Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza xurgatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

xurgatu, xurga, xurgatzen
1 du ad. Zerbait, bereziki isurkari bat, ezpainen bidez eta ahoan hutsartea eginez erakarri. Ik. murtxatu. Odola xurgatzen. Esnea xurgatu (Ik. edoski 3). Ez dun, ez, horma xurgatuz biribildu muturra. Kea hainbesteko gogoz xurgatu zuen non eztulka hasi baitzen.
2 du ad. Zerbaitek bere barnean inguruko isurkaria hartu. Belakiak xurgatu egiten du ura. Ur-jarioa berez xurgatzen zuen lurrak. Xurgatua zuen olio guztia arrozak. Eguna, euria bezala, mendiek xurgatu zuten, poliki-poliki.
3 du ad. Zerbaitek beste zerbait erakarri, bere barnean hartu. Usain txarrak xurgatzeko, bikarbonatoa erabili, urarekin nahasirik. Amazonia da karbono dioxido gehien xurgatzen eta oxigeno gehien sortzen duen basoa.
4 du ad. Organismo batek behar dituen mantenugaiak, bitaminak eta kidekoak hartu. Gorputzak gantz gutxiago xurgatzeko botikak badaudela aipatu zuen hizlariak. D bitaminaren gai aktiboek lagundu egiten diete hesteei kaltzioa xurgatzen.
5 du ad. (Energiaz, argiaz eta kidekoez mintzatuz). Elektroiek oso erraz xurgatzen dute iristen den argi izpiaren energia. Kolore beltzean antzematen zaie itsasoei, urak argia xurgatzen baitu, eta kontinenteek, aldiz, islatu egiten dute. Hodeiek xurgatzen dituzten izpiak % 3 dira.
6 du ad. Norbait edo zerbait oso barruan duenaz hustu. Bizitza xurgatu diete. Horrelakoak baliatzen ditu Frantziak bere burua garbitzeko, euskal kultura edukiz husteko eta euskal nortasuna xurgatzeko.

Aztergaia: xurgatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

txupatu (+ txupau 2) 16 aldiz ageri da: B 3 (Añ GGero; -au: DurPl, fB Ic III); G 11 (Mb IArg II, Gco II, It, Xe, Iraola, Arrantz, JanEd II, Uzt Sas); IE 2 (LE Prog, Gy); txupa-txupa egin G 1 (Sor Bar); xurgatu 60 aldiz: B 1 (Azurm in Elorri); G 40 (Or 15, Zait Sof, SMitx Aranz, Etxde JJ, NEtx LBB, Or Aitork, MAtx Gazt, Ibiñ Virgil, Lab SuEm, Berron Kijote); IE 15 (Elzb, Zby, JE Bur, Etcham, Zub, Barb Leg, Iratz, JEtchep, Ardoy SFran); EB 4 (MEIG, Osk Kurl); zurgatu IE 1 (Ox).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

txupatu 4 aldiz, G-EB (V. Iraola; P. Aristi, J.M. Irigoien, A. Uranga: x-); txurgatu G 2 (P. Iztueta); xurgatu 37: B 2 (J. Ortaraz, S. Onaindia); G 5 (Or, J. Etxaide, P. Iztueta, S. Onaindia, Aita Artola); IE 2 (J. Barbier, A. Irigarai); EB 28 (J. Jauregi, M. Aurrekoetxea, J. Agirre, M. Aramendi, J. Azurmendi, G. Garate, X. Kintana, I. Aldabe, J.K. Igerabide, K. Antruejo, M. Solbes, J.A. Mujika, J.M. Sarasola, I. Zabaleta, I. Urbieta, E. Berazubi, A. Otxoa, Saioka, Gipuzkoako Geografia, Munduan zehar, Zinetika Kimikoa, Ipuin harrigarriak, Zabal); zurgatu 23: B 1 (I. Zubiri); EB 22 (Elhuyar, I. Irazabalbeitia, M. Ausin, M. Aurrekoetxea, J. Azurmendi, K. Altonaga, UZEI, G. Nazabal, GAO, DV Zabalik).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

xurgatu : DFrec 11, AB38 14, AB50 1, HiztEn ("ik. zurgatu"), LurE; xurgatze : LurE; zurgatu : AB38 3, HiztEn-LurE, Euskalterm 4; zurgatze : LurE, Euskalterm 1; txupatu : AB50 1; zupatu : DFrec 1, AB38 2, AB50 2, HiztEn.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

xurgatu, xurga, xurgatzen. du ad.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

x-/z-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. zurgatu.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.