Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=zaharraren zaharrez sarrera bakarrean aurkitu da.

zahar

1 adj./iz. Pertsonez eta izaki bizidunez mintzatuz, adin handia duena. Anton. gazte. Agure zahar bat. Simeon apaiz zaharra. Ni ere zaharra naiz; ez, haatik, euskara bezain zaharra. Zaharrago eta hitz-jarioago izaten omen gara. Zahar elbarrituak. Ahuntzik zahar eta bizartsuenak. || Esr. zah.: Oilo zaharrak salda ona du egiten. Hotz larregia, zaharren hilgarria eta gazteen zahargarria.

2 adj. (Erkaketetan). Urte gehiago dituena. Zaharragoak dira, batez beste, gurasoak irakasleak baino. Ez baita jaio oraindik aldi berean zaharrago eta gazteago izan daitekeen mutilik. || Ez zen seme zaharrena, bigarrena baizik.

3 adj. Gauzez-eta mintzatuz, aspaldi sortua edo gertatua; luzaz iraun duena edo luzaz erabilia izan dena; lehenagokoa. Anton. berri. Antzinako ohitura eta lege zaharrak. Euskal libururik zaharrena. Leizarragarena baino zaharragoa den Etxepareren liburua. Hitz zaharrak. Zaraitzun bilduriko kanta zahar batean. Gure literatura zaharra. Esaera zaharrak zioen bezala. Hizkuntzaren haria beti da zahar eta berri, aspaldietarik datorrelako, zahar-berriz. Borondate berriak ez zuen indarrik aski, borondate zaharra garaitzeko. Forma zaharrago eta berriagoen artean. Itun Zahar eta Berria. Bizkaiera zaharrean. Denbora, mende zaharretan. Frantzia zaharra ezagutu zutenek. Erdal olerki horiek zahar kutsua, zahar usaina dute oraingo irakurlearentzat. Besteren diruaz duenak etxea berritzen, etxe zaharra eta berria ditu bahitzen. || Ez dira euskaldun zahar eta betikoak bezain jatorki mintzatuko. Eskolako adiskide zaharra. || Asaba zaharren baratzea. Aski da berdintzea idazle zahar bat berri batekin. Zer esango zukeen Etxepare zaharrak horrelakorik entzun balu?

4 adj. Deitura bera dutenez mintzatuz, antzinakoena. Donostiako euskal idazleen arraza bortitza: Baroja zaharra, Bilintx, Soroa, Altzaga eta beste hainbeste eta hainbesterena. Etxaide zaharra, Euskaltzainburu luzaroan izan genuena.

5 adj. Denboraren edo erabileraren poderioz, higatua. Oihal zaharrari ez dagozkion adabakiak. Etxe apal batzuk, zaharrak. Ehizarako zenbait arma beltz eta zahar.

6 (Aditzaren era burutuaren ondoren, honi 'aspaldi' esanahia gehitzen diola). Ik. jan-zahar. Anton. berri 3. Ez naiz Donostian izan zaharra. Ez zen ezkondu zaharra hil zenean.

zahar etxe, zahar-etxe Zahar ezinduak zaintzeko eta artatzeko etxea. Zahar-etxera eraman dugu amona.

zahar hitz, zahar-hitz Zaharren hitza. Zahar-hitzak, zuhur hitzak (esr. zah.).

zaharraren zaharrez adb. Zaharra izateagatik, zaharra izatearen ondorioz. Ik. zaharrez. Zaharraren zaharrez ahaztuak.

zaharretan adb. Zahartzaroan.

zaharrez adb. Zaharra izateagatik, zaharra izatearen ondorioz. Ik. zaharraren zaharrez. Lehoia zaharrez hil da.

zahar sari, zahar-sari g.er. Pentsioa, erretiroa.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper