Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza urte on bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

urte on
1 interj. Urteberri egunean eta ingurukoetan norbaiti urte berri ona opatzeko erabiltzen den esapidea. Ik. urte berri on. "Urte on!" irriz dute gaixoek ihardesten. || Urte on izan beza arrantzaleak, urte on nekazariak, urte on izan beza kale zuloko langile maitagarriak.
2 iz. Uzta oneko urtea. Gure lurraldean, hektarea bakoitzak 27,2 anega gari ematen zituen hektareako urte on batean.
3 iz. Norbaitentzat edo zerbaitentzat, bereziki jardueraren batentzat, onuragarria edo oparoa den urtea. Bazekiela 2010a ez zela urte ona izango enpleguari dagokionez. 30 urte ditu; hiruzpalau urte on geratzen zaizkio oraindik goi mailan.

Aztergaia: urte on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: URTE ON (Felicitación de año nuevo). Luisa Miserikordiakoak Ongiñ guziai Gab-on, Urte-on, ta berri-on. GavS 5. Baguaz, etxekuak, / gabon, gabon, gabon, / desiatzen diyogu / txilla bat urte on. Sor Gabon 24. "Urthe on!" irriz dute gaixoek ihardesten. Ox 178. Amerikatik urte on. Etcham 30 (tít.). Urte on deiet desiratzen ta / Jeinko onak laguntzeko, / osasun on emaiteko, / luzaz bizi-arazteko. Ib. 32 (v. tbn. el mismo ej. en Bordel 35). Urte on beza arrantzaleak, / urte on nekazariak, / urte on beza kale zuloko / langille maitagarriak. Basarri 68. (No ref. al año nuevo). Katabera, Urrexola, / ara ezkero, beñola, / begiz galtzen da Arantzazu urrun... / Jaunak urteon deiola! SMitx Aranz 194. Guziak aurthen lagun ditzala nasaiki zeruko Jaunak: / [...] Orotan gora diola beraz "Urthe bat on" oiharzunak. Ox 178. Biak oso adiskide dira. Ala izan ditezela urte on askoz. Urruz Zer 50. Atsegin degu orrelaxe ikusteaz, eta urte on askotako izan zaiteztela. Ib. 95. Urte on askotan beza Jaunak Z. Gatz.a (Zure Garaitza). NEtx Nola 13. Urte on askotarako (edo askotan). Ib. 51. Nere partetik, Jose, / urte onak pasa! Uzt Sas 263.

adib: berebat 1 adb. Heg. Era berean, berdin. Ik. orobat. Abereen umeekin ere berebat egin zuen. Berebat gertatzen da harekin. Zazpi urte on horiek bukatutakoan, berebat zazpi ezurteak ere hasi ziren. Ematen zien San Joanek bataioa, edo, berebat dena, garbitzen zituen Jordango ibaian. Hitz horiek juduentzat hitz ikaragarriak ziren, eta gu kristauontzat ere berebat dira. // bukatu 2 da ad. Amaitu, zerbaiten azkena gertatu. Jaialdia bukatu arte. Zazpi urte on haiek bukatutakoan. Han bukatzen da bidea. Indarrak bukatu arte. Haren ezbeharrak ez dira inoiz bukatuko. Infernua bukatuko al da?

urte on , Berria (“Euskal Herriko herri gehienetan antolatu dituzte irteerak biharko: Azpeititik Erlora, Urkora Ermutik eta Eibartik, Irimora Legazpitik eta Urretxu-Zumarragatik... Mendi urte on, denori”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

urte on 59: Herria (“Urte on eta urte on, hori da gisa guziz Urtats iri huntan nornahiren ezpainetarat noiz nahi heldu den errepika ozena!”, “Osagarri on batekin edo Jainkoak dautzuela urte on osagarri on batekin”).

Lantaldearen irizpideak

Esapide formulaikoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

urtabe on forma aztertzean urte on azpisarreran 2. adiera gehitzea proposatu da, ‘uzta on’ adierakoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa urte sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.