Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zehar-esan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zehar-esan
iz. Erdi zeharka, zehatz eta argi adierazi gabe, baina esan nahi dena ulertaraziz esaten den gauza; itzulinguruka ibiliz esaten den gauza. Ik. hitz erdika. Itzulinguru eta zehar-esanik gabe. Ziri bihurriak, zehar-esan korapilatuak.

Aztergaia: zehar-esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZEHAR-ESAN (Lar, Añ A). Indirecta. "Indirecta de palabra, zear esana" Añ. "Indirecta, alusión" A. Beldur naiz badela hortan zeihar esan zikinen bat... hitz erdizka uler dezakezu... Mde Pr 180. U jaunak dotore baino dotoreagotzat edukiko ditu zehar-esan eta aipamen izkutu horiek. MIH 206. Itzulinguru eta zehar-esanik gabe. Ib. 27. Ez dago [...] beste zenbaitetan bezala zehar esanetan eta itzulinguruka ibili beharrik. MEIG III 101. Gaizki esaka ari zirelarik, eta ari garelarik, maiz hartzen ditugu ahotan aipamen ilunak, ziri bihurriak, zehar-esan orapilatuak, hizkuntzaren aldetikako eragozpenak ehun halako gehitzen dituztenak. MEIG V 72

adib: zehar (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, zeharka dagoena edo zeharkakoa dena adieraziz). Zehar-oholak. Zehar-egiaztabidea. Baina zehar-jokoak, azpijanak, ez du ez ausardiarik ez prestutasunik. Ziri bihurriak, zehar-esan korapilatuak. Itzulinguru eta zehar-esanik gabe. Zehar-begiratu eta susmo txarrak. Orduan, Tavan-ek zehar-begiraka esan zien: (...). // itzulinguru 2 iz. Batez ere pl. Zerbait egiteko edo saihesteko zeharkako era edo bidea. Ik. kako-mako. Itzulinguru eta zehar-esanik gabe. // antzirudi iz. Irudia. Ik. antz1 3. Etxeparek itzulinguru eta zehar-esanik gabe bere egiazko antzirudia bertsoetan eman zigun. Egin dezagun gizona gure antzirudira.

zehar-esan 4: Elkar (“Horregatik emango diet hogeita hamaika uhini zehar esanetan pasoa”), EiTB (“Zehar esan bat bota dit eta ez dit graziarik egin”), Argia (“Akelarrek aterbeturik, poesia doinuz lagunduriko zehar esana dela adierazi ziguten eleen sorgintzaileok”), Erlea (“Gaztelaniaz zehar esana balioesten da zenbait egoeratan lagun bati irrigarri geratzen ari dela esan behar diozunean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zehar-esan 1, Anton Garikano (“Alde batera utziz umeen esajeratzeko ohitura, beragandik hartua, eta beste zehar-esan hura, alegia berak jende gehiegi gonbidatzen zuela (egia zen), eta batzuri ostatua herrian bilatu behar izaten ziela, hala ere ez zuen onartzen itsusikeriak egitea bisitariei, bereziki gizon gazteei, goian zerua eta behean lurra zutenei, "ikusgarri iaioak" senarrak zioenez, honen miresle handiak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa; OEHko bi adierak jasotzekoak dira.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zehar eta esan sarreretan.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.