Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=tapa-tapa 2 sarreratan aurkitu da.

tapa-tapa

1 adb. Urrats aski labur eta lasterrez. Ik. tipi-tapa. Kalean behera jo genuen tapa-tapa.

2 adb. Taupada azkarrez. Bihotza tapa-tapa hasi zitzaion.

tapatu, tapa/tapatu, tapatzen

1 da/du ad. Estali. Zuloa tapatzen dute estalki batez. Bere kapaz zaldiari musua tapaturik. Zure okerrak tapatu nahirik eman dituzu pausoak. "Erdara" hitz estalkiak hizkuntza bat baino gehiago tapatzen dituela.

2 du ad. Ahoaz, sudurraz, belarriez eta kidekoez mintzatuz, irekidura itxi. Idazterakoan errealitatea saihesten saiatzen zela esaten zuen; begiak estaltzen zituen, bihotza uzkurtzen eta belarriak tapatzen. Baby Suggsek eskuarekin tapatu zuen ahoa. || Jainkoaren deiei beti belarriak tapatuz: Jainkoaren deiei entzungor eginez.

tapa-tapa egin Erabat tapatu. Han zegoen, ohean, tapa-tapa eginda.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper