Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza uste izan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

uste izan
1 du ad.-lok. Uste batean oinarriturik pentsatu edo iruditu. Bat gatozela uste dut. Horretaz mintzatuko naizela uste omen dute. Baina zer uste duzu, gizona? Zinez uste dudana adieraztea zilegi baldin bazait. Hori da uste duguna. Hala uste du behintzat batek baino gehiagok. Nor da horrelakorik uste duena? Badut uste, luzamen handirik gabe, ministro berriak dituzkegula. Gutxien uste denean. Ez dut nik uste, beste inor baino gogo-meharragoa denik. Ez dut hala uste. Ez uste izan, bere kezkak ez direla besterenen ispilu besterik. Ez nuen behin ere horrelakorik usteko. || Erosoen uste nuen bidea hartu nuen.
2 du ad.-lok. (Laguntzailea ezabaturik). Ik. nik uste. Guk hala uste. Zuk uste? Ez uste, hori berez gertatu denik. Uste baino gehiago zor diogu. Zuek uste arren lotan daudela. Gau batean, inork uste gabe, hasi zen garrasika. Bat-batean inork uste gabekoa dator. Bagenukeela orok, gutxien ustean, haren beharra. Norbaitek usterik odola zela.
3 du ad.-lok. (Beste aditz bati dagokiola). Euskal Herria maite uste dugunok. Orain jakin uste duguna. Ikusi ala ikusi uste?

Esaera zaharrak

Albiriste, ez dakienak hobe uste. Azeri zaharrak aila luze, bera legezkoak besteak uste. Gure katuak buztana luze, bera bezala besteak uste.

Aztergaia: uste izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

uste izan, uste izaten, usteko/uste izango.

Esapideei dagokien sistematika

izan.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

adina — cf. arautuak, AS gisa: ahal adina, ahal adinako; proposatua, AS gisa: gura adina; aztergaiak aipatu gabeak dira besteak: deseo / desira, espero, gogo, iduri / irudi, komeni, merezi, ohi, uste; adina(ko) — proposatuak, AS gisa: behar adina(ko), nahi adina(ko); adinbat — libretzat emana: nahi adinbat; baino... -ago (cf. supra uste baino... -ago); beste — cf. proposatua, AS gisa: ahal beste; beste(ko) — cf. proposatuak, AS gisa: behar beste(ko), nahi beste(ko); bezain — cf. arautua, AS gisa: ahal bezain; proposamenetan baztertuak, H / Gramatika markatuz: behar bezain, nahi bezain; bezainbat — cf. arautua, AS gisa: ahal bezainbat; bezainbat(eko) — proposatuak, AS gisa: behar bezainbat(eko), nahi bezainbat(eko); bezainbatean — cf. proposatua, AS gisa: ahal bezainbatean; bezainbeste — ez da agertu; bezala — cf. arautua, AS gisa: ahal bezala; bezala(ko) — proposatuak, AS gisa: behar bezala(ko), espero bezala(ko), nahi bezala(ko); eta adibide gisa: ohi bezala(ko); ez bezala(ko) — cf. proposatuak, AS gisa: behar ez bezala(ko), ohi ez bezala(ko); dina — ez da landu; hainbat — ez da landu; hainbat(eko) — cf. proposatuak, AS gisa: behar hainbat(eko), nahi hainbat(eko); hainbeste — ez da landu; lako — ez da landu; legez — ez da landu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

uste sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. ahal 1.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.