Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza uda min bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

uda min
iz. Uda bete-betea, udako une gorena. Uda minean, eguzkiak azkar berotzen zuelarik, oroz gainetik gustatzen zitzaidan zuhaitz haren itzalean etzanda egotea. Uda mineko ilbete zuri-zuria, biribila. Uda mina da, baina haizea hotz eta mehe da.

Aztergaia: uda min

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-10-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-01-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan udamin sarrera: 1 "fiebre o calentura" Añ ("Terciana, [...] ure o udemiña"), A Apend ("Udaminak eragin, darle tercianas"), Cf. uda min : JE 3 ("Girtainetik xuxen mozten dituzte haixturrez; uda minean: ebaki gunetarik ez diten andea ondoak", "landarerik xumeena uda minaren indarrak harrotzen zuen", "Haizerik ez, bero, uda mina, zertarik edo hartarik, jabal zagon"), GH 1927 ("Nork ez ditu ikusi, udaminean, espartin-egilek athorra mahunka-has haritz-ondo baten gerizan gostuan lanean hari?"), Ox ("Udaminean, uztailarekin, distiran ogiak zorhi"), Ardoy SFran ("Uda mina zen, bazterrak argi ta garbi... bainan halere, largabiztekin ageri zitaken Xina zoin urrun zuten!"), A ("Udamin miñeko artoak aitu genituen eta Jaungoikoak badaki lanak nola egin ditugun"); 2 LMuj BideG ("Begia —goiari eutsitako putzu irudira— loreen apainduran etzaten da atsedenez... Uda-miña ote da?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

uda min 2: JE Ber (GH 1929: "menditik hurranduago eta betheago zitzaikun agertzen, zelaietan, uda minari jauzten ohi zakon indar ugaria"), J. Lasa ("hurrengo egunean, eguerdi aldera, denborak atzera egin eta berriz uda minean baleude bezala berriro erre egiten zuen eguzkiaren pean axolagabeki itsasoan aurrera zihoazelarik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

udamin : HiztEn, Euskalterm 1 ('canícula') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

uda min : EuskHizt (s.u. min: "4. Ipar. Uda [udamina *1562], negu... mina: udaren, neguaren erdia. Eguraldia dugu uda minean bezain bero"), EskolaHE (adibide gisa: "uda mina: udaren erdia"); udamin a): HiruMila (1 canícula, rigor del verano; 2 canicular), ElhHizt (canícula), Casve EF (üdamin: canicule), HaizeG BF (canicule, plein été), Lh DBF (canicule, rigueur de l'été), DRA (1 canícula, rigor del verano), PMuj DVC (1 canícula, rigor del verano); udamin b): DRA (2 terciana), PMuj DVC (2 fiebre terciana, cición); udamineko : PMuj DVC (canicular) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Forma lehiakideekin batera berrikustekoa

jasotzekoa da, lantaldearen ustez; eta hitz batean idatzia eskain liteke ("udamin iz. 'udaren erdia, uda betea'"), baina egokiagoa dirudi negu min gorago proposatua eta hau berdin idatziak proposatzea (eta, orduan, uda sarrerako azpisarrera gisa jasoko litzateke uda min).

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-min.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Falta da'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-12-16): '... sartzea ez da onartu. Bigarren itzulirako utzi da. Ez dago argi nola erabiltzen den'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-10-26) Onartu da: uda min (udaren azpisarrera gisa).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.