Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zeru gain bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zeru gain, zeru-gain
iz. Zerua (ortzia nahiz erlijiokoa). (Singularrean nahiz pluralean). Ik. zeru goi; zeru goien; zeru goren. Loria Jainkoari zeru gainetan. Izarra zeru-gainean, zer gauza miresgarria! Euskal Herriko zeru gain eztia.

Aztergaia: zeru-gain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZERU-GAIN (Hb ap. Lh). Cielo (ref. tanto al firmamento como al cielo empíreo). "Empyrée" Lh. v. ZERU GOI, Z. GOIEN, Z. GOITI, Z. GORA, Z. GOREN, Z. ALTU. Patriarkak hegaldatu ziren zeru gañera, / Hanbatetan desiratu plazerezko etxera. EZ Man I 129. Ta alderatu zituban zerugañeko urak zerupeko ureetati. fB Ic I 11. Ospe handiren erdian iganen dira zeru gainera. Dv LEd 273. Goretsia izan dedila [...] zeru gainetan. Ib. 120. Gloria Jinkoari zelü gainetan. Ip Hil 97 (v. tbn. 91). Zeru gaina maiz urdin. Arb Igand 27. Jauna aurkhitzen dela zeru-gainean eta lur beherean. Ib. 153. [Gizona] nundik heldu den, norat doan, zer den zeru gain hortan. JE Bur 166. Eskual-herriko zeru gain eztia. Ib. 206. Lehen izarrek argitzen zuten zeru-gain urdina. Ox 153. Izarrek distiratzen zeru-gain hartarik. Etcham 194. Hitsa dela dite Provence eskualdeko zeru-gain urdina. JE Ber 52. Lurpea, zeru-gaina edo itsasoa. Iratz 139. Gure begiek ikusten duten zeru gain hura. Zerb IxtS 7. Zeru gaiña goibel. Or Poem 524. Zeru gainean baita denen erregea. Zerb Azk 8. Zeru-gaineko aireetan, jainkoen hasarrean. Arti MaldanB 199. Arbola hori beira dezala zeru gainetik Jainkuak. Mattin 78. v. tbn. Hm 151. Elzb Po 194. Zelü gain: Casve SGrazi 64. Hosanna zelü gain gainetan! Ip Hil 232. Ospe Jainkoari zeru gain-gainean. Leon Lc 2, 14.

adib: zeru 1 iz. Lurraren gainean ikusten den bitartea, ostertzak mugatzen duena, egunaz urdin eta gauaz beltz agertzen dena. (Singularrean nahiz pluralean erabiltzen da). Ik. ortzi. Zeru-lurren egilea. Maite zituen gure zeru-lur-itsasoak, maite gure jendea, gure izaera. Lurreko animaliak eta zeruko hegaztiak. Zeru izarratua edo izartsua. Zeruko planetak. Izarra zeru gainean, zer gauza miresgarria! Hodei ñabarrak zeruan barrena lasterka. Zeru garbitik behera amiltzen den oinaztarriaren pare. Goibeldu zen zerua. Zeru zerrenda mehar bat. Zeruetaraino goretsia. || Zortzi dira zeruak, zazpi sakramentuak.

zeru(-)gain 25: Berria 4 (“Bi ezkerkada gogoangarrik bultzatu zuten Reala Lyongo zeru gainera”), Argia (“Provence eskualdeko zeru-gaina”), EiTB 8 (“Altxamendu frankistaren egun berean, 1936ko uztailaren 18an, Otxandioko zeru gaina estali zuten matxinatuen hegazkinek”), Elkar 10 (“Uztaileko zeru gainak, eguzkiz ihauri!“), Consumer (“Oinarrizko hiru forma horietatik sortzen dira zeru gainetan ager daitezkeen hamar hodei motak“), Karmel (“Goizeko 10,30etan, bezperatik zeru gainean zegoen ekaitz handien arteko atergune bat baliatuz, kabalkada alaia karrikaz karrika ibili zen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zeru(-)gain 27: Herria (“Sarako gizon famatuetarik zinela zu ere erran dezaket dudarik gabe eta zeru gain hortara joana gatik berdin gelditzen zira gure bihotzetan”, “Uros bazira zeru-gainean, bertzerik ez dut galdatzen”), Berria (“Izar bat histu zen A Galizako zeru gainean, Luisa Villaltak hatsartzeari uko egin zion iragan martxoaren seiko arratsaldean”), Aingeru Epaltza (“Ainhoatik ikusi zituen ke-adarrak, Urdazubiko zeru gainera igotzen”), Michel Oronoz (“Zeru gainean izarrak beren urrezko klixketan beti ari”), Xabier Etxabe (“Zientzialarien kalkuluen arabera, K.a. 6. urtean tokatzen zitzaion kometari Belengo zeru gainetik pasatzea”), Itziar Otegi (“Haatik, txapelak zeru gaina teilaztatu arren, Axenariori burua estutzen dio, kopeta aldean”), Patziku Perurena (“Niri benpe, beste inork eztako poza ekarri dit, bostehun urteko Negar Herri honen zeru gainera”), Xipri Arbelbide (“Zeru gaina maiz urdin, denbora maiz gozo / Hiru laurdenak leihor, bertzea itsaso, / Asko mendi aberats, zelai gizen asko... / Non holakorik kausi urus bizitzeko”), Juan Garzia (“Txori batek zeru grisean marra bat egin zuen eta nik itsuki aireplano bat irudikatu nuen eta aireplano hartatik beste asko (frantses zeru gainean) bonba bertikalez artilleria-tokia suntsitzen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Izen-elkarte gisa ere erabiltzen denez, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zeru sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.