Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zeru goi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zeru goi, zeru-goi
iz. Zerua (ortzia nahiz erlijiokoa). (Singularrean nahiz pluralean). Ik. zeru goien; zeru goren; zeru gain. Jainkoak dakusa zeru goietatik. Zeru-goietako izarrak. Zeru goia zegoen urdin-urdina.

Aztergaia: zeru-goi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:023 2006-02-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan zeru goi azpisarrera; 47 dira corpusean lematizatuak: Zab Gabon ("Zeru-goia zegoan urdin-urdiña lañotxo bat gabe"), AB AmaE ("Ill zan gorputza aurkietan da obipean, / Bere arimak zeru goietan dauka bizitza, / Bere izenak euskaldun danen biotzean", "Orrexegati, O Kalderon, gaur / Zatxataz alabagarri, / Zeru goietan zagozalako, / Argi egiñaz lur oni", "Zeru goian eralgiten ziran odeizko armadak", "Lira gozozko soñu ta kantuz badot jasoa / Edertasuna, alaba galant zeru goikoa"), Ag ("Zeru goietako izarrak", "Zeru goietan itxaroten daukagun ondo-izatea", "Jaungoikoak dakus zeru goietatik"), ArgiDL ("Aintza Jaungoikoari zeru goiean", "Izar eder / Zoragarria / Zeru goian / Zera Maria"), Enb ("Au dala-ta, gaur, Zeru goietan / Eztegu andijak dira", "Zeru-goietan ixarrik ez da"), SMitx Aranz ("Zeru-goi bertatik, / zuri estura ortan / laguntzeagatik / ta eraman zaitzadan / Zerura zuzenik", "Mendiak, beso antzera, / zutituz, Zeru-goiera"), Mde ("Bortz izar gori zeru-gohian / eta basoan ez argirik", "Bortz oihuk eta bortz ausikik / gizerhaiteka egin dute, / baina zeru-goi beltzagoan / izar goriak itzal dira", "Badira hor, diot, edesti ederrak Zeruaz eta Lurraz eta itxaso arroaz, baita itxaso, lur eta Zeru goiei agintzen zieten Lamiñetaz"), Erkiag Arran ("Eguzkiak zeru-goitik txinpartak botaten ziarduan"), Basarri ("Goza bedi, bai, lur zabal dana, / goza bedi zeru goia"), BEnb NereA (adib.: "Aintza zeru goietan", "Zeru goitik be lagundu", "Zeru goietan Jaunak atsedendu bedi!"), NEtx LBB ("Zeruko Jaunak argitu beza beorren jardun zuzena, zeru goietan izan dezagun guztiok gure azkena"), Uzt ("Zeru goitikan onuntz begira dago Iñazio deuna", "Eskerrak beren itxaropena / zutela zeru goietan"), Berron Kijote ("Zure jainkotasuna jainko-erazten duten izarretako zeru-goiek eta zure duintasunak merezi duan mereziaren mereziak", "Nekez debekatu edo alda-eratu aal izango duala, zeru-goiak erabaki-ta daukana", "Zeru-goiak ala nairik, maitasunak bere legepean lotu-ta ez banindu"), Balad ("O Zeru goiak, nolako epaiak datoz ortikan lurrera"), Itz Azald ("Frutu orren alde edo zatiren bat al dira, jakituria izatezko eta ziazkoetan, zeru goietako izarrekotan eta menaskintzakoetan, lurrunekoan, tximistakoan, oraingo denporetan egin izan diran aurrerapen andi eta miragarrizkoak?"), Jaukol Biozk ("Aingeruak negarrez / Zeru goietan"), Laux BBa ("Zeru goiko argija Zeure txadonetik / ikusi gura leuke atsotxu mindubak"), Akes Ipiña ("Artaldetxo oni gertau, bai, arren, zeru goietan lekue"), Bilbao IpuiB ("Igetargi eder-eder bat euken irri-barrez zeru-goian"), Gazt MusIx ("Zeru goiaño oan / mendizut, bean ez bezelako / lanarte gozaleku"), Ibiñ Virgil 2 ("Ixuriz doan urtea zerugoitik iaurtzen duzuten munduko argizariok", "Zeruan batzen diran ur-osteak eta itsasotik ieikitzen diren odoeik ekaitz izugarri bat sortzen dute euri-iasa beltzez eta zeru-goitik erortzen dira ugolde aundi batean"), Inza Azalp ("Zeru goittikan entzun zan ots bat", "Zeru goittikan ots au entzun zan"); zeru goien (eta zelü goihen): Ip Hil ("Algarrekin khanta dezagün haren gloria zelü goihenetan"), Inza Azalp ("Zeru goienerako autu zuan Jaungoikoak", "Lau aize aldetatik bilduko dittuzte bere aukeratuak zeru goienekotatik azken ondarrerañokoak"), Or ("Zeru goien garbi dago, ta / errekondoan izotza", "Mirei zein kaxkarra dirudigun zeru goienetik mundu au").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zeru goi (eta zeru-goi 2, zerugoi 1) 16: Eliz-Cantachoac ("Ama Birjiñak zeru goitik / Bere mantua zabaldurik, / Gordeko ditu gure erriak / Beretzat beti xit garbiak"), Euskal-kantak ("Begira gure bandera, / Begira zeñen ederra! / Ez da iñoiz ikusi igualik / Zeru goitik beera"), I.M. Manzisidor ("Jauna, zureak dira zeru-goiak, eta zurea lurra ere"), AEmil AMGazt ("Zeru goiak lurreraño, esaterako, makurtu, ta lurra, ordea, zerugoietaraño jasota utzi"), Akes ("Au Jainkoaren / biotz-beraren / biotz-bera! / Gu maitez jaku / agertu zeru / goitik bera"), MezaD ("Zeru goi-goyean ikusi nai zaitut"), Olerti 1968 ("Amaika izerdi, amaika neke / iruntsi izan dozuna, / lagun zintzotzat ama zeunkala / zeru goietan dagona"), Karmel 1971 ("Zeru goira eldu arteragiño / izan guretzat Gidari"), K. Gallastegi ("Gabon gaba laster dator / ez da izan gau bardiñik / gau erdian eguzkiak / urtengo dau zeru goitik"), I. Olabeaga ("Emen lurrean, / ta zeru goian, / gure eresi ta kantu guztietan"), B. Albizu ("Zeru goi odeietan / ixiltasun otsaren / dardaraz, esnatu!"), J.A. Mujika ("Jumbo erraldoia [...] zeru goietarantz harro abiatu zenean"), I. Urbieta ("Zerugoitik beherantz dizdizka argi printza bat jaitsi zen"), B. Aierbe ("Gure guraso ta senideak guri laguntzen digutela zeru goitik"), I. Mendiguren ("Mendiak eta zeru goia ilun-ilun zegoen"), J. Osoro ("Jaungoikoak lana erruz izango du seguruena Zeru goietan"); zeru goien (eta goyen) 7: MezaD 2 (biak testuinguru berean: "Gora, gora Jainko Jauna, Zeru goyenetaraño"), Bihotz batez 2 (biak testuinguru berean: "Hosanna zeru goienetan!"), J.I. Hartsuaga ("Indoeuropar jainkozko batek bere Zeru goienetik behatz batez seinalatuz"), EAEgut 1995 ("Gorago igon ioranez, / argi barriak datozkit, / gero eta urrerago / nire zeru goienetik"), B. Pujana ("Zer era obe au baiño, / gure otoiak joan daitezan / zeru goienetaraiño").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zeru goi : DFrec 2 (Egin, Kardaberaz bazkuna), AB50 1; zeru-goi : DFrec 1 (La Voz de España) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zeru goien : Lh DBF (zeru-goihen: firmament), DRA (cielo empíreo), PMuj DVC (zeru-goien: cielo empíreo, firmamento, bóveda celeste) // eta PMuj DVC gainera: zerugoi (cielo, empíreo, bienaventuranza, gloria del cielo), zerugoian (de tejas arriba), zeru-goieneko (V. zerugaindiko) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

adib: goi 6 adj. Garaia. Ik. goien. Zeru goia. Izadia eta giza bizitza izaki goi batengandik zintzilik bezala daudela. Gauza goiago eta miragarriagoetarako eginak gara. Zeru goietan. // errekondo iz. g.er. Erreka-ertza, erreka-ondoa. Zeru goia garbi dago eta errekondoan izotza.

zeru goi (goietan..) 19: Elkar 6 (“Izagirrek zeru goienera jaso eta auzi teologiko interesgarri bilakatu du”), HABE (“Eta egunero hainbat globok Serengetiko zeru goiak zeharkatzen dituzte egunsentian”), Berria 4 (“zeru goietako Josepateko landan aurkitu izango dituk”), Karmel 3 (“Gauez gorri egoan zeru goia”), Argia (“Andraderena poesia gorena da, ez zeru goietakoa”), DiarioVasco 3 (“amoriuak ekarri zaitu / zeru goitikan lurrera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zeru goi 66: Herria (“Behingoz utzi zezala zeru goi ixila”), Elizen arteko Biblia 13 (“Gero, beste aingeru bat ikusi nuen zeru goian hegan”), Patxi Ezkiaga 7 (“Baita ere irakurtzen zuenean: "zure jainkotasuna jainkoarazten duten izarretako zeru-goiek eta zure duintasunak merezi duen mereziaren mereziak”), Asisko Frantzizko 3 (“Halaxe egin du, eguerdiko argiak bezala egin ere; zeru goitik agertzen den goiz-argiak argitzen zion bihotza eta pizten borondatea bere maitasunaren sutan”), Mirentxu Larrañaga 10 (“Igandeko erlijio-eskolan behin kontatu zidatenez, eliza-dorre batek zeru-goirantz egiten omen du, zeruaren promes delako”), Karlos Zabala 3 (“Baina, orain neutraltasuneko zortzi egun ditugu aurrean, eta, albisteak zeru goietatik jausiko ez zaizkigunez, lagunak izan gaitezen, berriz ere kontrarioak izateko tenorea iritsi arte”), Patziku Perurena 2 (“Hantxe gelditu da bakar bakarrik etxekandre aranaztarra, zerua goian eta lurra behean, beste anparorik gabe, bost umegorri negarrez, soineko beltzetik tiraka dituela”), Pello Zabala 3 (“63 beteak ditudanean, bihoa gorantz intsentsu gozotan euskal kulturaren zeru goikora”), Txillardegi (“Baina, aitor dezagun umil egia: giza aberea lurrean arrastaka hobeto moldatzen da, zeruan goiti horietan hegaz baino”), Joan Mari Irigoien (“Halako moldez, non, dorre zatar haien artean, dorre are luzeago bat eraikitzeari ekin baitzion, zeru-goian galtzen dena eta amaitutzat emango ez duena, oilarra harrapatu arte”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaerak zalantza sortzen du

iz. + izond. osaerako eraikuntza gisa interpreta liteke (besteak beste, zerua delako sintagma-burua), eta hau libretzat eman.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Izen-elkarte lexikalizatua, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zeru sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Kendu lerroa.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.