Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=uholde sarrera bakarrean aurkitu da.

uholde

1 iz. Eurite handiaren ondorioz, ibaiek gainez egitea eta lur eremuak urez estaltzea. Ik. uraldi. Euri-jasa jaitsi zen, uholdeak etorri ziren, haizeek erauntsi eta etxe hari eraso zioten. Uholdeak bezala etorriko dira gaitz guztiak zuen gainera. Uholdeak eraginiko kalteak. Gure mendi eta herriak odol horren uholdeaz itoak genituen. || Uholde handia: Bibliak dioenez, Noeren garaian gertatu zen uholdea, mundu osoa estali zuena.

2 iz. Irud. Negar uholdeak. Laugarren mendean, iparraldeko uholde hark kristau herria eta erromatarren inperioa estali zituen. Hortik etorkinen lehen uholde gaitza.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper