Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza tasa bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

tasa
1 iz. Indizea. Lurraldeka, Gipuzkoak du landunen tasa altuena (% 67,2).
2 iz. Ofizialki erabakiriko prezioa. Itsasontzi askok produktore handiekin dute tratua, arraina tonaka arrantzatzen dute eta horren araberako tasa kobratzen dute.
3 iz. Zenbait zerbitzu publiko erabiltzeagatik ordaindu beharreko tributua. Udalek tasak igotzen dituzte urtero KPIaren arabera.

Aztergaia: tasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-12-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan tasa sarrera: Cb Eg ("Dakust, tasa gabeko amorea zure amore infinitoari zor diodala", "Nik janaria tasan, ta Jainkoa serbitzeko bear bear dana emango dizut, ta ez gehiago), AA II ("Prezioa bata da legeak, edo artarako eskua duenak ipiñia, eta deitzen zaio tasa"), Herr 1957 ("Mihikuek berek hautatuko dituzte departamenduka tatsarik gabeko lagunak", "Hola, mihiku batzu hobeki ariko dira lanean, tatsapetik jalitzeko"), Bibl Erm 13,7 ("Guziei ordain iezaiezue zor zaiena: nori zerga hari zerga, nori tatsa hari tatsa"); tasadore Astar II ("Laugarrengo: egiten dabee pekatu tasadoriak, eurai deritzen beste tasetan ezpadabe"); tasa(t)u : Volt ("Non duzu ostatua eta non aurkituko zaitute zenbatean tatsatu dire"), Revol ("Ikusazue gero, zenbatenzat zaiten tatsatuak <-xa-> kontribuzione publikoetan"), Astar ("egiten dabee pekatu tasadoriak, eurai deritzen beste tasetan ezpadabe"), BOEanm ("Artu zituste zilarresko ogeita-amar monedak, salmentarakoin prezioa, tasatu zuten erara Israelgo hume-ek"), Herr 1957 ("Mihiku katolikoen agerkari famatuak lege zintzo dauka, tatsatzeko legea").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'zerga' adierakoak: tasa (eta karga tasa 2, karga-tasa 1, udal-tasa 1, unibertsitate-tasa 4) 74: M. Navarro ("Tasa eta beste sarbideak — zozketa, jokuak, etabar izan ezik"), Urraspide 1981 ("Bankari ordaindu behar zaizkio erosten diren ondasun guztiak, tasak, isunak [multak], prestamenak eta interesak"); Egin 1987 ("tasak errentaren arabera kobratuz"), Hemen 1987 ("oinarrizko puntu batzu lortu dituzte burrukatzeko orduan: selektibitatea eta tasen igoerari ez, irakaskuntza publiko eta euskaldun baten alde"), EHAA 1988-1994 46 (adib.: "titulu ofizialak lortzeko ikasketetarako tasa akademikoen eta gainerako eskubideen mugak finkatu ditu", "Ikasleen esku dago, lehenengo tarifan ezartzen diren tasa akademikoen ordainketa modua aukeratzea", "Tasak ezarriko zaizkien egintzak"), ArauErab 2 (adib.: "1988/89 ikasturterako unibertsitate-tasak"), AdminLan 2 ("Erabakia / onartu / tasa: kotxe bakoitzeko 1205 pta", "Tasen kitapena"), GAO 1990-1998 8 (adib.: "lizentzia berriari dagozkion tasa eta eskubideen zenbatekoa", "Lizentzia berriaren eskubide eta tasak", "Tasak, prezio publikoak eta kontribuzio bereziak"), BAO 1990-1998 7 (adib.: "zergak, tasak eta edozein arlo fiskaletako arielak eta BEZ barne direlarik"), Udal Zerga 3 (adib.: "Zerga eta tasa nagusienak adierazten dira"), NAO 1996 ("bertan zerrendatzen dira errenta salbuetsiak, zerga oinarriaren zehaztapena, [...] karga-tasa, kuota osoa eta kenkaria"), Elektroteknia ("bezeroak hornitzaileari ordaindu beharreko tasa V.I itxurazko potentziari dagokiona da, nahiz eta potentzia aktiboa ustiatzen duen"); tatsa 6: Herr 1965 5 ("Urriaren lehenetik aintzina tatsak eta kuberta klienteri eman konduetan sartu beharko direla", "Ministro moltseroak hitzeman du tatsa bat kenduko diotela", "T.V.A. delakoa 6 %-etarat jautsiko da ostalerentzat, bainan tatsa gibelerat kobratzen ahalko baitute, helduko zaiote 3 %-ko tatsa baterat. Garniturik tokatu barnek ez dute 3, 8 % tatsarik izanen"), XArb ("Arno eta aguerdintaren tatsa altxatzea, inkantean emanen dute urte oroz"); b) 'indizea' adierakoak: tasa (eta alkohol-t. 2, analfabetismo t. 2, anorexia t., artasun t. 5, demografi-t., ekoizpen t., enkante t. 2, eritasun-t., errebalorizazio-t., errepikatze t., eskolaratze-t. 7, eskolatze-t 2, eskuhartze t., ezkontza-t., filtrazio t., gaintasa, galera-t., gehitze-t. 3, hazkunde t. 4, hazkunde-t. 10, heriotz-t. 2, heriotza-t. 4, heriotze t. 4, hilkortasun t. 5, hilkortasun-t. 5, hiltze-t., hondorapen-t. 2, iharduera-t. 2, inflazio t. 5, interbentzio t. 2, interes t. 6, interes-t. 6, irabazi-t. 2, jaiokortasun t., jaiokuntza t. 3, jaiotza t., jaiotza-t. 3, jaiotze t. 3, jaiotze-t. 3, jarduera-t. 2, kanbio-t., korritu t., langabezi t. 5, lehorpen-t., lurrinketa-t. 2, porrot-t., truke t., ugalkortasun-t. 2, zatiketa-t., zerga t. 3) 160: Biztanleria 1975-1987 5 (adib., "Taula desberdinek eskaintzen dituzten datuek, gizonezkoen eta emakumezkoen heriotza-tasak aparte aztertzeko aukera ematen dute"), Egin 1977-1980 6 (adib., "onhartzen du ekonomiaren inflazio tasa poliki-poliki moderatu beharra"), J. Arzubiaga 2 (adib.: "Morbilitatea [eritasun-tasa] guttitzea"), B. Bakaikoa ("fondo publikoak emititzea dirua artifizialki sortzea bezala da, ondorio nagusia inflazioaren tasa handitzea izaten delarik"), Elhuyar 25 (adib.: "... nahiz eta 12-17 urte bitarteko multzoaren eskolaratze-tasa bigarren mailako irakaskuntzarako kalkulatutako eskolaratze-tasa gordina baino altuxeagoa izan", "Balio hau 5 urteko epeari eta %8ko interes-tasari dagozkien zutabeak gurutzatzen diren lekuan azaltzen da"), HezkSaila 1984 2 (adib.: "Zifra honek, iazkoaren antzekoa izanik, emendiozko prematrikularen eragina eta OHO bukaerako errepikatze tasen hazkunde aurrikusgarria biltzen ditu"), Gipuzkoako Ekonomia 2 (adib.: "Koadroan jasotakoetatik, 1984eko hazkunde-tasak gainditzea lortu zuten"), UZEI 9 (adib.: "harrapakariaren gehitze-tasa eta harrapakin-kopurua zuzenki proportzionalak dira", "pezetatarako kanbio-tasa kalkulatzeko prozedura azaldu beharko da"), Eskola-porrota 4 (adib.: "7. irakasmaila, hain zuzen, porrot-tasa handiena metatzen duena bait da"), J. Madariaga 7 (adib.: "elikagai-absortzioaren tasak -haatik, ekoizpen eta zatiketa-tasak- handiagoak izan beharko lukete"), Demografia 1986 4 (adib.: "Horrelaxe kalkutatzen dira ugalkortasun- eta ezkontza-tasak"), GAK Txostena 1986 ("Honek adierazten du finantz kostuak azkar asko gaurkotzen direla interes-tasen mugimenduen aurrean"), LehenZikloEsper 1987 3 ("Datu ekologikoei buruzko problemak planteiatu [populazio-dentsitateen kalkulua; hazkunde, jaiokortasun, hilkortasun tasak...] berauek ebazteko Fisikan ikasitako prozesuak aplikatzen saiatuz"), EUEstat 1988 3 (adib.: "Edozein motatako gertakarien kopuruak [jaiotzak, heriotzak, ezkontzak] gertatzen diren biztanleriarekiko suposatzen duen proportzioa adierazten du tasa batek"), Balea eta euskaldunak 2 (adib.: "Bost urtez behin dakarte umetxo bat, oso jaiotze tasa eskasa beraz"), J.A. Abrisketa ("gameto maskulinoetako edo bestela esanik, espermatozoideetako kromosoma-anomalien tasa guztira, oso altua dela jakin ahal izan da"), Kuxkux/6 8 (adib.: "Berezko hazkundearen tasa"), J. Agirre ("edoskitze-mota bat edo beste erabili arren [ama-esnea edo esne artifiziala, alegia] hilkortasun-tasak antzekoak dira"), I. Aldabe ("Mytilus-ek eguneko 43ren bat litro filtratzen ditu, Ostrea-k 250era arte filtra ditzakeelarik, filtrazio tasa pisuaren funtzio dekreziente delarik"), Egunk 1991-1998 14 (adib.: "Hamabien artean urtearteko inflazio tasa txikiena izan duten estatuak"), BAO 1992 6 (adib., "Zerga 100eko 15eko tasaren arabera exigituko da", "zerga tasa berriak indarren jartzen direneko hilabetean egin ahal izango da"), G. Ansola ("hazkunde-tasa motelak eman ziren eta langabezia jendetza aktiboaren %11 izatera iritsi zen"), UnescoAlb 1992 4 (adib.: "Kenya edo Bangladesheko hazkunde-tasa jasoak doiketa aro horri legozkieke"), Emakunde 1993-1996 2 (adib.: "anorexia tasa 12 eta 18 urte bitarteko nesketan"), J.R. Aizpurua 2 (adib.: "Demografi-tasak txikiagotzen hasi badira ere"), Amoroto 5 (adib.: "Amorotok %99ko Artasun Tasea dauka"), GAO 1993-1996 3 (adib.: "Proposamenak soilik itxitako gutunazalean aurkeztu ahal izango dira eta adierazitako enkante tasaren % 80 gutxienez bete beharko dute onargarriak izatearren"), Mundua 1993 ("Heriotz-tasek behera egin zutenez gero"), J.A. Lema 8 (adib.: "1822tik aurrera izandako hazkunde-tasak asmatzea komenigarria zelakoan"), EUSTAT 1993 3 (adib.: "dermio arruntetan 20,7 portzentaia puntuen balio erantsiaren hazkunde tasekin mantentzen da"), Soziologia 6 (adib.: "Heriotze tasak altuak ziren"), Aurrekontuak 1995 ("zorpetze eragiketen interes tasa"), HD kulturak ("Afrikan, adibidez, egunero 5.000 kristau berri izaten direla uste da erlijio-aldaketaz eta beste 12.000 jaiotza-tasari esker"), EkonOinarriak 2 (adib.: "Emakumezkoen jarduera-tasaren igoera"), X. Erize 3 (adib.: "Analfabetismo tasen bilakaera"), Droga 1998 3 (adib.: "odoleko gehienezko alkohol-tasa zorrotzagoak jarri ahal izango dituzte"), Ararteko 1998 ("aldeak oso nabariak dira gai garrantzitsu batzuetan, esate baterako eskuhartze taseta"), Elektroteknia ("Bestela potentzi faktore txarra edo eta potentzia erreaktibo desegokiari dagokion gaintasa ezarriko dio"), Gizarte Zientziak/DBH 3 (adib., "heriotza-tasa oso altua zen eta ondorioz, hazkunde-tasa oso eskasa"), Goierritarra 1998 ("heriotz-tasaren arrazoirik garrantzitsuenak dira"), K. Busturia 3 (adib., "zuzen egongo da garrantzitsuena diruaren interes-tasa dela dioen proposizioa"), Txirringa ("haur jaiotza tasa ikaragarria da"), MerkatZuzenb ("letrak jaso behar du zein den urteko korritu tasa"); tatsa (eta irabazi tatsa 2, plusbalio tatsa 1, tatsa beheititze 1) 11: Herr 1965 ("Hortan ere errextasunak izanen dira: mailegu, tatsa beheititze eta holako"), Zabal 1976 10 (adib., "irabaziaren tatsa orokor honek sektore bakoitzean aurreratutako kapitalera -balioan neurtuz- aplikatuz, prezioak emango dizkigu", "Balioak ezagutu ondoren, irabaziaren tatsa orokorra determina daiteke plusbalio osoa eta erabili kapitala osoaren erlazio bezala"); tasaketa 1, EHAA 1989 ("Tasaketa: 61.338.147 Pta"); tasatu 4: BAO 1992 ("bahitu den higiezina tasatzea"), J.M. Etxebarria ("hilero-hilero behi guztiak tasatu"), L. Ayesta 2 (adib., "ganaduak tasetan dira iru ilabetetik iru ilabetera"); tasatzaile (eta bankari-t.) 3: Urraspide 1981 2 ("Bankari izendatzen dena subastetarako etab. tasatzaile ona izatea komeni da"; "Jokalariak lautik gora direnetan, bankaria bankari-tasatzaile izango da soilik eta jokoan ez du parterik hartuko"), L. Ayesta ("Ermandade batek ditu maiordomo edo nagosia eta beste iru tasatzaile"); tasatze 1, EAEg 1936 ("ezin iñolaz ere berak diona ontzat artu diteke tasatzeari buruz"); tasazio (eta tasazio balio) 10: S. Goñi ("ekarpenen tasazioa"), XedBilduma 1989 ("tasaziozko hondar-metodoa erabil liteke"), BAO 1990-1993 3 (adib., "tasazioan eskuhar dezakeen peritu bat izenda dezakeela"), EHAA 1994 3 (adib., "Ondasunen tasazioaren balioa da hori"), EkonHazk ("guztiaren tasazioari begiratuta nahiko txikia izan behar zuen baserri bat"), GAO 1999 ("Tasazio balioa: 8.408.700 pezeta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

tasa : DFrec 14 ("langabeziaren t.", "inflazio t." 2, "langabezi t.", "atzerrian saltzea zaildu egiten du atzerriko tasa baino haundiagoa bada behintzat", "irabazi horien tasa altxatzen saiatu dira", "irabazien tasa ttipia bada", "irabazien tasa haunditzea", "hazkundeko tasak", "tasak eta beste kontzeptuak" 2, "herri-zerbitzuen tasak, zergak, eta kontribuzioak", "zergak eta tasak", "plusbalia tasen gehitzean oinarriturik"), AB38 14 (hauetan 9 'indizea', eta 5 interpretazio zailekoak), AB50 19 (hauetan 4 'zerga', 2 'indizea', eta 13 interpretazio zailekoak) HiztEn (1 Ekon., Zerbizu publikoak erabiltzeagatik [...] administrazioak partikularrei eskatzen dien kontraprestazio ekonomikoa; 2 portzentaiaz adierazitako magnitude baten balioa"), Euskalterm 132 (hauetan 'indizea' adierakoak 116; 'zerga' adierakoak 11; eta interpretazio zailekoak 5); tasagarri : HiztEn; tasatu : DFrec 1 ("beribil azkarrak edale haundiak gehiago tasatuko beren etxeak hobeki eginen dituztenak"), AB38 1, HiztEn, Euskalterm 1; tasatzaile : HiztEn, Euskalterm 3; tasatze : Euskalterm 2; tasazio : HiztEn, Euskalterm 6 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

tasa : HiruMila (tasa), ElhHizt (1 tasa, tipo; 2 [ordaina] tasa), Lur EG/CE (tasa) eta EF/FE (1 taxe; 2 taux); interes-tasa : ElhHizt (AS, ik. interes); tasagarri : HiruMila (tasable), ElhHizt (tasable, que se puede tasar); tasaketa : PMuj DVC (tasación); tasatu : HiruMila (tasar), ElhHizt (tasar, fijar el precio); tasatzaile : HiruMila (tasador, ra), ElhHizt (tasador, -a), PMuj DVC (tasador); tasazio : HiruMila (tasación), ElhHizt (1 tasación, valoración, evaluación; 2 Kont. tasación); tatsa : HaizeG BF (taxe), tatsalari : PMuj DVC (apreciador, tasador, perito, experto); tatsatu : HaizeG BF (taxer) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BEZ: "Tasa: Tipo; Tasa %: Tipo %; Tasa gehituko eragiketak: Operaciones al tipo incrementado; Tasa gutxituko eragiketak: Operaciones al tipo reducido; Tasa orokorreko eragiketak: Operaciones al tipo general; Zero tasako eragiketak: Operaciones a tipo cero; Zero tasaz kargatutako eragiketen zenbatekoa: guztira Importe total de las operaciones gravadas a tipo cero" / HezkAdmin: tasa; HezkAdmin: tasa akademikoak: tasas académicas / PFGZ: "Batezbesteko tasa: Tipo medio; Karga eskalako tasak: Tipos de la escala de gravamen".

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

oso hedatua da, baina aski argia da Heg. tasa / Ipar. tatsa banaketa; hala ere, onartzekoa dela uste du lantaldeak 'indizea' adierakoa, nahiz ez duen mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen (es tasa, fr taux); salneurriari eta zergari dagozkionak, berriz, zalantzazkoak edo ilunak dira, besteak beste, forma nazioartekorik ez dagoelako (tasa vs. taxe).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

indizea.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

inflazio-tasa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: zergatik ez?

 - Erabakia: BAgiria (1999-11-26): bigarren itzulirako.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.