Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza tut bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

tut
iz. Ezer ere ez. (Ezezko esaldietan). (esan, jakin, erantzun eta kideko aditzekin erabiltzen da batez ere, tutik forman, eta ere partikula ere har dezake). Ik. tunt. Euskaraz tutik ez zekien. Tutik ez du esan. Nire erreguek ez dute tutik ere balio. Ez zion tutik erantzun. Ez dut ia tutik ulertzen horien auzia.

Aztergaia: tut

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-07-03 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan tut sarrera: tut egin Gte Erd ("Tut egin du"); tutik (en frases negativas): Ag G ("Etxetik irten zuanean, tutik etzekian erderaz"), Or SCruz ("Tutik etzun erantzun gezur-apaiz arrek"), Or Tormes ("Ezer yan barik eta tutik itzegin barik egon giñan"), Or Eus ("Etxean izketa gaiñez; / atetik ara tutik ez"), Ir YKBiz ("Arek etzion tutik erantzun"), Zait Sof ("Erregiña tutik esan gabe yoan da"), Txill Let ("Ez dakite tutik maitasunaz", "Arretarik gabe egin dut agurtza, tutik esateke"), Anab Aprika ("Erritan eman zioten biek gidariari nik tutik ez nekian izkeran"), MEIG ("Euskaraz tutik ez dakien ikaslea daukat gogoan") // Mde Pr ("Orduko Kornubitarretatik zenbaitek ingles tutik ez zekien", "Hamar gudari txiro ikurrin tutik gabe / bagenbiltzan karrika hotzetan gaindi") // Loidi ("Tutik gehiago esan gabe, antxe joan zan etorri zan bezela"); tutik ere : Loidi ("Ez zion Muñube dalako onen berri tutik ere galdetu"), Anab Poli ("Ezta tutik ere, ez zuten aipatuko"), Vill Jaink ("Benazko zergatiaz, tutik ere ez genuke jakingo"), LMuj BideG ("Etzuen tutik ere konprenitzen amonaren izkera motz eta gogor ura!"), NEtx LBB ("Nire erreguak eztute tutik ere balio"), MIH ("Neronek ez baitakit tutik ere galesez", "Ez dudala ia tutik ere ulertzen horien hauzia") // Zait Sof ("Orrelako tutik ere ez dizut esango"); murtik ez 10: Ur MarIl ("Eta alanbere, ez dau murtik ateraten, ez jako ay bat entzuten, ez zotin bat ikusten"), A BeinB ("Goiz guztian ortxe euki augu, tautik ez murtik ez deusik eraso eziñik, Begiak idigi ezin badaunaz bere ezein aoa itxirik euki"), A Ardi ("Oro murtik egin gabe ginala, Isabelek, Isabel txaplatak, Jaungoikoaren zigorra dabil emen, esanez, autsi zuen isilaldia"), Otx 2 ("Eta nire adiskide ixan gura dagijanak ezpegike iñoiz emakumien aurka murtik atera", "eta ez uste ixan iñok murtik atarako dauanaik beren abotik, zeri ixillik egon guztijak eukiko dabe-ta"), Or BM ("Zutaz beste murtik etzuten or idatzi lau Ebanjelarik"), Erkiag 3 ("Onek, ordea, ez eban murtik bere adirazo, barre algara bat egin baiño", "murtik egin barik lotu ziran une artan neska-mutillak", "Geiago murtik bere egin bage, an doa arin kanpora suetean egon dan lapurra bere"), Zait Plat ("Ortarako biderdia erabateko ixila ta mistike-iarduera zukean: ots, berriketak utzi, alperrikako erausi ta berrikeri ta surmurretatik iges egin, murtik ere ez esan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez tut ez murt 1, PAlt ("Loiolara hurbildu ziren, non ikusi eta "ezagutu" baitzuen Jose Inaziok txakur txiki-polit bat, Karlin zeritzana, eta, ez tut ez murt, berekin eraman zuen Zarautza"); tautik ez 4, B: I. Enbeita ("euzkeraz tautik be ezekijan gixona"), Euzkadi 1935 ("Tautik ezeutson jardetsi"), Agur 1974 ("iñork ez dau tautik be esan"), Lortuko ote ("Institutuan ez dabe esan tautik be baina"); tutik ez 33, G-EB: Or EG 1952 ("Egin zioten galde; etzun, ordea tutik erantzun"), I. Laspiur ("zenbaitek ez zekien tutik ere erderaz"), X. Gereño ("Barras-ek ez zekien tutik ere militar zientziez"), J. Garate ("ekonomiaren oinarrien berri tutik ez nekiela atera nintzen Madrileko Fakultatetik"), I.M. Atxukarro ("Erderaz tutik etzekiala joango zan"), X. Etxaniz 3 (adib.: "Guk ordea ez genuen tutik esaten"), I. Unzurrunzaga 2 (adib.: "ez dakite gure zibilizazioari buruz tutik ere"), Baietz/2 ("Inoiz ez du tutik ere esaten"), K. Santisteban ("Intxaurrondon tutik ere ez nuen esan"), X. Monasterio ("santuak ez zuen tutik esaten"), B. Latiegi 2 (adib.: "gazteleraz tutik ez bait zekian Sherlock Holm'ek"), I. Mendiguren 2 (adib.: "Ez batak ez besteak esan zuen gehiago tutik"), A. Lertxundi ("Kupoaren gorabeheretan ez dugu tutik ere ulertu"), M.A. Elkoroberezibar ("euskaraz tutik ere ez zekiten"), S. Aizarna ("tutik ere busti gabe beren bidean jarraitzen zuten"), X. Galarreta ("Enekok ia ez zuen tutik ere esan"), P. Sastre ("ez zuen katalanez tutik ere ulertzen"), R. Egiguren ("tutik ere ez nuela entenditzen aitortu behar izan nion"), F. Telleria ("nik ez dut diruaz tutik ere esango"), X. Letona 2 (adib.: "esanahiaz tutik ere ez nuen ulertzen"), J.M. Iturralde ("maskaradak zer ziren ezagutzen zuen jendeak ez zuela hauen esanahia ulertzen, tutik ere ez askok eta askok"), E. Agirre ("irakasleari tutik ere ulertu ez diola esan dit"), L. Fernandez ("ingelesez tutik ere ez badakizu, lagunak jakin dezala bederen apur bat"), J. Muñoz ("ez nuen tutik ere ulertu"), X. Mendiguren E. ("Bingok ezin zuen tutik esan"), H. Etxeberria ("Tutik ulertu ez zuten poliziek joaten laga zioten azkenean"), Vill ("Berak ez zekien tutik"), E. Jimenez ("hik ez dakik tutik ere latinez"); murtik ez 1, SMitx Unam ("Españiarixe opaltzen gorazarreak; eta Euskalerriari?, illobiaren ertze-ertzetik Miserereka dagon erkideen arraza ilzori oni?, beste ezertxotan pentsa ezin dun eriopeko Jaioterriari?, ezta murtik ere..."); murt 1, PAlt (cf. supra ez tut ez murt).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

murt : HiztEn, LurE; murtik : HiztEn (adib. gisa), LurE; tut : HiztEn, LurE; tutik : DFrec 10, AB50 2, HiztEn (adib. gisa), LurE (AS) // Ez ditugu aurkitu ap. AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

murt : EuskHizt (1850), ElhHizt, EskolaHE, DRA, PMuj DVC; murtik : EuskHizt, ElhHizt (AS), EskolaHE, DRA (adib. gisa), PMuj DVC (adib. gisa); tut : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; tutik : EuskHizt (AS), ElhHizt (AS), HiruMila (adib. gisa), EskolaHE (AS), Lur EG/CE (AS) eta EF/FE (AS), DRA (adib. gisa), PMuj DVC (adib. gisa).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

eztabaidatzekoa da honelakoei dagokiena formatuaren aldetik, sintaxian gauzatzen den egitura (bakarra?) tutik (ere) ez baldin bada / EBBk soildua.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ez da bera bakarrik erabiltzen: tutik (ere) ez modukoak jasoak ditu arauak tutik sarreran; P. Altunak erabilitako ez tut ez murt esapidea, berriz, lantaldeak ez du ezagutzen.

Informazio osagarria
Forma berria(k) gehitu d(it)u lantaldeak, zerrendakoak eraginda

taut —eta tautik ere (ez)— ere jasotzekoa da, bigarren mailan, Bizk. markarekin.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

tutik.

Informazio lexikografikoa
Formatu-arazoak

eztabaidatzekoa da honelakoei dagokiena formatuaren aldetik, sintaxian gauzatzen den egitura (bakarra?) tutik ere (ez) baldin bada.

Esapide ohiko(en)ak

batez ere tutik forman erabilia, ezezko perpausetan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-10-11) Kendu lerroa.

 - Erabakia: EH2016: tut forman onartua.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.