Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza usain gozo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

usain gozo
1 iz. Usain atsegina. Ik. urrin1. Usain gozoa darion lorea. Ukendu usain gozodun batekin gantzutu zuen hilotza.
2 iz. Usain atsegineko gaia. Ik. lurrin 2. Apal baten gainean hainbeste ukendu, usain gozo, eta margo. Laranja eta zitroin lorez eginiko usain gozo bat erosiko dinat, ontzi eder batean.

Aztergaia: usain gozo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: USAIN GOZO (L, BN ap. Lh, que cita a Hb; usai- Hb ap. Lh). a) Perfume, sustancia de la que emana buen olor. No incluimos aquí los ejs. de usain gozo 'buen olor, fragancia'. Ostikopetuba izango da eureen soberbija, billostuba apaiñdurija, ta izango ditubee tormentubak, bitxi ta usaiñ gozueen ordiaz. JJMg BasEsc 193. Usain gozoen khea, sainduen othoitzekin, igan zen aingeruaren eskutik Jainkoaren aitzinerat. TB Apoc 8, 4 (He inzensu, Dv isentsu, Ur intzentzo, Echn perfume, Ker usaingarri, BiblE intsentsu). Apaindu, urrin onez edo usai gozoz igortzi zaite. Lard 161. Diamante eta perla asko, eta sekulan iñork ikusi ez dituen ainbat usai gozo. Ib. 214. Gameluak zeramazkitela usaigozoak eta erresina, eta estaktea Egiptorako. Ur Gen 37, 25 (Urt droga, Dv baltsamu, Ol lurringai, Ker ukendu, Bibl goma, BiblE usaingarri). (s. XX). Bainan zer jateko urintsu, hotz, usain gozo gabeko, muthiriak! JE Ber 26. Krixtalezko apaltxo baten gañean ainbeste ukendu, usai gozo, margo ta gañerakoak. JAIraz Bizia 39. Ez oian atsegiñetan, ez ioku ta leloetan, ez usai goxo tokietan, ez oturuntza gurietan. Or Aitork 84. Arantz artean lore usaingozo, likurtez bete, urrin zoragarrizkoak azi. Erkiag Arran 175. Aguerdinta xorta bat edan-arazi zioten eta begitartea usain goxoz perekatu iratzar-arazteko. JEtchep 58. Liranja ta zitroin lorez eginikako usain gozo bat erosiko dinat, [...] kristailezko untzi eder batean. Ib. 64s. Usain gozoa, urrin ta likurta zorabiogarrizkoa bere, erabilten izan dau. Erkiag BatB 171. Neskatillatxu gazte dotore ta pertxenta bat eldu zan, apainkiro jantzia ta orraztua, ta usain gozo ta guztikoa. Ib. 73. Zure urratsen segi / nexka gazteak doaz, / txinpartak ukituak, / birbiz, on dan ardoaz, / biotza bizkorturik / Iainko-usai gozoaz. "Emisiones de bálsamo divino". Or in Gazt MusIx 200. --Pagatuko dizkitzudala erreal guziak, bata-bestearen gaiñean eta goxa-goxa egiñak. --Usai gozotan goxatze ori barkatzen dizut. "Del sahumerio os hago gracia". Berron Kijote 61. Ez dario ez, diot, zuek diozuten olakorik, usai goxoa ta algodoi arteko algalia baizik. "Ambar y algalia". Ib. 64. Maiatz-eguzki alaiari ongi-etorrika diardute ingurumaiko sasi-belazeak txinta-soiñu ta usai gozo. "El suave aroma de las flores". Mok 3. Belar edo lorea, / usai gozo fiña, / ispligu, albaraka, / arros, klabeliña, / bioleta, liriyo, / aleli, jazmiña, / dauzka gure baratzak / eziñ esan diña. Echag 173. b) (Adj.). Aromático. Janari ugarijaren, ta gozuaren gurarija, edaateko gozuen, ta usain gozuen gurarija. fB Ic II 253. Larrosarik ederrena eta usaigozoena, Ispastergo Larrosa gorria. "La más bella y fragante de las rosas". Otag EE 1881b, 63.

def: lurrin 1 iz. Usain gozoa. Ik. urrin1 1. Lurrari zerion lurrina. Loreak lurrin gozo eskainka izaten diren bezala. // adib: lurrindu du ad. Norbaiti edo zerbaiti usain edo zapore ona erantsi. Haren usain gozoak inguru guztia lurrindu zuen. Belarrez lurrindutako ur beroa besterik ez zuten hartzen egun osoan.

usain gozo : Elkar (“Gero, guztia bihurtu zen ilun, eta sehaska zuria eta haren gainean mugitzen ziren aurpegi lausoak, eta esnearen usain gozo eta beroa desagertu egin ziren”), Berria (“Gau zoragarria gelditu zen; hastekoa zen arratseko dantzaldia eta gozamena ematen zuen freskura hartan paseatzeak, aire garbi hura eta usain gozo haiek arnasteak”), EiTB (“Emaitza bikaina lortu dute: kalitate ezin handiagoko haragiak euren tamaina, kolore, zapore, hezetasun, samurtasun eta usain gozoagatik bereiziak”), Argia (“Kumarinak usain gozoa izanagatik, ugari badago, landareari mikatz ukitu polita eransten dio, eta hortzetatik babesten du”), Laneki (“Geranio hitza “geranos” (“haizemaile”) greziar berbatik dator. Istorio batek dio viktoriar emakumeek geranioak jartzen zituztela beren etxeetan, eta, gonaz ukitzen zituztenean, loreek usain gozoa botatzen zutela, gela guztietara zabaltzen zena”), DiarioVasco (“Aldats pilotalekuan usain gozoa izan zen Debalai elkarteak prestatutako ekintzarekin”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

usain gozo : Asisko Frantzizko (“Toki honetako anaiak Jainkoa gorestera emanak bizi ziren gau eta egun atergabe, eta aingeruen bizitza zeramaten, usain gozo miragarria inguruan zabalduz”, “Bukatu zen lehengo lehortea, eta lugorriak uzta ederra eman zuen; landu gabeko mahastia ere Jaunaren usain gozoa hedatzen zuten kimuak ematen hasi zen eta, gozotasunezko loreak sortuz, ohore eta ontasunezko fruituak eman zituen”), Elizen arteko Biblia (“Nire nardoari usain-gozo dario”), Josu Zabaleta (“Lore usain gozo bat zebilen zirimolan bidetxo garbietan; eguzki eder bat irristatzen zen hostoen artetik, eta argitasun tanta zabalak ereiten zituen gure gainean”), Ibon Uribarri (“Usain gozo bat hedatu zen lepoaren mugimendu leunarekin batera”), Koldo Izagirre (“Espainiako borda guztiei darien usain gozo eta geza hori zeukan etxeak”), Ander Irizar (“Arrosondo-zurezko inkrustaziodun eta belus gorriz forratutako kutxatila hura izan da, usain gozo bizi eta itogarri samarra zerion kutxatila hura, Lajosengandik jaso dudan opari bakarra”), Karlos Zabala (“Kalean barrena pasatzen zelarik, usain gozo bat uzten zuen”), Felipe Juaristi (“Isiltasuna genuen usain gozo eta sarkorreko landareen basoa, beti berri eta beti garbi, sudur mintzen kilikari”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera ondo argitzeko, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa usain sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.