forma=zin egin sarrera bakarrean aurkitu da.

zin

1 iz. Jainkoaren edo norberaren ohorearen izenean egiten den promesa. Hipokratesen zina gogorarazi digu. Ezkontzen direnen zin horiek ez ote dira elkarri zuzenduak soil-soilik? Zinarekin ukatu. Zina hautsi. Ezina azkarrago da ezen ez zina (esr. zah.).

2 adj. Egiazkoa. Borondate fermua eta xede zina. Hitz egiazkoa eta zina. Bekatutik begiratzeko gogo zin bat hartu. Zure alderako debozio zin eta samurra.

3 adj. Leiala. Deabruaren zerbitzari zinak eta leialak.

zinak eta minak Estutasunak, arazoak. Han dira zinak eta minak, kexadurak eta hasbeherapenak. Zinak eta minak pairatu. Zinak eta minak ikusi genituen: jatekorik ez, urik ez, deusgabeak ginen.

zin egile, zin-egile adj./iz. Zin egiten duena. Napoleonek izendatu zituelarik apezpiku berriak, Baionara etorri zena, apaiz zin-egile horietarik zen.

zin egin Jainkoaren edo norberaren ohorearen izenean promesa egin. Ik. promes egin. Elkartasunean sartzeko, zin egin behar dute galesez mintzatuko direla nonahi. Gezurraren gainean zin egitea. Gezurtzat daukagun gauzari zin eginez eustea. Egiaren kontra zin eginez. || Hamaika bider damutu zitzaion berotasun txoro batean egindako zina. Ez egin gezurrezko zinik. Espetxea ixtea izan da presidenteak hartutako lehen erabakietako bat, karguaren zina egin eta denbora gutxira.

zin egite, zin-egite iz. Erromako buru lehenak debekatzen die zin egite hori.

zinetako adj. Ik. zinezko. Hona, txantxetako eta zinetako bertsoetan, denbora bateko Tolosa. Egiazko arazoak, zinetakoak eta benetakoak, ez omen ditut aztertu.

zinetan adb. Zinez, benetan. Zinetan eta benetan ari naiz. Zinetan mintza nadin, txantxetakoak alde batera utzirik.

zinez adb. Egiaz, benetan. Ik. zinki. Txantxetan eta irribarrez ez ezik, zinez eta bene-benetan ere mintzatzen badakite. Zinez maite zituen adiskideak. Zinez eta gogotik.

zinez eta benaz adb. Zinez, bene-benetan. Ik. zinki eta finki. Lagun hurkoa zinez eta benaz maite duena.

zinez eta minez adb. Zinez, bene-benetan. Zinez eta minez sar zaitezte, bada, urrikitan!

zinezko adj. Zinezko urrikia. Ez dut uste inoiz gure hizkuntzan entzun denik horren zinezko aitorrik. Badu honek auhen asko, alegia edo zinezko. || Haren umiltasuna zin-zinezkoa da.

zin faltsu iz. Gezurrezko zina, gezurraren gainean egiten den zina. Zin faltsua bekatu handi bat al da? Errudun jo zuten, zin faltsua egiteagatik.

zin hitz, zin-hitz iz. Zina, promesa.

zin-zinetan adb. zinetan-en indargarria. Ik. zin-zinez. Zin-zinetan uste izan.

zin-zinez adb. zinez-en indargarria. Ik. zin-zinetan. Mundua zin-zinez arbuiatzen dutenak.

Oharra: azken eguneraketa 2022-07-08

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper