Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=titi sarrera bakarrean aurkitu da.

titi

1 iz. Emakumearen ugatza. Ik. bular 3. Genovevak bere haurra titian ipini zuen, eta asetzeraino edan zion. Andre titi-handia. Titiko haurra (Ik. titiko).

2 iz. (titia eman, hartu eta kideko esapideetan). Ugatzek ematen duten esnea. Haurtxo txikia negarrez dago; ama, emaiozu titia. Sarak bere bularrean hazi zuen semea, titia kendu zion artean. Titia hartu (Ik. edoski).

3 iz. Abereez mintzatuz, titiburua. Ik. erro 4. Zerri eme onak ez ditu izan behar hamabi titi baizik. Behi horrek errape txarra du, baina titi larriak. Titiko bildotsa.

titi zorro, titi-zorro Lgart. Bularretakoa. Irudi batzuetan argi ikusten baita gizonezkoak direla emakumeei titi-zorroak askatzen eta kamisetak urratzen ari direnak.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper