Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza txurrut bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

txurrut
1 iz. adkor. Edari alkoholdunez mintzatuz, hurrupa, kantitate txikia. Ik. zurrut. Ardo gozo txurrut bat hartuko duzue. Gainera, garai haietan, ez zen faltatzen sagardo txurrutik. Emaiok pattar pixka bat, txurrut bat. Aita, txurrut eta txurrut emanaz, mozkortzen dute. Batzen dira etxean, eta hemen, beren txurruta hartzen daudela (...).
2 iz. adkor. Edari alkoholdunak edatea. Txurruterako lagun gabe gutxitan izan ohi da. Nahiz ez mozkortu, betiko txurrutak pipiak jota uzten du gizona.
Azpisarrerak

Aztergaia: txurrut

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXURRUT (G; Lar), XURRUT (AN, L, BN-baig; H). Ref.: A (xurrut, txurrut); Satr VocP (xurrut); Gte Erd 289; Izeta BHizt2 (xurrut). a) Sorbo, trago (ref. a bebidas alcohólicas). "Sorbito, txurruta" Lar. "Churrupear es voz del Bascuence txurrupeatu, de txurruta, txurrupat" Ib. "Ardo txurrut bat edan zun (G-azp)" Gte Erd 289. "Trago. Emen xurrut ta an xurrut, gero moxkortu" Izeta BHizt2. Txarroan ardoa artu baño len, txurrut bat artzen zuen, ez geiago, zeren ardo zale etzan. Cb Eg III 364. Batari urrupa [ursupa] bat edo txurrut bat pasarazten dio. LE Urt 195 (ms. 70r urrupabát pasarastendió; Harriet, que cita este ej., transcribe churrut). Aita, txurrut ta txurrut emanaz, moskortzen due. AA III 382. Ardo txurrut. Echag 184 (tít.). Batutzen dira jai egun batean Erriko etxera [...] eta emen, beren txurruta edaten daudela [...]. 'Entre trago y trago'. Izt C 237. --Andria zai dakazu onezkero. --Andria?Bai, bai. Guazen beste txuuurrupat artuta. Sor Gabon 53s. Txurrupat ere edan nuan. Noe 29. Tira ardo txurrupat, janak edana on du-ta. Moc Damu 31. Itz egingo degu txurrupat eranaz. Alz STFer 116. Ollo saldea, [...], txurrut bizigarria, eskatzen duana. Ag G 374. Gizona bazera, gaur gabean txurrut bat emango al dezu nunbait, poltsa orretatik pagatzeko. Urruz Urz 39. Gaberdi aldean xurruta artu ta dantza egiñaz geroz, artaxuriketa bukatu da. ADonostia Itzald II 22. Ardo goxo txurrut bat artuko dezute. Lab EEguna 87. Ori baño ezpadok, atara egizak kartak, ganeratu eutson Txomin Txikik, txurrut goxo bat botaten ebala. Bilbao IpuiB 32. Emaiok pattar pixka bat, txurrut bat. Etxde JJ 261. Zaragi gantzutuen gaiñean iauzika ibilliz txurrut-artean. "Inter pocula". Ibiñ Virgil 90. Onek txurruta bat merezi dik. NEtx LBB 148. Jaki gitxi oituak, askoz obiak gozokiak, txurrut ugariak... Gerrika 64. Gaiñera etzan faltatzen / sagardo-txurrutik. Insausti 288. v. tbn. Txurrut: Sor Bar 110 (txurrupat). Zab Gabon 40. Mok 19. Anab Poli 95. (No ref. a bebidas alcohólicas). Larunbat batetik besteraño bokadu bat probatu eta txurrut bat ur ere edan gabe. Aran SIgn 27. b) (La) bebida, (el) beber (ref. a bebidas alcohólicas). Txurruterako lagun gabe gutxitan izan oida. Ag G 375. Egarri danentzat aor / zurija naiz baltza, / txurrutaren alaiaz / abestu naiz dantza. Enb 209. Txurrutearen ostean, egongo ezoazen ba norbaiti bizkarra berotuteko eran? Bilbao IpuiB 56. Ta ez uste gero Praisku bera txurrutik barik geratu zanik. Ib. 222. Naiz ez moskortu, betiko txurrutak pipiak jota uzten du gizona. MAtx Gazt 78. Goizean zuria ta / atsaldian baltza, / eten bako txurrutai / an ekiten dautsa. BEnb NereA 28. Euskaldun mutillak txurrutean bakarrik diñate beren gogoa. NEtx LBB 145. Askok galtzen dau bere bizia istripuz eta txurrutaren erruz. Gerrika 221.

zurrut iz. Hurrupa. Txakolin zurrut bana edanaz. Iluntze eta jai, gustatzen zaizkio zurruta eta kantua, hamaika aldiz egunsentian dago etxera sartua. Zurrut bat ere edan nuen eta animaturik bihotza, txoria baino alaiago Lekunberritik honantz.

txurrut 5: EiTB (“Gainera, txurrutak ez zidan onik egin… eta ez pentsa aitzakia bat denik.”), Argia (“ardo txurruten bat eginez gero kontari”), DiarioVasco 3 (“Lehenago, aitaren garaian, txurrut! esaten zuen sagardogileak jendeari adierazteko upelen bat irekitzera zihoala”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txurrut 5: Berria (“Beste txurrut bat”), Agustin Otsoa (“Eta zutitu eta aldapa neketsua jaitsi zuten ondoren, mendiaren oinalde dardarkarira iritsi zirenean, Sammath Naurek lurrun eta kezko txurruta bota zuen, konoaren alboa arrakalatu eta, uholde geldo eta gorgarria osatuz, goitikin eskerga eta goria amildu zen mendiaren mendebaldeko aldapan behera”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Beste txurrut bat.”), Pello Zabala (“Mahats, mahasti, ardantza, mahats ximur eta mahaspasa, txakolin argi, txakolin gorri, ardo txuri, ardo gorri, ardo beltz, ardo latz eta ardo goxo... Isil nadin, txurruta jota nabilela pentsa ez dezazuen”), Bernardo Atxaga (“koñakari azken txurruta eginez”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta sarrera gisa jasotzea komeni da, zurrut formaren adierazkorra denez. Bide batez, zurrut sarreran 2. adiera gehitzea komeni da: ‘edaria, edatea’.

Informazio lexikografikoa
Mailak

Adkor.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.