1 emaitza zeru goien bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2020-01-14 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: ZERU GOIEN (V, G ap. A; Lar, VocCB Dv). Cielo (ref. tanto al firmamento como al cielo empíreo)."Empyreo, cielo" Lar. "Cielo empíreo. Voz muy usada entre los predicadores. No sé si el pueblo se ha valido nunca de ella" A. v. ZERU-GAIN. Orai zeru goihenean, sarri ifernu zolan. Laph 45. Khanta dezagün haren gloria zelü gohienetan. Ip Hil 226. Zeru goienerako autu zuan Jaungoikoak. Inza Azalp 45. Zein kaxkarra dirudigun zeru goienetik mundu au. Or Mi 139.
adib: [s.u. agur] agur t'erdi Agur egiteko erabiltzen den adeitasun esapidea. Agur t'erdi, ongi etorri, jauna. Agur, Jon Arrospide, agur, agur t'erdi, zeru goienetan atsedendu bedi.
zeru goien 5: Elkar 3 (Izagirrek zeru goienera jaso eta auzi teologiko interesgarri bilakatu du), Deia (Dena dela, baikorra izan bedi Andritxen arima, zeru goienetik begira balego), Berria (Zerikusirik ba al du horrek zuzenketa tipografikoarekin, Egileak zeru goienetan bizi dira, ez dute euren jakinduria baliotsua txikikeriatan edo eta axolagabekeriatan xahutzen).
zeru goien 18: Elizen arteko Biblia (Gero, arrano bat ikusi nuen hegan zeru goien erdian, orroa handiz esaten), Asisko Frantzizko 3 (Seme hori, Jainkoaren aintzaren distira eta beronen izatearen irudia, maiestatearen eskuinaldean eseria dago zeru goienetan, bekatuen garbikuntza egiten), Iñaki Segurola (Atariko predikuan hegaztiei begira moldatu genuen munduaren edo biziaren ikuspegi politiko edo poetiko hirukoitza zetorren: aurren-aurrenik putrea zegoen, hau da, errejimena edo sistema ofiziala, nolazpait esan; ondoren, zeru goienetatik jaitsi gabe), Ander Irizar (Zer nahi duzu? Zer bururatu zaizu? Zein dira arrotzok? Halako batean maletak egin, gizaki eta abereak bildu eta hemen agertu zara arranditsu, hitz zaharrak ahotan hartuta, Jainkoa zeru goienetik bezala..., baina aspalditik ezagutzen zaitugu hemen), Jon Alonso 2 (Zeru Goienetako Arkitekto Nagusia, birrin eta deusezta, zabal eta heda ezazu kosmosean barna naizen izaki preteknologiko eta frakasatu honen hautsa!), Koldo Zuazo (Liburu bat argitaratu zuen gai horretaz 1974an, eta adierazgarria da liburuaren azala bera: h-aren itxurapean zeru goienetik datorren tximistak desegiten du euskal baserria, euskal arimaren sinboloa), Imanol Unzurrunzaga (Zeruetatik ere goresten baitzaituzte, gure Jaungoiko, "gorets dezatela zure izena zeru goienetik zure aingeru guztiek, zure gudari guztiek), Patziku Perurena (Hortxe ohartu ziren gure arbasoak, mihura mordo liluragarri horretantxe: zeru goienetik zetorren eguzkiaren argia eta lurpeko ilunbe hezetik zetorren izerdia, (sua eta ura) nola elkar gurutzatzen ziren ixil ixilik, disimuloan bezala, biziaren misterio sakratua gordetzeko, mundu osoa lo zegoen bitartean), Karlos Linazasoro (Zer goitikatu zuen zeru goienak?), Xabier Kintana (ltxa zaitez, o Jainkoa!, zeru goienaren gainean), Jose Morales (Eguzkia zeru goienean dago), Markos Zapiain (Liburu osoaren gainean itzal egiten du zeru goienetan ospaturiko Marcel Martin eta Victoriaren arteko ezkontzak).
Izen-elkarte lexikalizatua, azpisarrera gisa jasotzekoa.
Azpisarrera gisa jasotzekoa zeru sarreran.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.