Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza tupina bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

tupina
iz. Eltzea. Lurrezko eltzeari burdin tupina bat oihuz hasi zitzaion. Tupina estalkia. Bizpahiru tupina larritan urdai berri zatiak egosaraziko ditu.

Esaera zaharrak

Tupinak pertzari ipurbeltz.

Aztergaia: tupina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) -a berezkoa dutenak 30 dira: tupina (tupiña) 22: IE 21 (Lç, Barb Leg 19, adib.: "Gure Buxun tupinan emana orduko, irakitzen ari!", "tupina suan baitzuten, irakitan"; Zby: "Lurrezko eltzeari burdin tupina bat Oihuz hasi zitzaion: haugi nere ganat"; Gy: "Eta egon beharko dire Kroka eta tupiña gabe"; AstLas: "Atso bat ere melatu saltsa huntan zauku sartu aspaldiko ofizio trakaseria du borondate tzarra badu, bainan ahal txumea du behar dugu bateatu, tupina guzietako burruntzali deitatu"), G 1 (Echag: "Agertzen dira puska etxeko guztiyak, tupiña, burruntzali, (...) katillubak."); tupinagile Lç 3 (horietan 1 topinagile: "Ala eztu lur-tupinagileak orhe ber batetarik egiteko bothere, unzi bataren ohoretako, eta berzearen desohoretako?", "Eta eman dituzte hek tupinagile baten landare erosteko, Iaunak ordenatu zerautan bezala"; "Eta konseillu harturik, eros zezaten hezaz topinagile baten landa estranjeren ohortz lekhu"); tipiña Const 1 ("Hura jiten zenian Mañañak behar zian oillua tipiñan ezari"); topiña : B (Ag Kr: "sartu zituan lanpernok ur gezalagaz ordurako sugañean egoan topiña baltzean"); tupia G 2 (Noe: "auzuetako egazti asko zeuden tupiya beltzian, urra labirun labirun leira zeuden tupiya beltzian"); duphina IE 1 (ECocin: "Ezarrazu eltze edo duphina baten zolan tipula"); b) -a gabeak 20 dira: tupin (tupiñ) 6: G 5 (VMg: "Nekazari Basotarren sabela beteago dago arto, kastaña, sagar, ta tupin azadunekin, andiki bat eper, ollagor, ta ollanda samurrekin baño"; Ag G: "antxen arkitzen ziran, ormetatik bera esekita, eltze, tupin, padel, talo-burni, burruntzi", "tupin, pertza ta paelak"; Or Mi: "Berbertan apar-burruntzallia sartzen du irakiten eta gañezka ari zen tupiñean"; NEtx LBB: "lapiko ta tupin"), IE 1 (Ox: "Tupin eta zartain"); topin (topiñ), konposatu eta eratorriak (topin-estalki: Mg PAb, topinkada: Apaol) 7: B 6 (Mg PAb 3, adib.: "Neskatilla, ekarri egiguzuz topinian ikusi ditudan arbi, aza, ta okelia erretillu baten"; AB AmaE: "Topin bat legez gar-gar-gar oso irakiten"; Ag AL: "burdiñazko topiñ da galdarak / lurrezko lapiko, pedarra ta txangillak"; Kk Ab: "topin zar bat erueten dot, eta bete-beteik etxeratzen dot"), G 1 (Apaol: "topinkada bat baba"); tupi G 5 (Cb Eg 2: "tupia ikustera joan, ta betea arkitu zuen"; Echag: "txokolateratxoa, pertza, zartagiña, pazi, tupi, kaldera eta kalderiña"; Ag G 2: "egun baterako tajutu dituzten sukalde apalak, eltze, tupi, zartagi...", "ura zan tupi, oliontzi, piper poto, pertza ta padelai eragitea"); dupin 3 aldiz: IE (Lf Murtuts: "Dupin mehar mainguño bat ateratzen du hautsen artetik, eta gatilu xuhail batetarat husten"), EB (Arti MaldanB: "Arriskuen aurrean eznaiz bildurtia: Apaindu nuen hegaldatzeko gurdia; urrinetan nintzen orduan dupin-arteko hordia"; "Ezta bakarrik egosten, hemengo dupinetan"); c) Dudazkoak 15 dira: tupin(a) , tupiñ(a) formak 7 aldiz azaldu dira: B 2 (Otx: "Bakaldunaren ezkaratzeko tupiña", "Tupiña zergattik, baña?"), IE 5 (SP Imit: "Lur tupina urguilluturen othe da bere egillearen kontra?"; Zby 3, adib.: "Eltzeak tupinari: Jauna, ni zurekin, Hauts errexa bainaiz ez naitekezu jin"; Zub: Horiekin sahetsetan doazi atxo eta tupinak, yauntzarrak metro bat eskuan"); topin(a) , topiñ(a) 5 aldiz, B (Mg PAb 2, adib.: "Topinak galdariari, ipur balz"; A BeinB 2, adib.: "Begiratu eik aurra, topiña barrura"; Ag Kr: "sukaldeko topiña lapikoari begira"); tüpüiñ(a) Zu 1 (Egiat: "Zahartzera üzten denian eritarzün halakoa zorabiala da laister igaraiten; batek uste Lürrezko tüpüiña zela"); dupin(a) 2 aldiz: IE (O Pr: "Dupina emendatuz gaixtotzen da"; Balad: "Ene haragiaz betherik dupina").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) -a berezkoa dutenak: dupina EB 1 (E. Lopetegi, zerrendatu batean); tupina 2, EB-IE (I. Mendiguren: "Tupina bete esne harrapatu duen katua bezala ematen duzu!"; Herr 1989: "Gure atso gaizoak ez ziren unatzen / Bere artzainarekin oro kontent ziren:/ Ordean heien senar gaixoek etxean / Tupina hutsa zuten batu iluntzean"); topiña B 1 (Ag Kr, OEHko testuinguru berean); b) -a gabekoak: tupin eta konposatuak (tupin ots, tupin korrokada) 6: B 2 (F. Zubiaga: "Molok burdin orizko jainkoari tupin otsaren antzeko korrokadak urteten eutsoen urdailetik", "plaza erditik jainko bildurgarriaren tupin korrokadak entzutean, bildur ziran aren tenploan sartzen"); G 3 (F. Urkia, hiztegi-sarrera bezala: "tupin: Aragiak eta abar erregosteko burdiñezko ontzi sakona"; Eston Iz: "Usoa... urraidako tupin zarrak garbitzen"; I. Oñatibia: "Gantza dena kendu ziotenean, urtu eta tupin izugarri aunditan sartu eta sotoan upeletan jaso genuen"); IE 1 (D. Dufau: "Tupin beltzean, balinbada, irakinaraziko dute goiznabarra! Gaitzak dire, gaitzak!"); duphin IE 1 (P. Lafitte: "Orotan sartzeko parada guziak on, / Duphin beltz guzietako zali,/ Mokhordo guzietako uli"); topin (topiñ) B 8 (Karmel, adib.: "Topin baten gaimela ta guriña berotu ondoren sartu oillasko zatiak eta barazkiak (kipulea ez), alde guztietatik gorritu arte euki; arrezkero ipiñi, estali ondoren, topin ori laban"); c) Dudazko tupin(a) IE 1 (Eskual 1909: "Sua piztu-ta berehala ezartzen duzu eltzea zorroz suari, erdiz erdi; edo tupina laratzetik dilindan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dupin : DFrec 2; dupina : HiztEn (ik. tupina); topin : AB50 1; tupin(a) : Euskalterm 1; tupina : HiztEn, LurE; tupinagile : LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dupin : Lur EF/FE (ik. tupina), Lh DBF (dup(h)in: 1 marmite, gros pot de vers ou de terre; 2 homme grossier, balourd), HaizeG BF (marmite, gros pot), DRA (1 marmita; 2 hombre pesado, torpe); dupina : EuskHizt (ik. tupina), HiruMila (marmite, caldero), DRA (duphina: marmita), PMuj DVC (marmita, puchero, olla, etab.); topi : Lh DBF (var. de tupi); topin : DRA (alcancía), PMuj DVC (marmita, olla); topina : Lh DBF (var. de tupina), PMuj DVC (topiña: marmita, olla); topinagille : DRA (alfarero); topinkada : DRA (la medida de un puchero), PMuj DVC (puchero lleno de); tupi : Lh DBF (ik. tupin), DRA (puchero); tupin : Casve EF (marmite; cf. tipiña), HaizeG BF (marmite, gros pot), Casve EF (tipiñ: chaudron), Lh DBF (1 marmite, pot; 2 tout récipient qu'on met sur le feu), PMuj DVC (puchero de hierro colado; eta tupi(n): 1 marmita; 2 trípode; 3 caldero; 4 cabezota; tupin(a): marmita, olla); tupina : EuskHizt, HiruMila (marmita), ElhHizt (marmita, puchero, olla), EskolaHE, Lur EF/FE (marmite), Lh DBF (déterm. de tupin); tupinagile : EuskHizt, HiruMila (alfarero, ra), EskolaHE, Lh DBF (potier), PMuj DVC (ollero, alfarero); tupinategi : HaizeG BF (lieu où sont les pots), Lh DBF (1 lieu où l'on garde les pots; 2 lieu où l'on vend et achète des pots); tupinegile : HaizeG BF (potier); tupinola : HaizeG BF (poterie), Lh DBF (tupinaola: poterie); dupin-itsu : Lh DBF (dup(h)in-itsu: tirelire), Casve EF (tipiñütsü: chaudron sans fond, pour charivari, pour chasser l'ours), DRA (duphin-itsu: alcancía), PMuj DVC (olla ciega, alcancía, hucha; eta tupin-utsu: vidriola, alcancía; tupin itsu: pandorga, zambomba, sacabuche) // Casve EF: tipiñbeharri (anse de pot), tipiñestalki (couvercle de pot) // DRA: dupinatra (una marmita llena), duphinatara (contenido de un marmita) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-a org.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.