Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza usainean bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

usainean
1 adb. Usainak erakarrita. (Izen soilaren edo -en atzizkiaren eskuinean ). Ik. usainera. Ez baitzuen batere dudarik egiten Zugarramurdiko auzapeza etorriko zela, eguerdia baino lehen, ahate saltsaren, oilo egosiaren eta gerreneko antzararen usainean.
2 adb. Aipatzen denak erakarrita, aipatzen denaren bila edo itxaropenean. (Izen soilaren edo -en atzizkiaren eskuinean ). Kale aldera jaisten ginen jai arratsaldeetan, musika zela edo jai usainean. Jende asko biltzen zen Iruñean festa usainean. Mutil gaztea, diru usainean, alargun edo neskazaharren batekin ezkontzen zenean.
Loturak

Aztergaia: usainean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: USAINEAN. "Usaiñian, 1. usain eginez. Txakurra gaur goizian usaiñian ibilli da. [...] 2. usainaz baliatuz. Usaiñian topau dau drogia" Elexp Berg. v. USAINERA. Lurrean dagon iateko gauzea billatuko neuke nik, usaiñean bere. Ag AL 159. Al husmo, al olor (de), en busca (de), con la esperanza (de). Dirautsa ak oni; / gurozu neugaz etorri? / Bai ordu onian / adiskide usainian. Mg PAb 96. Ez baitzuen batere dudarik egiten Zugarramurdiko hauzapheza ethorriko zela, eguerdi baino lehen, ahate saltsaren, oilo egosiaren eta gerreneko antzararen usainean. Elzb PAd 78. Oliyo-usaian ezkill-torrian / ujuka bezela ontza. MendaroTx 114. Beroien oñordekotzaren usaiean dabiltzanak. EAEg 13-1-1937, 794. Makiñabat uritar badabiltz baserriz-baserri okel-usaiean. Ib. 13-2-1937, 1054. Ume asko dabiltz gure ontzi-ondoan diru-usaian. Sorarrain Lili 80. Mutil gazterik diru usaiñean alargun edo neska-zaharren batekin ezkontzen zanean. Etxde JJ 171. Bai, mutil azkar oneik, [neskatilla] aen usaiñean doiaz, ez itsasoa ikustearren. Erkiag Arran 26. Une ortan daki kaieko seme-alaben odol bero baiña baketsuak irakiten asten, pozaren indarpe, erromeri-usaiñean, nekeen aringarri, oiñazeen aztugarri. Ib. 35. Jende asko biltzen zan Panplonan festa-usaiean. Salav 49. Kale aldera jeisten giñan jai-arratsaldeetan, musika zala edo jai-usaian. AZink 53.

adib: komertzial 1 adj. Merkataritzarena, merkataritzari dagokiona. Diruaren usainean ari dira, irizpide komertzial hutsen mende. Iragarki komertzialak.

usainean 79: Elkar 17 (“Janariaren usainean, pausa. Fisikoa eta mentala”), Deia 2 (“Unai Elorriaga ere tematuta zebilen, Ruanda aldeko liburuen usainean, eta prestatzen ari den nobelaren pista bat eman zigun horrekin”), Elhuyar (“Egiaztatuta dago koloreek eragin psikologiko garrantzitsua dutela jaten eta edaten dugunaren usainean eta zaporean”), Consumer 12 (“Ekoizpen etxe batzuk diruaren usainean soilik mugitzen dira, funtsak eta diru laguntzak kudeatzeko daude...“), Berria 26 (“Finalerdien usainean lehiatuko dira gaur Zeberio II.a eta Urriza”), Goiena (“Era berean, kontu handiz ibiltzea gomendatzen dute, izan ere, oportunistak ager litezke-eta berreskura daitekeen diru horren usainean”), Jakin (“Larrekoetan ‘Garoa gogoan’ Joanes artzaina asmatu eta biziarazi baitzuen eta kresalaren usainean Tramana edo Brix; Josepa eta Mañasi lehorrean zeudelarik”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

usainean 32: Berria (“Juninho brasildarra golaren usainean egon zen sarri”), Herria (“Hori dena intsentsu eta kandelen usainean egiten dute, ixiltasun berezian eta Euskal Herri hauetako jendea gero-ta-gehiago badutela diote”), Karlos Zabala (“Lurra, belar iharra, haize askea, zeru zabala nahastekatzen ziren haren usainean”), Aingeru Epaltza (“Inor ez zitzaidan hurbildu uzki-zorraren usainean”), Martin Anso (“Luzaz bizi izan zen hango kobazuloan ermitau, beti ere bidaiariei laguntzeko pronto, harik eta santutasun usainean hil zen arte”), Iñaki Zabaleta (“Catherineren etxe ataritik hartu zien arrastoa eta zakur usainean zihoan”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Inesiboan lexikalizatutako adberbioa, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa usain sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.