Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=taxu sarrera bakarrean aurkitu da.

taxu

1 iz. Itxura, tankera. Ikusi zuenean taxu harekin, harriturik negarrez hasi zen. Egan-i halako aldizkari taxu apurren bat aurkitzen diogu. Gogoetak neurri eta taxu jakinez antolatutako hitzetan adieraziz. Eta hizkuntzaz jabetu ahala, jabetzen ere doa eleberriaren taxuaz eta teknikaz. Joantxo eta bere taxuko alfer batzuk.

2 iz. Trebetasuna, iaiotasuna, ganora. Hargintzarako batere taxurik ez du.

taxua hartu 1 Tankera hartu, zerbaiten itxura hartu. Ttipik ez bezala, inoiz ez zuen ikasle onaren taxua hartu. Gertakariek erremediorik gabeko behin betiko taxua hartu zuten.

2 Tankera hartu, tamaina edo neurria hartu. Ez diot lan berriari taxurik hartzen.

taxu(a) eman Norbait nolakoa den edo zerbait nola den antzeman edo igarri. Ik. itxura eman. Asmakari hori sumatzeko Santa Ritari deitu beharko diogu; nik behintzat ez diot taxurik ematen.

taxuz adb. Itxuraz, behar den bezala. Ik. egoki1 2. Lanbide gogorra hartu zuen bere gain, baina taxuz burutu du. Eta buruz, taxuz eta adorez egiten den lanari gertatu ohi zaionez, harena ere iraunkorra izango da.

taxuzko adj. Egokia, behar bezalakoa. Ik. itxurazko. Burubide egoki eta taxuzkoak. Taxuzko gizona baitzen benetan Vianan jaiotako politikari iaio eta idazle ospetsu hori.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper