta hona ekartzea.

ahotan erabili Aipatu. Ez da ongi ahotan erabiltzea deabruaren izena. Juzgu gaiztoak zabaltzea eta jende guztia ahotan erabiltzea. Herri guztiak ahotan darabil kontu hori.

ahotan hartu Aipatu. Gurutzearen seinalea egitean, ahotan hartzen dugu Jainkoa, diogula "Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean". Bihotzaren eskubideak ahotan hartzen dituzte ezkontza haustearen zaleek. Hamaika aldiz ahotan hartu den Barojaren idaztankera aipatu nahi nuke azkenik. Jainkoaren izen santua ahotan hartzea.

ahotan ibili Ahoz aho ibili. Ahotan dabilen kontua. || Ez dinagu besterik behar denen ahotan ibiltzeko.

ahotan izan Aipatu. Ik. ahotan erabili; ahotan hartu. Beti ahotan duen kontua. Teresak beti maisua du ahotan.

ahotik ahora adb. Ahoz aho. Gezurra egia balitz bezala zebilen ahotik ahora. Asaba zaharretatik ahotik ahora ikasitakoak.

ahotik atera 1 du ad. Jaulki, esan. Behin bakarrik ez du Mariaren izenik ahotik atera oraindik, gaizki esateko ez bada.

2 da ad. Haren ahotik ateratzen ziren hitz eskertsuez harriturik.

3 du ad. Esanarazi. Ez luke inork haren ahotik txintik aterako.

4 du ad. Norbait esatera zihoana, haren aurretik esan. Ahotik atera didak.

ahotik belarrira 1 adb. Belarrira esanez. Elizak asmakizun bikainak egin ditu, hori egia da, eta aitortza ahotik belarrira egitea horietako bat da.

2 adb. Ahoz aho. Kantak ahotik belarrira iritsi dira guregana.

ahotik ezin utzi(zko) adj. Janariez mintzatuz, oso gozoa. Gazta bat ahotik ezin utzizkoa. Arraina ona, eta bildotsa ahotik ezin utzia.

aho uhal, aho-uhal iz. Ahokoa, brida. Zaldia aho uhaletik hartuta.

ahoz adb. Ahotsarekin adieraziz. Ahoz eta idatziz adierazi. Ez dela aski horiek ahoz esatea. Bihotzez eta ahoz Jainkoa goresten.

aho-zabal adj. Ik. ahozabal.

aho zabalik, aho-zabalik adb. Guztiz harriturik. Aho zabalik entzun genituen abesti horiek. Aho-zabalik utzi zituen entzuleak. Gaztelaniaz ari zen eta nolako gaztelaniaz; aho zabalik nindukan. Aho-zabalik gelditu nintzen hara begira.

aho zabalka, aho-zabalka adb. Aharrausi eginez. Ik. aharrausika. Aho zabalka dago. Haurra aho-zabalka hasi zen.

ahoz aho adb. Aho batetik bestera, pertsona batetik bestera. Albistea ahoz aho zebilen herrian. Ahoz aho guganaino iritsi den bezala idatziko dut. Ahoz aho datorren hitza sarritan ez dator lehenengo ezpainetatik sortu zen bezala.

ahoz behera adb. Ik. ahuspez. Ahoz behera datza.

ahoz gora adb. Etzanda dagoen zerbaitez edo norbaitez mintzatuz, gorantz begira. Ik. buruz gora. Ahoz gora lo egin. Zamalduna ahoz gora erori da. Azkenik, kartak ahoz gora jarri dira.

aho-zikin adj. Ik. ahozikin.

ahozko adj. Ahoz adierazten dena. Ahozko otoitza. Ahozko azterketa. Ahozko literatura eta literatura idatzia. Lumazko koplariak eta ahozkoak.

aho-zuri adj. Ik. ahozuri.

argi

1 iz. Gauzak ikusgai bihurtzen dituen eta begiak hautematen duen erradiazioa. Argi bizia. Eguzki-argia, egun-argia. Argi artifiziala. Nobelan ez da, hitz batean, argi-ilunik, eta argi-ilunean dago maiz gizatasun mardula. Argia eta ilunpeak. Haurtxoa jaio da argizko askatxo batean, eta aingeruzko hauts zuria zeruetatik kantari dabil.

2 iz. Egun-argia. Argia egin bedi. Goizeko argia urratzen hasia zen.

3 iz. Argi artifiziala, bereziki elektrizitatezkoa. Argia piztu. Argia itzali, amatatu. Herriko hogei baserri argi gabe daude oraindik. Etxalde inguruan argi olioa eman dezaketen landareak dituzte.

4 iz. (Kontagaia). Argi puntua, argi iturria. Herriko argiak itzali zirenean. Etxeko argi guztiak piztu. Argi bat iluntasunean. Autoaren atzeko argiak.

5 iz. Fis. Gorputz goriek eta lumineszenteek igortzen dituzten uhin elektromagnetiko ikusgai eta ikusgaitzak. Argiaren jatorriari buruzko teoriak. Argi uhinak. Argi sorta kolorebakarra. Argiaren lastertasuna.

6 iz. Zerbait argitzen, zerbaiti buruz argi egiten duen gauza. Jauna dut argi. Hor ibili zen argi bila, baina kolpe huts egin zuen. Ilunpe beltzen artean haatik agertu zitzaigun argia.

7 iz. Begien argia: ikusmena. Bere bi begietako argia galdurik.

8 iz. Ulertzeko edo zerbaitez jabetzeko ahalmena. Argi gutxiko, argi laburreko gizona. Arrazoiaren argi soilaz ezin ezagut daitekeena. Argien mendea.

9 adj. Argitasun handia jasotzen duena. Anton. ilun. Etxe, gela argia.

10 adj. Egunaz, eguraldiaz edo zeruaz mintzatuz, hodeirik gabea, argitsua.

11 adj. (Koloreez mintzatuz). Berde, gorri argia. Behiak izan behar ditu adarrak leunak eta argiak.

12 adj. Adimen zorrotzekoa. Ik. buruargi. Mutil argia da. Bere ikasle argiena.

13 adj. Adimen argiko gizona: adimentsua.

14 adj. Ongi nabaritzen edo erraz ulertzen dena. Hots argia. Letra argiz idatzi. Idazkera argiko gizona. Euskara argi, ulerterraz, garbi eta ongi josian. Hizketa argia. Irudi argiago eta osoagoa.

15 adb. Zalantzarako biderik gabe; ongi ulertzeko edo ikusteko moduan. Argi daukat egin behar dudana. Argi dago zer nahi duen. Eguzki argia bezain argi dagoen auzia. Argi utzi nahi dugun puntua. Argi adierazi genuen edozertarako prest geundela. Argi ikusten da zeren bila dabilen.

argia hil da ad. Argia itzali. Aldare aitzineko argiak irudi zuen hiltzera zihoala.

argi alba, argi-alba iz. Egunsentia. Argi albarekin joan zen elizara.

argi aski adb. Oso argi. Ik. argi asko. Argi aski dago zer gertatu zaizun.

argi asko adb. Oso argi. Ik. argi aski. Nazio Batuen Erakundeak egindako txostenak argi asko esaten du: (...). Argi asko, denok ulertzeko moduan azaldu du bere jarrera.

argi belar, argi-belar iz. Alpapa.

argi egile, argi-egile adj./iz. Argi egiten duena. Zeruko izar argi-egileak. Jainkoak emaniko aitzindari bat, gidari bat eta argi egile bat. Leize honetan galdu beharrak ginen gu argi-egilerik ez izatera.

argi egin 1 Argitasunez bete. Ik. argitu1. Eguzkia sortu zuen, lurrari argi egiteko. Betiko argiak egingo die argi.

2 Zerbait argiago bihurtu. Auzi nahasi honetan argi egin diezagukeen norbait.

3 Ikusmena bihurtu. Itsuei argi egiteko.

argi-emaile adj. Argi-egilea. Izar iparraldeko, argi-emailea, gure zorioneko, bide erakuslea.

argi eman Argi egin. Beti argi emanaz, lehen bezain handia, egun oro ikusten dugu eguzkia.

argi errainu, argi-errainu iz. Argi izpia. Horra bada, doi-doi, nik behar dudan argia, argi guztien lehenik jaioa, argi errainu guztien hasiera eta jaiotza. Leihotik sartzen zen argi errainuak ezkaratza argitzen zuen.

argi eta garbi adb. (esan, hitz egin, erakutsi, bereizi eta kideko aditzekin). Oso garbi, erraz ulertzeko eran; zalantzarako biderik utzi gabe. Argi eta garbi hitz egin zutelako auziaz. Ni horren alde nago, argi eta garbi. Argi eta garbi ikusten dugu, halere, ezetz, ez dagoela ongi.

argi ezkila, argi-ezkila iz. Egunsentiko kanpai-joaldia. Argi-ezkilarako elizan izango da hura egunero.

argi giltza, argi-giltza iz. Etengailua.

argi haste, argi-haste iz. Ipar. eta Naf. Egunsentia. Goizean, argi hasteak ez ditu kolpez hartzen zeruko eremu guztiak. Argi hastean jaikirik. Argi hasteko atera.

argi ibili Erne ibili, kontuz ibili. Argi ibili beharko dute hemendik aurrera. Argiago ibiltzen ez badira, arazoak izango dituzte.

argi-ilun 1 iz. pl. Argiak eta itzalak. Ik. argi-itzal. Gai horren argi-ilunak.

2 iz. Argiantza.

argi iturri, argi-iturri 1 iz. Argiaren iturburua; argizagia. Ez zen sumatzen ez zuzirik ez bestelako argi iturri artifizialik. Eguerdi aurretxoa zen, eta argi-iturri nagusia, kiskalgarri, goi-goian zegoen, udako egunik beroenak heldu zirelako.

2 adj. Jakintsu ustekoa. Hori nola joango zen asmatzeko, ez da argi-iturri izan beharrik.

argi-itzal 1 iz. pl. Argiak eta itzalak. Ik. argi-ilun. XX. mendearen argi-itzalak.

2 iz. Argiantza. Gauetan, kaleko kriseiluen argi-itzaletan, dantzan eta txaloka hasten ziren.

argi izpi, argi-izpi iz. Egunaren lehen argi izpiek esnarazi ninduten. Eguzkiaren argi izpia leiarra hautsi edo zikindu gabe irten den bezala. Ez zaigu behintzat kaltegarri gertatuko bata bestearekin erkatzea, argi izpiren bat sor daitekeelakoan.

argi oilar, argi-oilar iz. Zomorroz-eta elikatzen den txori moko-luzea, buru gainean lumazko mototsa duena (Upupa epops). Garagarrilean, mendi hauetako baso inguruetan, argi-oilarrak ikusi ohi ditugu.

argi puntu, argi-puntu iz. Elektr. Instalazio elektriko batean etengailu batek abiarazten duen gunea, lanpara bat edo gehiago izan ditzakeena. Hurrengo irudiko planoa etxebizitza bati dagokio, eta hor kokatuko ditugu argi-puntuak, etengailuak... Zirkuitu mota honetan argi-puntu bakar batean lanpara bat baino gehiago etengailu berarekin piztu eta itzaltzen dira aldi berean.

argira atera Ezkutuan zegoena ageriko egin; argitaratu. Bilboko museoak sotoaren ilunetik argira atera ditu gabonekin lotutako obra batzuk, onenak. Zaldua zelaian Aranzadi Zientzia Elkartekoek argira atera duten aztarnategia harribitxia da. Isilpeko errealitatea argira ateratzea eta emazteei hitza ematea da xedea.

argitan 1 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Aipatzen denak argi egiten duela. Kandelaren argitan irakurri zuen. Ilargi-gaua zenean, haren argitan aritzen ziren lanean. Ilunpetan gauza gehiago esaten dira eguzkiaren argitan baino. || Sorginak zilarrezko orrazia ilargi-argitan erabiltzeko prest zeukan.

2 adb. Argiarekin, egun-argiz. Plazan, argitan egiten diren dantzak. Nik ilunpetan esaten dizuedana, zuek esazue argitan.

argitan egon Zerbait argi batek ikusgai egiten duela egon. Argitan daude etxeetako leihoak.

argitara atera Argitaratu. Sail honi loturik argitara atera zituen lehen lanak liburu batean bildu zituen.

argitara ekarri Ezkutuan zegoena ageriko egin; argitaratu. 36ko gerra baino lehen plazaratu zen idazle taldea argitara ekarri du Joxemiel Bidadorrek. Inkesta soziolinguistikoak argitara ekarri duen agertoki iluna.

argitara eman 1 Argitaratu. Eta ezagutuko badira, argitara eman beharko ditu norbaitek. Dotrina berria, jaun apezpikuaren baimenarekin argitara emana.

2 Erditu. Bazekien Andre Mariak haurra argitara emateko muga heldu zela.

argitara ilki Argitara irten.

argitara irten Zenbait euskaltzale presturi eskerrak, poema irten zen argitara azal ederrez jantzirik. Han irteten dira argitara lagun hurkoaren hutsegite egiazko edo gezurrezkoak.

argi txakur, argi-txakur iz. Lurgainean, bereziki leku zingiratsuetan eta hilerrietan, higitzen ikusten den gar txikia. Argi txakurrak haragi ustelak sortzen omen ditu. Egiazko argiak, eta ez argi-txakurrak, izan behar du ekintzaren gidari.

argi txinta, argi-txinta iz. Argi izpia. Argi-txinta sumatuz, jaikitzen naiz goizero belaunak arin.

argi urratze, argi-urratze iz. Egunsentia. Ik. egun-urratze. Biharamun goizean, argi urratzearekin atera zen. Hau gau luzea, gau beltz ilun izugarria, argi-urratze gabea, oilariterik izanen ez duena.

argi urte, argi-urte iz. Luzera-unitatea, argiak urtebetean egiten duen bidearen (hots, 9,46070 x 1015 m-ren) baliokidea. Eguzki sistematik hamabi argi urtera dago izar hori.

argi zirrinta, argi-zirrinta iz. Ipar. Egunsentia. Argi zirrintan jaiki nintzen. Txorien kantuak eta argi zirrintak seinalea goizik emanik.

argi zulo, argi-zulo iz. Sabai leihoa.

argi zuzi, argi-zuzi iz. Zuzia. Eskuan argi-zuzi irazekia. Begia da gorputzaren argi zuzia.

ate1

1 iz. Harresi, horma, pareta edo kideko batean, alde batetik bestera igaro ahal izateko irekidura. Ate hori igarotzen duena. Ate gain batean josita. Atez ate ibili. Ate txakurra. Sarrera atea.

2 iz. Mendi arteko igarobidea.

3 iz. Ate batetiko igarobidea ixten edo irekitzen duen orria edo orri bikotea. Atea ireki, zabaldu. Atea itxi. Atea giltzaz itxi. Burdinazko atea. Ate nagusia. Ate isil batetik. Bi alderdiko atea. Ate langa. Ate morroiloa. || Zenbat ate, hainbat maratila.

4 iz. Solairu bereko etxebizitzetako bakoitza. Ezkerraldeko hirugarren atean bizi da.

5 iz. Zenbait kiroletan, bi zutoinek eta langa batek eratzen duten ate modukoa, tantoak egiteko, baloia edo pilota sartu behar den tokia.

6 iz. Zerbait iristeko bidea. Zeruko grazia guztien atea Ama Birjina dela. Euskararentzat ate guztiak itxita zeuden garaian. Guztiok dakigu zenbateraino zabaldu zizkien Larramendik ateak kanpotiko hitzei.

7 iz. Zah. Kanpo, landa. (Leku atzizkiekin, singularrean). Barrutik gogoeta gaiztoak eta atetik etsaiaren erasoak. Atetiko seinaleak. Atean uso, etxean otso, hala bizikaria gaizto (esr. zah.).

ate aitzin, ate-aitzin iz. Ate aurrea. Jaitsi, txirrina jo eta, ate-aitzinean gelditu beharrean, autora itzuli zen. Ostatuaren ate-aitzinetik pasatzean.

atea jo Etxe edo gela bateko atean kolpe bat edo kolpeak eman, atea ireki dezaten. Aterik jo gabe sartu zen, ohi zuen bezala. Honetan, Isabelek atea jo zigun.

ate albo, ate-albo iz. Ateburuari eusten dioten bi piezetako bakoitza.

atean jo Atea jo.

ate gain, ate-gain iz. Ateburua.

ate joka, ate-joka adb. Atea joz. Ate-joka hasi zen bizilagunen etxeetan. Hauek al dira ate-joka etortzeko orduak? || Ate-joka ditugu dagoeneko deus gutxi ezagutzen ditugun ondorengoak. Ate-joka genuen uda.

ate leiho, ate-leiho iz. Ateko leihoa. Ate-leihotik begira.

ate oste, ate-oste iz. Atearen atzean dagoen lekua. Ate-ostean ezkutatu. Ruth deika ari zitzaion ate-ostetik.

ate zoko, ate-zoko iz. Atea eta pareta elkartzen diren aldea. Egun batean gelditu nintzen ate-zokoan gordeta. Ate-zokoan kutxa handi bat.

ate zulo, ate-zulo iz. Sarraila-zuloa, giltza-zuloa. Inesen semea noiznahi joaten zitzaion ate-zulotik barrandatzera.

begi

1 iz. Ikusmenaren organoa. Begi handiak, biziak, erneak, ederrak, urdinak, beltzak, eztiak, samurrak, sakonak, odolduak, erreak. Begiak altxatu, jaitsi, itzuli, itxi, ireki, zabaldu. Begiak itsutu, lanbrotu. Begiak errespetuarekin itzuliak Ostia Santuagana. Eta horrexek lausotu ditu zenbaiten begiak. Begi aleak. Zure begien dirdira. Begi eritasunak. Begietako lausoa. Begi ingurua. Begiko zuria. Neska begi-argiak irribarre distiratsua egin zion mutilari. Gizon herren, begi-ezkel eta lepo-makurra.

2 iz. Irud. Informazio teoriak behartu ditu azkenean linguistak beste jakiteetara begiak iraultzera. Gogoan dut haren hitzaldia, begiak zabaldu baitzizkidan gai askori buruz. Gizon bat aberasteari emana, diru pilak begia zorrozten ziona eta lurreko ondasunetara guztia itsututa.

3 (Esapideetan). Begi itxi-ireki baten bitartea (Ik. begi(en) itxi-ireki batean). Baduela zeruetan Aita bat, sekula ahanzten eta begietatik galtzen ez duena. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Begiek ikus-ahala guztian. Begien aurrean. Badirudi neure begietan daukadala oraintxe. Haren begietan ez nintzela ezer. Behartsurik behartsuenak, ene begietan, nire herrikoak dira eta nire herria bera. Zoazte nire begien aurretik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Ez duzu izan begi txarra. Begiz hautatzen du ederrena, gizenena. Guri begiz ikusiak eta belarriz entzunak ere ahaztu egin zaizkigu, itxura denez. Txakurra guztiz gogokoa zuen, baina katua ezin begiz ikusi zuen.

4 iz. Hainbat lanabesetan, kirtena ezartzen den zuloa. Aizkoraren ahoa eta begia. Aitzur begia.

5 iz. Jostorratz batean, haria sartzen den zuloa. Errazago da gamelu bat jostorratz begitik igarotzea.

6 iz. Batez ere gaztaz eta ogiaz mintzatuz, mamian gertatzen den hutsunea. Gaztaren, ogiaren begiak.

7 iz. Zubietan, arkuen arteko hutsartea. Hamazazpi begiko zubia!

8 iz. Landareetan, kimua sortzera doan pikor modukoa. Ik. pinporta; lore begi. Ernatutako begiak udaberrian hamarren bat zentimetroko altsuma emango du. Aihen begia. Begitik edo azaletik txerta daitezke gereziak. Patataren begiak. || Pikondoa begi-handitzen hasten denean, uda hurbil da.

9 iz. Meteorol. Zikloi tropikal bortitzen erdigunea, 30 eta 65 kilometro arteko diametroa izan ohi duena eta inguruak baino presio atmosferiko baxuagoa duena. Ideiaren oinarria hauxe zen: zilar ioduroak ura likidotzen duenez, abioietatik zikloien begira zilar ioduroa botatzea, laino-murruak sortzeko eta honela zikloiaren ibilbidea oztopatzeko.

begia(k) argitu 1 Ikusmena eman, ikusarazi. Itsuen begiak argitzen dituen Jainkoa. Jainko jaunak argitu zizkien arimako begiak artzain on haiei.

2 Alaitu, alaiarazi. Bitxi eder batek begiak argitu zizkion.

3 Ohartarazi. Argituko ahal ditu Jainkoak guztion begiak, gure hizkuntzaren onerako!

begia atxiki Ipar. Zaindu, begia eduki. Bakean utzi zuten, zer gerta ere, haatik, begia haren gainean atxikiz.

begia(k) bete Atsegin izan. Loiolako ikusgarri omen handikoez begiak beterik. Begia betetzen ez dion lagunarekin ezkontzen bada dirua duelako.

begia(k) bihurtu Bizk. Begiak itzuli. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia irauli. Ni ez ikusteagatik begiak beste aldera bihurtzen dituzte.

begia bota (jaurti, egotzi...) Begiz jo; erreparatu, ohartu. Begia, zeini bota diozu? Hamaika damak bota zidaten begia. Orduan begia bota zion bere aurrean idazmahaiaren gainean zegoen loreontziari.

begia(k) eduki Zaindu; erreparatu, ohartu. Eta arranoak, airean doanean bere umeetara bezala, zuk ere enegana begia edukiko duzula esperantza dut.

begia(k) ezarri Begiz jo, hautatu. Entzun zutenean hango odolekoa zela, erregetzarako begia ezarri zioten. Gauza oso distiratsuetan edota ñimiñoegietan begiak ezartzen dituztenak.

begia(k) hedatu Begiak luzatu. Mintzaldi honen gaia, estu mugatu beharra denez gero, ezin begiak noranahi heda.

begia(k) ipini Erreparatu, ohartu. Nola inork ez zion kasurik egiten, herrian zegoen mutilik gizagaixoenarengan ipini zituen begiak.

begia(k) irauli g.er. Begiak itzuli. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia bihurtu. Informazio teoriek behartu dituzte azkenean hizkuntzalariak, beste jakiteetara, inguruko nahiz urrutikoetara, begiak iraultzera.

begi(en) aitzin iz. Begien aurrea. (Leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Iruditzen zait ezen oraino bizi zarela, begien aitzinean zaitudala. Gure gizonak ez zuen begi aitzinetik langile hura galtzen.

begia(k) itzuli Begiak biratu, begiratu. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia bihurtu; begia irauli. Itzul itzazu guregana zure begi miserikordiazkoak. Isabelen begiak aldarera itzuli dira.

begia(k) jarri Begiak ezarri. Biltzarrean zeuden guztiek begiak harengan jarriak zituzten.

begia jo 1 Begiz jo, zerbaitetan edo norbaitengan arreta edo interesa jarri. Begia jota daukat neskatxa horri, auzoko politena delako.

2 Zerbait deigarri gertatu. Harri argiagoz eginiko harresiak jotzen dio lehenik begia.

begia(k) josi Begiak landatu, zerbaitetan arreta jarri. Ik. begia zorroztu. Guztien begiak harengan josiak zeuden.

begiak ase Gauza bat ikusi orduko beste bat ikusi nahi nuen, ene oinak ez ziren nekatzen ez ene begiak asetzen.

begiak batu Begiak itxi, betazalak itxi; lo hartu edo lo egin. Ik. begiak bildu. Edo begiak zerura jaso eta altxatu edo begiak batuta egon. Bart, gau guztian ez dut begirik batu.

begiak bildu 1 Begiak itxi, betazalak itxi. Ik. begiak batu. Begiak bildu, eta irudika ezazu eskola bat.

2 Lo hartu edo lo egin. Badakizu zu etxeratu arte amak ez duela begirik bilduko. Gauez ez du begirik biltzen, eta eguna aho zabalka pasatzen du. Azkeneko gauetan lanak izan ditu begiak biltzeko.

begiak finkatu Begiak landatu. Begiak finkatu zizkidan ibiltzeari utzi gabe, eta esan zidan: (...).

begiak ilundu Ikusmena gutxitu edo galdu. Ilun bitez horien begiak, ikus ez dezaten.

begiak ireki Ikusmena eman; ohartarazi. Handik jango duzuen egunean irekiko dira zuen begiak. Egundaino ez da entzun, inork itsu jaiotako baten begiak ireki dituenik. Jazoera honek ireki eta zabaldu dizkigu begiak.

begiak itxi 1 Ez ikusiarena egin. Ezin ditugula begiak itxi inguratzen gaituen anabasaren aurrean.

2 Lo hartu; lo egin. Ik. begiak bildu. Bi egun zeramatzan begirik itxi gabe.

3 Hil. Haren begiak itxi dira eta nireak malkoz estali.

begiak kendu Norbaitengandik edo zerbaitetatik begirada beste leku batera eraman. Txakurrari begirik kendu gabe. Ezin zituen armatik begiak kendu.

begiak landatu Ipar. Adi-adi begiratu. Ik. begiak finkatu. Begiak finkaturik eta landaturik, emaztearen begiei.

begiak zuzendu Begiratu, begiak norabide jakin baterantz eraman. Itsasaldera zuzentzen ditu begiak. Geroztik ez didazu begirik zuzentzen aurpegira, hozkia emango banizu bezala.

begia(k) luzatu Begirada zabaldu. Begiak luzatu zituen batean hiru gizon bere ondoan zutik ikusi zituen. Zorigaiztokoak gu, inguruko mendietatik harantz begiak luzatzen ez badakigu.

begi(en) aurre iz. (Leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Ik. begi aitzin. Ikuskizun ederra zeukan begi aurrean. Ez zaituztet gehiago nire begien aurrean ikusi nahi. Etorri zitzaion begien aurrera egun hartako Mañasiren begirada gozoa.

begia(k) zorroztu Adi-adi begiratu, arreta handia jarri. Ik. begia josi. Bi begiak liburura zorroztuta ari zen.

begi-bakar adj. Ik. begibakar.

begi-bakoitz adj. Ik. begibakoitz.

begi bazter, begi-bazter iz. Begiaren ertza. Ik. begi-ertz. Begi-bazterrez begira.

begi-belarri 1 adb. Erne, argi. Begi-belarri ibili beharra zegoen.

2 iz. pl. Begiak eta belarriak. Etxekoen begi-belarriak erneagoak izaten baitira honelakoetan kanpotarrenak baino.

begi-betegarri adj. Begiarentzat oso atsegingarria. Mota askotako zuhaitzak ernarazi zituen, begi-betegarri eta ahogozagarri.

begi bietaraino adb. Begietaraino. Bekatuetan begi bietaraino sarturik zegoen.

begi bista, begi-bista iz. (Leku atzizkiekin, singularrean). Begien aurrean, aurretik, aurrera... Ik. begien bista. Begi bistan dago. Aztura onak eta bertuteak begi bistatik galduz gero.

begi bistako, begi-bistako adj. Begien bistakoa; nabarmena. Begi bistako egia gezurtatzeko.

begi eman Begiratu, so egin; kontuan hartu. Atzera begi emanez. Zuk eginei begi eman nien eta harritu nintzen.

begien bista iz. (Leku atzizkiekin, singularrean). Begien aurrean, aurretik, aurrera... Ik. begi bista. Ahal den azkarren alde egin ezazu nire begien bistatik. Zoazte nire begien bistatik! Zure parerik ez zait jiten neure begien bistara. Erantzunik gabe utziko dut galdera, begien bistan baitago. Barbaro horiek begien bistan hilda nahi zuten ikusi.

begi-erre adj. Ik. begierre.

begi ertz, begi-ertz iz. Begiaren ertza, begi bazterra. Ik. betertz; begi-bazter.

begietako argi iz. Ikusmena. Jesusek asko sendatu zituen orduantxe, beren gaitz, gaixotasun eta deabruetatik, eta itsu askori eman zion begietako argia.

begietako (begiko) min iz. Begietan (begian) sentitzen den mina. Begietako minarentzat ona da arrosa egosiaren urarekin garbitzea. Ona da begiko mina sendatzeko.

begietan eduki Agerian eduki; gogoan izan.

begietan eman Gaizki iruditu. Egiten dituzu Jesusi begietan ematen dioten zenbait hutsegite.

begietaraino adb. Erabat, osoki. (Batez ere sartu eta kideko aditzekin erabiltzen da). Ik. begi bietaraino; bi begietaraino. Gerran ez zen ibili, baina zantarkerietan eta ustelkerietan begietaraino sartu eta ustelkeria horren hatsa alde guztietara zabaldu bai.

begi gaizto iz. Ipar. Begizkoa. Begi gaiztoa egin norbaiti. Haurra, begi gaiztoaz joa liteke.

begi-gorri adj. Ik. begigorri.

begi gose, begi-gose iz. Janariaren itxurak sortzen duen gosea.

begi-ilun adj. Tristea. Ik. betilun.

begi itsuan adb. Itsu-itsuan.

begi(en) itxi-ireki batean Une batean, denbora-bitarte guztiz laburrean. Begien itxi-ireki batean eta hitz bakar bat esanez, sendatzen zituen eritasun guztiak. Begi itxi-ireki batean garbituko dizkizut aitzakia horiek guztiak.

begi keinu, begi-keinu iz. Begi bat, bestea zabalik dagoela, une batez itxi eta irekitzea, gehienetan norbaiti zerbait adierazteko. Kearen artetik irribarre egin zidan, eta begi-keinu bat. || Oharkabean behin eta berriz bi begiekin egiten den keinua. Urduri jartzen denean begi keinuak egiten ditu.

begi kliska, begi-kliska 1 iz. Kliska, begien itxi-irekia. Ik. begi keinu. Deus esan gabe, barrez, begi-kliska isekariak egiten zizkiola.

2 iz. Denbora-bitarte guztiz laburra. Ik. begi itxi-ireki batean. Aldaketak ez dira begi kliska batez erdiesten! Ziztakoan, begi kliskan, azken turutaren hotsean.

begi kolpe, begi-kolpe iz. Begiraldia; begi itxi-irekia. Ik. begi ukaldi. Lehenengo begi kolpera. Joango nintzela haran famatu haiei begi kolpe bat ematera.

begiko nini iz. Begi ninia. Bere begiko ninia bezala zaindu zuen. Begiko ninia bezain maite duelako.

begi lauso, begi-lauso iz. Begiaren alde gardenean agertzen den orbantxo zurixka, ikusmena iluntzen duena. Ik. katarata. 60 urterekin begi-lausoa izan zuen.

begi-lauso adj. Begi lausoa duena. Begi-lausoa zen.

begi-luze adj. Ik. begiluze.

begi-minbera adj. g.er. Makartsua.

begi nini, begi-nini iz. Ninia, begiaren erdiko beltzune biribila. Begi niniak handituak. Begi ninia bezala zain nazazu.

begi-oker adj. Ik. begioker.

begi ondo, begi-ondo iz. Begi ingurua; bekokia; bekaina. Ik. betondo. Orban bat zuen begi-ondoan.

begi ondoko, begi-ondoko iz. Begi ondoan ematen edo hartzen den kolpea. Ik. betondoko.

begi onez adb. Begi onekin. (Batez ere ikusi eta behatu / begiratu aditzekin erabiltzen da). Jainkoak begi onez behatu diola haren apaltasunari. Ea, zeruko erregina, limosna bat, andrea; pobre behar honi begi onez begira iezaiozu. Manueltxok begi onez begiratzen zion opil gozoari. Errodrigok Milia begi onez ikusten duela, garbi dago edozeinentzat. Begi onez ikusiko lukeela Euskaltzaindiak hori erabiltzea.

begi-orde iz. g.er. Betaurrekoak.

begitan eduki Higuindu, gorrotatu. Gaiztoek begitan naukate. Artzainek ere begitan daukate pinu hori.

begitan hartu Gorrotatu. Norbaitek begitan hartzen bazintuen, ez zizun barkatuko. Hartu zuten begitan eta ez ziren gelditu gurutze batean josirik hila ikusi arte.

begitan izan Begitan eduki. Zuzena maite duzu, eta okerra begitan duzu.

begi(e)tara eman Ikusarazi. Begietara eman zion zein zen handia egin zuen gaizkia.

begi ukaldi, begi-ukaldi iz. Begi kolpea. Begi ukaldi batez ikusia dugu dena. Zelai bat gaitza, begi ukaldia hel ahal baino luzeagoa.

begi ur, begi-ur iz. Kolirioa. Begi lainotsu eta ilundua begi urez sendatzen ari zen.

begi-urdin adj. Ik. begiurdin.

begiz begi adb. Aurrez aurre. Eguzkia eta ilargia begiz begi jarririk. Ez al haiz begiratzera ausartzen?, begira iezadak, begiz begi!

begi zeharka, begi-zeharka adb. Zeharka begiratuz. Ik. begi-bazter. Orduan pinuari oso begi zeharka begiratzen zitzaion; ziotenez, ez zuen ezertarako balio.

begiz jo Aukeratu, hautatu, begia ezarri. Aspaldian nuen nik begiz jota Azkarragako neskatxa zaharrena. Aurretiaz begiz jotako gerizpe batean. Hitz ugariegi izango ditut irispidean eta bat jo beharko dut begiz, gainerakoak baztertuaz.

begi zulo, begi-zulo 1 iz. Begia kokatzen den barrunbea. Ik. betzulo. Kristalezko begia gauero oherakoan begi zulotik kendu eta arretaz ikuzten du.

2 iz. pl. Begien azpian gertatzen diren ubeldurak, adibidez lo gutxi egiten denean. Ik. betazpi. Horiek ditun begi zuloak! Begi zuloak handituta.

bi begietaraino adb. Begietaraino. Bekatu lohietan bi begietaraino sarturik.

belarri

1 iz. Entzumenaren organoa; bereziki, organo horren kanpoko zatia, buruaren bi alboetan gertatzen dena. Belarriak apal atera nintzen, oihuen eta irrien azpian. Asto belarri-handia. Belarriak ernatu. Belarriak itxi, tapatu. Belarriak erne dituela. Belarri batetik sartu eta bestetik atera. Begiak ikusi ez duena eta belarriak entzun ez duena. Belarriak ixten dituzte eta burua beste aldera itzultzen. Euskaldunen belarria ez dago punturik gabeko bertsora egina. Hots belarri-mingarriak. Albistea erregeren belarrietara heldu zenean. Ahotik belarrira aritzen diren bertsolariak. Belarrira mintzatu. Belarri bat emango luke hori lortzeko. Barne belarria.

2 iz. Musika-soinuak egoki hautemateko eta errepikatzeko gaitasuna. Ume-umetatik dakar horrek belarri ona. Belarri-gogorra izan arren, beti kanturako prest. Hauspoak baino belarri txarragoak ditu eta ordu guztietan kantari ari da.

3 iz. Zernahi gauzatan, belarri itxura duen zatia. Kirten eta belarri gabeko pitxerrak. Goldearen belarriak.

belarriak berotu Belarrondoan jo; errieta egin.

belarria(k) eman Zerbait entzuteko belarria adi jarri, zerbaiti edo norbaiti arreta ipini. Haien erasia aditurik, belarria eman nien.

belarriak gortu du ad. Entzungor egin. Ez bada, arren, belarriak gortu ene deiari!

belarria(k) ireki Zerbait entzuteko belarria adi jarri, zerbaiti edo norbaiti arreta ipini. Dei engainagarriari ez zaiola behar belarria ireki.

belarriak itxi du ad. Belarriak tapatu; entzungor egin. Aditu nahi ez duenik bada, itxi bitza belarriak. Zenbat bider abisatua izan naiz eta belarriak itxi ditut?

belarria(k) zabaldu Zerbait entzuteko belarria adi jarri, zerbaiti edo norbaiti arreta ipini. Ik. belarriak ireki; belarriak eman; belarriak zorroztu. Belarriak zabaldu badira ipuin zikinak eta haragizko hitzak gustuz aditzeko (...). Gaizki esalea, ez badu aurrean nork belarriak zabaldu, nork entzutea eman, bere kabuz isilduko da.

belarria(k) zorroztu Zerbait entzuteko belarria adi jarri, zerbaiti edo norbaiti arreta ipini. Belarriak zorrozturik, erdiko balkoian gelditu zen, kantariak zioenari adi-adi.

belarri belar, belarri-belar iz. Sedum generoko landare hosto-mamitsua (Sedum sp.).

belarri ertz, belarri-ertz iz. (Belarriaren kanpoko aldea adierazteko). Belarri ertzean, burrunbaka eulia. Paulino Uzkudunek belarri-ertzak epeldu zizkion.

belarri ertzera (esan, salatu...) Belarrira (esan, salatu...). Belarri ertzera hitz goxoak esaten.

belarri gingil, belarri-gingil iz. Belarriaren behealdeko irtengune mamitsu biribildua. Ik. belarri mami. Gazteak urrezko uztai txiki-txiki bat zuen belarri gingilean.

belarri-luze adj. Ik. belarriluze2.

belarri mami, belarri-mami iz. Belarri gingila.

belarri-motz adj. Ik. belarrimotz2.

belarrira esan Norbaiti, belarrira hurbilduz, zerbait isilik esan. Ik. belarri ertzera; belarri zulora. Amak semeari belarrira esan zion: "ardorik ez daukate". Belarrira esango dizut zenbat maite zaitudan. Heldu zion bizkarretik lagunari eta belarrira esan zion: (...).

belarriz adb. Entzumenaren bidez. Ik. entzutez 1. Belarriz eta entzutez, Benveniste baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan.

belarri zulo, belarri-zulo iz. Lasto bat hartu zuen gure azeriak eta zakurraren belarri zuloa kilikatu.

belarri zulora (esan, salatu...) Belarrira (esan, salatu...). Ezpeletar batek salatu dit belarri zulora. Zatoz honaxe hurbil, Maria; belarri zulora esango dizut.

dena belarri adb. (izan, egon, jarri eta kideko aditzekin). Arreta handiz entzuten. Ik. dena 3. Gutarteko batek berriz hasi zuen solasa, dena belarri jarri baikinen.

botoi

1 iz. Atal txikia eta gehienetan biribila, jantzietan, apaingarri edo lotura gisa josten dena. Urrezko botoi handiak. Soinekoaren botoiak lotu, askatu. Botoi denda.

2 iz. Txirrinetan-eta, sakatzen den zati biribila. Botoia sakatu.

botoi zulo, botoi-zulo iz. Jantzietan-eta, bertatik botoia pasatzeko egiten den irekidura txikia.

elur

1 iz. Hodeietatik maluta edo pikor zurietan erortzen den ur izoztua; maluta horiek lurrean pausatzean eratzen duten geruza zuria. Elurra bezain zuria. Elurra urtzen denean. Elurpean lo dagoen lurra. Elur lodia. Elurretara eskiekin joanda. Elurra eroriko da gogoz. || Esr. zah.: Elur asko den urtean garia, eta erle asko dugunean eztia. Urte elurrezkoa, garizkoa. Elur urte, ezkur urte. || pl. Mendietako elurrak urtu zirelako.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Elur erasoaren erdian. Elur kirolak. Haizeak elur hautsa harrotu zuen.

elur artifizial iz. Makina baten bidez ura izoztuz lortzen den elurra, batez ere eski pistak elurrez hornitzeko erabiltzen dena. Iduriz, hoztuko du anitz; hala balitz, elur artifizialak lagundurik, heldu den astean irekiko lituzkete eskiatzeko pistak.

elur bisuts, elur-bisuts iz. Elur ekaitza; haize erauntsiek harrotzen eta mugitzen duten elurra. Bertan geratu beharko dutela ohartu dira, ezin dutela aurrera egin elur bisutsak dena ezabatu duen ilunpe itsugarri horretan. Elur-bisuts handia izango zela ohartarazi zitzaien arren, mendira ateratzea erabaki zuten. Fedegabearen itxaropena haizeak daraman hautsaren antzekoa da, haize erauntsiak eramaniko elur-bisutsaren antzekoa.

elur bola, elur-bola 1 iz. Elurrez eginiko bola. Soldaduetako batzuk elkarri elur bolak jaurtitzen hasi ziren. Elur-bola aldapa behera doanean oso zaila da frenatzen. Errepidean egindako hutsegite txiki bat, handituz doan elur bolaren gisa, barreiatzen da hainbat kilometrotan.

2 iz. (Azkar eta etengabe handitzen, indartzen edo garrantzia hartzen ari den zerbaiten irudi gisa). Nirea elur-bola efektua izan zen: lagun bati laguntzeko hasi nintzen, eta hementxe gabiltza! Elur bola bat da maitasuna: ez bada handitzen ari, txikitzen ari den seinale.

elur ekaitz, elur-ekaitz iz. Haize eta elurrezko ekaitza. Hamabi mendizale Annapurnako zirkuituko puntu gorenean hil dira, elur ekaitz batek harrapatuta. Eguraldiaren aurreikuspenek elur-ekaitza datorrela iragarri dute.

elur eper, elur-eper iz. Lurralde hotzetako hegaztia, eperraren antzekoa, neguan kolore zuria hartzen duen lumadi ugaria duena (Lagopus mutus).

elur erauntsi, elur-erauntsi iz. Elur jasa bortitza. Ik. elurte. Teilatuko lau isurkiak biziki gora dituzte eta xut, neguko elur erauntsi lodiek ez ditzaten leher. Sekulako elur-erauntsia hasi du, eta hirian gelditu behar izan dut.

elur jausi, elur-jausi iz. Mendi tontor edo malkarretatik bat-batean eta burrunban erortzen den elur pila handia. Ik. elurbildu; elurbizi; elauso. Mendizaleak elur-jausiaren azpian harrapaturik geratu ziren.

elur lapatx, elur-lapatx iz. Elur geruza mehe-mehea. Elur lapatxa dago.

elur lore, elur-lore iz. Pirinioetan eta Alpeetan hazten den landarea; landare horren lore zuria (Leontopodium alpinum). Ik. edelweiss.

elur luma, elur-luma iz. Elur maluta. Elur lumak erortzen diren bezain usu dabiltza haren baitan bekatu mortalak. Elur lumak bezain zuriak.

elur maila, elur-maila iz. Prezipitazioak elur eran izan daitezkeen eta zuritzera irits daitekeen gutxieneko altitudea. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 400 eta 600 metro bitarteko elur maila iragarri dute, bost zentimetroko lodierarekin. Bihar hoztu egingo du nabarmen eta elur maila jaitsi egingo da 200 metroraino.

elur malo, elur-malo iz. Elur maluta. Ikusi zituela arimak infernura amiltzen, elurra ugari ari duenean elur maloak lurrera erori ohi diren eran.

elur maluta, elur-maluta iz. Maluta. Adar erantziak elur maluta zuriz jantzi ziren. Udazkenean sortzen dira pinu-adar edo enborretan elur malutak diruditen zorro zuriak.

elur mataza, elur-mataza iz. Elur maluta. Elur matazak atertu gabe kanpoaldean.

elur orein, elur-orein iz. Oreinaren familiako aberea, adar-zapala, Iparburu inguruko eskualdeetan bizi dena (Rangifer tarandus tarandus).

elur pikor, elur-pikor iz. Pikor gisako malutetan erortzen den elurra.

elurra ari izan du ad. Elurra ari du. Elurra mara-mara ari zuela. Elurra atertu gabe ari zuen.

elurra bota Elurra egin. Goizaldean oraindik ere elurra bota dezake hegoaldean. Elur dezente botako omen du Pirinioetan.

elurra egin Bart elurra egin du eta goizean dena zuri agertu da. Gelditzen da gero zelaia elurra egin izan balu bezain zuri. Elur gutxi egin du aurten.

elurra izan Elurra ari izan. Elurra da. Jaitsiko dira meza entzutera elurra bada ere. Elurra zen gogoz, urtarrilean legez.

elurra kentzeko makina iz. Errepide, kale eta kidekoetatik elurra kentzeko erabiltzen den ibilgailua, elurra bidetik baztertzen duena. Kale batzuetatik ez da oraindik ere elurra kentzeko makina pasatu.

elurra urtu Tenperaturak gora egitearen ondorioz, elurra ur bihurtu. Erreskate taldeek bertan behera utzi zituzten bilatze lanak elurra urtu arte, elur-jausien arriskua dela eta.

elurrean adb. Ipar. Elurretan. Ez dira negu hotzen beldur; ortutsik elurrean ikusiko dira.

elurretan adb. Elurra dagoen tokian; elurra ari duen tokian. Elurretan oinatzik utzi gabe. Hor ibiltzen ziren, mendirik mendi, euritan eta elurretan.

elur txori, elur-txori iz. Txonta.

elur zulo, elur-zulo iz. Elurra gordetzeko prestatzen den zuloa edo tokia. Elur zulo txit hotz eta izotzez beteak, behin ere urtzen ez direnak.

erreka

1 iz. Etorri txikiko ur-lasterra. Ik. ibai. Ubiaga eta Anziain errekak. Arnegiko errekan. Erreka aldeko zuhaitzak. Gipuzkoako erreka bazterretan. Errekak eta ibaiak. Zuzenean itsasora doan erreka. Erreka garbiak. Goroldio lizuna erreka agorretan. Ez edan errekan, ahal baduk iturrian.

2 iz. Erretena, lubakia. Gatza lurpean dagoen lekuetan, egiten dituzte zuloak eta eramaten dute erreka bat urez betetzeko. Lats agortu baten errekan.

3 iz. Arroa, sakana. Erreka zola.

4 iz. Arrakala, ildoa. Ileko erreka.

erreka bazter, erreka-bazter iz. Erreka ukitzen duen lur zerrenda. Lizarrak maite du ura; gehiena erreka bazterrean edo mendi zokoetan ugaritzen da. Gipuzkoako erreka bazterretan.

erreka ertz, erreka-ertz iz. Erreka bazterra. Ibarlako erreka ertzetik joan-etorri bat egin dugu.

erreka jo Erabat hondatua gertatu, porrot egin. Anitz galtzen duenak erreka jotzen du. Bere asmoek erreka jo zuten. Kargudunen izenak gorengo mailaraino igo daitezke batzuetan eta erreka zeharo jo dezakete hurrengoan.

errekan (egon, ezarri, gelditu, izan eta kideko aditzekin). Porrot eginda, erreka joa. (Iparraldean maiz peko errekan esapidean erabiltzen da). Artzain txarrak ezarriko du laster artaldea errekan. Gizon hiltzaile zikina!, hiregatik gaituk denak errekan.

errekara (jausi, joan, ari, egin, eraman eta kideko aditzekin). Hondamendira. (Iparraldean maiz peko errekara esapidean erabiltzen da). Horrela ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan.

errekatik atera Hondamenditik atera. Seigarren mendean beneditarrek atera baitzuten errekatik Europa guztia.

erreka txori, erreka-txori iz. Buztanikara.

erreka zintzur, erreka-zintzur iz. Naf. Erreka baten bidea estutzen den gunea.

erreka zola, erreka-zola iz. Arro baten hondoa. Bertze aldean den erreka-zolara jaitsi baino lehen.

erreka zulo, erreka-zulo 1 iz. Arro estua. Jo zuen bideetan zehar erreka-zulo eta haitzarte soiletara.

2 iz. Errekaren hondoa. Erreka-zuloren batean hordirik, asko bezala, ito dadin beldurrez.

eztarri

1 iz. Lepoaren aurrealdea; aho barrunbearen eta hestegorriaren sarreraren arteko bitartea. Ik. zintzur; sama 2; laringe. Eztarriko mina. Eztarria garraztu, urratu. Eztarria bustitzeko. Edozein eztarrik irentsiko lukeen mokadua.

2 iz. (Ahotsaren organotzat hartua). Eztarri ona du. Eztarri apala. Luzaroko isilaldiak ez dio eztarria moteldu. Mila eztarritatik jalgitzen zen oihua.

eztarri zulo, eztarri-zulo iz. Eztarriko zuloa. Gas hodia eztarri zulotik sartu zuen. Egia batzuk eztarri zuloan sartuak dauzkat, eta botatzen ez baditut ito behar dut.

kontrako eztarri Zintzur-hestea aipatzeko erabiltzen den esapidea, jana edo edana, nahi gabe eta ustekabean, bertatik sartu edo joan denean. Kontrako eztarrira joan zaio ardo tantaren bat eta ito beharrean dago. Albisteak hain utzi du harrituta, mokadua eta ardoa, dena kontrako eztarritik joan, eta eztulka hasi baita.

gezur

iz. Egiaren kontra ohartuki esaten den gauza. Gezur handia, galanta. Gezur hutsa, biribila. Gezurrik gabe esan daiteke gutxi idatzi zuela. Hori gezurra zela guztiok dakigu. Gezurraren gainean zin egitea. Ez naiz ni gezur-zalea. Gezurra eta saltsa beti horrek. Gezur-asmatzailea. Gezurrak buztana labur (esr. zah.).

gezur eta abar 1 adb. Gezurrak esanez, gezurrak asmatuz. (Perpausaren barnean esaldi beregain bezala erabiltzen da). Gezur eta abar, berriketa hutsean dihardute. Gauza erraza da, gezur eta abar, gure neskatxa onetako bat itsutzea.

2 iz. Gezurra. Gezurrez eta abarrez beterik baitaude. Erantzuten dizute gezurra eta abarra.

gezur jario, gezur-jario iz. Gezurrez beteriko jarduna. Heure lurrean ere ez ote duk, bada, gezur-jario hori eten behar?

gezur-jario adj. Gezurtia. Zertara deitu dut nik gezur-jario hori?

gezurra esan, gezurra erran Ea noiz den zilegi gezurra esatea. Gezurrik ez esatea. Gezurra nesan Getarian, ni etxean eta hura atarian (esr. zah.). || Gezur bat esaten duenak. Gezur txikiak esateko ohitura. || Gezurra diozu.

gezurra iruditu (gezurra dirudi, gezurra badirudi ere eta kideko esapideetan, sinesgaitza gerta daitekeen adierazpen bati sarrera emanez). Gezurra dirudi!, bi begi eduki eta gehiago ez ikustea. Gezurra badirudi ere, negua iristeko irrikan egoten ginen.

gezurraren gainean adb. (zin egin eta kideko aditzekin). Gezurretan. Zin egiten dut sarritan; batzuetan egiarekin, bestetan gezurraren gainean.

gezurrean adb. Gezurretan. Horretan ezagutu nuen ni gezurrean harrapatu beharrez ari zela.

gezurretan adb. Gezurra esaten, gezurra esanez. Gezurretan ari da. Gezurretan harrapatu zuten. Gezurretan esan dut. Gezurretan zin egitea. Inor gezurretan salatzea.

gezurrez adb. Gezurra esanez, gezurretan. Gezurrez salatu ninduen zure aurrean.

gezur-zulo adj. Gezurtia. Ik. gezurrontzi. Gezur-zuloak!, gezurti alaenak!

gezur-zuri adj. g.er. Faltsua, zuria. Azpikerian eta asmakerian iaioa da, gezur-zuria, liluratzailea.

giltza

1 iz. Sarraila bat edo kideko bat irekitzeko edo ixteko tresna. Ik. gako. Etxeko giltza. Diruaren kutxako giltza. Giltzaz itxi. Giltza sarrailan sartu. Giltza eman (zerbaiti): itxi; bukatu. Giltza magnetikoa.

2 iz. Gailu, tresna edo makina bat abian jartzeko edo pizteko erabiltzen den tresna. Giltza sartu, ispiluak egokitu eta autoa abian jarri zuen.

3 iz. Etengailua. Argiaren giltza.

4 iz. Hodi edo kideko batean doan isurkari edo gas bati bidea irekitzen edo ixten dion gailua. Denbora apur bat pasatzen da iturriko giltzari eragin eta ura irteten hasten den arte. Oheratu baino lehen, gasaren giltza itxi behar da.

5 iz. Mus. Pentagramaren ezkerraldean jartzen den ikurra, noten balioa ezartzen duena. Ik. klabe. Sol giltza, fa giltza.

6 iz. Bi hezur biltzen diren gunea. Ik. giltzadura. Hezur giltzak. Belaun giltza. Zezenak zabala izan behar du bizkarra, lodia lepoa eta laburrak giltzak.

7 iz. Beste zerbaiten sarbide gertatzen den gauza. Ezkontza da familiaren giltza. Bere eskualdekoa dakien euskaldunak aurki idoroko du besteren aditzaren giltza.

8 iz. Giltzarria.

9 iz. Torlojuak eta kidekoak tinkatzeko, lasaitzeko edo askatzeko lanabesa. Giltza finkoa.

10 iz. Haize instrumentu batzuetan, zuloak ixteko eta irekitzeko mekanismoa. Klarinetearen giltzak.

11 iz. Matematikan, Logikan eta beste zenbait arlotan, multzo bat osatzen duten elementuak mugatzeko erabiltzen diren bi ikurretako bakoitza, "{" eta "}". Elementu edo zenbaki solteak multzotik kanpo gelditzen direla adierazteko giltzen artean sartzen dira; adibidez: E = R – {0}.

12 iz. Hizkl. Eskema edo sinopsi modura idatzitako testuetan, lerro eta puntu nagusiak biltzeko edo sailkapenak egiteko erabiltzen diren ortografia-marketako bakoitza, "{" eta "}".

giltza hitz, giltza-hitz iz. Gako-hitza. Peru Leartzako eleberriaren giltza hitza.

giltza zulo, giltza-zulo iz. Sarraila-zuloa, giltza sartzen dena. Gustuko du giltza-zulotik zelatan egotea.

haize

1 iz. Airearen higidura, atmosferako presioaren edo tenperaturaren diferentziaren ondorioz sortzen dena. Haize hezea, lehorra, hotza, epela, beroa, errea, zakarra, gogorra, nahasia. Jainkoak haize handi bat igorri zuen. Haize biguna, eztia, gozoa, mehea. Haize erasoa. Haize motak. Ipar haizea, hego haizea. Ipar haizea ari zen marruka. Haizea atera du. Haizea jaiki da, altxatu da. Haizea baretu zenean. Haizezko ekaitza. || Esr. zah.: Haizea nora, kapa hara. Hara haize, hara aise. Laguna, izorra hadi airez, erdiko haiz haizez. Behor-txoria kantuz, haize gaiztoa bidean txistuz.

2 iz. Atmosferako gertakari baten ondorio ez den aire-higidura. Itxi ezazu atea, haizea ez zait komeni eta. Leihotik haizea sartzen zen autobusean.

3 iz. Airea. Ik. haizea hartu; haize egin;  + haize eman; haizean; haizetan; haize zabalean; haize zulo. Haizez puzturik zeuden zahagiak. Haizea behar dut, itotzen ari naiz eta! Zikin gabeko haize garbia arnastu dezaten. Tripa ez du betetzen hiriko haizeak, baizik lurretik bildu janari maiteak.

4 iz. (Musika-tresnez mintzatuz). Perkusio, hari eta haizezko instrumentuak. Haize instrumentuak jotzen dituzten musikariak.

5 iz. (Esapideetan). Haize huts eta ergelkeria dira munduko ohore guztiak. Estropada unea ez da urruti, eta hantxe dabiltza apustulariak, haize guztietara apustuak botatzen. Haizea buruan eta ibili munduan. Haizea bezain arina eta aldakorra. Azkar, haizea bezain azkar, bideari ekin zion. Ez dakit zer haizek jo duen, halako astakeriak esateko. Haize txar batek harrapatu eta elbarri gelditua da (Ik. aire gaizto 2). Zerbait egiteko haizeak erabili: zerbait egiteko asmoak erabili. Zenbat iraun duten buru hartan sortu eta jaso ziren haizezko dorreek! Ea Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun. Gazte horiek batzordera dakarten haize berria. Herriko eta atzerriko haize berrien eraginaz. —Noiz pagatuko didazu? —noiz?, haizerik ez den urtean.

6 iz. pl. Sabelean gertatzen den gas pilaketa. Ume horrek haizeak ditu.

7 iz. (Singularrean nahiz pluralean). Handiustea, harrokeria. Haize batzuk baditu neskatxa horrek!, ezta markesaren alaba balitz ere!

haizea hartu Haizea hartzera atera ziren. Inguratu ziren atari aldera, oheratu baino lehenago haize pixka bat hartzeko ustean. Udaberriko haize freskoa hartzen.

haizea hartzera bidali 1 Lgart. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. pikutara bidali; antzarak ferratzera bidali. Datu zientifikoren bat eskaini behar zion, haizea hartzera bidaliko ez bazuen.

2 (Gauzez mintzatuz). Lgart. Azterketa gainditu zuenean, haizea hartzera bidali zituen liburuak. Dena haizea hartzera bidaltzeko tentaziorik izan al duzu noizbait?

haizea hartzera joan (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Lgart. Ik. pikutara joan. Zoaz haizea hartzera!

haizea ibili Ik. haizeak jo. Haizea dabil. Gaur ez dabil haizerik. Barnetegi bero batean, eta ez haizea dabilen tokian. Euria eta kazkabarra ari zuen, eta haizea zebilen. Haize hotza zebilen.

haizeak jo Ik. haizea ibili. Itsasoan dabiltzanak, kontrako haizeak joagatik, ez dira berehala errenditzen. Abere eriak egon behar du haizeak jotzen ez duen tokian.

haize alde adb. Ipar. Aldeko haizearekin. Ik. haizealde. Haize alde, ontzia bost egunez sartu zen Gaetan. Haize alde, nornahik egin dezake auzapez baten lana.

haizean adb. g.er. Airean. Haizean barrena doa.

haizea poparean Haizea popatik.

haize arka, haize-arka iz. Haize emateko tresna, zurezko kutxa batez eta ura darion hodi bertikal batez osatua, antzinako oletan larruzko hauspoen ordez zenbaitetan erabiltzen zena.

haize arrosa, haize-arrosa iz. Hogeita hamabi puntako izar itxurako irudia, ostertzeko norabide nagusiak irudikatzen dituena.

haize-babes adj. Tokiez mintzatuz, haizeak jotzen ez duena, haizetik babestua dena. Toki hezea eta haize-babesa.

haize beltz iz. Haize hotz eta gogorra; euri haizea. Ik. haize gorri. Han, neguak epelak dira eta haize beltz garratzek ez dute behin ere jotzen.

haize bolada, haize-bolada iz. Haize kolpea. Ik. haizealdi; haize burrunba. Inongo haize boladak ere ez dizkio hostoak erauzten. Orduko 100 kilometroko haize boladak izango ditugu.

haize buhunba, haize-buhunba iz. Ipar. Zah. g.er. Haize bolada.

haize bunbada, haize-bunbada iz. Haize bolada. Haize bunbada gogorrak.

haize burrunba, haize-burrunba iz. Lap., BNaf. eta Naf. Haize bolada. Horretan, haize burrunba zakarra atera zuen.

haize egin Putz egin, haize eman. Aulkiko hautsari txukun-txukun haize eginda, bertan ezarri zuen. Vantur-ko haize goxoak haize egiten zuen.

haize eihera, haize-eihera iz. Ipar. Haize errota. Laborariak, karrika hegian punpa eta jauzika hasten ziren, besoak atzoko haize-eihera zaharren antzera itzulikatuz.

haize eman 1 Putz egin, haize egin. Suari haize ematen ari bazara. Haize eman zuen haien gainera, eta esan zien: har ezazue Espiritu Santua. Hauspoak haize ematetik gelditzen direnean.

2 Norbait zerbait egitera, batez ere burugabekeriak egitera, bultzatu. Senargaia haize ematen ari zaio.

haize erauntsi, haize-erauntsi iz. Haize erasoa. Trankilago bizi gaitezke uholdeek eta haize-erauntsiek inarrosten ez duten etxean.

haize errota, haize-errota 1 iz. Haizeak ibilarazten duen errota. Ik. errota. Haize errota bezala narabilzu beti.

2 iz. Garia eta antzeko laboreak haizatzeko tresna.

haize fin 1 iz. Haize hotza. Ik. haize min. Hau hotza!, haize fin honek ebakitzen ditu bazter guztiak.

2 iz. Haize eztia, mehea.

haize gorri iz. Haize oso hotza. Ik. haize beltz. Bai, aurten haize gorria ibili da, eta horrek galdu dizkigu artoak.

haize hego iz. Hego haizea. Ehiztariak haize hegoaren beha dira. Haize hego gauetan.

haize(a) izan (Singularreko hirugarren pertsonan). Haizea ibili. Haize denean, babestu. Haize handia da. Kontrako haizea denean.

haize kirri iz. Haize leun eta atsegina. Haize kirriaren eraginez dardaratzen diren hostoak. Haize kirria eragotzi nahi eta zikloia eragin.

haize kolpe, haize-kolpe iz. Bat-bateko haize gogorra, berehala baretzen dena. Erroak barna dituen arbola ez du edozein haize kolpek lurreratzen.

haize kontra adb. Ipar. Kontrako haizearekin. Haize kontra doanak mila arteka eta ataka baditu igarotzeko.

haize laster, haize-laster iz. Aire masa baten higidura jarraitua. Deusek ere ez du gaitz gehiago ekartzen hezetasunak eta haize-lasterrek baino.

haize leku, haize-leku iz. Haizea ibiltzen den tokia. Ik. haizegune. Haize lekua da Zaragoza, Donostia baino haizetsuagoa; Ipar gorriak gogor jotzen du Ebro ibarreko landa biluzietan. Elgetako arkupea, munduko haize-lekurik handiena.

haize min iz. Haize hotza. Ik. haize fin. Txingorra eta haize mina leihoetatik intzirika sartzen ziren. Egunsentiko haize mina hartzeko.

haize oihal, haize-oihal iz. Bela. Mastak eta haize oihalak. Haize oihala eraitsi, jaso, bildu. Haize oihala zabaldu.

haize orratz, haize-orratz iz. Metalezko pieza birakorra, eraikinen goienean kokatzen dena, haizeak nondik jotzen duen adierazten duena. Haize orratz berriak jiraka teilatuetan.

haizetan adb. g.er. Airean. Egun hona, bihar hara ibiliko gara; orbela haizetan bezala.

haize ufako, haize-ufako iz. Haize bolada. Gain hartan, haize ufako batek hodeiak baztertzen ditu. Garaziko eskualdean, larrazkenean badira haize ufako handiak, haize hego azkarrak.

haize zabalean Aire zabalean.

haize zirimola, haize-zirimola iz. Haize zurrunbiloa. Gaur goizean, euri eta haize zirimola izugarri batek inarrosi gaitu.

haizezko soinu iz. Haizezko musika-tresna.

haize zulo, haize-zulo iz. Labean urtzen diren piezetan gerta daitekeen aire burbuila.

haize zurrunbilo, haize-zurrunbilo iz. Haizezko zurrunbiloa. Ik. haize zirimola. Bitartean, haize zurrunbilo gaitza sortu zen.

lau haizeetara adb. Bazter guztietara, norabide guztietan. Keak lau haizeetara barreiatu zuen okela errearen usaina. Nahi adina mikrofono izan ditu eskura, bere gezurrak lau haizeetara zabaltzeko. Ez ibili lau haizeetara oihu egiten. Lau haizeetara aldarrikatuko du egia.

harkaitz

iz. Haitza. Olagarroa harkaitzari bezala itsatsia. Harkaitzez jositako eremu latza. Harkaitzetik behera amildu. Makilaz harkaitza jo zuen eta iturri ugari gozoa sortu zen. Azeri bat irten zen harkaitzen artetik.

harkaitz txori, harkaitz-txori iz. Txori igokari intsektujalea, mokoa luzea eta kakotua, buztan laburra eta lumadi grisa, gorriz tantotua dituena (Tichodroma muraria).

harkaitz zulo, harkaitz-zulo iz. Haitzuloa. Harkaitz zulo hartan gaua igarota.

harpe

iz. Haitzuloa, haizpeko barrunbe edo aterpea. Ik. leize; harkaizpe; koba; kobazulo. Harpe batean du bere egoitza. Izturitzeko harpea.

harpe zulo, harpe-zulo iz. Harpea. Bere harpe-zulo zolan, otso tzarra gose.

lapur

iz. Lapurtzen duen pertsona. Ik. ebasle; ohoin. Lapurrek, bidera irtenda, zeraman guztia kendu zioten. Lapurra bazen ere, ez zen nolanahiko litxarrero kaskarra, lapur handia baizik. Lapur damutua. Han ez dira lapurrak sartzen. Lapurren estalgilea. Lukurreria eta lapur tratua. Lapur aurpegia du. Diru etxeak lapur etxeak direla. Bizikleta lapurra (Ik. bidelapur; itsaslapur). Iazko lapurrak, aurtengoen urkatzaile (esr. zah.). || (Izenondo gisa). Andre sorgin eta lapurra. Gizon zekenaren nahiz mika lapurraren gisa, handik eta hemendik bildu dituen hala-holako ondasunak.

lapur zulo, lapur-zulo iz. Lapurren ezkutalekua. Nire etxea otoitz etxea da; zuek, ordea, lapur zulo egin duzue.

leize

1 iz. Haitzulo guztiz sakona; sakontasun handi eta arriskutsua. Leize iluna. Leize hondogabean. Leizeetako meak.

2 iz. Irud. Zuen eta gure artean leize handi bat dago. Giza bihotzak norainoko leize beltzak dituen jakiteko.

leize zulo, leize-zulo 1 iz. Leizea. Infernua da leize-zulo bat, beti sutan dagoena.

2 iz. Irud. Heriotzaren leize-zuloa.

su leize, su-leize iz. Infernua. Arima galdu eta hondatu zuen su leizean. Su leizeko neke izugarriak. || Infernuko su leizean.

lur

1 iz. (L larriz eta mugatua). Astron. Gizadia bizi den planeta, Eguzki sistemako hirugarrena. Ik. lurbira. Gure planeta Lurra da. Eskerrak Lurra biribila dela. Lurra Eguzkiaren inguruan biratzen da. Ilargia Lurraren satelitea da. Lurraren erdigunea. Lurraren bihotzean.

2 iz. Lurraren azala, eta, bereziki, haren zati gotorra, gizakiak eta abereak daudena (zeru eta aire-ren aurrez aurre). Ik. lehor 10. Zeruan bezala lurrean ere. Zeru-lurrak egin zituena. Hark egin baititu zeru, lur eta argizagiak. Lur, itsaso eta haizeak. Lurreko abere eta piztiak eta aireko hegaztiak. Zeruko ondasunak eta lurrekoak. Lurreko armada. Egunez lurra berotzen delako. Euskaldunen ospea lur guztira hedatzen (Ik. mundu 3). Lur honetako aberastasun igarokorrak. Lurra ikaratzen denean (Ik. lurrikara). Lur azpian (Ik. lurpe). Lur azpiko urak. Lur barnean ehortzia. Kenduko dut lurraren gainetik. Lurrera erori, jaitsi (Ik. lurreratu). Sabelaz lurra joaz ibiltzen diren abereak. Lur bedeinkatu gabean ehortzi zuten.

3 iz. Lur eremua. Lur berriak ikusteko. Venezuelako lur beroetan. Ternuako lur elkorrak lehenbiziko aldiz ikusi zituzten europarrak. Hemen egin nituen adiskideek lotu ninduten lur honetara. Lur haren jabe egiteko. || Herri lurrez jabetzeko. Eta hiltzen direnean, uka dakiela eliz lurra.

4 iz. Lurraren azalaren zati gotorra eratzen duen osagaia, eta, bereziki, osagai horren zati biguna, landareak hazteko balio duena. Lurra eta haitzak. Lurrak ematen dituen fruituak. Haziak ernatzeko lur heze emankorrak. Sustraiak lur barruan dituelako. Ardo eta gari lur jorietara. Lurra irauli. Lurrak ongarritzeko. Lur arina, azala. Hazia toki harritsuan, lur mehea zuen tokian erori zen. Lur argaleko landareak lur koipetsuko basora igaro. Gaztainondoak lur harroa eskatzen du. Lur agor edo idorretan. Baratze-lur gizenak. Haritz mota horrek nahiago du lur sakona eta buztintsua. Lur mamiari ihes eginik, harkaitza aukeratu zuen. Nafarroako lur gorriak. Lur erre eta lehorrak. Buztin lurrak eta hondar lurrak. Zingira-lur batean gaindi. Lur koloreko nekazariak. Lur landuan ereiten. Asmo berri haren erroek garai hartako giza gogoetan lur apatz eta gizena aurkitu zuten. Goldeak iraulitako lur-mokor ezkoak.

5 iz. Osagai horren hedadura, bereziki lantzeko erabiltzen dena. 600 hektarea lur. Baserri hartako lurrak aberatsak dira. Lur zelaiak onak dira laborantzarako. Lur-bazter handiak landuz. Lur puska bat erosteko. Juduen lur guztiak saldu eta emanak izan ziren.

6 iz. Osagai hori, gaitzat hartua. Lur zara, eta errauts. Lur zati bat hartu eta lehen gizonaren gorputza moldatu zuen. Zaku bat lur. Lurrez estali.

7 iz. Oinen azpian dugun gauza. Ik. zoru; zola1 3; solairu 2. Mahaitik lurrera erori zen. Lurretik jaso. Lurrean etzan. Lur hutsaren gainean egiten zuen lo.

ez zerurako eta ez lurrerako adb. (gelditu, utzi, egon eta kideko aditzekin, 'galdurik, zer egin jakin gabe', 'ez baterako eta ez besterako' eta kideko adierekin). Anai-arrebak han gelditu ginen bakar-bakarrik, inoiz esaten den bezala, ez zerurako eta ez lurrerako.

lur agindu 1 iz. (L eta A larriz, mugatua). Bibliaren arabera, Jainkoak Israelgo herriari aginduriko lurraldea. Aaron ez zela Lur Aginduan sartuko.

2 iz. Irud. Gure eguneroko sufrimendua leunduko duen lur agindurik ez zaigu geratzen.

lur barren iz. (Singularrean nahiz pluralean). Barnealdeko lurra, itsasaldekoa ez dena. Donibane eta Ziburuko kostaldean eta Sara aldeko lur barrenetan. Uharteak edo lur barrengo erresumak.

lur beltz iz. Humus asko duen lur geruza. Ik. lurrustel. Golde muturra erraz sartzen da lur beltz gizenean.

lur emaile, lur-emaile iz. Hilei lur ematen dien pertsona. Ik. ehorzle; zulogile.

lur eman dio ad. Ehortzi, lurperatu. Ik. lurra eman. Bere herrian lur eman zioten.

lur emate, lur-emate iz. Ehorzketa, lurperatzea.

lur eremu, lur-eremu iz. Hedadura jakin bat duen lur zatia. Ik. eremu 2; lursail. Bazituen Iruritan jauregi bat eta lur-eremu polit bat. Gaztelako lur eremu lauetan.

lur globo, lur-globo 1 iz. Lurraren kontinenteak eta itsasoak irudikatzen diren esfera.

2 iz. Lurra (planeta).

lur gose iz. Ongarri asko behar duen lurra, gizena eta emankorra ez dena. Ik. elkor 1. Azpiko lur gosea gainera atera, eta gaineko ona azpira sartu.

lur hartu 1 Lehorreratu. Bost egunen buruan lur hartu zuten Gaeta deritzon Italiako herri batean.

2 (Hegazkinak eta kidekoak) lurreratu, lurrera jaitsi. Lur hartzeko pista. Hegazkinak hondartzan lur hartu zuen.

lur idor iz. Lehorra, itsasoak estaltzen ez duen Lurraren zatia. Ik. lur 2. Lur idorrean edo itsasoan, gauaz edo egunaz.

lur jabe, lur-jabe iz. Lurrak dituen pertsona, bereziki nekazaritza-lurren jabe dena. Ik. lurdun. Bederatzi lur-jabe zuri eta bi nekazari beltz hil dira istiluak piztu zirenetik. Lur-jabe handien esku, ustiatu gabe diren lursailak. Lur-jabe txikiak.

lur jausi, lur-jausi iz. Luizia. Uholde eta lur-jausien eraginez salbamendu lanak zaildu egin dira.

lur jo Behea jo, erori; hondoa jo, erabat hondatua gertatu. Ik. erreka jo; porrot egin. Egun hartan bertan etxeak lur jo zuen, baina inork ere ez zuen minik hartu. 1970-72 bitartean lur jotzeraino jaitsia zen kobrearen prezioa. Erromatarren antolamenduak lur jo zuenean. Baina Sarako Etxeberriren saio ausart hark zeharo lur jo zuen. Sozialismoa lur jota dagoela diotenak. Andrea hil zitzaionetik zeharo lur jota dago.

lur joarazi 1 Erorarazi, eraitsi. Astoak, ostikoka, lur joarazi zion, eta kolpeaz saihets bat apurtu zuen.

2 Erabat hondatu, porrot eginarazi.

lur jotze, lur-jotze iz. Behea jotzea, erabat hondatua gertatzea.

lur lan, lur-lan iz. Lurra lantzea. Ik. nekazaritza; laborantza. Lur-lanetan aritzea. Lur-lanerako lanabesak.

lur langile, lur-langile iz. Nekazaria.

lur lantze, lur-lantze iz. Lur-lana.

lurra eman 1 dio ad. Ehortzi, lurperatu. Ik. lur eman. Berak prestatutako hobian lurra eman zitzaion. Donostiako hilerrian lurra eman diote gorpuari.

2 Ondoztatu, lurreztatu.

lurreko paradisu iz. Paradisua, Jainkoak Adam eta Eva jarri zituen lorategi atseginez betea. Lurreko paradisuan, leku plazerez betean.

lurrez 1 adb. Lurraldez, lur eremuari dagokionez. Euskarak ez du gehiegizko hedadurarik izan, ez lurrez, ez hiztunez, eta ez literatura obrez ere.

2 adb. Lehorrez, lehorreko bideak erabiliz. Urez ala lurrez alde batetik bestera gauzak eramatea.

lurrezko adj. Buztinezkoa, zeramikazkoa; lurrez egina. Lurrezko eltze batean. Lurrezko ontziak. Lurrezko eta lastozko etxeak.

lur santu 1 iz. Hilerria.

2 iz. (Singularrean nahiz pluralean). Kristauen artean, Jesu Kristoren bizitza eta heriotza gertatu ziren lekuak. Ik. leku santu 2. Palestina edo Lur Santua deitzen duguna. Itsasoetan urrundu zen gurutzearekin, Lur Santuei laguntza ekarri beharrez.

lur zabal iz. Lurra, mundua. Ik. lurbira. Holako gutxi da gaur lur zabalean. Lur zabal guztia baino beste aberririk ez zuen.

lur zulo, lur-zulo 1 iz. Lurrean egindako zuloa. Lur zulo biribil harriz jantzia izaten da karobia. Azeriak lur zulo batean zeuzkan umeak.

2 iz. Leize-zuloa.

lur zuri iz. Kaolina, toska. Ik. buztinzuri. Toska edo lur zuriarekin portzelana egiteko.

mendi

1 iz. Inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia. Aralar mendia. Pirinio mendiak. Alpe mendietara. Larhungo mendia. Goizueta aldeko mendietan. Mendi garaiak. Mendiaren oina, bizkarra, aldapak, hegalak, mazelak, hegia, erpina, gailurra, tontorra. Mendi barrenetik hasi eta gailurreraino. Mendian gora doaz. Galdurik mendi artean (Ik. mendiarte). Mendiz mendi ibili. Hor ibiltzen ziren, mendirik mendi, euritan eta elurretan. Mendiez haraindiko lurretan. Emaztetzat hartu behar zuen mendiz beste aldeko andere bat. Mendiez beste aldeko hatsez betetzeko. Ezin sinetsizko gauzak badirela mendiaren beste aldean.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Mendi sail handiak ditu Hondarribiak. Mendi lurrak saltzen. Mendi lanak. Hango lur gorri eta mendi bazterrak ederki ezagutzen nituen. Bere etxe apainean bezain alaiki bizi zen mendi baserri zarpailean. Eguzkialdera, Baionako bide nagusi eta alaitsua; ainube aldera, mendi-baso eta baserri-etxe zoragarriak. Mendi zolan Beherobi, gorago nonbait Egurgi.

3 iz. (Mugatu singularrean). Mendialdea. Mendian bizi direnak. Zizurkilgo mendian badira harrobiak, karegaia ugari ematen dutenak. Mendiko artzainak. Mendiko hizkera. Menditik ibarrera jaitsi. Mendira joaten da asteburuetan.

mendi bide, mendi-bide iz. Mendiko bidea. Gauaz eta mendi bide gaiztoetan barrena. Lasturko mendi bide bihurriak.

mendi bizkar, mendi-bizkar iz. Mendi baten gainaldea. Ik. bizkar 4. Mendi-bizkar lauetan ibiltzen zen, eta bere zabaltasun osoan ikusten zuen handik beheko harana.

mendi buru, mendi-buru iz. Mendi gaina, mendi gailurra. Agindu zuen mendi buruetan gurutzeak ipin zitzatela.

mendi gailur, mendi-gailur iz. Mendi baten gailurra. Ik. mendi gain; mendi kasko;  + mendi punta; mendi tontor; mendi buru. Mendi gailurrak zuriz jantzirik. Mendi gailurretik urrutira begira.

mendi gain, mendi-gain iz. Mendi baten gaina, gailurra. Ik. mendi gailur. Elurra mendi gainetan. Zer ikusten da mendi gain batetik begira jarriz gero?

mendi gizon, mendi-gizon iz. Mendialdean bizi den gizona. Ik. menditar. Jainkoak, kaletar ez, mendi gizon egin zintuen.

mendi goi, mendi-goi iz. Mendi tontorra, mendiaren gainaldea. Elur zuria, mara-mara, mendi goian.

mendi hegal, mendi-hegal iz. Mendi magala, mendi mazela. Ik. hegal 8. Mendi hegaletan urtu da elurra.

mendi hegi, mendi-hegi iz. Mendi magala, mendi mazela. Mendi hegiak sutan zeudela zirudien.

mendi ibilaldi, mendi-ibilaldi iz. Mendian barrena egiten den ibilaldia. Mendi ibilaldietan zaildu gabe zegoen.

mendi kasko, mendi-kasko iz. Mendi gailurra. Iruñeko katedraleko dorreak ikusi zituen Saioa mendi kaskotik.

mendi lepo, mendi-lepo iz. Bi mendiren arteko igarobidea. Ik. mendate. Biriatutik Urepelen gaindi, Arnegirainoko mendi lepo gehienak zer pasabideak ez dira izanak.

mendi magal, mendi-magal iz. Mendi baten aldatsa eta beheko aldea. Ik. magal 4; mendi mazela; mendi hegal; mendi malda. Baserria mendi magalean dago. Mendi magala behera erori zen eta errepidea estali zuen.

mendi malda, mendi-malda iz. Mendi magala, mendi mazela. Senar gaztea ehiza bila dabil mendi maldetan.

mendi mazela, mendi-mazela iz. Mendi baten aldatsa eta beheko aldea. Ik. mazela 2; mendi magal; mendi hegal; mendi malda. Mendi mazela batean goiti zoazte. Zelai eta mendi mazeletako belarra berde dago oraindik.

mendi-mendi iz. (mendi-ren indargarria; leku atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Bidea mendi-mendian sartzen zen, trokarte sakonen ertzetik eta gailur antzu, zorrotz, basatien azpitik. Mendi-mendiko iturri bizi gardena.

mendi muino, mendi-muino iz. Muinoa. Mendi muino batera igo zen.

mendi mutil, mendi-mutil iz. Mendialdean bizi den mutila. Ik. menditar. Mendi mutil gazte indartsua. Lagun guztiak baserrietako umeak dira, mendi mutilak.

mendi punta, mendi-punta 1 iz. Mendi gailurra. Ik. mendi gain. Uholde handiaren ondoren, hamargarren hilabeteko lehen egunean, mendi puntak agertu ziren.

2 iz. (Leku atzizkiekin, singularrean; hirigune edo herrigunetik urruti dagoen lekua adierazteko). Oiartzunen egin nituen urte asko, mendi puntan galduta. Hoa mendi puntara!, neu arduratuko nauk tabernaz. || Mendi punta batera joan beharko dut bizitzera.

mendi tontor, mendi-tontor iz. Mendi gailurra. Ik. mendi gain. Mendi tontorretako postontziak.

mendiz adb. Menditik, mendiko bideak erabiliz. 10:00etan Azpeitiko plazatik irten eta mendiz joango dira Aizarnara.

mendi zintzur, mendi-zintzur iz. Bi mendiren arteko pasabide estua. Segada batean atzeman dituzte, mendi zintzur batean.

mendi zoko, mendi-zoko iz. Mendi magaleko sakonunea. Ik. mendi zulo. Goizetik helduak dira merkatura laborariak, egun-argiarekin jaikirik mendi zokoan.

mendi zulo, mendi-zulo iz. Mendi magaleko sakonunea; mendiko zulo edo leizea. Ik. mendi zoko. Mendi zuloak utzirik agertuko da mundu osoaren aurrera.

putzu

1 iz. Lurpeko urak ateratzeko lurrean egiten den zulo sakon, estu eta biribila, ertzak harriz edo adreiluz jantzirik dituena. Ik. osin; patin1. Ur putzuak. Putzu asko zituen oasi batean. Putzu batetik ura ateratzen. Putzu handi batera erori eta ito zen. || Urteotan zehar 600 petrolio putzu baino gehiago zulatu dituzte.

2 iz. Lurreko zulo edo sakonuneetan biltzen den ura, bereziki bideetan edo espaloietan biltzen dena. Ik. istil 2. Putzuetako ur ustela. Putzuan plisti-plasta. Bergaran euriteek ur putzuak sortu zituzten Gi-627 errepidean.

putzu zulo, putzu-zulo 1 iz. Putzua, ura ateratzeko zulo sakona. Putzu zulo agor batera bota zuten. Putzu-zulo honetan sortzen den urik ez du inork edan nahi izaten.

2 iz. Putzua, sakonune batean bildu den ura. Aurrera egin beharrean, astoa putzu-zuloan baino areago, atzera tiraka.

sabai

1 iz. Gela, eraikuntza edo barne batean, goialdearen barrualdea. Sabaiko argiontziak. Sabaitik zintzilik. Ahotsa sortu zen izakien buru gainean zegoen sabai gainetik.

2 iz. Ukuiluaren gaineko lastategi edo belartegia. Ik. mandio. Sabaiko lasto gainean etzanda. Sabaian lo egiten.

3 iz. Ahosabaia. Arraina jaten ari zela, hezur bat kokatu zitzaion sabaian.

sabai leiho, sabai-leiho iz. Sabaian edo teilatuan irekitzen den leihoa. Ik. argi-zulo.

sabai zulo, sabai-zulo iz. Sabaiko tranpa.

sarraila

iz. Ateetan, kutxetan eta kidekoetan jartzen den metalezko gailua, haiek giltzaz ixteko eta irekitzeko erabiltzen dena. Ik. kisketa. Giltza sartzean sarrailan. Hamar sarrailaz itxia. Hautsi izan ditu herioaren ateak eta sarrailak.

sarraila zulo, sarraila-zulo iz. Sarrailan giltza sartzen den zuloa. Henry Jamesek idatzi zuen, ez dakit non, eleberriak irakurtzea sarraila zulotik begiratzea bezalakoa dela.

sator

iz. Oso ile leuneko ugaztun txiki intsektujalea, begiak oso txikiak dituena, bost behatz azazkaldunez osaturiko eskuez lurpean zulo bideak egiten dituena (Talpa europaea). Satorrak bezala itsuak. Satorrak baino gehiago ez du ikusten. Sator bideak baino zulo gehiago. Azpijanean satorraren gisa ari dena. Euskal mendietako zuhaitz-belarrak azpijanean ihartzen ari den satorra.

sator lan, sator-lan 1 iz. Azpijokoa. Ik. azpijan 2; azpikeria; azpilan. Herritarren esamesak batuaz, sator lanean jarduteko asmoz.

2 iz. Isileko lana. Sator lanean dabiltza Europan barrena Budaren usteak.

sator pila, sator-pila iz. Satorrak lurrean zuloa egitean, kanpora botatzen duen lur pila.

sator tratu, sator-tratu iz. Norbaitentzat, bere aldekoa ez den tratua. Tratu hori sator tratua atera zaigu. Inork ez dio erreparorik erakutsi bihotz-zabaltasunetik deus gutxi duen sator-tratuari.

sator zulo, sator-zulo iz. Satorrak lurrean egiten duen zuloa. Sator zulo batean usainka utzi nuen txakurra. Baina burua azalduko dut, sator zulotik bada ere.

sudur

1 iz. Giza aurpegiaren erdiko irtengunea, bi zulo dituena, bekokiaren eta goiko ezpainaren artean dagoena eta usaimenaren organoa daukana. Sudurraz usnatzea edo usain egitea. Sudur handiko gizona. Sudur luzea, kakoa, motza. Begiak triste, sudurra luze. Sudurretik odola zeriola. Neskato sudur-motz bat etxeratu zuen. Sudur azpiko bizarrak. || pl. Ezin jasanezko urrina, sudurretan barna sartzen zena.

2 iz. Irud. Sudurraz haratago ez zuen ikusten.

3 iz. Animaliez mintzatuz, giza sudurraren egiteko bera duen organoa. Ik. mutur 1. Badira euliak zaldiei eta beste abere batzuei sudurretik sartzen zaizkienak. || pl. Ehiza txakurrak ditu zorrotzak begiak eta zorrotzak sudurrak.

sudur-handi adj. Ik. sudurrandi.

sudur hauts, sudur-hauts iz. Tabako hautsa, sudurretik hartzen zena. Sudur hautsaren ontzia.

sudur hezur, sudur-hezur iz. Sudurreko hezurra. Emakumeak gorputz osoan ubeldura ugari zituen eta sudur hezurra hautsita zuen.

sudur kako, sudur-kako iz. Sudurreko kakoa; kako itxurako sudurra. Ile zutak gabardina bezain beltz, sudur-kakoa irtena, ezpain meheak, begi handi eta biziak. Haren sudur-kakoa eta haren ximurrak, ez ziren esatekoak.

sudur-kako adj. Sudurra kakoaren formakoa duena. Argal sudur-kako batekin zegoen berbetan.

sudur-luze adj. Ik. sudurluze.

sudur mintz, sudur-mintz 1 iz. Batez ere pl. Sudur zuloak bereizten dituen kartilagoa. Zezena lotzen da sudur mintzetatik.

2 iz. Batez ere pl. Sudur barrua estaltzen duen muki mintza. Printzesaren ile-adatsa usaindu zuen eta krabelin urrina etorri zitzaion sudur mintzetara.

3 iz. Batez ere pl. Muturra. Katamotzaren sudur mintzetako bizar lodi gogorrak.

sudur mintzo, sudur-mintzo iz. Sudur hotsa duen mintzoa, sudur zuloetako traba edo akatsen baten ondorio dena. Sudur mintzoa du horrek.

sudur-motz adj. Ik. sudurmotz.

sudurpe iz. Sudur azpia. Sudurpea erreta eta masailak gorrituta. Kokaren ontzitxoa atera eta sudurpera hurbildu zuen. Begiratua zorroztu, ahotsa laztu, sudurpean bibotetxo bat hazi zitzaion.

sudur punta, sudur-punta 1 iz. Sudurraren punturik irtenena. Batzuetan hogei minutu baino gehiago ezin izaten ziren egin han kanpoan, sudur-punta eta behatz puntak izoztu eta gogortu egiten zirelako. Jostunek urratu txikiena ere konpontzen dute, betaurrekoak sudur puntan dituztela. Musu bat eman zidan sudur puntan.

2 iz. (Irudizko adieran, aurrean bertan dagoena adierazteko). Bat-batean, ikasmahaiko grafitiak ikusi nituen neure sudur-puntan bertan. Lainoaren erruz, ia ezinezkoa zen sudur puntatik haratago ezer ikustea. || Batzuek barre egin zioten sudur puntan.

3 (sudur puntan jartzen zaidana eta kideko esapideetan, 'gogoak ematen didana, nahi dudana' adierarekin). Lgart. Beti egin izan dugu sudur-puntan jarri zaiguna. Gainera, sudur puntan jartzen bazaidak bera ere botako diat. Ezin duzu egin sudur puntan jartzen zaizuna. Oporrak sudur-puntan jartzen zaidan lekuan pasatzea.

4 (sudur puntatik erabili esapidean, 'menderatu, mendean hartu' adierarekin). Ipar. Lgart. Bizi honetan baldin bada zinez hastio dudan zerbait hauxe da: norbaitek sudur-puntatik erabil nazan.

sudurra sartu Lgart. (Beste norbaiten kontuetan) inork eskatu gabe, parte hartu edo iritzia eman. Ik. muturra sartu. Poliziari ez zaio gustatzen bere ardurapean dauden gauzetan kanpoko inork sudurra sartzea. Zertan aritu behar dute nagusiek gure gaietan sudurra sartzen?

sudur-zapal adj. Ik. sudurzapal.

sudur zapi, sudur-zapi iz. Musuzapia.

sudur zulo, sudur-zulo iz. Batez ere pl. Sudurreko barrunbeetako bakoitza. Sudur zuloetatik hautsa sartu zait. Sudur zuloak zimurtu. Sudur zulo iletsuak.

taberna

iz. Batez ere edariak zerbitzatzen diren denda. Ik. ostatu 3. Nire lagun bat hor aurkitu dut meza nagusi ondoan; tabernan sartu eta zurrut bi edan ditugu orduan. Zabal dagoela ikusten badut, nik tabernako atea, iruditzen zait bekatu dela han sartu gabe joatea. Aita-semeak tabernan daude, ama-alabak jokoan. Zorrez beterik dago, tabernarik taberna dabil. || Tabernan afalduko dutela.

taberna zulo, taberna-zulo iz. Taberna (maiz galbiderako lekutzat edo leku zoko edo iluntzat hartua). Taberna zuloetan hor dabiltza lasai. Ez nau ikusiko inork taberna-zuloetan. Hango Farias eta pattar giroa malekoiko taberna zuloetakoa baino itogarriagoa izaten zen. Taberna zuloko eztabaidak.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper