Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zigorgabetasun bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zigorgabetasun
iz. Zigorrik gabe gelditzea, zigorrik jasotzen ez duenaren egoera. Ik. inpunitate. Frankismoko krimenen zigorgabetasuna 1977ko Amnistia Legeak bermatu zuen. Poliziak zigorgabetasun osoz erabiltzen du tortura, eta Justiziak, entzungor eginez, torturapean lorturiko deklarazioak erabiltzen ditu.

Aztergaia: zigorgabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): zigorgabetasun 55: Berria 36 (adib.: “Estatuaren zulo beltzaren beste atala zigorgabetasun espazioen iraupenari dagokiona da”), EiTB 11 (adib.: “ETAren kontrako borrokan irmotasuna, elkarbizitza espazioen defentsa eta zigorgabetasun espazioekin amaitzea”), Argia 8 (adib.: “Zigorgabetasun horren alde egin dute aparatu judizialek”); inpunitate 178: Deia (“gaueko inpunitateak aukerarik emanez gero”), Berria 111 (adib.: “Estatuan inpunitatea justiziaren gainetik dago”), EiTB 36 (adib.: “jazarpen eta inpunitatea salatzen jarraituko dugu”), Jakin (“polizien egiazko inpunitatea”), Argia 24 (adib.: “Enpresak eta haien ondasunak xahutu dituzte inpunitate osoz”), DiarioVasco 3 (“inpunitate osoz errepikatzen den eraso ekologikoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zigorgabetasun 62: Berria 58 (adib.: “Estatu militar eta ez demokratikoa da Turkia; zigorgabetasuna dago”), Juan Martin Elexpuru 3 (adib.: “Lasaikeriaren jatorria zein den aztertzen badugu, delituen zigorgabetasuna dela ikusiko dugu, eta ez zigorren biguntasuna”), Filipe Bidart (“Hau da, zigorgabetasunak zedarritzen duen sistema bihozgabea”); inpunitate 92: Berria 60, Juan Martin Elexpuru 21, Itxaro Borda 2, Joseba Zulaika, Joan Mari Irigoien, Jon Alonso, Joxan Elosegi, Xabier Olarra, Aingeru Epaltza, Jokin Urain, Esteban Antxustegi, Unai Iturriaga.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: inpunitate. h. zigorrik gabe, zigorgabetasun. Palestinarrak zapaldu eta hil ahal izateko, inpunitate osoz*[e.] Palestinarrak zapaldu eta hil ahal izateko, inolako zigorrik jaso gabe. // Bidegabekerien inpunitatea*[e.] Bidegabekerien zigorgabetasuna.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es impunidad / fr impunité: Elhuyar: zigorgabetasun / Nolaerran: gaztigurik ez, zigorgabetasun (zab.), inpunitate / Zehazki: zigorrik ez(a), zigorgabetasun, inpunitate / Labayru: zigorgabetasun, inpunitate / Adorez5000: zigorgabetasun, zigorrik eza, inpunitate.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ikus informazioa s.u. inpunitate.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da eta horren premia dago.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.