Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=zakar 2 sarreratan aurkitu da.

zakar1

1 iz. pl. Botatzeko diren hondakinak, batez ere garbiketa bat egin ondoren sortzen direnak. Ik. zabor. Zakarrak erre. Zakarrak botatzeko ontzia (Ik. zakarrontzi). Zakarretara bota: zakarrontzira edo zakarrak dauden tokira bota. Genovan, zakar pilaz, krakaz, izuz eta nahigabez orakatua agertzen digun hiri hartan.

2 iz. Fitsa. Ama Birjinari begian zakarra sartu omen zitzaion.

3 iz. Zarakarra.

zakar2

1 adj. Inolako gozotasunik agertzen ez duena. Ik. takar. Hizkera zakarra. Esaera minak, birao zakarrak. Gure gainera erori zaigun eraso gogor, zakarra. Zama zakarra ezin jasorik. Gaztelurako bide zakarra. Itsaso zakarra. Ekaitz haize zakarrak. Erdarakada zakar hau gure basetxeetaraino sartuta dago.

2 adj. (Pertsonez mintzatuz). Ik. gozakaitz. Mutil zakarra. Nire jokabidean zakar samarra naizela? Euskal gazteria Marte zakarrarengandik baztertzeko eta Minervaren lan atseginetara erakartzeko.

3 (Adizlagun gisa). Zakar erantzun.

4 adj. Latza, lakarra. Lau ohol zakar, asto biren gainean. Oihal lodi zakarra. Txilar lehorra eta ote zakarra.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper